Uxola sariak 2015 argitalpena

Page 1

Uxola Sariak 2015

Etorkizuneko hitz j ostunak T olosako Udalak urtero antolatzen duen Uxola Sariak baditu 2015eko olerki eta hizlau lanetako irabazleak. Agustin Amiano, Eneritz Iraola, Irati Zaldua eta Karlos L inazasorok izan dute aurtengo lan guztiak irakurri eta sarituak aukeratzeko ardura.


II

Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015

F antasiaz hornituriko apaletatik haratago T olosako Haur L iburutegiak « irakurzaletasuna bultzatzen laguntzen» duela zalantzarik ez du Irati Zaldua arduradunak. Bere esanetan gainera, haur eta gazteek « gozamenagatik» irakurtzea lortzeko lan egin behar du. iru solairu dituzte T olosako haur eta gazteek euren irudimena hegan jartzen laguntzeko. Aranburu jauregiaren atzealdean, Errotan kokaturik dago haur liburutegia. Irati Zalduak, udal liburutegiko langileak, haur eta gazteei zuzenduriko gunearen bisitaldi gidatua proposatu du. Irakurleak, sartu eta lehen solairuan 0urtetik hasi eta 7 urte bitarteko kultur eskaintza topatuko du:liburuak, aldizkariak, hemeroteka txikia, berritasunak, gurasoen txokoa, Bularretik Mintzora gunea, jatorrizko bertsioaren txokoa... Beheko solairua 8-16urte bitarteko neska-mutilei zuzendurikoa da berriz. Bertan, gaika sailkatutako literatura lanez gain, eskolarako lagungarriak izan daitezkeen bestelako liburuak ere badaude. Baina Irati Zalduak, zehaztutakoaren arabera, gune horretako arrakastarik handiena dv d, pelikula edota ordenagailu jokoen harpidetzak du. Hor bertan, ordenagailuak ere badaude gaztetxoentzat erabilgarri. Eta goiko solairuan azkenik komikitekarekin batera ipuin kontaketak, ikastaroak zein bestelako ekitaldiak antolatzeko aretoa dago. T olosako haur eta gazteak eskaintza honen jakitun dira. Datuek horrela baieztatzen dute;2014. urtean 29.887bisitari jaso zituen T olosako Haur L iburutegiak eta 23.008 dokumentu eraman ziren maileguan. Egun, 3.684bazkidek dute liburutegiaren txartela. Eta berriak jasotzeko beti dituzte ateak irekita. Txartela momentuan bertan jasotzen du erabiltzaile berriak, doanekoa da eta gurasoen sinadura behar da.

H

2015eko sarituak LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ETA 4. MAILAK H izlaua 1.L eire Salaberria Zubiri, Pertsona izan nahi zuen hezurdura ( Samaniego ikastetxea) . 2.Mayra Azc olain De Jesus, Leize iluna baino haratago ( L askorain ikastola) 3.Peru Ezeiza L izarra, Buru zuri ( L askorain ikastola) . O lerkia 1.Irati Urdanpilleta Jauregi, Liburuen zentzumenak ( Samaniego ikastetxea) . 2.L eire Salaberria Zubiri, Basoa ( Samaniego ikastetxea) . 3.Aritz Mendizabal Zubeldia, I ratiko pagoa ( L askorain ikastola) .

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAK H izlaua 1.Nahia Drav asa Arsuaga, Arkatz biziduna ( Hirukide ikastetxea) . 2.Josu Izagirre Imaz, I . Gerra Mundiala ( Uzturpe ikastola) 3.Pau Ortiz Roc a, F ede eta zazpigarren kontinentea ( L askorain ikastola) . Irati Zaldua ari da egun T olosako Errota Haur L iburutegiko arduradun lanetan. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

DBH-KO 1. ETA 2. MAILAK Ekintza. Gela bakoitzeko ikasle batek motxilaren ardura du bere gain, liburutegira joan, liburu bat aukeratu, irakurri eta gelan landu ondoren, motxilaren lekukoa beste bati pasatzen dio. « Oso ondo f untzionatzen duen ekimena da eta irakurzaletasuna bultzatzen laguntzen du» , esan du Zalduak.

gia martxan jartzea aurreikusirik du aurten ere T olosako Haur Liburutegiak. Usabalen bertan, liburuez, gidez, aldizkariez osaturiko bilduma jarriko du erabiltzaileen eskura, aisialdi momentu horietan irakurzaletasuna bultzatzen laguntzeko eta baita erabiltzaile berriak eskuratze-

ko. Honako zerbitzua uztaila eta abuztuko hiletan egongo da martxan, astelehenetik larunbatera bitartean. Aukera ugari beraz, T olosako haur eta gazteei zabaltzen zaizkienak irakurtzea gozamena dela senti dezaten.

Uda liburu artean Uda garai berezia dela probesturik T olosako Haur eta Gazte Liburutegiak bere eskaintza ere egokitu egiten du. Batetik, ordutegia aldatu egiten da. Urtean zehar 17: 00-20: 00 bitartekoa dena, ikasleen oporralA parteko eskaintza diekin batera 10: 00-13: 00bihurF antasiaz hornituriko apaletaz hara- tzen da. tago, haur liburutegiak eskaintza Bestetik, Biblioporrak deituriko berezia izaten du urtean zehar. Esa- ekimena ere martxan jartzen da. L iterako, urrian hasi eta apirila bitar- burutegiak 0-16urte bitarteko libutean, hilean behin, ipuin kontaketak ru aukeratuez osaturiko bost zerrenizaten dira. Miriam Mendoza 3-7 da kaleratzen ditu « berritasunak, urte bitarteko haurrei zuzentzen da. pil-pilean daudenak, kalitatezko ira« Arrakasta handia» duen ekimena kurketak» bilduz. « Zerrenda hauen dela azpimarratu du Irati Zalduak. helburua azken f inean, ume eta gaz« Oso egokia gurasoentzat, ipuinak teek gozamenagatik irakurtzea da. nola kontatu ikasten baitute» , gaine- Inposatutako irakurketak izan ratu du. gabe» , azaldu du liburutegiko langiUrtean zehar, bada bestelako eki- leak. mena T olosako ikastetxe guztiek Eta azkenik, uda oro bezala, Usabere gain hartzen dutena:Motxila bal kiroldegian ere udako liburute- 0-16urte bitarteko eskaintza du haur liburutegiak. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

H izlaua 1.Nadin Hussein Hernandez, Aske gunea ( L askorain ikastola) . 2.Nora Cec ile Rosel Zaballos, Bi munduen arteko lakua ( Orixe. B.H.I.) . 3.Iratxe Jauregi Urkola, Bakardadea ( L askorain ikastola) . O lerkia 3.Irene Plazaola Iguaran, Beldurra ( L askorain ikastola) .

DBH-KO 3. ETA 4. MAILAK H izlaua 1.L eire Iruretagoiena Goikoetxea, Makuluak ( L askorain ikastola) . 2.Irati Aira Rodas, Nire gerlari maitea ( Orixe. B.H.I.) . 3.L eire Aranalde F ernandez, I ndia ( Orixe. B.H.I.) . O lerkia 1.Maitane Iruiñ L uluaga, Bizitzaren bidea ( L askorain ikastola) . 2.Nahia Esnaola Barriola, Zoroaren atsekabea ( Orixe. B.H.I.) . 3.Irene Etxarri Sarasua, Bizitzak emandako gezurra ( Hirukide ikastetxea) .


Tolosaldeko Ataria III

Uxola Sariak 2015

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: hizlaua

Leire Salaberria Zubiri • 1. saria

‘Pertsona izan nahi zuen hezurdura’ B urezur, Ameriketako zientzia museoan bizi zen giza-hezurdura bat zen . Beti geldi egotearekin aspertuta zegoen. Egunero jende pila bat pasatzen zen bere aurretik baina inor gutxi gelditzen zen berari begira. Oso egoskorra zen, eta egun batean pertsona izan nahi zuela bururatu zitzaion. Behin, azti itxura zuen gizon misteriotsu bat inguratu zitzaion eta bat-batean nabaritu zuen ahoa mugitu eta hitz egin zezakeela. Berehala ekin zion bere egoera kontatzeari. Gizon misteriotsuak errukiturik laguntza emango ziola esan zion eta hurrengo egunean ikusiko zirela esan ondoren museotik irten zen. Gau horretan lorik ere ez zuen egin Burezurrek, oso urduri zegoen eta egunsentia iristeko irrikaz. Goizeko bederatziak ziren museoko atezainak sarrerako atea ireki zuenean. Ordurako gizon misteriotsua atean zegoen motxila handi bat bizkarrean zuela. Presaka-presaka museoan sartu eta Burezur zegoen gelara joan zen. Kontu handiz Burezur motxilan sartu eta museotik irten zen.

- Nora goaz? -Galdetu zion Burezurrek. - Lasai egon eta ez hitzik egin. Gero esango dizut – Erantzun zion gizon misteriotsuak. Isil-isilik denbora batez motxilaren barruko iluntasunean ibili ondoren argitasuna nabaritu zuen. Motxilaren kremailera norbaitek ireki zuela konturatu zen. Gizon misteriotsuak motxilatik atera zuen kontu handiz eta zutik jarri ondoren horrela esan zion: - Aurrean duzun gaztelu horretan errege bat bizi da bere alabarekin eta berak agindutako f rogak burutu beharko dituzu pertsona bihurtu nahi baduzu. Hemen duzun ezpata honek lagunduko dizu. Har ezazu lepoko hau ere eta erabili behar duzunean. - Eta ez badut lortzen etorriko al zara nire bila? - Galdetu zion Burezurrek. - Ez! Nik egin dut egin beharrekoa. Aio eta zorte on! – Erantzun zion gizon misteriotsuak. Burezur gaztelura inguratu zen eta berehala ate aurrean bi txakur itsusi ikusi zituen, goseturik eta

amorraturik ziruditen. Hezur usaina nabaritu zutenean zaunkaka hasi ziren. T xakurrak itsusiak eta nazkagarriak ziren. Ezpata hartu eta saiatu zen ziztada batzuk egiten, baina ez zuen izutzerik lortu. Orduan lurretik harri bat hartu eta txakur bati bota zion. Txakurra lurrera ziplo erori zen. Beste txakurrarekin berdina egin zuen eta gaztelura sartu zen. Gaztelua handia eta polita zen; oso ilun zegoen. Zaharra ematen zuen baina irudi politak zeuden paretetatik zintzilika. Gela handi batean sartu zenean erregea etorri zitzaion eta honela esan zion : - Zer nahi duzu? - Pertsona izan nahi dut errege jauna. - Erantzun zion . -F roga asko pasa beharko dituzujarraitu zuen erregeak-eta arriskutsuak dira. Prest zaudela uste duzu? - Bai jauna, prest nago - Ederki, has gaitezen orduan. Horrela, erregea egin beharreko f rogak esaten hasi zen eta baita banan-banan ere Burezur f roga guztiak egiten:burdin bati eutsita bi mendi lotzen zituen soka baten gainetik joan, gaztelu ondoan zegoen

hiru mila metroko altuera zuen mendi batera igo hankak elkar lotuta, gazteluko soldaduekin borrokatu… Burezurrek agindutako f roga guztiak burutu zituen eta pixkana gizaki itxura hartzen joan zen. Baina Burezur triste sentitzen zen, ispiluan begiratu eta gizaki ikusten bazen ere zerbaiten f alta nabari zuen, izan ere bihotza f alta zuen. Erregeari ere kontatu zion zer gertatzen zitzaion eta erantzun zion: - Nik horretan ezin dizut lagundu, zuk asmatu beharko duzu azken fr oga eta aste bat duzu hori lortzeko. Hori entzun ondoren Burezur basorantz abiatu zen noraezean. Basoan zihoala ume baten oihuak entzun zituen laguntza eske eta inguratu zenean haur bat ikusi zuen errekan ia itoan. Uretara jauzi egin eta umea atera zuen. Bigarren egunean artzain bati ilunabarrean sakabanatuta zituen ardiak biltzen lagundu zion eta ederki eskertu zion. Hirugarren egunean hegoa apurtuta zeukan txori bati lagundu zion hegan jarrai zezan. L augarren egunean desberdin sentitzen zen, poza, parra egiteko gogoa… Zoriontsu

sentitzen zen. Saltoka eta oihuka hasi zen eta erregeari kontatzera joan zen. Erregea oso pozik jarri zen eta elkar besarkatu ziren. Burezurrek esker ona adierazteko gizon misteriotsuak emandako lepokoa oparitu zion erregeari eta agurtu ondoren bere bidea jarraitu zuen. Handik aurrera Burezur herrialde askotara joan eta jende asko ezagutu zuen. Burezur zoriontsu bizi izan zen.


IV

Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015 May ra Azc olain De J esus • 2. saria

‘Leize iluna baino haratago’ azen behin, gnomo f amilia bat. F antasi basoan bizi ziren eta hauek osatzen zuten f amilia: Ama, aita eta hiru seme-alabak;Lala, zaharrena;L ula, erdikoa eta Elf i, gazteena. Egun batean, Elf ik hau esan zien bere aita eta amari: -Aita, ama, leize iluna baino harago joan nahi dut! -Elf i, maitea, leize iluna oso arriskutsua da-esan zion amak. -Amak arrazoia du Elf i, leize iluna oso arriskutsua da eta harago joatea askoz ere arriskutsuagoa - esan zuen aitak. -Elf i, zu oso umea zara. Nik eta L ulak asko itxaron genuen leizetik harago joateko, 16urte bete arte ez ziguten baimena eman aita eta amak-esan zuen L alak. -Baina nik joan nahi dut! Nahiko handia naiz! - esan zuen Elf ik negar malkoei eutsi ezinik. -Aita, ama, esango diot Elf iri zer gertatzen den? - esan zuen goibel L ulak. -Bai - esan zuten biak batera. -Niri esan zer? - galdetu zuen Elf ik. -Elf i, azken aldi honetan, oso gauza arraroak gertatzen ari dira leize inguruan:otso-gizonak azaldu dira, sirenak uretako sorgin gaiztoetan bihur tu dira, arrosa guztiak usteldu... Eta Basajaun eta Basandreak misio bat egin behar dugula esan digute;Erromako zubiaren harria berreskuratu! Faier mago maltzurrak lapurtu du eta bere gazteluan dago gordeta. F antasi basoko tenplu sakratura eraman behar dugu, bestela laster leize iluna baino harago dauden munstroak

B

Fantasi basora sartuko dira eta hondamendia ekarriko dute gure basora!-esan zuen L ulak. -Nik zuekin joan nahi dut misio horretara!-esan zuen ilusioz beterik. -Ez,ezin duzu misio hau egin! Oso arriskutsua da, hobe da gu laurok joatea-esan zuen aitak. -Elf i, bihar etxean bakarrik geldituko zara. Aitak eta nik prestatuta utziko dizugu gosaria, bale? - esan zuen amak. -Bale...- esan zuen Elf ik burumakur. Elf ik ez zirudien oso triste eta hauxe pentsatu zuen: « Biharamunean, Lularen motxilan sartuko naiz eta leize iluna baino harago gaudenean aterako naiz! Plan bikaina da, ez dute ezer susmatuko!» . Goizean, Elf i azkar-azkar L ularen motxilan sartu zen etxeko laurok esnatu, gosaldu, jaka jarri, motxila gainean jarri eta etxetik atera ziren. Asko ibili ondoren, leize ilunera iritsi ziren eta sartu bezain laster hauxe esan zuen amak: -Elf i gaixoa, ilusio handia zuen misio hau betetzeko. -Arrazoi duzu, baina ezin dugu gure semearen bizia arriskuan jarri, etxean hobeto dago-esan zuen aitak. Elf i Lularen motxilatik atera eta denak zur eta lur geratu ziren: -Elf i!-esan zuten denak liluraturik. -Elf i zer egiten duzu hemen?-galdetu zion aitak haserre bizian. -Hori da, zer egiten duzu?-galdetu zion amak. -Ba...Emmm...- esan zuen Elf ik. -Ea ba, esan zergatik etorri zaren!-esan zuen aitak. Orduan, Elf ik dena kontatu zien:

ezin izan zuela jasan misio hori burutzeko irrika eta ondorioz, L ularen motxilan sar tzea bururatu zitzaiola leize iluna baino harago zeudenean ateratzeko. Gero, hau esan zuen amak: -Bueno, orain ezin dugu Elf i etxera bakarrik joaten utzi, orduan, gurekin joan beharko du misioa burutzera. -Beno ba, ezin dugu denborarik galdu-esan zuen aitak. Bostak ibiltzen jarraitu zuten eta 8ordu pasa ondoren, Elf ik hau esan zien bere aita eta amari: -Aita, ama, norbait atzetik jarraika dugula iruditzen zait. -Nondik?-galdetu zuen aitak. -Hortik-esan zuen Elf ik zuhaixka batzuk seinalatuz. Bat-batean, otso-gizon bat agertu zen eta bostak jaten saiatu zen, baina aitak eskopeta atera, dardo lasaigarri bat bota piztiaren ipurdira eta lo geratu zen. -Goazen hemendik otso-gizona esnatu baino lehen-esan zuen aitak isilean. Denak azkar-azkar joan ziren eta ibili eta ibili eta gero gaztelu baten aurrean agertu ziren. Aitak hau esan zuen: -Faier mago maltzurraren gazteluaren aurrean gaude. Hemen barruan dago Erromako zubiaren harria, gazteluko sala sekretuan, suzko ateari begira. Hau da plana: Faier magoa lotan dagoenean isilisilean hartuko diogu patrikatik suzko atearen giltzak. Zer iruditzen zaizue? -Ederto aita! Oso plan bikaina!esan zuten denak irribarretsu. Orduan, gazteluko atea isil-isile-

an ireki eta gaztelu barrura sartu ziren. Azkar-azkar, F aier mago maltzurraren logelara sartu eta giltzak kendu zizkien, baina Elf ik F enix bat ikusi zuen F aierren logelan eta aitari hau esan zion: - Aita, Fenix hori askatu egin behar dugu. Faier magoak atxilotu egin du kaiola triste horretan. Askatu ahal dezakegu? -Bai.-esan zuen aitak. Orduan, F enixa askatu zuten eta hau esan zien F enixak: -Eskerrik asko kartzela maltzur eta triste honetatik askatzeagatik. Zuek niri lagundu egin didazuenez, trukean nik zuei lagunduko dizuet. -L agunduko al diguzu gure plana burutzen, mesedez? Erromako zubiaren harria berreskuratu nahi dugu baina horretarako suzko atea ireki behar dugu-esan zuen Elf ik. -Noski baietz!-esan zuen F enixak. Baina, orduan, Faier mago maltzurra esnatu egin zen eta hau esan zuen: -F enix traidorea! Nik ondo zaindu zaitut eta honela ordaintzen didazu? Akabatu egingo zaituztet, bai zu eta bai zure lagun berriek!! -Azkar! Jar zaitezte denak nire gainean eta hegan joango gara suzko atera!-esan zuen F enixak. Denak Fenixaren gainean jarri ziren eta Fenixa hegan hasi zen. Oso bizkor egiten zuen hegan eta ziztu bizian iritsi ziren suzko atera. Aitak atea ireki eta Erromako zubiaren harria hartu zuen. Jarraian, gelako leiho batetik atera ziren F enixaren gainean eta leize iluna pasa eta basora sartu ziren. Baso erdira sartu eta tenplu hura ikusi zutenean zur eta lur geratu ziren seiak. Oso

handia eta ikusgarria zen tenplua. Fenixak tenpluko sarreran utzi zuten eta hegan joan zen hau esanez: -Zorte on! -Baita zuk ere!-esan zuten bostak. Denak ziztu bizian sartu ziren tenplu barrura eta han ikusi zuten Basajaun eta Basanderea beraien zain: -Ezin dut sinetsi! Harria berreskuratu duzue! Bejondeizuela-esan zuten biak. Aitak Basajaunari eman zion harria eta honek erdiko zulotxoan jarri zuen. Bat-batean, harria dizdira egiten hasi zen. Erromako zubiaren koloreak ziren! Denak liluraturik gelditu ziren eta Elf ik hau esan zuen: -Begira! Arrosak hazten hasi dira eta uretako sorginak sirenetan bihurtu dira eta otso-gizonak otso arruntetan! Handik aurrera, Fantasi basoa bakean eta pozez geratu zen. Hala hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila F antasi basoan!


Tolosaldeko Ataria V

Uxola Sariak 2015 spaldi- aspaldi, Indioak mendietan bizi ziren garaian... Udara zen. Harrizko mendi handi baten magalean, laku dizdiratsu eta garden bat aurkitzen zen. Honen alboan indiarren kanpamentu bat kokatuta zegoen. Bertan, Peru izeneko zortzi urteko ile beltza zuen mutiko bizkor eta indartsu bat bizi zen. Honi natura eta eskalada ikaragarri gustatzen zitzaizkion. Egun batean, harrizko mendi handia eskalatzera joan zen. Goruntz zihoala, goitik harriak erortzen hasi ziren. Peru erdibidean harrapatuta geratu zen. Halako batean, arrano buru-zuri

Peru Ezeiza Lizarra • 3. saria

A

‘Buri zuri’ handi bat bere gainetik airean bueltaka hasi zen.Peru beldurturik zegoen. Bat - batean, arranoa bere gainera abiatu eta atzaparrekin Peru hartu eta airean bere kabira eraman zuen. Kabia, arkaitz zulo batetan zegoen. Bertan bi arrano kume zeuden. Arrano ama, eizatzera joan zen. Peru urduri geratu zen. Bat - batean arrano kume bat zau-

riturik zegoela ohartu zen. Peruk lepotik zintzilika, bere aitonak emandako sendabelar poltsa zuen. Hauek, arrano kumea sendatzeko erabili zituen. Arrano ama etorri zenean, Peruk bere kumea sendatu zuela konturatu zen. Arranoak Peru herrixkara eraman zuen. Herriko jendea harriturik geratu zen. Sekulan ez baitzuten ikusi hala-

ko arrano buru- zuri handirik. Ederra zen benetan! Handik aurrera, Peru eta arranoa lagunak izan ziren. Egunero elkarrekin egoten ziren. Bere aitonak egurrean landutako arrano aurpegidun tiratxinas bat oparitu zion. Herritarrek Peruri, Buru zuri deitzen zioten. Eta hala bazan edo ez bazan…

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: olerkia Irati Urdampilleta J auregi • 1. saria

‘Liburuen zentzumenak’ Leire Salaberria Zubiri • 2. saria

L iburua Hizkiz eta marrazkiz betetako zakua… irudimenaren erakuslehioa L iburua Hitzen hots nabarmena… hizkien orkestra L iburua Zuhaitzen usain f reskoa… basoetako altxorra L iburua Gozo, garratz, gazi, mingots… zaporeen etxea L iburua L eun, zimur, latz… ukimenaren jolasa L iburua Alaitasun, samin, poz… sentimentuen erreinua.

Hosto, lore eta belarrez betetako kolorezko arbasoa. Haizearen hots lasaiarekin erlaxatzeko gela gozoa.

‘Basoa’

Perretxiko ederrak dastatzeko sukalde kuriosoa. Goroldio goxo eta enbor lodiz betetako hiri erosoa. BASOA… Babesten gaituen altzoa.

Aritz Mendizabal Zubeldia • 3. saria

‘Iratiko pagoa’

Mendian lasai zaude pagoa urtetan hazitako altxor sendoa lur azpian dituzu zure zangoak nongoa zara, hemengoa ala hangoa? nik zure itzalpean egoteko daukat gogoa.


VI Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: hizlaua Nahia Drav asa Arsuaga• 1. saria

‘Arkatz biziduna’ aixo, ni arkatz bat naiz, zorigaitzeko arkatz bat. Ez dakizu ondo nire jabeak zein gaizki jokatzen duen nirekin, punta eten eta behin eta berriz ateratzen dit, lurrera botatzen nau, ahora sartzen nau bere baba zikinen artean, galdu egiten nau eta markaz beteta uzten

K

nau. Egun batean ia-ia erditik puskatu ninduen. Umeak jaiotzen direnean txikiak dira, eta urteekin hazi egiten dira. Ni berriz justu alderantziz, jaio nintzenean 16zm nituen, urte batekin 12zm, bi urterekin 8zm nituen, eta orain hiru urterekin 4zm besterik

ez, martxa honetan hauts bihurtuko naiz. Egun batean nire jabeak arkatz berri bat erosi zuen. Handia, polita, loreduna eta koloretsua zen, eta baztertu egin ninduen kutxa bateko iskin batean, beste arkatz baztertuen ezpalen artean.

Izugarrizko beldurra pasa nuen, baina eskerrak nire atzealdean lagun on bat nuela, Borragomix izenekoa. Orain kutxa horretan bizi naiz Borragomix lagunarekin, banaezinak gara, eta biok hor egoten gara zain, norbaitek gure premia izango duen itxaropenarekin, berri-

ro norbaiten behatzen arteko estutua jasotzeko zain.

J osu Izagirre Imaz • 2. saria

‘I. Gerra Mundiala’ «

T ilin - tilin» , jo zuen mendi gainean zegoen pertsonak. Orduan Mosku herri osoa hankaz gora jarri zen. Denek zekiten zer esan nahi zuen « tilin- tilin» horrek: arriskua, armadaren bat hiria erasotzera zihoala. Baina Moskuko armada prestatzerako Asiako armada jadanik hirira iritsi zen eta hiria suntsitzen hasi zen. Pixkaka-pixkaka hiri osoa suntsitu eta hiriko jende guztia hil zuten, baina ume batek lortu zuen bizirik mantentzea, Volskak. Volskak 11urte zituen eta bere aitonak erakutsi zion ezkutalekuari esker salbatu zen. Oso ume zelarik, aitonak gerrako istorioak kontatzen zizkion eta bere gerra garaian erabili zuen ezkutalekura ere askotan eraman zuen. « Noizbait ezkutatu beharrean bazara, erabil ezazu, ez zaituzte hemen sekulan topatuko» esaten zion maiz. Gau hartan, bere aitak ohetik jaiki zuenean, aitonak esandako ezkutalekura joateko garaia iritsi zela konturatu zen...Volska triste joan zen bere ezkutalekura, f amilia gerran utzita. Gau gogorra izan zen baina goizaldean poztu egin zen bere aitonak ezkutalekuan gordetzen zituen gauzak ikustean: mapa bat, motxila bat eta linterna. Bi egun egon zen Volska ezkutalekuan, ezkutatuta, soldaduak urrundu arte. Aitonak utzitako motxila, mapa eta linterna gainean hartu eta Volska 12egunez noraezean ibili zen. Han hemen sarraskia besterik ez zen; suntsiketa, heriotza. Umeak bidean zutik zegoen etxe bat bilatu

zuen eta etxe hartan lau egun igaro zituen indarberritu arte. Gau haietako batean, « behingoz!» , mapa atera eta mapa begiratzea bururatu zitzaion. Bere gutxi gorabeherako kokapena kontutan izanik gertuen zegoen herrialde baten bila hasi zen: Jugoslav ia !!! Bi egunetan irits zitekeela pentsatu zuen. Bigarren bidaia oso gogorra izan zen. Bidean ekaitzak harrapatu zuen, eta bi egun igaro ordez, bidaia bikoiztu zitzaion, aterpe batean ekaitza pasa arte itxaron behar izan zuelako. Hala ere, gogor jarraitzeak merezi izan zuen; azkenean Jugoslav iara iritsi zen. Gezurra bazirudien ere Jugoslav iara oraindik ez zen armadarik iritsi eta jendea eguneroko eginbeharretan zebilen: umeak ikastolarako bidean, helduak erosketak egiten...Volskari begiak malkoz bete zitzaizkion, oroitzapenak zetozkiolako burura. Kalean gora eta behera ibili zen, haurra zela bere aitarekin Jugoslav ian izana zelako, aitaren anaia bat bertan bizi zelako. Bi egun zubi azpian egon ondoren, azkenean udaletxera laguntza eskatzera joatea erabaki zuen. Zortez, Volskak udaletxean jende jatorra topatu zuen. Ondoren, udaletxe barruan zegoela aprobetxatuz alkatearengana joan zen: - Alkate jauna, ezagutzen ahal duzu Vigolsqui abizena duen gizonik?- galdetu zion Volskak alkateari. - Bai ezagutzen dut, eta oso jatorra da, baina zerk eraman zaitu hori galdetzea?- galdetu zion alkateak. - Nik Errusiako gerratetik alde egitea lortu dut, eta osaba da, nik dakidanez, f amilian geratzen zaidan pertsona bakarra. Esango al didazu bere atariaren zenbakia?-

erantzun zion Volskak. - Zure osaba Marrusquibe kalean, 8. zenbakian bizi da. Laguntzarik behar baldin baduzu etorri ona eta eskatu laguntza, ados ??- esan zion alkateak. Orduan, Volska bere osaba bizi zen kale alderantz abiatu zen. Volskarentzat sekulako abentura izan zen kale hartaraino iristea. Iritsi zenean txirrina jo zuen eta bere osabak ireki zion. Volskak ez zuen ezer ulertzen ordea, beraiek ere motxila bizkarrean hartuta ia etxetik ateratzeko prest zeuden. Volskaren osabak begiekin luzaroan begiratu zion Volskari. Ondoren konturatu zen bere arrebaren semea zela, Volska txikia zenean bere osabarekin joaten baitzen mendira... Besarkada luze baten ondoren, osabak kontatu zion nola zihoan gauza, eta kontua zen gerra Jugoslavian sartzen hasi zela, eta beste leku batera joan behar zutela. Horregatik osabak esan zion berarekin joateko, beraiek zihoazen lekuan salbu egongo zirelako. Bi egunez bidaiatu zuten mendian zehar ka-

mioiez, baina hirugarren eguna ez zen batere zorte onekoa izan, kamioiko gurpila zulatu zitzaielako. Uste baino gehiago luzatu zen bidaia, aldatzeko gurpilik gabe topatu zirelako. Gidariak gasolindegi batera oinez joango zela esan zien, baina zoritxarreko eguna izanik gidariak aldapa batean belauna hautsi zuen. Gidaria ez zela itzultzen ikusirik, eta egiten zuen hotzak bultzaturik, oinez jarraitzea erabaki zuten. Gauez iritsi ziren kanpamendura, neka neka eginda. Berehala Volskak ohea egin zuen eta osaba bere ondoan jarri zen. Volskak galdetu zion bere osabari: - Zer uste duzu egin behar dugula bihar ? - Ez dut uste denbora luzean hemendik mugitu ahal izango dugunikerantzun zion osabak. - Eta osaba esan iezadazu, kanpamendu hau zer da? - Kanpamendu honetara jende asko etortzen da, adibidez gerratatik ihesean dabilen jendea- erantzun zion osabak. Volskak hori entzunda lokartzeko

jokoarekin, ardiak kontatzeko jokoarekin, lokartzen hasi zen. Ametsetan zegoenean, bere amaren ahotsa entzun zuen. Nola gustatuko litzaiokeen ama besarkatzea... Begiak ireki zituen, amets bat zela pentsatuz, baina ez zen ametsa... bere begiekin ikusi zuen ama bere osaba besarkatzen !!!!! Volska oihuka hasi zen , ez zekien negar edo irribarre egin.. baina salto batez zutik jarri eta ama besarkatzera joan zen. Gero, f amilia osoa hurbildu zitzaion Volskari eta besarkada pila bat eman. Egun hori bere bizitzako egunik zoriontsuena izan zen nahiz eta Mundu Gerran egon. Negua kanpamenduan gogorra izan zen, baina Volskak pasa zituen egunak kontutan izanik, f amiliarekin pasa zituen egun haiek arinak egin zitzaizkion. Uda zen Mundu Gerra bukatu zela abisatu zutenean eta kanpamendua pixkaka husten hasi zen bakoitza bere herrira joaten hasi zelako. Volska eta bere f amilia ere beraien herrira joan ziren eta pixkaka-pixkaka beraien bizitza normalera itzultzea lortu zuten.


Tolosaldeko Ataria VII

Uxola Sariak 2015 Pau Ortiz Roc a • 3. saria

‘F ede eta zazpigarren kontinentea’ azen behin Fede izeneko arrain bat, Ozeano Pazif ikoan bizi zena, eta bidaiatzea asko gustatzen zitzaion. Jakin min handia zuen arrain bat zen. Egun batean bururatu zitzaion irrif arrak poza adierazten zuen bezala, zerk adieraziko zuen tristura. Beste arrainei galdetu zien, baina askok eta askok ere ez zekiten. Azkenean lortu zuen erantzuna. Raf a izeneko arrain bati galdetu zion: -Ba al dakizu zerk adierazten duen tristura?-galdetu zion Fedek, guztia jakiteko izugarrizko gogoekin. -Bai, noski! Malkoek adierazten dute.- erantzun zion Raf ak oso atsegin. -Zer? Malkoek? Zer dira malkoak?-galdetu zion Fedek Raf ari tutik ulertu gabe.

B

-Begietatik ateratzen zaizkigun ur tantak dira.-Raf ak. -Eta zergatik nik ezin ditut ikusi?esan dio F edek oso arduratuta. -Malkoak ura direlako, eta nola gu uretan bizi garen, beraz, ezin ditugu ikusi.- dio Raf ak bestearen galdera erantzun nahian. -Eta nola ikus ditzaket? -Uretatik atera beharko duzu malkoak ikusi ahal izateko. Fedek Raf a agurtu ondoren pentsatzen jarri zen nola atera ahal izango zuen uretik. Saiakerak egiten hasi zen. Adibidez saltoka joan burua kanpora ateratzeko, eta malko bat ikusteko, baina ez zuen lortzen. Beste egun batean, bere lagun Migelmari balearen zorrotadaren gainean jartzea lortu zuen, baina gorantz joan zenean, ezin zituen

malkoak ikusi, zorrotadak sabelean kilimak egiteagatik pozik zegoelako eta hala ere malko bakar bat ezingo izango lukeelako ikusi, zorrotadak botatako ur tanta ugariengatik. Beste gun batean, arrantzale baten kainaberaren amuari kozka egin zion, gora joan nahiean, baina arrantzaleak tira zuenean, ia-ia ito zenez ziztu bizian uretara jauzi egin zuen. Jakin minak bultzatuta, hondartza batera hurbiltzera pentsatu zuen. Iristen ari zela, karramarro talde batek erasotu zuen. Zorte handia izan zuen konturatu egin zela, baina horrek ez zion bat ere inporta. Berak malkoak ikusi bahi zituen. Federi ez zitzaion ezer gehiago bururatzen. Hiruzpalau egun geroago, oso urrutian, orban txiki antzeko

zerbait ikusi zuen. Hori zer izango zen galdetzen zen bere artean. Orbanarutz joatea erabaki zuen. Egunak eta kilometroak pasa ahala, orbana handitzen zijoan. Aste bete ondoren, izugarrizko orbana ikusten zen jada, baina oraindik ez zen ondo bereizten zer zen. Bi egun barru … A zer ezustekoa! Zazpigarren kontinentea izeneko “ kontinentea” ikusi zuen. F ede harrituta zegoen, hori zer zen jakin gabe. Hor inguruan zegoen kaio bateri galdetu zion. Kaioak esan zuen gizakiak botatzen zuen zaborra zela hori guztia. F edek burua atera zuen gauza ezezagun hura ezagutu nahian. Burua atera zuenean, zabor hura guztia bere inguruan zegoelako tristetu egin zen, eta negarrez hasi zen. Orduan eza-

gutu zituen, lehen aldiz, bere malkoak eta natura ez errespetatzearen ondorioak. Zain dezagun natura!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: olerkia Irene Plazaola Iguaran • 3. saria

‘Beldurra’

Gauero gauero, oheratzen naizenean, ikusten zaitut. Zure itzala, ilargiaren argitan islatzen da.

Gauero gauero, oheratzen naizenean, sentitzen zaitut. Zure pausua, mailuen kolpeekin nahasten da.

Gauero gauero, oheratzen naizenean entzuten zaitut. Zure ulua, haizearekin bat entzuten da.

Gauero gauero, oheratzen naizenean, ezin dut lo hartu. Beldur ematen didan arima beltza, zarelako zu


VIII

Tolosaldeko Ataria

Tolosaldeko Ataria IX

Uxola Sariak 2015

Uxola Sariak 2015 Nora Céc ile Rosel Zaballos • 2. saria

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: hizlaua

‘Bi munduen arteko lakua’

Nadin Hussein Hernandez• 1. saria

‘Aske gunea’ ertigoa. Zubi honen goialdetik desberdin ikusten da mundua, haizea hotzagoa dela esango nuke, kotxe eta bozinen zaratak are altuagoak, baina, era berean, urruti egongo balira bezala. Ez dut inor ikusten, ez dago usorik nire inguruan, bakar-bakarrik nago. Baina hau da aske sentitzen naizen une bakarra, 25bat metro inguru neurtzen dituen zubi honen gailurra da nire aske gunea; nahiz eta mila kezkaz beterik eduki garuna, hemen libre naiz. Azkenean erabaki dut, pauso bat aurrerantz eman eta, listo, eseri naiz. Hankak zintzilik, behera begiratu eta errekan ez dut arrainik ikusten, ezinezkoa baita altura honetatik zerbait bereiztea. Zeruko hodeiak nire zelatan daudela iruditzen zait, zertan nabilen galdezka;baina, nola esplikatu ez dudala segi nahi honekin? Ez dudala gehiago suf ritu nahi, gehiago bizi nahi? Noski, beraiek lurrindutako ur tantez osatuta daude;ni, berriz, hainbat atsekabez. Inork ez ditu baztertzen lainoak;ni, ordea, bai. Hodeien eta neure arteko desberdintasunen zerrendak luze jo dezake; kontua da beraiek ez direla baztertuak sentitzen, ez baitute sentimendurik edo bihotzik, baina nik bai. Gaur ere neure buruaz beste egin nahi dut, atzoko moduan, baina bada zerbait atzera botatzen nauena. Ez dakit zer den. Beharbada,

B

barnean ezkutaturik dudan barne itxaropena. Harrigarriena zera da, azkeneko unean pizten zaidala, zubian eseri eta salto egitea besterik f alta ez zaidanean. Ez dut beste aukerarik: poliki-poliki altxa, atzera beste pauso txiki bat eman eta salto egiteko asmo guztiak biharko utzi, bihar ere zubia eta nire gabezi denak ez baitira inora joango. Eguerdiko ordu biak dira ia, eta aita etxean dut zain, bazkaltzera noiz iritsiko ote naizen. Beraz, motxila bizkar gainean hartu eta korrika batean joan naiz bertara. Gainera, gaur asteartea denez, espagetiak ditugu bazkaltzeko eta ikaragarri gustatzen zaizkit. - Aita, iritsi naiz etxera! - Non ibili zara, laztana? Dagoeneko hoztuko zitzaizkizun platerean jarri dizkizudan espageti guztiak. Utz ezazu motxila zure logelan eta eser zaitez mahaian, bestela, berandutu egingo zaizu, eta arratsaldean ere ikastolara joan beharra daukazu… Bueno, eta zer moduz goiza? Ikastolan ondo? -Bai aita, dena primeran. T xintik esan gabe hasi naiz jaten. Ez dut nahi aitak galdera gehiago egiterik, zer esan behar diot, bada, nik? Ikastolatik irten eta neure buruaz beste egitera joan naizela, baina, azkenean ez dudala egin? Horregatik heldu naizela berandu? Ez,ez! Hobe ahoa itxi eta jaten jarraitzen badut. Azken f inean, badakit ezin didala lagundu, lantegiko kontuekin

oso lanpetuta bizi baita, eta, gainera, ez nau ulertzen. Berak ez daki zer den egunero jaiki eta bakardadea sentitzea; ikastolara joan eta lagunik ez edukitzea; andereñ oak binaka jartzeko agindu eta nirekin inork jarri nahi ez izatea;patiora jaisteko txirrina jo eta tristura sentitzea; hamaiketakorako ekarri ditudan gailetak bakarrik jan behar ote ditudan pentsatuz, nire gelakide Leireri autobusean nirekin eseri nahi duen galdetzeko adorerik ez izatea, ezetz esango didan beldurrez. Gainera, ez naiz estereotipoetan azaltzen diren neska horietakoa; nahiko potoloa naiz, eta ez dut bular handirik edo eta ipurdi borobilik. Ez naiz gelako desiratuena; kontrakoa, inork ez nau gogoko. Behin baino gehiagotan pasatu izan zait, ikasgelara sartu eta, arbelean, klarionarekin marrazturiko txerri betaurrekodun bat ikusi, eta nire izena idatzita duela konturatzea. Baina ez dut kemenik nor izan den galdetu eta muturreko pare bat emateko. Idazten ari naizen bitartean albo batera begiratu eta inguruan ditudan guztiak nitaz barrezka ari direla ohartu arren, malkoez betetzen zaizkidan begiak lehortzeko musuzapia ateratzeko gai ere ez naiz. Ez dakit noiz hasi zen hau guztia, edo zergatik, baina jada ez dago atzera bueltarik. Pixkana-pixkana kuadrillatik urruntzen hasi nintzen « sosa» etiketa jarri zidaten heinean, eta gelakideen artean ere ni naiz « gizaja, tuntuna, motza» etiketak ditue-

aixo, Anna Borc hgrev ink naiz. Norv egian bizi naiz, Bergengo jauregi handi eta zahar batean, gurasoekin eta bi nebekin. Norv egian Borc hgrev ink abizena nahiko f amatua da, XVIII. mendean gure f amilia aberatsenetakoa baitzen; baina IXX. mendearen hasieran, nire birramonaren amonak, Agnes Borc hgrevink-ek, ia gure diru guztia oparitu zuen. Berrehun urte geroago, gure f amilia da ekintza horren zergatia dakien bakarra. Orain kontatuko dizuedan istorioa horri buruzkoa da, Agnesek dirua oparitzeko egin zuenari buruzkoa. Gure artean geratzea gustatuko litzaidake. Aksel eta Anja Borc hgrev ik Bergenen bizi ziren. Oso zoriontsuak ziren, f amilia oso aberatsetatik zetozen, ume baten esperoan zeuden eta, laster, bere gurasoek eraikitzeko agindu zuten herri osoko jauregirik handienean bizi ahal izango ziren. Hilabete pare bat geroago, beraien etxe erraldoian bizi ziren beraien alabatxo Agnes Borc hgrev ink-ekin. Urteak igaro ziren, eta oso zoriontsu jarraitzen zuten, baina Agnesek sei urte zituen jada, eta oso apetatsua zen: denbora guztian aginduak ematen zituen, nahi zuenean joaten zen ohera, nahi zuena jaten zuen, bere zerbitzariak esklabotzat zituen … Eta noski, bere gurasoek beraien kuttunari nahi zuen guztia ematen zioten, inork ez zion aurka egiten. Bere urtebetetze egunean, zazpi urte bete behar zituela ospatzeko, herriko laku izoztura joan ziren patinatzera. Oso egun dibertigarria izan zen, baina azkeneko orduan saltoak eta txiri-bueltak egin behar zituela jarri zitzaion sudur puntan, eta denek oso arriskutsua zela esan zioten arren, saltoka hasi zen. Hasieran oso ondo pasatu zuen, baina ordu laurden bat horretan zeramala, lakuaren ezkerraldean izotza zartatzen hasi eta segituan puskatu zen, Agnes ur ia izoztura eroriz. Familiakoak despistatuta zebiltzan momentu hartan, eta Agnes zulotik erori zela konturatu zirenerako beranduegi zen. Agnes uretara erori bezain laster zurrunbilo batean sartu zela konturatu zen, astinaldi bortitz bat sentitu zuen, eta, bat-batean, uretan zegoela konturatu zen, berak egindako zuloaren ondoan;beraz, azkar igeri eginez, kanpora atera zen. Orduan, zerbait oso ezohikoa gertatu zen: espero zuen bere bi zerbitzariak beregana korrika joan eta zapi batekin lehortuko zutela; baina, bere bi zerbitzariak, oso dotore jantzita eta patinatzen ari ziren beraien alabarekin, eta Agnes bustita ikusi zutene-

K na. Orain zaila da etiketa horien guztien kola kentzea eta zakarrontzira botatzea. -Lola, mugi zaitez, berandu iritsiko zara ikastolara, maitea. -Bai aita, banoa. Hortzak garbitu eta listo. Kolpe batez itxi dut etxeko atea eta ikastolara joateko bidean naiz, nola ez, orain ere bakar-bakarrik. Hogei minutuko bidea da, ez dago oso urrun nire etxetik, baina sarri nekatu ohi zaizkit oinak, nire pisuarengatik agian. Atertu gabe ari du euria, kaka zaharra! Eta ni aterkirik gabe, blai eginda iritsiko naiz eta, gainera, berandu! Heldu naizenerako korridorea isilik zegoen, norbera bere gelan. «T ok,tok,tok» atea jo, eta masailak gorri-gorri eginda sartu naiz: -Barkatu, andereñ o, berandutu egin zait eta. -Eser zaitez zure tokian Lola, klasearekin jarraitu behar dugu-etaerantzun dit, zakar, Maria Jesus andereñ oak. Halako batean, denak barrez hasi dira. Ez nekien zerk egiten zien hainbesteko grazia, eta halaxe bota du Beñ atek: -Badakigu zergatik etorri zaren berandu; orain ere jaten ariko zinen, baietz, L ola Potola? Barreari ezin eutsi egon dira denak, txerrien kurrinken hotsa imitatuz eta nitaz barrezka. Bi ordu igaro ditut negar zotinak ezkutatu nahian, bertatik atera eta

nire aske gunera joateko gogoz, zubira. Bada garaia errutina honekin amaitu eta onartua naizela sentitzeko; bakardadeaz ahaztearekin batera, ikastolara joateko beldurrik ez izateko; gainerako gelakideekin batera gozatzeko; bazterkeria edo hitz itsusi guztiak besarkada eta lore bihurtzeko; baina, nola? Gaur ere halaxe pasa dut eguna, aurrekoen antzera, bai, bakarrik. Pijama jantzi, aitatxori musu bat eman eta ohean etzan naiz. Sabaiko leihotik zerua ikusten da, ilun-iluna, izarrez betea, eta ilargia erdi-erdian. Gustura joango nintzateke beregana, ilargiarengana, bere besoetan etzan eta goxatzeko. Ziur nago berak ere handik desberdin ikusten duela mundua, nik zubitik ikusten dudan bezalaxe, baina modu atseginagoan. Betazalak ixten ari zaizkit eta nekea badator, loak hartzen hasia naiz. Badakit bihar ez dela ezer aldatuko, jaiki eta baztertuen munduan murgilduko naizela, eta nire barrenak hustutzen laguntzen didan zubia hor izango dudala zain, mundu honetatik ihes egiten lagunduko didan zubia.

an, barrez hasi ziren eta agindu batzuk eman zizkioten. Oso harrituta geratu zen, baina gehiago harritu zen bere gurasoak ikusi zituenean: ez zeuden arropa dotoreekin jantzita, zerbitzari unif orme batzuekin baizik, eta af aria prestatzen ari ziren, baina ez beraientzat, zerbitzarien f amiliarentzat baizik. Amets batean zegoela pentsatu zuen. Bere ametsa zenez, bigarren aldiz lakuan sartzea erabaki zuen. Berriro ere zurrunbiloan sartu zen, astinaldi bera sentitu, eta berriro uretan zegoela ikusi zuen, zuloaren ondoan, eta kanpora irten zen azkar. Orduan, berak espero zuena gertatu zen: bere bi zerbitzariak eta gurasoak korrika etorri ziren, kezka aurpegiarekin. Segituan galdetu zioten ondo al zegoen, minik al zuen, eta bere berokia ekarri zioten. Ez ziren af altzera gelditu, jauregira joan ziren jarraian, Agnesek deskantsatu behar zuela eta. Gau hartan ez zuen ia lorik egin, arratsaldean gertatutakoari buruz pentsatzen egon baitzen: bazekien amets bat izan behar zuela, ezin zela egia izan, baina oso arraro sentitzen zen. Minutu batzuk geroago erabakia hartua zuen:hurrengo egunean bere bi zerbitzariekin joango zen berriz lakura, bere gurasoei ezer esan gabe. Hurrengo goizean, pentsatuta zuena egin zuen: goizeko bostetan jaiki zen, bere bi zerbitzariak esnatu zituen eta inori ezer esan gabe lakura abiatu ziren. Iritsi zirenean, zerbitzariei handik urruntzeko eta paseo bat emateko esan zien, berak gauza bat egin behar zuela-eta. Zerbitzariak urrundu zirenean, Agnes uretara sartu zen lehengo eguneko zulotik. Berriro zurrunbiloan zen, astinaldi bortitza sentitu zuen, eta berriz lehengo lekuan azaldu zen. Azkar irten zen uretatik eta korrika joan zen bere jauregirantz. Iritsi zenean, sarrerako atea itxita aurkitu zuen, eta, sukaldeko atetik sartu zen. Bere gurasoak lehengo egunean bezala jantzita zeuden eta platerak garbitzen ari ziren. Agnes bustita ikusiz, segituan lehortu zuten eta oso berandu zela esan zioten, leihoak garbitu behar zituela egun hartan. Berak segituan egingo zuela esan zien, baina lehenengo bere logelara joan zen, eta berak ezagutzen zuen logela ikusi beharrean, beste altzari batzuk, beste jostailu batzuk eta dekorazio guztiz desberdina ikusi zituen. Berehalakoan, bere zerbitzarien alabaren logela izan behar zuela konturatu zen. Ondoren, bere gurasoen gelara joan zen, baina ez zituen bere gurasoek zituzten koadroak ikusi,

bere zerbitzarien eta beraien alabaren koadro handi bat baizik; beraz, logela hura bere zerbitzariena zen, eta ez bere gurasoena. Oso nahastuta zegoenez, lakura itzuli zen bere jauregira itzultzeko. Hurrengo egunean, berriro ere lakura joan zen, baina oraingoan ez zen jauregira joango, Bergenera baizik. Bakarrik joan zen, eta plastikozko poltsa batean zapi bat eraman zuen, herrian inork ez baitzuen lehortuko. Iritsitakoan, dena berdin zegoela iruditu zitzaion, baina herritik ibiltzen hasi zenean, egunero toki berean egoten zen eskalea egon beharrean, bera bizi zen herriko medikua zegoen, eta berarekin jolasten ziren ume aberatsak, auzorik txiroenean f utbolean ari ziren jolasten harri handi batekin. Arratsalde osoa herrian igaro zuen. Haur behartsuengan arreta ipini zuen, eta egun hartan konturatu zen, jostailu gutxi zituzten arren, oso ondo pasatzen zutela elkarrekin jolasten. Geroago, auzo txiroetatik irten zen eta herriko alde aberatsera joan zen. Bertan ikusi zituen guztiak bere « munduko» eskaleak eta txiroak ziren, eta bi « munduen» arteko aldea ikusi zuen: Agnes bizi zen « munduko» aberatsak « mundu» hartako txiroak ziren, eta alderantziz. Banku batean eseri zen, eta hurrengo minutuetan pasatzen zen jende aberatsari eta apainari begiratzen aritu zen. Bi egun lehenago ikusi zuen jende aberatsaren eta apainaren berdina zen, baina oraingoan jende hura nazkagarria iruditu zitzaion: pertsona bakoitzak beste guztiak baina boteretsuagoa, garrantzitsuagoa eta hobea zela pentsatzen zuela ematen zuen, eta argi zegoen horrela sentitzen zirela guztiak. Agnesek ezin zuen sinetsi bera haietako bat zela, eta handik aurrera ez zuela agindurik emango, ez zituela hainbeste gauza eskatuko eta eskuzabala izango zela erabaki zuen. Eta hala izan zen. Handik aurrera Agnes oso ume zintzo bihurtu zen. F amiliako guztiak oso harrituta zeuden, ez zekitelako bere aldaketaren arrazoia, baina bere gurasoak oso pozik zeuden, azkenean, beraien alaba guraso guztiek nahi zuten bezalakoa zelako. Batzuetan, lakuan zulo bat egiten zuen leku berean, eta ezkutuan beste “ mundua” bisitatzen zuen: han egin zituen lagun txiro batzuekin jolasten zen, kalean zebiltzan aberatsak paseatzen ikusten zituzten eta haietaz barre egiten zuten … Baina Agnesek bazuen egitekoren bat oraindik. Hogei urte geroago, Agnes ezkon-

duta zegoen jada, baina ez zuen bere senarra asko maite, hitzarmeneko ezkontza izan baitzen, eta urte bateko haurtxo zoragarri bat zuen. Halako batean, Aksel eta Anja Borc hgrev ink hil egin ziren, eta, azkenean, egin behar zuena egiteko aukera izan zuen. Hurrengo egunean hileta zenez, Bergengo aberats guztiak eta haien haurrak elizan egongo ziren, eta hiletara joateko tristeegi zegoela esanez, bakarrik geratu zen. Oso garbi zeukan egin behar zuena, plana aztertzen eta prestatzen aritu baitzen hogei urtez. L ehenik, jarauntsitako ia diru guztia poltsa batean sartu zuen, eta hura hartuta, herriko auzo aberatsera joan zen. Auzo hartako etxe guztiak ikertu eta haietako zirrikitu bakoitza ezagutzen zuenez, guztietan sartzea lortu zuen inork ikusi gabe. Etxe bakoitzean, dirua zegoen tokira joan zen eta zati bat hartu zuen. Gero, kalera joan zen eta auzo txiroko etxe guztien ateetan bere f amiliari eta aberatsei kendutako dirua utzi zuen, eta hala, Bergengo biztanle guztiek diru kopuru berdina izatea lortu zuen, eta, ondorioz, baita beste « munduko» biztanle guztiek ere. Agnes inoiz baino hobeto sentitu zen, aberatsek diru gutxiagorekin bizitzen ikasten zutenean, Bergengo biztanle guzti-guztiak zoriontsuak izango zirelako. Iluntzean jauregira bueltatu zen, eta bat-batean bere senarra korrika etorri zitzaion kezka aurpegiarekin. Oso aztoraturik, diru guztia ostu zietela esan zion, hiletatik bueltan diru pixka bat hartzera joan zela eta, kutxa irekitzerakoan, hutsik aurkitu zuela. Agnesek, lasai, munduko normalena balitz bezala, gertatu zitzaion guztia kontatu zion: lakuarena, zurrunbiloarena, beste « munduarena» , diruarena … Bere senarrak, inoiz baino haserreago, erantzun zion: -Ez dut inoiz zu baino pertsona ergelagorik ezagutu! Nola bururatzen zaizu gure lagun eta senide guztiei ostea eta gure diru guztia oparitzea? Agnes ez zen harritu bere senarraren erreakzioarekin, eta, oso lasai, zera erantzun zion: -Ez dut nire diru guztia oparitu, oraindik zertxobait geratzen da, ez da asko, baina honekin bizi ahal izango gara, eta beste guztiei kopuru berdintsua utzi diet. Hala ere, zuk diru gutxirekin bizi nahi ez baduzu, maletak egin eta etxe honetatik joan zaitezke oraintxe bertan. Eta hala egin zuen, maletak egin zituen eta jauregitik joan zen izugarrizko ate-kolpea emanez.

Hurrengo goizean, f amilia guztia jauregira joan zen Agnesekin akordio bat egitera. F amilia osoa oso haserre zegoen berarekin, baina ezin zioten inori kontatu gertatutakoa, oso lotsagarria izango zelako jendeak Borc hgrev ink f amiliako kide bat lapurra zela jakitea. Beraz, eskatu ziotena zera izan zen: inork ez zuen esango Agnes izan zela aberatsei ostu ziena eta txiroei lapurtutakoa eman ziena, baina berak jauregitik alde egin beharko zuen eta handik aurrera ezezaguntzat hartuko zuten f amilia hartako guztiek. Agnesi oso ondo iruditu zitzaion, ez zuen f amilia diruzale eta aberaskume hartako kide izan nahi, eta, bere semea eta bere gauzak hartu zituen eta etxe hartatik alde egin zuen, Bergengo aldirietan zeukan etxe batera joateko. Pixkanaka-pixkanaka, Bergengo biztanleek beste guztien diru kopuru berdinarekin bizitzen ikasi zuten, eta, azkenean, denak oso zoriontsuak izan ziren. Orain Bergenen badira beste guztiak baino aberatsagoak diren batzuk, baina ia jende guztia berdin bizi da, eta oso herri baketsua eta lasaia da. Hau guztia Agnesi esker da, eta gure f amiliak baino ez daki hori. Orain ez gara lotsatzen Agnesek egin zuenagatik, egia esan, oso harro gaude, baina hobe da ezer ere ez esatea, badaezpada. Gainera, istorio hau kontatuko bagenu, ez luke inork sinetsiko, gure f amilian ere inork ez baitu sinesten, nik izan ezik. Hasieran, nire gurasoek istorioa kontatu zidatenean, gezurra zela iruditu zitzaidan, baina orain ez nago hain ziur, elurretan paseatzen ari nintzen egun batean, laku izoztu bat aurkitu bainuen. Banekien ezinezkoa zela istorioko laku bera izatea, baina pixka bat begiratu ondoren, lakuaren ezkerraldean, ezohiko zerbait ikusi nuen; izotz hura lakuko beste guztia baino f inagoa zen, norbaitek lakuaren puntu hartan zulo bat egin izan balu bezala.


X Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015 Iratxe J auregui Urkola • 3. saria

‘Bakardadea’ adakizu zer den benetan zaila? Benetan zaila zeure ondoan lagunik ez edukitzea da. Bakarrik zure f amiliarrak, animaliak, landareak, objektuak eta abar edukitzea da. Sentsazio benetan txarra, inori opako ez niokeena. Beldurtuta egoten naiz askotan eta zer egin ez dakidala gehienetan. Mundu handi honetan bakarrik egongo banintz bezala. Horregatik idazten dizut zuri, ez beste norbaiti, zuri bakarrik. Badakit ez dudala edukiko erantzunik eta beste oroitzapen bat izango zarela, hala ere, barrukoak kanpora ateratzeko irtenbide moduan idazten dizut. Beldurra ematen dit bakardadeak, beldurra ematen dit dagoeneko dudan bakardadeak. Bai, badakit askotan idazten dizudala bakarrik nagoela, bakarrik sentitzen naizela. Baina ez da bidezkoa, zergatik ezin dut izan nik kurtsoko beste ikasleak bezala? Ikaragarri suf ritzen dut. Pasilloetan barrena, gelan bertan, patio zabalean, edonon! Ni hor egoten naiz, baina mamu baten moduan igarotzen naiz. Gogorra da benetan. Hor egoten dira denak batera, « kotilleoetaz» hitz egiten, jolasten, elkar zirikatzen… Eta ni, eta ni, berriz, bakarrik. Gelan lan bat bukatzean edo ira-

B

kaslea gelatik irtetean ikasle guztiak elkarrekin hitz egiten egoten dira. Baloia pasatuz, jolastuz edo pasilloetan atezain moduan irakaslea noiz datorren abisatzeko. Gauza asko egiten dituzte denbora laburrean baina denak batera. Ni, aldiz, leihotik begira eta, nola ez, bakarrik berriz ere. Pasilloetan ere antzekoa izaten da. Neska-mutil taldeak egiten dira beste geletako jendeari itxaroten baina nik zuzenean patiora jaitsi beharra izaten dut. Behin ia patioan bazter baten jarri eta patioko orduak begiratzen hasten naiz. Askotan patioak liburuetan sartuta pasatzen ditut, mundu honetatik atera nahian. Beste batzuetan, berriz, zuri gutunak idazten, buelta edukiko ez dutenak baina hobeto sentiaraziko nautenak. Esan beharra dago, pentsatzen ere pasatzen dudala denbora. Nolakoa izango zen nire bizitza bakarrik egongo ez banintz? Hobea izango zela uste dut, baina, aitortu beharra dut agian okerragoa ere izango zela. Oraintxe bertan idatzi dudan bezala, irakurtzeak eta idazteak asko laguntzen dit eta uste dut zuk ere noizbait probatu beharko zenukeela. Beno, zaila izango da zuretzat, ezin baituzu irakurri ez idatzi baina nik laguntzea daukat. Nik irakurriko

dizkizut liburuak eta biak batera murgilduko gara gure imajinazioan. L iburuaren parte sentiaraziko gara, ikusiko duzu! Eta zure gorputzak adierazten duena nik idatziko dut. Arraroa da sentipena, ez dakit nola adierazi zuk ulertzeko moduan. Jendeak esaten du:« Lagun asko dauzkat baina bakarrik sentitzen naiz» . Horiek bai ez dakitela zer den benetako bakardadea eta hobeto ez badute jakiten zer den benetako bakardadea. Baina beraiek ni baztertu izateak ez du esan nahi nik ere beraiek baztertzen ditudala, are gutxiago zerbait txarra gertatzea nahi dudala. Ez dakit zergatik pentsatzen dudan modu honetan. Baina badakit badaudela pertsona batzuk hori nahi dutenak niretzat, beno, hori uste dut nik behintzat. Gainera, badakizu beti egoten direla bai mutil eta bai neskak iseka egiten egoten direnak. Beti dago norbait nire itxurarekin sartzen dena, baita nire janzteko erarekin. Bai, badakit nire tailakoak direnak baino handiagoak erosten ditudala. Baino arrazoi bat du, ez zait gustatzen txorizo bat ematea, eta are gutxiago nire gorputzaren f orma erakustea. Gainera, arropa zabalak oso komodoak dira eta mugimendu guztia ematen dizute. Makurtzen naize-

nean ez naiz arduratu behar ea kuleroak ikusten zaizkidan edo. Kamiseta zabalekin ez naiz egon behar tripa barrurantz sartzen ezta gutxiago ere. Ez pentsatu ni naizela arraroa, besteak dira-eta arraroak. Badakizu zergatik esaten dudan besteak direla arraroak? Beraiek direlako jendea baztertzen dutenak, besteak deseroso sentiarazten dituztenak. Beraiek dira jendeari dibertitzeagatik iseka egiten joaten direnak, beraiek dira baita besteen sentimenduak zapaltzen dituztenak ere. Hala ere, onartu beharra dut ni ere arraroa naizela kasu batzuen aurrean. Itzalpetik atera eta aurpegia ematea daukat beraiei, baina ez dut ematen beldurrak tripak jaten dizkidalako hain zuzen ere. Ni ere beste zapaldu batzuk bezalaxe; laguntza premian nago. Gai horretatik urrunduz seguru nago, beti bezala, asmatuko duzula non nagoen une honetan. Ba al dakizu non nagoen momentu honetan? Asmatu duzu, beno normala da egia esanda ni hemen egotea. Idazten dizudan gehienetan eman egoten naiz. Pertsona guztietatik urruti, ni eta basoa bakarrik. Bai horrela da, beti bezala asmatuko zenuelakoan nago. Basoan bai. Zuhaitzak

dira niri begira egoten direnak. Animaliak, berriz, nirekin jolasten dutenak. L oreak nirekin egoten diren lagunak, kolonia ezberdinez josiak. Hostoak niri babesteko egoten direnak ez gaixotzeko, goxo mantentzeko. Baina zu zara nire lagunik hoberena, beno, laguna kontsideratzea baldin badago. Eguzkia nire berogailua da, lainoak nire tapakia eta euria nire bustigailua. Bustigailua… oraintxe asmatutako hitza da. Ez dakit zer gehiago idatzi, beraz, berriz ere idatziko dizut kontatzeko gehiago dudan beste batean. Orain eskutitz hau besteak bezala geratuko da, errauts eginda. Zuk irakurtzen duzun bitartean erretzen joango delako. Amaitzen duzunean, hondarrak hartu eta basoan barrena botako ditut. Beste oroitzapen bat izateko. Poliki-poliki joango zara eskutitzaren gorputz zatiak erretzen, zu lasai egon ez diozu minik emango eta. Ezin du hitz egin, horretan berdinak zarete. Beste bat arte Su


Tolosaldeko Ataria XI

Uxola Sariak 2015

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila: hizlaua RAKA berdeen azpian itsasontziak dirudite Charlotten ipurmasailek. Itsasontziak olatuetan kulunkan. Aurrera doaz, f arola bik argiztaturiko kale grisetan barrena. Makuluak daramatza alde banatan, eta saltoka-saltoka, bazterretako putzuetan pilatzen diren igelen pareko da. Sekretuan doa Anthonyren ostatura, lau zenbakia eskegita duen logelaren enkontrura. Logela hartara erretiratzen baita Dominique, Charlotten konplizea. Gauerdian elkartzekoak dira, denbora luzez darabilten planaren inguruan kontu batzuk argitzeko edo. Hiriko museoa erasotuko dute hamabost egun barru, Louvretik Mona Lisa aterako duten egun berean. Hamabiak eta zero minutuan ireki du ostatuko atea Charlottek. Pipiak jandako mahai okertuaren atzean Anthony irratia aditzen ari da, gaueko saioko kantu bitxiak. Ardo ttantta urri batzuk ematen diote kolorea mahai izkinean tente dagoen kopari. Bien bitartean, zurrunga egiten du agureak. Ateak, irekitzerakoan, kolpatu duen kanpaiak iratzarri du ordea. Sabaitik zintzilikatuta dagoen kanpai ttipi urdinak. Gabon Anthonyesan dio Charlottek, ohiko bezeroa balitz bezala, eta, besterik gabe, igogailuko ateak itxi dira. Ostatuaren jabea harritu egin da hasieran, baina kopak kalte besterik ez dizu egiten pentsatu du berehala, sei koarto besterik ez eta bezeroak bereizten ez dituenaren lotsetan. 4zenbakia erakusten duen logelako behatxulotik begira ari da Dominique, artega. Ostatuko iluntasuna, kablez jantzitako horman dagoen etengailuak noiz argiztatuko. Koartoko orratzek aurrera egin dute ordea. Aurrera eta hamaika jira-biraka. Hamabiak eta laurden, hamabi eta erdiak, ordu bata hamar gutxi, ordu bi eta erdiak… Charlotte ez da ageri. Dominique lerdea dariola ari da ordurako, zimurrez betetako maindireak, lurrean etzanda, gorputz argala estaltzen diolarik. Igogailuan makulu bat dago, argi f luoreszentearen azpian zokoratua. PUXIKAKpuzten dihardu Faustinek. Masailak gorri eta bibotea aldamenetara kiribiltzen zaiolarik. Zirkuko titiritero da izatez, baina margotzea du pasio. Goizean, f urgonetako literetan kaf e hutsa edaten ari zela, ustekabea hartu du prentsa irakurri duenean. « La J oconda saldu berri du Louv re museoak, jabeak argitaratu nahi izan ez duen diru kantitate erraldoi baten truk...» « ...lotsagarria herritarrentzat, artea maite dutenentzat… » . Narruzko jaka jantzi eta ziztu bizian irten da karabanatik, izeba Georgette-i albistearen berri emateko asmoz.

P

Leire Iruretagoiena Goikoetxea • 1. saria

‘Makuluak’ Izeba Gorgette gimnasia erritmikoan aritu izan da, goi mailakoan gainera. Azkenaldian ordea nahiago du zirkuko dekoratuak ipintzeaz arduratu. Adinaren zamak hala eskatzen dio. Mahaspasa batekin aldera daiteke Gorgette, zimurtsua eta larru ilunekoa baita. Gazte garaietako edertasuna presente du hala ere, adats kizkurtu eta ezpain lodietan. -Ez da egia izango? Mona Lisa!?! -Sinestezina, ezta? Hala da ba! Nonbait, Alemaniako gizon ezin dirudunago batek erosi du. Albistearen goialdean ikusi daiteke f otoa. Zeharo barregarri agertzen da, urrezko besaulkian, bere belaun lodietan pausatuta duen c hihuahuarekin. -Ergela ordea gizona, ez al da konturatzen, erosi bezain pronto lapurtuko diotela? Etxeko helbidea eta telef onoa ipintzea besterik ez zaio f alta… -Ja, ja, ja, ja. Esango nuke, kaiku arraioa! TIK, TIK, TIK. Museoko alarmak desaktibatzen ari da Phillippe. Goizaldean garbitu dituen zapatak, estreinatu berriak dirudite. Beltzak eta zorrotzak. Unif ormearekin bat egiten dute eta gustura dago, dotore sentitzen da. Eskuen artean daraman maleta estu heltzen du esku ttipiekin. Koadro eta eskultura artean

daramatzan hogeita zortzi urte horietan guztietan ez du horrelakorik bizitu. Gauza berria da oso, harrigarria. Eta, Phillippek, ez du gutxiago izan nahi. Betiko moduan, Valentinekin egin du topo Moneten txokoan. Valentinek, koadroak zaharberritzen egiten du lan. Camille soineko berdearekin esku artean izatea du desiorik handiena. Sonbreru azpian gordetzen den andere misteriotsuaren ingerada birpasatzea. L arru zurikoa da Valentine, adats beltzaranekoa eta betile luzekoa. Maiz, begiak itxi eta irekitzen ditu, ingurukoak samurtzen dituen « tik» bat du eta. Hatz erakusleaz kolpatu dio emeki Phillippek, haren sorbalda umilean. -Kkkaixo -agurtu dio Valentinek, hitz totelka. Oraintxe hasi behar nuen ganbarako lanekin… -Hasi bada lehenbailehen, datozen bi asteetan... -Bai, badakit Phillippe. AHO BET E HORT Z utzi du Dominique lagunaren makulu galduak. Ikaratuta ostatutik ospa egin du, maleta logelan ahantzita. Oraingoan ere iruzur egingo zizun, lelo halakoa pentsatu du bere baitarako. Karta jokoan ezagutu zuen Charlotte, kasino f amatu horietako batean. Gabardina granate bat janzten zuen kez inguraturiko andereak. Zigarrotxoak

botatzen zituen noizik-behin lokaleko zorura, eta, zapata okreekin zanpatzen ondoren. Jokoan jaioa, partida guztietan garaile irteten zen Charlotte. Dominiquek, gazte hasi berriak, bazuen zer ikasi. Hala, eguna joan eguna etorri, gauak lotu zituen bi emakumeak. Gauak eta jokoak; diruak, alegia. Arriskuak aztoratzen zituen bi lagunak, debekatuaren adrenalinak. Hotzikara ematen du ispiluaren aurrean punta-puntako lapurra aurkitzeak. Baina, gauza guztiak bezala, ohitzeko kontua da. Koltxoi azpia loditzen den heinean, irrika gehiago sentitzen du Dominiquek. L apurreta batekin amaitzen ari direnerako hurrengoa darabilte buruan. Adikzio deitu daiteke. Droga agian. Zer axola. Oraingoan Charlottek kale egin dio eta ez daki nora joan ez eta zer egin ere. Louv reko laser nahiz alarmei aurre egitea ez da erraza. Zer esanik ez, bakarrik bazaude. TUPUSTegin dute Valentine eta Phillippek, museoko korridorean. Phillippe-i zirkuko bi sarrera lurrera jausi zaizkion bezain pronto gorritu zaizkio musuak. Valentinek irri herabea luzatu dio. -Gorgette ikustera al zoaz? -Orain dekoratuaz arduratzen da. -A.zertara zoaz bada, orduan? -Ezin zait zirkua gustatu, ala?!

Valentinek amaitutzat eman du elkarrizketa eta ganbarara itzuli da. Ez du ulertzen lankidea. Phillippek hamairu urte daramatza emaztea zirkura eramanez, zinea garestia denaren aitzakiarekin. F untsean, interesatzen zaion show bakarra, Gorgette-ena denean. Harmailetatik kontenplatzera mugatzen da gizontxoa. Edo zen. Orain hori ere ez. Oholtza ikusteak dakarzkion oroitzapenekin konf ormatzen da. Valentine-ri Pic assoren Arlequin datorkio burura, urruneko eta isilpeko amodio honetaz pentsatzean. DOMINIQUE bisitan joan da gaur, Louv rera. Zehatz-mehatz miatzera, detailerik baztertu gabe. Diskretua izan da, ia-ia ikusezina. Baina, guztia memorizatu du. Sarrera printzipala, piramidea, ezker-eskuin sarbideak, palazioaren arteko konexioak, argiztapenak, kamerak eta langileak. Langileak. Beraien joanetorriak, ohiturak, hartu-emanak… guzti-guztia. Dominiquek obserbazio maila oso garatua du. Eta, egia esan, horretara jarrita, minutu laburretan hamaika gauza ikasi daitezke pertsonaz. Segituan antzeman du Phillippen urduritasuna, La J oc onda saltzeak dakarkion presiopean. Eta, Valentinek Moneterekiko duen miresmena, edo eguneko pasarteak artelanekin plasmatzeko duen tendentzia. Ohartu da garbitzaile haren eta zaindaritako baten amodioaz. Bai eta kamaren atzean dagoen tipoak gordeko duen jakinduriaz. Jabetu da bisitan etorri den turista masaz, etengabe handitzen ari denaz. Eta, gorbata gorria janzten duen diruzainaren maltzurkeriaz. Bereiztu ditu astean behinekoak, bi astez behienekoak. Museoa egunero bisitatzen dutenak nabarmenak zaizkio jokaeran. Andre hori adibidez, eskuetara begiratu besterik ez dago. Hatzetako ezpurutasunak, margolariaren aztarna garbiak dira. Koadrora begiratzeko modua. Ikusi besterik ez dago, erabat kontzentratua dagoela eta ezaguna zaiola. Ez da aspertzen ordea. Ez zaio errepikakorra iruditzen. Umeari gauero-gauero oheratzerakoan kontatzen zaion dragoiaren ipuina bezalakoa da.


XII

Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015 F AUST INEK, arratsaldeko hirurak eta bi minutuan, karabanako loreak ureztatzen ari dela, ideia bikaina izan du. Albistea lehen aldiz irakurri zuenetik hamaika buelta eman dizkio kontuari eta zera... bere aukera dela iruditzen zaio. Aukera, pasio duena bizimodu bilakatzeko. Mona Lisa. Horixe da gakoa. Balio mugagabe horren jabe izateak… horixe, ez lioke mugarik ipiniko margolari ogibidean. Eta, f inean, ez da hain zaila izango La J oc onda lapurtzea, f urgonetako telebista txikiaren alboan besterik ez du eta, akziozko f ilmen DVDpiloak. Badaki noski, esf ortzua eskatzen duela eta plangintza perf ektua. Nor ote abilagoa ordea, laserren artean aritzeko, zirkuko titiritero, gimnasta eta trapezistak baino. Lehengusuak, izebaosabak nahiz anai-arrebak konbentzitu beharra ditu. PHILLIPPEKoholtza gainera igo den pailazoa imitatzen du. Imitatu edo… hobeto esanda, ikasitakoa erakusten, buruz dakizki eta saioko zati guztiak. Emaztea algaraka ari zaio aldamenean. Ez ordea senarraren graziengatik, azulejoa dirudien mugikorretik ikusten ari den bideoarengatik baizik. Alboko atsoak bikotea goitik beheraino begiratu eta hasperen egiten du. I nuzente galantak… xuxurlatu du eta barre arina egin du, ondoren. Gorgettek, bere ignorantziatik, ez du sekula sumatu ere egin, saio bakar bat ere ez duela galdu hamaseigarren ilarako iskineko eserlekuan esertzen den gizontxoak. Ohartuta ere, ez lioke jaramonik egingo, larru azpian gordetzen duen bihotzak ongi baitaki Anthony maite duela. Pentsatze hutsarekin… biolinak entzuten ditu, biolinak nahiz biolontxeloak, zoratzen duen jazzaren erritmoan. Egun ostatuko jabe dena, emazteak ipurtandiarekin ihes egin eta gutxira ezagutu zuen Gorgettek. Kontsolatu egin zuen, garai hartan lan egiten zueneko izozki dendatik bainila eta marrubi zaporeak ekartzean edota gau hotzenetan berarekin oheratzean. Azkenaldian ordea, Anthony-k dituen memoria arazoak direla medio, Gorgette ostatura joan behar izaten zaio, kontutxoak gogoratzera. Egutegiko alf abetoa uste baino lehenago iritsi da atzerako kontaketara. Bi asteko epea izan dute, L ouv re erasotzeko plangintzari f orma emateko. Bi asteko epea izan du baita ere alemaniarrak, trajerik garestiena topatzeko bai berarentzat eta baita noski, c hihuahuarentzat. Museoa nahiz inguruak hornituko dituzten kamaren aurrean, albisteko f otoan bezain edo are goapoago azaltzeko desesperazioarekin. Bi asteko epea izan du era berean, Phillippek, museoko arduradunak, La J oc onda distiratsu mantentzeko eta bonbardaketa batek ere apurtuko ez lituzkeen babesgarriekin behin

eta berriz biltzeko. Hilabetea amaierara iritsi da ziztu bizian, eta, egun handiaren bezperan, Pariseko txoko guztietan nabari da urduritasuna. Dominiquek estoldapeko zirkuitua birpasatu du. Esku artean duen mandoko botoia sakatuz gero, hiriko argia moztu dezake, 50 segundoz. Bizkor eta zehatz jokatu behar du beraz, iluntasunaz eta honek eragindako mordoiloaz baliatuz. Koadroa jaso eta garbitzaileen unif ormearekin alde egin behar du inongo erreparorik gabe, Mona Lisa plastikozko zorroan sartuta, zakarra botatzera joango balitz bezala. Segidan, Kubarako lehen hegazkinean joango da, ia ia mapatik desagertuaz. Ez daki ordea Charlotten laguntzaile ohiak, bi egun lehenago, Gorgette, F austine &c ompany-k ostu zutenik, haren lekuan gezurrezko kopia ezin errealistagoa utziz. ( F austinek margotzearena pasio duela ondo demostratu du) .F austinek eta eraman dutena ere gezurrezkoa da baina. PHILLIPPE zorabiatu egin da berehala, alemaniarraren etxetzarrera iritsi eta maletatik atera duena pieza originala ez dela ohartu denean. Aberats zarpailak etxeko edalontziak apurtu arte pitzatu ditu artean, oihu ezin ozenagoa botatzean. -Nola? Faltsif ikatua dela?- une batez munstro baten pareko aurpegia jarri du alemaniarrak. Aaaaaaaaaa! Mona Lisa nahi dut, entzun? Benetakoa!! Eta lehenbailehen! Garrasi gehiago eginda ere ez du lortuko baina benetako koadroa. Oraintxe bertan, merkatu beltzean saldu baitu lapurrak, boomerang-en antzera, atzera bueltarik ez deneko labirintuan barrena. Mundu bat janzteko adina diru lortu du trukean, nahiko arazo badu ordea, hori guztia ezkutatu nahi izatean. Phillippe gajoa, egindako porrotarengandik museotik bota dutenean, zinemara joan da, pelikula tristeak ikustera. Film tristea proiektatzen deneko aretoan lau ikusle triste: Phi-

llippe, lanetik bidali dutelako; F austine, margolari ospetsu eta dirudun izatearena ezinezko ikusten duelako; Gorgette, erasotu aurreko antolakuntza guztiak ezertarako balio ez izateak biziki amorratzen duelako; eta f ilma proiektatzen duena, alabak unibertsitatera joateko kabia utzi eta f altan botatzen duelako. Museoko arduradunak burutazioa izan du f ilm tristearen erdi trantzean. Hamaika buelta eman dizkio ditxosozko koadroa nork eramango zuenaren kontuari, eta, pertsona bakarra datorkio burura. Gaizkile perf ektua: diskretua, lotsatia, xaloa. Parkinsonez jotako hatz f in eta leunak dituen neskatila, urduritzean hitzetan trabatzeko joera duena eta begietan duen tik-az ingurukoak samurtzen dituena. Museoko gela guztietara sarbidea duen bakarra ordea, ( Phillippez aparte) :Valentine. Bai bai, ondo irakurri duzue V-A-L E-N-T -I-N-E, Claude Moneten obretan bizi dena. Nor bestela? Phillippe ziztu bizian atera da, kaxatik palomitak ez ihesteko esku ttipiarekin ondo tapatu nahi eta ezinik. Korrika-korrika, langilea ziur ( erabat ziur) aurkituko duen lekura:Moneten txokora. Arnasestuka eta izerditan ailegatu da Phillippe L ouv rera, korrika saioaren ostean. Nagusia ikusi duenean, sarbidea debekatuta duela gogorarazi aurretik eman dio muturrekoa, ukabil ttipi baina indartsuarekin. Aurrera jarraitu du korrika, oraindik patriketan gordetzen duen txartela, oraindik haren izena ezabatu ez duteneko identif ikatzaile anitzetatik pasaz. -Valentine! Zoro arraioa! Guztiguztia dakit kabroi hori! T ira, esadazu, non gordetzen duzu ditxosozko koadroa?! Ez nuen halakoa izango zinenik espero, ez behintzat zugandik… Lagunak ginela uste nuen...nik… kale gorrian utzi nauzu tentel hori, inuzentetzat hartu eta okerrena, iruzur egin didazu.

Valentine berez dena baino are zurbilagoa jarri da. Ez du ezertxo ere ulertzen. Shoc k-ean dago, urduri. Zertaz ari den ez dakiela eta hala izanda ere, inongo zerikusirik ez duela adierazi nahi izan dio, baina, hitz totelka hastean are urduriago jarri eta lankidea besarkatu du. Zilbor parera ailegatuko zaion Phillippe ttipia. -Aii, barkatu Valentintxo, bururatzea ere… Nola ba ordea, zu, inoiz izan dudan lankiderik leialena… Txoriburu galanta naiz. Iraingarria gertatuko litzaizuke gainera, artea maite duzunarekin… erref erente handienetako bat guztion ikusgai ez egotea. Ez dakit zer dela eta pentsatu dudan… Baina zu izan ez bazara, nor orduan? HAMAIKA jira-bira eta plan, inor ez da ohar tu baina muturraren aurrean zuenaz. Hamabost egunez buruhaustetan Mona Lisa lehenengo egunetik horman ez zegoenean. Phillipperi, esperientziak zerbait erakutsi badio, balio handiko trastuak berehala desagertzen direla da. Horregatik, hogei egun lehenago, haren maletatxoan gorde zuen koadroa, edozein karpeta zahar eramango balu bezala. Eta bertan eraman du egunero, sarri-askotan laga du gainera mahai gainean edota ganbarako pertxeroan. Baina, tira, gizakiok badugu konplikatura jotzeko joera, sinpleenarekin engainatzen digutelarik. Hala, hamabosgarren eguna heltzean, ehunka polizi nahiz bizkartzainek itxura baino ez zuten egin limusina hartan gezurretako koadroa eramatean. Phillippe taxian joan baitzen lasai-lasai, gizonkote alemaniarraren sekretarioarekin batu zeneko etxetzarrera. Ondorengoa erraza izan zen oso, sekretarioak zeraman maleta berearekin trukatu eta listo. Nolatan ez du benetako La J oc onda, beraz, aberats zarpailak?

Charlotte guztietan azkarrena. Gainontzekoak museoko alarmen antolakuntzaz kezkatzen ziren bitartean, Charlotte andereñ oak Phillippe jarraitzen zuen. Phillippe museoko orduetan, Phillippe zirkuan, Phillippe bizikletan zebilenean eta Phillippe okindegiko ilaran goizeroko kaf e hutsaren esperoan egoten zenean. Hala, berehala ohartu zen, gizontxoak maleta bi eskuekin heltzeko modu hura, gauza potoloa jasotzen zuenaren seinale zela. Aitortu beharra du hala ere, saiatu zela disimulatzen museoko arduraduna, momentu oro maleta edonon utziaz eta gezurretakoa hainbeste zainduaz. Osterakoa erraza izan zen. Egun euritsu batez, makuluekin « estropezu» eginda Phillippe jo eta lurrera erori zen. Horixe izan zen lehenengo urratsa. Gizon ttipiak ezin ba laga Charlotte kaleko zoru hotzean eta handik altxatzen laguntzean… edonori ematen dio erreparoa belaun aldeko urratuak sendatu gabe uzteak. F untsean, ezinbestekoa iruditu zitzaion Phillipperi, etxeko botikina eskaintzea andereñ oari. Eta, zauria garbitzeko alkoholaren bila joan zenean, maleta ireki eta bizkar zorroan zuen f altsif ikatuarekin trukatu zuen. Gizon ttipia bainugelatik itzuli zenean, belaun aldea sendatu, barkamena entzun eta adio. Horixe ba, adio. Charlotte igogailuan jaitsi eta taxian, amarekin geratuta zegoen hotelerako bideari ekin zionean, munduko emakumerik zoriontsuena sentitu zen. Zoriontsuena eta argiena. Edonor menderatzeko gai den emakumea. Algarak, algarak aditzen zituen taxi gidariak, alboan eserita zuen kopilotu ipur tandiarengandik. Eta, berak ere, kutsaturik, barre egiten zuen, barre ozena. -Hogeita hamar urte beranduagoGoizeko zortziak, bi minutu eta hamar segundoan, Kubako herri txiki bateko sof a txiki batetik, telebista ikusten dihardu Dominiquek. « Hogeita hamargarren urte urrena da La J oc onda L uouv retik desagertu zela. Kasuak irekita jarraitzen du, baina ez dirudi inoiz argituko denik» diote albistegiek. Une berean, Anthony-k haren ostatua zeneko bezeroen izenak gogoratuko ditu. Eta, ohartuko da, egun hartan makuluen laguntzaz sartu zen ipurtandia ez zela bertakoa. Hamaikagarren segundoan, Phillippek loreak ipiniko ditu, astero legez, Gorgetten panteoian. Hamabigarrengoan, Valentinek Faustine ezagutuko du, supermerkatu bateko atarian. Erosketa karro horietako baten barruan izango dute lehen elkarrizketa eta zeharo maiteminduko dira kiwi eta platanoen begiradapean. Hamalaugarrengoan, Charlottek New Y orkeko maratoian hartuko du parte, makuluen lekua hartu duen hanka postizoari esker.


Tolosaldeko Ataria XIII

Uxola Sariak 2015 rain dela gutxi konkor bat aurkitu zidaten besazpian. Ez zidan eragozten, baina nire ama pixka bat larritu zen hura ikustean. Medikuarengana joan ginen, eta proba batzuk egin zizkidaten. Asko larritu eta izutu nintzen konkor horren esanahia jakin nuenean: bularreko minbizia diagnostikatu zidaten. Argiak ikusten ditut. Nire inguruan daude, eta itsutu egiten naute. Esku-ohe batean nago etzanda, eta bost pertsona ikusten ditut nire inguruan, niri begira;seigarrenak esku-ohea bultzatzen du. Zorabiatuta sentitzen naiz. Nire ama eserita geratu da banku batean; bere negarrak entzuten ditut. « Dena ondo aterako da, amatxo» esaten diot nahiz eta berak, nire amak, ez entzun. Gela argi batean sartu naute. L au pertsonen artean, beste esku-ohe batera mugitu naute, eta gizon bat hurbildu zait. Berde argi koloreko txabusina bat du jantzita, ez zait kolore hori gustatzen. -Orain lasaitu, anestesia jarriko dizut. Nik esaten dudanean, hamarretik behera kontatzen hasiko zara, eta batera iristean, lo geratuko zara. Ados? Bere ahotsa lasaia da, baina ez zait f idagarria iruditzen. Beldurra daukat. Hala ere, buruarekin baietz esaten diot. Momentu horretan, ahoan gauza bat jarri dit, bonbona batera hodi batez lotuta dagoena. « Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau… » . Nire begiak ixten hasi dira. « … , hiru, bi, bat… Zero» . Nire begiak itxi egiten dira. L o nago. Hotza daukat. Eskuineko besoa mugitzen saiatu naiz baina mina ematen dit. Orduan gogoratu naiz operatu egin nautela, eta momentuan esnatu naiz. Nire ama nire alboan dago, malkoak kentzen. Nire aurrean nire aita dago, niri begira, irribarrez. Oso arraroa da egoera berean pertsona batek irribarre eta besteak negar egitea. Hala ere, nik irribar egitea aukeratu dut. -Kaixo, maitea. – esan dit nire amak. -Denbora asko al daramat lo? – galdetu dut, nire ingurura begira. -Ez, lasai, ordu eta erdi bakarrik. Medikuari deituko diot esnatu zarela jakin ahal izateko. Nire aita gelatik atera da ziztu bizian, eta nire amak bitartean musu bat eman dit kopetan. Asko maite ditut nire amaren musuak. Bost minutu igarota, nire aita eta medikua gelan dira berriro. -Kaixo Paula. Zer moduz zaude? -Mina dut besazpian, baina bestela ondo. -Pozten naiz. Hala ere mina sentitzea normala da, hemendik bi egunetara ez duzu minik nabarituko eta etxera joan ahalko zara. Hortik aste batera berriro etorri beharko zara kimioterapia jasotzera. – esan dit medikuak hotzean.

O

Irati Aira Rodas • 2. saria

‘Nire gerlari maitea’ Nire aurpegia zuritu egin da batbatean. Kimioterapia. Ez dakit prest nagoen hori jasotzeko;beldurra daukat. -Uste nuen operazio bat soilik izango zela. – esan dut ia negarrez. -Operazioan tumorea kendu dizugu, baina zelula « txarrak» , horrela deitzeagatik, zure gorputzean jarraitzen dute, eta horrek berriro tumorea agertzea sor dezake. Hobe da ahalik eta azkarren zelula horiek desagerraraztea, ezta? -Bai. – ez dakit zer gehiago esan. Medikuak irribar egin dit eta joan egin da. Nire amari begietara begiratu diot. Berak ere begietara begiratu dit, eta momentu batean bere mina nabaritu dut, eta uste dut nik dudana baino handiagoa dela. -Maitea, liburu bat ekarri dizut bizitzen duzuna idazteko, horrek asko lagunduko dizu emozio berriak digeritzen. – esan dit amak bere poltsatik liburu more bat ateraz. -Eskerrik asko, ama. – irribarre egin diot, eta berak irribarrea bueltatu dit. Hala ere, badakit irribarre hori ez dela benetakoa; badakit irribarre horrek milioika malko gordetzen dituela begi urdin argi horien atzean. Gaueko zortziak eta erdi dira, eta erizain batek af aria ekarri dit. Ez dut goserik, esnatu naizenetik ez dut ezer jateko gogorik izan. Hala ere, erizainak zer edo zer jatea behartu dit, nire amak bezala. Zerbait jan beharko dut bada. Af aldu eta gero, telebista ikusi nahi izan dut baina gustuko ez ditudan programak bakarrik daude. Orduan, amak eman didan liburua hartu dut eta zerbait idazteko gogoa etorri zait.

Urtarrilak 8, asteartea: Eguneroko maitea, Egunerokoa? Bai, horrela deituko zaitut: egunerokoa. Gaueko hamarrak dira, eta ez dakit zer egin. Buruan bueltaka dabiltza ideia batzuk, baina ez dakit indartsua izango naizen horiek idazteko negar egin gabe. Amak esan dit negar egitea ona dela, baina bere aurrean indartsu mantendu behar naizela sentitzen dut. Beno, hor doa: Oso beldurtuta nago. Hemendik bi egunetara etxera bidaliko naute, eta hortik aste batera kimioterapia jasoko dut. Ez dakit nola jarraituko dudan aurrera. Min handia dut besazpian operazioagatik, baina ez dut uste horregatik bakarrik denik. Ez dakit ere nola kontatuko diodan kontu guzti hau Ainhoari, nahiz eta nire lagunik onena izan ez dakit nola erantzungo didan. Gaizki sentitzen naiz, bizitzeko ahalmen hori galdu banu bezala. Nik nire bizitzaz gozatu nahi dut, baina ez dakit momentu honetan gai izango naizen edo ez. Eta kimioterapia jasotzean zerbait txarra gertatzen bazait? Badakit ilea eroriko zaidala, baina hala ere... Ez dakit zer pentsatu, eta gutxiago ere nola kendu ideia hauek nire burutik lo egin ahal izateko. Blokeatuta nagoela uste dut. Nire ama esnatzen ari da, hobe da hau uztea eta beste batean jarraitzea. Gabon, nire egunerokoa. Bi egun igaro dira, eta etxera bidaliko naute arratsalde honetan bertan. Osteguna da, beraz, nire amak ezezkoa ematen ez badit, bihar eskolara joango naiz. Medikuak esan dit ez egiteko ariketa f isikorik aste batean, bada ez bada, eta eskuineko besoarekin pisu askorik ez har-

tzeko. Ados nagoela esan diot, eta gero nire amarekin eta aitarekin hitz egitera joan da kanpora nik nire gauzak jasotzen ditudan bitartean. Autoan gaude hirurak. Amari esan diot ea uzten didan eskolara joaten, eta baietz esan dit. Hala ere, nire tutorearekin hitz egin nahi du gertatzen zaidanari buruz, eta batzuetan ez naizela klaseetara joango kimioterapia dela-eta. Nire amak beti gogorarazten dit kimioterapia jasoko dudala. Portaera hori ez zait batere gustatzen. Etxera iritsi bezain pronto, nire logelara joan naiz poltsa desegitera. Arropa garbigailuan sartu dut, eta komunera joan naiz ispiluan jositako zauria begiratzera. Asko nabaritzen da; eskerrak hotza egiten duen eta mahuka luzeko kamisetak jantzi behar ditudan. Horrek behintzat ez dit arazorik sortuko. Gosea daukat. Nire ama af aria prestatzen ari da, eta oso usain goxoa zabaldu da etxe osoan. Nire aita eta ni mahaia jartzen ari gara, eta noiz behinka telebistari begiratzen diot, jarrita dagoen pelikulan zer gertatzen den jakin nahian. Af aria prest dago, eta hirurak af altzera eseri gara. Nire amak prestatzen dituen af ariak mundialak dira, eta ez nituzke ezerengatik aldatuko. Gaur eskolara noa. Egia esan, zertxobait urduri nago, ez dut Ainhoarekin hitz egin hiru egun hauetan, nahiz eta berak nire amarekin hitz egin. Gogo pilo bat dauzkat Ainhoa eta nire beste lagun guztiak ikusteko eta beraiekin hitz egiteko. T xirrinak jo du, eta ikasle guztiak eskolara sartu gara, egunero bezala. Eguna normalean baino hobeagoa izan da, uste dut eskola f altan botatzen nuelako dela. Ainhoarekin

aurkitu naiz, eta arratsaldean berarekin geratzeko eskatu dit. Nik baietz esan diot, eta nire etxean pelikularen bat ikus genezakeela esan diot;horrela gertatzen zaidan hori kontatzeko aukera izango dut. Berak baietz esan dit, eta eskolaren sarreran geratu gara etxera batera joateko. Etxera iritsi gara. Bidetik asko hitz egin dugu eskolako hizki-mizkiei buruz, eta egia esan beharra daukat, ni egon ez naizenean gauza piloa pasa da: Aitor eta Helena ateratzen hasi dira, Mikelek anai txiki bat eduki du, Jone eta Nahia ez dira hitz egiten eta irakasle batek istripua izan du bere bizikletarekin. Ene, ez nuke jakin nahi zenbat gauza galduko nituzke aste batean f altatuz gero! Komediazko pelikula bat ikusi dugu. Ez dago denbora asko Ainhoa joan aurretik, orain esan beharko diot. -Ainhoa, gauza bat kontatu behar dizut. -Esan. – begietara begiratu dit, entzuteko prest dagoela adierazteko. -Badakizu orain dela hiru egun operatu egin nindutela. Bada, operazio horren bidez tumore bat kendu zidaten. -Nola tumore bat? – bere aurpegia zuritu egin da. -Bai, tumore bat. Bularreko minbizia daukat, Ainhoa. Ez dit erantzun. Begietara begiratu dit, eta urduri dagoela nabaritu dut. Lehenengo malkoak erortzen hasi zaizkio, baina oraindik ez dit ezer esan. -Ezin da izan… -esan dit oso baxu. -Bai, Ainhoa, hala da. Hurrengo astean kimioterapia jasotzen hasiko naiz, tumorea berriro ager ez dadin. Ainhoak negarrez jarraitzen du, eta bere tristura eta pena begietan ikusten dizkiot. Hala ere, nire irribarre bat jaso du. Orduan besarkatu egin nau, eta inoiz baino f uerteago heldu diot. Urtarrilak 11, ostirala: Nire eguneroko polit hori, Gaur eskolara joan naiz, eta oso gustura ibili naiz. Nire lagunak f altan botatzen nituen, Ainhoa batez ere. Ger tatu den guztiari buruz hitz egin dugu, eta nire etxean geundela,


XIV

Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015 minbizia dudala kontatu diot ahalik eta leunen. Uste dut ia-ia nik baino okerrago hartu duela, oso gaizki nabaritu diot. Negarrez hasi da kontatu diodan momentuan, eta besarkatu egin nau denbora luzez. Azkenean nik ere negar egin dut, ezin nien malkoei gehiago eutsi. Biak egin dugu negar, bata besteari besarkatuta. Bere beroa eta maitasuna nabaritu dut, eta horrek asko lagundu dit. Berekin egoteko beharra dudan bakoitzean lasai deitzeko esan dit, nirekin egoteko irrikaz egongo dela. Ainhoa asko maite dut, eta berak ni asko maite nauela erakutsi dit. Zer egingo nuke nik bera gabe? Aste bat igaro da etxera bueltatu nintzenetik. Egunero elkartu naiz nire egunerokoarekin, egin dudana eta nola sentitzen naizen idatziz. Egunero idatzi dudan gauza beldurra dudala da. Oso urduri nago, gaur arratsaldean joan behar duteta klinikara kimioterapia jasotzera. Amak esan dit lasai egoteko, ez dudala minik nabarituko. Amak hori badio, egia izango da. Klinikaren sarreran gaude aita eta biok. Ama medikuaren bila joan da, jakinarazteko heldu garela eta prest nagoela. Aitak sorbalden atzean besoa jarri dit lasaitzeko. Asko nabaritzen al zait urduri nagoela? Medikua etorri da nire amarekin, eta nire lekua prest dagoela esan dit. Nire gurasoei bi ordu barru etortzeko esan die, eta gela batera eraman nau, non hamar bat aulki dauden. Aulki bakoitzean pertsona bat dago eserita, baina bat hutsik dago, niretzat. Bertan eseri naiz, eta erizainak ezkerreko besoan hodi batzuk jarri dizkit ziztada baten bidez. Hodi horiek substantzia batez beteriko hiru poltsetan bukatzen dira, baina ez naiz gai zer diren ikusteko. Erizainak makina bateko botoi bat zapaldu eta momentu berean substantzia hori nire zainean sartzen hasi da. Egia esan, ez du minik ematen, baina hala ere sentsazio arraro bat dut. Erizainak esan dit gutxienez ordu eta erdi iraungo duela. Uste dut asko aspertuko naizela, hurrengoan liburu bat ekarriko dut. Arratsaldeko seiak dira, eta nire gurasoei itxaroten ari naiz. -Urduri ikusten zaitut Paula. -Arraroa sentitzen naiz. – esan diot lurrera begira erizainari. -Lasai egon zaitez, neska askok bizitzen dute zuk orain bizi behar duzuna, eta aurrera atera dira irribarre polit batekin. – hitz horiek oso leunak izan dira, nahiz eta ezezagun baten ahotik atera. Nire gurasoak hemen daude. Autoan sartu naiz, eta zer egin didaten kontatu diet nire gurasoei. Nire amak uste du ez naizela konturatu, baina gidatzen duen bitartean, bi malko erori zaizkiola ikusi dut.

Urtarrilak 18, ostirala: Gauza berri bat daukat idazteko. Gaur kimioterapia jaso dut. Asko harritu naiz, berez gauza mingarriago bat izango zela uste nuelako. Hala ere, urduri sentitu naiz, klinikatik atera naizenean ere bai; badakidalako nahiz eta momentuan minik ez egin, barrutik erre egingo nauela. Nik bizi behar dudan berdina bizi duen pertsona bat ezagutu nahi nuke, kontatu ahal izateko zerk egingo didan min eta zerk ez, zer sentituko dudan, eta zer albo-ondorio jasan beharko ditudan. Badakit ilea eroriko zaidala, baina erizainak esan dit oraindik ez dudala ezer nabarituko. Nekatuta nago. Idazteari utziko diot, egia esan ez dut gogo handirik gehiago idazteko. Zortzi egun igaro dira kimioterapia jaso nuenetik lehen aldiz, eta oraindik ez ditut albo-ondorioak nabaritzen. Horrela hobeto nago, minbizia izango ez banu bezala sentitzen naiz. Orain dela gutxi besazpiko puntuak kendu dizkidate, eta ariketa f isikoa egiten hasi naiz berriro. Ainhoarekin hitz egin dut honi buruz, eta esan dit asko pozten dela. Bi aste dira ez nuela benetan irribarre egiten. Martxoak 3, asteazkena: Gaur goizean esnatzerakoan, komunera joan eta dutxa bat hartu dut. Ur epela eskertzen dut goizetan, ni esnatzeko modu bakarra da-eta. Baina orrazten hasi naizenean hasi da arazo guztia. Beti bezala, ilea lehortzen hasi naiz orraztu baino lehen, eta ispiluan begiratzean, ilea ahuldu egin zaidala nabaritu dut. Orrazia pasa eta malkotan hasi naiz. Lehenengo ile-xerloak erortzen hasi zaizkit. Ez daukat ezer gehiagorik esate-

ko, nire minak ez baitie hitzei ateratzen uzten. Egun asko daramatzat ilea erortzen zaidala ikusten, eta ezin diet malkoei eutsi. Ilearen erorketaz gain, oka egiteko gogoa ere badut jaten dudan bakoitzean, eta oso nekatuta sentitzen naiz ezer egin gabe. Egun hauetan nire azalean orbanak atera zaizkit, eta begiratzen ditudan bakoitzean tristurak hartzen nau. Irribarre egiteko gogoa galdu dut, eta Ainhoa hortaz konturatu da. Egoten garen arratsalde erdietan negar egiten dugu, nahiz eta nik berari negar ez egiteko esan. Ez zait gustatzen niregatik negar egitea, eta hurrengoan esan egingo diot. Bada garaia bizitzari irribarre egiteko nahiz eta gogorik ez eduki. L arunbata denez, egun pasa noa Ainhoarekin. Atera baino lehenago, handiegiak diren orbanak disimulatzen lagundu dit makillaje pixka batekin. Orbanik ez dudala ematen du, baina ile asko erori zait. Agian buruzapi bat jantziko dut, behintzat ez dut nire ile f alta nabarituko. Kaletik goaz, eguzkia egiten du. Jendeak begiratu egiten dit, eta ez dakit gauza normala den edo buruan dudan zapiagatik den. Ez naiz eroso sentitzen begirada guztiekin, eta malkoak bueltatzen zaizkidala nabaritzen dut. Martxoak 7, astelehena: Gaur ere klinikara joan behar dut. Kimioterapia jaso behar dut bigarren aldiz; oraingo honetan lasaiago joango naiz, eta liburu bat eramango dut irakurtzeko bada ez bada. Ainhoak deitu dit galdetzeko ea arratsaldean eskolara joango naizen. Ezetz esan diot, amak ez dit utziko, baina arratsaldean Ainhoarekin egongo naiz. Amak esan dit ilea moz-

baino indartsuagoa da, eta ez dit ohetik altxatzen uzten. Nire amak gosaria ekarri dit ohera lanera joan aurretik, eta aitak bere laneko telef ono zenbakia utzi dit deitu behar baldin badiot. Ainhoa f altan botako dut gaur, ez dut uste ikusiko dudanik. Zerbait gosaldu beharko dut bada, agian geroago zertxobait gehiago idazteko gogoa etorriko zait. Gero arte, eguneroko maitea. Eguerdi aldera, norbaitek etxera deitu du telef onoz; Ainhoa da. Esan dit etxean dagoela bazkaltzen, eta arratsaldean eskolatik ateratzen denean nire etxera etorriko dela, gauza bat erakutsi behar didala. Ez daukat ideiarik zer ote den erakutsi behar didan dena delako hori. Geroago, nire amak deitu du, zer moduz nagoen galdezka. Egia esan, hobeto aurkitzen naiz. Agian Ainhoa datorrelako da. Bada, oraindik bi ordu eta erdi f alta dira. Txirrinak jo du. Nekea hanketan itsatsita dudala atea irekitzera joan naiz. Ainhoa da. Arraroa da baina burua estalita darama buruzapi banik bezala. Barrura sartzeko tu behar dudala, ez delako ona nire- tekin; eskatu diot. Sartu bezain pronto irritzat ilea nola erortzen den ikustea. barre egin dit, eta zapia kendu du. Ainhoari eskatuko diot ilea mozteko; -Ai ama! Ainhoa, zure ilea! – oso nik ezingo nuke egin, nire amak guharrituta nago: Ainhoak bere hile txiago, eta ez dut ile apaindegi bateguztia moztu du, nik dudan bezala. ra joan nahi. -Badakit ilearen kontua oso zaila Joateko ordua dut, idazteari utzi egiten ari zaizula, beraz nik ere berbehar diot, gaurkoz. dina egin dut; zuk min guztia eraKlinikatik atera berria naiz, eta niman ez dezazun. Asko maite zaitut re aita kanpoan dago niri itxaroten P aula, eta zugatik edozer egingo autoan. Etxerako bidean ile asko erori zait. Ainhoa nire etxean dago ni- nuke, hilea moztea gutxienekoa da re amarekin, jateko zerbait presta- baina horrela ikus dezakezu zure tzen. Etxera sartu eta Ainhoa nirega- ondoan egongo naizela hilea berriro na etorri da ni besarkatzera, eta gero hazi arte. Ez dakit zer esan. Malkoak alde nire gelara joan gara. egiten didate, baina oraingo honeIlearena kontatu diot. Hasieran tan negar egin nahi dut. Ez nekien harriduraz begiratu dit, eta berak gai izango zenik bere ile eder hori ezin zuela horrelakorik egin esan dit. mozteko, eta gutxiago ni burusoil -Bai, egin ahal duzu, eta zuk eginengoelako. Ainhoa mundiala da, tea nahi dut. Zu zara nire lagunik eta oraintxe bertan minbizia dudala onena, nire ondoan egon den perahaztea eragin dit. Beregana hurbiltsona; beraz pauso hau zure lagundu naiz eta oso f uerte besarkatu tzarekin eman nahi dut. dut, ez naiz arnasik gabe geratu gu-Ongi da, nik egingo dut. Ainhoa eta ni komunera joan gara, txigatik. Nahiz eta irribarrez egon, eta ilea mozteko makina atera dut Ainhoa ere negarrez hasi da. Moarmairutik. Prest nago. Ainhoak ma- mentu honetan, kimioterapiari eta kina eskuetan hartu eta piztu egin ile galerari beldurra galdu diet, midu. Soinuak beldurra sartu dit; esan nari ere beldurra galdu diot. Hala dezaket pauso hau zailena dela nes- ere, garrantzitsuena zera da, minbika guztientzat. Makinak ilea nola ziari beldurra galdu diodala. Urte bat justu igaro da minbizia mozten didan nabaritu dut, eta lurra ilez betetzen ikusi dut. Orduan, ile- diagnostikatu zidatenetik. Kimiotexerlo bakoitzeko, malko berri batek rapia jasotzen jarraitu nuen hilabete zeharkatzen zuen nire aurpegi gorri- batzuetan, guztiz sendatu arte. Aztua. Ainhoa indartsu mantendu da. kenean, minbizia atzean utzi dut, Ile guztia moztean, burusoilean mu- min guztiarekin batera. Aurrera atesu bat eman dit eta ongi nagoela ra nintzen irribarre polit batekin nire amiliari esker, eta ehuesan du, nahiz eta ilerik ez eduki, be- lagunari eta f ti bezain ederra nagoela. Konturatu neko ehun ziur nago neska asko bergabe, irribarre polit bat marraztu da dina egiteko gai direla. Bularreko minbizia edo edozein nire aurpegian. minbizi jasan duten neska, mutiko, emakume eta gizon guztiengatik, Martxoak 8, asteartea: Ez naiz eskolara joateko behar ditu- beraiek uste dutena baino askoz ere dan indarrarekin ikusten. Nekea ni indartsuagoak direlako..


Tolosaldeko Ataria XV

Uxola Sariak 2015 Leire Aranalde F ernandez • 3. saria

‘India’

ena, aurreko urteko udaran hasi zen. Itsasori eta Haizeari Indiara bidaia bat egitea otu zitzaien medikuntzako ikaskideen artean, elkarrekin egongo ginen azkeneko urtea baitzen eta hura ospatzeko ez zuten nolanahiko bidaia bat egin nahi. Indiara joateak askori ez zigun grazia handirik egin. Arrazoi askoren artean, gehien arduratzen nindutenak hauek ziren: hizkuntza, janaria eta bertako txirotasunaren ondorio nabarmena zen delinkuentzia handia. Baina Itsasok eta Haizeak konponbideak bilatu zizkien guk ezarritako arazo guztiei, denok edo gehienok behintzat konbentzitu arte, beraien ametsetako bidaia burutu ahal izateko. Azkenean, esan eta egin. Haizeak eta Itsasok antolatutako plana aurrera eraman zuten eta konturatzerako Indiako luxuzko hotel handi batean geunden. Lehenengo egunetik gaizki hasi nintzela esan dezaket. Hotelera iritsi ginenean, geure maleta eta poltsa guztiak iskin batean utzi genituen izena ematen genuen bitartean. Halako batean, hoteleko zerbitzari burua etorri zen, eta inork uler ezin zezakeen hizkuntza batean oihuka hainbat agindu eman zituen. Berehala, atetik zortzi eta hamar urte bitarteko bi ume agertu ziren korrika batean. Geure maleta eta poltsa guztiak jaso eta eskailera aldapatsu haietan gora egin zuten seigarren solairura iritsi arte. Hau ikusita sekulako nahigabea sentitu nuen. Nahigabe hura, are handiagoa izan zen gure gela eder eta lirain hartako atzeko leihotik begiratu nuenean. Hotelaren atzeko aldean, bostehun bat metrora, milaka eta milioika plastikozko etxetxo ikus zitezkeen baldintza penagarrietan. Aurreko leihotik, aldiz, gu bezalako turista eta aberats asko ikus zitezkeen hondartza eder hartan, lasai-lasai eguzkiari begira, beraien azal zuria noiz belztuko zain. Gau hartan, ezin izan nuen lorik egin, gogoeta sakon egiten aritu nintzen eta zein pertsona mota ote nintzen pentsatzen. Nik Indiara ez joateko nituen arrazoiak negargarriak eta berekoiak iruditzen zitzaizkidan orain. Pertsona haiek gu ikusitakoan zer sentituko zuketen pentsatzen aritu nintzen. Besteek zein kiroldegian, zein hondartzan ibiltzen ziren, sei egun haiek bizi-bizi aprobetxatu nahian. Bitartean, nik egun haiek guztiak logelan igaro nituen, nire buruarekin haserre. Urte osoan, esperientzia mikatz hau izan eta gero, udaran benetan merezi duen zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Berriz ere, Indiara joango nintzen, baina oraingo honetan mediku boluntario gisa. Erabakia hartuta nuen eta berdin zitzaidan ingurukoek zer esango zidaten. Amak pozik onartu zuen baina aitak ez zion inolako zentzurik hartzen ni hara joateari. Berak esaten zuen, ni bezalako neska gazte eta adimentsu batek hemen egin behar zuela lan eta ez han, inork ezagutzen ez duen herri galdu batean, musutruk eta nire bizia « arriskuan» jarriz. Nik

D

ez nekien nola ulertarazi niezaiokeen nire laguntzeko asmoa. Berak, aldiz, berearekin jarraitzen zuen egoskor. Ni ere egoskorra izatez, eta orduan ere nirearekin atera nintzen. Hantxe nengoen, Indian berriz ere. IMZn ( Indiako Medikuntza Zentroa)laguntzen aritu nintzen. Bertako buru den T eresak, asko erakutsi dit. Hogeita hamar urte daramatza bertan lan egiten. Lehen bere gizonak laguntzen zion, baina bihotzekoak emanda hil zenez geroztik, bera bakarrik dago guztiaren buru, oraindik ere laguntzeko prest. Goraipatzekoa benetan. Gauza asko ikasi ditut. Medikuntzaz ez ezik, bizitzari buruz orokorrean, baina batez ere emakumeei buruz. L agun bat egin nuen, Shaila. Hamabost urte inguru ditu. Neska ederra benetan, baina zoritxarrekoa. Bere gurasoek f amilia aberatseko gizon zahar batekin ezkonarazi nahi dute, ezkontza egunera arte ikusiko ez duen ezezagun batekin. Berak ez du ezkondu nahi bere aitaren adin berbera duen gizon batekin, eta argi asko daki bere etorkizuneko gizonaren amak jo egingo duela etxean « diziplina» ezartzeko. Nik hori ezin nezakeen sinetsi, baina berak oso ziur kontatzen zizkidan bere auzoan ikusi eta entzun izan zituen istorio guztiak. Nik zerbait egin behar nuela sentitzen nuen baina ez nekien zer. Bi egunen buruan etxera nindoan. Zer egin behar nuen? Han utzi bere aita izan zitekeen gizon zahar batekin ezkontzen? Nirekin eraman Bilbora? Azkenekoa gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa baino. Arratsalde hartan, nire plana kontatu nion Shailari, baina berak ez zirudien oso ziur. Nik baietz esaten nion, lan bat bilatuko niola eta agian bere senarra izan zitekeena aurkitu zezakeela. Baina bera beldur zen. Bazekien hori eginez gero bere gurasoak hilko zituztela, tratua ez betetzeagatik, eta hura ere ez zuen nahi. Etxera joateko eguna iritsi zait, eta Shaila beste milioika emakume indiar bezala bi aste barru ezkondu egingo da. T riste eta gaizki sentitzen naiz, baina ezin nezakeen ezer egin. Aitari pasa zaio haserrea eta nitaz harro dagoela dio orain. Ni, bitartean, mundu osoko emakumeen aldeko erakunde batean nago emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Bidaiak asko erakutsi dit, baina besteoi erakusteko aukera ere eman dit.


XVI

Tolosaldeko Ataria

Uxola Sariak 2015

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila: olerkia Maitane Iruiñ Luluaga • 1. saria

‘Bizitzaren bidea’ Nahia Esnaola Barriola • 2. saria

‘Zoroaren atsekabea’ Irene Etxarri Sarasua • 3. saria

‘Bizitzak emandako gezurra’

Gozatu bizitza, hiltzeko garaia heldu arte, azken segundora arte. Udazkeneko hostoen kolorea, zelaietako arrosen usaina, inguratzen gaituzten gailurren goxotasuna. Entzun, basoetako txorien kantu alaiak, askatasunera gidatuak. Gozatu bizitza, iluntasunean, gauaren txikitasunean.

Esadazu ozenago. Ez dut entzuten. Hurbil zaitez gehiago, ez baitzaitut ikusten. Baina non zaude? Nora joan zara? Berriro niregandik alde egin nahian? Eta ni, non nago? Ez dut ezer ulertzen. Mesedez, esadazu ozenago. Atsekabearen usaina dasta dezaket. Atzo gaueko whisky botilaren hondarra. Eta zu, nora joan zara? Hurbil zaitez gehiago, ez baitzaitut ikusten. Sabaiko lizuna ikustearekin batera ohartu naiz bakarrik nagoela. Bakarrik eta hutsik. Jada ez nau zure ahotsak betetzen, ez dut zure bularra sentitzen,

Hasieran beti koloreak biziagoak dira usteko laranja erdirantz burua biratzean. Bihotzaren taupadak jaio dira zure barne hutsean eta bizitzak irri bat eskaintzen dizu lehen aldiz. Gorputz izoztua berotu egin zaizu, orain ez duzu minik sentitzen, ez duzu momentu hartatik ihes egin nahi.

Gozatu tristura, ezjakintasuna, beldurra. Maitatu, jolastu, kantatu. Baina ez begiratu atzera. Ibili, aurkitu zure lekua. Ez zara iritsi, dena galdu duzun arte. Sentitu bizirik, bizi bizitza, bidea amaitzen den arte.

ezta zure arnasa entzuten ere. Ohean etzan eta, hara! Non ikusten dudan nire maitea nire alboan etzanda. Bakean. Aspaldiko partez, garrasirik egin gabe. Baina zer isurtzen zaio lepotik? Ez du pultsurik. Hotz dago, eta zuri. Baina beti bezain eder eta polit. Eskuak, bere ile leunean pausatu ditut eta hauetan odola antzeman dut. Ez dut ezer ulertzen. Maitea, zer egin dizut? Esadazu ozenago. Ez dut entzuten.

Baina negua beti iristen da, momentu hartan sentitzen duzu iluntasunez beteriko zulo amaigabe batean erori zarela. Une batean agurtu zenuen tristuraren piztia berriro itzuli dela konturatu zara. Zure laranja usteldu egin da eta sentitzen duzu berriz ez dela berpiztuko hasieran sentitutako sua.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.