KontuKontu-Kontari Motzin
ZALDUPE Ondarroako
32
Eskola Publikoko Aldizkaria 2012ko 2012ko MARTXOA
Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok: Aste Santuko oporrak ate joka ditugu jada. Honek esan nahi du ikasturte honetako bigarren hiruhilekoa amaitu dugula. Kontu kontari honetan egin ditugun lanen mostratxo bat agertzen zaizue zeuen seme-alabekin irakurri, komentatu eta argazkiak ikusi ahal izateko. Aurten ere eta, Eguen Zuri eguna berari dagokion bezala ospatzeko, Txitxiburduntzi egiten laguntzera etorri zaizkigu Jose Mari Etxaburu “Kanki”, Mikel Azpillaga, Jose Luis Bengoetxea, Jesús Artetxe eta Iñazio Osa. Euroi esker, ikasleek eta irakasleek txorizo errea prestatu eta jan ahal izan genuen. Eskolako ikasle eta irakasle guztiok elkar lanean, udalak ekarritako fruta arbolak eta txori habiak ipini ditugu eskola inguruan . Orri hauek aprobetxatu nahi ditugu eskerrak emateko. Orain geuri dagokigu ipinitako landareak ondo-ondo zaintzea. Oporrak ondo pasa eta azken txanparako indarrak hartzeko aprobetxatu.
Kontu kontari...Motzin 32.
0-2 HAURRESKOLAHAURRESKOLA- PARTZUERGOA Kaixo laguntxoak!!!! gara jolastera!!! Iuupiiiiii!!!!! Zer moduz ? Gu oso pozik gabiltza pilotekin jolasean, koltxonetetan saltoka, irudiak margozten,... Negua badoa eta berarekin batera elurretako panpinak ere laister alde egingo du haurreskolatik eta udaberria etorriko zaigu loretxo, tximeletatxo, txoritxo,... eta guzti!!! Eta terrazara irtengo
Kontu kontari...Motzin
HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOAK KAIXO LAGUNOK: LAISTER OPORRAK DATOZ ETA GU OSO POZIK GAUDE EGINDAKO LAN GUZTIAREKIN. AHHHH, ZENBAT IKASI DUGUN !!! : BAKARRIK BAZKALTZEN, KOMUNERA JOATEN, MARGOTZEN, TXIRIBUELTAK EGITEN, DANTZATZEN .... HIRUHILABETE HONETAN PRIMERAN PASATU DUGU. ONDO PASA ETA LAISTER ARTE !!! MUSUTXU BAT. 2 URTEKO UMEAK.
Kontu kontari...Motzin 32.
3 URTEKOAK 3 URTEKO HAURREN LEHENENGO IRTEERA AUTOBUSEZ ERRENDERIRA
BIGARREN
HIRUHILEKOAN
ANDEREÑOEKIN HAINBAT GAUZA EGIN DITUGU
BAINA,
OSTIRALEKOA
(MARTXOAREN 9KOA) TXUPI GUAI EGON ZEN.
AUTOBUSEAN
TXOFERRAREKIN JOAN
GINEN,
JON
ANDER
ERRENDERI
AUZORA
PIXKA
URDURI
BAT
GEUNDEN, ETA HAN AMAIA, JON KEPA ETA ITZIAR GURE ZAIN ZEUDEN. HAIEN LAGUNTZAREKIN
AHUNTZAK
ETA
ANTXUMEAK IKUTU GENITUEN. ASTOA, ZALDIA, POTTOKA, ARDIA ETA BILDOTSEI OGIA EMAN GENIEN, BAITA OILOAK IKUSI ETA HAUEK JARRITAKO ARRAULTZAK JASO GENITUEN. BUKATZEKO “ALLERI” LORATEGIAN DORDOKEKIN JOLASTU
ETA
GALLETAK
JAN
GENITUEN.
ESKOLARA BUELTA OINEZ EGIN GENUEN, BIDE GORRIKO
HARRI
ETA
LANDARAK
ETORRI GINEN. PIXKA BAT NEKATU
JASOTZEN ARREN
MEREZI IZAN ZUEN. ESKERRIK ASKO GURE IRTEERA POSIBLE EGIN ZUTEN GUZTIEI.
Kontu kontari...Motzin 32.
4 URTE HIRUHILEKO HONETAN ERE HAINBAT GAUZA OSPATU DITUGU; SAN BLAS, SANTA AGEDA, INAUTERIETAKO KALEJIRA, TXITXIBURDUNTZI.. ESKOLAKO NAGUSIAK ERE, AURREKO HIRUHILEKOAN BEZALA, IPUINAK KONTATZERA ETA IRAKURTZERA ETORRI ZAIZKIGU, ZELAKO ONDO EGIN DUTE GAINERA! BESTE ALDE BATETIK, MARI KANELA IPUINAREKIN LOTUTA, GURE GORPUTZAK AZTERTU DITUGU, HORRETARAKO ALTUERA ETA PISUA NEURTZEN IBILI GARA, ORAIN BADAKIGU PISUA KILOTAN NEURTZEN DALA ETA ALTUERA CENTIMETROTAN. ZELAKO JUERGA IBILI GINEN! UDABERRIKO EGURALDI EDERRA HASITA DUGUNETIK, ZIRKU BAT ANTOLATU IZAN DUGU OIHANEKO ANIMALIEKIN, HORRETARAKO AURRETIK ZELAKOAK DIREN IKASI DITUGU: ARRAK EDO EMEAK, LUMADUNAK EDO ILEDUNAK, HANKADUNAK EDO HEGODUNAK, HANKARIK EZ, MAMIFEROAK EDO OBIPAROAK, ADARRAK EDO LETAGINAK DITUZTE, HARAGIJALEAK EDO BELARJALEAK ETA BESTE GAUZA ASKO…., HONEZ GAIN HAZIAK POTUETAN SARTZEN HASI GARA. IKAS KOMUNITATEAK DIRELA ETA, GELA BAKOITZEKO BI IKASLE, OSTIRALERO, ELKARBIZITZARAKO BILERARA JOATEN GARA. BERTAN, IKASTETXEAN GERTATZEN DIREN GORA BEHERAK KOMENTATZEN DITUGU. GERO, HAN ESANDAKOA GELARA ERAMATEN DUGU ETA BESTE IKASKIDEAK JAKIN GAINEAN JARTZEN DITUGU. LASTER ASTE SANTUKO OPORRAK DATOZ ETA OPORRAREKIN BATERA UDABERRIA BETE BETEAN SARTUKO DA. ORDURAKO GURE KALABAZA HAZIAK ERNAMUINAK IZANGO DITU Kontu kontari...Motzin 32.
5 URTE ORAINGO HIRUHILABETE HONETAN PARRANDA BESTERIK EZ DOGU EGIN. LEHENENGO TXITXIBURDUNTZI:
GERO INAUTERIAK:
EZETZ ASMATU NORTZUK GAREN? ANDEREテ前AK KANPOTARRAK DIRANEZ, HERRIA ERAKUTSI DEUTSEGU: HAINBAT LEKUETATIK PASATU GINAN, ZENBAT GAUZA IKUSTEKO!!!!!
Kontu kontari...Motzin 32.
ATSEDEN PIXKA BAT HARTU , GAILETA JAN INDARRAK BERRIZTEKO ETA GURE BIDAIAREKIN JARRAITU GENUEN:
Kontu kontari...Motzin 32.
BESTE EGUN BATEAN, GURE GELAKIDE BATZUEN AITXITXEN BARKUE IKUSTEN JOAN GINEN. IKUSI BAKARRIK EZ, DENA IKUTU GENDUN .AITXITXE GIXAJOA,!!! ASTELEHEN GOIZEAN GOIZ GOIZTIK JOAN BEHARKO ZAN DENA BERE LEKUAN JARTZEKO.
Kontu kontari...Motzin 32
HAINBESTE ARRAIN IKUSI ETA GERO, JAKIN BEHAR ZER EGIN BERAREKIN,. HORRETARAKO GURE GELAKO BESTE UME BATZUEN AMATXOEK LAN EGITEN DUTEN FABRIKARA JOAN GINAN, GELAKO BESTE UME BATEN AITATXOREN AUTOBUSEAN!!!
BUENO, DENA PARRANDA EZ DA IZAN, IKUSI DOZUEN GUZTIA, GURE HERRIARI BURUZKO PROIEKTOA EGITEKO IZAN DA. ESKERRIK ASKO, AITATXO, AMATXO, AITXITXE, AUME…….. GUZTIOI ZUEN PARTEHARTZEAGATIK.
LEHEN ZIKLOA 1. MAILA ARRIKRUTZERA BIDAIA Urtarrilaren 12an, 1. mailako neskamutilak zaldupen elkartu eta autobusez O単atira abiatu ginen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen. Hasieran, diapositiba batzuk ikusi genituen pantaila erraldoi batean. Gero, garai hartako marrazki ezberdinak egin genituen. Ondore, galdera-erantzunen txanda izan zen eta azkenik, kobazuloa bisitatzera joan ginen. Bertan estalaktitak, estalagmitak, lehoiaren hezurdura, hartza, etb. ikusi genituen. Hainbeste azalpen entzun ondoren, bai eskolan eta baita O単atin ere, jadanik, badakigu lehen gizakiak existitu zirela eta nola bizi izan ziren. Txangoak merezi izan zuen. Primeran pasatu genuen eta gauzak ikusita hobeto ulertu dugu lehen gizakien bizimodua.
OLIMPIATIK ONDARRURA 1.mailako txanelan, nola Grezia eta Erroma lantzen geunden, garai haietan ohikoa zen bezala Olinpiadak prestatzea tokatu zitzaigun. Horretarako, lehendabizi taldeak egin genituen. Ikasle kopurua kontutan hartuta, kolore ezberdineko lau talde egin genituen. Talde bakoitzak berari zegokion jokoa prestatu beharko zuen, baina, nola? Jokoari buruzko arauak sortuz eta ardurak banatuz. Lau talde zeudenez, lau joko asmatu genituen: txinga eroatea, txokor-batze, soka-tira eta gurpil eroatea.
Arauak eta arduren banaketa egin ondoren, jokoak aurrera eramateko beharrezko materiala lortu behar genuen eta ez zen zaila izan, laster lortu genituen, dena prest zegoen. Itxarondako eguna heldu zen, Olinpiar lurraldeetan ohikoa zen bezalako eguraldi bikaina eduki genuen. Garai haietako gizon-emakumezkoen neke eta izerdi patsa nabari zen aurpegietan, baina berdin zitzaigun zeren garrantzitsuena ondo pasatzea zen eta helburua lortu genuen. Orain bukatu zaizkigunez, ekainera arte itxaron beharko dugu 2012 LONDRESEKO JOKU OLINPIKOAK ikusteko, egunen batean agian gu han izango garela amestuz.
2. MAILA 2. MAILAKOAK UNIBERTSOA LANTZEN Nahiz eta uste izan Unibertsoari buruz gauza batzuk bagenekizkiela oraingoan beste gauza berri asko ikasi ditugu. Bazenekiten, hainbat gauza ikusi, landu eta ikasi ditugula? Unibertsoa, espazioa eta bertan mugitzen diren planeta, astro, satelite,‌etb. zer diren eta nolakoak diren ikusi dugu. Baita astronautak joaten
nola
diren
espaziora eta han
nola
jaten duten, nola
lo
egin behar izaten duten‌. Eta horrez gain, oso
bat
gauetan
aste
pasatu
dugu
zerura
begira, konstelazioak ikusi nahian nahiz eta, aste horretan gau izartsurik ez egon. Geletako txoko zuriak ere Unibertsoko gauzez jantzirik izan ditugu. Asko identifikatu gara gaiarekin, oso gustokoa izan da eta oso interesgarria iruditu zaigu. Beraz, aurrerantzean espaziora joateko asmorik norbaitek izan ezkero eskatu informazioa 2.mailakoei. Bazenekiten, euskaldun bat joan zela espaziora? Leopold Eiharts, Miarritzekoa. Kontu kontari...Motzin 32
.
INAUTERIETAKO MASKARAK Urtero, inauteriak baino lehen, ekintza asko egiten ditugu eskolan. Kalejirarako dantzak prestatuaz aparte deskripzioak eta egitarauak landu ditugu. Hau izan da 3. urtea 1. ziklokoak maskarak egin ditugula tailerretan. Hasteko, 1. eta 2. mailako ikasleak batu ginen musika gelan pantalla handian maskaren irudiak ikusteko eta komentatzeko. Ondoren, ikasle bakoitza joan zen bere tailerrera eta maskara zuri bat hartu ondoren ziriborroa egin genuen paper batean gero maskara margozteko. Azala margozteko margoak erabili genituen eta apaintzeko material desberdinak: lumak, plastikozko bitxiak, hauts disdiratsuak, ponpoiak eta abar. Oso politak geratu ziren eta argazki batzuk atera ondoren etxera eraman genituen.
Kontu kontari...Motzin 32
.
BIGARREN ZIKLOA IRTEERA MADARIAGA DORRETXERA Martxoaren 6an 3. mailako ikasle eta tutoreak Madariaga Dorretxera joan ginen. Bederatzietan picnika hartu eta autobusera abiatu ginen badaiari ekiteko . Ordubete pasatxo egin ondoren heldu ginen bertara eta bi monitore gure zain zeuden, bata Koldo eta bestea Unai. Beraz, bi talde egin genituen eta ibilaldia egiten hasi ginen. Lehenengo zentroko gela desberdinak ikusi genituen eta bertan aurkitzen zenaren azalpenak ematen zizkiguten Koldok eta Unaik. Gela hauetako batean munduko bola handi bat ikusi genuen eta honek argidun puntutxoak zituen Biosferaren Erreserbak non zeuden adierazten zutenak. Segituan igogailuz ganbarara igo eta teleskopioarekin ingurua ikusi genuen.
Gero bideo sala batean Biodibertsitate hitzaren definizioak entzun genituen hizkuntza desberdinetan. Handik animalien argazkiz betetako kristalezko hormak, zorua eta sabaia zituen gela batera joan ginen.
Azkenean elikakate desberdinekin egindako zintzilikailuak eta ur epeletako arrainak ikusi genituen barruko bisita bukatzeko. Bukatu genuenean Urdaibaiko padurara joan ginen eta azaldu zigun migrazioan datozen hegaztientzat leku aproposa dela ugaltzeko, elikatzeko, atsedenaldirako‌ bertan dagoen landaretza eta fauna egokia delako. Txabola txiki batean sartu eta katalejoekin Urdaibaiko paisaia ikusten egon ginen. Padurakoa bukatu genuenean berriz Madariaga Dorretxera bueltatu ginen bazkaltzera. Gela batera sartu eta bazkaldu egin genuen eta postre bezala Asierren eguna ospatzeko ekarri zizkigun bizkotxo ederrak jan genituen. Bueltatzeko ordua iritsi zenean Dorretxearen inguruan taldeko argazkiak atera genituen oroigarri bezala: Ibilaldi polita izan zen eta primeran pasatu genuen.
Laugarren mailako ikasleok Lurraskara joan ginen martxoaren 12tik 14ra. Autobusean pelikula ikusten joan arren batzuk zorabiatuta heldu ginen. Bertan, eguraldia eguzkitsua zegoen eta lekua oso dotorea iruditu zitzaigun. Kanpoko aldean jolas leku handia, bi futbolin eta ziburuak zeuden. Eskubirantz joanda, baserriko abereak zeuden han beherago.
Eraikuntza nagusiak bi solairu zituen, behekoan jantokia, komunak eta tailerrak zeuden; eta goikoan logelak, bainugelak eta terraza. Heldu bezain laster, bi talde egin genituen eta talde horiekin antolatu genituen tailerrak. Gero goiko terrazara joan ginen eta han geletan banatzeko hiru talde osatu genituen. Ondoren jolas tokian jolastu genuen bazkal ordurarte. Bazkal ostean, tailerretan lanean hasi ginen eta honakoak egin genituen egonaldi guztian zehar: sendabelarren bilketa, eukalipto olioa, oinatzak lantzea,aztarnak aurkitu eta biltzea, eta, azkenik, abereen zainketa eta pottoka gainean ibiltzea. Bi gauetan, diskotekan, jolas desberdinak eta dantzan egin genuen eta asko dibertitu ginen. Prest gaude berriz ere joateko baina hurrengoan astebeterako!!! Je,je‌
MIREN AGUR MEABEREN BISITA Martxoaren 20an Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren bisita izan genuen 2. zikloko ikasleok. 3. mailakook berak idatzitako “Nola zuzendu andereño gaizto bat” irakurri genuen Gabonetan eta gure galderak erantzutera etorri zen. Hainbeste gauza kontatu zizkigun: liburuak idaztea ez dela erraza, asko pentsatu, irakurri eta idatzi behar dela liburu bat idazteko, burua eta bihotza erabili behar direla… Berak lehenengo paper zaharretan idazten omen du, alde batetik bakarrik erabilita daudenetan, eta honela, birziklaia ere egiten omen du. Gero, ordenadorera pasatzen du eta gauza batzuk aldatu ere bai momentu horretan, buelta asko ematen dizkio gaiari. Bere gustuko paisaia udazkenean hondartzak duen itxura da eta janari gustukoenak pizza eta langostinoak. Kolorea, morea eta animalia gustukoenak, ume txikiak. Uda partean hondartzara joatea gustatzen zaio idaztera, baina goizean goiz, inor ez dagoenean; euria bada, sukaldeko mahaian idazten du eta horrela hozkailua hurbil dauka eta bisitak egiten dizkio. Zortzi edo bederatzi urterekin ipuinak idazten hasi zen, bere zaintzaileak oparitu zion egunerokoa oso inportantea izan zen berarentzat eta hortik datorkio idazteko zaletasuna. Berari ere txikitan ez zitzaion gustatzen irakurtzea, nahiz eta etxean liburu asko eduki. Adin guztietarako
idazten du: ipuinak, poemak eta nobelak. Sari asko irabazi ditu, baina saririk onena kalean umeak bera ezagutzea izaten omen da. Urte batzutan andere単oa izan zen, baina orain idazlea da; eskoletara joaten denean pentsatzen du oraindik irakaslea dela eta gustura egoten da. Eskola askotara joaten da gurekin egon zen moduan egotera. Arratsalde hartan Berriatura zihoan. Bere liburu batzuk Gaztelaniara itzulita daude eta baita Braille idazkerara ere, itsuentzat. Ez ditu liburu guztiak argitaletxe berberean argitaratzen eta horrela gustatzen zaio, gainera, argitaletxe desberdinetan ibiltzea. Ez du egunero idazten, ze gauza gehiago ere egin behar izaten ditu eta liburu bat idaztea lan aztuna omen da eta lasaitasuna behar omen da Hogei bat liburu idatzi ditu eta guztiak daude baten bati dedikatuta. Gu ere oso gustura egon ginen bere kontuak entzuten. Eskerrik asko, Miren Agur!
Hezkidetza hitzak zer esan nahi duen ulertzeko, hainbat tutoretza saio egin ditugu 2. zikloko ikasleok irakasleekin eta baita elkarbizitza batzordean, eskolako kide guztiekin. Denon arteko elkar lanari esker, esanahia aurkitu diogula esan genezake, edo hurreratu garela behintzat. Beraz, eskolako neska mutil guztiok parekidekotasunean aritu eta errespetua oinarritzat hartuta, denok behar beharrezkoak garela ulertzen dugu, inor ez dela inor
baino gehiago eta denon ekarpenak ontzat hartuta, eskola giro hobeagoa eta aberatsagoa egiten joango garela sinesten dugu. Datorren ikasturtea n ere, ibilbide berdinean jarraitzek o asmoa daukagu, egunero halako ekimenak bultzatuaz , eskola komunitat e eta herriratze hobeagoa eraikiko dugulako. Hemen gaituzue, gela batean egindako muralen tailerrean!!
HIRUGARREN ZIKLOA ONDARROAKO LANDATZEN
UMEAK ETA
ZUHAITZAK
TXORI
HABIAK
JARTZEN IBILI ZIREN AURREKOAN Zaldupe
eskolako
ikasleak
zuhaitzak
landatzera eta txori habiak jartzera joan ziren irakasle eta udaletxeko jendearen laguntzaz. 6. mailako ikasleak. Ondarroa
ziren 4 urteko eta 6.mailako ikasleak eta bertan
sagarrondo
bat
landatu
zuten.
Guztien artean zulo bat egin zuten eta ondoren gatz mineral batzuk bota zituzten, sagarrondoa sartu eta lurrarekin estali zuten. Hori bai, ura ere bota zioten. Horrela, elkarri lagunduz, lana azkar bukatu zuten eta habiak jartzera joan ziren. Habia jartzeko tokia oso hurbil zegoen 2012ko
martxoaren
13an,
asteartea,
baina aldapa handia zuen. Eta bidean
goizeko 10:00ak aldera, Zaldupe eskolako ikasleak eskola inguruetara atera ziren zuhaitzak landatu eta habiak jartzera. Naturaz gozatuz zuhaitzak nola landatzen diren ikasteko, fruituak nondik datozen ohartzeko eta ingurunea zaindu behar dela konturatzeko asmoz. Ekintza
honetan
nagusiagoen
eskolako
laguntza
izan
mailakoak
txikienek zuten. 4
6.
urteko
umeei laguntzera joan ziren eta 5. mailakoak 5 urteko umeei besteak beste. Lehenik
tontorrera iristea. Bertan, udaletxeko gizon batek eskailera baten laguntzaz habia bi jarri zituen. Bat zuhaitz baten puntan eta bestea alboko zuhaitzaren erdialdean.
eta
behin
Zaldupe eskola txikian dagoen
askotan erori ziren arren, denek lortu zuten
zelaira
joan
Bukatutakoan guztiak oso pozik azaldu ziren, eta “errepikatzeko moduko ekintza� izan zela esan zuten.
ANTZERKIAK ZALDUPEN Hurrengo ostegunean, martxoaren 22an, Zaldupe
eskolako
neska-mutilak
hirugarren
antzerkiak
zikloko
antzeztuko
dituzte eskolako beste ikasle guztientzat.
6. mailako ikasleak. Ondarroa
Zaldupe
eskolako
hirugarren
zikloko
ikasleak lan eta lan ari dira hurrengo asteko antzerkiak direla eta. Aspaldikitik dabiltza
antzerkirako
prestaketekin,
lehenego eta behin bakoitzak ipuin bat asmatu, gero taldeka ipuin guztien artetik bat aukeratu eta pertsonaiak
antzerkira moldatu,
banatu,
dekoratuak
margotu,...
Guztiek ekintza honen berri izateko, kartel batzuk jarriko dituzte eskola osotik, eta
hauetan,
antzerkiei
buruzko
informazioa emago dute (noiz izango den, non izango den, nortzuk diren antzerki bakoitzeko partehartzaileak...).
Ikasle nagusienak lan honekin lortu nahi dutena, txikiak entretenitu eta beraiek ondo pasatzea da. Beraz, asmo horrekin pozik dabiltza prestaketa lanekin eta dena ondo aterako zaiela uste dute.
Kontu kontari...Motzin 32.
Igor StravinskyrenPulccinela 2012ko urtarrilaren 26an Bilbora joan ziren eskolako hirugarren zikloko ikasleak kontzertu bat ikustera, Juan
Crisostomo Arriaga kontzerbatoriora, hain zuzen ere. Kontzertuko musika Igor Stravinsky-k egindakoa zen. Kontzertuan musika jotzeaz gain istorio bat ere kontatu zieten. Hauxe zen istorioa: “Antzina, Napolen, gizon bat bizi zen Pulcinella deitzen zena. Pulcinella oso itsusia zen, ematen zuen sudurrera adreilu bat erori zitzaiola, hain zuen sudur okerra. Baina, Pulcinella oso ona, alaia eta maitagarria zen, gainera, oso trebea zen bibolina jotzen eta dantzari ezin hobea, horregatik herriko neska guztiak berarekin zeuden maiteminduta. Pulcinella bere emazte Pimpinelarekin bizi zen. Egun batean Rosetta eta Prudenza, herriko neskarik ederrenak, Pulcinellarengana joan ziren eurekin dantzan egiteko eskatzera eta Pulcinellak hala egin zuen. Bitartean Rosetta eta Prudenzaren mutilagunek, Florindok eta
Furbok, dena ikusi zuten eta jeloskor jarri ziren. Azkenik, pentsatu zuten Pulcinella hiltzea. Hiltzen saiatu ziren baina ez zuten lortu eta Pulcinellak hori ospatzeko bere emaztea plazan dantzan egitera gonbidatu zuen. Plazan Pulcinellak neska guztiekin aritu zen dantzan eta Pimpinela haserre irten zen plazatik. Bitartean, gizonak, Florindo eta Furbo, neska mozorrotu ziren eta oraingoan bai, Pulcinella hil egin zuten, edo hori pentsatu zuten, ze orduan mago bat agertu zen eta Pulcinella berpiztu zuen. Zeren gizonek hil zutena panpina bat besterik ez zen eta magoa Pulcinella.� Hau izan zen kontalari batek kontatu zuen istorioa, bitartean, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariek tresna ezberdinekin musika jotzen zuten. Kontzertua amaitu zenean bazkaldu eta Ondarroara itzuli ziren ikasleak esperientzia aberasgarria bizi izan ondoren.
Urtez urte Azterkosta eta Ibaialde proiektuetan saridunak gertatu dira gure eskolako ikasle batzuk. Aurtengoa honako hau izan da: • Azterkostan: Bigarren kategorian (Ipuina) irabazlea : ITZIAR LIZARZABURU Eskola komunitate osoaren izenean ZORIONAK ekitaldi hauetan parte hartzen duzuen ikasle guzti guztioi.
ONDO PASA OPORRAK!!!!!! Kontu kontari...Motzin 32.