Harpidetu zaitez!!
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia EUSKADI SARIA EIDER RODRIGUEZENTZAT, SANTA FAMILIA OBRARENGATIK! SARI HORI INOIZ ERAMAN IZAN DUTEN BI KOMIKIAK JULEN RIBASEK MARRAZTU DITU Eider Rodriguezek eraman du aurtengo Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Xabiroik argitaratutako Santa Familia komikiaren gidoiarengatik. Aurten bi Euskadi sari irabazi ditu, Euskarazko Literatura arlokoa ere eman baitzioten Bihotz handiegia liburuagatik. Zorionak, Eider, urte biribila! Saria Eiderri eman badiote ere, kontuan izan behar da komiki batean gidoiaren eta marrazkien bidez kontatzen dela istorioa, beraz Julen Ribas marrazkilariak ere izango du gidoigileak bezainbeste meriturik. 2012an Iban Zalduari eman zioten saria Azken garaipena komikiarengatik eta horrek ere Julenen marrazkiak zituen. Beraz, zorionak zuri ere, Julen!
da zine zuzendari izateko asmoarekin. Dekoratzaile gisa hasiko da estudio batean, eta lagun batzuekin batera film bat filmatzen hasiko da, ezkutuan eta gauez, estudioko baliabideak erabilita, horrek dakartzan arriskuekin...
TOMOË, JACK MANINI ETA TIEKO XIII. mendeko kondaira baten arabera, Uraren printzesa eta Ezpataren erreginaren da Tomoë. Bi mende
... ETA GEHIAGO ERE BADAGO! Baina ez dira Harrietenak udazkeneko nobedade bakarrak, honatx gehiago:
ARISTOTELES, JAKITEKO IRRIKA, JORDI BAYARRI IkasElkarek historiako zientzialari eta pentsalari garrantzitsuenen biografiak haurrei azaltzeko komikiak argitaratzen darrai. Lehenago Darwin, Marie Curie, Galileo eta Newtonenak bezala, antzinako Greziako Aristoteles filosofoaren bizitza eta pentsamendua kontatzen zaigu oraingoan Jordi Bayarriren komiki honetan.
HARRIET ARGITALETXEAK BESTE BOST KOMIKI EUSKARAZ Aurreko zenbakian aipatutako bi komiki berriez gain, beste bost atera ditu Harriet argitaletxeak:
HASIERA BERRI BAT, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisin Euren bizitzetako bidegurutze zail batean aurkitzen diren lau pertsonak topo egingo dute mendiko landetxe batean, eta elkarrekin aurrera egin eta bizipoza berreskuratzeko modua aurkituko dute. Gwénola Morizurrek egin du gidoia eta Marie Duvoisinek marrazkiak istorio xamur honetan.
MUTUAREN HITZA, LAURENT GALANDON ETA FRÉDERIC BLIER Laurent Galandonek idatzi eta Fréderic Blierrek marraztutako komiki bikoitz honetan, Celestin gaztea Parisera iritsi
zehar argitaratutako komiki klasikoa da Berzosaren Mintxo. Herriko seme tipiko baina baldar honen istorio guztiak batzen dira album honetan, edozein adinetako irakurleei barre eragiteko.
geroago, Yoshinaka pirata sinistuta dago Sayo gaztea haren oinordekoa dela. Haren herrixka suntsitu ondoren, Sayo entrenatuko du gero berarekin ezkondu eta Kyoto bereganatzeko. Jack Maninik errealitatea eta fantasia nahasten dituen istorio hau dakarkigu bi tomotan, Tiekoren irudiez hornitua.
HONDAMUINEAN, ZEROCALCARE Italiako komiki underground-eko egile
XIX. mendean bizi izandako Agosti Xahoren bizitza kontatzen zaigu Erroa argitaletxeak, Gure berriak eta Herrima elkarteek eta Atharratzeko Prefosta Elkarteak argitaratutako Asisko Urmenetaren komiki honetan, AztiHitza. Bizitza hori haren jaioterri Atharratzeko gazte batzuen eskutik azaltzen zaigu, beraiek deskubritzen doazen aldi berean. Parada bikaina euskal politikan, kazetaritzan, hizkuntzalaritzan... arrasto handia utzitako pertsonaia ezinbesteko honen bizitza modu atsegin eta jostagarrian ezagutzeko, Asiskoren estilo eta hizkuntza beti zirtolarian. Erreparatu al diozue izenburuko palindromoari? ;-)
Astiberrik iaz atera zuen euskaraz Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk hartz zuri txikiaren abenturen lehen komikia, eta orain datorkigu bigarrena,
Louis haur umezurtzaren bizitza ez da samurra: inork ez du adoptatu nahi, kideek iseka egiten diote bere loditasun eta betaurrekoengatik... Baina herrira zirkua iristean, Clara elefante-hezle gaztearekin adiskidetu eta maiteminduko da. Nicolas Antonaren gidoia eta Nina Jacqminen irudiak dituen komiki hau 2016an argitaratu zen Frantzian eta sari ugari irabazi ditu han. Ipurbeltz aldizkari mitikoan duela berrogei urte sortu eta urte askotan
AZTIHITZA, XAHOREN BIOGRAFIKOA, ASISKO
WALUK 2 – BIDAIA HANDIA, EMILIO RUIZ ETA ANA MIRALLES
ELEFANTEAREN TRISTURA, NICOLAS ANTONA ETA NINA JACQMIN
MINTXO, MIGUEL BERZOSA
Farmazia Beltza argitaletxe berriak, Hondamuinean izenburuarekin. Benetako luxua lan hau euskaraz izatea, beste hizkuntza askotan baino lehenago, eta Koldo Izagirrek itzulita!
ezaguna da Zerocalcare, milioika ale saldu izan dituena eta hizkuntza askotara itzuli dena. Bere azken lana, Macerie prime, euskarara itzuli du
Waluk 2 – Bidaia handia. Walukek eta Eskimo hartz zaharrak elkarrekin egingo diote aurre erabat aldatzen ari zaien munduari, haur zein helduentzako den komiki honetan.
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
ZK. 04 AUZOMORRO Sanvi
06 AMETS ALOKATUAK Harkaitz Cano eta I単aki Holgado
14 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
15 ETXEA Axpi
18 KOMIKITAUN elkarrizketa Dani Fano
20 ARRANOTXU ZaldiEroa
22 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe
30 MERKE-MERKE Antton Olariaga
hurrengo zenbakia 2019ko otsailean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
LAGUNTZAILEAK AZALAREN IRUDIA: Patxi
Pelaez.
KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: I単igo Astiz, Ainara Azpiazu,
Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, I単aki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Joseba Larratxe, Igor Leturia, Antton Olariaga, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia. O単ati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
6
GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: Iñaki Holgado
7
8
AMETS ALOKATUAK
9
paperezko aldizkarian jarraitzen du...
18
Dani FANO “HISTORIAK OKERRAGO TRATATZEN DITU BIZIRIK IRAUTEN DUTEN IRAULTZAILEAK”
Testua eta argazkia: IÑIGO ASTIZ
O
hiko solaskide izan zuen heriotza Migel Marmolek (Ilopango, El Salvador, 1905 – San Salvador, 1993). Klabea da bere izena El Salvadorko mugimendu iraultzailean. Parte hartze zuzena izan zuen 1932ko nekazarien eta indigenen altxamenduan, etengabe egin zuen borroka Maximiliano Hernandez Martinez diktadorearen aurka, eta klandestinitaterik gorrienean ere nekaezin aritu zen lanean langile mugimendua sustatzeko. Horregatik jo zuten behin eta berriz haren aurka boteretsuek eta, horren ondorioz, ihesi eman behar izan zuen bizitza erdia. Atxilotu zuten, torturatu zuten, eta fusilamendu pelotoi baten aurrean ere jarri zuten. Baina iraun egin zuen berak. Hamaika aldiz izan zen hiltzeko zorian, eta hamaika aldiz atera zen bizirik, eta haren istorioa bildu du orain Dani Fano komikigileak Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak liburuan. 200 orri behar izan ditu Marmolen berpizte guztiak kontatzeko, eta Astiberri argitaletxeak argitaratu du lana euskaraz zein gazteleraz.
Badaude fikzioa gainditzen duten benetako istorioak, eta Migel Marmolena da horietako bat Badago eszena bat nahiko edulkoratuta marraztu behar izan dudana: bere fusilamenduarena. Komikian hiru deskarga marraztu ditut, baina benetan zazpi izan ziren. Zazpi aldiz egin zieten tiro fusilatuei, ez zuten asmatzen, zauritzen zituzten, altxatzen ziren... Soldaduek zazpi deskarga egin eta gero, kordea galdu zuen Migelitok, eta bere kideak hil zituzten arren, bera bizirik atera zen. Ikaragarria da haren bizitza. El Salvadorren izan naiz orain dela gutxi, eta unibertsitatean hitzaldia eskaini genuen hari buruz. Galdetu genien ea ezagutzen ote zuten, eta gehienek esan zuten ezetz, orduan nik galdetu nien ea komikiak irakurtzen ote zituzten, eta gehienek baietz; galdetu nien ea Batman ezagutzen ote zuten, eta denek baietz, eta nik esan nien: "Ba hau da zuen Batman, Hau da zuen superheroia". Superheroi baten ezaugarri guztiak ditu Migel Marmolek, baina egiaz bizi izan zen. Ikonografia iraultzailean ez da figura ezaguna. Gauza asko lortu zituen arren, bataila gehienak galdu zituen Marmolek, eta kasu bakan batzuk kenduta, normalean, Marmolen moduko
“Superheroi baten ezaugarri guztiak ditu Migel Marmolek, baina egiaz bizi izan zen” iraultzaile galtzaileen artean, hiltzen dituztenek soilik lortzen dute ospea; bizirik irauten dutenek ez horrenbeste. Historiak okerrago tratatzen ditu bizirik irauten dutenak, eta errazago ahazten ditu. Migel Marmolen bizitza iraultzailea zehatz kontatzen duzu komikian, baina bada ez aipatzea erabaki duzun datu bat. Isildu egin duzu 1993an hil zela. Zergatik? Gezurra delako, Migel Marmol ez da hil. Bera ari da elkarrizketa hau egiten. Ni oso nekatuta nago egun hauetan, eta berak bultzatzen nau elkarrizketak egitera eta lekuetara joatera. Aspaldi onartu dut berak aukeratu ninduela ni, eta ez nik bera. Arraroa ematen du horrek hemengo ikuspegitik ikusita, baina El Salvadorren ez da batere arraroa. Silvia Federicik Caliban eta sorgina liburuan aipatzen du kapitalismoak nola urrunarazi gaituen
magiatik. Izan ere, magia oso demokratikoa da, eta nork bere bizitza kudeatzeko erabil dezake, eta, aldiz, razionalismo zientifikoa aplikatu ahal izatea ez dago edonoren esku, eta botereari ere errazagoa zaio hori kontrolatzea, magia kontrolatzea baino. Magia beti izan da suntsitu beharreko zerbait. Agian hemen lortu dute urruntze hori, nahiz eta ez den oso atzera joan behar mundu magiko hori ezagutzeko, gure aitona-amonek oso gertu zutelako, baina han, El Salvadorren, puri-purian jarraitzen du magia horrek, bai erlijio kristauari lotuta, eta baita euren berezko mitologiari lotuta ere. Migel da horren adibide garbia.
“El Salvadorren komikia nola hartuko zuten ziurtasun falta handia izan dut, eta lana da hori gainditzeko modu bakarra” Nola ezagutu zenuen? Anaiak bidali zidan Eduardo Galeanoren El libro de los abrazos liburuko testutxo bat, Migelitori buruzkoa. Ez nuen pentsatzen egiazko pertsona bat zenik ere, baina oso Galeano zalea naiz, eta Memoria del fuego trilogiako azken liburukia irakurtzen, El siglo del viento, hor aurkitu nuen berriz Migelito. Bere erdi-heriotzak dira liburuki horren ardatz eta Galeanoren ideia hori hartu dut nik ere komikiaren egitura osatzeko. Testu horrekin piztu zitzaidan Migelitori buruzko jakinmina eta zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Zerbait laburra. Baina hasi nintzen ikertzen, eta orduan iritsi nintzen Roque Dalton idazleak Migelitori buruz idatzitako liburura, eta hor maitemindu nintzen erabat. Baina Galeanok eta Daltonek hari buruz idatzitakoez gainera, Migel Marmol ezagutu zutenak ere elkarrizketatu dituzu liburua osatzeko. Polita zen Migelitori buruzko komikiaren ideia, baina nola egin hori hemendik? Nola egingo dut Donostiako nire kobazulotik beste herrialde bati buruzko komikia, hango historia nolakoa den jakin gabe, hango izaera eta hango arnasa? Pieza hori falta zitzaidan. Orduan El Salvadorreko memoria historikoa lantzen duen Museo de la palabra y la imagen museoko zuzendariarekin egin nuen topo, Santiago Consalvirekin, eta haren laguntzarekin lortu nuen lan hau hasteko behar nuen segurtasuna. 2013an proposatu zidaten hara joatea, eta orduan elkarrizketatu nituen Migelito ezagutu zutenak, eta, batez ere, bere semea. Hari esker, komikian badira inork inoiz Migelitori buruz kontatu ez dituen gauza batzuk. Superheroi bat dela esan duzu lehen, baina erabat gizatiar irudikatu duzu zuk, haren itzalak ezkutatzen ibili beharrik gabe. Hain zuzen ere, hori da niretzat liburuan kontatzen dudan pasarterik maiteena: zortzigarren jaiotza deitzen dudana. Kartzelatik atera berri dago, etsita, bere kideek pentsatzen dute saldu egin dituela, ez diote inon lanik ematen, emazteak uzten du, ez du dirurik, bakar-bakarrik dago, eta erabateko etsipen horretan, pentsatzen du bere buruaz beste egitea, baina justu une horretan agertzen zaio
11 19
mutiko bat eta jadanik lepoan daukan matxetea eskatzen dio, eta, azkenean, ez du bere buruaz beste egiten. Nire ustez, hori da guztiaren klabea: zeure buruarekin daukazun borroka. Zergatik ez etsi? Mila arrazoi daude etsitzeko, eta arrazoi onak dira, gainera. Ordura arte egin zuen guztia kontuan hartuta ere, inork ez zion kargurik hartuko etsi izan balu, baina jarraitzea erabakitzen du, eta hori da harrigarriena. El Salvadorren ere argitaratu dute liburua eta han izan berri zara. Zer erantzun jaso duzu? Banuen kezka, El Salvadorren liburua nola hartuko ote zuten, eta ziurtasun falta handia izan dut, eta lana da hori gainditzeko modu bakarra. Erruz egin dut lan. Batzuetan liburu oso bat irakurri dut pertsonaiaren baten esaldi bakar bat idazteko. Kritikak jasotzeko prest joan nintzen, baina erantzuna zoragarria izan da. Liburuan euren burua ikusi dutela adierazi didate, euren herria eta euren izaera. Aurkezpenaren egunean Migel Marmol ezagutu zuten gerrillako komandante ohiak ere izan nituen aurrez aurre, eta hunkituta adierazi zidaten euren esker ona. Eskerrak ematen zizkidatenean, eskerrak nik eman behar nizkiela adierazten nien beren historia maileguan uzteagatik. Nik askoz gehiago irabazi dut haiek baino: eurek komiki bat jaso dute, eta nik mundu bat. 200 orri ditu komikiak. Tartean badira pasarte latzak, goxoak, umoretsuak, alaiak... Zure marrazkilari gaitasun guzti-guztia baliatu beharko zenuen. Nire itsasontzi guztiak erre ditut. Denbora guztian pentsatzen nuen ematen nuena baino zerbait gehiago eman behar nuela jasotzen ari nintzen guztia adierazteko. Adibidez, 32ko iraultzaren osteko errepresioaren kapituluan, hainbat hildako marraztu behar nituen irudi batean, eta hildako horiek zopiloteak ari dira jaten. Hori ez da argazki bat ateratzea bezala, hildako horietako bakoitza marrazterakoan, minutu batzuk pasatzen dituzu haren gainean, pentsatzen duzu familia zeukala, bere ametsak zituela, izena jartzen diozu... Askotan utzi behar izan diot marrazteari negar batean nengoelako. Ez bazaude prest hor murgiltzeko eta bizipen horiek bizitzeko, hobe duzu halako istoriorik ez kontatu. Hau ezin duzu distantziatik marraztu, barruraino sartu behar zara. Neure mugetaraino behartu dut nire burua.
MIGEL MARMOLEN HAMAIKA ETA BAT JAIOTZAK Dani Fano Arg. Astiberri 208 orri I 19€
Gazteleraz idatzi duzu komikia, eta Koldo Izagirrek egin du haren euskarazko itzulpena. Baina zuk diozu euskarazkoa ere jatorrizkoa dela, beste bertsio bat. Zergatik? Gaztelerazko komikian testuek tratamendu berezia izan dute, besteak beste, Galeanoren eta Daltonen testu batzuk baliatu ditudalako. Horrez gainera, saiatu naiz testuek salvadortar hotsa izan dezaten. Euskarazko bertsioa ere gaztelerazko bertsioa zaindu dudan bezala zaindu nahi nuen, eta ez nuen neure burua gai ikusten horretarako. Itzulpenetik harago zerbait behar nuen, eta hori da Koldo Izagirrek egin duena. Hartu du istorioa eta euskara eman dio . Hori nahi nuen: lagun min bat etorriz gero galdezka ea liburua zein hizkuntzatan erosi behar duen, lasai erantzun nahi nion nahi duena erosteko, biak daudelako oso ongi.
“Gazteleraz testuek oso tratamendu berezia dute, eta euskaraz ere itzulpenetik harago zihoan zerbait behar nuen, eta hori egin du Koldo Izagirrek” Hildakoz, errepresioz eta porrotez betetako liburua da, eta, hala ere, uste dut itxaropenari buruzko liburua dela. Hala da? Dudarik gabe. Ezbairik gabe. Argi eta garbi. Migel da bizitza, da energia, eta elkarrizketatu guzti-guztiek aipatzen dute haren alaitasuna, eta beti deskribatzen dute kantari eta dantzan. Esan nahi diguna da borroka egin behar dela beti, posible delako irabaztea, eta, gainera, borroka egin behar dela alai. Ezer ez da ezinezko. Utopiaren bultzatzailea da Migelito, eta gogo horren motorra ez da sakrifizioa, baizik eta bizitza.•