ERANSKINAK, UNITATE DIDAKTIKOA: 30 egun euskaraz Aiaraldean

Page 1

1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest armairutik ateratzeko prest!

UNITATE DIDAKTIKOA

ERANSKINAK


1.eranskina Ahobizi eta belarriprest komikia



2.eranskina Eskulanetarako txantiloiak



3.eranskina Kanta eta karaokearen youtubeko bideoaren lotura

Kanta eta karaokearen lotura: https://aiaraldea.eus/komunitatea/Aiaraldeko%20Euskalgintza%20Kontseilua/1508146968409-egiozu-euskaraz-pirritx-porrotx-eta-marimotots-karaokea

Dantzaren lotura: https://aiaraldea.eus/komunitatea/Aiaraldeko%20Euskalgintza%20Kontseilua/1508141218497-ahoa-bizi-belarriak-prest-dantza


4.eranskina Aho-belarrien zuhaitza egiteko ideiak eta txantiloia

AHOBIZI ETA BELARRIPRESTEN ZUHAITZA egiteko gure inguruko senide edota lagunen zerrenda egingo dugu lehendabizi. Ariketa sinplea da: kide bakoitza Ahobizi edo Belarrripresta den zehaztu beharko dugu, eta gero dagokion tokian kokatu. Pertsonaren argazkia edo marrazkia hostoetan jarrita, zuhaitza apaintzea izango da gure zeregina! Era honetan, gure inguruko euskararen zuhaitzak koloreztatuko ditugu! Ahobizi eta Belarriprestei aurpegiak ipinita, gure gelako paretan itsatsiz gero zuhaitz guztiak baietz udazkenari euskararen kolorea eman!


5.eranskina Eskolako lipduba Eskola bezala ikasle helduenek prestaketa antolatu, gainontzekoei aurkeztu eta zentro bezala lipdub dibertigarri bat prestatzea izango da ariketa. Atrezzoa eta dekorazioa prestatu beharko da, baita eskolako lipdubaren ibilbidea diseinatu ere. Ikastetxeak pertsonai edo figura propioak baditu, interesgarria litzateke beraien parte hartzea ere. Grabaketa gauzatzeko Aiaraldea Gaur hedabidearen laguntza teknikoa eskainiko da. Sare sozialetan bozketa eta zabalpena sustatzeko baliabideak jarriko dira eskura, Aiaraldea.eus atariaren bitartez. Bertan publikatuko dira lipdubak. Horrez gain, bideoak bozkatzeko aukera egongo da webgunean.

LIPDUB PRESTAKETA EGITEKOA

ARDURA

Ibilbidearen diseinua

Batxilergoa edo ikastetxea

Dekorazioa

DBH edo Batxilergoa

Kanta eta koreografia ikastea

Ikastetxe osoa

LIPDUBA PRESTATZEKO GOMENDIOAK • • • • • •

Ibilbidea ondo zehaztu: klaseka banatu ikastetxeko guneak Lipdubaren amaiera patioan edo eremu handi batean egin, ikasle eta langile guztiak kabitu ahal izateko Ibilbidean zehar orijinaltasuna edota bizitasuna bilatu (dantza, keinuak, espazioarekin lotutako elementuak... kirol zelaian jolaserako tresnak, geletan ikastekoak eta abar) Irudietan eta parte hartzean parekidetasunari arreta jarri Lipdubaren grabaketa errazteko norkbere zatia ondo prestatuta/entseatuta eraman. Entseguetarako gela bakoitzaren zatia zehaztuta izan (lipdubean agertuko den espazioa eta abestiaren tartea). Partaideak non eta nola kokatuko diren pentsatu eta prestatu.

LIPDUB GRABAKETA Lipduba grabatzeko behar teknikoak zentroak ez baditu, Aiaraldea Gaur hedabidearen laguntza jasoko du ikastetxeak. Edizioari dagokionez, bideo guztiek Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren introa eraman beharko dute. Lan guztiak www.aiaraldea.eus atarian egongo dira ikusgai. Horretarako, lipduba ikastetxeak grabatzen duen kasuetan bideoak.aiaraldekoeuskalgintzakontseilua@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Grabaketa eskaera egiteko baldintzak: Ikastetxeak urriaren 31 aurretik jakinarazi beharko dio Aiaraldea Gaur hedabideari lipduba grabatzeko hitzordua. Kontaktua: Izar Mendiguren Cosgaya 688625900 / izarmendiguren@aiaraldea.eus • Grabaketa orduak eguerdiak edo arratsaldeak izango dira. Aiaraldea Gaur hedabideak grabatutako lipduben edizioa haren esku geratuko da. • Grabaketa hitzordurako dena prest izan beharko du eskolak. Gehienez, lau aldiz grabatuko da lipduba zentro bakoitzean.


6.eranskina Ikastetxe erronkarako ideiak eta aho-belarrien kalkulagailua AHOBELARRIEN KALKULAGAILUAREN AZALPENA Ahobelarrien kalkulagailuan egunero gelan edo ikastetxean egon diren Ahobizi edo Belarriprest kopuruak jarriko ditugu! Erronka egunetik egunera geroz eta Ahobizi gehiago egotea da. Horretarako, egunaren amaieran ikasle edo irakasle batek hartuko du ardura norbere jarreraren arabera taldean Ahobizi edo Belarriprest zan den galdetu eta kalkulagailuan kopuruak idazteko. Bost egunen buruan baietz Ahobizi gehiago lortu! Belarriprestetik Ahobizira jauzia emateko prest? Ekin diezaiogun lanari ba!


7.eranskina 24 orduz Ahobizi “24 ORDUZ AHOBIZI” dinamikak eskualdeko norbanako euskaradunen esperientziak biltzea eta zabaltzea du helburu. Horretarako, 4-5 laguneko taldeetan banatuko ditugu ikasleak gelan. Funtsean, inguruko pertsona bati 24 orduz euskaradun izatean datza ariketa, egunean zehar egindako jarduera guztien hizkuntza harremanak identifikatuz, esnatzetik lokartu bitarte. Horretarako, ondorengo taulako fitxa betetzea eskatuko zaio (edo paper zein sakelakoan apuntatzea, nahiago badu):

EKINTZA

HARREMAN HIZKUNTZA

NORBERAREN EDO INGURUKOAREN ERREAKZIOA

Ikas talde bakoitzaren egitekoa izango da pertsona horren “24 orduz ahobizi” dokumentaltxoa ekoiztea. Hau da, boluntario horrekin geratzea, dinamika azaltzea zein gauzatzea, eta esperientzia bideoan grabatzea.

AHOBIZI ETA BELARRIPRESTEN BOLUNTARIOEN PROFILAK Behin ikasleak taldeka kokatuta, 5 profil hauen artean banatuko ditugu Ahobizi edo Belarriprest boluntarioak: euskaldun berria, euskaldun zaharra, euskara ikaslea, beste kultura bateko etorkizuneko euskalduna (euskaraz jakin ez eta elkarrizketa guztiak “Kaixo, egun/arratsalde on” esanez hasiko dituena), dendari edo jendearekin hartu-eman handia duen langilea...

BIDEOAREN EDUKIAK ETA GALDERA POSIBLEAK • • • •

Aurkezpena: Ahobiziaren autodeskribapena (nor den, nongoa...) Esperientziaren nondik norakoak: Zer iruditu zaizu zure herrian Ahobizi izatea, erraza ala zaila? Zein erraztasun edo zailtasun topatu dituzu bidean? Zein erreakzio sentitu dituzu (zureak eta ingurukoenak)? Zergatik izan liteke? Gogoeta: Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua Ahobizi edo Belarriprest izatea? Zentzu horretan, zein mezu zabalduko zenioke jendeari? Besterik:

BIDEOAREN EKOIZPENA ETA ZABALPENA • • •

Testigantza bideoak mugikorrekin grabatzea da proposamena, edonork izateko grabatzeko aukera. Bideoak aiaraldekoeuskalgintzakontseilua@gmail.com helbidera bidali beharko dira, kanpaina osoaren bideo-azala (kareta) eransteko eta Aiaraldea.eus-en argitaratzeko ondoren. Lanak entregatzeko epea azaroaren 24an bukatuko da.


8.eranskina Herriko arnas guneak mural eredua Hau eredu bat da, zure herrikoa egin ezazue.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.