jaiak
Bi urtetako etenaldiaren ondoren, Santa Ana Jaiak itzuliko dira Ordiziara uztailaren bigarren hamabostaldian. Aldizkari hau inprentaratzeko garaian egitaraua izateko goizegi bada ere, Udaletxeko Komunikazio Taldeak jaietako ekitaldi nagusien aurrera pena eskaini digu. Hona hemen:
Uztailak 16, larunbata, eta 17, igandea Uztailak 16-17an haurren asteburua os patuko da Ordizian. 16ean goizean, azken urtean jaiotako ordiziarrei jaietako zapia banatuko zaie. Ondoren, alkate-alkatesa txikiek festen hasierako txupina botako dute. Haurren Kuadrila Eguna ospatzen da larun batean. Herriko plazan bazkaria, ur txirrista, bigantxak, buruhandi eta erraldoiak, eta aba rrezko aktibidadeak izango dituzte... Gauean mozorro festa frontoiean, ondo ren suzko zezena eta disko festa. Igandea 17an, Haurren aurreskua buru tuko da goizean eta arratsaldean danborra da herrian zehar.
Uztailak 23, larunbata Jaiak, ofizialki, uztailaren 24an hasiko dira. Dena den, 23an, larunbata denez, egongo da zer egin: Bulego taldearen kon tzertua gauean, Plaza Nagusian.
Uztailak 24, igandea Txupinazoa botako da, eguerdian. Arra tsaldean, animazioa izango da kaleetatik
20 gida
© Josean Barrasa
ORDIZIKO JAIAK