KontuKontu-Kontari Motzin
33
ZALDUPE Ondarroako Eskola Publikoko Aldizkaria 2012ko 2012ko EKAINA GURASO- IKASLE ETA IRAKASLEOK AGUR 2011-2012 IKASTURTEARI AGUR ESATEKO ORDUA IRITSI ZAIGU. Ikasturte honetan ere hainbat lan egin dugu. Gogoratu hauetako batzuk http://zaldupe.blogspot.com orrialdean ikusi ditzakezuela. Oporrak ondo -ondo pasa eta aprobetxatu pilak kargatzeko. Datorren ikasturte hasiera ere gogor prestatu beharrekoa izango dela aurreikusten dugu eta zuon guztion laguntza ezinbestekoa izango da. Irailaren 29an Erdi Aroko jaia antolatu
behar dugu eta honetan ere Eskola komunitate osoaren laguntzaren premia egongo da. Ah! Ahaztu barik, badakigu aurten 6. maila amaitu duzuen ikasleok institutuan egongo zaretela, baina horrek ez du nahi esan nahi zuekin ere kontatzen ez dugunik. Bizitzako etapa bat amaitu duzuen arren, Zaldupeko atea beti zabalik izango duzue!!! UDA ONA PASA ETA IRAILERARTE!!!
0-2 HAURRESKOLAHAURRESKOLA- PARTZUERGOA
KAIXO LAGUNTXOOK: Eguraldi ederra iritsi zaigu eta uda ere gainean daukagu. Hori aprobetxatuz patioan jolasten ibiltzen gara: txirristan gora eta behera, bizikletetan, etxetxoan, barku piratan... Ikasturtea bukatzen doa eta laister haurreskola agurtu eta Zaldupera joateko garaia helduko zaigu. Irrikitan gaude lagun gehiago egin eta irakasle berriak ezagutzeko. Ziur han ere ederto pasatuko dugula!!!!
Kontu kontari...Motzin 33.
HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOAK Otsailetik ekainera laguntzaile berria izan dugu 2 urteko gelan, Nerea. Bere laguntzarekin proiektu ikaragarria egin dugu, PIZZA PROIEKTUA. Oso esperientzia polita izan da benetan. Pizza proiektuaren bidez, matematikak landu ditugu: forma geometrikoak, zenbaketa, seriazioak, taldekatzeak…pilo bat ikasi dugu eta…ZE ONDO PASATU DUGUN!!! Benetako pizzeroak izan gara: orea landuz, saltxitxak, tomatea, gazta...eta bestelako osagaiak zabalduz, eta azkenik, labean sartuz. Bakoitzak pizza zatitxo bat eraman dugu etxera, guk apaindutako pizza kaxetan gordeta. Ederra afaria eskaini diegu etxekoei!! Amaitu da aurtengo kurtsoa. Nekatuta baina pozik gaude, asko hazi gara eta pilopiloa ikasi baitugu!! Orain, udako oporretan gozatzeko desiatzen gaude….merezi dugu eta!!! Muxu bat, 2 urtekoak
Kontu kontari...Motzin 33.
3 URTEKOAK HH 3 URTE Hiruhileko honetan hainbat gauza egin ditugu eta denak kontatzen hasten bagara aspertuko zarete , horregatik bat edo beste aipatuko ditugu : baserriko animalien proiektua bukatzeko txita harrigarriak egin ditugu eta bere arrautza ere bai.
5 urteko gelakoek ingelesez antzerki bat ikustera gonbidatu gaituzte eta gu poz-pozik joan gara , nahiz eta ezer ulertu ez , guretzat oso polita izan da .
Azkenik hiru urteko gelako haurrek agur esango diogu TTanttori, zeren handiak egin gara eta datorren ikasturtean Txirritx izango dugu lagun .
Kontu kontari...Motzin 33
4 URTE
TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA UDA HELDU DA IRAILETIK HONA, PAUSU TXIKIAK EMANEZ, BAINA MILA ESPERIENTZIZ BETETA, BIDE LUZE BAT EGIN DUGU. 3.HIRUHILEKO HONETAN ETA BIDE HONETATIK JARRAITUZ, ESPERIENTZI EDER BAT IZAN DUGU. EZ DUZUE SINESTUKO BAINA EROSKETETARAKO KARRUA HARTU, DIRUA KARTERAN SARTU ETA ONDARROAKO HAINBAT DENDETARA EROSKETAK EGITERA JOAN GINEN. HORRETARAKO, AURRETIK, EROSKETETARAKO ZERRENDA EGIN GENUEN. TALDEKA ANTOLATU GINEN ETA BAKOITZA GAUZA BATZUTAZ ARDURATU ZEN . ZEINTZUK DIREN EROSKETAK EGITERAKOAN ERABILI BEHAR DITUGUN ERA EGOKIAK IKASI GENITUEN, HAU DA: LEHENENGO, “EGUNON!”, “ARRATSALDEON!”, EDO “KAIXO!” ESAN, GERO, “MESEDEZ” ESAN GAUZAK ESKATZEKO MOMENTUAN, ONDOREN, “ZENBAT DA?” GALDETU, ORDAINDU ETA ZIURTATU BUELTATU BEHAR DIGUTEN DIRUA ONDO DAGOELA, ETA AZKENEAN, “AGUR!” ESAN . HONELA EGIN GENUEN JOAN GINEN LEKU GUZTIETAN; BURDINDEGIAN, EKOLOGIKO DENDAN, PLAZA-BERDURAN, PRENTSA-DENDAN, BOTIKAN, OKINDEGIAN, SUPERMERKATUAN.. ETA EZ GENUEN IZAN INOLAKO ARAZORIK. ESAN BEHARRA DAUKAGU DENAK PRIMERAN TRATATU GINTUZTELA. HORI BAI, ERAMAN GENUEN DIRU GUZTIA HEGAN JOAN ZEN!!
UDA ON BAT PASA ETA BERRIRO ELKAR IKUSI ARTE !
Kontu kontari...Motzin 33.
5 URTE HELDU ZAIGU IKASTURTE BUKAERA, BAI ARIN!!! ASTE SANTUAK BERTON DITUGULAKOAN ETA UDA BUELTAN DAGO. ORAINGOAN ERE PILA BAT GAUZA EGIN DITUGU: ORTIZ KONTSERBERAN ENTSALADETAN JATEN DUGUN ATUNA POTUETAN NOLA SARTZEN DEN IKASI GENUEN. ETA ETXERA ERE OPARIZ BETETA JOAN GINEN.
MAIATZEAN, ITSASOTIK ALDENTZEKO MENDIRANTZ JOAN GINEN EGUNA PASATZERA, ETA LURRASKA AUKERATU GENUEN GURE IRTEERARAKO. AUTOBUSEKO BIDAIAN, PIXKAT ZORABIATU ARREN, HELDU GINEN ETA PRIMERAN PASATU GENUEN: OGIA EGITEN, ANIMALIEI JATEN EMOTEN, ZALDIAREN GAINEAN IBILTZEN, BASOTIK PASEOTXOA… BAGOAZ POZIK POZIK!
OGIA EGIN GENUEN ETA ETXERA ERAMAN GENUEN :
HAU BAI GOXEA!!
INDARRA HARTU ETA GERO: ZALDI GAINEAN IBILI GINEN:
PASEOTXO BAT BASOTIK:
ANIMALIAK IKUSI:
ETA BUELTAN, SIESTATXOA:
TEACHER ARANTZAREKIN, “PRETTY RITTY” ANTZERKIA PRESTATU GENUEN ETA 4 URTEKOAK ETORRI ZIREN GU IKUSTERA. PILA TXALO JASO GENITUENEZ, EMATEN DU PRIMERAN EGIN GENUELA!!!! USTE DUGU PREST GAUDELA INGLATERRARA JOATEKO IKASI DUGUN INGELES PILAREKIN, DON´T YOU THINK SO?
ORAINDIK EZ DUGU BUKATU, GURE AZKEN TXANGOA FALTA ZAIGU ETA BOZKETA DEMOKRATIKOA EGIN ONDOREN, LEKEITIOKO HONDARTZARA JOATEA ERABAKI DUGU. ZENBAT GAUZA EGIN ETA IKASI DITUGUN IKASTURTE HONETAN. PREST GAUDE GURE HURRENGO ERRONKA AURRERA ERAMATEKO: BAGOAZ LH1. PRESTA ZAITEZ, EZIN IZANGO DUZU GUREKIN. !!!!!!!! AGUR ZALDUPE, IRAILERARTE.
LEHEN ZIKLOA 1. eta 2. MAILA Izaki bizidunak aztertzen Txanelak proposatukoaren arabera parke bat aztertu behar genuela eta, guk, Zaldupetik Errenterirainoko ibilbidea egitea pentsatu genuen. Bidean hostoak bildu, enborrak behatu eta animaliak zerrendatu genituen. Guzti horrekin liburuxka bat osatu genuen. Ondo pasatzeaz gain asko ikasi genuen izaki bizidunen bizitzari buruz.
2. MAILAK
OLATZEN
Bigarren mailakoak Olatzera, Goienetxe baserrira gazta – ekoizpena ikustera joan eta beste zerbaitekin topatu ziren. Haizkolari batekin.. Aratz, eurentzat bakarrik haizkoran. Ze ikuskizun polita! Gogor eman zion haizkorari baina horrekin bakarrik ez zen bukatu bere lana. Ez. Laister baten jarri zuten beste zeregin batzuetan. Berak eabakitako egur zatitxoak hartu eta guztientzat bana izenpetzeari ekin behar izan zion eta ondoren ikasleek prestatutako elkarrizketari erantzuten. Begira zer dioen Aratzek: _ Zelan deitzen zara? _ Non bizi zara?
Aratz.
Olatzen, Iturritza baserrian
_ Zenbat urte dituzu eta noiz da zure urtebetzea? 24 urte beteko ditut uztailaren 13an. Haizkolari zara. Nola aukeratu zenuen kirol hori? Etxean beti ikusi edo bizi izan dut virola. Txikitan harrijazotzen hasi nintzen baina gero haizkoran bukatu dut. _ Noiz hasi zinen kirol hau egiten eta non Isasi zenuen? Etxean, 12 urtekin hasi nintzen eta hor ikasi dut. _ Kiroletik aparte lanik egiten duzu? , Zertan?Bai, baserriko bisitza gogoko izan arren, tailerrean lan egiten dut. _ Kirol hau gogorra da, asko jaten duzu? Bueno…. Edonork bezala. Janaria zaintzen dut. _ Zein da zure janaririk gustokoena? Indabak. Kirolari izanik, zer beste kirol gustatzen zaizu? Uretakoren bat? Ba…uretakorik ez baina arrauna bai. _ Zein da zure kolore gustokoena? Urdina. _ Gogoko duzu hemen, herritik aparte bizitzea? Bai, lasai-lasai bizi naiz. Gustora. _ Herriz herri ibiliko zara haizkoran, gelditu gabe. Izaten duzu oporretara joateko denborarik? Asko asko ez. Udan astebete edo holakoren bat. __Nolakoa da zure bizitza? Zortzi ordu tailerrean la neta lan, entrenamendua….. gogorra baina gustokoa dut eta…. __Famosoa zara, asko ateratzen zara telebistan, prentsan….Beno, noizbehinka… __ Zer sentitzen da egunkari edo telebistan norbere burua ikustean? Beno, pozik nunabait agertzen gerala eta, badakizu…. _ Orduan autografo bana sinatuko zeniguke? Bai pozik. __ Agur. Eskerrik asko…..!!!!!!!!!!!!!! Oso egun polita pasatu genuen Goienetxen, oso ondo hartuak izan ginen.
Lehen Ziklokoak Markinara irteera (Arretxinaga – Txorroak) Aste osoan zain egon ondoren, azkenean gure nahia bete genuen. Ekainaren 15ean lehen zikloko ikasleak Markinara joan ginen goiz pasa. Heldu bezain laster, Arretxinagako baselizara hurbildu ginen hango “harri erraldoien” historia ezagutzera. Ohiturak agintzen duen bezala, guk ere harriei hiru buelta eman genizkien. Ondoren, denok poz-pozik, oinez “Txorroetara” joan ginen. Denborarik galdu gabe, erantzi eta han sartu ginen hainbeste lagun! Denetarako astia izan genuen, hamaiketakoa ere jan genuen eta, berriro, nola ez, uretara! Eguraldi ederraz eta ur freskoaz gozatuta goiz ederra pasa genuen.
BIGARREN ZIKLOA DIAGNOSTIKO FROGAK Aurten 4. mailako ikasleok oso lanpetuta ibili gara diagnostiko frogak direla eta. Frogak egin aurreko egunetan, 6. mailakoen ordenagailuekin ibili ginen, pixka bat trebatzeko. Maiatzaren 29an, lehenengo matematika eta ondoren euskarako frogak egin genituen. Hurrengo egunean, berriz, gaztelania eta esperientziak. Ekainaren 5ean, jolasorduaren ostean ingeleseko frogak egin genituen, baina hauek paperean izan ziren, ez ordenagailuetan. Oso gustura gelditu gara egindakoarekin!!!
HEZKIDETZA Gure ustez, Hezkidetza neska-mutilen heziketan desberdintasunik ez egotea da, hau da, neskak eta mutilak berdin tratatzea, aukera berdinak eskainiz. Jolaslekuaren erabilera beste modu batera antolatu beharra ikusten dugu proiektu hau eskolan gauzatzeko. Horretarako lau egunetako jolasorduetan taldekatze bereziak egin ditugu: neskak alde batetik eta mutilak bestetik, batzuk barruan eta besteak kanpoan. Lehenengo bi egunetan jolas materiala izan dugu eta beste bietan ez. Gure iritziak entzun eta aztertu ondoren, gai horretan aditua den batek patioaren erabilera berrantolatuko du. Ea guztion gustura geratzen den!
GAMARRARA IRTEERA Ekainaren seian Bigarren Zikloko ikasleok Gasteizko Gamarra Parkera joan ginen, ikasturteari amaiera ederra emateko. Beti bezala bederatzietan gelara igo ginen eta irteteko ordua iritsi arte Gamarran ondo portatzeko aholkuak eman zizkiguten tutoreek. Irteteko ordua iritsi zenean, irakasle bat etorri zen esatera hirugarren mailako ikasle bat etxeko igogailuan preso gelditu zela bere gurasoekin, beraz bere zain egon ginen. Halako batean agertu zen eta abiatu ginen Gasteizerantz. Autobusean batzuk kantatzen eta beste batzuk pelikula ikusten joan ginen. Hamabi tunel pasa genituen eta haize errotak ere ikusi genituen, hogeita hamabi-edo. Gamarrako parkea handi-handia da, zuhaitzez beteta dago eta lau igerileku ditu, txirrista eta guzti. Paisaia ikusi ondoren, motxilak uzteko leku handi bat aukeratu genuen eta hainbeste krema eman eta gero, uretara sartu ginen, txiplitxapla egun osoan. Ura freskoa zegoen eta dutxetakoa, hotza. Batzuk uretan pasa genuen egun osoa, bakarrik bazkaltzeko irten ginen. Naiarak eta Maitanek igerian ikasi zuten; bazekiten, baina ez hain ondo. Txirristak handiak ziren, bat zuria eta bestea beltza, estalia, iluna eta kurbatua. Laugarren mailakoek antzerkia egin zuten: hiru bikote ezkondu egin ziren eta benetako ezkontza zirudien: gonbidatuak, apaiza, loreak, kantuak‌ denetik prestatu zuten. Etxerako ordua iritsi baino lehen, izozki bana jan genuen eta azken bainua hartu genuen. Jantzi eta autobuserako bidean ziburuetan ibili ginen. Autobusean ikusi-makusika etorri ginen eta “Go!azenâ€?eko bideoa ikusi genuen. Konturatu orduko, Ondarroan geunden. Eguraldia ona izan zen, eguzkia eta lainoak tartekatu ziren, jolastu eta jolastu egin genuen eta azkenean poz-pozik eta nekatuta bueltatu ginen etxera. Kontu kontari...Motzin 33.
Kontu kontari...Motzin 33.
Kontu kontari...Motzin 33.
Kontu kontari...Motzin 33.
HIRUGARREN ZIKLOA ANA URKIZA ZALDUPEN ANA URKIZA 5 ETA 6. MAILAKOEKIN 2012ko apirilaren 19an, Ana Urkiza Zaldupera etorri zen. Lehenengo 6.mailakoekin egon zen eta 11:30etan 5.mailakoengana joan zen. Ikasleek irakurrita zeukaten bere liburua “Ondarroako piratak”. Baita ere irakurrita zeukaten Augustin Zubikarairen “Kresaletan” antzerkiaren agerraldi bat. Ana Urkiza 5. eta 6.mailakoengana joan zen zeren hauek Augustin Zubikarai ipuin lehiaketan parte hartzen dutelako. Ana Urkizak hiru liburu ekarri zizkien eta “Itxastarrak” gomendatu zien eurek irakurtzeko. Anak Augustinen bizitza eta lanari buruz hitz egin zien, baita ere gauza asko idatzi zituela. Honako hauek idatzi zituen: olerkiak, kronikak, liburuak, egunkarietan artikuluak...
Bere kezka nagusietako bat euskararen aldeko borroka izan zen. Anak esan zien Franco etorri zenean; Augustin Iparraldera erbesteratu zela 1940arte. Gero, ikasleek euskera batura pasatuta zeukaten antzerkia irakurri zuten baina ondorio bat atera zuten, ondarrutarrez gogorrago entzuten dela esaldi bat euskera batuan baino.Konturatu ziren Augustinek hitz eta esaera zaharrak Ondarrutarrez idatziak zituela eta Anak bere liburuan(Ondarroako piratak)ere berdina egin zuela . 5.eta 6. mailakoek Augustin Zubikarairen gaineko informazio asko jaso zuten Ana Urkizari esker.
Kontu kontari...Motzin 33.
LEA-ARTIBAIKO OLINPIADAK 2012ko Apirilaren 27an Zaldupe eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak Olinpiadak egitera joan ziren Mrkinara. Han eskualdeko ikastetxe guztietako ikasleekin elkartu ziren hainbat jolas egiteko. Bosgarren mailetakoak eremu desberdinetan banatu ziren eta seigarrenekoak goiz guztian leku berdinean egon ziren pilota eta palaz jokatzen. egin zituzten; kiroldegian beisbol eta zelai errea; Berakruzen herri kirolak (sokatira, txingak, boloak eta zaku lasterketa) eta zelaian azeriak, oiloak eta sugeak eta baloi eseria.
Bosgarren mailakoak lau taldetan banatu ziren: gorriak, zuriak, beltzak eta urdinak. Bost eremu zeuden eta talde bakoitza mugitzen joan zen eremuzeremu, eremu guztietako jolasak egin arte.
Hauek ziren eremuak: Bekobenta eskola, Berakruz ikastetxea, herriko kiroldegia eta zelaia. Bekobenta eskolan hockey eta futbolean baloirik gabe jolasak
Seigarren mailetako ikasleek Bekobentako frontoian, eta herriko frointoietan jolastu zuten pilotaz. Jolas guztiak amaitu ondoren denak elkartu ziten zelaian, ogitartekoak jateko. Ogitartekoak jan eta gero frontoira joan ziren, eta eskola eta ikastola guztietako 6. Mailetako ikasle batzuk palan jolastu zuten. Lehenengo ikasleak bakarrik eta gero bikoteka irakasle batekin txapelketa eginez. Amaitu zenean bakoitza bere herrira itzuli zen autobusean kantu kantari, 6. eta 5. mailakoak oso ondo pasatu zuten eguna eta lagunak ere egin zituzten.
AUGUSTIN ZUBIKARAI III. LETREN JAIALDIA izan zuten jaialdia. 2012ko apirilaren 2Oan, Augustin Zubikarairen III. letren jaialdia ospatu zen Ondarroako Bide Onera Zineman.
Irabazleek euren ipuinak irakurri eta andere batek sariak banatu zituen: batzuei pen drive bat lortzeko txeke bat eman zien eta beste batzuei,
6.mailako ikasleak
Ondarroako denda baten gastatzeko 100 euroko txeke bat. 2012ko apirilaren 20an, Ondarroako eskolako
eta
ikastoletako
3.zikloetako ikasleak Ana Urkizak eta bere beste kide batzuk epaitutako ipuin lehiaketako sariak jasotzera joan ziren.
Ondoren, Ana Urkiza eta Leire Bilbaoren iritziak entzun zituzten. Bukatzeko, DBH lehenengo mailako neska-mutilek musika pixka bat eskeini zuten. Eta ostean bakoitza bere
Tartean saritu asko irten ziren, izan ere, epaileek esan bezela, benetako ipuin onak zeuzkaten eginda. 9:30ak aldera joan ziren zinemara, hasieran arazo tekniko batzuk egon
ikastetxerantz
abiatu
zen
nagusiei, DBH-koi, beraien sariak jasotzeko tokia uzteko. Sari banaketa hau Augustin Zubikaraien omenez izan zen urtero bezela.
ziren, orduan, 10:30etan hasi behar
Kontu kontari...Motzin 33.
INTERNET ARRISKURIK GABE ERABILI Ekainaren 11n Internetaren erabileraren gaineko hitzaldi bat izan zuten hirugarren zikloko ikasleek Zaldupen. Saio honen helburua ikasleek Interneta ahalik eta era ziurrenean erabiltzea, arriskuak identifikatu eta horien aurrean nola jokatu behar duten hausnartzea izan da. Hona hemen eurek jasotako hausnarketa batzuk: “Internet hiri bat bezalakoa da, herri batean bezala lagunekin egoteko lekuak daude (Tuenti, Facebook, …), zinemak ere badaude (Youtube, …), baita liburutegiak ere (Wikipedia, Hiztegi entziklopedikoak, …). Baina herri guztietan bezala jende ona nahiz txarra dago eta kontu handia eduki behar da.” “Kontuz datu pertsonalekin, hobe da Tuenti, Facebook, Gmail, … egitean zure izenaren eta abizenaren ordez ezizen bat jartzea, pasahitza luzea izatea, hizkiak eta zenbakiak sartzea, eta sei hilero aldatzea, zeren pasahitzak lapurtzen dituztenak ere badaudelako. Datu pertsonalik garrantzitsuena norberaren argazkia da” “Interneten, sare sozialetan sartzen diren argazkiekin kontu handia eduki behar da, ez dute informazio gehiegi eman behar. Konturatu barik esan dezakegulako non bizi garen, zer gustatzen zaigun, gure familia nork osatzen duen, etab. Bestalde, bromarik ez da egin behar lagunei argazkiekin eta gero Tuentin ipini, broma batzuk ez baitute atzera egiterik.” “Webcama erabiltzen badugu, beti ezagutzen dugun jendearekin erabili behar dugu, eta ez ezezagunekin, hauek euren irudia trukatu dezaketelako. Badaude programa batzuk webcama bizten dutenak norbera konturatu barik, eta hori saihesteko antibirusak eduki behar ditugu eta gero estali egin behar dugu kamera zerbaitekin ordenadorea ez bagaude erabiltzen.” “Arazorik izanez gero, gurasoei laguntza eskatu behar diegu beti”.
Kontu kontari...Motzin 33.
EMAKUMEEN AZTARNEN BILA Zaldupe eskolako 6.mailako ikasleak eskolatik kanpora irten ziren herrian zehar emakumeek beraien lanaz utzitako aztarnak bilatzera.
Laugarrenez, portura joan ziren, bertan emakumeek sareak konpontzen zituztelako, hotz egin, bero egin, edozein eguraldirekin. Bosgarren geldialdia, Artan egin zuten eta bertan beste mural bat ikusi zuten, hau ere, Uxu taldekoek eginikoak.
6. mailako ikasleak. Ondarroa
2012ko martxoaren 26an, Ondarroako Zaldupe eskolako 6. mailako ikasleak, historian zehar, beraien herrian emakumeek, lan handia eginez, utzitako aztarnak ikustera joan ziren. Horretarako udaletxean eta eskolan arlo honen inguruan lanean dabilen Leireren laguntza izan zuten. Ikasleak bi taldetan banatu ziren eta plano baten laguntzaz egindako ibilbidea markatzen joan ziren. Lehenengo institutu parean dagoen murala ikusi zuten, Uxu taldeak (Ondarroako feministen taldea) eginikoa. Mural honetan zera ikusten da, emakumeak antxoak garbitzen eta bitartean, lan hori bukatutakoen egin beharreko beste hainbat lanen pentsamendua dutela. Bigarren, gaztetxe zaharra lehen non zegoen eta orain non dagoen ikusi zuten. Eta denbora batean gaztetxean mutilek bakarrik sartu zezaketela esan zien. Hirugarren geldialdia hondartzan egin zuten, toki horretan eta parkean beti izan direlako emakumeak umeak zaintzen.
Hurrengo geldialdia “berdura plazan” izan zen, bertan dagoen muralari buruzko hausnarketa egin zuten. Azkenik, Ondarroako azken arrain kontserbara joan ziren, “Ortiz” fabrikara, izan ere, bertako langileen artean gehiengoa emakumezkoa da gaur egun. Lehenago bertako langile bakarrak hauek zirela. “Leirek” azaldu zienez, Ondarroan zehar badira emakumeen lanaren beste aztarna batzuk ere, baina ez zuten guztiak ikusteko denborarik izan. Hala ere, emakumeen bizi egoerei buruzko hausnarketa sakona egin ahal izan zuten. Eta hau, ikasleen arteko harremanak hobeagotzeko positibotzat jo zuten.
Kontu kontari...Motzin 33.
ESKOLAKO BERRIAK IKASTURTE HONETAKO MENDI IRTEEREN AMAIERA ZALDUPEN Aurten Diputazioak antolatzen dituen mendi irteerei amaiera, maiatzaren 20an, Ondarroan eman genien. Jaialdia antolatzeko Hondar Ahua Guraso elkarteko partaideen laguntza izan genuen. Hasiera baten amaiera ekitaldia Itsasaurren zen egitekoa, baina eguraldi txartxarra egin zuenez, Zaldupeko patioan egin behar izan genuen. Guztion lanari esker etorri zen jende guztia poz -pozik joan zen eman genien arretarekin. Ekainaren 17an, eskolako guraso, ikasle eta irakasle batzuk urte guztian aipatutako mendi irteeran parte hartu ondoren, geuk pentsatutako ibilalditxoa egin genuen. Ondarroan irten eta mendiz mendi Berritxuraino joan ginen. zehar. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta egun zoragarria pasatu genuen. Irteeretan parte hartu duten ikasleek saritxoa jaso dute eskolan. Datorren ikasturtean ere animatu eta parte hartu!
Kontu kontari...Motzin 33.
IKASTURTE HONETAN BOLUNTARIO LANETAN IBILI ZARETEN GUZTIOI: ESKERRIK ASKO!!!! Eskerrak eman behar dizkizuegu ikasturte honetan ere gurekin, borondatez lanean ibili zareten guzti-guztioi. Aurten ere hainbat izan zarete: ikasle ohi, guraso eta guraso ohi, irakasle ohi, praktiketako ikasleak eta zelan ez, Hondar Ahua guraso elkarteko kide guztioi! Guztion elkarlanarekin aberasten baita Ikas Komunitatea den Zaldupe eskola. Datorren ikasturtean ere zuekin kontatzea espero dugu. Badakizue eskola honetako edozein izan dezakeela boluntarioa. Ahal duenak ahal duen neurrian parte hartu dezake eta denon artean geureari bultzada handia eman. Zeuen zain egongo gara eta beldur barik hurreratu guregana!!!!
Eskolako albiste gahiago jakiteko, -ikasleen lanak, irteerak -bitxikeriak -argazkiak -jantokiko menua eta berriak -‌ Edo aldizkari hau online ikusi nahi baduzu, sar zaitez gure blogean eta bisitatu atal bakoitza bertako zehaztasunak ikusteko:
http://zaldupe.blogspot.com
ONDO PASA OPORRAK!!