` edicion
euskal herria la rioja
Diciembre 2013 / nº212 / www.mondosonoro.com
48. Durangoko Azokak 40 kontzertu baino gehiago, 353 nobedade eta 130 ekitalditik gora eskainiko ditu abenduaren 5etik 8ra.
D
urangoko liburu, diska (eta, oro har, kultura) azoka, Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak antolatzen duena, aurten ere euskera izendatzaile komuntzat duten berritasunen aurkezpenak jasoko ditu, baita kontzertu eta bestelako jarduera kulturalak ere bai. Eta ez bakarrik Euskal Herri mailako kultura azokarik garratzitsuena delako, baizik eta artistek, hau jakinda, haien lanak han aurkezteko gorde ohi dituztelako, aldi berean horrela lan berriari bultzadatxo bat emateko, edo sinergia hori lortzeko. Urtero legez, abenduaren 5etik 8ra Durangoko kaleak jendez, euskeraz eta kulturaz beteko ditu azokak. Bestelako guneak (Areto nagusia, Saguganbara, Plateurena, Kabi@ eta Szenatokia) lehengo urteetako toki berdinetan mantenduko dira. Antolakuntzak proposatutakoa guztietan zehar ibiltzen joatea da, horrela “Azoka hiria” deituriko zirkuitua eratzeko.
Berrikuntza nagusitzat har dezakegu Irudienea (ikusentzun plaza) gunea tokiz aldatuko dela. Aurten lehenengo aldiz Zugaza zineman egongo da (azokatik 150 metrotara). Ahotsenea (sortzaileen gunea) ere tokiz aldatuko da aurten, eta azoka kokatzen den Landako gunearen barruan egon beharrean, Landako eta Montevideo kaleen artean dagoen orube batean kokatuko da, karpa haundi baten babespean. Karparen baitan, prentsaurrekoetarako plato modukoa egongo da, aurkezpenak eta hitzaldiak egiteko (Ahotsenea gunean, musika ez ezik literatura eta beste arte motak ere lekua baitute). Kontzertuetarako eszenatoki zabala ere izango du, lasai egon. Han zuzeneko musika aurkezpenak egiteko aukera izango dute taldeek. Landako erakustazokan (gune nagusia, esateko, 3.700 metro karratuekin) 353 berritasun egongo dira salgai, 122 partaidek (argitaletxe, disketxe, ) parte hartzen dutelarik. Gehienak liburuak badira ere (200etik gora), diskak, aldizkariak, bideoak eta bestelako materialak egongo dira erosgai. Aurten 238 stand egongo dira, iaz baino 15 gutxiago. Landako erakustazokaren ordutegia 10:30etatik 20:00etara izango da, eta gainera egun
foto: Txelu Angoitia
Euskal kulturaz jantziko da abenduan Durango bereziak ere prestatu dituzte. Hala nola, abenduak 5 “Ikasleen eguna” izango da, eta abenduak 6 “Argizaiola” saria banatuko da eta berari eskainiko zaio eguna. Azken sari hau William A. Douglas antropólogo amerikarrari emango zaio, euskal diasporaren inguruko ikerketa sakonetan ekiteagatik. Bestalde, Eskozia izango da aurtengo herrialde gonbidatua. Musikaren alorrean, azokaren lau egunetan 40 taldetik gora igoko dira Ahotseneako eszenatokira, etengabe 11:00etatik 20:30etara irekita egongo dena. Beste askok, tertulia moduan aurkeztuko dituzte haien lanak, lehenago aurkeztutako Ahotseneako platoan. Zuzeneko aurkezpenak ordu erdikoak izango dira, beste batzuen artean EH Sukarra, Mursego edo Lou Topet bezalako taldeek haien lanak aurkeztuko dituztelarik. Bestalde, Plateruena Kafe Antzokiak egitarau mamitsua prestatu du, bai gauerako kontzertuekin eta bai goizekoekin. Gainera, hauek aurreko asteburuan hasiko dira, Ruper Ordorika eta On taldeen kontzertuekin. Ikusi daitekeenez, kultura ez ezik, musika ere ez da faltako aurtengo Durangoko Azokan, beraz, ez pentsatu bi aldiz eta hurbildu zaitez! n Mikel Izarra
sumario 1 y Portada 2 y Noticias y VILLA DE BILBAO 3 y Noticias y MURSEGO 4 y zea mays y Los Discos De ... 5 y el desvÁn del macho y doinu nota y ZARATA MUSIC STUDIO 6 y Demos y Discos 7 y Guía Distribuidores y On The Road 8-10 y Recomendados 11 y MONDO CULTURA y sORTEOS 12 y Conciertos 13-16 y Agenda
Portada l MondoSonoro.com l Edición Euskal Herria y La Rioja l Diciembre 2013 l 1