KontuKontu-Kontari Motzin
ZALDUPE Ondarroako
31
Eskola Publikoko Aldizkaria 2011ko 2011ko ABENDUA
Guraso eta familia maiteok:
Ene! Zelako udazken ona egin digun! Hau dela eta arin ailegatu zaizkigu Gabonetako oporrak. Ez dira gutxi izan hiruhileko honetan egin ditugun lanak eta irteerak. Asko ikasi dugu eta gainera ondo pasatuz! Orain hamabost
egun ditugu aurrean deskantsatzeko eta eguneroko zereginak albo batera lagateko. Olentzerok ekarri daigula gutako bakoitzari gehien behar duguna!
kontari...Motzin 31.
Kontu kontari...Motzin 31.
0-2 HAURRESKOLAHAURRESKOLA- PARTZUERGOA Kaixo laguntxoak, hemen gaude haurreskolan kurtsoari hasiera ematen. Lehenengo egunetan negar apur bat egin bagenuen ere, orain oso pozik gabiltza laguntxo berriekin jolasean eta saltoka. Ikusten duzuen bezala, haurreskolan hainbat gauza egiten ditugu: ipuintxoak ikusi, koltxoneta gainean jauziak eman, marrazki politak margotu, etxeak eta gazteluak egin, motorrean ibili, panpinei jaten eman ...pila bat gauza!!!!!! Iupiiii!
Kontu kontari...Motzin
HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOAK
KAIXO !! Hemen gaude aurten gu ere Zaldupe eskolako familia handi honetan !!! Hasieran Hasieran dena berria zen guretzat eta ez dakizue zenbat negar egin dugun‌. Orain, lagun berriak egin ditugu, kantak eta joko berriak ikasi, dantzan egin, psikomotrizitatean saltoka ibili‌ AHHHHHHHH, ZE ONDO PASATZEN DUGUN !!!! Laster Olentzeroren bisita izang izango zango dugu. Ai ene !! ai, ze poza !!! Muxu handi bat.
Kontu kontari...Motzin 31.
3 URTEKOAK NAGUSITZEN ARI GARA
Aurtengo kurtso hasiera oso ezberdina izan da. Ez dugu negarrik egin, ez daukagu fardelik, txupetea poltsikoan gordetzen dugu, goiko pasilloan gaude nagusiekin batera, gure gelen kolorea gorria da, Ttantto da gure lagun handia‌ zenbat aldaketa! Irailetik hona jo ta fuego ibili gara lanean, zenbat lan! Lan polit bat udazkeneko erakusketa izan da, ikusgarri gelditu zaigu, lan bikaina! Honetarako, lehenengo institutura joan ginen hostoak biltzera, gure lehenengo irtenaldia!
Ondoren, hosto guztiak sikatzen ipini genituen eta gero, gure erakusketako murala osatu genuen. Eta zuei esker, amatxo eta aitatxo (ekarri dituzuen gauza guztiengatik), erakusketa osatzea posible izan da.
Kontu kontari...Motzin 31.
Hiruhilabete honetako beste ekintza garrantzitsu bat patioa garbitzea izan da. Nondik ateratzen da hainbeste zikinkeri! Ia denon artean zaintzen dugun pixkatxo bat gure ingurua.
Udazkeneko gaia alde batera utzita, gabonetan zentratu gara‌ zenbat apaingarri, zenbat abesti, ingelesez ere bai! Ia azkenean, Olentzero ondo portatzen zaigun, merezita daukagu eta!
Kontu kontari...Motzin 31.
4 URTE GURE GELETAN TXIRRITARIK EZ UDAZKENA DELA ETA PILA BAT GAUZA EGIN DUGU. LEHENENGO, INSTITUTORA JOAN GARA HOSTOAK BILTZERA. GERO, HOSTO HORIEK SAILKATU, IZENAK IKASI (HARITZA, GAZTAINONDOA, PLATANONDOA.. ) ETA, IDATZI. ESKU LANAK EGIN, UDAZKENEKO FRUITU LEHORRAK ESKOLARA EKARRI (GAZTAINAK, INTXAURRAK, ALMENDRAK, HURRAK ) ETA MERENDOLA EDER BAT ANTOLATU. ZELAKO ZAILA OSKOLAK APURTZEA! ANDEREÑOEK TXIRRITA ETA IÑURRIAREN IPUINA KONTATU DIGUTE ETA DENOK KONTURATU GARA HOBETO DELA INURRIAK BEZALA LANGILEAK IZATEA. GAUZA GUZTIEKIN ERAKUSKETA ANTOLATZEA ERABAKI DUGU. ETORRI DENOK IKUSTERA! BADAKIZUE IÑURRITEGI BATEN ZEINTZUK BIZI DIREN? INURRI ERREGINA, ARRAUTZAK IPINTZEN DITUENA, GUDARIAK INURRITEGIA ZAINTZEN DUTENAK, ETA LANGILEAK JATEKOA TOPATZEN IBILTZEN DIRENAK: LEHORRAK, HOSTOAK, PERRETXIKOAK, ONDDOAK… ETORRI! ETORRI IKUSTERA! Kontu kontari...Motzin 31.
IÑURRI INURRI FRUITU ETORRI!
5 URTE KONTURATZEN AL ZARETE AURTON HAUR HEZKUNTZAKO HAURREN ARTEAN HANDIENAK GARELA? HAN-DI-E-NAK!!!! IKARAGARRI HANDIAK! SUPER-SUPER HANDIAK. PENTSA ZEIN HANDIAK GARAN, INSTITUTU ETA HERRIKO LIBURUTEGIRA ERE JOAN GARELA. INSTITUTUAN ZUHAITZEN IZENAK IRAKURRI DOGUZ ,IRAKURRI !!! ETA BIDE BATEZ APROBETXATU DOGU, HAIZEAK BILUZTUTAKO ZUHAITZEN HOSTOAK BATZEKO: ASTIGARRARENAK, HARITZARENAK, GAZTAINONDOARENAK…..ETA HAUEKIN, HAINBAT EKINTZA EZBERDIN EGIN DOGUZ. UDAZKENA LANTZEN
ONDARRUKO LIBURUTEGIAN IPUIN KONTALARIA ENTZUTEN.
Kontu kontari...Motzin 31.
HAUR HEZKUNTZAKO AZKEN MAILAN GAGOZALAKO ETA IRAKURTZEN IKASTEN HASI GARALAKO, ESKOLAKO NESKA MUTIL NAGUSIENAK GURE GELETARA ETORRI DIRA IPUIN BAT IRAKURTZERA, ETA GERO MARRAZKIAK ERE EGIN DOGUZ EUREKIN BATERA.
GABONAK LASTER DATOZELA ETA, OLENTZEROREN ETXETIK, MARI DOMINGI ETA BERE LAGUNAK ETORRI JAKUZ, EUREN BASOAN GERTATZEN ARI DIREN ISTORIOAK KONTATZERA. PRIMERAN PASATU DOGU, DANTZA EGITEN ETA PERTSONAI HARRIGARRIAK EZAGUTZEN: MARI TELAITUPEKO ETA IRATXOA.
Kontu kontari...Motzin 31.
LEHEN ZIKLOA 1. MAILA
Nahi duzue kontutxo bat irakurri? DINOSAUROAK Egun batean 1. mailako neska-mutilok paleontologoak bihurtu ginen eta dinosauroen azterketa egin genuen; ondoren, buztinarekin fosilak egiteko. Maketa izugarriak egin ditugu handiak eta txikiak, sumendi eta guzti. Etxetik hainbeste dinosauro panpin, liburu, bideo, pegatina, puzzle, hosto, fosil etab. ekarri ditugu gaia lantzeko. Badakigu dinosauroak aspaldi aspaldikoak zirela eta fosilei esker dakigula dinosauroak existitu zirela. Ezaugarri askotarikoak zeuden, handiak, txikiak, ertainak, bizkorrak, trebeak, gaiztoak, mantsoak, ehiztari bikainak‌ Batzuk haragijaleak ziren eta beste batzuk belarjaleak. Ia gehienek izen arraroak zituzten, adibidez, Diplodocus, Rex, Triceraptos, Gallimimus, Apatosaurus, Albertosaurus, Estegosaurus, Eoraptor, Seismosaurus‌ Bukatzeko, esan behar dugu jakin dugula hiru teoria daudela dinosauroak desagertzeko baina, gu meteorito erraldoiaren teoriarekin gelditu gara. Gai hau lantzen primeran pasatu dugu, asko gustatu zaigu eta gainera, lan asko egin dugu.
Kontu kontari...Motzin 31.
DENBORAREN MAKINA Kurtso hasieran Txanelan komiki bat irakurri genuen. Bertan Maddalenek eta Ferminek denboraren makina aurkitu zuten. Konpontzea erabaki zuten eta horrela, denboran bidaiatu eta museorako gauzak ekarri garai desberdinetatik.
Beraiei laguntzeko proiektu bat egin genuen: denboraren makina eraiki. Birziklatutako materialarekin hainbat makina egin genituen. Begiratu zein politak!!!
2. MAILA HIRU EGUN GOROZIKAN
Konturatzen zarete? Ikaskide berri bat bilatu genuen Gorozikan. Ongi etorri Tobi!
Aginduak entzun ondoren, pertsonai mitologikoen bila joateko zain gaude
Bizitzan inoiz ahaztu ezinezko urtebetetze eguna.
Zorionak!
A ze parrandistak! Gauez guztiok pozik! Ja, ja, ja!
Panpinak logura dira ta‌
Tobi azken agurra ematen. Bera ere Ondarrura etortzeko prest.
Kontu kontari...Motzin 31
.
GOROZIKAKO BASAJAUNA Azaroaren 2tik 4ra 2. mailakoak Muxikako Gorozika auzoan egon ginen. Ondo pasatzeaz gain gauza asko ikasi genituen eta horien artean bertako kondairak. Hona hemen bat eta ea gu bezala ondo pasatzen duzuen irakurtzen duzuenean. Gorozikako basoetan basajaun bat bizi zen bere emaztearekin. Indartsua eta garaia, bizar eta ile luzea zeukan. Gauza asko egiten zekien: ekaitza zetorrenean artzaiei adierazten zien eta ardiak otsoengandik babesten zituen. Guzti hori eskertzeko artzainek hamaiketako ostean janari hondarrak uzten zioten. Egun batean artzai denak ezer utzi gabe joan ziren artzai gazteena izan ezik. Urrengo egunean artzai zaharrenei erropak falta zitzaizkien. Damuturik barkamenak eskatu eta ordainzari bezala txahal bat bidaltzea erabaki zuten. Basajaunak
barkamenak onartu zituen eta erropak bueltatu zizkien baina ez zuen txahala onartu eta artzainari agindu zion txahalari 101 laztan emateko. Artzainak harrituta esandakoa bete zuen eta urrengo urtean ardiek litroka eta litroka esne ekoiztu zuten, urte horretan 101 gazta goxo egitea lortu zutelarik. Gustatu al zaizue? Gustatu ez bazaizu ez eduki kontutan, gustatu bazaizu aldiz, sartu ipuinen sakuan.
Kontu kontari...Motzin 31
.
BIGARREN ZIKLOA 3. MAILA 3. MAILAKO KONTUAK Gabonak heltzeko gutxi falta denez, hirugarren mailako ikasleok kurtsoa hasi denetik burutu ditugun ekintza aipagarrienak kontatuko ditugu tartetxo honetan. Hasteko esan behar dugu talde nahasketa izan dugula, ohi den bezala, eta tutore berriak ditugula. Hirugarren mailari hasiera emateko lehendabizi gure herria ezagutzen hasi ginen, bertako zubiak, monumentuak, plazak, parkeak, zerbitzuak eta, nola ez, auzoak. Honekin lotuta, urriaren 14an 3. eta 4. mailako ikasleak, tutoreak, Aritz eta Mª Tere Gorozikara joan ginen oinez eta ordubete inguru egin genuen gure ibilbidean. Bertara joateko eskolako patioan elkartu ginen eta danok batera abiatu ginen Allerirantz. Allerira heldu ginenean, Itziarrek ogia eman zigun zaldiei jaten emateko. Piska bat aldapan gorantz egin genuenean, pottokak ikusi genituen eta jaten eman genien, eta aurreruntz jarraitu genuen ……… kexaka eta noiz heldu behar genuen galdezka. Ubillatik pasa ginenean, txakurrak ikusi genituen eta baita erlategiak ere. Halako batean heldu ginen Gorozika auzora eta han San Juan baseliza eta sei bat baserri ikusi genituen inguruan. Gosetuta heldu ginenez, andereñoak kotxez eraman zuen hamaiketakoa jan genuen. Ondoren jolastu, abestu, ingurua ikusi… egin genuen. Elizara sartu, “San Juan San Juan” abestu eta bazkaldu egin genuen. Jarraian jolasten aritu ginen eta itzultzeko ordua zenez, bidean jarri ginen goizean baino
pozago, aldatz behera zelako. Laurak aldera eskolara iritsi ginen, askok ezagutzen ez zuten auzoa ezagututa eta poz-pozik egun ederra igaro eta gero. Gaiari amaiera emateko azaroaren 11n hirugarren mailako gela biak gure irakasle Marian, Bego単e, Mertxe eta Iratxerekin herriari buelta txiki bat ematera joan ginen, hobeto ezagutzeko. Zaldupe eskolatik irten eta Artibai ibai ertzetik Latxanbre enparantzara iritsi ginen. Han Aita Piedadekoaren baseliza dago eta hauxe zen antzinako herrirako sarrera bat; bertan oraindik ikus daitezke lehenako atearen aztarnak. Han geundela andere単o Elisabeten ama hurbildu zitzaigun eta azaldu zigun aspaldi zelan egiten zen arrain salmenta Kofradia Zaharrean. Ondoren Zubi zaharra pasatu eta Ondarruko armarria ikusi genuen. Kalekutzetik gora igo ginen Unanue plazara eta bertan Andra Mari eliza, Udaletxe Zaharra, Korreta eta Kortxeleko Mamuak ikusi genituen. Handik Iparkalera joan ginen, igogailua hartu eta Pixapera igo ginen. Bertako begiratokitik itsasoari begira egon ginen. Goiko kaletik Kaleandira jaisteko pasabidea hartu genuen eta bidean harresiaren zati bat ikusi genuen. Kaleandian Likona Dorrea ikusi eta gero Kami単aldera iritsi ginen. Azkenik Iturribarrira jaitsi eta San Inazio kalean zehar Zaldupera itzuli ginen.
4. MAILA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARIK EZ
Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren eguna ospatzen da. Gu, 4. mailako ikasleok, ekintza desberdinak egiten ari gara astean zehar, indarkeria baztertu eta emakumezko eta gizonezkoen artean parekotasuna lortzeko. Hasteko, egun honi eta bere esanahiari buruz hitz egin eta hausnartu genuen. Gero, posterrak, banaka, egin genituen bere ikurra kontuan hartuz. Orain, talde handian, testu hau osatzen ari gara, eta azkenik, egindako posterrekin argazkia aterako dugu. Egun hau mundu mailan ospatzen da emakume askok tratu txarrak jasotzen dituztelako, ondorioz, beldurtuta eta sufritzen bizi direlako. Oso garrantzitsua da jendeak honi buruz pentsatu eta ohitura txarrak betirako baztertzea, denok lasai bizi ahal izateko. EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARIK EZ!!!!!! Kontu kontari...Motzin 31.
Proiektu hirueleanitza Aurten proiektu berri bat hasi dugu LHko 4. mailako ikasleok, andereñoen laguntzarekin. Ingelesa eta gaztelania lantzeko, ordu gehiago erabiltzeaz gain, modu ezberdinean lantzen ditugu. Ahozkoa gehiago lantzen dugu orain, esanahiaren antolaketa gero eta gehiago barneratuta, idatzizkora pasatzeko errazagoa egiten delako. Horrela, kanpora joaten garenerako hobeto trebatuta egongo gara. Egun bakoitzean, “helper” edo “ayudante” bana izendatzen dira eta andereñoen laguntzaileak izaten gara. Bakoitzari tokatzen zaigun egunean, oso ondo prestatuta etortzen gara, eguneko berriarekin eta ikasi beharrekoa ikasita. Eguneroko errutinak beti lantzen ditugu eta guzti honekin pila bat ikasten ari gara. Gabon jaialdian, 3 hizkuntzetara abestuko dugu kantu bat. Esanahi berdineko mezua baina hizkuntza ezberdinez adierazita. Ea zelan ateratzen zaigun esperimentua. Gustatuko zaizuelakoan gaude!!! Campana sobre campana y sobre campana una asómate a la ventana verás al niño en la cuna. Belén Campanas de Belén que los ángeles tocan qué nuevas nos traéis. Recogido tu rebaño ¿a dónde vas pastorcillo? Voy a llevar al portal requesón, manteca y vino Izar bat hasi da dizdizka zeruan Berri onak zabaltzen ari zaigu munduan Jaio da jaio da jaunaren semea Sehaska batean dago laztoen gainean Kontu kontari...Motzin 31
.
Din dan don, din dan don! Eguberri on! Zorion, zorion! gabonak, gabon! Din dan don, din dan don! Eguberrion! Zorion, zorion, Gabonak Gabon! Antxon eta Peru artzain buruzuri Izarrari jarraika biak datoz arinka Menditik barrena haurtxoarengana Artzain bakoitzak darama arkumetxo bana Jingle bell, jingle bell, jingle bell rock Jingle bells swing and jingle bells ring Snowing and blowing up bushels of fun Now the jingle hop has begun Jingle bell, jingle bell, jingle bell rock Jingle bells chime in jingle bell time Dancing and prancing in Jingle Bell Square In the frosty air. What a bright time, it's the right time To rock the night away Jingle bell time is a swell time To go gliding in a one-horse sleigh. Giddy-up, jingle horse, pick up your feet Jingle around the clock mix and mingle In a jinglin´beat that´s the jingle bell rock
HIRUGARREN ZIKLOA AZTERKOSTA Zaldupe eskolako 3.zikloko ikasleak Azterkosta egitera joan ziren Saturraranera. Azaroaren 11n, ostiralean, Zaldupe eskolako hirugarren zikloko ikasleak Mutrikuko Saturraran hondartzara joan ziren Azterkosta egitera. 82 ikasle eta 8 irakasle joan ziren. Seigarren mailako ikasleak Zazpi hondartzetako lehenengora joan ziren eta 5.mailakoak Saturraranen geratu ziren. Saturraranera iritsi zirenean, katiuskak jantzi eta guanteak hartu zituzten. Talde bakoitzak kaxa bana zuen, barruan gauza asko zeuden: metroa, termometroa, gida (animaliak, landareak begiratzeko), kortxoa (soka batekin lotuta), lupa, zaborretako poltsa eta datuak jasotzeko txostena. Ezertan hasi baino lehen 6. mailakoek aurreko urtean egin zutena azaldu zieten 5.mailakoei, horretarako gela bakoitza taldeetan banatu zen. Ikasleek txosten bat bete behar zuten datu desberdinak jasoz: uraren tenperatura, hondartzaren luzera (ur ertzetik hondar bustia amaitzen den lekuraino), inguruko landareak eta animaliak identifikatu, ‌ Zaborrak ere jaso zituzten, gero, haitzak aztertu eta animaliarik aurkitzen bazuten luparekin begiratu zituzten. Ikasle batzuk eskuekin arrainak eta izkirak ere harrapatu zituzten, baina gero berriro uretara bota zituzten. Saturraranen txakur bat zegoen eta talde bat berarekin jolasean ibili zen. Talde batzuk txosteneko galderak ez zituztenean ulertzen irakasleei galdetzen zieten. 11:30ak inguruan hamaiketakoa jan, arropak aldatu eta eskolara bueltatu ziren pozik lan hori egiteagatik, baina, pixka bat nekatuta ere itzuli ziren.
KARRASPIORA BIZIKLETAZ Ondarroako Zaldupe eskolako 3.zikloko ikasleak Karraspiora joan ziren bizikletaz. Irailaren 29an Lekeitiora bizikletaz joan ziren Zaldupe eskolako 3.ziklokoak. Goizeko 9:00etan eskolako patioan batu ziren denak, bazkaria hartu ondoren Lekeitiorantz abiatu ziren 9:30ak aldera kostaldeko bidetik. Bidea segurtasunez egiteko, aurretik ertzainak eta atzetik Gurutze Gorriko anbulantzia eraman zituzten. Gainera, irakasle bat joan zen furgonetarekin motxilak garraiatzeko. Laurogei bat ikasle eta 8 irakasle joan ziren. Bidea aldapatsua, luzea eta bihurgunez josita zegoen. Lekeitiorako bidean, Itsasgainen, geldiune bat egin zuten atseden hartzeko eta elkarren zain egoteko, ordu erdi bat igarota berriz abiatu ziren. Karraspioko hondartzara iritsi zirenean bazkaldu, bainatu eta jolastu egin zuten. Ura oso garbia zegoen baina marmokaz beterik, horregatik, bainatzerakoan kontu handiz ibili behar izan ziren. Ordu bi eta erdiak aldera bizikletak hartu eta Ondarroarantz abiatu ziren. Bidea laburragoa egin zitzaien aldapa behera asko zegoelako. Galtzuaran baserrian gelditu ziren eskolara denak batera iristeko. Bero handia izan zuten, baina hala ere, 16:00etarako heldu ziren. Nekatuta iritsi ziren arren ongi pasatu zuten.
IRAKURKETA 4 ETA 5 URTEKO UMEEI. Zaldupe eskolako 3.zikloko ikasleak haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrei ipuinak irakurtzera joan ziren aurreko ostiralean. ______________________________________ Zaldupe eskolako 6. mailako ikasleak ______________________________________ zuen eta mahaietan jarri ziren. Batzuk Haur
Aurreko ostiralean, azaroaren 18an, Zaldupe eskolako 3.zikloko ikasleak 4 eta 5 urteko haurrei irakurtzera joan ziren.
Hezkuntzako geletan geratu ziren eta beste batzuk
nagusienen
gelara
hurbildu
ziren
ipuinak entzuteko. Txikienak oso gustura zeuden eta batzuk
Astelehenean,
azaroaren
14an,
3.zikloko
irakasleek ekintza bat proposatu zieten beraien ikasleei, txikiengana joatea
eta ipuin bat
bigarren ipuin bat irakurtzea eskatu zuten,
irakurtzera.
baina
Ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu behar izan
marrazki
zuen eta ostirala heldu zenean 6.mailakoak 4
nagusienek.
urteko haurrei irakurtzera joan ziren eta 5.mailakoak berriz 5 urtekoei. Bakoitzak, aldez aurretik ezarritako bere ume bikotea aukeratu
horren bat
ordez, egitea
liburuaren proposatu
inguruko zieten
ZALDUPE ESKOLAKO 6.MAILAKO IKASLEAK GASTEIZEN IZAN DIRA INGELESEZ MINTZATZEN Aterpetxean ez zeuden beraiek bakarrik, _____________________________ Aurreko astean Zaldupe eskolako 6.mailako Artzeniegako eskolako 6.mailako ikasleak ikasleak, Gasteizera joan ziren ingelesez ere bazeuden eta egunekin lagunak egin aritzera. ziren. _____________________________ 6.mailako Zaldupeko ikasleak. Ondarroa. _____________________________ 2011ko azaroaren 21ean, Ondarroako Zaldupe eskolako 6.mailako ikasleak, Gasteizko barnetegi batera joan ziren ingelesa ikastera, eta aste betez izan ziren
bertan ingelesez mintzatzen. Baina beraien esanetan oso laburra egin zitzaien egonaldia primeran pasatu zutelako. Goizeko 9:30ak aldera atera ziren
Ondarroatik eta 11etan iritsi ziren Gasteizera. Heldu bezain pronto maletak geletan utzi, irakasleen aurkezpenak entzun, taldeak egin eta ingeleseko klaseekin hasi ziren. Talde bakoitzak bere izena aukeratu zuen, eta talde guztiek izan zuten begirale ezberdinak ezagutzeko aukera.
Egunero 8 orduz izaten zituzten ingeleseko klaseak, baina dena ez zen fitxak egitea, ekintza desberdinak burutzen zituzten: jokoak, tailerrak, irteerak, aurkezpenak,‌ Atsedenerako denbora ere izaten zuten, eta honela bertan zeuden Artzeniegako ikasleekin jolastu ahal izaten zuten. Gauetan neskak alde batetik eta mutilak beste batetik egiten zuten lo eta lotarako ordua 22:30ak ziren arren, ordu hau luzatu egiten zen. Azkenengo gauen diskoteka izan zuten eta dantza eginez primeran pasatu zuten.
Ostiralean, azaroaren 25ean, etxera bueltatu ziren, beraien esanetan “batzuk familiakoak ikusi eta bizitako esperientzia kontatzeko irrikitan eta beste batzuk penaz, baina denak bertan izandako giro ona gogoratuz�.
MENDIKO IRTEERAK 2011-2012 ikasturtean ere mendi irteerak egiten dihardugu. Badakizue hauek Bizkaiko kirol eskolak antolatutakoak izaten direla. Ibilaldi hauek domeketan egiten dira goizeko 8etan Itsasaurreko autobusen geltokitik. Nahiz eta askotan goiz jaikitzea kosta, bene-benetan esan dezakegu merezi duela sakrifizio txiki hori egin eta parte hartzea. Animatu ba gurekin etortzera!
ETXEETAN DITUZUEN JOLAS- JOSTAILUEN ESKARIA
Sasoi honetan etxe guztietara jolas eta jostailu berriak ailegatzen dira. Beraz, zaharrak, ez bota eskolan behar ditugu ludotekarako eta. Eskerrik asko!
Kontu kontari...Motzin
31
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Kontu kontari...Motzin
31