HAUSNARKETA ESTRATEGIKOA
PARTE HARTZE MARKOA
TOLOSA
2016ko maiatza
DISEINU FASEA
AURKIBIDEA
1. AURKEZPENA
1
2. PROIEKTUARI LOTUTAKO HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK
2
– TALDE SUSTATZAILEAREN ERAKETA
2
– IRIZPIDEAK ETA KONPROMISOAK LANTZEA ETA ADOSTEA
3
– MAHAI SEKTORIALEN EGITURAKETA
7
– TOLOSA 2030 IKUSPEGIARI BURUZKO LEHENENGO LANKETA PARTEKATUA
9
3. HURRENGO FASEETARA BEGIRAKO HERRITARREN PARTEHARTZEAREN PLANTEAMENDUA
10
LAGUNTZA TEKNIKOA
1. AURKEZPENA Tolosako Udalak hausnarketa estrategiko bat abian jarri du zeinak gobernantza eredu berri bat artikulatzea du helburu, herritarrenganako hurbiltasuna sustatu eta politika publikoen kudeaketa berritzaile aurrerapausoak ematen lagunduko duena.
eta
eraginkorragoaren
aldeko
Prozesu hau aurrera eramateko hiru esparrutan lan egitea ezinbestekotzat jo da: maila teknikoan, maila politikoan eta herritar mailan. Elkarren arteko sinergiak bilatuz eta sorkuntza partekatuaren bitartez, etorkizuneko Tolosaren norabidea zehaztu nahi da, erronkak definituz eta anbizio handiko xedeak finkatuz. Aldi berean, hau guztia aurrera eramateko plangintza bat definituko da, helburu eta ekintza zehatzak jasoko dituena eta Tolosako Agenda 21aren ibilbideari jarraipena emango diona. Planak goberrnantza ereduaren elementu nagusiak eraikitzen joatea lagunduko duen tresna izango da, hain zuzen, herritarren rola bere jarraipen eta segimenduan. Hau dela eta, begirada etorkizunean jarrita, diagnostikoarekin hasi baino lehen, herritarren parte-hartzearen oinarriak modu partekatuan definitzeari garrantzi berezia eman zaio. Dokumentu honetan prozesuaren diseinu fasean herritarren parte-hartzearen eremuan landutakoaren emaitza nagusiak jasotzen dira, hurrengo faseetara begira oinarri sendoak finkatzen dituztenak.
1
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK TALDE SUSTATZAILEAREN ERAKETA DEFINIZIOA Talde Sustatzailea udalerriaren aniztasuna ordezkatzen duten eragileek osatutako taldea da, non sektore desberdinetako ordezkariek parte hartuko duten. Gobernantza eredu berriaren testuinguruan, denboran egonkorra den estruktura izateko bokazioa izango duen herritarren taldea. NOLA SORTU DA TALDE HAU? Berau osatzeko, abiapuntu bezala udal sail ezberdinekin elkarlanean udalerriko eragile gakoak eta orain arte egindako herritarren parte-hartze prozesuetan parte hartu izan dutenak identifikatu dira. Horiekin zuzenean kontaktatu da prozesua azaltzeko eta bertan parte hartzera gonbidatzeko. Ondoren, martxoaren 17an, bilera ireki bat egin zen, tolosar guztiei zuzenduta, non prozesua azaltzeaz gain, bertaratutakoei talde sustatzailean parte hartzera gonbidatu zitzaien. TALDEAREN IZAERA Talde sustatzailea 35 pertsona inguruk osatzen dute, adina eta sexuaren arabera horrela banatzen direlarik:
Jatorriari dagokionez, aipatu beharrekoa da taldekide bat emakume atzerritar bat dela, hain zuzen ere Azerbaiyanekoa.
2
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK IRIZPIDEAK ETA KONPROMISOAK LANTZEA ETA ADOSTEA Diseinu fasearen lanen artean, proiektuari lotutako herritarren parte-hartze prozesua gidatuko dituzten irizpideak eta konpromisoak lantzea eta adosteari garrantzi berezia eman zaio. Guztira 17 gai jarri dira mahai gainean ondoko lau ataletan sailkatuta: A. KOORDINAZIOA ETA ANTOLAKUNTZA B. PARTE-HARTZAILEAK C. METODOLOGIA D. EMAITZAK Banan banan aztertu eta eztabaidatu ondoren, jarraian behin betiko irizpide eta konpromisoak aurkezten dira: A. KOORDINAZIO ETA ANTOLAKUNTZA 1. INIZIATIBA ETA LIDERGOA: Udalak iniziatiba hartu eta proiektuaren lidergoa izango du, berea izango delarik prozesuarekiko ardura eta emaitzak. 2. BESTE PROZESUEKIKO ERLAZIOA: Partaidetzazko prozesu honek izaera estrategikoa du eta izaera sektoriala duten eta udalerriarentzako interesa duten gai konkretuak epe motzagoan landuko dituzten beste prozesuekin bateragarria da. 3. GARDENTASUNA ETA INFORMAZIOAREN ESKURAGARRITASUNA: Proiektuan zehar sortuko den informazioa guztia (dokumentuak, aktak, txostenak,...) eskuragarri egongo da eta berau web orriaren bidez eta zuzenean Udalean eskatuz eskuratu ahal izango da. 4. FASEAK ETA EGUTEGIA: Prozesua ezarrita dagoen lan programaren arabera burutuko da, adostuta dagoen egutegia errespetatuz.
3
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK IRIZPIDEAK ETA KONPROMISOAK LANTZEA ETA ADOSTEA B. PARTE-HARTZAILEAK 5. TALDE SUSTATZAILEA/MAHAI SEKTORIALAK: Prozesu honi lotutako herritarren partaidetza talde sustatzailearen eta mahai sektorialen bidez giltzatuko da. Mahai sektorialetan talde sustatzaileko partaideez gain interesa duten tokiko eragileek ere parte hartuko dute. 6. ASISTENTZIA KONPROMISOA: Planean sartuko diren ekintzen eta prozesuarekin lotutako bestelako elementu estrategikoei buruzko erabakietan parte hartu ahal izateko, talde sustatzailea osatzen duten pertsonei gutxieneko asistentzia eskatuko zaie. 7. IKUSPEGI GLOBALA ETA GUZTION ONURA: Talde sustatzailea osatzen duten pertsonak ikuspegi globala duten ekarpenak egiten saiatuko dira, tolosar guztien onuraren alde eginez eta norberaren interesek ez dute tokirik izango. 8. DIBERTSITATEA: Parte-hartzaileen dibertsitatea (genero, adin, jatorria,‌ kontutan hartuz) sustatuko da, bai talde sustatzailean, baita mahai sektorialetan ere, ikuspuntu desberdinak aberastu eta ahalik eta ikuspegi gehienak jasotzeko. 9. ORDEZKAPENA: Talde sustatzailea osatzen duten pertsonek maila pertsonalen parte hartuko dute. Mahai sektorialetan aldiz, bakoitzean lantzen den gaiarekin erlazionatutako elkarte/erakundeetako ordezkariak egon ahal izango dira. 10. PROZESUAREN IREKITZE MAILA: Eragile gakoei egindako gonbidapen zuzenak eta herritar orori zuzendutako gonbidapen irekien arteko konbinazioa egingo da, prentsa eta udal web zein sare sozialen bidez ere zabalduko direlarik eta, honekin batera, talde sustatzailearen baitan egindako lana ere ikusgai egongo da, bertan soilik gera ez dadin.
4
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK IRIZPIDEAK ETA KONPROMISOAK LANTZEA ETA ADOSTEA C. METODOLOGIA 11. EKARPENAK EGITEKO BIDEAK: Ekarpenak egiteko aurrez-aurreko espazioez gain, udalerriko web, sare sozialen eta bestelako tresnen bidezko partehartze bideak eskuragarri egongo dira. Hala ere, azken hauen bidez jasotako ekarpenak talde sustatzailearekin egiaztatuko dira. 12. PARTAIDETZAREN IZAERA: Partaidetzazko prozesu honen emaitzek konponbideen bilaketa partekatuan eragin erreala izango dute , testuinguru honetan herritarren, udal teknikarien eta politikarien arteko adostasun zubiak eraikitzeko tresnak jarriko direlarik Hiru espazio horietan adostutako emaitzak planean txertatuko dira eta Gobernu Organoak hauek betetzeko konpromisoa hartuko du. 13. MALGUTASUNA: Prozesuak nolabaiteko malgutasuna izan beharko du bere osotasunean, momentuko beharrei egokitzea baimenduko duena, betiere ikusmira azken helburuan izanik. 14. ERABAKIAK HARTZEA (GEHIENGOA/ADOSTASUNA): Erabakiak kontsentsu bidez hartuko dira, akordioak lortzeko “gehiengoen� formulen erabilera ekidinez. Ez adostasunak dauden kasuetan guztiok konpartitzen dituzten puntuetara iristen saiatzeari emango zaio lehentasuna, baina lortu ezean gerta daitezkeen talkak konpontzeko bide egokienak aztertzeko konpromisoa hartuko da kasuan kasu. 15. EBALUAZIO JARRAITUA (BILERA BAKOITZEAN): Saio bakoitzean berau ebaluatzeko espazioa egongo da eta bertan jasotako ekarpen guztiak kontutan hartuko dira eta partaidetza eredua beharren arabera egokituko da.
5
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK IRIZPIDEAK ETA KONPROMISOAK LANTZEA ETA ADOSTEA D. EMAITZAK 16. DOKUMENTUETAN ISLA IZANGO DUTEN EKARPEN ADOSTUAK: Prozesuan zehar sortuko diren ekarpenak Diagnostiko eta Ekintza Plana dokumentuetan jasoko dira, partaidetza prozesuan burututako lana ikusaraziz. 17. JARRAIPEN ORGANO BATEN SORKUNTZA: Prozesuaren emaitza gisa Jarraipen organoa eratzea aurreikusten da, udal kudeaketa eredu berriaren nukleo gisa, zeinak etorkizunean eta plana onartuta, beraren jarraipenean rol espezifikoa izango duen.
6
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK MAHAI SEKTORIALEN EGITURAKETA DEFINIZIOA Arlo edo gai konkretuen inguruan lan egiteko herritarrez osatutako talde espezifikoak dira, non arlo batekin erlazionatutako gai konkretuak landuko diren. Talde bakoitzean landuko diren gai konkretuetan interesa duten edo lan egiten duten eragile edo elkarteetako ordezkariek parte hartuko dute. MAHAIEN EGITURAKETA Talde sustatzaileko kideek lehenengo bi bileretan azaldutako interesezko gaiak oinarritzat hartuz, mahai sektorialen proposamen bat mahai gainean jarri zen. Proposamen horren inguruko eztabaidaren ondoren, ondoko egituraketa adostu zen, diagnostiko fasean Tolosaren egungo argazki partekatua lantzeko abian jarriko dena:
PERTSONAK
KULTURA ETA HEZKUNTZA
EKONOMIA
INGURUNEA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUA
7
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK MAHAI SEKTORIALEN EGITURAKETA ZEIN GAI LANDUKO DIRA MAHAI BAKOITZEAN?
PERTSONAK
KULTURA ETA HEZKUNTZA
-
OSASUNA
-
ONGIZATEA
-
3.ADINA, GAZTEAK, ETORKINAK
-
EMAKUMEAK
-
EZGAITASUNA
-
BIZIKIDETZA/KOHESIOA
-
BIZI-KALITATEA
-
EUSKARA
-
KULTURARTEKOTASUNA
-
HEZKUNTZA
-
KIROLA
-
KULTURA (ekipamenduak, eskaintza,…)
-
ELKARTEAK
EKONOMIA
INGURUNEA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUA
-
ENPLEGUA
-
BALDINTZA SOZIEKONOMIKO DUINAK
-
EKINTZAILETZA
-
MERKATARITZA
-
HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA
-
NATUR BALIABIDEAK (ura, energia, hondakinak)
-
INGURUMEN NATURALA
-
MUGIKORTASUNA
8
2. HERRITARREN PARTE-HARTZE MARKOAREN ELEMENTU NAGUSIAK TOLOSA 2030 IKUSPEGIARI BURUZKO LEHENENGO LANKETA PARTEKATUA Diseinu fase honen beste helburuetariko bat herritarrekin Tolosako 2030. urteko ikuspegiaren lanketa hastea izan da. Saio batetik bestera ideiak jaso eta ideiei modu partekatuan forma eman zaie, mahai sektorialen egituraketa jarraituz. Behin betiko ikuspegiaren lanketa herritarren, politikarien eta teknikarien ekarpenekin osatuko da, formulazio estrategiko fasean. Orain arte talde sustatzailearen eremuan egindako lanak elementu sendo batzuk finkatzen ditu jada eta berau hartuko da oinarri gisa. Jarraian lanketa honen emaitza azaltzen da: PERTSONAK
Tolosar guztion, ongizatea eta osasuna bermatuko duen herria, arlo guztietan kohesionatua egongo dena eta bizimodu osasungarria eta bizikalitatea bultzatuko dituena, baita bizimodu aktiboa eta parte-hartzailea ere, balore guzti hauek balioan jarriko dituena. KULTURA ETA HEZKUNTZA
Tolosa aniztasunean eraikitako herri bizia, jakintsua eta ekintzailea da. Ingurua eta bere burua ongi ezagutzen duen kultur anitzeko herria, euskara ardatz izanik guztiok gustura eta eroso sentitzea ahalbidetuko duena EKONOMIA
Tolosak saretutako ekonomia aktiboa izango du, berezkoak dituen baliabideak indartuz eta errespetatuz, egitasmo berriei bultzada emango diena; sektore desberdinen arteko elkarlanaren bitartez, garapen ekonomiko iraunkorra bermatu eta eskualdeko mugetarik haratago zabalduaz. INGURUNEA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUA
Tolosa herri iraunkor eredugarria izango da, hiri eredu alternatibo baterako transizioan, eta orekatua lurralde antolaketaren ikuspegitik, non espazio publikoa elkargune eta bizileku izango den, kultura, aisia nahiz kirol egitasmoen plaza.
9
3. HURRENGO FASEETARA BEGIRAKO HERRITARREN PARTE-HARTZE PLANTEAMENDUA Jarraian, prozesuaren hurrengo faseetara begirako herritarren parte-hartze planteamendua azaltzen da. Parte-hartzea bi maila ezberdinetan garatuko da, bata gai zehatzetan jarriko du arreta, mahai sektorialen bitartez eta, bestea, talde sustatzailearen eremuan garatuko dena, epe luzerako begiradarekin eta maila estrategikoagoan mantenduko da. DISEINUA
DIAGNOSTIKOA
• Parte-hartze prozesuaren artikulazioa • Herritarren parte-hartzearen eginkizunaren definizioa • Eremu estrategikoen identifikazioa • Ikuspegia irudikatzeko lehenengo pausuak
• Udalerriko egungo egoeraren ikuspegi partekatua.
FORMULAZIO ESTRATEGIKOA
• 2030. urtera • Datozen 8 begira zer urteetara begira, nolako udalerria Plan berria gustatuko partekatu, litzaigukeen eztabaidatu eta definitzea osatzea
MS_1
TS_1
TS_2
TS_3
TALDE SUSTATZAILEA
MAHAI SEKTORIALAK
TS_4 MS_3
MS_4
MAIATZA-EKAINA
• Planaren ezartze fasera begira, herritarren eginkizuna adostu eta balioztatzea
MS_2
MS_3
APIRILA-MAIATZA
SEGIMENDUA
MS_1
MS_2 TS_0
PLANAKARAKTERIZAZIOA
MS_4 UZTAILA
URRIA
ABENDUA
10