1. KONTU-KONTARI 2012-13

Page 1

KontuKontu-Kontari Motzin

ZALDUPE Ondarroako

34

Eskola Publikoko Aldizkaria 2012ko 2012ko ABENDUA

Kaixo ikasle, irakasle eta familia kide guztioi: Badator, badator Olentzero!!!!! Irailean Erdi Aroko jaia antolatzen hasi genuen ikasturtea. Zenbat lan guztiontzat!!!! Baina denon artean lortu genuen aipatutako jaia aurrera ateratzea. Aldizkari hau aprobetxatu nahi dugu parte hartu zenuten guzti-guztioi gure eskerrik beroena emateko. Hasi antolaketan ibili zineten guztiokin, jarraitu bezperan eta egunean bertan muntaian ibili zinetenokin eta zelan ez tortillak eta bizkotxoak egin zenituzten guztioi. Ikusi baino ez dago zelan egon zen I単aki panaderoren furgoneta, bestela, zelan beteko genuen ba? Bide batez honi ere eskerrik asko kotxea egun guztian despentsa lana egiteko utzi zigulako. Ezin ditugu ahaztu ere, egun osoan tailerretan, tabernan, trasteak aurrera eta atzera ibili zinetenok. Aipamen berezia merezi dute institutuan dabiltzan gure ikasle ohiak, hauek ere gurekin sekula ez dira ahazten eta. Eta nola ez, Agirreoa familia bezperatik geure eskura

utzi baitzuten euren lantegia trasteak gorde ahal izateko. Amaitzeko baita ere eskertu behar ditugu, alde batetik, Erretegiko familia euren ingurua utzi baitziguten geure gunea prestatzeko; eta bestetik, udal brigadako langileak. Hauek ere bai jai aurretik eta bai jai ondoren geure aginduetara izan genituelako. Beste baten bat ahaztu eta aipatu gabe utzi badugu bera ere eskertuta sentitu dadila ez baita gure intentzioa inor alde batera lagatzea! Beste barik aurretik ditugun Gabon jai hauek gure familietarako poztasunerako eta bakerako izan daitezela! Ondo pasa ba eta urte berrira arte!!!!

Kontu - kontari...Motzin


0-2 HAURRESKOLAHAURRESKOLA- PARTZUERGOA Kaixo laguntxoak, hemen gaude haurreskolan kurtsoari hasiera ematen. Lehenengo egunetan negar apur bat egin bagenuen ere, orain oso pozik gabiltza laguntxo berriekin jolasean eta saltoka. Laster Olentzero dator eta irrikitan gaude gure opariak hartzeko. Horregatik bere ipuin eta abestiak entzuten adi-adi egoten gara haurreskolan.Urte berri on!!!

Kontu kontari...Motzin


HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOAK HH 2 URTE ESKOLAKO GAZTEENAK GARA ETA ORAINDIK ESKOLA BERRI HONETARA EGOKITZEN ARI GARA. HASIERA BATETAN NEGAR BAINO EZ GENUEN EGITEN.

BAINA APURKA-APURKA GERO ETA POZAGO GAUDE GURE LAGUN BERRIEKIN. GAUZA PILA BAT EGITEN DITUGU ELKARREKIN: JOLASTU, IPUINAK IKUSI, FRUTA, OGIA ETA GAILETA JAN, ESKULANAK, DANTZAN……


ASTEAN BITAN, PSIKOMOTRIZITATE GELARA JOATEN GARA ETA HAN SALTO-SALTO EGITEN DUGU.


NAGUSIEN GONBIDAKETAK ERE IZAN DITUGU BERAIEK EGINDAKO LAN ZORAGARRIAK IKUSTEKO, 5 URTEKO ETA LEHEN MAILAKO GELETAN EGON GARA.

GUTARIKO BATZUK JANTOKIAN GERATZEN GARA GURE SUKALDARIEK PRESTATUTAKO JANARI GOXO-GOXOA JATEN.

ETA EZ DAKIZUE ZEIN ONDO EGITEN DUGUN LO LEIREK JARRITAKO MUSIKA LASAIGARRIAREKIN!!!! ORAIN, OLENTZERON ZAIN GAUDE EA ZE OPARI POLITAK EKARTZEN DIZKIGUN. HAIN ONAK IZAN GARA ETA!!!!!!!!

ONDO PASA OPORRAK!!!!


3 URTEKOAK GAZTAINAK ERRE ARTEAN, TXIPLI TXAPLA PUN! Aurreko ostiralean, azaroak 30, gaztaina saltzailearen bisita jaso genuen Zaldupen. Goizeko 09:30ean jolastokian zegoen bere labea eta guzti. Sua pizten lagundu genion, berak ikatza jartzen zuen bitartean, guk egur zatiak labe barruan ipintzen genituen. Sua piztu ondoren, kajoiak sartu zituen labean eta labea berotzen zen bitartean berak, gaztaina saltzaileak, gaztainak zuritzen hasi zen. Labea berotu zenean gaztainak kaxoi barruan ipini zituen. Ordurako, kaxoiak bero-bero zeuden. Hogei minutu besterik ez eta prest zeuden gaztainak ahora eramateko. Hau gosea hau! Baina KONTUZ! Beroegi daude eta. Itxaron apur bat epeldu arte.


Gaztainak dastatzeko, gaztaina saltzaileak errenkan jarri gintuen binaka; ondoren periodikoz egindako kukurutxoan gaztainak banatu zizkigun. Primeran portatu ginen. Gelaka zirkuluan eseri ginen gaztainak jateko eta

UMMMMMMMM ze goxoak dauden!!! Azalak jaso! Azalak jaso! Dena txukun txukun geratu zen.


LEHEN ZIKLOA ZIKLOA 1. MAILA OLENTZERON ETXEA Irailean hasi ginenetik 1. mailan lan pila bat egin ondoren Abenduaren19an Olentzeroren etxera joango gara. Olentzeroren etxea Mungian dago eta Izenaduba Basoa parkean kokatuta dago. Bertan, euskal mitologia eta tradizioko hainbat pertsonaiekin bizi da: Mari Domingi, Galtzagorriak,Tartalo, Basajauna‌ Eskolan idatzi ditugun ezkutitzak eramango ditugu eta Olentzerokin topo egiten badugu munduan bere lan berdintsua duten Santa Klaus, Ekialdeko Erregeak, Papa Noel, Befama eta Jola Sveinarrekin batera munduko ume guztiei erregalo bat ekartzeko eskatuko diogu. ZORIONAK ETA URTE BARRI ON! Kontu - kontari...Motzin


1. maila


2. MAILA

GOROZIKARA IRTEERA

Azaroaren 21, 22 eta 23an Gorozikako aterpetxera joan ginen. Helduaz batera, taldeka banatu ginen eta arauak adostu genituen. Ondoren, logelak aukeratu genituen. Honek, aterpetxea aterpetxea ezagutzeko aukera eman zigun. 2. egunean Urdaibaiko padura aztertzera joan ginen. Bertan, teleskopioz, hegazti mota ezberdinak ikusi genituen. Handik lasterrera, neka - neka eginda hondartzara abiatu ginen. Gauean disko festa egin genuen eta primeran pasatu pasatu genuen. Tobi txakurra, bertako zaintzailea da eta, denbora guztian gure atzetik ibiltzen zen. Hiru egunetan hainbeste jolas eta abesti berri ikasi ditugu: momiaren jolasa, kaleen jolasa etab. Ez gara ahaztu behar tailerretan trufak eta karpetak egiten egiten ikasi genuela. Bukatzeko, esan behar dugu, berriro prest gaudela joateko.


2. mailako piratak Orain dela egun batzuk Txanelako Boga boga mariùela gaiarekin hasi ginen. Bertan itsasoarekin erlazionatuta dauden hainbat gauza ikasten ari gara. Besteak beste, euskaldunek baleak nola harrapatzen zituzten eta portura ekarri ondoren nola banatzen zuten; nabigatzaile ospetsu batzuen biografia, Joan Sebastian Elkanorena adibidez; eta ‌ guri gehien gustatu zaigun gaia: PIRATAK!!!, hemen beraien ohiturak, kortsario eta piraten arteko ezberdintasunak eta hainbat gauza ikasi behar dugu. Gure gelan dugun txoko zuriko argazkia jarri dugu. Ikusten duzuenez, gai honekin erlazionatutako hainbat gauza ekarri ditugu etxetik: piraten mozorroak, ezpatak eta txapelak, itsasontziak, krokodiloak, marrazoak, marrazkiak ‌.

Zaldupeko piratak


IPUIN KONTALARIA

Azaroaren 13an, bigarren mailako ikasleak, Txomin Agirre liburutegira joan ginen ipuinak entzutera. Heldu ginenean, eta ,Ipuin kontalaria etorri bitartean, ikasle batek txiste bat kontatu zigun. Virginia Imaz heldu zen eta segituan ipuinak kontatzen hasi zen. Ipuinak hauek ziren: ”Bigarren Bigarren printzesa” Munstroen uhartea”. printzesa eta “Munstroen uhartea . Gu oso gustura eta aho zabalik egon ginen ipuinak entzuten. entzuten. Fantasiazko ipuinak izan ziren eta ipuin kontalariak, plantak eginez, gure irudimena martxan hastea lortu zuen.


BIGARREN ZIKLOA 3. MAILA

3. mailako ikaskidea dugun Jon eta Aitziberri esker, irakurri eta idazteko beste era bat ezagutzeko aukera izan dugu aurten, Braile deitutakoa.


Idazkera mota hau, ikusmenean zailtasunak dituzten pertsonek erabiltzen dute batez ere. Horrela, ikumenarekin puntutxuak ikutu eta bertan idatzitakoa irakurri daiteke. Izugarria da, paper zuria dirudi baina mezu sorpresaz betetakoa da!! Idazteko ordea, makina berezi-berezi bat erabili eta puntutxuzko mezuak idazten dira.Perkins makina deitzen da. Ba ikusten duzuenez, geuk ere geure izena Brailen idazten ikasi dugu eta baita hizki bakoitzak zelako itxura daukan modu desberdin horretan. Hala ere, hizkiak ikusita bereiztea nahiko erreza badirudi ere, ukimenez irakurtzea oso zaila da. Hortik ateratzen dugu kontua, zelako azkarra den gure ikaskidea!!


GORA GURE ENERGIA!! Pasa den azaroaren 27an,eskolan, “Gora gure energia ! “ izeneko tailerra izan genuen . Ziklo osoak parte hartu genuen tailerrean, baina gelaka joan ginen informatika gelara tailerra egitera. Lehenengo, energia iturri desberdinetaz hitzegin genuen eta ondoren, energia nola sortzen den azaltzen zigun bideoak ikusi genituen . Ostean ,Tomas Biomas, Juan Bolkan, Lolo Eolo, Nano Solano eta Vera Ribera lagunak aurkeztu zizkiguten. Bukatzeko, lagun berri hauen munduan bidaiatzeko pasaportea eta motxila eman ziguten. Baita etxeko ateetan eskegitzeko txartelak ere, energia nola aurreztu gogora arazten digutenak. Oso ondo pasatu genuen !!!!


ZALDUPEKOAK ERRENTERIARREKIN HARREMANETAn Hirugarren Mailako ikasleak eskutitz bat idatzi diegu Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleei. Horretarako, lehenengo gutuna idazten ikasi dugu. Hori egiten lan handia egin dugu: eskutitz desberdinak irakurri, behatu, antzerakoak idatzi, zuzendu‌ Bai horixe lan handia!

Hori egin eta gero, denon artean eskutitza asmatu eta idatzi diegu. Bertan, ea gurekin harremanetan jarri nahi duten galdetu diegu. Baietz erantzuten badute gure deskribapenak bidaliko dizkiegu, banan-banan gu geu nortzuk garen aurkezteko. Nahiko genuke beraiek ere guri bidaltzea lagunak izateko. Agian, elkar ezagutuko dugu. Geu Errenteriara joan eta beraiek Ondarroara etorriko balira asko poztuko ginateke!


4. MAILA

TRILINGÜISMO Hemos llegado a 4º curso y estamos apuntados a un proyecto de trilingüismo. Eso quiere decir que tenemos las mismas horas de clase de inglés, de castellano y de euskera. En inglés antes teníamos 3 clases a la semana y ahora tenemos 5. De esas 5 hay 3 para el idioma inglés y las otras 2 son para dar Ciencias Naturales en inglés. En euskera tenemos libros nuevos y son muy modernos, hasta tienen CD, uno para cada uno. Con Nerea leemos cuentos, con Arnaitz (y a partir de ahora con Itziar) escribimos cuentos inacabados y con Begoñe trabajamos la gramática y aprendemos a utilizar correctamente el idioma. Los viernes también viene a ayudarnos Lurdes. En castellano hacemos como en inglés: cada día hay un ayudante, que escribe la fecha, lo que hemos comido, si falta alguien, algún refrán, chiste o trabalenguas... También traemos una noticia cada día y la comentamos entre todos. Los viernes hablamos en castellano en los talleres y ahora tenemos más soltura. Aprendemos mucho y lo pasamos genial.


4. MAILAKO BERRIAK Aurten 4. A mailan maisu berria izan dugu abenduaren 4ra arte. Bere izena Arnaitz da eta lekeitiarra da, nahiz eta orain Gizaburuagan bizi. Orain beste eskola batera joan da eta pena handia hartu dugu. Gauza asko ikasi ditugu berarekin eta 4. B mailara ere joan izan da astean 3 edo 4 aldiz laguntzera. Orain andereĂąo Itziar etorri da eta ziur gaude berarekin ere gauza asko ikasiko ditugula. Itziar mutrikuarra da eta ikasturtea amaitu arte geldituko da.

LEA-ARTIBAI ESKUALDEAN ZEHAR Azaroaren 15ean gure eskualdea ezagutzera joan ginen. Lehenik, Arretxinagara joan ginen eta bertan elizara sartu eta harri koskorrei hiruna buelta eman genizkion. Handik Asierren amak lan egiten duen Azaro Fundaziora joan ginen, gonbidatu egin gintuztelako. Lehenengo, Lea-Artibairi buruzko bideo bat ikusiaz batera, galleta batzuk jan genituen. Ondoren, eraikin osoa erakutsi ziguten, hala nola, bulegoak, laborategiak, tailerrak, lantegia ‌ Lantegian plastikoa nola egiten duten azaldu ziguten.


Handik irtetean Ziortzara abiatu ginen. Bertan Monastegia ikusi genuen eta elizako aulkien azpian garai batean lurperatu zituztenen izenak idatzita zeuden. Ziortzako kondairak dioenez, fededunak mezatan zeudela arrano bat ikusi zuten hango hilobi batetik garezur bat hartzen, eta orain eliza dagoen tokira bota zuen. Horregatik fededunek eliza han eraikitzea pentsatu zuten eta Ziortzako armarrian arrano bat garezurrarekin jartzea erabaki zuten. Bazkalordua heldu zenean Aulestira abiatu ginen eta bertan bazkaldu eta jolastu egin genuen. Azkenik, Gizaburuagara joan eta errota zaharra ikusi genuen, Lea-Ibilbideko zatitxo bat jarraituz.


HIRUGARREN ZIKLOA ERDI AROA ONDARROAN 2012ko irailaren 14an, ostirala, Gotzon Iparragirre 3. zikloko geletara etorri zen Erdi Aroko Ondarroaren historia kontatzera: Ondarroa 1327.urtean sortu zen. Gaur egun dauden ia gauza guztiak ez zeuden: portua, kukaina, parkea, etxebizitzak... Antiguako eliza izan zen Ondarroako lehen eraikina, eta gaur egun ere zutik dago. Antiguan batzarrak egiten ziren eta bertan izendatzen zen alkatea ere.Kaxa batean herriko gizon lur jabedunen izenak jartzen ziren eta ume batek ateratzen zuen papera. Paper horretan jartzen zuen izena izaten zen alkate. Antiguako bigarren solairua xx. mendekoa da. Ibaia oso garrantzitsua zen, bertatik ekartzen baitzuten merkataritzako produktuak. Itsasontziz ekartzen zituzten garai hartan ez zegoelako beste garraiorik. Zubi bat zegoen zabaldu eta itxi egiten zena eta horrela itsasontziak pasatzeko ordaintzen zuten dirua. 1473an Ondarroa erre egin zen. Erreketaren ondorioz jende asko hil eta herri guztia suntsitu egin zen. Suertez Antiguak bertan jarraitu zuen. 1515.urtean beste eliza bat eraiki zen eta honek moila bezala balio zuen, bertan lotzen zituzten txalupak.- Andra Mari eliza izenez ezagutzen da gaur egun eta kareharriz eta hareharriz osatua dago. XVI. mendean hasi ziren ondarrutarrak baleak arrantzatzen.Balearen gorputz osoa aprobetxatzen zen: hezurrak, koipea, okela...


Bizkaiko Kirol Egokituen Federazioa Ondarroan Urriaren 19an, Ostiralean, Ondarroako Kiroldegian BKEFa egon zen gazteei kirola elbarrituentzako ere badagoela erakusteko. 2012ko urriaren 19an Ondarroako Udal Kiroldegian Bizkaiko Kirol Egokituen Federazioa etorri zen gazteei elbarrituentzako ere kirolak badaudela erakusteko, nolakoak diren azaltzeko eta bide batez kirol egokituak frogatzeko. 4 kirol klase egon ziren: -Golballa. -Hanka gabeko volleyballa. -Gurpildun aulkiekin zirkuitua. -Petanka. Joan ziren hiru ikastetxeak antolatzeko, Zaldupe TxominAgirre eta Zubi- Zahar lau taldetan banatu zituzten zer ikastetxekoak ziren kontuan hartu gabe. Ikasleentzako kirolak berriak ziren, jolasten ikasi behar zuten Golballean.Ikusmen elbarritasuna dutenentzako kirola da, jolasa oso erraza da: Helburua gola sartzea da baina ez duzu ezertxo ere ikusten, elbarritasuna duzulako, kasu honetan benda bat ipini zieten ikasleei. Baloiak barruan kaskabilo antzeko batzuk ditu. Jokalariak eskuekin bota egiten du baloia belauniko dagoela eta atezainak kaskabiloak entzun eta eskuekin gelditu behar du baloia. Edo petanka, hau betiko jolasa da; Normalean mugikortasun elbarritasuna dutenak jolasten dira, gurpildun aulkian pilota bota eta pilota zuriaren ahalik eta hurbilen botatzea da helburua. Hanka gabeko volley ballean bi talde zeuden talde bakoitza lurrean jarrita egon behar zen, baloia beste aldera bota behar zuten ez bazen ailegatzen edo sare azpitik pasatzen bazen arrastaka mugituz baloia jaso behar zuten. Gurpildun aulkietan binaka zirkuitua egin behar zuten eta lehenago iristen zena irteerara zirkuitua egin ondoren irabazlea zen.


Kirol guztiak elbarritasun desberdinei egokituta zeuden, argi utzi zuten elbarritasuna dutenek ere berdina ahal dutela bizitza eta kirola.


GURE ENERGIAK

Naturgas energiako aditu bi astebeterako Zaldupen. 2012ko azaroaren 26an, Naturgas energiako arduradunak etorri ziren Zaldupera. Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzako bost energiei buruzko hitzaldiak ematen joan ziren mailaz maila. Ipuin erara kontatu zieten energia bakoitzaren nondik norakoak. Energia bakoitzak bere pertsonaia zuen. NANO SOLANO: Eguzkiaren mundutik zetorren eta azaldu zieten bere munduan bi panel zeudela eguzkiaren energia xurgatzeko eta aprobetxatzeko. Horrela, Eguzki-energia bi modutan erabil eta aprobetxa daitekeela azaldu zieten: 1- Ura berotzeko:energia horri eguzkienergia termikoa deritzo. 2-Elektrizitate bihurtzeko: energia horri eguzki- energia fotovoltaikoa deritzo. Eguzki energia xurgatzeko bi panel mota daude. 1- Eguzki panel termikoak: eguzki izpiak xurgatzea eta bero bihurtzea ahalbidetzen dute.Energia mota horrekin, adibidez bainugelako ura berotu dezakegu. 2-Eguzki panel fotovoltaikoa: eguzkiizpiak elektrizitate bihurtzen dituzte eta horrela, jostailuek, kalkulagailuek...soilik eguzki energiari esker funtzionatzen dute BERA RIBERA: Mundu hidraulikotikoa zen eta hemen uraren mugimenduetatik elektrizitatea sortzen zen. Prozesu hau jarraitzen du elektrizitatea sortzeko: 1-Ibaian, presa bat eraikitzen da. Presa horrek ura igarotzea galarazten du eta

urtegia deitzen diogun laku handi bat sortzen da. 2-Uhateak irekitzen direnean, ura hodi handi batzuetatik igarotzen da, gurpil handi-handi batzuk biraraziz.Gurpil horiek “turbinak� dira.Turbina hauen ardatzari sorgailu elektrikoa lotzen zaio eta hauek birarazterakoan elektrizitatea sortzen da. LOLO EOLO: Mundu eolikotik zetorren eta hemen haizea elektrizitate bihurtzen zen aerosorgailuetatik. Honela bihurtzen da energia elektrizitate. 1-Lehenik, haizearen indarra aerosorgailuen palak birarazten ditu. 2- Palak biraka ari direnean, mugimendu horrek energia elektrikoa sortzen du. 3-Azkenik, energia hori lurpeko klabe bidez eta aireko lineen bidez garraiatzen da energia hori kontsumituko den tokiraino. JUAN VOLKAN: Mundu Geotermikokoa zen eta energia lurraren barruko berotik sortzen zela azaldu zieten ikasleei. Energia geotermikoa lurraren barruan dagoen berotasuna aprobetxatzen duen energia da.


Energia mota hau zentral geotermikoetan aprobetxatzen da eta zentral hauek putzu geotermikoak dauden inguruetan eraikitzen dira. Lur barruan dagoen lurrunak turbina bat birarazten du, honela sorgailu baten bidez elektrizitatea sortuz. TOMAS BIOMAS: Biomasaren mundutik zetorren eta azaldu zieten naturatik datorren guztiarekin sortzen zela energia: hostoak, adarrak, enborrak, zabor organiko...etatik. Biomasako zentralek, hondakinak, egur-hondarrak eta zakarrak erretzen dituzte, horrela elektrizitatea sortuz.

Biomasa, biogasa (etxeko gasaren antzekoa) eta etanola (gasolinaren antzekoa) sortzeko erabiltzen da Hau guztia azaldu ondoren, bi taldeetan banatu zituzten ikasleak jolas bat egiteko eta panelean zeuden galderei erantzuteko. Ikasle bakoitzari opari sorta bana ere eman zioten: motxila, jardueren liburuxka eta ateko dindilizkari batzuk. Saio hauek ikasleei lagundu diete energiei buruz gehiago jakiteko eta energia horiek nondik datozen jakiteko.


Oiz mendira irteera Zaldupe eskolako 3. zikloko ikasleak Oiz mendira joan ziren haize- errotak ikustera Z. I Ondarroa Urriaren hiruan Zaldupe eskolako 3. zikloko ikasleak Oiz mendira joan ziren. 09:30 etan autobusetara igo eta Oizerantz abiatu ziren. Autobusetik jaitsi eta porlanezko pista batetatik oinez mendi gailurrerantz abiatu ziren. San Cristobal ermitara iritsi zirenean atsedenaldi bat egin zuten. Hamaiketakoa jan eta gero tontorrera igo ziren, bertoko panoramika ikusgarria zen, inguruko hainbat mendi eta herri ikusten ziren, adb: Anboto, Gorbea, Durango, Markina‌

Tontorretik berriro San Cristobal ermita ingurura jaitsi ziren, bertan bazkaldu eta jolastu egin zuten. Ikasle batzuk han gertu zegoen iturri batera joan ziren ura hartzera. 14:30 etan ikasleak eta irakasleak autobuserantz jaitsi ziren, nekatuta baina poz-pozik laurak aldera eskolara bueltatu ziren.


Saturran hondartza aztertzen Z. I Ondarroa Urriaren 29 an Zaldupe eskolako 3. zikloko ikasleak Saturran hondartzara joan ziren Azterkosta Programa burutzera. Hondartzara iritsi zirenean arropa egokiak jantzi zituzten: eskularruak, katiuskak... 6.mailakoak , zazpi hondartzetara joan ziren, 5.mailakoak berriz, Saturraran hondartzan gelditu ziren.

.

Aurretik , 6.mailako ikasleak aurreko ikasturtean ere Azterkosta Programan parte hartu zutenez, 5.mailakoei zer aztertu behar zuten azaldu zieten. Talde biek gune ezberdinetan antzerako lana egin zuten. Lehengo, marea noraino igotzen zen ikusi zuten, hau da, hondartzaren alde buztiak zenbat neurtzen zuen, ondoren hondar lehorraren luzera neurtu zuten. Termometro berezi batekin uraren tenperatura neurtu zuten. Gelatik ontzi txiki batzuk eraman zituzten, ur laginak hartu eta bertoko uraren hainbat ezaugarri aztertzeko (PHa, nitratoak...). Gida baten laguntzaz inguruko landaretza eta animaliak ere aztertu zituzten. Bildutako datu guztiak txosten batetan jaso zituzten. Amaitzeko poltsekin hondartzako hainbat zabor bilgu zuten. 11:30 ak aldera arropak aldatu, hamaiketakoa jan eta lana burututa eskolarantz bueltatu ziren.


MENDIKO IRTEERAK 2012-2013 ikasturtean ere mendi irteerak egiten dihardugu. Badakizue hauek Bizkaiko kirol eskolak antolatutakoak izaten direla. Ibilaldi hauek domeketan egiten dira goizeko 8etan Itsasaurreko autobusen geltokitik. Nahiz eta askotan goiz jaikitzea kosta, bene-benetan esan dezakegu merezi duela sakrifizio txiki hori egin eta parte hartzea. Animatu ba gurekin etortzera!

ETXEETAN DITUZUEN JOLAS- JOSTAILUEN ESKARIA Sasoi honetan etxe guztietara jolas eta jostailu berriak ailegatzen dira. Beraz, zaharrak, ez bota eskolan behar ditugu ludotekarako eta. Eskerrik asko!

Kontu kontari...Motzin


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Kontu kontari...Motzin

34


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.