UDAL HERRI-BATZARRA 2017ko AZAROAren 30a
GAIORDENA Udaletxe
berriaren proiektua
2017an
batzordeetan egin den lana
2018ko
udal tasa eta zergak
Bilore 2018ko
udal aurrekontuak
Norberak
lekarkeena
UDALETXE BERRIAREN PROIEKTUA KOKAPENA: Nondik gatoz? 2014an ITTENen laguntzaz parte hartze prozesu bat burutu zen 3 fasetan. Helburua: Zaldibiren eta zaldibitarren beharrak ezagutuz, etorkizunerako proiektuak aukeratu eta garatzea.
PROZESU HARTAKO ONDORIOAK 
Lehentasunezko proiektuak -
-
-
Plazako frontoia estaltzea Udal eraikina eta kultur-etxe zaharra eraikin berri batekin ordezkatzea Haurreskola berria eta eskola sarreran aterpea Herri-Antzokian berrikuntzak Artxanberrin: udal-almazena eta kulturgunea Autoak herrigunean: azterketa bat egin eta planteamendu bat landu
2015-2019 UDAL GOBERNUAREN URRATSAK 2014ko ondorio haiek gauzatzea helburu: Frontoia estaltzea: Eliza eta Ondare Sailarekin trabak (2015) Udal-biltegia Artxanberrin: gauzatuta (2015-2016) Haurreskolako zorua eta estalpea (hezetasun arazoengatik urjentziz): gauzatuta (2016) Udal Eraikinen Ekintza Plana: osatuta (2016) Akordio Politikoa landu eta Talde Eragilea osatuz partaidetza prozesuari ekin (2016) 3 lan tailer eta HERRI JARDUNALDIA gauzatu (2016) 2017rako plangintza zehaztuta
2017RAKO PLANGINTZA
UDAL ONARPENA ETA ERABAKIA Osoko bilkuran onartu
UDALETXE ETA PLAZA PROIEKTUAREN LEHIAKETA PUBLIKOA
FINANTZAZIOA Udal aurrekontuak erronken arabera Diru-laguntza ezberdinak landu
KULTUR ETXE ZAHARREKO JARDUERAK ARTXANBERRIRA TRASLADATZEA
UDALETXE BERRIAREN IDEIA-LEHIAKETA AURTENGO URRATSAK: 1. MARTXOA-APIRILA: Udal-ordezkarien eta teknikoen artean lehiaketako oinarriak adostu 2. MAIATZA: Talde Eragileari aurkeztu oinarriak eta ekarpenak jaso 3. MAIATZA: ATE IREKIETAN herritarrei aurkeztu oinarriak eta ekarpenak jaso 4. EKAINA: lehiaketa iragarri 5. IRAILA: proposamenak jaso, epaimahaia osatu, 1. faseko erakusketa publikoa egin eta 1. faseko ebazpena eman 6. AZAROA: aurreproiektuak jaso, epaimahaia bildu, 2. faseko erakusketa publikoa egin, lehiaketaren ebazpena eman eta herritarrei azaldu 7. ABENDUA-MARTXOA: irabazlearekin proiektua landu ekarpenak eginez
ERAKUSKETA PUBLIKOAK 1.FASEKOA: Irailaren 14tik 18ra (5 egun)  Parte-hartzaileak: 287. Kanpokoak 27 eta Herritarrak 260: 112 (16 urtetik behera) eta 148 (16 urtetik gora)
Epaimahaiaren ebazpena: Bi Zaldi (1), Zer berri? Zaldibia berri eta Laukituta pasatzea hurrengo fasera
2. FASERA PASA ZIREN PROIEKTUAK BI ZALDI
ZER BERRI? ZALDIBIA BERRI
LAUKITUTA
2. FASEAN BALORATU DIREN PROIEKTUAK
LAUKITUTA
BI ZALDI
Epaimahaiak «Zer berri? Zaldibia berri» aurreproiektua kanporatu egin zuen eraikinaren forma baldintzak ez betetzeagatik.
ERAKUSKETA PUBLIKOAK 2.FASEKOA: azaroaren 16tik 20ra (5 egun) Partehartzaileak: 274, guztiak herritarrak. 115 (16 urtetik behera) eta 159 (16 urtetik gora). 10 herritarrek bozkatu zuten lehiaketa hutsik uzteko Gainontzekoek bi lanak baloratu zituzten epaimahaiak prestatutako galdetegia betez. Emaitzak: BI ZALDI a) irizpidea
b) irizpidea
Bataz bestekoa 25etik 50etik
20 38,50
Bataz bestekoa LAUKITUTA a) irizpidea
25etik
15
b) irizpidea
50etik
30,5
EPAIMAHAIA ETA PUNTUAKETA IRIZPIDEAK 9 lagunek osatu dute epaimahaia: hiru arkitekto, hiru herritar eta hiru udal-ordezkarik. Guztiek bozka bana izan dute eta Udaleko idazkariak egin ditu idazkari lanak. Bigarren faseko puntuaketa irizpideak ezarrita zeuden arauetan. Lehen bi irizpideetan (a eta b) guztiek zuten bozka aukera, hirugarrenean (c) arkitekto eta udal ordezkariek bakarrik (energia eredua) eta azkena (d, ordainsariarena) arauak ezartzen zuen puntuaketaren arabera kalkulatu zen. Hauek ziren irizpideak eta gehienezko puntuak: a) Espazio publikoaren antolamenduaren proposamena: 25 puntura arte b) Egokitasun arkitektonikoa eta hiri-ingurunearekiko egokitzapena. Emandako irtenbidearen kalitatea eta xede duen errealitatean nola integratzen den. 50 puntura arte. c) Proposatutako eraikuntzaren modelo energetikoa: 20 puntura arte d) Ordainsariaren proposamena ekonomikoa: 5 puntura arte.
EPAIMAHAIAREN EBAZPENA BI ZALDI
LAUKITUTA
Espazio antolamendua (25 p)
Espazio antolamendua (25 p)
18,30
17,00
Arkitektura eta integrazioa (50p)
Arkitektura eta integrazioa (50p)
37,72
34,16
Eredu energetikoa (20 p)
Eredu energetikoa (20 p)
10,83
15,50
Ordainsaria (5 p)
Ordainsaria (5 p)
1,25
5,00
GUZTIRA: 68,13
GUZTIRA: 71,66
LEHIAKETAREN IRABAZLEA: LAUKITUTA
ARTXANBERRIKO PROIEKTUA 1. MARTXOA-APIRILA: Udal ordezkari eta Kultur teknikarien ezagutza eta ekarpenekin proiektua landu 2. MAIATZA: Talde eragileari aurkeztu eta ekarpenak jaso 3. MAIATZA: ATE IREKIETAN herritarrei aurkeztu eta ekarpenak jaso 4. EKAINA-UZTAILA: proiektua idatzi eta Osoko Bilkuran aho batez onartu 5. Plenoz proposatutako moldaketak eta Musika Eskolakoek egindakoak proiektuan txertatu 6. IRAILA: obra esleitzeko prozedura irekia iragarri 7. AZAROA: eskaintzak jaso, ebazpen prozesua garatu eta plenoz esleipena gauzatu, ARTZAMENDI enpresari. 8. ABENDUA-APIRILA: obra gauzatuko da
OBRAREN KOSTUA:257.151,27€ PROIEKTUA IDAZTEA: 16.638,11€ ALTZARIAK: 30.250,00€ GUZTIRA: 304.039,38€ EREIN DIRU-LAGUNTZA: 149.977,14€ (%49,30)
PLANOAK
UDAL BATZORDEAK PARTE HARTZEA Aurrez aipatutako prozesuaren garapena Itturritik aldizkaria
UDAL BATZORDEAK KULTURA, EUSKARA, KIROLA, GAZTERIA Urte hasieratik hasita ondorengoak dira udalak antolatu edo lagundu dituen ekintzak: Antzerkiak, Korrika, Auzoetako festak (Saturdi, Txamarretxe, Aiestaran erreka), Rallye, Txoribox, Iharduerak - kirol iharduerak, Aerobic, mantenimentu gimnasia Uda ondorena bete-betea izan dugu: Herri lasterketa, Txirrindulari proba, Festak, Izan kantuz erronka, Iztuetaren jaiotzaren 250.urteurrena, Urrezko aizkora finalaurrekoa (abenduak 10) eta amaitzeko gabonetako ekintzak lotzen ari gara. Euskarari dagokionez, lehengo urteko eskaria ikusita partida handitzea erabaki zen eta ikasturte berriari neurri politean eman diogu hasiera, bi talde AEK-n eta bi pertsona Maizpiden
IRUDITAN
IRUDITAN
UDAL BATZORDEAK HIRIGINTZA • • • • • • • • • • •
Iztueta Plaza oinezkotzea Marihaundiñeko bidegurutzea ordenatu Mendi-Ondoko zoruaren konponketa Plan Orokorraren azken fasea Artxanberrin Elikagai eta hondakinentzat gelatxoak konpontzen Partaidetzari lotuta: Udal-biltegia, haurreskolako zorua eta estalpea, Artxanberriko erabilera anitzeko gunea eta ideialehiaketa Badoen gaia lantzen ari gara Biloreren gaia landu da Muertza-MendiOndoko biribilgunea landu da Bide-gorriaren gaia landu da Bestelako konponketa eta mantenimentu lan txikiak
IRUDITAN
UDAL BATZORDEAK ANIZTASUN, ONGIZATE ETA BERDINTASUNA BERDINTASUN/PAREKIDETASUNA: Martxoak 8 (emakume langilearen nazioarteko eguna) eta azaroak 25 (indarkeria matxistaren aurkako eguna), errebindikazio egunak izanik, indartzen jarraitu dugu ekintza ezberdinak antolatuz. Santa FE jaietako egutarauan ere indarkeria matxistak ekiditeko prebentzio ekintzak indarrean jarri dira. ASKE emakume taldearekin elkarlarlanean ANIZTASUNA: ETXEKONEKOK elkarteak antolatu dituen ekintzei lagundu zaie beraien beharren arabera. ONGIZATEA: Zaldibia lagunkoia eratzen duen talde eragileak diagnostikoarekin amaitu du.
IRUDITAN
UDAL BATZORDEAK ZERBITZUAK • • • • • • • • • • •
Udal almazen berria bukatu eta herritarrei erakutsi Aguazil lanpostua izendatu eta martxan jarri Kontadore digitalen ezarpena Herriko festa edo bestelako ekimenetan zerbitzuak lotu Argiterian hobekuntzak Frontoian hobekuntzak Aparkaleku margoketa eta epe-mugatuko eta karga-deskargako gune berriak Terrazen ordenantza eta Illati aurreko obra Uraren ordenantza jarraituz, kontratuen eguneratzea. Baita instalazioetan hainbat hobekuntza ere. Agenda 21eko lanak, eskolarekin koordinatuta Hondakinen batzordea sortu eta “guk belarria jarri, zuk ekarri” dinamika
HONDAKINEN BATZORDE BEREZIA
Udaleko bi alde politikoetako ordezkariok eta Luar enpresako teknikariak osatzen dugu batzordea Hondakinen kudeaketa eredu propio baten azterketa egiten ari da Luar eta honen baitan herritarrekin dinamika bat egin genuen ekainean: «guk belarria jarri, zuk ekarri» Jasotako ekarpenei konponbideak bilatzeko lanean gabiltza eta Sasietarekin harremanetan jarriko gara laster Bueltan, bilerak egingo dira kasu bakoitzerako.
IRUDITAN
UDAL BATZORDEAK INGURUMENA ETA LEHEN-BASO SEKTOREA •
Herri mendiko eskaerak. Eskaera guztietatik 2 onartuak, bata garbiketak (aurten egin dira) eta bestea Gazteluko pistaren konponketa.
•
Herri baratzak. Aurreko urteko familia berdinek jarraitzen dute eta momentuz ondo dijoa. Oraindik ere badaude partzelak libre.
•
Goizane Transformazio Zentroa. Sagar zukuaren kanpaina burutu da. Ondorengo pauso edo asmoak.
•
Herri bideak. Zelaarako errotondara datozen uden bideratzea, Aizporragako bidea asfaltatzea eta Ernaitza bidean konponketa.
•
Txakurren ordenantza. Martxan jarrita dago eta momentuz herrigunean aguazilak jarraipena egiten dihardu.
•
Enirio Aralar Mankomunitatea eta Oidui.
IRUDITAN
2018KO UDAL ZERGA ETA TASAK Zergak berdin mantenduko dira.  Tasak: berdin mantenduko dira momentuz. 
Gerta liteke hondakinen batzordean (birziklaguneen gaia dela eta) eta hirigintza batzordean (badoen gaia dela eta) aldaketak egitea.
BILORE Iazko uztailean enpresa bat Biloreko lur-eremuaz galdezka Irailetik azarora hainbat bilera bertako «industria-garbi» katalogazioa dela eta Bazirudien iazko urte amaierarako subastan aterako zela eta hala jakinarazi genuen iazko batzarrean Urtebete pasa da. Honakoa dakigu: Tolosako epaitegiak baimena eman du notaritzan enkantea (subasta) egiteko Beharrezko tramitazio guztia egiten aritu dira orain arte Badirudi epe laburrean egingo dela subasta Ondoren zer? Interesdunek hor jarraitzen dute eta lur-eremua erosten badute, deskontaminazio prozesuari azkar ekingo diotela espero da eta ondoren, Udalean eremu horretarako Plan Partziala aurkeztu beharko dute.
2018RAKO AURREKONTUAK
Ekarpenak egiteko garaia da orain  Nola? - Udaletxean eskaera orria betez - Udal ordezkariekin harremanetan jarriz - Udal batzordeetan - E-maila: alkatetza@zaldibia.eus 
TARTE IREKIA
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!