2009 2010 ura

Page 1


IKASTETXEAK: Hirukide (Jesuitinak eta Eskolapioak) Laskorain Ikastola Samaniego Ikastetxe Publikoa Orixe Institutoa Paper Eskola Tolosaldeko Lanbide Eskola


AURKEZPENA 2009-2010 ikasturtean Tolosako umeek eta gazteek Uraren gaia landu dugu Eskolako Agenda 21 programaren barnean. Helburu nagusia ikasleek herrian uraren egoera aztertzea, uraren kudeaketa sistema ezagutzea, uraren inguruko arazoez jabetzea, hau oinarri duten ekosistemak zaintzearen beharra eta aurreztea zergatik den garrantzitsua jabetzea da. Udal Batzorde honetara ekarri nahi izan ditugu lanaren emaitzak eta hausnarketaren ondorioz adostutako konpromisoak eta proposamenak.


PARTEHARTZAILEAK Eskolako Komunitate osoak hartzen du parte: ikasleak protagonista nagusiak izanik, baina baita ere gurasoak, irakasleak eta eskolako beste langileak. Denera 3828 ikaslek parte hartu dugu proiektu honetan. Eskolako Agenda 21en hiru ardatz lantzen dira:

Eskolako kudeaketaren hobekuntza Kurrikulumaren azterketa komunitatearen partaidetza


Azken atal honetan egin ditugun lanak hurrengoak izan dira: Haur Hezkuntzakoek, panel baten bidez etxean, naturan eta kalean uraren erabilera identifikatu dute. Nola gastatu ur gutxiago ere ikasi dute. Guk bakarrik ez dugula ura erabiltzen jabetu dira (landareek,animaliak ‌). Ekitate gabezia, haur Afrikar baten eskutitzaren bitartez, toki batzuetan ez dutela urik jabetu dira. Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. Mailakoek ,ibaia aztertu dute, bere ekosistemaren garrantziaz konturatu dira eta herriko ibaia ezagutu dute. Etxean inkesta baten bitartez, uraren kontsumoaz jabetu dira. Eguneroko jardueretan kontsumitzen den ura aztertu eta neurtu dute. Ingurunea aztertu dute, beste herrialde batekoarekin alderatuz, uraren garrantziaz jabetzeko. Beste herrialdeetako bi umeren testigantza irakurri dute, egunerokotasunean urarekin duten arazoa deskribatzen duena.


Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. Mailakoek Ibaia aztertu dute. Kaleko kontsumoa identifikatu eta ziklo urbanoa ezagutu dute.(herriko iturriak , estolderia, garbitokiak, ‌) Kontsumo pertsonala aztertu dute, egunero egiten dugun ekintza bakoitzean kontsumitzen dugun ur kopurua jakinik, egun bateko ur kontsumoa kalkulatu dute. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoek etxeko ur ordainagiria aztertu dute eta egunero etxeko bakoitzak bataz beste zenbat ur kontsumitzen duen jakin dute. Zertarako erabiltzen den ura herrian ezagutu dute eta behar bakoitzean ze ur erabiltzen den ere (edangarria, berrerabilitakoa, ‌)Zertan kontsumitzen den ur gehiago, herritar bakoitzeko zenbat ur kontsumitzen duen herriak eta horrelako datu esanguratsuak ezagutu eta aztertu dituzte.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go eta 2. Mailakoek ibaiko ezaugarri fisiko kimikoen azterketa egin dute: landaredia eta fauna, gizakiaren inpaktua paisaian eta ekosistema, paisaiaren eraldaketa. Ezaugarri guztiak aztertu ondoren, ibaiaren egoeraren analisia egin eta ondorioak atera dituzte. Galdetegia egin diete, ura erabiltzen duten sektore ezberdinetako langileei. Ura eta berdintasun gabezia. Uraren kudeaketa orokorra aztertu dute gure herrialdean eta beste herrialde txiro batekin alderatu dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. Mailakoek Milurteko helburuak aztertu dituzte, bereziki urarekin erlazionatuta dagoen 7. Helburua. Simulazio joko baten bitartez, gela gailur mundial batean bihurtu dute, adostasuna eta konpromiso batzuetara iristeko zailtasunez konturatu direlarik. Inkesta egin diete herritarrei Milurteko Helburuen ezagupenaren inguruan.


Batxilergoa, Ura eta gatazkak. Uraren arazo larria dagoela gatazka askoren atzean konturatu dira. Hemen ere gatazkak eta arazoak egon direla konturatu dira eta ikertu dute. (Ebroko trasbasea, nestle, lur azpiko urak, Pirineotako Desmana, ‌) Hau lantzeko simulazio jokoa egin dute, inplikatutako agente ezberdinen ikuspuntua aztertuz. Inkesta egin diete herritarrei kolektorea eta presa pneumatikoaren proiektuei buruz.


Paper Eskola: Uraren inguruan dauden kontzeptuak zabaltzeko praktika hauek prestatu ditugu: uraren erabilera, osagaiak, arazteko tratamenduak eta bere barnean dagoen bizitza. Praktika hauek Tolosa eta Tolosaldeko ikastetxeei eskaini zaizkie, urari buruzko hainbat kontzeptu ezberdin ikasteko aukera emanez.Honako hauek dira proposatutako esperimentu ezberdinak: •Dibertimenduzko ura •Uraren arazketa planta pilotu batean •Distilazioz lortutako prestakinak •Ura ez da H2O soilik: mikrobiologia


LANAREN ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako 1go zikloa: SAMANIEGO ETXEKOEI INKESTA: Egindako inkesta kopurua 64 familiatik 44 inkesta jaso dira. Egindako inkestatik ondorio garrantzitsuenak atera ditugu: •Etxean ura aurrezteko ohiko neurriak hartzen dituzte. •Ura ez kutsatzeko xaboi gutxiago erabiltzea proposatzen dute. •Inkesta bete dutenen erdiak ez daki zenbait ordaintzen duten urarengatik. •Ur kontsortzioak kudeatutako ura kontsumitzen dutenak urarengatik asko ordaintzen dela diote, mendiko iturrietatik hartzen dutenak berriz ez dela asko deritzote. •Herriko ibaiaren egoera hobetzeko hondakinak garbitzea proposatzen dute. •Etxean ura ez kutsatzeko janari hondarrik komunetik ez bota, garbiketa produktuen kontsumoa murriztu eta “olio birziklapena” bultzatzeko prest agertu dira.


LANAREN ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoek ateratako ondorioak. LASKORAIN •Iturria irekita mantentzen dugu behar ez dugun askotan. •Ura gauza askotarako erabili beharra izaten dugu. • Kontsumitzen dugun ur guztia ez dugu benetan behar, gutxiagorekin konpondu gaitezke. •Uraz aparte komunetik edo arraskatik gauza asko doaz errekara. •Gure etxeetatik ateratzen den ura jasotzen duguna baino zikinagoa da. •Gure herriko iturriak egoera onean daude. •Guk uste baino gauza gehiago dago kaleetako lur azpian. •Estolderia tapa desberdinak daude: ur zikinarena, ur garbiarena, gasarena, telefono kableena, euri urarena... zt3 •Gure herrian kontsumitzen dugun ura San Blas, Montezkue eta Pisuagako ur biltegietatik dator. •Ura edangarri izateko uren araztegian tratatzen da. •Hemendik aurrera etxeetatik ateratzen den ur zikina kolektorera joango da. Horrela ur zikinak ibaira ez joatea lortzen da eta ibaia askoz garbiago egotea lortuko da.


Diapositiva 11 zt3

bateratu zuloaga txiki; 27/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: SAMANIEGO: Herriko iturrien azterketaren ondorioak: •Zumalakarregi kalea: ataskatuta dago, (rejilla behar du). •Triangelu plaza: gainezka dago, ezin da edan. •Berdura Plaza: ondo dago, kolorea falta zaio (margotu eta txukundu behar da). •Plaza Berria: Zikina dago eta bere kokapena ez da ona. •Larramendiko Parke berdea: egora ona, ur emari handia du, kolorea falta zaio. Ibaiaren azterketaren ondorioak (Larramendiko zatia): •Ibaia oso zikina dago: poltsak, karroa, plastikozko hodiak, bizikleta.. •Ibaia motel doa eta zenbait tokietan ez dago urik, obrarengatik edo presa berriarengatik Larramendin bidexkak sortu dira eta arrainak itotzen ikusi ditugu. •Ibaiatik lurra, harriak, landaredia eta babes lekuak kendu dira, ibaiaren ekosistema hondatuz. •Landareak eta animaliak bertan bizi dira: arrainak, kaioak, ahateak, lertxunak (txikiak eta handiak) eta ubarroiak.


LANAREN ONDORIOAK: HIRUKIDE: •Kontsumitzen dugun ur kopurua baino gutxiagorekin konpon gaitezke. •Gure etxetik ateratzen den ura garbiago izango litzateke komunetik edo arraskatik behera hainbeste hondakin botako ez bagenu. •Zorte handia daukagu hainbeste iturri izateagatik. •Lur azpiko hodi sarea egoteaz gain, bere garrantziaz konturatu gara. •Tolosako erreken ura ibaiarena baino garbiagoa da, hegazti mota batzuk daude.


LANAREN ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoek ateratako ondorioak. SAMANIEGO Ura modu egokian erabiltzeko aholku orria idatzi dute. Inkesta herritarrei, ateratako ondorio nagusiak: •Gehienek ez zekiten gure etxeetara iristen den ura nondik datorren ezta ere herritar bakoitzak eguneko zenbat ur kontsumitzen duen ere. •%61,5a uste dute gure herrian ez zaigula ura faltako, kontran, %38,5a faltako zaigula uste dute. •Ur metro kubiko baten prezioa: %15,3 ez dakite zenbatean dagoen %46,1 uste dute 0 eta 1 € baten inguru kostatzen duela eta garestia dela uste dute, %38,5 berriz 0 eta 1€ -ten inguruan kostatzen duela uste dute eta merkea delakoan daude. •Ura ordaintzeak %100 uste dute ez digula inongo eskubiderik ematen. •Gehienek kontsumoa murriztu daitekeela uste dute. •Kontsumoa murriztu daitekeela pentsatzen dutenen artean etxeetan ura aurrezteko ohikoak diren neurriak proposatu dituzte. zt4 •Gehienek praktikan jartzen dutela esan digute •Uraren kanonaren legea gehienek ezagutzen zuten.


Diapositiva 14 zt4

bateratu zuloaga txiki; 27/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoek ateratako ondorioak. LASKORAIN Etxeko ur ordainagiria eta herriko ur kontsumoa aztertu dute, biak alderatuz. Herritarrei inkesta, ondorio nagusiak: • %58ak badaki gure etxeetara ura nondik datorren. • %18ak uste du gure herrian noizbait ura faltako zaigula: jendeak alperrik gastatzen duelako, gehiegi kontsumitzen dugulako, udan euri gutxi egiten duelako, agian lehorte baten ondorioz. • %81ak berriz uste du ez zaigula faltako: euri asko egiten duelako, jendeak neurriz gastatzen duelako, aurreztu egiten dugulako, mendiz inguraturik gaudelako •Gehienek ez dakite egunean pertsona bakoitzak zenbat ur gastatzen duen. • Gehienei ongi iruditzen zaie asko kontsumitzen duenak gehiago ordaindu behar izateak.


LANAREN ONDORIOAK:

Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoek ateratako ondorioak. HIRUKIDE •Bai etxeko, bai herriko kontsumoa oso altua da. •Ur gehiegi kontsumitzen dugu, askotan alferrik. •Etxeko eta herriko ur kontsumoa ezagutzea oso egokia izan da horretan pentsatzeko. •Zenbait herrialdetan ez dute urik; beraz, arazo handiak sortzen dira.


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: IBAIAREN AZTERKETA: LASKORAIN •Landareak asko topatu ditugu baina animaliak oso gutxi. •Gure inguruko ibai eta errekak kutsatuta daude: hiri eta industrietako hondakin urak ez direlako arazten, nekazaritzan erabiltzen diren pestizidak bertara iristen direlako eta ibai ertzeko landaredia kasu askotan kendu egin delako. ORIXE •Ingurune hiritarra denez, ia guztiz kanalizatuta dago, hainbeste pareta eta kanalizazio ez dira egokiak dena den, landareek ertzak kolonizatu dituzte. Parametro kimikoak nahiko egokiak izan dira; arazo larrienak zaborrena (plastiko, lata, …) eta etxe batzuetatik araztu gabeko urak ibaira isurtzea dira •Landare dexente daude, zuhaitzak eta zuhaixkak. Animalia gutxiago ikusi genituen, hegaztiak gehien bat.


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: HIRUKIDE ESKOLAPIOAK •Ibaia aztertu ondoren , hainbat hondakin ezberdin aurkitu ditugu: Papera, kartoia, egurra eta kortxo zuria, gai kimiko arriskutsuen edukiontzi, latak eta bestelakoak (plastikoa, eroskiko karroak) •Uraren parametro fisiko kimikoak ere aztertu ditugu, eta ibaiaren egoera kimikoa ona dela ikusi dugu. •Ibaiaren lehengo eta gaur egungo egoera konparatu dugu. Paper industrien aktibitatearen ondorioz, hamarkada askotan zehar bere urek apar zuria izan zuten isurketa zuzenaren ondorioz. •Landaredia eta faunari dagokionez, hauek dira bertan aurkitu ditugun espezieak: -Animaliak: kaioa, uroiloa, ahatea eta lertxuna. -Landaredia: haltza, platanoa eta goroldioa.


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: URAREKIN LAN EGITEN DUTENEI INKESTA zt5 ORIXE • Nolakoak dira iturriak: - Bakarrik eteten direnak (kiroldegian ). - Ur beroa eta hotza aparte dituztenak (sukaldaria). - Aginte-palanka bakarrekoak (baserritarra). •Ur gutxiago kontsumitu eta ahal bada berrerabiltzeko prest daudela diote batzuk. LASKORAIN •Inkesta egindakoen artean 18k badute ura aurrezteko sistemaren bat. •14ek ez dute ezer, baina instalazioak berritzea tokatzen zaienean zerbait jartzeko asmoa adierazi dute gehienek. •Orokorrean hauek dira adierazi dituzten konpromisoak: ur gutxiago kontsumitzea, fregaderan zikinkeriarik ez botatzea, labadora eta ontzigarbigailua beteta daudenean bakarrik martxan jartzea, produktu ekologikoak erabiltzea … eta ideia hau ere azaldu da: iturritik joaten den ura komuneko bonban erabiltzea.


Diapositiva 19 zt5

bateratu? zuloaga txiki; 28/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: zt6 HIRUKIDE ESKOLAPIOAK •Ura aurrezteko sistemak gutxi erabiltzen dira oraindik. •Ura kontsumitzen dugu kontzientziarik gabe. •Ur sistema ondo dabilen ikusteko azterketak ez dira behar bezala egiten •Gure ekintzen ondorioen kontzientziarik ez daukagu.

URA ETA EKITATE GABEZIA HIRUKIDE ESKOLAPIOAK •Pertsonak: ur edangarria izateko eskubidea, ikasteko eskubidea eta berdintasunezko eskubidea dugu.Baina herrialde askotan, ur edangarria ez dago, saneamendu sistemak ez daude. Horrek higiene falta dakar. (gaixotasunak: kolera …)Gainera gehienetan neskak arduratzen dira ura biltzeaz, horregatik ez doaz eskolara. •Afrikan, egoera larria dute: 5 afrikarretik 2k ez dute edateko urik, gaixotasunak, osasun zerbitzurik ez, heriotzak, infekzioak, eskolak galdu ...


Diapositiva 20 zt6

bateratu aurrekoekin zuloaga txiki; 28/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: ORIXE Garapen bidean dauden herrialdeetan uraren kudeaketaren azterketa egin dute, Maliko kasua konkretuki eta emakumeek jasaten duten egoera. -Ura gizonek kudeatzen dute, baina uraren bila eta garraioaz emakumeak arduratzen dira. -Lanak gizonezko eta emakumezkoen artean banatu beharko lirateke. -Neskatilak ezin dira eskolara joan ezta ere herriko ekintzetan parte hartu. -Emakumeek ez dute lanik ezta ere haurrekin egoteko denborarik. -Emakumeek uraren kudeaketan parte hartu beharko lukete. Ondoren gure gizarteko egoera aztertu dute, bai herri mailan eta bai etxekoa, ateratako ondorioak ondorengoak dira: -Orokorrean etxeko egoeran ez dugu gizon emakumeen artean, ura kudeatzeko garaian, ezberdintasunik sumatu. -Herri mailan berriz, Udalean eta bestelako erakundeetan emakumearen presentzia areagotu beharko litzateke. Baina horrek uraren kudeaketan ez du eraginik. zt7


Diapositiva 21 zt7

tal hau ere bateratzea?? zuloaga txiki; 28/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: URA ETA GATAZKAK LASKORAIN: DBH 4ko ikasleekin landu ditugu “Ebroko trasbasea” “Gran Scala Monegroseko proiektua” “Itoizko urtegia” eta “Yesa urtegiaren handitzea” eta orokorrean proiektu horien aurka azaldu dira ikasle gehienak, ekologistek azaltzen dituzten arrazoiak defendituz. ORIXE: Mundu guztian zehar gatazka asko dago uraren inguruan. Arrazoi desberdinak daude: - Batzuetan ibai batek nazio bat baino gehiago zeharkatzen duenean sortzen da arazoa. - Urak ibai arro batetik beste batera pasatzea ere eztabaida iturri izan daiteke. - Zenbait tokitan dauden ur fosilak oso garrantzitsuak dira. Aspaldian lur azpian gordetako urak dira eta gaur egun berriztagarriak ez direnak. Horien gehiegizko erabilpenak etorkizunean arazo larriak ekar ditzake.


LANAREN ONDORIOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek ateratako ondorioak: ORIXE: Gugandik gertuago dauden gatazkak ere badira eta ondorengoak aztertu dituzte: •Itoitz edo Yesako urtegien ingurukoak. •Proiektu erraldoiak egin nahi dira edozein tokitan. Huescako Los Monegros paraje erdi basamortuan “Gran Scala” hiria egin nahi dute, Las Vegas-en antzekoa. Noski ura ere beharko da. •Maila txikiagoan ibaien erabilpena dugu. Zenbait minizentral hidroelektriko daude ibilbidean zehar. Horietarako presa txikiak eraiki izan dira, baina eragin handia dute ibaian bertan. •Ibai ertzetan izaten diren aldizkako uholdek ere toki batzuk gogor jotzen ditu. Neurriak eskatzen dira, baina eraikuntzak ibaiaren uholde lautadan kokatzen baditugu, zer espero dezakegu ?


LANAREN ONDORIOAK: “ETA TOLOSAN ZER” inkesta Ur zikinen kolektorea •Gehienek dute obraren berri eta zertarako den ere badakite, helburuekin bat egiten dute eta beharrezkoa dela deritzote. •Nahikoa interes dutela diote, baina askok ez omen dute irakurri Udalak pasatako informazioa. •Gehienek uste dute udalak obrari buruz emandako informazioa ez dela nahikoa izan. Erdiek ulergarria zela diote. •Ingurumenari onura asko eta kalte gutxi ekarriko diola diote gehienek. •Herritarrei ere onurak ekarriko dizkio. Presa pneumatikoa •Gehienek dute obraren berri eta zertarako den ere badakite, helburuekin bat egiten dute. •Interes maila: batzuk nahikoa, beste batzuk gutxi dutela diote. •Erdiek ez dute irakurri udalak pasatako informazioa. •Erdiek uste dute udalak obrari buruz emandako informazioa ez dela nahikoa izan. Erdiek ulergarria zela diote eta nahikoa. Beste erdiek ezetz diote. •Denek diote obra beharrezkoa zela. •Ingurumenari onura gutxi eta kalteak ekarriko diola diote gehienek.


LANAREN ONDORIOAK: ORIXE: Eta, zein da gure iritzia ? •Kolektorearen obra beharrezkoa zt8 dela deritzogu, presaren kasuan berriz askok aldeko jarrera dute, baina badira kontran daudenak ere. •Kolektoreak ingurumenean onurak edukiko dituela diogu, ibaiaren kutsadura murriztuko delako.Presaren kasuan, bizidun batzuei eragingo diela uste dute, uraren mailaren gorabeherak direla eta (hegaztien habiak,...) •Pertsonengan kolektoreak eragin ona izango duela pentsatzen dugu eta presak itxura polita ematen diola inguruari uste dugu.


Diapositiva 25 zt8

bateratu zuloaga txiki; 28/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: HIRUKIDE ESKOLAPIOAK Ondorioak: PRESA PNEUMATIKOA •Gehienak “Presa pneumatikoa”-aren obra ezagutzen dute, zertarako egin duten eta bere erabilera . Hala ere, badago ados edo ezezaguna egiten zaien herritarrik, eta batez ere honen erabilera ulertzen ez dutenak. •Proiektua ezezaguna egitearen arazoa, batzuen ustetan udaletxearen errua dela diote baino beste batzuk onartzen dute interes falta izan dela ulertu ez izana, eta ez informazio faltarengatik. •Gehiengoak bat egiten du helburuarekin, baina gutxi interesatzen zaie. Gutxi batzuen ustez berriz, bakarrik batzuentzako onuragarria dela ikusten dute. Honetaz gain, batzuk pentsatzen dute ingurumenari kalte gehiago egingo diola onura baino, ibaiaren dinamika normala puskatzen duelako eta beste batzuk berriz pentsatzen dute arrauna Tolosa aldean bultzatzeko aukera bat dela.

zt9


Diapositiva 26 zt9

aurrekoarekin bateratzea zuloaga txiki; 28/04/2010


LANAREN ONDORIOAK: HIRUKIDE ESKOLAPIOAK Ondorioak: UR KOLEKTOREA •Proiektu honetan gehiengoak ere uste dute informazioa ez dela egokia izan, nahiz eta gehienek obra ezagutu. •Gure datuei begirada bat emanez, ikus dezakegu obra beharrezkoa dela herriarentzako. •Ingurumenari dagokionez ere onuragarria da, ur kutsatua zuzenean ibaira ez doalako eta bertako landare eta animalien bizimodua ahalbidetzen duelako. •Honen helburua, ur zikinak bildu eta Araztegira eramatea da, eta herriarentzako onuragarria da.

zt10


Diapositiva 27 zt10

kolektore eta presarena bateratzea zuloaga txiki; 28/04/2010


PROPOSAMENAK Gure lanaren ondorioak kontutan izanik, hauek dira egoera hobetzeko egiten dizkizuegun proposamenak: Lehen Hezkuntzakoak: •Ibaiaren eguna ospatu. •Bertako animaliak eta landareak zaindu. •Ibaiak dituen bidexkak konpondu. •Herriko uraren instalazio guztiek mantenamendu egokia izatea.Errebisatu eta gaizki dauden iturriak eta hodiak konpondu. •Herrian dauden iturrietan sistema egokia jartzea eta umeentzako altura egokia izatea. •Herriko zerbitzuetan (kale garbiketa, landareen ureztapena...) gastatzen den ur kopurua ondo kontrolatzea. •Garbiketa kanpainak zorrotzago eta maizago egitea. zt11 •Ibaia garbitu, egoera naturala errekuperatzen saiatu eta obrak egiten direnean, ibaia ekosistema bat dela kontutan hartu.


Diapositiva 28 zt11

ibaiari buruz? zuloaga txiki; 28/04/2010


PROPOSAMENAK Lehen Hezkuntzakoak (jarraipena): •Garbiketarako produktuen kontsumoa murriztu eta produktu ekologikoak aukeratu. •Gehiegizko kontsumoa daukaten familiak, industriak eta komertzioetan neurriak hartu. •Etxeetara informazioa bidaltzea, nola aurreztu herritarrei aholkuak eman, herriko toki esanguratsuenetan logo eta aholkuak jarri.

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoen proposamenak, gaiaren arabera: Ibaiaren azterketa: •Iturritik doan ura komuneko konketan berrerabiltzea. •Zenbait lanetan edangarria ez den ura erabili (lorategiak ureztatzeko). •Uraren inguruan jolas eta hezkuntza jarduerak egin, umeak txikitatik kontzientziatzeko uraren balioaz. •Industrietan arautegiak betetzen dituztela egiaztatu isurketei begira) eta legeak zorroztu.


PROPOSAMENAK Gure lanaren ondorioak kontutan izanik, hauek dira egoera hobetzeko egiten dizkizuegun proposamenak: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoen proposamenak, gaiaren arabera: Ura eta ekitate gabezia: •Polikiroldegiko dutxen erabilera kontrolatu. •Herriko iturrietan ura ateratzeko botoia zapalduta mantendu behar diren horietakoak ipini. •Diru bilketa kanpainetan lagundu eskolei herri pobreetako ura kudeatzeko denean. •Zakarrontziak falta diren lekuetan jarri. Ura eta gatazkak : •Ibaiak ahal den neurrian bere horretan uztea, makinarik bertan ez sartzea. zt12


Diapositiva 30 zt12

ezin da bateratu?? zuloaga txiki; 28/04/2010


KONPROMISOAK Tolosako ikasleok, ondorengo konpromisoak hartzen ditugu, errepikatzen direnak ez dira txertatu: Lehen Hezkuntzakoek: •Ura modu egokian erabiliko dugu guztiek. •Erabilitako olioa birziklatzeko ontzietara bota. •Ohizko neurriak hartu ura aurrezteko: bainatu beharrean dutxatu, hortzak garbitzerakoan eta dutxan xaboia ematean txorrota itxi, txorrota presio txikitan erabili, garbiketa programa laburra erabili. •Komunetik zikinkeriarik ez bota eta ibaira ezta ere. • Tolosako iturriak, ibaia, errekak... hobeto ezagutzen eta zaintzen saiatu. •Xaboiak eta detergenteak modu egokian erabili eta produktu toxikorik ez daukaten garbiketa produktuak erabili. •Gure uraren kantitatea eta kalitatea hobetzeko lortzen diren asmakizunak aurrera eramateko jarrera baikorra izan.


KONPROMISOAK •Arrautzak eta patatak egosteko erabilitako ura landareak ureztatzeko erabiltzea. •Uretan bizi diren animaliak hobeto zaindu. •Gehiago birziklatu, zaborra ondo sailkatu eta lurrera ez bota, zakarrontziak erabili. •Iturrien egoera kaxkarra dagoenean dagokionari esan. •Plastikozko poltsak gutxi erabili. •Ur hotza izateko ur botila sartu hozkailuan. •Arropa zikindu arte erabili. •Landareak ureztatzerakoan benetako beharretara egokitu eta iluntzean eta egunsentian egin. •Elikagaiak urtzeko izozgailutik atera aurretik eta ez egin ur azpian.


KONPROMISOAK Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoen konpromisoak: •Animalia exotikorik ez bota ibaira. •Jendea kontzientziatzeko kanpaina bat egin. •Kanpainatan parte hartzea.


ESKERRAK Herriko Agenda 21-ari egiten dizkiogun ekarpen hauek kontuan hartzea eskatzen dizuegu. Zuen arreta ere eskertu nahi dizuegu eta espero dugu egiten dizkizuegun proposamenei idatziz erantzutea. Denon artean Tolosarentzat etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa lortuko dugulakoan,jaso ezazue gure agurrik beroenak;

TOLOSAKO HAUR ETA GAZTEAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.