Nº223 Zarata Mondo Sonoro Diciembre 2014

Page 1

` edicion

euskal herria la rioja

Durangoko Azoka

Diciembre 2014 / nº223 / www.mondosonoro.com

Durango, euskal kulturgintzaren plaza 49. Durangoko Azoka ospatuko da aurten, abenduaren 5etik 8ra. Mende erdiko ibilbidea betetzeko urte baten faltan, 245 erakusmahai bilduko ditu Azokak herri bizkaitarrean.

A

benduko lehen asteak ekarriko du berriro ere Euskal Kulturaren ospakizun handiena. Gerediaga Elkarteak antolatutako Durangoko Liburu eta Diska Azokak gure hizkuntzaren eta honi lotuta doazen kultur ekimenen sustapena izango du helburu. Horretarako, 49. edizioak 150 ekitaldi eta 500 sortzaile bilduko ditu Durangoko kaleetan eta antzolakuntzak baliatzen dituen 8 gune desberdinetan, Kulturaren Plaza landakoguneko salerosketarekin batera. Ohi denez, Azokarako espreski gordetako nobedade asko izango dira, 330 guztira aurten. Musikak presentzia handia izango du, egun guztietan zehar ospatuko diren kontzer-

tuekin, goizez eta gauez, bai Ahotsenean eta baita Plateruena Aretoan ere. Aurten, Ahotseneako guneak bi karpa izango ditu, bata zuzenekoentzat eta bestea artista eta sortzaileek eskeiniko dituzten solasaldientzat; birmoldatze honekin, eskaria egin zuten talde guztiak izango dira presente. Bertatik pasako dira publikoak maite dituen artista euskaldun hainbat, Itziarren Semeak, Eskean Kristö edo Enkore bezalako taldeak, Tania de Sousa, Xabi Solano edo Beñat Igerabide bezalako izen propioak, eta baita gure inguruko izen potoloak, horien artean adibide argi den Berri Txarrak, 20 urteko ibilibidea borobiltzeko “Denbora da poligrafo bakarra” diska hirukoitza aurkezten. Plateruena aretoaren egitaraua gehituta, eskaintza zabaldu egiten da, zuzenean arituko diren taldeen artean hiru azpimarratzen direlarik: Gatibu, Vendetta eta Hesian. Edizio honetako berrikuntza bat autoekoizleei eskeinitako espazioa da, Areto Nagusiaren alboan kokatuta. Bertan, 16 autoekoizlek izango dute euren ekimena ezagutzera

emateko parada, tartean ezagunak egiten zaizkigun taldeen izenak, Haxotz, Soviet, Khous, On Musika eta Adarrots. Areto Nagusiak eskeintzen dituen solasadi, eztabaida eta gogoeta saioetan ere izango dira Euskal Herriko musikari hainbat, hala nola Fermin Muguruza, Gorka Urbizu edo Niko Etxart. Bestelako disziplinak ere euren guneak izango dituzte: Saguganbara, Irudienea, Kabi@, Szenatokia eta Azoka TB, guztira. Aurtengo Argizaiola Saria Anuntxi Aranak jasoko du, euskal mitologian egindako lan idatziengatik eta orokorrean euskal kulturaren sustapenean egindako lanarengatik, bera izan zen adibidez, Iparraldean euskaraz egindako lehen tesiaren defendatzaile. Saria, Oier Guillanek zuzendutako ekitaldian jasoko du, San Agustin Kulturgunean. Mende erdiko ibilbidea betetzeko gutxi falta zaionean, animatu gure kulturgintzaren Azoka handiena ospatzera, gure musika, literatura eta bestelako adierazpen artistikoak bizirik eta emankor jarraitu daitezen. n Iker Pérez

sumario 1 y Portada 2 y Noticias y VILLA DE BILBAO 3 y NOTICIAS y TRISTAN CROWLEY 4 y ainara legardon y reykyavik 606 5 y revolta permanent y mondo cultura y ZARATA MUSIC STUDIO 6 y DEMOTEST y Discos y DEMOS & EP’S 7-10 y Guía Distribuidores 8-10 y Recomendados 11 y CONCIERTOS 12-16 y Agenda

Portada l MondoSonoro.com l Edición Euskal Herria y La Rioja l Diciembre 2014 l 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.