UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
Nolako Zaldibia nahi duzu?
Zaldibiako Gune eta Eraikin ezberdinen eraberritzea lantzen, 2017
Udaletxe berria-plaza ingurunea eraberritzeko ideia lehiaketaren bigarren fasea amaitu dugu. Eta jarraian aurkezten dira azaroaren 16 eta 20 artean kultur etxe zaharrean antolatutako erakusketan zaldibiarrek egindako balorazio eta ekarpenak. Bi urte goiti dira “Nolako Zaldibia nahi dugu?� galdera plazaratu eta erantzunak biltzen, entzuten eta lantzen hasi ginela. Eta igarotako denborak garamatza, hain zuzen ere, emaitzak aurkeztu aurretik, honaino nondik eta nola heldu garen gogoratzeko ariketa egitera. Dokumentua bi atal nagusitan antolatu da: 1. Egindako lanaren errepasoa egiten duen atala. 2. Udaletxe berria-plaza ingurunea ideia lehiaketaren bigarren faseko zaldibiarren balorazioak.
1
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
1. NONDIK GATOZ ETA NOLA HELDU GARA HONAINO
ZALDIBIAREN ETORKIZUNA, 2014 Herri antolamendua eta azpiegituren erabilerak berrantolatzeko eta egokitzeko beharretik abiatuta, Zaldibiako Udalak herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesu bat abiatu zuen 2014an. Bederatzi hilabete iraun zuen prozesuan 200 herritar inguruk parte hartu zuten eta gogoeta horien emaitza da “Zaldibiaren etorkizuna herritarren esku” dokumentua. Bertan jasotzen dira etorkizuneko herri antolamenduari lotuta herritarrek proposatu eta lehenetsi zituzten hainbat proiektu. Premiazko erronka horietako bat da udaletxearen eraberritzea, dokumentuaren “Udaletxe eta kultur etxe zaharra ordezkatuko dituen eraikin berriaren erronka begibistan” atalean irakurtzen dugunez. Herritarrei eraikinak nolakoa izan beharko zuen galdetu zitzaien orduan, eta ondorengoak jaso: Irisgarritasuna bermatzea, kanpo estetika ingurura egokitzea (inguruko joera eraldatuko ez duen eraikina izatea), Beti Gaztekoen lokala bertan kokatzea, udal eta kultur eraikin zaharrarekin bat egitea, besteak beste...
Halako dimentsioa duen erronkak zehaztasuna errekeritzen du derrigorrean, eta proiektua sakon definitzeko ezinbestekotzat jo zen parte hartze prozesu berri bat.
2
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
ERAIKIN PUBLIKOEN GAINEKO EKINTZA PLANA, 2016 Zaldibiaren etorkizuna prozesu parte hartzailean landutakoan oinarrituz, udalak “Eraikin Publikoen gaineko Ekintza Plana� sortu eta bide-orri ezberdinak proposatu zituen Zaldibiaren etorkizunean beharrezko diren ekipamendu publikoak berritzeko. Dokumentu horretan esku hartze publiko bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketak bildu ziren. Planak herritarren partaidetzarako aukerak eskaintzen dituen arren, ezinbestean, kontuan hartu behar izan dira proiektua beraren ziurgabetasun ekonomikoa, eta horrek, prozesuan erabakitakoak aurrera eramateko sortu ditzakeen arazoak. Hori dela eta, proposamen honek Zaldibiaren etorkizuna prozesuaren eta finantzabide berriak lortu arteko bidea jorratzeko sortu zen proposamen hau. 2016. urtean zehar garatu ziren egitekoek hiru oinarri izan zituzten: 1. Herritarren aniztasuna kontuan hartzeko herri prozesu zabal baten oinarriak sortzea. 2. Prozesuaren arrakastarako bermeak lortzea. 3. Finantzabideak lortu ahala proiektu ezberdinen definizio parte hartzaileari ekitea. 2016. urterako proposatu zen proiektuak ondorengo urratsak aurreikusi zituen: 1. Prozesu parte hartzailearen gaineko adostasun politikoa 2. Talde eragilea izendatu, sortu eta proposamena aurkeztu 3. Talde eragileak plazako aterpeari irtenbidea ematea eta hori Udal Eraikinen Ekintza Planean txertatzea. 4. Herritarrekin Eraikin publikoen gaineko Ekintza Planaren kontrastea. 5. Talde eragileak planifikazio adostu bat sortuko du. ZALDIBIA ERABERRITZEN, 2017 2016ko azaroa eta 2017ko otsaila artean garatutako lan fasearen emaitza izan zen 2017ko erronkak zein ziren adostea: 1. Plaza eraberritzeko IDEIA-LEHIAKETA egitea. Plazan udal eraikin berria eta aterpea behar ditugula ondorioztatu zen eta aukera ezberdinak mahai gainean izateko, arkitektoentzat lehiaketa antolatzea erabaki zen. 2. Aurrekoari lotuta, egun Kultur Etxe zaharrean ematen diren zerbitzuak lekualdatzea, horretarako Udalak duen Artxanberriko lokala egokituz.
3
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
Udalak bi erronka hauei erantzuteko adina diru dagoela ziurtatzean, partaidetza fase berri bati hasiera eman zitzaion. a) Ate Irekiak jardunaldia Maiatzaren 26an ATE IREKIAK ospatu ziren 2017ko erronka ziren bi guneetan: HERRIKO PLAZAN eta ARTXANBERRIN. Bertan, gune bakoitzari dagozkion azalpenak jaso eta zalantzak argitu nahiz iritzia emateko aukera ere izan zuten herritarrek. Hiru gai nagusiren inguruan eskatu zitzaien iritzia herritarrei: kultur etxe zaharreko zerbitzuak Artxanberrira eramatearen egokitasuna; udal eraikina eraberritzeko ideia lehiaketan herritarren parte hartzeak nolakoa izan behar zuen; eta azkenik, ideia lehiaketarako plegu teknikoek jaso beharko zutenaren inguruan.
Ate Irekiak jardunaldian jasotako iritzien arabera antolatu da prozesuaren bigarren eta azken fasea. UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA: IDEIA LEHIAKETA Lehiaketaren xedea: Udaletxe berria egiteko ideiak aurkeztea aurreproiektu gisa adierazita. Kontuan izan beharko da plazako ingurune osoa ere antolatu beharko dela eta gaur egungo udaletxea zutik mantendu beharko dela berria egin arte. Epaimahaia: Horrelako lehiaketa guztietan bezala, hautaketaren ardura izango duen epaimahaia eratu da. Epaimahaia bederatzi lagunek osatzen dute:
4
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
-
Hiru Udal ordezkari: Alkatea (epaimahaiburua) eta bi zinegotzi (talde politiko bakoitzetik bana) Hiru arkitekto (Udaleko bat eta Elkargoak izendatutako beste bi) Parte hartze prozesuko Talde Eragileak hautatutako hiru herritar ordezkari.
Epaimahaiko hiru herritar ordezkariek, gainontzeko zaldibiarren iritzia epaimahaira eramateko ardura dute eta horretarako antolatu da bost eguneko erakusketa publikoa. Idazkari lanetan, Udalbatzako idazkariak berak jardun du. Faseak: Bi fase izan ditu lehiaketak. 1) Lehiaketarako baldintzak adostu ondoren ireki zen lehiaketa, 2017ko ekainaren 23an, eta arkitektoek irailaren 1a bitarte izan zuten beren proiektuak aurkezteko. Guztira 22 proiektu aurkeztu ziren eta epaimahaiaren lehen galbahea igarota, 16 izan ziren onartuak.
Herritarrek 16 proiektu hauek ezagutu eta baloratzeko, berriz, erakusketa irekia antolatu zen irailaren 14 eta 18 artean; erakusketak iraun artean orotara 287 balorazio orri jaso ziren. 2) Bigarren fasearen irabazleari Udaletxe berria gauzatzeko Proiektua idazteko adjudikazioa emango dio Udalak. Lehen faseko 16 proiektuetatik hiru proposamen sailkatu dira eta 4.000â‚Źko saria jaso du bakoitzak horregatik. Lau izan dira proiektuak baloratzeko fase honetan erabili diren irizpideak: Proposamenaren kalitate teknikoa; Hirigintzako bideragarritasuna eta
5
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa; Eraikuntzaren energia modeloa, eta; Ordainsariaren proposamena ekonomikoa. Esleipen edo hautatze prozedurarako, berriz, ondorengo puntuaketa erabili da: a) Espazio publikoaren antolamenduaren proposamena: 25 puntu b) Egokitasun arkitektonikoa eta hiri-ingurunearekiko egokitzapena. Emandako irtenbidearen kalitatea eta xede duen errealitatean nola integratzen den. 50 puntura arte. c) Proposatutako eraikuntzaren modelo energetikoa: 20 puntura arte d) Ordainsariaren proposamena ekonomikoa: 5 puntura arte. Epaimahaiaren erabakiz, sailkatutako hiru proiektuetako bat lehiaketatik kanpo geratu da baldintzak betetzen ez zituelako, eta ondorioz, herritarrek bi proiektu baloratu behar izan dituzte oraingoan.
Bigarren erakusketa publikoa kultur etxe zaharrean antolatu da, azaroaren 16 eta 20 artean. Epaimahaiarekin adostu da balorazioak jasotzeko fitxa edo formularioa, eta hala, herritarrek puntuaketako a) eta b) irizpideak baloratu dituzte, lehiaketako oinarrietan ere hala zehazten zenez. Azken fase honetan iritzia ematean bi gauza bermatu nahi izan dira: a) Pertsona bakoitzak balorazio orri bakarra betetzea b) Balorazio orriak zaldibiarrenak bakarrik izatea
6
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
2. UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO LEHIAKETAREN BIGARREN FASEKO EMAITZAK
2.1.
IDEIA
Parte-hartzea:
Guztira 274 zaldibiarrek eman dute iritzia. Jasotako balorazio fitxen artean 7 baliogabeak izan dira eta beste 42 gehiago ez dira ondorengo zenbaketan aintzat hartu. Azken hauek, izan ere, LH1 eta LH2 mailetako ikasleek beteak izan baitira, eta adin talde honek dituen ezaugarriak medio, proiektuak baloratzeko gainontzeko taldeek erabili duten fitxa edo ereduaren bestelakoa baliatu da. Beraz, multzo honen balorazioen emaitzak ezberdindurik aurkeztuko dira.
Jarraian aurkezten diren emaitzak 225 zaldibiarren iritzietan oinarritu dira:
PARTE HARTZAILEEN ADIN TARTEAK 16 urte baino gutxiago 16 eta 60 urte artean 60 urtetik gora Ez dute adierazi
73 117 26 9 225
PARTE HARTZAILEAK ETA GENEROA Emakumezkoak Gizonezkoak Beste aukerak Ez dute adierazi
ADINA ETA 16 urtetik beherakoak Emakumezkoak 26 Gizonezkoak 30 Beste aukerak 17 Ez dute adierazi 73
101 93 17 14 225
GENEROA 16 urtetik gorakoak Emakumezkoak Gizonezkoak Beste aukerak Ez dute adierazi
78 67 14 159
7
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
2.2.
Emaitza orokorrak:
10 lagunek lehiaketa hutsik uztea nahi dute. Gainontzeko zaldibiarren aurkezten dira.
Proiektu bakoitzaren emaitzak jaso dira.
balorazioak
baitan
proiektu
baloratzeko
bakoitzaren
eskatutako
hiru
arabera
ezaugarrien
Proiektuen hiru ezaugarriak 1 eta 5 arteko puntuazio aukerarekin baloratu dira, eta bataz bestekoa, beraz, 5eko puntuazioaren gainean egina da. Aitzitik, epaimahaiko irizpide eta puntuatze eredura egokitutako bataz bestekoa ere aurkezten da. Bigarren bataz besteko hau 25eko puntuazioaren gainean egin da. Azkenik, proiektu bakoitzaren balorazioen ondotik, herritarrek proposamenari egindako oharrak aurkezten dira. Jasotako ohar eta iritzi denak ez dira proiektu zehatz bati eginak izan, eta beraz, emaitza orokorrak atal honen amaieran egokitu dira hauek.
8
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
PROIEKTUA: BI ZALDI
Jasotako erantzunak 1-ezaugarria 2-ezaugarria 3-ezaugarria
Jasotako puntuazioa
215 212 214
865 810 811
Bataz bestekoa
Bataz bestekoa (25) 4 20 3,8 19 3,9 19,5
Bi Zaldi proposamenari egindako oharrak
Asko gustatzen zait Bi Zaldi, proiektua oso ona da Bi Zaldi baina parkea hobeagoa Bi Zaldi eraikinean Beti Gazteren kokalekua aldatu plazari begira. Bi zaldi gustatu zait nola dagoen antolatuta baina parkea egin hobeagoa Bi zaldi gustatu zait nola dagoen antolatuta. Parke pixka bat… Bi zaldi ingurunearekin ondo josteko kanpo materialak aldatu eta egur eta harria jarriko nioke Bi Zaldi: estalpe oso ederra Bi zaldi: estalpea ez da terraza botatzeko, egun txarretan umeek erabiltzeko eta festa garaian herri ekitaldi haundiak babesteko, beraz tarteko itxiturak enbarazorako eta muga dira Bi zaldi: plazan nola gelditzen den altuerak ere bereizten Bi Zaldin aterpea ez dut gustuko Bi Zaldiren egokitasuna aipatu baina oinezkoen oztopoak kontutan izan beharrekoak. Hala nola, elizaren aurreko maila. Bi Zaldiren eraikina zoragarria da baina eraikuntza guztiak plazaren zati handia hartzen duela uste dut, eta umeen parkea toki desegokian utzi. Laukituren eraikina ere polita da, baina taberna eta haur parkea oso toki txarrean jartzen ditu. Orain dagoen tokia oso txarra da haur parke batentzat: beti itzalean eta plazako tokirik humedoenean. Aukeran, Bi Zaldi hartuko nuke, estalpea zerbait txikitu eta haur-parkea gora igo. Bi zaldiren estaldura gogoko dut
9
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
PROIEKTUA: LAUKITUTA
Jasotako erantzunak 1-ezaugarria 2-ezaugarria 3-ezaugarria
Jasotako puntuazioa
208 207 206
638 655 634
Bataz bestekoa
Bataz bestekoa (25) 3 15 3,1 15,5 3 15
Laukituta proposamenari egindako oharrak
Laukitua ateratzen bada hogarra plaza aldera behar luke Laukituta barne-antolamendua desegokia Laukituta estalpea itsusia Laukituta proiektuan Beti-Gazte elkartearen kokapena ez zait egokia iruditzen Laukituta proiektuan hogarran sarrera Olano aldetik ordez sarrera printzipaletik (Joxepane aldetik) beharko luke, atzetik asko galduko du Laukituta proiektuan taberna beste aldera pasako nuke Laukituta proiektoaren "akatsak", nire ustez, estalpea eta hogarri ematen dion kokapena dira. Bestalde, Hogarren sukaldea ez det ikusi, eta, klaro, behar-beharrezkoa da! Laukituta proiektuaren aterpea ez zait gustatu. Udal armarriak ez nituzke nabarmenduko LAUKITUTA: Beti-gazte elkartea Joxepanerantz begira (2) Laukituta: hogar taberna plaza aldera Laukituta: hogarre behar da aurrean, Joxepane parean Laukitutan Beti Gazte taberna plaza aldera kokatuko nuke (3) Laukitutaren estalpeak zertarako? Kristala beti zikina Laukitutaren kasuan hogarra plaza aldera jarriko nuke. Hala ere, aterpea terraza bihurtzeko arriskua legoke, eta hori zaindu beharko litzateke. Biak kontuan hartzea alegia Nik Laukituta proiektuari jubilatuen tabernako sarrera Joxepane aldera jarriko nioke, Olano aldetik asko galduko luke. Laukituta eraikinak berak gehiago konbentzitzen nau
10
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
Bi proiektuei egindako oharrak  
2.3.
Laukituta: hogarra plaza aldera. Bi Zaldi: hogarrera sarrera zuzena. Bi aukerek udal balkoi nagusi nabarmen bat izan beharko lukete Laukitutako proiektuan hogarrareb eta estalpearen kokapenak aldatuko nituzke. Bi Zaldi poriektuan aldiz, estalpean iruditzen zait gauza askoren sorrera eta erabilpen gehiegi edukiko lukeela.
LH1 eta LH2 mailetako zaldibiarren balorazioak
Jarraian aurkezten diren balorazioak ez dira zenbatu emaitza orokorrean, nahiz eta aintzat hartzen diren irakurketa orokorra egitean. Lehen mailako 23 haurrek eta bigarren mailako 19 haurren balorazioak jaso dira, 42 zaldibiarren balorazioak, alegia. Adin talde honek dituen ezaugarriak medio, proiektuak baloratzeko gainontzeko taldeek erabili duten fitxa edo ereduaren bestelakoa baliatu da. Zehatzean, talde honetako lagunek proiektu bakoitzari dagozkion bi ezaugarri baloratu dituzte: plazaren itxura eta eraikinaren kanpo itxura. Hala bada, hauexek jasotako erantzunen emaitzak:
Lehiaketa hutsik uztea: 1 PROIEKTUA: BI ZALDI Plaza itxura Kanpo itxura
PUNTUAZIOA 81 + 55 136 77 + 58 135
MEDIA 3,3 3,2
PROIEKTUA: LAUKITUTA Plaza itxura Kanpo itxura
PUNTUAZIOA 73 + 59 132 53 + 40 93
MEDIA 3,2 2,2
11
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
2.4.
Emaitzak adin tarteen arabera
16 urtetik behera:
Lehiaketa hutsik uztea: 2
BI ZALDI ERANTZUNAK
PUNTUAZIOA
MEDIA (5etik)
1 ezaugarria
70
304
4,3
2 ezaugarria
69
295
4,3
3 ezaugarria
70
313
4,5
PUNTUAZIOA
MEDIA
LAUKITUTA ERANTZUNAK
(5etik) 1 ezaugarria
71
237
3,3
2 ezaugarria
71
220
3,1
3 ezaugarria
71
215
3
12
UDALETXE BERRIA-PLAZA INGURUNEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK BALORATZEKO ERAKUSKETAREN EMAITZAK
16 urtetik gora:
Lehiaketa hutsik uztea: 8
BI ZALDI ERANTZUNAK
PUNTUAZIOA
MEDIA (5etik)
1 ezaugarria
145
561
3,9
2 ezaugarria
143
515
3,6
3 ezaugarria
144
498
3,5
PUNTUAZIOA
MEDIA
LAUKITUTA ERANTZUNAK
(5etik) 1 ezaugarria
137
401
2,9
2 ezaugarria
136
435
3,2
3 ezaugarria
135
419
3,1
13