GAIA:
IKASTETXEAK • Hirukide (Jesuitinak eta Eskolapioak) • Laskorain Ikastola • Samaniego Ikastetxe Publikoa • Orixe Institutoa • Paper Eskola • Tolosaldeko Lanbide Eskola
AURKEZPENA • 2010-2011 ikasturtean Tolosako umeek eta gazteek Elikaduraren gaia landu dugu Eskolako Agenda 21 programaren barnean. Helburu nagusia elikadura ardatz hartuta erlazionatutako hainbat gai aztertzea izan da; adibidez gure kontsumo ohiturek tokian tokiko zein urruneko gizarte eta ingurumenean dituzten eraginez jabetzea beste batzuen artean. • Udal Batzorde honetara ekarri nahi izan ditugu lanaren emaitzak eta hausnarketaren ondorioz adostutako konpromisoak eta proposamenak.
Partehartzaileak: Eskolako Komunitate osoak hartzen du parte: ikasleak protagonista nagusiak izanik, baina baita ere gurasoak, irakasleak eta eskolako beste langileak. Denera Tolosan 4032 ikaslek parte hartu dugu proiektu honetan.
Eskolako Agenda 21ean hiru ardatz lantzen dira: Eskolako kudeaketaren hobekuntza. Kurrikulumaren azterketa. Komunitatearen partaidetza.
Azken atal honetan egindako lanak hurrengoak izan dira: • Haur Hezkuntzakoek panel baten bitartez fruta eta barazkia batzuk identifikatzen ikasi dute eta garai bakoitzean zein elikagai dauden ezagutu dituzte. • Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. Mailakoek, elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa landu dute: etxeko erosketa, aste bateko dieta, herrian ariketa fisikoa egiteko dauden aukerak eta norbanakoaren kirol ohiturak aztertu dituzte. • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. Mailakoek, aiton amonei galdetegia egin diete elikatzeko ohiturak nola aldatu diren ezagutzeko. Herriko dendetan garaiko produktuak identifikatu eta jatorri ezberdinak ezagutu dituzte.
Azken atal honetan egindako lanak hurrengoak izan dira: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoek, Herritarrei galdetegia eginez kontsumo ohiturak aztertu dituzte. Nekazaritza ekologikoa zertan datza ezagutu dute eta herrian produktu ekologikoak erosteko aukerak aztertu dituzte. Gure paisaia eta kulturaren jatorria eta garrantzia ezagutu dute.Baserriak, ondare kultural eta paisajistiko bezala duen garrantziaz jabetu dira.
Azken atal honetan egindako lanak hurrengoak izan dira: DBH 1go eta 2. Mailakoek, Baserritarrei galdetegia egin diete dituzten arazo eta erronken inguruan. Tolosaldeko kontsumo taldeen proiektua aztertu eta ezagutu dute. Elikadura subiranotasun kontzeptuaren azterketa (Erakusketa). DBH 3. eta 4. Mailakoek, Transgenikoak zer diren ezagutu, zer nolako legedia dagoen eta supermerkatuan azterketa egin dute. Industri nekazaritza eta nekazaritza tradizonala.
Azken atal honetan egindako lanak hurrengoak izan dira: Batxilergokoek, Baserrian emakumearen paperaren inguruan hausnarketa egin dute. Gosea eta milurteko helburuak. Elikadura eta segurtasuna.
E L I K A D U R A
LANAREN ONDORIOAK: Herriaren Diagnosia egin ondoren, Udal Batzar honetara ekartzen ditugu lortutako emaitzak eta ondorio nagusiak. Lehen Hezkuntza Elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa: •Barazki eta fruta gutxiegi jaten dugu eta gehiago jan beharko genuke. •Boileri eta litxarreri asko jaten dugu. •Telebista aurrean denbora asko pasatzen dugu, gutxiago ikusi behar dugu.
E L I K A D U R A
LANAREN ONDORIOAK: Aiton amonei galdetegia, atzoko eta gaurko elikatzeko moduak: • Lehen osasuntsuago jaten zuten eta aukera gutxiago zuten.Gaur egun bertako produktu gutxiago jaten dugu. Garaiko produktuak eta jatorriaren azterketa. • Ez dugu erreparatzen sasoiko jakiak erosten ditugun ala ez, eta produktu horien jatorria zein den. • Erosketa gehienak supermerkatu handietan egin ohi ditugu. • Kanpoko produktuak erostean gehiago kutsatzen dugu.
E L I K A D U R A
Tolosako herritarren elikadura ohiturak: • Gehiengoak hemengo produktuak erosten dituzte eta garaikoak erosten saiatzen dira • Produktu ekologikoak ezagutzen dituzte, baina ez dago kontsumitzeko ohitura handirik oraindik. • Premiazko elikagaiak (esnea) gehiengoak supermerkatuetan erosten du; denda txikietan ere asko erosten da • Elikagai askoren jatorria ezagutzen dute, baina ez denena barazkiak zuzenean baserritarrei erosten dizkiete askotan.
E L I K A D U R A
Produktu ekologikoak non erosi? • Aztertutako 15 dendetatik, 7ek produktu ekologikoak saltzen dituzte. • Produktu ekologikorik saltzen ez dutenek garestiak direla, gutxi daudela eta eskaera gutxi dagoela argudiatzen dute. • Produktu ekologikoak saltzen dituztenek osasungarriak direlako, kalitatea dutela eta eskatzen dutelako egiten dute.
E L I K A D U R A
Landa eremuko paisaiaren behaketa: • Baserriaren desagerpenak produktu naturalak, paisaia ederra, kultura eta lanbide horiek desagertzea ekarriko du. • Paisaiak gure bizi-kalitatean garrantzi handia du paisaiaz gozatu egiten dugulako, turismoa erakartzen duelako, osasungarria delako eta produktu osasungarriak ematen dizkigulako. Industriaz beteta balitz, kutsadura handiagoa izango genuke.
E L I K A D U R A
DBH eta Batxilergoa Baserriaren etorkizuna. • Geroz eta baserri gutxiago dago. Baserriko bizimodua gogorra da eta etorkizuna oso zaila da. • Lehen gehienak baserritik bizi ziren, baina orain industriatik.
Elikadura subiranotasuna •Lehia dago eta bertako elikagaiak galtzen ateratzen dira. •Hemengo produktuak erosi behar genituzke. Bertakoei erosiz gero, hobeto banatzen da dirua.
E L I K A D U R A
Nekazaritza tradizionala eta industriala: • Bertako produktuak garestiagoak dira baina kalitate handikoak dira (sasoikoak, freskotasuna dute,...); kanpokoak askotan ez dira sasoikoak eta kalitatea ez dute ziurtatuta. • Tradizionalak ingurunea eta paisaia zaindu egiten ditu, industrialak (laborantza-teknika modernoak aplikatuta) natura suntsitu egiten du: ongarri kimikoak erabiltzen dira, plagen kontra pestizida eta bestelako produktu kimikoak, lurzoruaren higadura eragiten du, gehiegizko ureztaketa bultzatzen du (lurzoruak gazituz, akuiferoak agortuz,...), erregai fosilen kontsumoa areagotzen du eta negutegi gasen askatzea.
E L I K A D U R A
Elikadura eta transgenikoak: • Legediak esaten du elikagai baten bere osagaietako bat 0,9% baino gehiago transgenikoa baldin badu etiketan argi eta garbi azaldu behar dela. • Osasunean izan ditzaken ondorioaz ez gaude ziur oraindik. Gizartean nekazaritza tradizionala desagertzen ari da, bitartean multinazionalak dirutza irabazten ari dira transgenikoekin. Ingurumenean lurrak kaltetu eta kutsatu egiten ditu. Biodibertsitatean produktu barietate asko dago eta transgenikoak barietate bakarra sortzen dute, gainera beraien lurrak ez dituzte bakarrik kaltetzen besteenak ere.
E L I K A D U R A
Elikadura eta segurtasuna. • Elikagai kontrolak geroz eta zorrotzagoak dira eta etiketetan lehen baino informazio gehiago dago. Hala ere, jasotzen dugun informazioa nahi genukeena baino gutxiago da. • Ez diegu behar beste begiratzen produktuen jatorria eta kalitatea. Prezioari gehiago erreparatzen diogu, batez ere krisi garaian. • Geroz eta kalitate txarreko produktu gehiago kontsumitzen ditugu eta kalitate oneko produktuak alde batera utzi ditugu, adibidez aurrez prestatutako produktuak. Emakumea eta baserria • Garai batean, gizonek lan gogorra egiten zuten eta emakumeek etxeko lanak (garbiketak, janaria, umeak,…). Emakumeek baserrian sukaldean eta senarrari laguntzen egiten zuten lan, gaur egun etxeko lanak banatu eta kalean ere lan egiten dute. • Gehiago baloratu beharko genuke baserriko lana. Gosea eta milurteko helburuak. • Hirietan okerrago elikatzen dira herri txikietan baino, herrietan produktu natural eta bertako gehiago jaten baitira. • Kanpoko produktuak gero eta gehiago erosten ditugu merkeagoak direlako, horrela bertako nekazariak baztertzen ditugu kanpokoei lagunduz.
E L I K A D U R A
KONPROMISOAK: Tolosako ikasleok, ondorengo konpromisoak hartzen ditugu: Lehen Hezkuntza •Kirola egiten jarraitu. •Baserria eta natura zaintzea. •Astean behin azokara joatea eskatzea gurasoei, animatzea. •Egunero fruta eta barazki gehiago jatea, denetatik jatea. •Herriko azoketan bertako eta sasoiko produktuak erosten saiatuko gara, eta supermerkatuan gutxiago.
E L I K A D U R A
KONPROMISOAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa •Produktu ekologikoak erosi. •Saiatuko gara elikagai transgenikoak ez erosten eta gure sare sozialetan informazioa banatzen. •Bidezko merkataritzako produktuak kontsumitu. •Baserritarren produktuak erosi. •Abegi, gurutze gorria, Cáritas eta antzeko elkarteen lana gehiago ezagutzeko ahalegina egitea.
E L I K A D U R A
PROPOSAMENAK: Gure lanaren ondorioak kontutan izanik, hauek dira egoera hobetzeko egiten dizkizuegun proposamenak: Lehen Hezkuntza •Herrian baserriko esne ekologiko makina jartzea. •Auzo guztietan kirol guneak prestatu. •Udalak dituen lurrak baratza landu nahi duten herritarrei eskaintzea erraztasunak emanez.Eraikin gutxiago egin eta baratzak bultzatu. •Inguruko hipermerkatuak animatu bertako produktuak saltzea. •Herriko azoka indartzen jarraitzea eta bertako produktuak bultzatzea. Hemengo produktuak ezagutzeko eta erosteko aukera izateko, zerkausi bezalako tokia uzten jarraitzea, baita azoka bereziak antolatzen ere.
E L I K A D U R A
PROPOSAMENAK: Lehen Hezkuntza •Baserritarrei laguntza eta erraztasun gehiago ematea. •Sentsibilizazio kanpainak:bizikleta eta oinez ibiltzea bultzatu, produktu ekologikoak dituzten onurak azaltzeko kanpainak antolatzea, denda txikietan erostera animatzeko kanpainak antolatzea, erosketa gurditxoak erabiltzera bultzatzea, herri mailan elikadura osasuntsuago bati buruzko informazioa zabaltzea. •Baserriak, animaliak, landa eremuak baloratzea eta zaintzea. •Herrian azoka ekologikoak antolatzea. .
E L I K A D U R A
PROPOSAMENAK: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa • Azokan saltzeko aukera ematea egun bat gehiago. • Azokara saltzera doazen nekazariei zergak murriztea edo diru-laguntzak ematea. • Informazio / Sentsibilizazio kanpainak:elikagai transgenikoen inguruan herritarrak informatu. (Dendariak inplikatuz), gosea jasaten duten herrialdeen ingurukoak. • Herri lurrak, industria eremu edo urbanizazio lurrak bihurtu ordez, nekazal ustiapenerako zati gehiago uztea. • Adineko baserritarrei lana errazteko kalean bizi diren pertsonak epe laburrerako kontratatu. • Kontsumo taldeak, udalak talde horiei biltzeko eta saltzeko lokalak uztea. • Denda handiak murriztea. .
ESKERRAK Herriko Agenda 21-ari egiten dizkiogun ekarpen hauek kontuan hartzea eskatzen dizuegu. Zuen arreta ere eskertu nahi dizuegu eta espero dugu egiten dizkizuegun proposamenei idatziz erantzutea. Denon artean Tolosarentzat etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa lortuko dugulakoan,jaso ezazue gure agurrik beroenak