Lauberri 2014ko ekaina

Page 1

Lauberri 2014ko ekaina– junio 2014

Berrikuntza eta Teknologia barriak Lauaxeta Ikastolan Egindakoak eta proiektuak (1. orr.)

Gure ikasleen bikaintasuna

(2.orr.)

Suediako bisita,gure kalitate sistema ezagutu nahiean

(2. orr.) Elkarrizketa sakoneanGuztion artean, gauza harrigarriak lortu daikeguzalako!

(4. orr.)

La educación de nuestros alumnos-as para el futuro, tiene que comtemplar la formación en TICs. Siendo así, a los proyectos desarrollados con el iPad en el curso anterior, sumamos este año el proyecto “1x1 iPad” de 4º de EP y 1º de ESO. En la misma línea, hemos creado un equipo de TICs, que coordinará todas las actuaciones que se desarrollan en Lauaxeta Ikastola en torno a las TICs.

Barrikuntza eta Teknologia barriak Lauaxeta Ikastolaren bereizgarrietako bat berrikuntza dogu eta gaur egun teknologia berriak berrikuntza proiektuen zerbitzua erabili daikeguz, beti ere ikasketa prozesua hobetuz eta hezkuntza helburu izanez. Bestalde, gure ikasleak mundu digitalerako prestakuntza izatea garrantzitsua dala uste dogu, euren etorkizunean teknologia barriek izango daben presentzia dala eta. Guzti hau kontutan izanda, amaitu barri dogun 2013-2014 ikasturte honetan, hainbat proiektu garatu doguz IKT edo teknologia barriak bitarteko dirala, ikasketa autonomo, aktibo eta pertsonalizatuago bat lortuz. Informazio eta komunikaziorako teknologia ezberdinen artean, iPad-aren erabilera bera, berrikuntza bat izan da ikasturte honetan, ondoko proiektuak lantzeko: ‾ Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan ‾ Lehen Hezkuntzako “Science“ proiektuan ‾ DBHko Komunikazio proiektuan Puntu honetatik abiatuz, datorren 2014-2015 ikasturtera begira, pausu bat gehiago emongo dogu eta LH 4. eta DBH1go mailetan “1x1 iPad” proiektua martxan jarriko dogu. Maila honeetako ikasle bakoitzak, iPad bat izango dau eguneroko lanerako tresna bezala eta Lauaxeta Ikastolako Moodle plataforma eta iTunes U plataforma app ezberdinekaz batera, izango dira ikasgai ezberrdinak lantzeko bideak. Proiektu hau bideratzeko, irakasleek iPad-aren inguruko formazio ofizial saio batzuk jaso dabez eta aurrera begira, praktika onen tarte batzuk izango dabez, esperientzia hoberenak elkartrukatzeko asmoz. Aldi berean, maila honeetako familiei dagokienez ere, formakuntza batzuk eskeiniko dira, seme-alaben erronka barriak ulertu, dagokionean lagundu eta gurasoak eurak ere IKTetan trebatzeko asmoz. Lauaxeta Ikastolan, IKTei emoten deutsegun garrantzia dala eta, iPad-aren inguruko proiektu honeek eta orokorrean ikastolan erabiltzen doguzan teknologia barriak (Moodle, weba, sare sozialak, blog-ak, eskola 2.0., portatilak, …) koordinatu eta definitzeko asmoz, IKT lan talde bat sortu barri dogu. Azken baten, gaur eguneko ikasleak aro digitalean jaioak doguz eta euren etorkizunerako prestakuntza eta hezkuntza badoguz helburu, ezinbestekoa da teknologia barriei ere aditzea. Informazio gehiago/ Más información: http://ipadproiektua.wix.com/1x1lauaxeta

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, ikastola@lauaxeta.net idatzi egizu mesedez


16 alumnos-as de 2º de Bachiller han obtenido el reconocimiento a la excelencia, por tener una media de sobresaliente entre 1º y 2º de Bachiller. A ellos y a todos los alumnos-as de Bachiller, que inicíais una nueva etapa en vuestras vidas, os deseamos que seaís felices en vuestro camino y que hagáis lo posible por trabajar a favor de vuestros objetivos. Aurrera!

Gure ikasleen bikaintasuna Pasadan maiatzak 15ean, 2. Batxilergoko ikasleek, agur jaia ospatu eben Lauaxeta Ikastolan. Ekitaldi honegaz, ikastolan egindako ahaleginak, izandako esperientziak eta ikasitako guztiari dagokion errekonozimendua emon eta aldi berean, euren bizitzako beste etapa bateri atea irekitzen deutsie. Hainbat gazte, mutil eta neska, hainbat urte eta esperientzi gure artean eta oraindik ere, bizitza guztia dozue zuen aurrean. Aldi berean, aipatzekoa da, 2. mailako azken ebaluaketaren emaitzen arabera, 16 ikaslek lortu dabela Ikasle Bikainen aitorpena. Hau da, 16 ikasleek, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batazbesteko notan bikain lortu dabe. Zorionak beraz! Aurrera eta ekin guztiok zuen ametsen alde, eta zoriontsu izan zaitezela!

Suediako bisita, gure kalitate sistema ezagutu nahiean Suediako 12 alkate eta gobernu lokaletako Kalitate departamentuko beste horrenbeste arduradunen bisita izan dogu Lauaxeta Ikastolan, gure kalitate sistema ezagutzeko interesaturik. Guztira 25 pertsona inguru, Euskalit barne. Orain dala bost urte, Suediako Hezkuntza departamentuaren bisita izan genduan baita. Oraingo honetan, gure sistema ezagutzeaz gain, bidaia hau antolatu dabe, Lauaxeta Ikastolako kudeaketa sistemaz gain, Euskalit, Bilboko udala eta Guggenheimeko esperientzia ezagutzera gerturatzeko, alkarrengandik ikasteko asmoz.

02

Representantes de 12 municipios de Suecia y los respectivos Responsables de Calidad, se acercaron a Lauaxeta ikastola, interesados en conocer nuestro sistema de calidad. La experiencia, se completó con el conocimiento acerca de los sistemas de gestión del Ayuntamiento de Bilbao, el Museo Guggenheim y Euskalit.

Lauberri


De la mano de dos profesores, alumnos-as de ESO y Bachiller, han escrito un libro y han grabado un anuncio sobre intergeneracionalidad. Otros, ejercieron de actores en Zornotza Aretoa, representando una obra creada por ellos mismos, sobre el paso del tiempo y su influencia en diversos ámbitos de la vida.

Elkarrizketa sakoneanGuztion artean, gauza harrigarriak lortu daikeguzalako! Oraingo honetan DBHko irakasle eta tutore diran Nahikari Yubero eta Iban Auzokoagaz elkarriztekatzeko aukera izan dogu, ikasturte honetan martxan jarri dabezan esperientzia barrietara gertauratuz. Konta eiguzue, Bizkaiko Foru Aldundiagaz darabilzuen proiektuari buruz… Ba, bata aurretik datorren proiektua da, Eurobask-en inguruan hasi zan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jarraitu dogun proiektu bat da intergenerazionalitatearen ingurukoa, hau da, generazio edo adin tarte ezberdinetako pertsonen arteko hartuemona lantzen dauen proiektu bat da. Gai ezberdinetatik abiatuz (hezkuntza, lehen maitasuna, familia…) gure gazteak eta aitite-amamen arteko elkarrizketa eta esperientzi elkartrukatzea bultzatzen doguz, esperientzia honetatik elkarbizitza lanzteko asmoz.

Interesgarria benetan eta gizarteari begira oso baliagarria, bai gazteak nagusiagoengandik ikasi dagien bai eta nagusiagoek gazteagoengandik, ezta? Bai, oso esperientzi aberasgarria izaten ari da. Iragarki bat eta liburu bat prestatzen ari gara, ikasitakoak jasotzeko asmoz. Liburua prestatzeko adibidez, hainbat elkarrizketa egin dabez ikasleek eta gero, benetako datu horreetan oinarrituz eta irudimena erabiliz, fikziozko historioak sortu dabez, 10-15 foliotako idazlanak prestatuz. Irakasleoi, ikasleek egindako idazlanak zuzendu eta koordinatzea dagokigu. Guztion artean prestatzen ari garen liburua, Bizkaiko Foru Aldundiaren “Nagusi 2014” ekitaldian aurkeztuko da eta gure asmoa, liburuaren ale batzuk argitaratzea ere bada, guztira 140 orrialde ingurutako lan polit bat sortu baitogu. Eta zein adinetako gazteek parte hartu dabe proiektu honetan? 12 eta 16 urte bitartekoak dira, DBH 2.tik Batxilergorartekoak: Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel Hernandez, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategi, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea Pereda, Leire Davila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Alaitz Peña. Esan beharra dago euren denpora librean, hau da, ordutegitik kanpo aritu direla honetan eta irakasle bezala, atsegin handia dala adin ezberdinetako hainbat gazte horren motibatuak ikustea, euren artean izan daben giro ona eta koordinazioa eta maila honetako liburu bat idazteko zein autonomoak izan diran jabetzea. Oso esperientzia polita izan da, guztiontzat. Oso ondo, interesgarria bai benetan, eta barriro ere gaira jota, intergenerazionalitatera, ziur nago proiektu honetan ikasleak nagusiagoen esperientzia, jakituria eta ekarpenetaz jabetuko zirala, baina nagusiak eurak ere gure gazteen balioaz, inplikazioaz eta gaitasunetaz baita. Horrela da, bai. Eta zuek biok irakasle moduan, beste proiekturen bat ere ipini dozue aurten martxan, ezta? Bai, Batxilergoko 1go B gela osoagaz izan da beste esperientzia. Kasu honetan, gu irakasle biak alkartu ginan, ikasleen gaitasunei adituz, ikastolatik kanpo erakus eitekean produktu bat lantzeko asmoz. Aukera ezberdinei bueltak emon ondoren, antzezlan bat egitea pentsatu gendun. Gaia: denporaren eragina eta honen islada bizitzaren eremu ezberdinetan (maitasuna, hezkuntza, heriotza, …). Beraz, ikasleen hausnarketa, sormena eta talde lana agerian ezta? Bai, ikasleek gai horretatik abiatuz, artearen edozein disziplinatan euren sormena garatzea zan gure indikazioa: musika, testu idatziak, audioak, dantza… denporaren eraginaren inguruan euren ideiak trasmitituz. Eta kasu honetan, nortzuk parte hartu eben? Ba kasu honetan gela guztia izan zan partaide eta oso interesgarria izan zan. Landutako elementuen arabera, paperak banatzen joan ginen bakoitzaren gaitasunei adituz eta oso polita izan da, euren gaitasunengan sinesten ez eben ikasleak eszenatoki gainean ikustea eta egin daikeanaz jabetuz! Eszenatokian orduan, gela guztia aktore bilakatuta, ikustekoa ezta? Bai… Zornotza Aretoan izan zan egun handia eta han izan zan, eszenatoki gainean, 1go B-ko gela guztia alkarlanean eta ikusleen artean, familiak, beste ikasle batzuk eta irakasleak. Emaitza: hunkigarria. Ikasleek proiektu honetan ikasi dabenaz gain, irakasleok ere hainbat gauza ikasi dogu eurengandik: ze punturarte inplikatuta eta motibatuta ikusi doguzan, lasaiena dirudiena ere zelan ondo egitearen zirrara horrek bultzatuta urduri agertzen zan, … oso esperientzia polita. Familiei ere asko gustatu jaken eta zoriontzera hurbildu ziran. Kasu bietan beraz amankomunekoak aurkitu daikeguz ezta? Talde lana, motibazioa, inplikazioa, sormena, hurbiltasuna, … eta gure ikasleen balioa! Bai, holan da. Merezi izan daben esperientziak benetan eta gure gazteen balioaz jabetzeko esperientziak.

Lauberri

03


Lauhitzetan Ikerlari gazteak Ekainean, DBH 1go mailako ikasle diran eta Elhuyar-en Zientzia azokako irabazle suertatu ziran Ibone Aparicio, Alasne Bañales, Irati Celada eta Nora Postigok, Tecnalia bisitatu eben. Gure europar parlamentariak, irratietan hizlari Pasadan maiatzean, gure ikasle diran eta European Youth Parliament esperientzian parte hartu daben ikasleak, Radio Euskadiko Boulevard-en eta Cadena Ser-eko “La ventana” irratsaioan egon ziran, euren esperientzia eta pasatako hauteskundeen inguruan arituz. Entzuteko: Boulevard: http://www.eitb.com/es/audios/detalle/2228644/lauaxeka-ikastola/ La ventana: http://www.cadenaser.com/euskadi/audios/ventana-euskadi-212014/csrcsrpor/20140521csrcsreus_34/Aes/ Coca Cola literatura sariak Ospatu barri da Coca Cola ipuin lehiaketaren azken txanpa. Erderazko lehiaketari dagokionez, gure ikasle diran Maitane Uribarri eta Irene Zarrabeitia, Bizkaia mailan 5. eta 1go finalista suertatu dira. Euskerazko modalitatean DBH 2.-eko ikasle diran Iraide Aurrekoetxea, Ainara Iraragorri, Maitane Uribarri, Maria Elorz etaTelmo Badas, Coca Cola literatur lehiaketan eta euskerako modalitateari dagokionez, Bizkaia mailan izan diren 6 sarituen artean gelditu dira! Hori bai errepresentazioa! Erropa eta oinetakoen bilketa solidarioa Lauaxeta Ikastolako EKOESKOLA taldearen partez, erropa bilketa solidarioan jasotakoa dala eta, eskerrikasko! Bildutakoa, Fundación de asistencia a la educación GLORR erakundearentzako (www.glorr.org) izango da. Eskerrikasko zuen laguntzagaitik! Talentia programaren barne, unibertsitateko ikasleen etorkizunaren alde Bizkaiko Foru Aldundia, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) lankidetzan, Talentia programaren barne, unibertsitateko ikasle bizkorrak gure artean izan ziran, Lauaxeta Ikastola gertuagotik ezagutzeko asmoz. Aurrera! Lauaxeta Ikastola, Eskola Jasangarria! Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatezko Zuzendaritzak, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak eta Ingurugelak, txalotu egin dau Lauaxeta Ikastolaren kudeaketa eta “Eskola jasangarria”-ren ziurtagiria berriztatzea erabaki dau. Zorionak guztioi eta aurrera!

Agenda Martxan dagoz Egino eta Lizarrako Udalekuak! Lizarra: http://www.lizarraudalekua.blogspot.com.es/ Egino: http://www.eginoudalekua.blogspot.com.es/ Datorren ikasturterako Eskolaz Kanpokoak: Laster jasoko dozue, eskolaz kanpokoei buruzko informazioa, ikasturte barrirako ekintzei buruzko erabakiak hartu ahal dagizuezan.

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu facebook (

LAUAXETA IKASTOLA http://www.lauaxeta.net

) edota blog-aren (

) botoiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.