guztiok hitza, guztiok erabakia Zaldibiako Udaletik datorren urteetarako, herri antolamendua eta azpiegituren erabilerak berrantolatzeko eta txukuntzeko beharra ikusi dugu. Horretarako herritarren iritzi eta ideiak jaso nahi izan ditugu adostasunak lortzeko.
“azken 9 hilabetetako parte hartze prozesuan 200 herritarrek parte hartu dute”
Helburu honekin, parte hartze prozesu bat abian jarri genuen. Prozesu guztian zehar nahi izan duten guztiek iritziak emateko aukera izan dute.
Bederatzi hilabete iraun duen prozesuan egin diren batzarretan, 200 herritar inguruk parte hartu dute, adin, sexu eta talde ezberdinetako jendea bildu delarik. Ekarpen ugari jaso dira eta erabaki garrantzitsuak hartu ere bai; erabateko adostasuna zuten gaiak zuzenean onartuz eta lortzen ez zen puntuetan bozketa bidez.
Herri euskalduna, txikia eta lasaia izatea baina aldi berean bizitasunarekin eta jendearen gertutasunarekin.
Herri dinamikoa eta elkarlanerako prest dagoena. Herri polita eta ingurune geografiko paregabea eta horren adierazgarri: Erreka, parke botanikoa, kanpaingo parkea, Zubiaurre ingurua, Artxanberriko parkea…
“Argi geratu da zaldibitarrok zer behar dugun eta zer nahi dugun finantziazioa lortzea besterik ez da geratzen”
Elkarren artean iritziak elkartrukatu dira eta horrela, herriko behar orokorrak eta herritarrentzat lehentasunak zein diren zehaztu dira.
Lehenengo saioan, herriari buruzko ideia orokor batzuk atera ziren eta horrekin herritarrentzat, Zaldibian gustuko zer dagoen eta etorkizunean ere mantendu nahiko luketeena jaso genuen:
2
Bestalde etorkizuenan izango diren proiektu eta ekintzetan, gaur egungo Zaldibiako arkitektura, filosofía, nortasuna eta ohiturak mantentzeko nahia agertu zuten herritarrek.
“Etorkizuneko Zaldibiari buruzko iritziak jasotzeaz gain, erabakiak hartu dira herri batzarretan”
Zaldibiko Udalak prozesuarekiko balorazio erabat positiboa egiten du eta eskerrik beroena eman nahi die zaldibitarrei, erabaki garrantzitsuak hartu dira eta hauek hartzea ezinezkoa litzateke herritarren parte hartzerik gabe.
3
Plazako frontoiak estalkia izango du
Aldaketak askori zer pentsatua emanagatik, herritarren gehiengoak, frontoia estaltzeko erabakia hartu zuen batzarrean. Hamaika izan ziren erabaki hau hartzeko agertu ziren arrazoiak: Herri bazkarietarako babesa, herriko haurren jolaslekurako estalpea, ekintza kulturalak egiteko,... Behin erabakia hartuta, proiektu ezberdinak jasoko ditugu. Proiektu hauek lantzeko, urtarrilaren 29an eta otsailean lan bilera zabal bana antolatuko dira estalpe ereduak aztertu, ekarpenak egin eta behin betiko estalpea erabakita uzteko. Zaldibiako Udalak estalpe hau epe motzean, gauzatzeko konpromisoa hartzen du.
“urtarrilaren amaieran erabakiko da nolakoa izango den estalpea�
4
Udaletxe eta kultur etxe za ERAIKIN BERRIAREN E Erronka honen aurrekariak ikusita, arreta handiz landu dugu eta ahalik eta iritzi gehien bildu nahi izan ditugu inolako erabakirik hartu aurretik. Proiektu honen aurrekontua 1.500.000 euro ingurukoa izan litekeela aurrikusi dezakegu, beraz ezinbestekoa izango da finantziazioa lortzea, lanak burutu ahal izateko. Dimensio honetako apustuak, eraikina nolakoa izan behar duen zehatz diseinatzea eskatzen du, honek proiektu sakon bat egitea esan nahi du. Herritarrei eraikinak nolakoa izan beharko lukeen galdetzean, ondorengoak jaso ditugu: Irisgarritasuna bermatzea, kanpo estetika ingurura egokitzea (inguruko joera eraldatuko ez duen eraikina izatea), Beti Gaztekoen lokala bertan kokatzea, udal eta kultur eraikin zaharrarekin bat egitea, besteak beste... Zaldibiako Udal eraikina sakonki definitzeko ezinbestekoa izango da parte hartze prosezu bat burutzea. Datorren urtean zehar gorpuzten joan beharko den erronka dugu hau.
5
aharra ordezkatuko dituen ERRONKA BEGIBISTAN
BETI GAZTE eraikin berrian kokatuko da
Azpimarratzekoa izan da Beti Gaztekoen parte hartzea prozesu osoan zehar, txalogarria eta eredugarria. Talde gisa beraien beharrak eta borondatea argi eta garbi agertu dute prozesuan zehar. Beti gazte elkarteak herri erdian egon behar du, ume, gazte eta bizitasuna dagoen lekuan, ez herri gunetik aparte. Beti Gazte elkarteak, udal eraikin berrian bere lekua izan behar duenaren erabaki irmoa hartu zen herri batzarrean.
6
HERRI ANTZOKIAk, kultur ekimenen ardatz izaten jarraituko du Ekintza kulturalak burutzeko gune baten beharra nabarmen geratu da, gainera, gaur egungo lekua dela egokiena ere garbi dute herritarrek.
Lokal honek ordea, eraberritze lan handia dauka: komunen egokitzapenak, ur filtrazioak, irisgarritasun arazoak, isolamendu akustikorako arazoak, etab.
Eraberritzea nola gauzatu jada diseinatua dugu, baina betiko arazoarekin topatzen gara, finantziazioa. Herrian erabilera handienetarikoa duen lokala dela kontutan hartuta, dagokion lehentasuna aitortzen diogu.
AUTOEK KENDUTAKO GUNEAK BERRESKURATZE BIDEAN PAUSOZ PAUSO Udal talde honek, jendearen eskariari erantzunez, oinezkoen guneak berreskuratzeko saiakera txiki bat egin zuen orain gutxi. Gaiak lanketa sakonagoa behar zuela ikusirik bertan behera uztea erabaki genuen. Parte hartze prozesuan, herritarrek gai honekiko dituzten zalantzak eta kezkak berriro mahai gaineratu zituzten. Hau ikusirik eta eztabaida fase bat pasatu ondoren, bertaratutakoen artean, gai
honek pixkanaka bada ere, aurrera joan beharko lukeela erabaki zen. Eremu honetan pausoak emateko, ezinbestekoa izango da herritar eta herriko denda nahiz tabernariekin elkarlanean adostasunak bilatzea. Garbi dago era askotara egin daitekeela; asteburuetan itxiaz, jai egunetan soilik, udaran, giltzaz erregulatuta, ... bide egokia aurkitu eta lantzea izango da gakoa.
7
ARTXANBERRIKO LOKALAK KULTURGUNE eta UDAL BILTEGI IZANGO DIRA
Udalak Artxanberriko eraikin berrian dituen lokalak, udal biltegi eta kulturgune izateko erabakia hartu zen herri batzarrean.
Udal langileek, almazen egoki baten beharra behin eta berriz adierazi dute. Gaur egungoaren egoera kaxkarra izatez gain, lekuz naiz instalakuntzaz mugatua ere bada, aldagela, komun etab. Kultur guneari dagokionez, herrian zehar ditugun lokal ezberdinak bateratzeko beharra agerian geratu zen batzarrean eta horretarako Artxanberriko lokalak oso egokiak izan zitezkeela ondorioztatu zen. Lan hauek ez dira egun batetik bestera egingo, gehienbat izugarrizko ahalegin ekonomikoa eskatzen dutelako. Uste dugu zatika egin daitekezkela. Lehenik udal biltegia eta ondoren gainontzekoa egokituz eta hornituz joan beharko gara; 1200m2 dituen azpiegiturak aukera asko eskaintzen ditu.
Ermentariko lur zorua
Eraikina bota zenetik, gune honek herriari arnas handia eman diola garbi geratu da. Lur zoru hau ez da publikoa, gainera lur jabeek berriro eraikitzeko baimena dute. Behin eta berriz adierazi zaigu gune hau itsusi eta arriskutsu dagoela
Udalak egin dezakeen bakarra egin du, jabeekin harremanetan jarri eta hitzarmen bat sinatuko du gune hau txukuntzeko. Udalak lurra bota, belardi moduan jarri eta mantentzeko konpromisoa hartuko du. Jabeek, gune horretan eraiki bitartean.
8
ESKOLA EREMUAREN ANTOLAKETA Eskola eremua orokorrean hartuta, gune horrek nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zen batzarrean. Herritarrek, haurreskolak gune horretan jarraitu beharko lukeela esan zuten. Jangelari dagokionez, egokiena bertan egotea izango litzatekeela aipatu zen, beti ere gaur egungo zerbitzuaren garrantzia azpimarratuaz. HAURRESKOLAren eraikina gero eta egoera kaxkarragoan dago, udalak urtero dirutza bat bideratzen du bertako mantentze lanak egiteko.
Zaldibitar txikienek behin betiko txoko egoki baten beharra dute. HERRIKO ESKOLAn ere hainbat gabezi topatu ditugu. Lehena eta garrantzitsuena txiki geratzen ari dela eta behingoagatik ez da seinale txarra! Bestetik eskola atarian estalpe bat guztiz onuragarri izango litzatekeela ere aipatu zen.
JANGELAREN ETORKIZUNA KOLOKAN
Luze joko liguke, aspalditik datorren arazo hau laburbiltzeak.
ordezkatuko lukeen katerin zerbitzu merkeago baten mehatxua jaso dugu.
Gaur arte izan dituen arazoez gain, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailetik Zaldibira diru asko bideratzen dela esan eta egungo jangela
Guraso talde bat osatu da, gaia behar bezala landu eta aurrera begirako apustua lantzeko.
Eskola aurrean ESTALPEAren BEHARRA
Er
9
Haurreskolak GUNE BERRIA behar du
raikuntzak TXIKI GERATZEN ari zaizkigu
Guztiok eraikitzen dugu
! r e k s e a l i m
u etorkizuneko Zaldibia