Artikulua

Page 1

COMENIUS TOPAKETA ZEANURIN URRIAK 22­26

Aurten Zeanuriko ikasleak eta irakasleak Comenius proiektuan murgilduta daude bertako topaketa prestatzen. Comenius programa Europako proiektua da eta bi urteko iraupena ditu . Beste herrialde batzuetako ikastetxeekaz amankomuneko proiektu bat lantzen dute. Zeanuriren kasuan, lau ikastetxeekin dagoz lanean : Frantzia­Louvres­eko “College Paul Ricoeur”, Portugal- Guiramaes-eko “Escola Santos Simoes” , Italia­Spoltore­ko “Instituto Comprensivo Spoltore” ta Polonia Cieszyn­eko, “Gimnazjum nr 3 z Oddzialami Integracyjnym” . Haien proiektua izendatzen da : Diversity: Our most precious treasure ( Aniztasuna : Gure Altxorrik Preziatuena) eta Kulturarekin erlazionatuta dago. Aurreko ikasturtean hasi ziren proiektu honekin eta 2013.ko ekainean amaituko dute Cieszyn­en. Zeaniko ikasleek hartu­emonak izan dute e­postaren bidez haien penfriends­ekin eta ikasle batzuk aurreko topaketan Guimaraesen elkar ezagutu ziren. Orain eskola guzti hauek datoz Zeanurire urriaren 22an eta urriaren 26raino egongo dira bertan. Zeanuriko ikasleek haien pen­friends hartuko dute beraien etxeetan eta irakasleak bertako hotel baten egongo dira . Beraz, aste horretan ekintza bereziak ospatuko dira, Zeanuriko udala ta herriko erakundeen laguntzarekin. Hasteko, astelehenean 22an arratsaldez, bisitariei harrera ofiziala egingo zaie, herriko ordezkariekin. Martitzenean 23an , eguztenean 24an eta barikuan 26ean haien konbidatuak Gorbeiara, Bilbo ta Gazteiz ezagutzeko aukera izango dute. Baina egunik aipagarriena eguena izango da. Bertan “Euskal Jaia “ ospatuko da, euskal ohiturak eta tradizioak haiei erakusteko . Hemen duzue egun horretako egitaraua:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Artikulua by edurne ugarte - Issuu