Nº290 Zarata Mondo Sonoro Diciembre 2020

Page 1

Diciembre 2020. Nº290 zaratamondosonoro.com

EUSKALHERRIA LA RIOJA

Murrizketak izan arren, 55. Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra arte ospatuko da, baina formatu berezian: sortu den online dendak 2300 produktu baino gehiago izango ditu salgai, 852 nobedaderekin, eta Durangon bertan 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira.

K

ulturzaleek aurten sortutako 852 nobedade izango dituzte eskuragai Azokako webgunean: 636 liburu, 100 musika-produktu, 44 aldizkari eta 72 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, jokoak, papergintza...). Guztira, 2300 produktu erosi ahal izango dira euskal kulturaren denda erraldoi honetan, 185 partehartzaileren eskutik (diskoetxeak, argitaletxeak, elkarteak, autoekoizleak...). Azoka ez da bakarri salerosketarako gune hutsa izango, 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira bi espaziotan: Landako Gunean eta Plateruenan. Azokan egon ohi diren gune guztietako jarduerak egongo dira: Ahotsenea, Kabi@, Szenatokia, Saguganbara, Plateruena, Irudienea eta Areto Nagusia. Plateruenan diskoen aurkezpenak egingo dira, abenduaren 5etik 8ra, 10:30etik 21:00ak arte. Guztira 37 musika-talde igoko dira taula gainean, estilo guztietakoak: Rafa Rueda, Zetak, Hibai, gatibu, Bulego, Haxotz, peio eta Itsua, Kohatu, Mikel Urdangarin... Landako Gunean, aldiz, gainontzeko jarduerak antolatuko dira.

Taupada aurten ez da etengo

zaratamondosonoro.com — @ZARATAmondo — facebook/zaratamondosonoro

Ekitaldi guztiak presentzialak izango dira, aforo mugatuarekin, eta aldez aurretik beharrezkoa izango da sarrerak erreserbatzea. Durangoko eta mugakide diren herrietako kulturzaleek ekitaldietara hurbil daitezte. Zuzenean eskainiko dira ere streaming bidez. Durangotik kanpo ere jarduerak antolatuko ditu Durangoko Azokak, Zu non, han DA! ekimenaren baitan. Euskal Herriko zortzi herritan (Amurrio, Atarrabia, Azpeitia, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Ondarroa) kontzertuak egongo dira, 32 musika-talderen parte-hartzearekin. www,durangokoazoka.eus

Diciembre 2020 #01


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Nº290 Zarata Mondo Sonoro Diciembre 2020 by Zarata MondoSonoro - Issuu