12€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia
SANTI BROUARD-EN HILKETA KOMIKIRATU DUTE HARKAITZ CANO ETA ADUR LARREAK TXALAPARTAK ATERA DUEN ANTZARA EGUNA KOMIKIAN FIKZIOZKO ISTORIO BATEN BIDEZ KONTATZEN DIRA ATENTATU HURA ETA GARAI HAIEK Santi Brouard mediku lekeitiarra itzal handiko politikaria ere izan zen ezker abertzaleko bere militantzia medio. 1984an GALek erail zuen Bilboko bere mediku kontsultan tirokatuta, gerra zikinaren biktimarik ezagun eta karismatikoenetakoa bihurtuz.
Brouarden bizitza publiko zein pribatua eta heriotza fikziozko istorio batean harilkatuz, garai baten kontaketa bizia egiten dute Harkaitz Canok eta Adur Larreak Txalaparta argitaletxearen bidez argitara emandako Antzara eguna komikian. 140 orriko komiki mardula euskaraz gain katalanez, galegoz eta gaztelaniaz ere aterako da. BUYAN, HERIOTZAREN UHARTEA, HERRIALDE ESLAVIARRETAKO MITOLOGIA ETA HISTORIA ABENTURAZKO ISTORIO BATEAN AEB-ETAN ETA FRANTZIAN PUBLIKATZEAZ GAIN, ETXEBERRIA ANAIEK ETA ARITZ TRUEBAK EUSKARAZ ERE KALERATU DUTE Urte anitzez egin dute lan Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria gidoilariek eta Aritz Trueba marrazkigileak Buyan komikian, eta azkenik heldu da fruitua jasotzeko ordua. Laster AEBetan eta Frantzian ikusiko du argia, Insight Comics eta Akileos argitaletxeen eskutik hurrenez hurren. Eta, guretzat garrantzitsuena dena, euskaraz ere atera berri da,
Buyan, heriotzaren uhartea. 210 orriko komiki mardula dugu hau. XIII. mendean Errusiako ipar-mendebaldean kokatzen da istorioa. Protagonista Maansi da, bere herriaren aurkako eraso batean emaztea galdu duen ehiztari gaztea, mitologia eslaviarreko Buyan hildakoen uhartearen bila abiatzen dena harekin elkartzeko.
Iazko Eusko Jaurlaritzaren komikidirulaguntzetako bat eskuratu zuen Aritz Truebak Buyan egin ahal izateko. Horrez gain, euskaraz atera ahal izateko, Turko Comics zigilu propioa sortu dute egileek. 430 ale inprimatu dira euskaraz momentuz. Biba zuek! EUSKALTZAINDIAREN 100 URTEAK, KOMIKIAN JUAN LUIS ZABALA ETA AMAIA BALLESTEROS ARDURATU DIRA ERAKUNDEAREN HISTORIA INTERESGARRIA MODU ATSEGINEAN KONTATZEAZ Ospakizun betean daude Euskaltzaindian azken urtean, bere sorreratik 100 urte bete direla eta.
Kongresu, jardunaldi eta bestelakoez gain, erakundearen historia publiko zabalari ezagutarazi nahi izan diote, eta horretarako komiki formatua baliatzea pentsatu dute. Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna izenburua duen komikiaren irudiak Amaia Ballesterosek egin ditu, eta gidoia berak eta Juan Luis Zabalak ondu dute. Irailaren 26an banatu zuten komikia Noticias taldeko egunkariekin batera, baina ondoren ere erosi ahal da liburu-dendetan, azoketan eta beraien webgunetik. Oso historia interesgarria da erakundearena, gauza jakingarriz betea, eta komiki honen bidez modu atseginean jaso dezakegu.
5 atera ziren (Marie Curie, Galileo, Newton, Darwin eta Aristoteles), guztiak Jordi Bayarrik sinatuta. Bada, bildumako seigarrena dakarkigu Ikaselkarrek oraingoan, Hipatia Alexandriakoaren bizitza kontatzen diguna, Hipatia - Egia matematiketan. IV. mendearen amaieran eta V.aren hasieran
VERTZINGETORIXEN ALABA, ASTERIXEN ISTORIO BERRI BAT PERTSONAIA EZAGUNAREN 60. URTEURRENAREKIN KOINTZIDITUZ ATERA DA MUNDU GUZTIAN Urte hasieran kontatzen genizuenez, Goscinnyk eta Uderzok sortutako Asterix pertsonaia ezagunak 60 urte beteko zituen urrian. Bada, urteurren horrekin bat eginez, Asterixen album berri bat kaleratu zen, mundu guztian eta hizkuntza askotan –euskaraz, besteak beste–, Bruño argitaletxearen eskutik. Vertzingetorixen alaba da istorio berriaren izenburua, eta Galiako herriak Julio Zesarren aurka borrokatzeko bildu zituen buruzagiaren alaba da bertako protagonista nagusia. Azken hiru albumetan bezala, gidoia Jean-Yves Ferrik egin du eta marrazkiak Didier Conradek. Maddalen Arzallusek itzuli du.
Egiptoko Alexandrian jaio eta bizitako zientzialari, filosofo neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Zientziari buruzko ezagutzak gaztetxoenei modu entretenigarrian transmititzen laguntzeko beste ale bat.
HIPATIA ALEXANDRIAKOAREN BIZITZA, KOMIKIAN ETA EUSKARAZ IKASELKAR ETXEAK JORDI BAYARRIREN KOMIKIEKIN EGITEN DUEN ZIENTZIALARIAK BILDUMAKO BESTE ALE BAT DA HIPATIA - EGIA MATEMATIKETAN Badira urte batzuk Ikaselkar argitaletxeak Zientzialariak bilduma abiarazi zuela, gizateriaren historian garrantzitsuak izan diren zientzialarien bizitzak eta eginak komiki bidez euskaraz ezagutarazteko. Orain artean
DONOSTIAN, INTXAURRONDO KULTUR ETXEKO EUSKARAZKO KOMIKI SOLASALDIEN DENBORALDI BERRIA ABIAN DA ARDITUTAKOAK, JOANA MAIZ, GEREZI GARAIA ETA BUYAN KOMIKIAK IZANGO DITUGU SOLASGAI, EGILEEN PRESENTZIAREKIN Azken hiru urteotan bezala, erreportari xume honek koordinatu eta gidatuko ditu Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxeak antolatzen dituen euskarazko komiki solasaldien kurtso berriko saioak. Guztiak euskal komikiei buruzkoak izango dira eta egileak bertan izango dira. Hona saioak: - Abenduaren 17an: Mikel Begoña eta Adur Larrearen Arditutakoak. - Urtarrilaren 14an: Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz. - Martxoaren 10ean: Belatzen Gerezi garaia. - Maiatzaren 12an: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea. Saio guztiak Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean izaten dira arratsaldeko 19:00etan, eta oso interesgarria izaten da beraien lanen inguruko kontuak egileen ahotik entzutea. Eta komikiak sinatzeko aukera ere izaten da. Zatozte!
2019 ABENDUA
54
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA:
Dani Fano
EGILEAK:
Joseba Beramendi, Maite Gurrutxaga, Dani Fano, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe, Lander Muñagorri, Alex Orbe, Manu Ortega, Alex San Vicente, Danele Sarriugarte, Idoia Torregarai, Asisko Urmeneta.
AZALAREN EGILEA:
Patxi Pelaez.
EUSKERA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
03 AUZOMORRO Sanvi 06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi
06 12
ATSOTZEN NAIZENEAN Danele Sarriugarte eta Maite Gurrutxaga
18 ARRANOTXU ZaldiEroa
12 20
KOMIKITAUN elkarrizketa Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe
22 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe
22 29
28 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 29 JOSUNESTILIST. LAKA ARTEKO EGUNAK Idoia Torregarai eta Alex Orbe
Hurrengo zenbakia 2020ko otsailean!
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
Yurre Ugarte Joseba
Larratxe “Borroka asko ez ditugu irabaziko, baina konbentzitzen ez bagaituzte zerbait irabazi dugu” Casting agentea da Joana Maiz, eta Euskal Herriari buruzko dokumentala egiten ari da. Hasiera batean castingetik baztertu zuen Lauren, AHTko lanengatik etxegabetu behar duten adineko emakumea. Dokumentalaren ildoa aldatzen doan heinean aldatuko zaio bizia Joanari. Eta horretan Laurenek zeresan handia izango du. Testua eta argazkia: Lander Muñagorri Garmendia
Erresistentzia istorio bat da Joana Maizena. Bizimodu baten erresistentzia kontatzen du komikiak?
Ugarte: Bai, guztiz ezberdinak diren bi emakumek topo egiten dute, bakoitza momentu oso ezberdin batean. Emakume zaharra da bata [Lauren], eta gazte
profesional bat bestea [Joana], eta biei tokatzen zaie euren egoera partikularrean erresistitzea. Atsoaren bizitza ordura arte eustea izan da, hori baita atera zaiona. Joanak ez dio inoiz eutsi behar izan, baina istorioa hasten denean, bere bizitzan lehen aldiz hondoa jota dago eta profesionalki berriz hasten. Laurenekin topo egiten duenean, ordura arte zeuzkan ziurtasun gehienak birplanteatzen zaizkio. Larratxe: Bere bizitza birplanteatzen dio. Azken finean bi emakumeen arteko laguntza istorio bat da, lagun inprobableen inguruko kontakizun bat. Ematen du beste egoera batean sekula ez zirela elkartuko, baina zirkunstantzia berezian ahizpatasun egoera bat sortzen da, eta elkar laguntzen dute. Istorian bertan, ordea, ez dira askotan elkartzen
Ugarte: Bai, baina abiapuntua ez da komikian ikusten. Joanak casting bat egiten ezagutu zuen, eta baztertu zuen arren gogoan geratu zitzaion pertsona hori. Joanak askotan esan izan du castingetatik baztertutako pertsonekin pelikula bat egin nahi zuela, badauka zerbait ezberdin egiteko
20
behar bat, baina hondoa jo arte ez du behar izan. Larratxe: Joanaren pertsonaia oso prest dago inspiratua izateko. Bere amonak ez zituen ezagutu, eta halako hutsune bat sentitzen du bere gurasoekin ere. Lauren bezalako pertsona bat behar zuen, eta topo egiten dutenean lehen begiradako maitasun bat dela esan daiteke. Harremanaren zati bat off-ean gertatzen da, eta komikia bigarren elkarketa horretan hasten da.
Ugarte: “Herri batek ez badu erabakitzen bere fikzioa bizi ala ez, beste baten fikzioa bizitzen amaituko du” Ugarte: Kontuan hartu behar da Joanarentzat Lauren dokumentalaren parte izango den pertsonaia bat besterik ez dela. Ez dio ihes egiten utzi nahi, eta bere bizitzako momentu zehatz batekin nahasten da une hori.
Larratxe: Hor dago Joanaren eraldaketaren alde polita. Modu interesatuan hasten bada ere, Laurenen bizitzan erabat inplikatzen da, eta desjabetzaren lehen lerroan jartzen da. Amaieran etsipen kutsu bat geratzen da, AHTaren lanek aurrera jarraituko dutelako.
Larratxe: Protagonistek galdu egiten dute, eta hori da istoriotik gehien gustatzen zaidana. Alde guztietatik galdu dute bi protagonistek, baina Joana moralki aldatu egiten da, eta hor irabazten du. Hori gure bizitzetan aplikatu daiteke: borroka asko ez baititugu irabaziko, baina konbentzitzen ez bagaituzte zerbait irabazi dugu. Ugarte: Dokumentalaren ardatza aldatuko du Joanak, eta ez du egingo Euskal Herria ardatz duen gidoi kanonikoko dokumentala. Orain arte bazterrean egon den Euskal Herriari buruzko dokumental bat egingo du, eta berak aukeratuko du nor dagoen erdian. Larratxe: Komikian ez da garbi geratzen dokumental hori egitea lortuko ala ez, baina ez zaigu inporta, berak iritziz aldatu baitu. Hori da komikiaren puntu indartsua: istorio erdi ireki bat uzten duela, baina pertsonaiaren bilakaera itxita geratzen da. Joana aldatu da, eta hori da garrantzitsuena. Hori ere bada beste erresistentzia bat, euskal emakumeei buruzko dokumentala egiteko ideiarekin amaitzea.
Ugarte: Dudarik gabe, hori da bere garaipena. Momentu batean Joanak Sagastiri hala galdetzen dio: “Nola arraio irten honetatik garaile?”. Eta erantzunean hala dio: “Biziraupena da garaipena”. Emakumeek ez badugu erresistitzen maskulinoa dena bakarrik transmitituko dugu. Liburu hasierako aipuan hala dio Alan Moorek: “Ekintza magikorik handiena zure fikzio propioan biziko zaren ala ez erabakitzea da”. Hau da, herri batek ez badu erabakitzen bere fikzioa bizi ala ez, beste baten fikzioa bizitzen amaituko du. Hori oso garbi ikusten da hemen, errelatoaren borroka baitago. Esan daiteke, beraz, Joanak azkenerako historiak baztertutako pertsonaiekin gidoi bat egiten amaitzen duela?
kontakizunaren arkitekturan hiru pertsonaia nagusi horiek daude, eta bakoitzak bere macguffin-a dauka, bere elementua. Joanak bere dokumentala dauka, eta liburu handi horretan irudikatzen da; Laurenen helburua zuhaitza eta kalabaza dira; eta Kubik bere aitaren altxorra bilatzearekin obsesionatuta dago. Hirurek dauzkate euren nahiak, eta istorioan hirurok elkar gurutzatzen dira, batak besteari eragiten diote. Kontzeptu askori buruz hitz egin nahi dela dirudi, baina oinarri hori dago, eta elkarren artean ondo funtzionatzen du. Istorioaren antolaketari dagokionez nola egin duzue lan? Pertsonaien eraikuntza nolakoa izan da?
Larratxe: Askotan gustatzen zait alderaketa egitea, eta esan komikiak pelikula baten antz gehiago duela liburu batena baino. Gidoilaria eta zuzendaria dago filmetan, eta komikiaren kasuan marrazkilaria da zuzendaria, berak aukeratzen baititu storyboard-a, planoak, kontakizunaren erritmoa eta sekuentziazioa. Aktoreen castinga ere marrazkilariak egiten
Larratxe: “Marrazkilariak gidoilariaren lana berrinterpretatu behar du marrazkien bidez. Ez da transkribazio lan soil bat, lenguaiaz aldatu behar baitu” du askotan, eta aktoreen interpretazioa berak gidatzen du. Alegia, berak aukeratzen du aktorea; zenbateraino egin behar duen barre eta zenbateraino ez. Marrazkilariak azken batean gidoilariaren burua irakurri behar du, eszena batean bineta handitu ala ez erabaki... Esan daiteke gidoilariaren lana berrinterpretatu behar duzula marrazkien bidez. Ez da transkribazio lan soil bat, ia itzulpen lana bihurtzen da, lengoaiaz aldatu behar baituzu.
Ugarte: Hori da. Euskal emakumeak oinarri dituen dokumentala landuko du, eta komikian zehar ere kritika bat egiten du: zer jasotzen dugu, eta zer transmititzen? Oihenart ikastolan ikasten duzu, baina badakigu euskal poeta bat izan zela? Transmisioa funtsezkoa da, eta horren inguruko hausnarketa bat ere badago. Komikiko bi pertsonaia aipatu ditugu, baina Laurenen semeak ere protagonismo nabarmena dauka. Lauren eta Joanaren kontrapuntuan, bere buruaren alde dabil Kubi.
Ugarte: Nire ustez komikia hiru pertsonaia horien gainean ezartzen da. Asko gustatzen zait Kubiren pertsonaia, kontrapuntu kritiko bat delako alde guztiekiko: bere buruaren alde bakarrik dagoen norbait da. Azkenerako,
JOANA MAIZ Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe Arg. Harriet 112 orri I 16€ eman dizkidazu, baina nik sormenerako tarte handiagoa eduki dut. Neuk aukeratu dut noiz egin plano amerikar bat, eta nola irudikatu. Ildo horretan, pertsonaien lehen plano asko daude komikian zehar. Zergatik? Keinuei garrantzia handiagoa eman nahi izan diozu?
Larratxe: Nik uste dut hori badela mangatik asko edan dudalako; azken batean, mangan pertsonaien aurpegietara asko hurbiltzen da espresioen bila. Komiki amerikarra gehiago oinarritu izan da postura on bat eta bunbuilo asko pilatzera, eta europarra plano urrun batean gehiago. Gorputz osoa agertzen dena. Nahasketa bat da orduan?
Larratxe: Bai, baina nik uste nire belaunaldiaren kontua dela hori. Komiki osoan zehar badago beste joko bat: Joanak pertsona bakoitzari animalia bat lotzen dio, izaerarekin nahiz itxurari lotuta.
Ugarte: Psikologiak eta fisionomiak bat egiten dute casting batean, eta horretan sakondu dugu. Azken batean, fisionomia muturreraino eramanez gero, pertsonengan animaliak ikustera iritsi gaitezke.
Ugarte: Bai, gidoia idazterakoan lan nahiko teknikoa da, eta ez hain literarioa. Marrazkilariari buruan duzun hori transmititu behar diozu. Larratxe: Baina zuk zentzu horretan askatasun handia eman didazu. Beste gidoilari batzuek, marrazkilariak baldin badira batez ere, sekuentziazioa eta keinu bakoitzak nolakoa izan behar duen esaten dizute. Zure gorputzean sartuko balira bezala da. Kasu honetan lerro garrantzitsu batzuk
Horrek ez al dauka arriskurik pertsonaiak mugatzeko?
Ugarte: Mugatu, zergatik?
Pertsonaia bati izaera bat lotuz gero, animalia bat, gaiztoak beti izaten amaitzeko arriskua duelako.
Ugarte: Tira, hori gaiztoa delako ere izan daiteke, ala? Pertsonaia gaiztoak ere existitzen dira. Dena den, baliabide bat izan da beste ezer baino gehiago. Ahaztu gabe, horrek azpimarratzen duela gizakiok daukagun animaliatasuna.
21
Gidoia Unai Gidoia Iturriaga Asisko Irudiak Joseba Irudiak Larratxe Sanvi
23
24
Basolatik berri onik ez
Paperezko edizioan jarraitzen du...
25