Lauberri- 2017ko ekaina- junio 2017

Page 1

Lauberri 2017ko ekaina– junio 2017

Ìkasleen lorpenak

(2. orr.)

Ikerlari programa

(2.orr.)

Elkarrizketa sakoneanPraktika musikalaren eta 3. hizkuntza baten arteko korrelazioa (3. orr.) Lau hitzetan, agenda eta gehiago!

(4. orr.) En mayo se celebró la fiesta de 2º de Bachillerato de Lauaxeta Ikastola. Momentos a recordar con las emociones a flor de piel: felicidad, ilusión y cierto nerviosismo ligados al comienzo de una nueva etapa. Quizás cierta tristeza por tomar caminos diferentes a los del compañero/a, orgullo y alegría de padres y familiares... ¡momentos especiales!

Agur eta ondo izan! Maiatzean, 2. Batxilergokoen Agur Jaia ospatu zan Lauaxeta Ikastolan. Une unkigarriak benetan eta emozioak azal-azalean: alaitasuna, etapa berri bateri loturiko ilusioa eta urduritasuna, lagunenganako talde sentimendua, lagunengandik bide ezberdinak hartzearen tristura puntua, guraso eta familien harrotasuna eta poza... gogoratzekoa! Jakizue Ikastolan pozik jasotzen dogula zuen berri eta zuen bisita, nondik nora zabizen jakin eta kontaktuan jarraitzea. Bitartean eta zuen bidean, ondo ibili eta aurrera! Edozertarako, hemen gagoz! Agur jaiko bideo laburtxo bat ikusi nahi? Sartu ondoko estekan: https://youtu.be/BVkjIyY9aiw

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, lopd@lauaxeta.eus -era idatzi egizu mesedez


Más allá de los resultados en las evaluaciones del curso escolar, han sido numerosos los alumnos y alumnas que este trimestre han obtenido premios diversos de organizaciones externas y de la propia ikasola, como reconocimiento al buen trabajo realizado.

Ikasleen lorpenak Batzuetan, aldamenekoari gauzak ondo joakozenean, errezagoa izaten da sorte ona daukala esatea, norbere buruari buruz hausnartu eta guk ere gure etekinak atara nahi izanez gero, aldatu beharrekoari ekitea baino. Lorpenak, kasurik gehienetan ez dira sorte onaren ondorio, lan eta ahalegin kontua baino. Azken hiruhileko honetan, gure ikasleetako askok, hainbat sari lortu dabe euren lan onaren erakusgarri. Besteak beste, ondokoak:

•Young Business Talent: Iñigo González, Azibar Orio, Alain Martín, Aitor Ferreño eta Beñat Diez, lehiaketa honen finalean izan ziran. •Peio Bilbao eta Mikel Gorostiagak, futbol entrenatzaile agiria jaso eben San Mamesen. •Elhuyar zientzia azokan sarituak: Mikelats Pascal, Irune Iraragorri, Inés Arraibi, Oier Gaiaztegi, Rita Trevilla, Alasne Arteta, June Silva, Itziar Iraragorri eta Irune Huerta sariatuak izan ziran. •Expo Sciences Europe: Izaro Petralanda, Ane Urgoiti, Nora Postigo eta Amaia Etxebarriak euren lanak aurkeztu ebezan Bruselasen. •Pangea matematika lehiaketan finalista: Miren Totorika eta Aitor Ortiz de Lataburu. •Ikasle bikainen aitorpena: Batxilergoko 15 ikaslek, ikasle bikainen aitorpena lortu dabe. Zorionak Mikel Collados, Julene Gómez, Lattie Ugalde, Jon Urzainki, Ariane Oyarzabal, Oihane Akesolo, Andrea Fernández, Laura Ibáñez, Maialen Jauregibeitia, Alazne Antón, Ane Miragaya, Begoña Rivas, Jone Urrutikoetxea, María Cascón eta Itsaso Benegas! •Euskadiko II. Kristalizazio lehiaketan. Itxasne Berasateguik, Maria Caballerok eta Iraide Ugaldek "Zorroztasun zientifikoari" saria irabazi. •Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Kultura ondarea saria” lortu eben June Silva, María Gámez, Ander Gámez eta Leire Claramontek, "Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen" lanagaitik. •EHU-UPVren matematikako Udaberriko lehiaketan, DBH1.ko Ander Lasartek 5.saria jaso eban bere mailan (DBH 1-2) •Lauaxeta Ikastolako zientzia eguna: Amaia Etxebarria, Nora Postigo, Jone Escribano, Maialen Miera, Izaro Arco, Endika Perez, Jone Erauskin eta Naia Bilbao, sarituak izan ziran Lauaxetako Zientzia egunean. •Ekintzaileen azoka: Leire Txopitea, Ane Vázquez, Joseba Martínez, Asier Insausti, Telmo Ruiz, Itziar Basoa, Natalia Gutiérrez, Saioa Gezuraga, Paula Eguzquiza, Naroa Martínez, Katalin Rementería, Nerea Urkidi, Ane Urkidi, Elene Arteta, Xabier Ibáñez, María Burgoa, Iraide Aurrekoetxea, Nerea Bustamante, Itxasne Irazabal, Nahia Olea, Maitane Uribarri, Peio Bilbao, Iker Olabarria, Garazi Miranda, Ainhoa Olabarria, Amaiur de Vega, Jon Ander Barrenetxea, Asier Gómez, Lorea Pescador eta Mikel López, sarituak izan ziran ekintzaileen azokako proiekturik onena egiteagatik, hainbat kategoriatan.

Ingurua ezagutuz, Ikerlari lanak eginez Ikerlari, Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen programa bat da. Bertan, ikasleak, ikertzaile eta esploratzaile lanetan aritzen dira, hipotesiak sortuz, datuak bilduz eta aztertuz eta natura hobeto ulertuz. Oraingo honetan, ortua eta bestelako ekintzetaz gain, beldarra zelan tximeleta bihurtzen dan ezagutu dabe, bidean, aldi berean, hainbat ikaskizun lortuaz. Ikusi nahi? goo.gl/5YnSo9 02

Mediante el programa Ikerlari, los alumnos-as de Infantil y Primaria se acercan al conocimiento de su entorno, haciendo funciones de pequeños investigadores.

Lauberri


Tras su investigación, nuestras alumnas han llegado a la conclusión de que existe una correlación entre la práctica musical y el aprendizaje de un tercer idioma. Al parecer la música involucra la misma zona del cerebro que la usada para aprender un idioma y así, la estimulación de esta, favorece el aprendizaje de los idiomas. Ocurre lo mismo de forma inversa, el aprendizaje musical puede verse favorecido por la práctica de los idiomas. Esta investigación ha sido merecedora del primer premio en el día de la ciencia organizado en Lauaceta Ikastola

Elkarrizketa sakoneanPraktika musikalaren eta 3. hizkuntza baten arteko korrelazioa Nora Postigo eta Amaia Etxebarria, DBH 4. mailako ikasleek, gai hau titulutzat daukan ikerketa bat garatu dabe, Lauaxeta Ikastolako Zientzia Egunaren barnean eta 1. saridun suertatu dira. Ondorioz, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian egonaldi bat eta bertan artikulu zientifiko bat idazteko aukera eskuratu dabe. Nondik bururatu jatzuen ikerketa hau gauzatzeko ideia? Nire amarengandik (Nora) entzunda neunkan hizkuntzen eta musikaren arteko loturaren kontu hori eta ideia horrek oinarri zientifikorik eukan aztertzea erabaki genduan.

Eta zein prozesu jarraitu zenduen hori horrela zan egiaztatzeko? Metodo zientifikoa bera. Hipotesiak plantetatu genduzan, helburuak zehaztu, marko teorikoa ezagutu, internetera joaz eta neurologo bategaz elkarrizketatuz eta 500 ikasle hartuta esperimentazioa gauzatu genduan, musika eta hizkuntzak inplikatzen ebezan galderak eta ariketak planteatuz. Eta, zein ondorio atara dozue? Pratika musikala eta hizkuntzaren korrelazio hori egon badagoela, bietan, burmuinaren gune bardinak inplikatzen dira eta musikaren ikasketak gune horrengan eragiten dauan estimulazioa positiboa da hizkuntzen ikasketetarako eta alderantziz baita, hizkuntzaren ikasketa, musika ikasteko ere onuragarri bihurtzen da. Dana dala, guk, 3. hizkuntza baten ikasketagaz lotu dogu zehazki, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, iada elebidunak bait dira eta horrek berez, burmuinarengan eragin esanguratsuagoa edo aberatsagoa suposatzen dau. Neurologoak berak ere azaltzen euskun moduan, hizkuntza baten ikasketak, gure burmuinaren ezker aldea edo alde arrazionala eta eskuinaldea edo alde emozionala inplikatzen dauz. Arrazionalean hizkuntza bera egongo litzateke eta emozionalean, hitzegiterakoan erabiltzen dogun entonazioa, soinua etabar. Musikaren ikasketak ere bardintsu jokatzen dau, alde arrazionala inplikatuz, abesti edo letra eta erritmoaren bitartez eta emozionala, soinuaren bidez. Horrela izanik, bata edo bestearen ikasketak, burmuinaren gune zehatz batzuk aktibatzen dauz eta beste ikasketa gauzatzeko egoera berezia eta lagungarria sortzen dau. Interesgarria benetan. Honelako beste ikerketa batzuetan parte hartu dozue lehenago? Lehenago tabakoaren inguruko ikerketa bat gauzatu genduan, tabako filtroei lotuta zehazki. Hainbat lekutan aurkeztu genduan: Elhuyar Zientzia azokan, Galicienciako Exporecercan, Malagako Cértamen de Jóvenes Investigadores ekitaldian Osakidetzako kerik gabeko egunean, ikastolan bertan eta Bruselasgo Expo Sciencesen. Eta zer esan daikezue esperientziari buruz? Oso aberasgarria izan dala. Ikerketa bera gauzatzeaz gain, horrenbeste lekutan eta jende aurrean proiektua azaldu eta galderei erantzuteko egoera horren aurrean, hainbat gaitasun garatzen dira. Eta zuen etorkizuna zientziei lotuta ikusten dozue? Emakume zientzialariak izango zaitugue? Baliteke, baina dana dala, ikerketa edozein arlotarako da onuragarria, ez bakarrik arlo zientifikorako eta izandako esperientziak eta honeei esker garatu doguzan gaitasunak ere edozein arlotarako izango doguz positiboak. Horrela da bai, bizitzaren hainbat eremutan eta ez bakarrik profesionalean gainera. Eskerrik asko ba Nora eta Amaia. Aurrera!

Lauberri

03


Lauhitzetan 2. eskuko liburuen azoka solidarioa eta erropa bilketa solidarioa Urtero bezala, ekintza solidario honeek garatu doguz hiruhileko honetan, Lauaxeta Ikastolan. Elkartrukatzeak Hiruhilabeteko honetan, La Rochelleko ikasleak eta Brujasekoak ere izan genduzan elkartrukatzean, Lauaxeta Ikastolan. Zientzia eguna DDBHko ikasleek hainbat tailer zientifiko, hitzaldi ea proiektu landu ebezan zientziaren egunean. Seguru eta babestuta online Seme-alabak interneten ibiltzeko gomendioen inguruan aritu ginan, hitzaldi honetan. Gaisotasun neurodegeneratiboen alde lanean Lauaxeta Ikastola, WOP Fundazioagaz neurodegeneratiboen ikerketaren alde.

batera

alkarlanean

aritu

da,

gaisotasun

Batxilergo duala Datorren ikasturtetik aurrera, Lauaxeta Ikastolak, batxilergo duala gauzatzeko aukera eskeintzen dau, era honetan, bertako batxilergoa eta Estatu Batuetakoa aldi berean lortzeko aukera izanez. Autobusen segurtasuna Ertzaintza eta Bizkaiko Foru Aldundiko garraio zerbitzuko teknikariek 28 eskola autobusen segurtasuna konprobatu eben. Lauaxeta Ikastola, sare sozialetan Zuei interesgarriak litekezan edukiak helarazteko asmoz, orain Instagramen ere bagagoz. Sartu eta ikusi: https://www.instagram.com/lauaxeta_ikastola/ Bideoteka •Ikerlari programaren barnean, HHko ikasleek beldarra tximeleta zelan bilakatzen dan ezagutu eben eta eurek azaltzen deuskue ondoko bideoan: goo.gl/5YnSo9 •Eusko Jaurlaritzaren Kultura ondarearen saria jaso eban “Amari egindako zorrak ez dira inoi ordaintzen” bideoa: goo.gl/BXOFgG Sartu gure Youtubeko kanalean eta ikusi gure proiektuen inguruko beste bideo batzuk.

Agenda Gure web orrian sartuz, http://www.lauaxeta.eus, ikasturteko agenda aurkituko dozu: jai egunak, ordutegi bereziak, guraso elkarrizketarako egunak, … sartu eta ikusi.

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.eus eta klikatu gustokoen dozun iturria! Facebook, twitter, blog-a, pinterest. Guztiak zure eskura!

LAUAXETA IKASTOLA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.