` edicion
euskal herria la rioja
Durangoko Azoka
Diciembre 2016 / nº245/ www.mondosonoro.com
Badator Durangoko Azoka Aurtengoan abenduaren 2tik 6ra ospatuko den 51. Durangoko Azoka indartsu dator, beste behin ere. Iaz, 120 ekitaldi egin zituen Ahotseneak marka guztiak hautsi bazituen, aurtengoan ere zenbateko beretsua mantentzea lortu dute, 70 kontzertu eta 53 aurkezpenekin.
Z
ifrak ikusgarriak dira: Aurten, iaz bezala, 5 egun iraungo duen azokak 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu. Inoiz baino goizago (abenduaren 2an) hasiko da eta kontzertu, solasaldi, proiekzio, umeentzako jarduera, tailer, ikuskizun eta abarrez gozatu ahal izango dugu. Hori guztia, 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian. Durangoko Azokaren ardatza diren musika, kontzertu eta liburuek, ordea, proiektu digital, ikusentzunezko pieza eta antzezlanak izango
dituzte osagarri. Areto nagusiko solasaldi eta mahai-inguruan 45 lan aurkeztuko dira. Gainera, Gogoetaren plazak, hirugarren urtez, kulturgintzaren hausnarketak eta eztabaidak bilduko ditu. Saguganbara-ko (“Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa”), programazioa ikasleentzako tailerrek, ikuskizunek, ipuin kontaketek, aurkezpenek, ikusgarri musikalek edota sormen tailerrek osatuko dute. Gainera, Irudienea (Euskal ikus-entzunezkoen aretoa), Kabi@ (kultura eta eduki libreen gunea), Szenatokia (arte eszenikoa taula gainean) eta, nola ez, Azoka TB ere han izango dira. Plateruena-k ere egunero programatuko ditu kontzertuak. Hala nola: Willis Drummond, Zea Mays, Hesian, Skakeitan eta Bide Ertzean. Areto Nagusiarekin batera, Landako alboko parkera itzuliko den Ahotsenea izango da, seguru aski, lekurik arrakastatsuena. Adibide gutxi batzuk jartzearren: Gatibu, Belarmiñak, Keu, Joseba B. Lenoir, Kokein, Xabaltx, Oskarbi, Labrit, Bidaia eta Izarok beraien disko berriak zuze-
nean aurkeztuko dizkigute. Solasaldien atalean, aldiz, Txuma Murugarren, Pier Paul Berzaitz edota Inoren Ero Ni-k diskoak solasaldi formatuan promozionatuko dituzte. Liburu berriak aurkeztuko dituzten idazleen artean, Joxe Austin Arrieta, Juan Gorostidi, Arantxa Urretabizkaia, Kirmen Uribe eta Antton Kazabon egongo dira, besteak beste. Horretaz gain, Josu Bergarak “Kanta txikien indarra” musika tailerra egingo du, Jon Eskisabel Bide Ertzean taldeari buruz idatzi duen biografiaz arituko da eta, nola ez, aurtengo disko-libururik onenetakoaren aurkezpena izango dugu: Antton Olariaga, Harkaitz Cano eta Jexuxmai Lopetegiren lan erakargarria. Entzun aldizkariak bere 66. alea argitaratu du, disko-liburu formatuan, “Aho bete doinu” liburuaren bigarren zatiaz gain. Gonbidatuen artean, Argentinako euskal komunitatea izango dugu aurten protagonista. Eta orain, hau guztia irakurrita, ez iezaguzu esan etxean geldituko zarenik! Webgunean dioten moduan: “Denontzat izango du plana Azokak, topatu zurea”! n Urko Ansa
sumario 1 y DURANGOKO AZOKA
2 y HIGHLIGHTS y NOTICIAS 3 y THE LOOKERS y NOTICIAS 4 y KOKEIN y JUÁREZ 5 y WILLIS DRUMMOND y MODO CULTURA y ZARATA MUSIC STUDIO 6 y DEMOTEST y DISCOS y DEMOS & EP´S 7-10 y GUÍA DE DISTRIBUIDORES 8-10 y RECOMENDADOS 11-13 y CONCIERTOS 14-16 y AGENDA
Portada l MondoSonoro.com l Edición Euskal Herria y La Rioja l Diciembre 2016 l 1