2 minute read

Setaria parviflora

Next Article
Senecio cineraria

Senecio cineraria

s u-

% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO

Advertisement

42

EH 130

Zk.

CHAMAESCYCE POLYGONIFOLIA

Familia: Euphorbiaceae Kategoria: batez ere habitat natural eta erdi naturaletan bizi den bertakotutako espezie aloktono Xenotipoa: holoagriofitoa Biotipoa: terofitoa Lehen erregistroaren urtea: 1947 Jatorria: Ipar Amerikako ekialdea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: hondartzetako urteroko komunitate halonitrofiloak

Espezie hau Azkorriko (Getxo) hondartzan besterik ez dute ikusi. Hondartza horretan bertan, haren antza duen espezie baten populazio bat dago, eta biak habitat berean bizi dira. Chamaesyce peplis da espezie hori, eta galtzeko arriskuan dago Euskadin. Bi landareak dunen lehenengo lerroak izaten dira; mareak ekarritako algen hondakinen materia organikoa pilatzen den tokietan, hain zuzen. Espezie hauek, eta batez ere Chamaesyce peplis, gainbehera etorri dira, oso azkar, azken urteotan. Izan ere, haien habitata jolas helburuetarako erabiltzen da. Horrez gain, ekainean euri gutxixeago egiten du, eta baliteke horrek ere eragina izatea, hilabete horretan hazten baitira landareño gehienak. Hori kontuan hartuta, urarengatiko lehia funtsezkoa izan daiteke bi espezie hauen erreklutamenduak arrakasta izan dezan. Lehia horretan, Chamaesyce polygonifolia zertxobait gehiago dela dirudi, egun batzuk lehenago ernetzen delako eta biziraauteko aukera handiagoa omen duelako. Hala ere, ez dago esaterik (Chamaesyce polygonifolia espezieak Getxon jarrera inbaditzailea duenik, kostata lortzen ari baita bizirautea aspalditik.

ACER NEGUNDO

Familia: Aceraceae Kategoria: batez ere habitat natural eta erdi naturaletan bizi den bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Xenotipoa: hemiagriofitoa Biotipoa: mesofanerofito kaduzifolia Lehen erregistroaren urtea: 1981 Jatorria: Ipar Amerikako ekialdea (Ontariotik Floridara) Sartzeko modua: apaingarri gisa erabiltzeko hazitakoa. Habitata: erriberatako basoak

FRAXINUS ORNUS

Familia: Oleaceae Kategoria: batez ere habitat natural eta erdi naturaletan bizi den bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Xenotipoa: hemiagriofitoa Biotipoa: mesofanerofito kaduzifolioa Lehen erregistroaren urtea: 1982 Jatorria: Mediterraneo aldea eta Europako hegoaldea eta erdialdea Sartzeko modua: hainbat helburutarako landatzen da; normalean, elikagai gisa edo bazkarako erabiltzeko Habitata: arekak eta ezpondak

Uribe-Etxebarria & Campos (2006) egileek populazio espontaneoak eta basati bihurtutakoak bereiztea lan zaila dela diote. Haien hitzetan, Badaia Mendilerrokoak sortzen du zalantza gutxien; Mehatxatutako Floraren Euskadiko Katalogoan sartu dute. Kantauriko isurialdeko populazioak, aldiz, basati bihurtutakoak dira, zalantzarik gabe. Penintsulan nola dagoen hedatuta eta zer behar ekologiko dituen kontuan harurik, jatorria atzerrian duela pentsatzen dugu oraindik, beste autore batuek bezala.

AGROSTEMMAGITHAGO

% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO

43

EH 130 Zk.

Familia: Caryophyllaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono ez-inbaditzailea Xenotipoa: arkeofitoa Biotipoa: terofitoa Lehen erregistroaren urtea: 1812 Jatorria: Ipar Ekialdeko Mediterraneo aldea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: lehorreko laborantza sosoetako komunitateak

This article is from: