2 minute read
Senecio cineraria
% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO
40
Advertisement
EH 130 Zk.
SYMPHYTUM OFFICINALE
Familia: Boraginaceae Kategoria: habitat natural eta erdi naturaletan noizbehinka ageri den espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1885 Jatorria: Europa Sartzeko modua: helburu askotarako hazitakoa Habitata: belartza hezeak eta basoetako orlak
Espezie honen hedadurak antza du arestian aipaturiki Diplotaxis tenuifolia landarearenarekin; hari erreparatuta, espeziea Nafarroako iparraldekoa eta Euskadikoa bertakoa izan daitekeela pentsa dezakegu. Dena dela, gizon-emakumeen bizilekuen edo herrien ondoan agertzen denez-nahiz eta ingurune sasinaturalak izan (erriberak, itzalpeko belartzak eta abar)- eta aspalditik sendabelar gisa erabili dutenez, zalantza dago haren jatorriaz; ez dago argi bertakoa den, ez gure lurraldean, ez gaur egungo hedaduraren zati batean.
Hedadura mediterranear termofiloa duen espezie kasmofitikoa da; populazio ugari du Kantauri isurialdeko ekialdean, betiere antropizazio handiko hiri inguruetako murruetan eta paretetan. Hedadura bertsua duen beste espezie askoren kasuan bezala. Oso zalantzagarria da Kantauri itsasoko kostaldean autoktonoak ote diren; are gehiago habitat artifizialetan besterik ez badira agertzen.
TRACHELIUM CAERULEUM
Familia: Campanulaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1917 Jatorria: Mediterraneoko hego-mendebaldea eta Afrikako iparraldea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: murru, pareta eta hormatzarretako
BERTAKOTUTAKO ESPEZIE ALOKTONO EZ-INBADITZAILEAK
FICUS CARIA
Familia: Moraceae Kategoria: batez ere habitat natural eta erdi naturaletan bizi den bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Xenotipoa: arkeofitoa Biotipoa: fanerofito kaduzifolioa Lehen erregistroaren urtea: 1885 Jatorria: Mediterraneo aldea Sartzeko modua: hainbat helburutarako landatzen da; normalean, elikagai gisa edo bazkarako erabiltzeko Habitata: harri ezpondak eta labarrak
Kantauri itsasoko kostaldeko pikondoaren jatorriaz eztabaida dago, kanpokoa ala bertakoa den. Landatutako pikondo gehienak partenokarpikoak dira (ernaldu gabe ematen dituzte fruituak), eta ez dira haziak emateko gai. Beraz, ezinezkoa da hazi bidez hedatzea. Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, ordea, Asturiasko kostaldean badira pikondo basatiak (Ficus caria var. Caprificus); ikerketak dioenez, hormatzarretan eta labarretan (batzuetan, gizon-emakumeen kokaguneetatik oso urrun) haziak eman dituzte pikondo horiek.
Bertako sikonioetan (heldu gabeko pikuak) Blastophaga generoko liztorrak atzeman dituzte. Liztor horiek loreak arnaltzen dituzte, eta haien biologia pikondoen menpe dago erabat. Lehen aipatutako egileen arabera, pikondo populazio horiek basatiak direlako baino ezin da ulertu liztorrak sikonioetan egotea.
Itsasertzik gertu pikondoak izaten dira, labarreko ezpondetan eta hegal malkartsuetan. Haietako batzuk landatutakoak dira, ezbairik gabe; beste zenbait, ordea, landatu gabeak izan daitezke. Hala ere, lan honi dagokionez, ez populazio azpiespontaneoak ez bertakotutakoak ez dira arriskutsuak. Izan ere, zail dute ugaltzea, eta horrez gain, haziak sor ditzaketen ustezko populazio basatiak ez genituzte exotikotzat hartu beharko.
Dena dela, gai interesgarria da, eta Kantauri itsasoko kostaldeko pikondoen populazio guztien ikerketa zehatza egitea eskatuko luke, haien jatorria ezagutzeko eta populazio basati autoktonorik ote dagoen jakiteko.
ACACIAMEARNSII
Familia: Mimosaceae Kategoria: batez ere habitat natural eta erdi naturaletan bizi den bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Xenotipoa: hemiagriofitoa Biotipoa: mesofanerofito hostoiraunkora Lehen erregistroaren urtea: 1985 Jatorria: Australiako hego-ekialdea Sartzeko modua: apaingarri gisa eta, zenbait kasutan, basoetako espezie gisa erabiltzeko landatua. Habitata: Pinus radiata basoak
% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO
41
EH 130 Zk.