AZKEN HIRU URTEETAKO GAIEN BERRIKUSTEA 2005/06 IKASTURTEA Kaixo denoi: Lehenik eta behin, har ezazue nire eskerrik beroena ikasturte honetan egin duzuen lan garrantzitsuarengatik. Tolosako Eskolako Agenda 21 programaren barnean, Udaletxeko batzar-aretoan, egindako lana aurkeztu zeniguten eta, ondorioz, herriarekiko zenbait konpromiso hartzeko prest azaldu ginen. Aurkeztutako txostena udal teknikariekin aztertu dugu eta zuen proposamenei erantzuna eman nahi diegu: 1.- Jakin badakizue, Foruen etorbideko parkea 8 urte artekoentzat diseinatu zela. Bertan jarritako jolasen diseinua abangoardista da eta jolas guztiek betetzen dituzte segurtasun eta osasun arauak. Komunak jartzeko obra hasita dago eta egun batzuk barru martxan jarriko dira. Landare-guneak ez dira itxiduraz babestu behar, errespetatu baizik. 2.- Sortzez Garbia enparantzako parkea gero eta zahartuagoa dagoela ikusi dugu eta udal aurrekontuetan berritzeko proposamena egingo da, datorren urteari begira. Parke honetako jolasak 8 urtetik gorakoentzat izatea egoki ikusten dugu. 3.- Toki estali bezala Topagunea dugu. Seguru nago zuetako asko bertara hurbiltzen zaretela lagunartean egotera eta bertan antolatzen diren ekintzetan parte hartzera. 4.- Zerkausia berritzeko obra martxan dago jada, eta urritik aurrera bertan egoteko aukera ere izango duzue. Proiektuaren arabera, argindarraren intentsitatea programatu ahal izango da, ekintzen arabera eta gauez edo egunez den. Berotzeko sistema ere jarriko da eta ekintzen programazioaren arabera martxan jarri. Orain Gazteria Departamentua ari da aztertzen nolako ekintzak eskaini gazteei erakin honetan. Era berean, komun berriak jartzeko aukera aztertzen ari gara, orain Trianguloan dauzkagun komunek irisgarritasun neurririk betetzen ez dutelako. Zerkausiaren goiko aldea puntualki erabili ahal izango da, antolatzen diren ekitaldien arabera. Zerkausiak aukera ematen du erabilera zabala izateko; hori dela eta, proposamen guztiak aztertu daitezke eta erantzuna eman, beti ere, bizilagunen adostasuna izanda. 5.- Zumardirako 3 proiektu daude: bata, Eusko Jaurlaritzarena, Ibarrako kolektorea jarri behar denez, ibaiaren bi aldeak egokituko dira; bestea, paper fabrikaren urbanizazioa, eta azkenik, Udalak bultzatuta, eremu guztia egokitu eta erabilera sustatzeko proiektua. Foru Aldundiak autobiaren zubia eta zutabeak konponduko ditu eta hesi akustikoa zabaldu. Oso zaila da autobiaren inpaktuaren kontra aritzea; hau da, berriz, progresoaren eragina. Udalaren esku dago eremu honen erabilera sustatzea eta zuen proposamenak jakinaraziko dizkiogu azterketa egiten ari den Jimenez arkitektoari. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu eremu honen erabileraren aurrerapen bat jasotzen dugunean, zuen iritzia jaso nahi dugula. Besterik gabe, espero dugu erantzun hau ikasle guztiei irisaraztea. Bidez batez, jaso itzazue udal arduradunen eskerrak. Agur eta ondo izan. Tolosan, 2006ko ekainaren 19an Jokin Bildarratz Sorron ALKATEA 2005/2006 ikasturtean “Kalea bizi� lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. Orduan aurkeztutako ekarpenen artean badira batzuk zintzilik gelditu zirenak erantzuna ematerakoan, esate baterako: 1. Komunak eskatzen ziren Foruen etorbideko parkean eta Zerkausian. Dagoeneko bi leku hauetan erabilera egokia ematen da. 2. Sortzez Garbia enparantzan 2007/08 ikasturtean deialdi irekia egin zen plazaren inguruan eztabaidatzeko bertako bizilagun, dendari, zaharren egoitzako bitartekari eta gazteen artean. Parkearen arazoak, gatazkak, beharrak... aztertu ondoren proiektu berriak kontuan hartu beharko lituzkeen puntuak jaso ziren eta hirigintzako udal departamendura eraman ziren, proiektuaren esleipenerako baldintza pleguetan barnera zitzaten. Aurtengo aurrekontuan (................) eurotako partida dago parkearen berrikuntzarako non, aipatutako irizpideak kontuan hartuko dira. Besteak beste, bertan, solasean egoteko toki estaliak ipintzea, bizilagunen etxeetako sarbidea ez oztopatzea, zakarrontzi gehiago egotea, nerabeei zuzendutako jolasak jartzea,... eskatzen da. (Hirigintzan zuzendutako dokumentua gutun honi erantsita dago). 3. Zumardiandiko kasuan proiektua atal tekniko ezberdinak gainditu behar izan ditu. Lehenengoa autobiako zutabeak berritu eta hesi akustikoa ezartzearena, Ia bi urtez jardun dira azpiegitura honen inpaktua gutxitzeko obretan eta dagoeneko bukatuta daude. Bigarrenik, eremua egokitu beharra dago eta bere erabilera sustatu. Atal hau aurrera doa eta aisiarako eremuaren diseinua iritsiko denean Tolosako EA21 ordezkariei parte hartzea eskatuko zaizue zuek azterketa egin ondorengo ekarpenak barneratzen ote diren egiaztatzeko. Bukatzeko, etxebizitzen eraikuntza dator (ez dakigu gai hau nola dagoen) 4. Zerkausia berritu zen geroztik, ekitaldi ugari antolatu dira eta, aurreikusten genuen bezala, erabilera zabala izateko aukera ematen ari da. Hauen artean gaztetxoei zuzendutako azkenekoa Gabonetako Jolasen eremuarena izan da. Ildo honetatik jarraitzeko asmoa dugu eta Topagunetik bideratu ditzakezuen bestelako proposamenak kontuan hartzeko prest jarraitzen dugu.
EA21eko ordezkariek udalari helarazi zioten dokumentuan parkeen erabilerari buruzko ekarpenak eta zehaztapenak azaltzen dira, espazio bakoitzean zer nahi duten bereizten dutelarik. Behar bada ondo eutsi beharko zaie partaide guztien aldetik hartutako konpromisoei, hau da: udalak bere gain hartu behar du parke edota aisiarako edozein eremuaren berrikuntza diseinatzerakoan EA21eko ordezkarien ekarpenak eta hauek berriz, bere momentuan hartutakoak (zaintzea, ondo erabiltzea,...).
2006/07 IKASTURTEA
Kaixo denoi: Lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizuet berandu erantzun dugulako; dena den, har ezazue nire eskerrik beroena egindako lan garrantzitsuagatik. Tolosako Eskola Agenda 21 programaren barnean, Udaletxeko batzar-oretan, egindako lana aurkeztu zeniguten eta, ondorioz, herriarekiko zenbait konpromiso hartzeko prest azaldu ginen. Aurkeztutako txostena udal teknikariekin aztertu dugu eta zuen proposamenei erantzuna eman nahi diegu: Hondakin organikoen inguruan jakinarazi behar da Tolosaldeko Mankomunitateak etxe partikularretan konpostatzeko programa duela. Konpostagailua banatu eta erabiltzeko ikastaroak antolatzen ditu. Gipuzkoa, aldiz, bi esperientzia pilotu egiten ari da Foru Aldundia Donostian, Urola Erdian eta Urola Kostan: hondakin organikoak biltzeko zaborrontziak jarri dituzte kalean eta konpostatzera eramaten dituzte gero.Esperientzia honen emaitzen arabera jarriko ditu Foru Aldundiak beharrezkoak ikusten diren neurriak. Biogasaren gaia ere aztertu duzue. Honi buruz esan behar da Tolosako zabortegia itxi zenean, orain dela urte batzuk,ixteko obra egin zenean tximinia jarri zela biogasa atertzeko. Egindako neurketek ez dute ematen biogasa ekoizteko gutxieneko produkziorik; hori dela eta,ezin izan da martxan jarri ekoizpen planta. Bilketa sailkatuaren inguruan jakinarazi nahi dizuet momentu honetan Tolosaldeko Mankomunitateak bere gain hartu duela eskualdeko zabor bilketa. Kontzientziatzeko kanpaina egin du (edukiontzien erabilera, ontziak, papera, kartoiak, olioa...) eta orain azterketa egiten ari da eskualdeko enpresek eta dendek zer eta zenbat zabor sortzen duten. Lan honen emaitzak jakindakoan birziklapena hobetzeko plangintza diseinatuko da. Momentu honetan, dendetako kartoia egunero jasotzen da, Emausek etxeetatik altzariak jasotzen ditu, oihalak eta arropa jasotzek ontziak biztanleriaren ratioaren arabera jarrita daude eta beste hainbat ontzi berri jartzen ari gara, bilketa-sistema berria dutenak eta erabilera errazten dutenak. Era berean, maizago egiten da orain bilketa. Zaborrontziak erabiltzeko dagoen arautegia Udaltzaingoak betearazten du eta arauak hausten dituztenei isunak jartzen dizkie. Garbiketa enpresetako langileen segurtasuna ere landu duzue. Tolosako Udalak, garbiketa enpresak kontratatzerakoan, baldintza teknikoen barruan, langileak eta ingurumena errespetatzen dituzten produktuak erabiltzera behartzen du. Tolosako Udala urtero lur azpiko zaborrontzien bateria bat jartzeko inbertsioa egiten ari da. Era berean, urbanizazio berriak jartzen direnean, eraikitzen ari den enpresa behartzen du lur azpiko zaborrontziak, bankuak, paperontziak eta gainontzeko kaleko altzarik jartzera. Jaietan ere kale-garbiketa eta zabor-bilketa programatzen da; esate baterako,inauterietan,sanjoanetan eta auzoetako festetan. Aurten, inauterietan, txosnen guneko edalontziak berrerabilgarriak izan dira eta ondorioz, gutxitu egin da gune horretako zaborra. Herriko paretetan gero eta kartel gehiago dago eta arazoa gutxitzeko hainbat fatxadatan panel informatiboak jartzeko azterketa egiten ari gara. Era berean, graffitiak egiten dituzten gazteekin lanean ari gara eta graffiti lehiaketarako hainbat pareta prestatzen dira eta graffitiak egiteko toki bat ere egokitu da. Besterik gabe, espero dugu erantzun hau ikasle guztiei helaraztea eta zuen konpromisoak betetzen joatea. Bide batez, jaso itzazue udal arduradunen eskerrak. Agur eta ondo izan. Tolosan, 2008ko martxoaren 03an Jokin Bildarratz Sorron ALKATEA 2006/07 ikasturtean “Hondakinak Tolosan� lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. Orduan aurkeztutako ekarpenen artean badira bizpahiru zintzilik gelditu zirenak erantzuna ematerakoan, esate baterako: 5. Hondakin organikoen kasuan Foru Aldundiak hasitako kanpaina jarraitzen du, orain GHK (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa) erakunde berriaren eskutik. Tolosako Udalak Tolosaldeko Mankomunitatearen bidez herrian bilketa organikoa hedatzeko asmoa luzatu zion Kontsortzioari eta erakundearen erantzuna hauxe izan zen: kanpaina bigarren fasean sartu da urte honetan (2009). Aurreesperientzia honen lehenengo fasean parte hartzen ari diren herrietako boluntarioek (Donostiako Amara auzoa, Urola Erdiko Azpeitia eta Azkoitia herriak, Urola-kostako Zarautz eta Zumaia eta Debagoieneko Aretxabaleta herria) edukiontzira sukaldatu gabeko gai organikoak soilik bota zezaketen edukiontzira. 2009 urte osoan luzatuko den bigarren fasean gai organiko guztiak jasoko dira. Modu horretan Gipuzkoa osora zabaldu baino lehenago emaitzen arabera argi izango dute zein izango den jarraitu beharreko irizpide nagusia. Ondorioz hurrengo urte arte ezingo da abian ipini beste gaikako bilketa hau Tolosan. 6. Kartelak herrian ipintzerakoan arautegia egiten ari gara eta laster indarrean egongo da.
EA21eko ordezkariek udalari helarazi zioten dokumentuan hainbat eskaera zehatzak egiten zituzten erantzunik gabe gelditu zirenak: 1. Herriko kaleetan pilak jaso ahal izateko edukiontzi propioak. 2. Herriko jai iraunkorren aldeko apustua egitea. (honen inguruan edalontzi berrerabilgarrien inguruko esperientzia txosnen eremuan aipatzen da) beste gehiagorik egin al da?
2007/08 IKASTURTEA
Udalaren ahozko erantzuna aktan jaso zena (08/04/30):
• •
Aste bateko epean, bilera honen akta jasoko da. Akta hau, udalak eta ikastetxeek sinatuko dute. Landutako hiru gaien inguruan, hau da: aisia, mugikortasuna eta hondakinak eta kontsumoa, alkateak bileran bertan hausnarketa bat egin du: Parkeak: Tolosako parke guztien azterketa egitea proposatu du. Horretarako, lantalde bat osatuko da eta kontratazio baten bidez lana burutuko da. Lantaldean, ikasleen ordezkariek ere parte hartuko dute. Azterketa horretatik ateratzen diren ondorioen arabera, hurrengo urteetarako ekintza plan bat egingo da, eta aurrekontuari lotuta ataletan gauzatuko da. Mugikortasuna: Arlo honetan azterturiko puntuak, autoak, seinaleak, bidegorria eta garraio publikoa izan dira. Autoen erabilera gutxitzeko asmoz, udalak sentsibilizazio kanpaina bat bultzatuko duela baieztatu du, eta ikasleei ere beraiek inguruko pertsonak sentsibilizatzeko ahaleginak egitea eskatu die. Yurre Peñagarikanok, udaltzaingoarentzat auto hibridoen erosketa egin dutela jakinarazi die ikastetxeetako ordezkariei. Seinaleen inguruan hartutako konpromisoa hau izan da: Tolosako kartelen eta seinaleztapenaren errebisio orokorra egitea, zahartutakoak berritzea, behar direnak jartzea eta sobera daudenak kentzea. Bere ustez seinale asko ez dira behar. Bidegorriaren errebisioa ere egingo dute, egoera txarrean dauden puntuak identifikatzeko, eta horretaz gain, araudi bat prestatuko dute. Kontsumoa: Gema Ezeizak, Tolosaldeko Mankomunitatearen teknikariak, 2007ko hainbat datuak eman ditu, hauen arabera Tolosa herrian sortzen diren hondakinen %25a birziklatu egiten da. 2006ko datuekin konparatuta herritarren parte hartzea igo egin da eta zabortegira eramaten den hondakin kopurua jaitsi: 115 kg/pertsona/urtean izanik. Aurreko urtean baina %10 zabor gutxiago sortu da. Mankomunitateak udalarekin batera konpostadoreak sustatu nahi dituzte. Alkateak birziklapena areagotzeko eta sortutako zabor kopurua jaisteko proiektu bat egitea proposatu du. Proiektu hau datorren hiru urtetan gauzatu behar da. Samaniegoko ikasle batek konpostatzaile handiago bat eskatu dio Gemari ikastetxearentzat, daukatena txikia gelditu zaielako. Handiagoak ez daudenez beste bat eskatu dezaketela erantzun dio Gemak.
•
Gaur aurkeztutako txostena udaleko batzorde guztiei bidaliko zaie.
2007/08 ikasturtean “Errepasatzeko geldialdia” lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. Idatzizko erantzunik ez da eman eta agian hiru gai nagusien inguruko erantzuna ematea komeniko litzateke: 7. Parkeak: Lehenengo orrian aurreratzen den bezala Sortzez Garbiaren inguruan aurtengo aurrekontuetan honen berrikuntzarako partida bat barneratu da. Parkeen mantentze-lanetarako zerbitzuaren kontratazio berria egingo da. Lana eskuratuko duen enpresaren bitartez azterketa lana gauzatuko da parke bakoitzaren potentzialtasunak aztertzeko eta ezarri beharreko hobekuntzak zein moldapenak. Lan honetan jarduteko EA21eko ordezkariei gonbita luzatuko zaie. 8.
9.
Mugikortasuna: Sentsibilizazio kanpainak eskatzen dira eta honen inguruan hiru aipamen egin nahi ditugu: alde batetik Tolosako eskolekin “Eskolara oinez” aurre esperientzia gauzatuko dugu ikasturte honetan hurrengorako abian ipintzeko. Bestetik, “Nire autorik gabeko egunerako” ekitaldi berezia egin nahi dugu non ikastetxeen inplikazioa funtsezkoa izango da ondoren atera nahi diren euskarri informatzaileak egin ahal izateko. Eta azkenik, bizikleten inguruko erakusketa ekarriko dugu honen erabilera bultzatzeko. Seinaleen inguruko azterketa eta bidegorriaren inguruan eskatzen diren hobekuntza eta moldapenak herriko ur zikinen kolektorearen obrak bukatu arte itxaron beharko dugu. Maiatzerako mugikortasun planari buruzko txostena prest egongo da eta mugikortasun mahaia biltzeko deialdia egingo da plana aurkezteko eta mahaikideen artean eztabaidatzeko. Mustad fabrika zegoen tokian oinezkoen zubia aurten jarriko da. Kontsumoa: Norberak etxeko hondakin organikoak konpostatzeko aukera luzatzen ari gara etxean lorategia edota baratza dutenei. Bestetik, gai organikoa biltzen hastearen kanpaina 2010 urtean jarriko dugu abian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bere aurre esperientzia bukatuko duenean, lehen aipatu den bezala.
Kaixo denoi: Tolosako Eskolako Agenda 21 programaren barnean, Udaletxeko batzar-aretoan, egindako lana aurkeztu zeniguten eta, ondorioz, herriarekiko zenbait konpromiso hartzeko prest azaldu ginen. Oraingoan, eta kontuan hartuta aurreko ikasturteko gaia “Errepasatzeko geldialdia” zuela aldagai nagusi, guk ere azken hiru ikasturteetako errepasoa egin nahi izan dugu. 2005/2006 ikasturtean “Kalea bizi” lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. Orduan aurkeztutako ekarpenen artean badira batzuk zintzilik gelditu zirenak erantzuna ematerakoan, esate baterako:
A
1. 2.
3.
4.
Komunak eskatzen ziren Foruen etorbideko parkean eta Zerkausian. Dagoeneko bi leku hauetan erabilera egokia ematen da. Sortzez Garbia enparantzan 2007/08 ikasturtean deialdi irekia egin zen plazaren inguruan eztabaidatzeko bertako bizilagun, dendari, zaharren egoitzako bitartekari eta gazteen artean. Parkearen arazoak, gatazkak, beharrak... aztertu ondoren proiektu berriak kontuan hartu beharko lituzkeen puntuak jaso ziren eta hirigintzako udal departamendura eraman ziren, proiektuaren esleipenerako baldintza pleguetan barnera zitzaten. Aurtengo aurrekontuan (................) eurotako partida dago parkearen berrikuntzarako non, aipatutako irizpideak kontuan hartuko dira. Besteak beste, bertan, solasean egoteko toki estaliak ipintzea, bizilagunen etxeetako sarbidea ez oztopatzea, zakarrontzi gehiago egotea, nerabeei zuzendutako jolasak jartzea,... eskatzen da. (Hirigintzan zuzendutako dokumentua gutun honi erantsita dago). Zumardiandiko kasuan proiektua atal tekniko ezberdinak gainditu behar izan ditu. Lehenengoa autobiako zutabeak berritu eta hesi akustikoa ezartzearena, Ia bi urtez jardun dira azpiegitura honen inpaktua gutxitzeko obretan eta dagoeneko bukatuta daude. Bigarrenik, eremua egokitu beharra dago eta bere erabilera sustatu. Atal hau aurrera doa eta aisiarako eremuaren diseinua iritsiko denean Tolosako EA21 ordezkariei parte hartzea eskatuko zaizue zuek azterketa egin ondorengo ekarpenak barneratzen ote diren egiaztatzeko. Bukatzeko, etxebizitzen eraikuntza dator (ez dakigu gai hau nola dagoen) Zerkausia berritu zen geroztik, ekitaldi ugari antolatu dira eta, aurreikusten genuen bezala, erabilera zabala izateko aukera ematen ari da. Hauen artean gaztetxoei zuzendutako azkenekoa Gabonetako Jolasen eremuarena izan da. Ildo honetatik jarraitzeko asmoa dugu eta Topagunetik bideratu ditzakezuen bestelako proposamenak kontuan hartzeko prest jarraitzen dugu.
2006/07 ikasturtean “Hondakinak Tolosan” lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. ekarpenen artean badira bizpahiru zintzilik gelditu zirenak erantzuna ematerakoan, esate baterako:
B
1.
2.
Orduan aurkeztutako
Hondakin organikoen kasuan Foru Aldundiak hasitako kanpaina jarraitzen du, orain GHK (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa) erakunde berriaren eskutik. Tolosako Udalak Tolosaldeko Mankomunitatearen bidez herrian bilketa organikoa hedatzeko asmoa luzatu zion Kontsortzioari eta erakundearen erantzuna hauxe izan zen: kanpaina bigarren fasean sartu da urte honetan (2009). Aurre-esperientzia honen lehenengo fasean parte hartzen ari diren herrietako boluntarioek (Donostiako Amara auzoa, Urola Erdiko Azpeitia eta Azkoitia herriak, Urola-kostako Zarautz eta Zumaia eta Debagoieneko Aretxabaleta herria) edukiontzira sukaldatu gabeko gai organikoak soilik bota zezaketen edukiontzira. 2009 urte osoan luzatuko den bigarren fasean gai organiko guztiak jasoko dira. Modu horretan Gipuzkoa osora zabaldu baino lehenago emaitzen arabera argi izango dute zein izango den jarraitu beharreko irizpide nagusia. Ondorioz hurrengo urte arte ezingo da abian ipini beste gaikako bilketa hau Tolosan. Kartelak herrian ipintzerakoan arautegia egiten ari gara eta laster indarrean egongo da.
2007/08 ikasturtean “Errepasatzeko geldialdia” lelopean landu zen Eskolako Agenda 21 proiektua. Idatzizko erantzunik ez da eman eta agian hiru gai nagusien inguruko erantzuna ematea komeniko litzateke:
D
5.
Parkeak: Lehenengo orrian aurreratzen den bezala Sortzez Garbiaren inguruan aurtengo aurrekontuetan honen berrikuntzarako partida bat barneratu da. Parkeen mantentze-lanetarako zerbitzuaren kontratazio berria egingo da. Lana eskuratuko duen enpresaren bitartez azterketa lana gauzatuko da parke bakoitzaren potentzialtasunak aztertzeko eta ezarri beharreko hobekuntzak zein moldapenak. Lan honetan jarduteko EA21eko ordezkariei gonbita luzatuko zaie.
6.
Mugikortasuna: Sentsibilizazio kanpainak eskatzen dira eta honen inguruan hiru aipamen egin nahi ditugu: alde batetik Tolosako eskolekin “Eskolara oinez” aurre esperientzia gauzatuko dugu ikasturte honetan hurrengorako abian ipintzeko. Bestetik, “Nire autorik gabeko egunerako” ekitaldi berezia egin nahi dugu non ikastetxeen inplikazioa funtsezkoa izango da ondoren atera nahi diren euskarri informatzaileak egin ahal izateko. Eta azkenik, bizikleten inguruko erakusketa ekarriko dugu honen erabilera bultzatzeko. Seinaleen inguruko azterketa eta bidegorriaren inguruan eskatzen diren hobekuntza eta moldapenak herriko ur zikinen kolektorearen obrak bukatu arte itxaron beharko dugu. Maiatzerako mugikortasun planari buruzko txostena prest egongo da eta mugikortasun mahaia biltzeko deialdia egingo da plana aurkezteko eta mahaikideen artean eztabaidatzeko. Mustad fabrika zegoen tokian oinezkoen zubia aurten jarriko da. Kontsumoa: Norberak etxeko hondakin organikoak konpostatzeko aukera luzatzen ari gara etxean lorategia edota baratza dutenei. Bestetik, gai organikoa biltzen hastearen kanpaina 2010 urtean jarriko dugu abian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bere aurre esperientzia bukatuko duenean, lehen aipatu den bezala.
7.
Tolosan, 2009ko otsailaren 13an Jokin Bildarratz Sorron ALKATEA