Euskara kirola: Aiaraldeko diagnostikoa 2015

Page 1

EUSKARA/KIROLA AIARALDEAN DIAGNOSTIKOA 2015

DIAGNOSTIKOA2015

1


2 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

SARRERA Jarraian aurkezten den diagnostikoa 2014ko martxoaren 18an euskara normalizatzea helburu duten elkarteetako hainbat kide eta norbanakok Amurrion egindako “Aiaraldeko euskararen diagnostikoa� lan-saioan dute jatorria. Bertan ondorioztatu zen euskararen sustapenerako lehentasunezko arloa zela Kirola. Euskalgintzaren Kontseilua osatzeko talde eragilea berehala jarri zen lanean Euskarak kirol elkarte eta klubetan bizi duen errealitatea aztertzeko. Esku artean duzun agiriak egindako azterketaren ondorio nagusiak jasotzen ditu, 5384 kirolari biltzen dituen 45 kirol elkartek emandako erantzunen ondorioak jasotzen ditu alegia. AZTERKETAREN ERAGIN EREMUA Azterketa egiteko Aiaraldea eskualdea osatzen duten 9 udalerrietako kirol-taldeen erroldetara jo dugu, Laudio, Amurrio, Urduna, Orozko, Aiara, Artziniega, Arrankudiaga-Zollo, Okondo eta Arakaldokoetara hain justu. Eskoletako kirol-taldeak eta jarduerak ez dira azterketa honetan jaso. GALDETEGIA Lehenik eta behin azpimarratu beharra dago azterketa honen emaitzak kirol taldeek eurek betetako galdetegian emandako erantzunetan oinarritua dagoela, eta ez kanpotik egindako behaketa edo azterketa objektibo baten emaitza. Erantzunak beraz, subjektiboak dira, kirol-taldeek eurek euren buruaz emandako erantzunak baitira. Talde eragileak ahal beste kirol talderekin harremanetan jartzeko ahalegina egin badu ere, hainbat herri eta kiroletan hutsuneak sortu dira, eta ez gara kirol-errealitate osoa aztertzera iritsi, nahiz eta lagina handia eta esanguratsua izan. ESKERRAK Bide batez azterketa honetan parte hartu duten kirol-taldeei eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan eman duten denbora eta erakutsitako prestutasunagatik. AURRERA BEGIRA Azterketa honetan jasatako ondorioetatik abitatuta, osatzear dagoen Euskalgintzaren Kontseiluaren zeregina izango da epe labur, erdi eta luzera kirol esparruan euskararen sustapena biderkatzeko dinamika eraginkorrak bideratzea.


DIAGNOSTIKOA 2015

3

KIROL ELKARTEAK ELKARTEAREN IZENA

HERRIA

KIROLA

KIROL. KOPURUA

Pilotazale Pilota Elkartea Patin Taldea Zaraobe Saskibaloi Taldea Elur Taldea Amurrio Mendi Trail Taldea Oinkariak Atletismo Taldea Errugbi Taldea Eraso Aiara Kaskagorri / Etortizuna Amurrio Club Arésketa Gimnasia K.E. Kamaraka Eskupilota Elkartea CD Indarra Ganzorrotz Mendi Kirol Elkartea Artziniega Pelotazale Elkartea Bizindar Fumikomi Sugarrak Saskibaloi Taldea Laudio B.C. Eskubaloi Taldea Laudioko Harrobia SC Llodiana-Laudioar Te CD Taekwondo Laudio Laudio Atletismo Taldea Araba Karate Kluba Taii Chi Hegoak Taldea Irristaketa Taldea Ganbegi 6-2 HT La Milagrosa HT Latiorro HT Laudio Ikastola HT Rapid Apill HT Satorrak HT Herriaren Pilotazale Elkartea Goikogane Mendizale Taldea Cd Uxoa FS Cd Laudio Aiara Saraube HK Club De Pelota Luyando Bedarbide C.D. Orduña Atxulaur K.E. Orozkoko Txirrindularitza Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkartea Itxinape M.T Sociedad Ciclista Aiala

AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO AMURRIO ARRANKUDIAGA ARRANKUDIAGA ARTZINIEGA ARTZINIEGA ARTZINIEGA ARTZINIEGA LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LAUDIO LUIAONDO LUIAONDO URDUÑA URDUÑA OROZKO OROZKO OROZKO OROZKO ARESPALDIZA

PILOTA PATINAK SASKIBALOIA ESKIA MENDI LASTERKETAK ATLETISMO ERRUGBIA FUTBOL SALA FUTBOLA FUTBOLA GIMNASIA ERRITMIKOA PILOTA FUTBOLA MENDIA ESKU PELOTA SOKATIRA ARTZIKIROLA SASKIBALOIA ESKUBALOIA ARETOKO FUTBOLA TXIRRINDULARITZA TAEKWONDOA ATLETISMOA KARATEA TAI-CHIA IRRISTAKETA HOCKEY HOCKEY HOCKEY HOCKEY ARETO HOCKEYA ARETO HOCKEYA EUSKAL PILOTA MENDI-IBILKETA FUTBOL SALA FUTBOLA HOCKEY ESKU PILOTA SASKIBALOIA FUTBOLA FUTBOLA TXIRRINDULARITZA ESKU PILOTA ETA GOMA-PALETA MENDIA TXIRRINDULARITZA

91 65 120 200 53 25 42 28 280 63 44 22 104 135 31 10 91 80 60 15 257 100 265 40 10 30 44 13 7 9 9 7 272 1255 55 420 9 25 72 159 145 40 60 508 14


4 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

LAGINA Guztira 45 kirol-elkarteren errealitate linguistikoa aztertu da taldeak berak betetatko galdetegien bidez.

TAMAINAREN ARABERA Kirol-elkartearen tamainaren arabera sailkatuak: • Elkarte handiak 200-2000 kide: 8 elkarte (3.457 kirolari % 64) • Elkarte ertainak 100-200 kide: 6 elkarte (763 kirolari, % 14,17) • Elkarte txikiak 0-100 kide: 31 elkarte (1164 kirolari, % 21,61)

SEXUAREN ARABERA Galdekatutako kirol-elkarteetan GUZTIRA 5384 kirolarik parte hartzen duten aktiboki. Hauetatik: GIZONEZKOAK: 3752 (% 69,68) EMAKUMEZKOAK: 1632 ( % 30,31)

ONDORIO ESANGURATSUAK • • •

Kirol elkarte bakan batzuk biltzen dute eskualdeko kirolari kopuru handiena. Kirol-elkarte txiki (eta beraz baliabide gutxiko) asko dago. Kirolak oraindik orain gizonezkoen esparrua izaten jarraitzen du nagusiki.


DIAGNOSTIKOA 2015

5

LAGINA ADINAREN ARABERA Adin-tarteari erreparatuta: > 18: 3466 kirolari <18: 2018 kirolari

HERRIKAKO DATU OROKORRAK • • • • • • • • •

LAUDIO: AMURRIO: URDUÑA: AIARA: OROZKO: ARRANKUDIAGA: ARTZINIEGA: OKONDO: ARAKALDO:

19 kirol elkarte 11 kirol-elkarte 2 kirol-elkarte 3 kirol-elkarte 4 kirol-elkarte 2 kirol elkarte 4 kirol-elkarte 0 kirol-elkarte 0 kirol-elkarte

(2948 kirolari) (1011 kirolari) (231 kirolari) (48 kirolari) (753 kirolari) (126 kirolari) (227 kirolari)

ONDORIO ESANGURATSUAK • •

Eskoletan garatzen diren kirol jarduerak ez dira aztertu, eta beraz, adin nagusiko jendearen kirol-praktika da batez ere azterketa honetan jasotzen dena. Azterketa Aiaraldeko populazio datuekiko proportzionala da. Laudio da kirol talde eta kirolari gehien biltzen dituen herrigunea, besteak beste inguruko herrietako kirolariek bertan parte hartzen dutelako.


6 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

EUSKARA EZAGUTZA ENTRENATZAILEAK EUSKARA EZAGUTZA Jarraikortasunez entrenatzen duten kirolariak 2614 dira. Entrenamenduak dituzten kirol-elkarteetan: • ENTRENATZAILE KOPURUA: 219 • ENTRENATZAILE EUSKARADUNAK 133 (%61a)

EUSKARA ERABILERA Entrenamenduetan euskara erabiltzen duten entrenatzaileak: ERABILTZEN DUTEN ENTRENATZAILEAK ERABILTZEN EZ DUTEN EUSKALDUNAK ERABILTZEN EZ DUTEN ELEBAKARRAK EUSKARA ERABILTZEN DUTENAK: • GUZTIZKOTIK: %33 • EUSKARADUNETATIK: %55

73 60 86

219tik 73

ONDORIO ESANGURATSUAK • • • •

Nabarmentzeko datua da 10 entrenatzaileetatik 6 euskaradunak direla Soilik 3tik batek (% 33ak) erabiltzen du euskara entrenamenduetan. Euskara jakin arren, 2 entrenatzailetatik batek ez du euskara erabiltzen ohiko entrenamendu saioetan, % 55ak hain zuzen ere. Joera hauek aldatzeko konpromiso eta jarrera garbia sustatu beharko litzake, bai eta jarraipena eta -positiboan eragiteko- jarrera horien aitortza publiko eta pribatuak.


DIAGNOSTIKOA 2015

7

EUSKARA ERABILERA ERABILITAKO ESKALA

1

TXIKIA

2 ESKASA 3

ONA

4

HANDIA

ENTRENAMENDUETAN: ESKASA // 2.26 •

Euskararen presentzia bataz-bestekoa 2,26koa da, ESKASA alegia.

LEIHA SAIOETAN: ESKASA // 2.00 • •

45 elkarteetatik 41ek lehia saioetan parte hartzen dute Euskararen presentzia lehia saioetan entrenamenduetan baino txikiagoa da oraindik ere.

BARNE KOMUNIKAZIOAN: ESKASA > ONA // 2.51 • •

Elkarteen barne komunikazioan entrenamenduetan baina apur bat handiagoa da: Bataz beste 2,51ko presentzia (1etik 4rako eskalan). ESKASETIK ONERAKO bidean.

KANPO KOMUNIKAZIOAN: HANDIA 3.59 • • • •

Elkarteen kanpo komunikazioan du euskarak presentzia handiena, elkarteen ia %100 aitortzen du euskarak presentzia HANDIA duela karteletan, lokuzio lanetan, paisaia grafikoan... Bataz beste euskararen presentzia esparru honetan 3,59koa 1etik 4rako eskalan: Ona eta handiaren artekoa alegia. Hala ere nabarmentzekoa da euskararen presentzia handia dela aitortzen duten kirol-elkarteek euskara eta gaztelania maila berdinean erabiltzen dutela, kanpo-komunikazio elebiduna garatzen dutela alegia. Galdekatutako 45 elkarteetatik soilik 4 elkartek aitortzen dute modu kontziente batean euskarari gaztelaniari baino presentzia handiagoa ematen diotela kanpo-komunikazioan.

ONDORIO ESANGURATSUAK (* Entrenamenduen kasuan datuak elkarte bakoitzaren tamainaren arabera haztatuta daude) • ENTRENAMENDUETAN euskararen presentzia eskasa da, baina areagotzeko aukera handiak daude: entrenatzaile euskaradunen kopuru handia , eta kirolari gehienak euskaradunak izatea batez ere. • LEIHA SAIOETAN euskararen presentzia oraindik eta txikiagoa da, bestelako taldeekiko hartu emanak, guraso eta lagunen parte hartzea... Hainbat aldagaik eragin dezakete joera hori. • KANPO KOMUNIKAZIOAN: Kasu honetan emaitza positiboagoa da, baina euskararen sustapen aktibo bat egiteko bestelako joerak indartu beharko lirateke: elebitasun neutrotik euskara positiboki diskriminatzera.


8 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

SUSTAPENERAKO JARRERA POSITIBOA ONDORIO ESANGURATSUENAK SUSTAPENERAKO PRESTUTASUNA •

Euskararen presentzia handitzeko aukerez galdetuta, 45 kirol-elkarteetatik 3k baino ez dute ezetz erantzun, beste 42 elkarteek horretarako BORONDATE ARGIA azaldu dute.

Jarrera orokorra, asko egiteko dagoela eta horretarako prestutasuna dutela da.

Elkarteen egoera partikularra ezagututa, borondatea dutenengan eragiteko errealitatearen argazkia izateak asko lagunduko du banan-banakako sustapen eta jarraipen lana egiteko.

BALIZKO ARAZOAK ETA MUGAK • • •

Kirolari gehin biltzen dituzten kirol elkarte handien egitura erraldoia eta “profesionaltasuna” arazo bat izan daiteke kirol jardueratik harago eragiteko konpromisoa hartzeko. Era berean, kirol-talde txikiek ere, euren egitura eta baliabideen urritasunagatik, sustapen honetan inplikatzeko mugak izan ditzakete, nahiz eta egia izan talde txikietan eragitea errazagoa dela, gertutasunagatik batik bat. Oro har kirolaren kanpo-erreferentzia indartsuenak erdarazkoak dira.

ABANTAILAK • Taldeek erakutsitako jarrera positiboa eta euskalgintzak hauetan eragiteko duen prestutasuna. • Zeregin honetan instituzioen partetik jaso daitekeen laguntza eta inplikazioa. • Kirola norbanakoen aisialdian eta gustuen esparruan kokatzen da, eremu ez-formal eta ludikoan. Eredu formeletik haragoko euskararen sustapenak balio emozional handiagoa eman diezaioke. • Aiaraldeko biztanleen ehuneko handi batek harremana du kirol-jardueraren batekin. Izan kirolari izateagatik edo eta kirolarien senide edo lagun izanagatik. Dinamika eredugarriak abiaraziz gero, euskararen normalizaziorako erreferentzia eraginkorra izan daiteke beste hainbat esparruetara zabaltzeko. TXALOTZEKO JARRERAK •

Azterketa hau gauzatzean hainbat kirol-taldek euskararekiko duten jarrera kontziente txalogarriekin topo egin dugu: NERBIOI ERRUGBY TALDEA, KAMARAKA ESKUPILOTA TALDEA... Hauek balioan jarri eta euren jarreraren errekonozimendu publiko eta pribatuak sustatu beharko lirateke.


DIAGNOSTIKOA 2015

9

KONPROMISO TXIKIAK ETA BALIABIDEAK ONDORIO ESANGURATSUAK KIROL ELKARTEEN JARRERA • • •

Orokorrean kirol elkarte gehien gehienek euskararen sustapenean aurrera pausoak emateko prestutasuna agertu dute. Kasu askotan, elkarteek ideiak edo baliabideak behar dituzte zentzu honetan lan egiteko, eta beraz Kontseiluaren lana beharko luke izan ideiak ematea eta ahal beste baliabide euren eskura jartzea. Kirol taldeen egoera partikularrak oso aintzat hartzekoak dira, epe erdi edo luzera baino ebatzi ezingo diren oztopoak azaltzen dituztelako askok: entrenatzaile boluntariok euskara ez jakitea edo ikasteko nagusiegi jotzea euren burua kasu.

BALIZKO KONPROMISO TXIKIAK Hainbat kirolarirekin egindako diagnostikorako saioan hainbat konpromisoren adibide jaso genituen, beste asko ere izan daitezke, hona hemen lagin bat: • • • • • • • • • • • •

Entrenatzaileak euskaraz egingo du / Entrenatzaile gazteek euskaraz egingo dute. Partiduak euskaraz iragarriko dira / elebitan iragarriko dira / euskarari garrantzi handiagoa emango zaio. Lehietako esatari lanak elebitan egingo dira /euskaraz egingo dira Kiroldegiko spinning saioak euskaraz izango dira Euskararen egunaren bueltan EUSKARAZKO SAIOAK antolatuko ditu elkarteak. 18 urtez beherakoekin euskaraz egingo da. Haur taldeekin euskaraz egingo da Aldageletako ikurrak (hizkuntza paisaia) euskaraz jarriko dira Matrikulatzeko formularioan euskaraz dakiten galdetuko zaio izena ematen duenari. %50ak euskaraz badaki entrenatzaile euskalduna izango da eta euskaraz/elebitan arituko da Kirol konkretu honetan erabiltzen den hiztegia EUSKARAZ erabiltzeko gida prestatu eta zabalduko da. Merkatariek bezala, euskaraz dakiten entrenatzaileek “e” bat izango dute soinean. …


10 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

AURRERA BEGIRA BALIZKO BALIABIDEAK KONPROMISOEN JARRAIPENERAKO •

KONTSEILUAREN BALIABIDEAK: Egunerokoan lan jarraitu honi iraunkortasunez helduko dio(te)n pertsona(k) eta horretarako denbora beharrezkoak dira.

EUSKARA BEGIRALEA kirol elkarte bakoitzean: Kontseiluaren interlokutore eta kirol-taldean sustatzaile lana egingo duen pertsona izendatzea.

LAGUNTZA-BALIABIDEAK: Itzulpenak, hiztegi teknikoak, konpromisoei jarraipena egiteko laguntza...

JARRAIPENERAKO ETA SUSTAPENERAKO DIRULAGUNTZAK: Nabarmentzen diren beharren arabera, udal zein aldundietan euskararen sustapena bideratzeko dirulaguntzak eskatu eta eskuratzea.

INPLIKATU BEHARREKO ERAGILEAK: Kirol esparruan euskararen normalizazioa sustatzea ez da Euskalgintzaren Kontseiluak alde bakarrez egin beharreko lana. Zentzu horretan, helburu berdina duten beste entitateekin elkarlanean aritzea proposaten da, hiru eragile generiko hauen arteko elkarlana sustatuz. • EUSKALGINTZA • KIROL ELKARTEAK • INSTITUZIOAK

EUSKARA-KIROLA EGUNA •

Konpromiso txikien dinamika hazkor hori kirol elkarte bakoitzaren intimitatean geratu ez dadin, konpromiso horiei ikusgarritasuna eman eta balioan jartzeko ESKUALDEKO EUSKARA KIROLA EGUNA edo egunak antolatzeko proposamena jarri da mahai gainean, errekonozimendu eta sustapena indartzeko. Ekimenak hainbat ezaugarritze izan ditzake, egun bakarra, astea, herri bakarrean, askotan....

EUSKARAZKO KIROL KOMUNIKABIDEAK •

Kirolaren esparruari komunikabideetan euskarazko ikusgarritasuna ematea eta euskarazko erreferentziak indartzea langintza honetan akuilu izan daiteke.

LEHENTASUNAK ZEHAZTU • • •

Lanari ekiteko komeniko litzake erritmo ezberdinak zehaztea, hala aldi berean kirol talde guztiei proposatu ahal zaizkien ekimenak, nola banakakoak. Zentzu horretan, kirol elkarte bakoitzaren tamaina, eragina eta erreferentzialtasuna lehentasunak ezartzeko irizpideetako bat izan daiteke. Egingarritasuna ere aintzat hartu beharko da banakako lan honetan, dinamika eraginkor eta eredugarriak sustatzeko.


DIAGNOSTIKOA 2015

OHAR OROKORRAK OHARRAK • • • • • • • • • • • • • • •

11


EUSKARA/KIROLA AIARALDEAN 12 EUSKARAREN EGOERA AIARALDEKO KIROL ELKARTEETAN

AIARALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUA SORTZEKO TALDE ERAGILEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.