10 ITTURRITIK Zaldibiako Udal Aldizkaria

Page 1

Zaldibiako Udal Aldizkaria - 2018ko martxoaren 2an plazaratua - 10

Udaletxe berriaren proiektua idazten Udazkenean zehar garatu zen ideia-lehiaketan Laukituta proposamena izan zen garaile eta Udalak ordutik lan hori aurkeztu zuten arkitektoekin hainbat bilera egin ditu. Bilera hauetan hainbat moldaketa egiteko eskatu zaie arkitektoei, udal-langileen ekarpenak, Beti Gazte Elkartekoenak eta erakusketan herritarrek egindakoak kontuan hartuz.

Arkitektoekin bileran Udala eta Beti Gazte

Moldaketa hauek egokitzen aritu ondoren, MARTXOAren 16an, ostirala, herritarrentzat AURKEZPEN IREKIAK egingo dira, arkitektoen eskutik. Bertaratzeko aukera zabala eskaini asmoz, ordubeteko 4 SAIO izango dira Herri Antzokian, norberari egokien datorkion ordutegia aukeratzeko.

Bestalde, 2017ko partaidetza prozesuaren jarraipena egin duen talde eragileak, urteko azken bilera egin zuen urtarrilean prozesuaren balorazioa egin asmoz. 2018ari begira, Udaletxearen proiektua idaztea, Artxanberriko inaugurazioa eta Kultur Etxe Zaharra bota eta Udaletxe berriaren zimenduak jartzea izango dira erronka. Bilerako akta Udalaren webgunean dago ikusgai.

MARTXOAK 16, OSTIRALA: UDALETXE PROIEKTUAREN AURKEZPENAK 4 saio aukeran: 11:30, 15:00, 17:00 eta 19:00 (iraupena ordubete) Herri Antzokian Arkitektoen azalpenak entzun, plano eta irudiak ikusi, eta galderak egiteko aukera izango da.

Artxanberrin erabilera anitzeko gelak: obra martxan Kultur Etxe Zaharrean ematen diren zerbitzuak Artxanberriko udal lokaletan ezartzeko obra Artzamendi enpresari esleitu ondoren, martxan dira lanak. Maiatza alderako amaituta egotea espero da. Artxanberriko udal-lokal hauetan tamaina ezberdineko gelak eraikiko dira musika eskolak, dantza-taldeak, bestelako herri-eragile eta kultur taldeek zein norbanakoek erabili ahal izango dituztenak. Posta zerbitzua ere bertan kokatuko da, baserrietako buzoiak ere hor jarriko direlarik.


Udaletik kontutan

www.zaldibia.eus Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT/ITE) dela eta, hainbat etxejabe eta komunitatek jo dute Udaletxera informazio eske eta bertatik lagundu diegu. Beraz, zalantzak dituenak jo dezala Udaletxera edo www.euskoregite.euskadi.eus helbidera. Horrela, bizileku duzun eraikinaren egoera zein den, azterketa egin behar duzun, noizko eta nola egin behar duzun jakiten lagunduko dizugu. Hondakinen batzordea Sasietarekin elkarlanean Herriguneko hainbat puntu zehatzez gain, Landa-Eremuko birziklaguneak dira bereziki mahai gainean ditugunak. Hainbat arazo identifikatu dira: gunetik kanpo agertzen diren poltsa eta hondakinak, bereizi gabe ontzira botatakoak, ateak hondatzea, gune hauek Garbigune balira bezala erabiltzea... Neurri zuzentzaileak hartu dira azken asteotan eta neurri gehiago hartuko dira datozenetan. Martxoan zehar txartel zaharrak baliogabetu eta berriak banatuko zaizkie erabiltzaileei, Sasietak errolda eguneratu ahal izan dezan. 2018rako Aurrekontuak: Osoko Bilkura eta aurkezpena Herri Batzarrean Martxoaren 6an, asteartea, 18:30ean burutuko den Osoko Bilkuran 2018ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izango da gai zerrendan aztergai. Aurrekontu proposamenak 1.767.901,64€ko sarrera-irteerak aurreikusten ditu eta inbertsioen atalean, lursailen erosketa bat, landa-bideen berrikuntza, plazako almazen zaharreko sabaia berritzea, antzokirako soinu mahaia berritzea, hainbat hiri-altzariren erosketa, desfibrilagailuaren erosketa, udaletxe berriaren eraikuntzaren lehen fasea gauzatzea eta landa-eremuko hondakinen kudeaketarako hainbat hobekuntza egitea biltzen dira. Xehetasun gehiagorako: HERRI BATZARRA martxoak 15, osteguna, 19:00etan Karreanen. MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Emakumeen Egunaren harira Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Aske emakume taldeak hainbat ekimen antolatu dituzte. Otsailean zehar maitasun erromantikoari buruzko tailerrak izan dira eta Lilatoierako entrenamenduak ere bai. Martxoaren 8rako, Euskal Antzerkia Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba deialdiaz gain, herrian honako egitaraua antolatu da: Urtero legez Aitziber Gar - Arratsaldean eskulanak eta merienda (Guraso Elkartea) mendia aktore herritarrak ez -18:30ean: Pintxo-potea, musika eta bertsoz lagunduta. du huts egin. “Etxeko saltsak“ -20:00etan: Emakumeok Planto! Deialdiarekin bat eginez, antzerki emanaldiarekin da Kontzentrazioa herriko plazan bil, besteak beste, eta seku -20:30ean: Afaria Zubi Buru Elkartean. Txartelak herriko lako arrakasta izan zuen. tabernetan. 10€. Azken eguna: martxoak 6, asteartea. -Afal ondoren kantu saioa Udaberriak, loraldiarekin bat, Ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu. kultur ekintza ugari dakartza.


www.zaldibia.org

herri dinamika Lardizabalgo alebinak xakean txapeldun Beasainen

Goierriko eskola-arteko xake txapelketan, Lardizabal B taldeko jokalariak izan ziren txapeldun eta Lardizabal A taldekoak bigarren postuan sailkatu ziren. Hala, bi taldeak Gipuzkoako eskolarteko xake txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Lardizabal B taldean Ekain, BeĂąat, Ander eta Harri, eta Lardizabal A taldean Adil, Wael, Darius eta Anartz aritu ziren lehian. Sari banaketan Gipuzkoako xake lehendakaria den Fernando Markinak Beasainen ikusi zuen kirol maila eta giro ezin hobea azpimarratu zituen. Otsailean hasi eta maiatza bitarte herriko II.Xake Txapelketa ere jokoan dago, 14 partaide ari direlarik bertan parte hartzen.

IĂąauteriak eskolan Txorimalo, kirolari, hippi... eguraldiak lagundu ez bazuen ere, ez zen kolorerik falta izan inauteritako kalejiran. Txokolate beroaz eman zioten amaiera.

Maide Garmendia Eskolarteko Bertso Txapelketan Zestoako Lau Iturri Elkartean jokatu zen Eskolarteko lehen kanporaketa, 60 ikusle ingururen aurrean. Bertan aritu zen kantuan Maide Garmendia zaldibitarra, Malen Elizasu, Bittor Zubiagirre, Iker Ormazabal, Oihana Labiano eta Imanol Albizu bertsolariekin batera, eta Iker Iriarte gai jartzaile zutela. Maide ez da txapelketan parte hartuko duen zaldibitar bakarra. Martxoaren 16an Anoetako saioan izango da Hodei Munduate gaztea.

Uztaritzeraino Mus Txapelari segika Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Gipuzkoako finalean 3 bikote zaldibitarretik bik egin dute aurrera. Altzo Txiki eta Ibargungo Joxi, eta Aitor Jauregi eta Mikel Lulu Uztaritzeko saiorako sailkatu dira. Bestalde, Zubi-Buru Elkarteko 43. Mus Txapelketa azkarra martxoaren 3an jokatuko da 16:30etik aurrera.

GURE ESKU DAGO: Giza-Katea ekainaren 10ean Urtea hastearekin batera, Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, aurtengo erronka nagusia, 2019 arrazoi eskuz esku Donostia-Bilbo-Gasteiz elkarlotuaz, legebiltzarrera eramatea da. Herriz herri, auzoz auzo, bilduko diren arrazoi hauek HERRITARRON ITUNEAN jasoko dira. 100.000 lagun, zapiak tarteko beharko dira 201,9 km-ko GIZA KATEA osatzeko. Zaldibitarrak Murgian (Araba) izango gara ezin besteko kate-begi. Erabakitzeko eskubidea eta Demokrazia aldarrikatuko dira. Ordizian otsailaren 16an egindako aurkezpen bideoa zaldibia.org-n dago zintzilik.


BERTSOPLAZA MARTXOA Martxoak 2: Afaria eta Abarlotzen kontzertua (Gazte Asanblada) Martxoak 3: 16:30ean, 43. Mus Txapelketa azkarra (Zubi-Buru) Martxoak 7: 18:30ean FATIMA pelikula Karreanen (Etxekonekok) Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna Martxoak 10: Bertsolari gazteen VI. Osinberde sariketa 20:30ean: afaria eta bertso saioa Joxepanen (ZABEL) Martxoak 10 eta 11: Eski irteera (Gailurrerantz Mendi Elkartea) Martxoak 14: Talo Festa,18:30ean jubilatuak eta 19:00etan gainerako herritarrak (Beti Gazte) Martxoak 15: 17:30-19:00 hitzaldia (Guraso Elkartea) Martxoak 15: Udal Herri Batzarra 19:00etan Karreanen Martxoak 16: Udaletxe berriaren proiektuaren azalpena arkitektoen eskutik. 4 saio aukeran: 11:30/15:00 /17:00/19:00 Antzokian Martxoak 16: odol-ematea 18:30 - 20:30 Lardizabal Herri Eskolan Martxoak 17: V. Goierri Rallysprint-a eguerditik iluntzera Martxoak 16-17-18: Gipuzkoako Gaztetxeen topaketak, Beasain Martxoak 18: XXVIII. Zaldibiko Dantzari Txikien Eguna. 11:00etan hasita: hamaiketakoa, kalejira, jaialdia, bazkaria eta dantzaldia Modestorekin plazan. (Iztueta Dantza Taldea) Martxoak 21:17:00etan Jubilatuen arteko karta-jokuak(Beti Gazte) Martxoak 22: 17:30-19:00 hitzaldia (Guraso Elkartea) Martxoak 22: “Ekozinema Goierri”. Pelikula emanaldia Karreanen Martxoak 30-31 eta apirilak 1: Gazte Akelarrea Oiartzunen

Doinua: Habanera Gaia: Zer sentitzen duzu harkaitzean zintzilik zaudenean? Eskaladan ez dagonez, ordeka, zelai ta lastai. Izerditan pats eginda hamaika aldiz buka blai. Ñañarri, Aitzarte, Egino... zerrenda ezin dut amai. Giharrak, pentsamenduak zenbaiten aldean daldai. Sugandila ikustean harkaitzean ttap-ttap lasai. Nik ere berak bezala diedroan gora egin nahi. Sentitzen dudana, horra, ez bedi izan ardagai: gozamena, zoriona, askatasuna ere bai! Iñaki Murua

APIRILA

Apirilak 1: ABERRI EGUNA Apirilak 2: SATURDIKO FESTA, egun osoko egitaraua Apirilak 14: Kontzertuak antzokian Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta Apirilak 18: Toka Txapelketa Beti Gazte elkarteak antolatuta Apirilak 26: Nafarroaldera irteera Beti Gazte elkarteak antolatuta

MAIATZA

Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna Maiatzak 1: Aralarko Larreak irekitzeko festa Larraitzen Maiatzak 15: Baserritarren Eguna Maiatzak 19: Herriko Gazteen X. Dantza emanaldia Iztueta Dantza Taldearen eskutik Maiatzak 24: Donostialdera irteera Beti Gazte elkarteak antolatuta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.