Aurkezpena ge10

Page 1

Tolosa 2016


Zer dira party informatikoak? Party-ak ordenagailuengatik pasioa sentitzen duten pertsonen topaleku handiak dira, zenbait egunez beraien ordenagailu propioekin biltzen dira eta bertan ordenagailu bidez egindako lan anitz garatu eta aurkezten dituzte. Interneten elkar ezagutu ondoren, bilkura hauek dituzte topaleku, non aurrez-aurre elkar ezagutzen duten elkarren arteko harremanak areagotuz, ideia berriak eta proiektu berritzaileak sortzeko aukerak handituz.

Party informatikoak edo lanparty-ak, bertan eraikitzen den sarean dute oinarria, zeinek bertan biltzen diren beste ordenagailuekin konektatzeko aukera ematen duen.

Teknologia, berrikuntza eta ekintzailetza pertsonekin elkartzen deneko leku bat dira. Garapen teknologikoaren ingurumari denak hemen topa daitezke.


Zer dira party informatikoak? Lanparty-ak, 80. hamarkada bukaeran Europar iparraldean hasitako fenomeno bat dira, Norvegia, Danimarka edota Alemania bezalako herrialdetan eta gurera 1994. urtean inportatua izan zen Euskal Encounter-aren lehenengo edizioarekin batera.

Party-en eboluzioa Informazioaren Gizartearen garapenarekin batera joan da, bai partehartzaile kopuruan eta bai bertan garatutako jarduera-guneei dagokionean.

Euskal Encounter Europa mailan gauzatzen diren informatika topaketa garrantzitsu bat da, Europako iparrraldean gauzatzen direnen mailakoa delarik.

Gipuzkoa Encounter, BECen gauzatzen den Euskal Encounter-aren tamaina txikiko 1. bertsio bat da, BECen zabaldutako medio guztiak erabiltzen dituelarik.


Gipuzkoa Encounter 10 Gipuzkoa Encounter gazte informatikazaleen eskaera dela eta sortu zen, zeintzuk Euskal Encounter-az gain, urtean zehar topaleku gehiago behar dituzten. Ez da inongo kasutan ere Euskal Encounter-aren ordezkatzaile, haren osagarri baizik. Euskal Encounter-an sartzen ez diren jarduera espezifiko eta interes-taldeei begira sortutako ekimena da. Euskal Encounter bezala edukiz josia dago, antolakuntza k Euskal Encounter-ari esker irabazitako esperientziaren bermea duelarik.

Etenik gabeko 3 egun zirraragarri izango dira, non era guztietako jarduerak egongo diren; bideo, animazio, musika eta gainerako dibertimenduz betetako saioetan.

. Sari garrantzitsuak, lehiaketak, animazioa,‌ aurkituko ditugu bertan eta bereziki, ezagupenen hartuemanean ibiltzeko giro hobezina izango dugu, hori baita party-en azken helburua.


Gipuzkoa Encounter 10 Gipuzkoa Encounter Tolosako Usabal kiroldegian ospatuko da, guztira 5.000 metro kuadroko azalera erabiliko direlarik. Interneteko konexioa 1 Gb/s-koa eta ordenagailuen arteko abiadura 1 Gb/s- koa izango da eta bertako sareak; partehartzaile, antolakuntza eta parte hartuko duten enpresen ordenagailuak konektatuko ditu.

400 ordenagailu eta 600 partehartzaile izango ditugu eta hainbat eremu, non jarduerak, hitzaldiak eta Stand-ak egongo diren..

Ekitaldian, teknika berriak, erakusketak, mahai-inguruak eta osagarri berrien bideragarritasunari buruz eztabaidatuko da.


Gipuzkoa Encounter 10 Gipuzkoa Encounter hiru eremu nagusitan banatzen da: • Party-a, partehartzaileen eremua da, non beraien ordenagailuekin instalatzen diren eta bertan hurrengo azpieremuak jorratzen dira: Scene, Jokoak, Software librea, Hardware, Robotika eta azkenik Jarduera eta Sariketak. • Kontsolen gunea, eremu honetan bertara gerturatzen den edozein bertako kontsoletaz gozatzeko aukera izango du. • Gune irekia Tolosan, Tolosa bertan gune irekia egongo da Gipuzkoa Encounter-a Tolosako biztanleei gerturatzeko.

Gipuzkoa Encounter ez da soilik partehartzaileen gunea, bisitariari zabalik dago ere bai, gerturatzen den edonork , bertako gune irekian parte har dezakelarik.

Usabalen gauzatuko diren ekintzekin batera, Tolosako erdigunean party-arekin harreman zuzena duten proiektu paraleloak aurrera eramaten dira.


Gipuzkoa Encounter 10 Eskenatokia eta pantaila erraldoiak

Jokoen gunea Hardware gunea Hitzaldiak

Tailerrak Logela Laskorain ikastolan

Sarrera Partehartzaileen gunea

Jokogunea, publikoari irekia


Party-a, Arte Digitala Arte digitala Demoscene deituriko mugimendutik dator, programatzaileen azpikultura artistiko izanik; bere helburua, interfaze grafikodun lehen ekipoetan demoak sortzea zelarik. (demoak: interaktiboak ez diren irudi-aurkezpenak)

Erakustaldi hauen bidez, taldearen sormen eta zorroztasuna ikusgai uzten zuten, beste demogroup-ekin lehiaketan arituz.

Arte Digitalaren eboluzioa dela eta, termino honen pean azken urteotan sortutako disziplina anitz biltzen dira.

Hiru gairen inguruan gauzatzen da: irudi digitalak, musika digitala eta programazioa. Gai hauen inguruko ekoizpenak sariketa batera aurkeztuko dira, bakarka zein taldeka. .

Arte dgitalaren lehiaketak hurrengo mailetan gauzatzen dira: 2D Grafikoak, 3D Grafikoak, Wild compo, High Quality Music, Game Project Compo eta Fast compo


Party-a, Software Librea Lehiaketa desberdin ugari antolatzen dira non partehartzaileek dituzten trebeziak frogatu behar dituzten, hala nola, “HackIt/Solve-It� zein logika, programazioa, kriptografia, hacking, alderantzizko injeniaritza edota auzitegi-analisi mailan erronkak ebaztean datzan. Bertan, enpresek beraien lehiaketa propioak sortzen dituzte, behar dituzten profilak izango duten langileak aurkitu nahiean.

Software librea, erabiltzaile zein komunitatearen askatasuna errespetatzen duen softwarea da . Orohar honek esan nahi duena honakoa da: erabiltzaileek software-a, exekutatu, kopiatu, banatu, ikertu, eraldatu eta hobetzeko aukera dutela. Software librean oinarrituriko zenbait sistema eragile hauek dira: Debian, Ubuntu, Opensolaris,‌


Party-a, Jokoak Sareko jokoen lehiaketak dira. Gehienez bost jokalariz osatutako bi talde lehian aritzen dira misio bat burutzeko. Lehiaketetarako aukeratzen diren jokoek arrakasta handia izaten dute Interneteko komunitateetan. Txapelketak on-line komunitate garrantzitsuenekin elkarlanean antolatzen dira, eta party-an jokatzen diren partidak milioika ikuslek goza ditzakete munduan zehar.

Party-aren barruan garapen handien izango duen esparrua da, kontutan hartuta bideojokoen sektoreak, zinema eta musikaren sektoreen salmenta-mailan mugitzen delarik .

Jokorik ohikoenak hauek dira: Counter Strike, Call of Duty, Starcraft II, League of Legends, Fifa, PES, Trackmania, etab.


Party-a, Hardware-a Bi atal nagusi ditu, Overclocking eta Modding. Partehartzaileek beren ordenagailuetan errendimendu handiagoa edo estetika ikusgarriagoa lortzeko egiten dituzten aldaketak ebaluatzen dira, aldaketen teknika, garapena, eraikuntza eta funtzionalitatea kontutan hartuz.

Fast Modding izeneko kategorian, partaideek han bertan egiten dituzte aldaketak, denbora jakin batean.

Ekitaldian teknika berriak erakusten dira, erakustaldiak egiten dira, mahai-inguruak antolatzen dira eta osagai berrien etorkizunari buruz eztabaidatzen da.

Modding-aren azken joera telefono mugikorren eraldaketan datza, bai firmware mailan eta bai maila estetikoan.


Party-a, Jarduerak eta Sariketak Ordenagailua deskonektatzeko jarduerak eta txapelketak, helburu nagusitzat dibertitzea dutenak, eta ez lehian aritzea.

Euskal Encounter-ek ordezko hainbat jarduera eskaintzen ditu, hala nola, Mp3 esperimentua, Lipdub, mozorro-lehiaketa eta Fastmugikormetraia.

Dibertimendua, ekitaldi honen parte da eta bere barruan ordenagailua alde batera utzi eta lagun giroari garrantzi handiagoa ematen zaieneko momentuak daude.

Edizio bakoitzean lehiaketa berriak aurkezten dira, azken joerei kasu eginik, euskal chef, ramen pikante, eskena desberdinen bikoizketa,...


Laguntzaileak Tolosako Goi Mailako Lanbide Institutuarekin elkar lanean aritzen gara, bere partehartzeak, Gipuzkoa Encounter-aren antolakuntzan integraturik, Errendimendu Handiko sareei buruz ikasi eta ikasitakoak zentruan eta benetako inguru batetan aplikatu ahal izateko helburua du. Esperientzia guzti hauek, gure party-aren ezagutza handitu egiten dute eta gizartearen alor desberdinetan sakontzen laguntzen digute.

Muntaian gauden bitartean gure teknikoak sarearen goraberak esplikatzen diete informatikako lehen zikloko ikasleei, Errendimendu Handiko sare bat martxan ikus dezaketelarik.


Prentsa Gipuzkoa Encounter-ek hedabide guztien estaldura lortzen du gauzatzen den hilabetean. Aipatzekoa da ekitaldira etortzen diren komunikabide guztiak zur eta lur geratzen direla partehartzaile kopurua eta antolatutako ekitaldi guztiak ikusita. Hori guztia party-aren antolatzaileen ahaleginari zor diogu, horri esker ekitaldia topagune aparta baita informatikazale guztientzat.

Egunkariek, irratiek, telebistek, komunikabide digitalek eta hainbat produkzio-etxe independentek eman zuten partyaren berri aste honetan. Jaiaren aurretik, jaian zehar eta jaiaren ondoren.

Azken edizioan, Gipuzkoa Encounter-ek 104 erreferentzia izan zituen, honakoak izanik garrantzitsuenak: Noticias de Gipuzkoa(13), Diario Vasco (16), Gara (4), Berria (6), El PaĂ­s (1), El Mundo (1), Naiz (4), La Vanguardia (1).


Gipuzkoa Encounter


Gipuzkoa Encounter


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.