12€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia
TINTIN BERRIZ ERE EUSKARAZ, 26 URTEREN ONDOREN! CASTAFIOREREN BITXIAK EUSKARAZ ARGITARATU DUTE ZEPHYRUM ETA TRILITA ETXEEK. Euskaraz egon beharko lukeen ezinbesteko komiki sail horietako bat da Hergék sortutako Tintinen abenturak. Alabaina, 1993an izan zen, Elkarren eskutik, Tintinen album baten azken argitarapena, eta aspaldi deskatalogatuta zeuden. Bada, Tintinen jaiotzatik 90 urte bete berri diren honetan, berriz ere euskaraz atera da Tintinen istorioetako bat, Castafioreren bitxiak delakoa.
80ko hamarkadaren hasieran hainbat sail idatzi eta marraztu zituen, Ipurbeltz aldizkarian eta komiki solte gisa: Iker eta Ixone, Bizarzuri, Tom eta Wandy... Baina laster marrazteari utzi eta gidoigintzara pasatu zen, eta Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia, Simon Besaluze edota Jon eta Mirka bezalako sailak egin zituen Ipurbeltzen eta Habeko Miken, nazioartean eta hizkuntza askotan atera zirenak eta sari ugari jaso zituztenak. 20 urtez zinemagintzan aritu ondoren, Lotsa eta ahaztea lanarekin komikigintzara itzuli da Gregorio Muro Harriet. Aurrez Frantzian argitaratu da bi albumetan, eta orain edizio osoa bere argitaletxearekin atera du.
bere 50. urteurrenean, fundazioaren beraren historia eta Arabako industriarena kontatzeko. Mauro Entrialgorenak dira honen gidoia zein irudiak. Eta bigarrena, Bilbao,
historia apur bat, Bilboko Udalak atera du hiriaren historia kontatzeko. Estudios Durerok egin du, euskara eta gaztelaniazko edizioaz gain ingelesezkoa ere badu eta doan deskarga daiteke. HARRIET ARGITALETXEAREN BESTE LAU KOMIKI NOBEDADE Azken urteotan Harriet argitaletxearenak izaten dira euskaraz ateratzen diren komiki gehienak, eta hala da 2019ko udazken honetan ere. Aipatutako Lotsa eta ahazteaz gain, beste lau atera ditu Getxoko eta Durangoko azoken garairako, jarraian azalduko dizkizuegunak, hain zuzen.
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek atera dute, euskaraz gain beste bost hizkuntza edo hizkeratan ere: galegoa, valentziera, aragoiera, aranera eta castúoa. Antza denez, euskarazko itzulpena 1988an Elkarren edizioarentzat Joxantonio Ormazabalek egindakoan oinarrituta dago, eta Inazio Mujika Iraolak eguneratu du. Gainera, kontrazalean atal bat dago “Hurrengo izenburuak” dioena, eta Ilargira bidean eta Ilargian oinez agertzen dira! LOTSA ETA AHAZTEA, HARRIET-EN ITZULERA KOMIKIGINTZARA 30 URTEREN ONDOREN ALEX MACHOK MARRAZTU DU FILIPINETAKO MATXINADAN GIROTUTAKO ISTORIO HAU Eta beste itzulera handi bat, Harriet gidoigilearena. Gregorio Muro (bigarren abizenez eta ezizenez Harriet, Hernani, 1954) mito bat da euskal komikigintzan. Komikigile 80ko hamarkadan besterik ez aritu arren, bera dugu ziurrenik euskal komikigile arrakastatsu, saritu, nazioarteko eta emankorrena.
Bertan 1899 eta 1902 urteen artean izandako Filipinen eta Estatu Batuen arteko Gerra kontatzen da, Filipinetako Matxinada izenez ere ezagutua, non AEBek 3.000.000 inguru zibil hil zituzten, XX. mendeko lehen genozidioan. Istorioa Bizkaiko bi anaiaren bitartez kontatzen da, Espainiako soldadutza han egin behar izan zutenak. Irudiak Alex Macho marrazkigile bilbotarrarenak dira, zinez ederrak. ARABAKO INDUSTRIAREN ETA BILBOKO HIRIAREN HISTORIARI BURUZKO KOMIKI BANA MAURO ENTRIALGOK EGIN DU LEHENA ETA ESTUDIOS DUREROK BIGARRENA Komikiak historiaren dibulgazioa egiteko duen baliagarritasunaren beste bi adibide atera dira berriki. Lehena, Fundación Laboral San Prudencio, 50 urte Arabako industriaren eskutik, Fundación Laboral San Prudenciok atera du
JOANA MAIZ, Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe Yurre Ugartek egin du gidoia eta Joseba Larratxek marrazkiak Joana Maiz izeneko komikian. Ikusentzunezkoen munduan atzerrian urte askoan arrakastaz aritu ondoren, lanik gabe geratu da Joana, eta Bilbora itzuli da Euskal Herriaren historia kontatzen duen dokumentala egitera. Baina etxetik kaleratu behar duten andre bat ezagutuko du casting-ean,
eta harekin istorio interesgarriagoa aurkituko du, bere bizitzan ere aurrera egiteko. Komiki honek Eusko Jaurlaritzaren 2017ko komikidirulaguntzetako bat irabazi zuen. ISALINE 2 – SORGINKERIA IZOZTUA, Maxe L’Hermenier eta Yllya Iaz Isaline, sukaldaritzako sorginkeria istorioarekin bezala, aurten Isaline sorgin gaztearen abentura gehiagorekin gozatu ahal izango dute etxeko txikienek. Maxe L’Hermenier eta Yllyaren irudiak dituen Isaline 2 – Sorginkeria izoztua istorio berri hau elurretan gertatzen da, eta beti bezala magia, abentura eta umorez betea dago. OROIMINAREN UHARTEA, Didier Quella-Guyot eta Sébastien Morice 25 urtean armadan egon eta gurasoekin bat ere harremanik izan ez duen soldadua Frantziako Cévennes mendietako sorterrira itzuli da Indotxinako Gerraren ondoren. Aita alargunduarekin harremanik izan gabe jarraitzen du, 1958ko uholde lazgarriek batzen dituzten arte... Horra Quella-Guyot eta Moriceren Oroimenaren uhartearen gaia. VIRGINIA HILL – EMAKUME LIBREAREN EGUNKARIA, Mk. Deville eta Christophe Girard 224 orriko komiki mardula da Mk. Devilleren eta Christophe Girarden Virginia Hill, emakume librearen egunkaria, Virginia Hillen bizitzan oinarritutako istorioa. AEBetan 30 eta 40ko hamarkadetan prostituzioan aritua, krimen organizatuko kidea, Bugsy Siegel mafioso ospetsuaren neskalaguna, komunikabideetako izarra mafiaren aurkako 1950 eta 1951ko epaiketa mediatikoetan... Gizonezkoen munduan, emakume guztiz librea; edo hori uste zuen behintzat... Bere garaian aitzindaria izateagatik prezio handia ordaindu zuena.
2019 URRIA
53
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA:
Dani Fano
EGILEAK:
Ekaitz Agirre, Uxue Alberdi, Dani Fano Joseba Beramendi, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Koldo Izagirre, Susanna Martin, Lander Muñagorri, Manu Ortega, Julen Ribas, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta, David Zapirain.
AZALAREN EGILEA:
Eider Eibar.
EUSKERA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
03 AUZOMORRO Sanvi 06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi
06 12
SU TXIKIAN Uxue Alberdi eta Susanna Martin
18 ARRANOTXU ZaldiEroa
12 20
KOMIKITAUN elkarrizketa Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
22 ZER URRUN DAGOEN BAIKONUR David Zapirain, Julen Ribas eta Garluk
22 26
25 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 26 SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk
Hurrengo zenbakia 2019ko abenduan!
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
Harkaitz Cano Iñaki Holgado “Ametsak egunean zehar gertatutakoen zabortegi bat dira” Ametsak droga balira bezala, merkatu beltzean horiekin trafikatzen den errealitate bat kontatzen du Amets alokatuak komikiak. Besteen ametsak grabatu, eta ondoren horiek injektatzen dituzten drogazaleen testuinguruan, zer duzu nahiago: amets horiek gezurra direla jakin arren bertan bizi, ala errealitateari aurre egin? Non bizi nahi duzu, errealitatean ala ametsetan? Aurrez aldizkari honetan zatika eman da Harkaitz Cano gidoilariak eta Iñaki Holgado marrazkilariak batera argitaratu duten laugarren komikia. Testua eta argazkia: Lander Muñagorri Garmendia
Ametsak merkantzia bihurtu dituzue azken lan honetan. Zergatik?
Cano: Apustua hori izan da: ametsak hartzea trafikorako gai bezala. Ametsak kontrolaezinak baitira, eta horrek asko erakartzen nau. Nolabait, ametsak egunean zehar gertatutakoen zabortegi bat dira, eta zabortegi horretatik birziklapen bat gertatzen da zuk parte hartu gabe. Orduan, horrek badu erakarmen ikaragarri bat, izan dezakeelako zerikusia oroitzapenekin, baina baita gauza fantasiazkoekin ere. Zentzu horretan, komikiak askatasun ikaragarria ematen du, eta askatasun hori baliatu nahi izan dut istorioa idazterakoan. Dena den, hasieran abiapuntua oso ezberdina izan zen: ametsak alokatzen ziren bideoklub batean kokatu genuen istorioa, testuinguru garaikide batean. Alegia, tituluari bakarrik eutsi diozuela komikian, eta gainerakoa aldatu duzue.
Holgado: Bai, hasierako istorioan asmoa zen ametsak ikusteko DVD gisako bat jartzea lotara joan aurretik. Bideoklubetan bezala, era guztietako ametsak alokatuko ziren. Cano: Kasu horretan, komikian kontatzen dugunaren justu kontrakoa izango zen, ametsak kontrolatzearen inguruko istorio
20
bat izango baitzen. Esaten badugu ametsak kontrolaezinak direla, hor legoke ametsak kontrolatzeko jendearen irrika hori: gauero, film bat balitz bezala, zein amets edukiko lituzketen erabakiko lukete.
Cano: “Kontuz zer amesten duzun, baliteke-eta ametsa gauzatzea” Amets alokatuak testuinguru klasikoago batean kokatu duzue: XX. mende hasieran, ametsekin obsesionatuta dagoen Zorban doktorea da protagonista, ametsak injektatu egiten dira, eta amets gaindosia dutenak eroetxe bat dirudien klinika handi batera eramaten dituzte. Zergatik aukeratu duzue eszenografia hori?
Cano: Badu Frankensteinen pelikulen kutsu hori, bai. Gidoia idazten hasi nintzenean The Knick izeneko telesaila ikusten ari nintzen, eta klima horretatik etorri zitzaidan dena. Iñakirekin hitz egiten, steampunk estetika izango zuen zerbait egitea pentsatu genuen, retrofuturismoan oinarrituko zen zerbait. Badaude gailu batzuk garaiz nahasten
direnak, eta kosta zitzaigun horretara iristea, baita ametsen formatua zein izan behar zen topatzea ere, non gorde behar ziren. Holgado: Ametsak grabatu eta errebelatzeko sistema eta gailuak zinema edo argazkigintzatik hartu genituen, eta funtzionatu duela uste dut. Hala ere, steampunk giro hori galdu egin genuen, hasieran ideia hori bagenuen arren. Cano: Ametsak erauzi eta berriro ikusi daitezkeela kenduta, esan daiteke istorio errealista bat dela hau.
Ametsen trafikoa legez kanpokoa da istorioan, eta badauka drogarekin halako paralelismo bat.
Cano: Analogia asko dauzka. Nork kontrolatzen ditu gure ametsak? Nork gure pentsamenduak eta gure ideologia? Badago Delmore Schwartz poetaren esaldi bat asko gustatzen zaidana: “Ametsetan hasten dira erantzukizunak”. Hau da, amesten duzunaren araberako arazoak, bizitza edo zorion zein zoritxarra izan dezakezula dio. Santa Teresak dioena ere hor dago: “Kontuz zer desio duzun, bete egin daitekeeta”. Hemen ere esan genezake, kontuz zer amesten duzun, baliteke-eta ametsa gauzatzea. Kasu honetan gauzatu ez, baizik eta berriz amestuko litzateke...
Cano: Bai, eta hor dago atzera egitearen kontua, edo itzuli ezin den lekura itzultzea. Denboraren makinaren elementua, artearen historian, literaturan zein zineman oso erabilia izan den zerbait da, baina kasu honetan ametsen bidez ekarria. Ametsak modu organiko batean ahalbidetzen dizu denboraren makinaren inpresio hori egitea. Holgado: Hori da Zorban doktorearen intentzioa, bere familiarekin elkartzea berriz.
den, kasu honetan egia da komiki honetan aurrekoetan baino konkretuago dagoela amaiera. Ekuador eta Peru artean bizi den Zapara tribua aipatzen da liburuan. Amestutakoa bizitzen saiatzen dira bertako kideak, eta komunitatearen etorkizuna ametsek gidatzen dute. Errealitate horren merkantilizazioa da komikiko istorioa?
Cano: Bai. Tribuaren berri komikiaren erdialdean eduki nuen, eta istorioaren kontakizuna indartu egiten duela uste dut. Onirokrazia bat da bertakoa, eta pentsa zein garrantzia ematen dion tribuak amets egiteari, non beraien ametsek gidatzen duten euren eguneroko bizitza, eta ametsak ez gogoratzea pobreziaren erakusle den. Zuek gogoratzen dituzue zuen ametsak?
Cano: Oso gutxitan, eta gainera ez dira oso narratiboak. Flash gisakoak dira. Holgado: Batzuetan, istorioren bat idazten baldin banabil, ametsetan ideiak etortzen zaizkit burura.
Ametsak irudikatzerako garaian nabarmena da koloreen erabilera. Errealitatea iluna da eta beti euria ari du, ametsetan ez bezala.
Holgado: Bai, eguraldiarekin jokatu dugu bereizketa hori egiterako garaian. Bi errealitateak bereizteko modu bat izan da.
Ametsetan bakarrik lortzen du hori, ordea.
Cano: Betiko dilema da, Matrix-eko zein pilula aukeratzen duzu? Ala Solaris filmean bezala, sinetsi nahi duzu ikusten duzun hori egia dela, edo gezurra dela jakin arren nahiago duzu hori bizi, errealitatearen gazi-gozoak baino? Galdera oso polita da.
Cano: “Interneteko sare sozialetan bizi, edo bizitza bizi. Biak dira bizitza? Ala bat birtualagoa da? Filosofikoki erantzunik ez duen eztabaida luzea da” Errealitatetik ihes egiteko modua litzateke ametsena?
Cano: Nire ustez oso galdera garaikidea da hori: Interneteko sare sozialetan bizi, edo bizitza bizi. Biak dira bizitza? Ala bat birtualagoa da? Filosofikoki erantzunik ez duen eztabaida luze bat da hori. Hori planteatu nahi izan duzue komikiarekin?
Cano: Bai, eta drogarekin analogia hori egin dugunez, nik bai lotzen dut sare sozialen adikzioarekin. Ez dagoen zerbait gorestearekin, eta eremu horretan gusturago sentitzea hezur-haragizko munduan baino. Holgado: Amaiera ere irekia geratu da zentzu horretan. Egiten ditugun gidoietan oso ohikoa izaten da hori, irakurketa bikoitzak uzten baititugu zabalik. Dena
AMETS ALOKATUAK Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado Arg. Ikastolen Elkartea 56 orri I 15€
Holgado: “Batzuetan, istorioren bat idazten baldin banabil, ametsetan ideiak etortzen zaizkit burura” Aurretik istorioa aldizkari honetan eman duzue zatikako argitalpenen bitartez. Nola egokitu duzue gidoia horretara?
Kasu honetan nola izan da ametsak marraztu eta komikira eramateko prozesua?
Holgado: Normalean Harkaitzek idazten ditu, eta nik irudietara eramaten ditut. Berak imajinatzen du akzioa, eta nik horri bizia ematen diot. Cano: Ametsak irudikatzearenak niri errespetua ematen zidan. Izan ere, Antton Olariagak esaten du berak liburu bat ilustratzen duenean ez duela inoiz amets bat irudikatzen. Hori irakurlearen pribilegio bat dela uste du, eta berak ezin duela horretan sartu. Komiki hau idazterakoan presente eduki nuen hori. Iñaki, zuk arazorik izan duzu zentzu horretan?
Holgado: Ez, nik dena egiten dut. Cano: Saiatu naiz ametsek eduki dezaten narratiba bat, baina baita ezusteko bat, edo puntu surrealista bat.
Cano: Gure arazoa beti izan da hori, aldizkaria irakurtzen duenari eskatzen baitiogu zenbaki zaharrak hartu ditzan istorioari jarraitu ahal izateko. Beti esan digute kapitulu bakoitza gehiago itxi behar dugula, baina istorioaren osotasunari heldu izan diogu. Holgado: Guk filmak egiten ditugu, eta aldizkarikoek nahiago izaten dute guk serie bat egitea. Laugarren komiki bilduma duzue hau. Etorkizunerako beste proiekturik baduzue esku artean?
Holgado: Nik uste batera lan egiten hasi ginenetik lehen aldia dela lan bat amaitu ondoren ez dugula ezer esku artean. Cano: Oraindik ez daukagu ezer esku artean, ez, baina istorio baten egokitzapen bat egitea pentsatu dugu hurrengorako. Gauza ezberdinak egin ditugu orain arte, elkarrekin zerikusirik ez dutenak, eta hori falta zaigu, istorio baten egokitzapena. Oraindik ez dakigu zer, baina ildo horretatik joko dugula uste dut.
21
Gidoia Koldo Izagirre Irudiak Dani Fano Kolorea Garluk
26
27
Sasi artean Elgeta
24 28
Paperezko edizioan jarraitzen du...
29