` edicion
euskal herria la rioja
Noviembre 2016 / nº244/ www.mondosonoro.com
Musika munduan hogei urte betetzeko oso gutxi falta zaienean, laukote bilbotarrak “Harro” izeneko lana aurkezten digu. Dave M. Allen aukeratu dute berriro ere ekoizpen lanetarako eta horren emaitza hamabost abesti bikain batzen dituen disko berri bat da.
E
uren zortzigarren lanari “Harro” jarri diote, “harro gaudelako guk egindako musikarekin, garenokin, jarraitzen gaituztenekin eta gure azkenengodiskoarekin. Hogei urte hauetan inguruko harrokeria saihestu dugu eta harrotasunez taldekide berberek jarraitzen dugu gero eta abesti hobeak egiten”. Taldeak eboluzio bat jarraitzen du eta aldaketak ere badaude. “Igertzen da bizirik gaudela eta azkenengo hiru urte hauetan bizi izandakoa modu desberdinetan ikusten da diskoan. Abestiak nahiko laburrak dira beste diskoekin konpara-
tuz, konpontzeko era ere aldatu dugu teknologia berriei esker, sintetizadoreak eta programaketak sartuz. Kantuakegiterakoan askoz ere arinagoak gara balio ez duena kanporatzeko eta benetan balio duenarekin geratzeko. Beti bezala, gure disko bakoitza garai bateko argazki musikala izan da, eta ‘ Harro’ diskoarekin berdin gertatu da, Zea Mays puri-purian baina 2016an”. Hogei urte beteko dituzte datorren urtean, eta nohizbehinka atzera begiratzea ere beharrezkoa dela uste dute.“Oso baliogarria da arnasa hartzeko eta egindakoarekin disfrutatzeko ze askotan arinegi joaten gara hurrengo pausoak jarraituz”. Taldean hasi ziren berberek jarraitzen dute, eta hori ez da batere ohikoa. “Seguruena lehenengo diskoarekin sekulako arrakasta eduki izan bagenu orain gauza desberdina izango zen. Betidanik danak sentitu gara oso Zea Mays eta hasieratik lan eta lan egin dugu gauden lekura heltzeko. Hau matrimonio bat bezalakoa da eta batzutan lagundu behar diozu zure ondokoari nahiz eta taldearen erritmoa moteldu.
Zea Mays
Zea Mays, oso harro Taldea gogor eta sendo abiatzeko taldekide guztiak abiadura berdinean joan behar dira”. Diskoan denetarik dago, “bai dantzatzeko, negar egiteko, kantatzeko... Bizitza den bezala, horrelakoa da gure diskoa. Monotoniak eta errepikapenek hiltzen gaituzte. Berdin zaigu disko berean hainbeste erritmo eta melodia desberdinak izatea. Azken batean Zea Mays gara eta horrek borobiltzen du dana”. “Orain” abestian adibidez Love of Lesbian taldeko Santi Balmes entzun dezakegu euskaraz abesten. “Santiren letrak eta bere hitz jokoak asko miresten ditugu. Oso profesionala da eta guk pasatutako pauta eta informazioarekin nahikoa izan zuen Bartzelonan sekulako grabazioa egiteko euskeraz. Guk zoriondu genuen momentuan ‘ escucharlo bien porque no sé si he cantado en croata’ esan zuen”. Iragarrita dituzte lehen datak, eta hemendik aurrera zuzenekoetan arituko dira, “Jo jo eta jo, desiratzen gaude abesti berriak zuzenean konpartitzeko eta beti bezala emozio guztiak airetik hedatzeko”. n Tom Hagen
sumario 1 y ZEA MAYS
2 y THE ALLNIGHTERS y NOTICIAS 3 y NEILA 4 y MUNLET y NOTICIAS 5 y MODO CULTURA y ZARATA MUSIC STUDIO 6 y DEMOTEST y DISCOS y DEMOS & EP´S 7-10 y GUÍA DE DISTRIBUIDORES 8-10 y RECOMENDADOS 11-12 y CONCIERTOS 13-16 y AGENDA
Portada l MondoSonoro.com l Edición Euskal Herria y La Rioja l Noviembre 2016 l 1