go, gau-ikuspen paregabea ematen dio. Zelula zilindriko horiei esker, informazio osoa lortzen du ikusitako lurraldearen erliebeari buruz, harrapakin baten mugimenduari buruz eta beragandik dagoen aldeari buruz. Esan liteke hontza handiek, gauean, zuri-beltzez ikusten dutela, xehetasunik txikiena ere galdu gabe.
E U S K A L H E R R I K O G A U E K O HARRAPARIAK
E U S K A L H E R R I K O G A U E K O HARRAPARIAK
HONTZ HANDIA, ORDU TXIKIETAKO ERRALDOIA
Ikusmen bikaina edukirik ere, entzumenari esker atzematen ditu bere harrapakin gehienak. Organo horrek aurpegi-diskoa du kanpoaldeko apaingarri, lumatxo finez osatua. Disko horren eginkizuna soinuak jaso eta kanpo-belarrira zuzentzea da, belarri hori larruazalaren zenbait tolesduraz osaturik dagoelarik. Belarri bakoitzak kanpoko soinuak analizatzen ditu bere aldetik. Era horretan, hontza handiak biktimaren jarreraren informazio zehatza lortzen du.
8 EH 134 Zk.
NOLA EZAGUTU?: harrapari honek hiru kilogramo eta erdiko pisua har dezake, eta hirurogeita hamar zentimetroko altuerara eta ia bi metroko hego-luzerara iritsi. Ezaugarri anatomiko horiek Europako iparraldean bizi diren hegaztien berezkoak dira, gure mendietan ordea, arraroak dira bi kilogramoko pisua gainditzen duten hegaztiak, izatez, kilogramo eta erdiko pisua izan ohi dute. Nahastezina gertatzen da bere tamaina handiagatik, bere gorputza estaltzen duen lumaje okreagatik, aurpegian begi laranja handitzarren gainean dituen luma-moto luze tente horrengatik eta bere atzapar indartsuengatik. Gauari loturiko bere edertasun arraroa berehala nabarmentzen zaio hegaztia adarren batean pausaturik ikusteko aukera duen behatzaileari. Egunez nekez ikus daiteke, bere lumajea, kamuflajerako
arma boteretsua, ezkutu eta lo-kuluxkan dagoeneko haitzekin edo zuhaitzen azalarekin nahasi egiten delako. Oraindik nahasgarriago gertatzeko eta zuhaitz edo haitzaren parte dela emateko, lumak batzen dizkio gorputzari eta belarrietako motoak jaisten ditu. Atsedenaldian dagoenean, hontza handiak begiak txilotzen ditu eta lozorro arin batean erortzen da, hotsik txikienarekin esnatuz. Une horretan, luma-motoak altxatzen ditu eta burua biratzen du bere begirada hotsaldera zuzentzeko. BIOLOGIA: hontza handiaren ikusmen apartak, iluntasunean ikusteko aukera ematen dio. Bere begi handitzarrak argiaz ohartzeko gauza dira, are ilargirik gabeko gauetan ere, beren erretina bereziari esker. Begiaren egitura bereziak, koloreaz ohartzeko zelula konikoak barik, argia hartzeko zelula zilindrikoez horniturik baita-
Esperimentu ornitologikoek frogatu dutenez, entzumena ikusmena baino garrantzitsuago zaie hontza handiei, ehizarako orduan. Izatez, hegazti batek, begiak estalirik dituela, ez du inolako arazorik harrapakin bat atzemateko. Aitzitik, entzumenik gabe, hontza handiaren erasoek huts egiten dute ia beti. Ugalketa Hontza handia dugu araldian aurrenik sartzen diren gaueko harraparietakoa. Abenduaren amaiera aldera edo urtarrilaren hasieran, negua hasi berria dagoela, jaulkitzen dute arrek beren ulu indartsua, gau luze hotzetan.
Maitasunaren deiek burrunbatzen dute oihartzun ahaltsuaren antzean hainbat kilometrotara dauden labarretan. Bere kantu monotonoa gelditu egiten da erantzunaren zain, mezuak oihartzunik duen egiaztatzeko. Erantzuna jasotzekotan, gau-isiltasuna urratu egingo da dei-erantzun etengabeen trukaketa batez. Baina bikotea egitea ez da soinu-trukaketa horretan soilik oinarritzen, eguneko harraparien kasuan bezala, bikoteak hainbat goranzko hegaldi eta planeatzea egiten ditu ere neguko gau betean. Zeremonia hori arraren dantzarekin amaitzen da: arra, luze-luze eginda eta lumak gorputzari batuta, emeari hurreratzen zaio, jarraian, estaldura egiteko. Bikoteak, dagoeneko sendotuta, hurbilgaitza eta behar bezala babestutako lekua bilatzen du errutea egiteko. Leku hobetsienen artean hainbat hamarreko metrotara dauden harkaitz-labarretako haitzulo eta erlaitzak ditu, beti gain-bisera batez estaliak edo, batzuetan, ohikoa den landarezko estaldura batez ezkutatuak. Emeak lurrean zuzenean erruten ditu 3 edo 4 arrautza, bost batzuetan, bi egunetik lautarako bitarteak gordetzen ditu errute batetik bestera, eta inkubazioari ekiten dio lehenengo errutetik. 35 egun inguru igarota jaiotzen dira txitoak, eta emeak, oso arduratsu, arrak dakarren janaria hartzeko baino ez du habia uzten. Elikagaia etzalekutik urrutiratu samar dauden pausalekuetan jaten du, biktimen hondakinetan dagoen ile, luma edo hezur kantitate handiak agerian jar diezaiekeelako habiaren kokalekua beste harrapari batzuei. Hala eta guztiz ere, gurasoak hain dira fidagaitzak, ezen, beren
9 EH 134 Zk.