2008 2009 ekitate gabezia

Page 1

Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

TOLOSA GAIA:EKITATE GABEZIA


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

IKASTETXEAK Hirukide (Jesuitinak eta Eskolapioak) Laskorain Ikastola Orixe Institutoa Paper Eskola Samaniego Ikastetxe Publikoa Tolosaldeko Lanbide Eskola


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

AURKEZPENA: 2008-2009 ikasturtean Tolosako umeek eta gazteek Ekitate Gabezia gaia landu dugu Eskolako Agenda 21 programaren barnean. Helburu nagusia ikasleok ingurumena, kontsumoa, bizi kalitatea, pobrezia, giza eskubideak eta aztarna ekologikoa oso erlazionatuta daudela konturatzea da. Udal Batzorde honetara ekarri nahi izan ditugu lanaren emaitzak eta hausnarketaren ondorioz adostutako konpromisoak eta proposamenak.


Eskolako Agenda 21

PARTE HARTZAILEAK: Eskolako Komunitate osoak hartu du parte: ikasleak protagonista nagusiak izanik, baina baita ere gurasoak, irakasleak eta eskolako beste langileak. Denera 600 ikasle izan gara proiektu honetan parte hartu dugunak.

08/09 ikasturtea


Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21en hiru ardatz lantzen dira:

eskolako kudeaketaren hobekuntza kurrikulumaren azterketa komunitatearen partaidetza.

08/09 ikasturtea


EGINDAKO LANAK:

Eskolako Agenda 21

HHkoek, power point baten bidez herrialde desberdinetako 3 haur desberdinen ohiturak aztertu dituzte.Umeen Eskubideen irakurketa egin dute. LH 1go eta 2. Mailakoek , aisia eta denbora librean dirua hain ezinbestekoa ez dela jabetu arazteko, arratsalde bat ahalik eta diru gutxien gastatuz ondo pasatzeko saiakera egin dute. LH 3. eta 4. Mailakoek migrazioa animalietan, gizakietan eta gure gizartean oso ohiko jarduera dela ikasi dute, inkesta egin diete inguruan edota familian migratzaile gertatutako bati. Gure gizartea etorkinen hartzaile gertatu dela konturatu arazi eta egoera honek dakartzan ondorioak aztertu dituzte.Gure herrian etorkinei laguntzeko dauden elkarte, zerbitzu publikoak, etab. aztertu dituzte.

08/09 ikasturtea


Eskolako Agenda 21 LH 5. eta 6. Mailakoek bidezko merkataritza zer den ezagutu dute. Herritarrei inkesta bat egin diete, herrian bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzten denden inguruan, baita enpresa alternatibo eta solidarioen inguruan. DBH 1go eta 2. Mailakoek Soldata txikiekin bizitzeko moduak, oinarrizko errentak eta %0,7 aztertu dituzte. Udalari eta eragile sozialei galdetu diete: herriko proiektuak , zerbitzuak eta elkarteak ezagutuz. DBH 3. eta 4. Mailakoek Ingurumen Biografiak eta Aztarna Ekologikoa aztertu dituzte. Batxilergoa eta Moduluak denok etxe duin bat izateko eskubidea ea bermatzen den egiaztatzen saiatu dira.

08/09 ikasturtea


Eskolako Agenda 21 LANAREN ONDORIOAK (I): Orain urte dezente, hemengo pertsona askok migratu egin behar izan zuten Gaur egun berriz, justu kontrako egoera izaten ari gara, hau da, kanpotik gero eta jende gehiago etortzen ari zaigu. Gure gizartean eta mundu osoan ekitate falta dago garapen desorekatuaren ondorioz. Munduan jende pobre asko dago eta horren ondorioz, haur asko egoten dira lanean bere familiei laguntzeko. Bidezko merkataritzarekin ekoizleak soldata duina jasotzen du. Ez daude horrelako denda asko baina geroz eta gehiago daude. Bidezko merkataritzari buruzko berririk ez duen jendea badago. Tolosan bidezko merkataritzan laguntzen duen jendea badago.

08/09 ikasturtea


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

LANAREN ONDORIOAK (II): Soldata baxuak ditugu, aldiz, etxebizitza eta alokairuak garestiak dira. Maileguak lortzea zaila da. Etxe huts ugari dago. Ez gaude ohituta alogeran bizitzen. Alokairuaren legea zaharkiturik dago. Laguntzak lortzeko baldintza gehiegi eskatzen dira. Etxeak elbarrientzat eta beste edozein ezintasun fisiko zein psikikoa dutenentzat ez daude egokituak.

Alogeran jartzen diren etxeak egoera txarrean daude: Txikiak, zaharrak, hornidura falta,... Pisuetan jende asko bizi beharra.

Tolosako aztarna ekologikoaren kalkulua egin dugu eta ikastetxeetan atera zaizkigun baloreak 2'7 eta 3'1 bitartean ditugu, hau da, gure gizartearen bizimodua planeta osoan zabalduko balitza hiru bider planeta beharko genituzke guztion beharrak asetzeko.


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

PROPOSAMENAK, (LH): Diru-laguntzak eman bidezko merkataritzako produktuak merketu ahal izateko. Oinarrizko beharretan laguntzea: janaria, jantzia diru, etxebizitza, heziketa. Bidezko merkataritzarekin lotutako jarduerak bultzatu. Sendagilerik ez dituzten tokietara bidali osasuntsu bizi daitezen. Janaria, dirua, jostailuak,... herrialde behartsuenekin konpartitu. Maisurik ez dituzten tokietara bidali eta eskolak eraiki. Jangela soziala jarri. Herrialde pobreak garatzeko proiektuetan parte hartu eta GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) lagundu. Etorkinak gu bezala tratatzea Etorkinentzat behin behineko etxebizitzak ipintzea. Etorkinei euskara ikasten lagundu. Gaizkileak direnak gehiago estuki begiratu. Etorkinei zerbitzuak eskaintzen dizkieten beste elkarteei zabaltzeko aukera eman (ABEGI adibidez) edota dirulaguntzatu. Diru-laguntzak eman: deskontuak,...


PROPOSAMENAK (DBH eta BATXILERGOA): Gure aztarna ekologikoa altuegia da eta baliabideak agortu baino lehenago Udal gastua murrizteko honako neurriak proposatzen ditugu: Gabonetako argi gutxiago jarri eta beranduago piztu kontsumo baxuko bonbillak erabiliz. Zerkausian berogailua gutxiagotan jarri eta lonazko- plastikozko itxiturak ipini. Bidegorriak ondo mantendu guk erabili ahal izateko, adibidez Laskorainen dagoen hesia kenduz (kontsumoa eta CO2aren ekoizpena murrizteko neurri bat). Ur kontsumoa murrizten lagundu. Beharrezkoak diren obrak bakarrik egin. Lanpostu gehiago sortu. Etxebizitzen eta alokairuen prezioa jaitsi eta soldatak igo, babes ofizialeko etxe gehiago eraiki. Beharrezko artikuluak merkeago saldu, instituzioen artean hitz eginez. Borondatezko laguntza gaia landu: kontzientziazio kanpainak bultzatuz. Atzerritarren eskubide-berdintasuna bermatu. Diru-laguntzak lortzeko baldintzak murriztu. Beharra daukatenei diru-laguntzak eman: zergak gutxituz edo kenduz, oinarrizko errentak handituz, lana eskainiz,... Hutsik dauden etxeen erabilera sustatu.


KONPROMISOAK Tolosako ikasleok, ondorengo konpromisoak hartzen ditugu:

Lehen Hezkuntza: Behar ez ditugun gauzak ez ditugu erosiko. Etorkinei kasu egin eta arrotza bezala ez begiratzea: eskolan integratzea lagunduko ditugu, arauak erakutsiko dizkiegu, gure eguneroko planetan kontuan hartuko ditugu,... Bakoitza den bezala onartuko dugu eta kanpoko itxuragtik edota izaeragatik ez dugu baztertuko. Elkarri errespetu beharra zabaldu. Etorkinei euskara ikasten lagundu eta hemengo ohiturak erakutsi beraienak ezagutuz: jolasak, jakiak, hizkuntza... Merkatu txikiak eta antzeko ekintzak antolatzea. Bigarren eskuko gauzak kontsumitu. Daukaguna denon artean banatu beharko genuke. GKEi ahal dugun moduan lagunduko ditugu: arropa eman, eskolako materiala bidali, kanpainatan parte hartu,... Bidezko merkataritzako produktuak erosiko ditugu denda hauetako abantailak zabalduz.


KONPROMISOAK: DBHkoak OROKORREAN: Ikasle guztien berdintasuna bermatu behar duen eskola, hau da, hezkuntzaren kalitatea ekitatean izan behar du ardatz nagusi bat. Behar bereziko ikasleen integrazioa sustatu. ZEHATZAK: Gehiago ohituko gara oinez edota bizikletaz ibiltzen. Ura eta aria ez dugu alperrik erabiliko. Beharra dutenei zuzentzen diren ekintzetan parte hartu: jana bankuak, behar ez duguna emanez, GKEi langunduz,... Gutxiago kontsumitzen ohituko gara.


LANTEGIETAN: Tolosako Lanbide Heziketa Institutuko eta Paper eskolako ikasleek praktikatan egon diren lantegietan egindako azterketaren ondorioak aurkezten ditugu. Lanak "ekitatea eta berdintasuna" izan du ardatz nagusi. 1- Gaur egun, ez daude gizonezko eta emakumezko lanposturik, lana eta ekintzaren baldintzak kontutan izan eta egokiena aukeratu dezakegu 2.- Une honetan, gizonezkoak bakarrik dauden Lantegietan, emakumeei ateak ireki eta beraien prezentzia eta parte hartzea onartu eta bultzatu. 3.- Lantegietan, instalazio berriak edo hobekuntzak egiterakoan, gizon eta emakumeentzat baliabideak kontutan izan eta prestatu. 4.- Orokorrean, emakumearen lana eta bere aportazioak onartu eta Formazioa duten atzerritarren parte hartzea ere onartu. 5.- Pertsonen aukeraketak egiterakoan, lana eta exigentziaren arabera, erizpide eta baldintza ekitatiboak zehaztu eta aukeraketa zilegia egin, aurrez sexu edo jatorriagatik inor baztertu gabe. Lan exigentzia eta emaitza berdinari soldata berdina dagokio.


LANTEGIETAN: 6- Formazio aldetik, gizonak eta emakumeak puntu beretik abiatzen dira, baina, aurrera egin ahala, emakumeei desanbantailak pilatzen joaten zaizkie. 7.- Zientzia eta negozioen arloetan, generoaren ikuspegitik, orekatutako Lan-talde gehienak, bere ezagupenak gehiago partekatzen dituzte, maizago berritze experimentatzen dute eta automatikoki, askoz ere emankorragoak dira. Lan-taldeetan dibertsitatea eta anizkotasuna bultzatu. 8.- Formazio Teknikako ikasketetan, oraindik emakume gutxi dira aukera hau egiten dutenak. Emakumearen presentzia eta parte hartzea bultzatu


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

ESKERRAK Herriko Agenda 21-ari egiten dizkiogun ekarpen hauek kontuan hartzea eskatzen dizuegu. Zuen arreta ere eskertu nahi dizuegu eta espero dugu egiten dizkizuegun proposamenei idatziz erantzutea. Denon artean Tolosarentzat etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa lortuko dugulakoan,jaso ezazue gure agurrik beroenak;

TOLOSAKO HAUR ETA GAZTEAK


Eskolako Agenda 21

08/09 ikasturtea

MILA ESKER DENOI!!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.