Lauberri 2016ko abendua-diciembre 2016

Page 1

Lauberri 2016ko iraila– septiembre 2016

Pasatakoaren memoria eginez…-

(1. orr.)

Lauaxeta 4.0: hezkuntza hedatuz Hizkuntzak: mundura zabalduz (2.orr.) Elkarrizketa sakoneanLauaxeta Telebista

(3. orr.)

Lau hitzetan, agenda eta gehiago!

(4. orr.)

Estando próximos al final de año, es habitual que todos a nivel personal, echemos la vista atrás y hagamos balance de cómo se ha desarrolado el año que dejamos.

En Lauaxeta Ikastola, también lo hacemos y te ofrecemos la posibilidad de ver nuestra Memoria, para acceder al menos, a parte de lo acontecido a lo largo del curso 2015-2016, en Lauaxeta Ikastola.

Pasatakoaren memoria eginez… Urte amaierara hurbiltzen goazela, ohikoa da atzean izten dogun urtearen balantzea egitea, urtea zernola joan jakun baloratuz. Halan egiten dogu arlo pertsonalean sarritan eta baita Lauaxeta Ikastolan. Gure ikasturtearen laburpen lez, 2015-2016 ikasturteko ekintza nagusienen bilketa bat eskeintzen deutsugu, ondoko Memorian. • Memoria, gazteleraz: http://www.lauaxeta.net/es/memoria-lauaxetaikastola-2015-2016 • Memoria, euskeraz: http://www.lauaxeta.net/eu/memoria-2015-2016lauaxeta-ikastola-euskera

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, ikastola@lauaxeta.net idatzi egizu mesedez


Lauaxeta Ikastola, pone sus proyectos de aprendizaje, a disposición de toda la Comunidad Educativa Vasca. Se trata de 85 proyectos de aprendizaje, elaborados en Lauaxeta Ikastola, para el desarrollo de competencias de los alumnos y alumnas de ESO y basados en metodologías avanzadas, que se ponen ahora en abierto a disposición de toda la comunidad educativa.

Lauaxeta 4.0: hezkuntza hedatuz 85 proiektu dira guztira, Lauaxeta Ikastolan bertan eginikoak eta DBHko ikasleen konpetentzien garapenera bideratutakoak. Metodologia aurreratuetan oinarrituta dagoz eta hezkuntza komunitatearen eskura zabaltzen dira. UNESCOren esanetan, “informazio eta komunikaziorako teknologiek (IKT) hezkuntzarako aukera mundu mailan zabaldu daikee, baita ikasketan berdintasuna bultzatu, kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza sustatu eta irakasleen garapen profesionala eta hezkuntza sistemaren kudeaketa eraginkorrago bat bideratu ere”. Lauaxeta 4.0 da ekimen honen izenburua eta UNESCOren informearen ildotik eta Eusko Jaurlaritzaren EIMA proiektuaren barnean, euskal hezkuntza sistemarentzat onuragarri litekeen aportazio bat egitea dau helburu. Bertan, Lauaxetako irakasleek garatutako 85 proiektu zabaltzen dira, DBHko ikasleen konpententzien garapenerako espezifikoki prestatutakoak. Azaroan 10ean EUSKALITeko Kudeaketa Aurretuko Europar Astean, hezkuntza barrikuntzaren arloan praktika on bat bezala aurkeztua izan ondoren, Lauaxeta Ikastolan izan zan proiektuaren aurkezpen ofiziala, pasatako azaroak 15ean. Ekitaldiak, UNESCO Etxearen ordezkaritza, Hezkuntza Sailburu ordetza, baita ekitaldira deitutako hainbat hezkuntza agenteren presentzia ere izan eban. Bertaratutakoek, Lauaxetako zuzendaritzaren eskutik proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikasle batzuen gidaritza jaso eben, aipatutako 85 proiektuen edukiak nola eskuratu eta nola lantzen dabezan ezagutuz.

Proiektuak, bere islada izan eban komunikabideetan. Aipatzekoak, ondokoak: -"Las matemáticas entran mejor en la piscina"- El Correo -"Lauaxeta Ikastola, pone sus proyectos de APRENDIZAJE, a disposición de la toda la comunidad educativa vasca"- Amorebieta.com -"Lauaxeta 4.0"- Durangon.com -"Lauaxeta ikastolak denen eskura jarri ditu bere 85 ikasketa proiektu"- Anboto.org Informazio gehiago/ Más información: http://www.ikasmaterialak.com

Hizkuntzak ikasiz eta mundura zabalduz Lehenengo hiruhileko honetan, gure ikasleak, Brujas eta La Rochellen izan doguz, elkartrukatze programetan murgilduta eta beste kultura eta hizkuntzen ezagutzan sakonduz.

A lo largo de este primer trimestre, algunos de nuestros alumnos-as han estado en Brujas y La Rochelle, inmersos en programas de intercambio.

02

Lauberri


En el ámbito del aprendizaje basado en proyectos se encuentra el proyecto “Lauaxeta Telebista”, donde alumnos-as de 1º de Bachiller escogen un tema de interés en la actualidad de la ikastola y realizan un video-reportaje en torno a la misma. Capacidad de comunicación, nuevas tecnologías, creatividad, planificación, trabajo en equipo,... son entre otras las habilidades que ponen en juego y al mismo tiempo, nos explican contenidos e ideas de interés. Zer da Lauaxeta Telebista?

Elkarrizketa sakoneanLauaxeta Telebista

Lauaxeta Telebista, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1.mailako ikasleek garatzen daben proiektu bat da. Proiektu bidezko ikasketaren barnean ulertzen dogu eta gure ikasleek esperientzia bitarteko dala ikastearen helburuz martxan jarri da. Bere helburua, ikasleen komunikaziorako gaitasuna garatzea da gehien bat, komunikaziorako gaitasun hori era zabalean ulertuta. Hau da, gaur eguneko gizartean, gizarte digitalean, komunikazioaren barne, komunikazio digitala ere badagoela ulertzen dogu. Zentzu horretan, norbere ideia edo proiektu bat bideo baten bitartez era erakargarri batetan azaltzeko gaitasuna lantzea interesgarria dala deritzogu eta ikasleek gaitasun hori edozein proiektu pertsonal edo profesionaletarako erabili daikeela. Proiektu honetan, norbere ideiak bideo baten bitartez azaldu behar dabez ikasleek orduan? Bai, hori da, ikasleei gai batzuk proposatzen jakez, baina eurak ere proposatu daikee besteren bat nahi izanez gero eta bideoa egiteko ariketa honetan, hainbat gaitasun garatzen dabez: komunikazioa alde batetik, euren ideia bat era erakargarrian komunikatzeko gai izan behar dira eta. Gaitasun digitala beste alde batetik, bideoen grabazio eta edizio teknika profesionalak lantzen bait dabez. Eta azkenik, sormena ere jokoan jartzen dabe, garrantzitsua bait da sormena edo kreatibidade puntu bat, bideoa erakargarria izan daiten. Eta zelan gauzatzen da proiektu hau? Proiektu honek 10-11 saiotako iraupena dauka eta lanek, behin aurkeztuta, ikasle eta irakasleen arteko ebaluaketa-hausnarketa bat izaten dabe eta horrela erabakitzen bada, ikasleek eginiko bideoa, Lauaxeta Ikastolak Youtuben daukan kanalean eskuragarri jartzen da, “Lauaxeta Telebista” izena daukan erreprodukzio listaren barnean. Proiektua garatzeko, ikasleek kamarak, tripodeak, mikroak eta ediziorako Adobe Premiere programa profesionala erabiltzen dabe. Eta proiektu hau orain dala ikasturte batzuk jarri zan martxan ezta? Zein da zuen esperientziaren balorazioa? Bai, proiektua orain dala hiru ikasturte hasi genduan eta urtez-urte hobekuntzak eginez goaz eta batez ere, ikasleentzako interesgarriak izan daitekezan gaiak pentsatuz. Gehienetan, ikastolari buruzko gaiak jorratzen doguz, era honetan, ikasleak ikastolako erreportari lanetan murgiltzen bait dira, beste ikasle, irakasle eta familiei ikastolari buruzko gauzak kontatzeko lanean arituz. Edizioari dagokionez ere, erabiliko daben programaren aukeraketa euren esku izten dogu, baina proiektuaren barne, Adobe Premiere programa profesionala erabiltzen ikasteko aukera dauke, behin ikasiz gero, hortik aurrera egin beharreko lanetan erabiltzen jarraitzen dabena. Ikasleak, Lehen Hezkuntzatik hasten dira bideo errportaiak egiten eta askotan oso lan politak egiten dabez, baita kanpo lehiaketetan parte hartu ere: Beldur Barik lehiaketa, Not in my town, … eta izan ere sariak ere jaso izan dabez. Proiektu hau, bideoen inguruan beste hainbat ikasgaietan eta mailetan lantzen dabenari gehigarri bat izango litzateke. Bideo grabazio eta edizio proiektu espezifikoa dala esan daikegu, baina lehenago eta geroago ikasleek, hainbat bideo egiten dabez euren lanak eta ideiak erakusteko eta oso onak gainera.

Lauberri

03


Lauhitzetan Gure gazteak, saridun hainbat lehiaketetan Hiruhileko honetan, Lauaxeta Ikastolako ikasleek hainbat lehiaketa eta kanpo esperientzietan parte hartu eta saridun izan dira: Caligramas matemáticos, Jóvenes Investigadores, Not in my town, ... Zorionak eta aurrera guztioi! Garapen jasangarriaren alde Urrian, DBH1go mailako ikasleak, Unesco Etxeagaz batera, garapen jasangarriaren aldeko ekintza batzuetan murgilduta egon ziran. Egindako sentsibilizazio ekintzen ondorioz lortutako dirua, Médicos Sin Fronteras eta Unicefera bideratu eben. Deia Hemendik Saria Lana, ekina eta superazioa. Honeek dira DEIAren Hemendik Sariek azpimarratzen dabezan baloreak. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolak, saridun izateko ohorea izan dau. Ortu eskolarra Lauaxeta Ikastolako Ortu eskolarrean dabilzan ikasleek kalabazak jaso ebezan, honeek familien artean saldu eta lortutako diruari esker, ortu-lanerako lanabesak erosi ebezan. Lan ona! Euskararen alde Pasatako abenduak 2an, Euskara Eguna ospatu genduan Lauaxeta Ikastolan, hainbat ekintza garatuz. Aurreko egunetan, belarri ezkutuaren ekintza ere martxan izan genduan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Guztion esku dago! Ekin euskarari! Jostailuen azoka Jostailuen azoka ere ospatu genduan eta familien laguntzari esker jasotako dirua, Fundación Theodorarentzat joan da, bere bitartez, hospitaletan dagozan hainbat umeri lagunduz. Expertia Programa Expertia Programaren bitartez, hainbat dira euren esperientzia partekatzera guregana hurbiltzen diran agente sozialak. Norberen esperientziaz gain, besteena ere entzunez, ikasi egiten da eta: Caritas, Greenpeace, AIDAE, REAS Euskadi, Zornotzako Dendariak, Alberto Santana, … Eskerrik asko guztioi! Bideoteka Sartu gure Youtubeko kanalean eta ikusi azken hiru hilabete honeetan igotako bideoak.

Agenda Gure web orrian sartuz, http://www.lauaxeta.net, ikasturteko agenda aurkituko dozu: jai egunak, ordutegi bereziak, guraso elkarrizketarako egunak, … sartu eta ikusi.

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu gustokoen dozun iturria! Facebook, twitter, blog-a, pinterest. Guztiak zure eskura!

LAUAXETA IKASTOLA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.