2014-2015 Kultur etxea bertatik bertara

Page 1

Ernest Lluch Liburutegia eta Haurtxokoa 2014-2015

KULTUR ETXEA BERTATIK BERTARA


Irakasle agurgarriak: Urrian hasi eta ekainera bitartean, Ernest Lluch Kultur Etxeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu ikastetxetako taldeei begira. 1. - EZAGUTU LIBURUTEGIA: bisita didaktikoa 2. - HAURTXOKOA: jolaserako planeta berria 3. - IRAKURKETA: taldeko Irakurketa librea 4. - SAKONTZEN: Gai baten inguruko taldeko dokumentazio *1. eta 2. egun berean egiten dira.

bilaketa

Parte hartzeko kontuan hartu beharrekoak: Adina: - Liburutegira: 4 urtetik 16ra bitarteko haurrak. - Haurtxokora: 6 urtetik 12ra bitarteko haurrak 25 ikaslez (gehienez) osaturiko taldeak

Egutegian aukera daitezkeen egunak urdinez markatu ditugu. Iraupena: Ordu bat (Bi ordu, haurtxokora bisita barne)

ADI!: Lur Usabiagaren saioak (HH) mugatuak dira. 2015rako eskatu behar dira. Lehentasuna 4 urteko haurrek dute (edo 5ekoek lehen egon ez badira). Ikastetxe bakoitzeko maila bakarrak. Hala ere, jarduera errepikatu nahi dutenentzat, saioa berdina izango dela jakinarazten dizuegu, liburuzainek gidatua. ORDUA ETA EGUNA AURREZ ESKATU BEHAR DIRA Mail bidez: amaraliburutegia@donostia.org Edo gurekin hitz egiteko: 943-481913, 09:00-14:00 edo 16:00-20:00 bitarteko ordutegian (astelehenetik ostiralera). Maite edo Larraitzengatik galdetu.



1. - EZAGUTU LIBURUTEGIA: bisita didaktikoa IRAKASLEENTZAKO GIDA LABURRA 1.1. - HAUR HEZKUNTZA 4-5 URTE: Donatello liburutegian 1.2. - LEHEN HEZKUNTZA 1 ETA 2: Liburutegiko lehoia 1.3. - LEHEN HEZKUNTZA 3 ETA 4: Liburu bat naiz 1.4. - LEHEN HEZKUNTZA 5 ETA 6: Liburuzain-laguntzaile gazteak 1.5.- DBH: Informazio bilaketarako hastapenak

2. - HAURTXOKOA: jolaserako planeta berria (Lehen hezkuntza) 3. - IRAKURKETA: taldeko Irakurketa librea 4. - SAKONTZEN: Gai baten inguruko taldeko dokumentazio bilaketa


EZAGUTU ZURE LIBURUTEGIA IRAKASLEENTZAKO GIDA LABURRA

Liburutegi publikoa kultur zerbitzu bat da. Zerbitzu honek liburu eta beste materialen erabilpena eskaintzen du, bai informazioa bilatzeko bai eta aisialdirako ere. Hezkuntza sistemaren barnean garrantzi handia du eta etorkizuneko irakurleak prestatzeko erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun bera daukate bai eskolak bai eta, batez ere, eskolaliburutegiak ere. Horregatik, behar-beharrezkoa da ikasleek eskolaliburutegia edo liburutegi publikoa modu errazean erabiltzeko iaiotasuna bereganatzea. Hau dela eta, interesgarria litzateke datozen puntu hauek eskolan lantzea, bisitaren aurretik: • Zer da liburutegi bat? • Zer aurki dezakezu bertan? (liburuak, CD-ROM, CD, DVD …) • Zein liburutegi ezagutzen dituzte ikasleek? • Zer da liburu mailegua eta beste motako materialak? • Liburutegian eduki beharreko jokamoldea: – Beste irakurleak ez molestatzea – Isiltasuna – Liburuak eta beste materialak ongi zaintzea – Liburuak eta beste materialak garaiz itzultzea


Haur Hezkuntza 4-5 URTE: Donatello liburutegian

HELBURUA: Liburutegia leku ezagun eta hurbila sentiaraztea.

en z t a or aio t e s Haurtxotekan z t, i d al tza da. n en o NORK e h te ng Le es iza B u : Lur Usabiaga ipuin kontalaria A R at. esk R A ntz en H eta Donatello e n *O ren zai di uru lib IRAUPENA

NON

1 ordu


ZER Harrera eta aurkezpena: Liburutegiko arauak eta haurtxotekara sartzeko hitz magikoa.

Ipuin bat kontatzea nahi?: "Ipuinak jaten zituen ume harrigarria" , Oliver Jeffers Liburutegian zer dago? Zein bereziak diren liburutegian aurkituko dituzten liburuak!

Jolas gaitezen: Galdera eta ikusi-makusiren bitartez, haurrek beste liburu batzuk topatuko dituzte

Irakurketa librea edo n a a Agurra txe oa et e , x uan ernot r u ing koad ie n e za r o ioa itzek tuko a S a U! n jarr bana T A R laste uslea O jo OG rak  G gelan orri-e s i ka


Lehen Hezkuntza 1 eta 2: Liburutegiko lehoia HELBURUA: Liburutegia leku ezagun eta hurbila sentiaraztea, gero konfiantzaz etor daitezen.

ERNEST LLUCH LIBURUTEGIA

NON Lehen irakurleen sailean NORK Liburuzainek IRAUPENA 1 ordu


ZER Harrera eta aurkezpena: Bisita egingo dien pertsona. Oinarrizko arauak eta liburutegia kokatzea. Zer da liburutegia?: Liburutegiaren sail nagusiak: helduen saila, haurren saila, haurtxoteka, ikus-entzunezkoak… Jolasak LH1: Letrak dantzan LH2: Semaforoa: Zer egin daiteke liburutegi batean? Liburutegian zer dago? Aurreko jolasean oinarrituta: liburuen arteko desberdintasunak, nola aurkitu, nola eraman etxera,... Ipuina Zer egingo zenukete liburutegian lehoi bat sartuko balitz? Irakurketa librea Agurra


Lehen Hezkuntza 3 eta 4: Liburu bat naiz HELBURUA: Liburutegian ibiltzeko behar duten informazio nagusia jaso eta dokumentuak nola dauden antolatuta ulertzea. ! aiz n at b uru b i L

NON Haur sailean NORK Liburuzainek IRAUPENA Ordu 1 inguru


ZER Harrera eta aurkezpena: Bisita egingo dien pertsona. Oinarrizko arauak. Bisita nola gauzatuko den. Zer da liburutegia?: Liburutegiaren sail nagusiak: helduen saila, haurren saila, haurtxoteka, ikus-entzunezkoen saila,… Jolasak: LH3: Liburu Bat Naiz LH4: Bikoteen jolasa Nola antolatzen da liburutegia bat?  Ikus-entzun eta komikien saila  Liburuen saila: Adin desberdinak:  Lehen irakurleak,  “Irakurle trebeak” Mota desberdinak:  Fikzioa,  Ezagupenak  Liburuak bilatu eta kokatzen jakiteko klabeak.

Irakurketa librea Agurra


Lehen Hezkuntza 5 eta 6: Liburuzain-laguntzaile gazteak HELBURUA: Liburutegian ibiltzeko behar duten informazio nagusia jaso eta dokumentuak nola dauden antolatuta ulertzea.

7 8 M ia

NORK Liburuzainek IRAUPENA Ordu 1 inguru

og ol ik

Haur sailean

Ps

NON

15

ak

u s ika

la n

91 G e o g r afia

ku

k imalia 59 An

Es

tz a un dik Me 61

37


ZER Harrera eta aurkezpena: Bisita egingo dien pertsona. Oinarrizko arauak. Bisita nola gauzatuko den. Zer da liburutegia?: Liburutegiaren sail nagusiak: helduen saila, haurren saila, haurtxoteka, ikus-entzunezkoen saila,… Jolasak: LH5: Lorea LH6: Liburuzaina naiz *LHko azkena izanik, saio hau bi ordukoa izatea gomendatzen dugu. Nola antolatzen da liburutegia bat? (Sakonduz)  Liburuen sailkapena  Nola aurkitu liburu bat katalogoan? (ordenagailuarekin) Liburuzainak bagina... Irakurketa librea Agurra

r en a e t gaz kin e l i tza ketare n u - l ag ba na n i a ruz maren u b i L lo dip


DBH: INFORMAZIO BILAKETARAKO HASTAPENAK

HELBURUA: Liburutegian ibiltzeko behar duten informazio nagusia jaso, liburuak nola dauden antolatuta ulertzea eta modu eraginkor batean informazioa bilatzen ikastea. NON NORK Ikus-entzunezkoen gelan, Liburuzainek Haur sailean eta liburutegi osoan.

IRAUPENA Saio honen asmoa da ikasleek praktikatik abiatuta bilaketa-estrategiak garatzea. Honek gutxieneko 2 ordu behar ditu baina 3 ordutara luza daiteke. 2 ordutan nondik norakoak ikustera iristen dira eta 3koan, berriz, ariketan sakontzeko aukera dago.


ZER Harrera eta aurkezpena: Bisita egingo dien pertsona. Jokabidezko oinarrizko arauak. Bisita nola gauzatuko den. (Bidai bat antolatu beharko dute, hainbat iturri eta tresna erabiliz) Liburutegiaren baliabideak ezagutzen: Liburutegian barna, informazioaren antolaketa nola gauzatzen den ikustea, gero erabiliko dituzten iturri eta tresnak erakutsiz .

rm dip azio b lom ilak a re e t a n b r a ko ana ket teknik ar e a ki n r i a !

1. Informazio iturri desberdinak: liburu, aldizkari, CD, CD-Rom eta DVDak a. Antolaketa b. Sailkapen hamartarraren oinarriak c. Ordenagailuak 2. Informazioa bilatzeko tresnak:

Info

a. On-line Katalogoa b. Zerbitzuak

Bidai bat antolatzeko informazio bilaketa: 1. Tokia aukeratu 2. Erabiliko den estrategia landu 3. Erabiliko diren baliabideak aukeratu: aldizkari, liburu, CD-Rom,... 4. Katalogoan bilaketak egitea 5. Egin dutenaren bateratze lana Agurra


HAURTXOKOA EZAGUTU: Jolaserako planeta berria (Lehen Hezkuntza)

HELBURUA: Zerbitzua ezagutzea, berdinekoekin ondo pasatuz.

“Hobe jolastea, jokatzea baino. Hobe erronkak gainditzea, besteak gainditzea baino” T. Orlick

NON Haurtxokoan NORK Haurtxokoko Arduradunak IRAUPENA 30 minutu


ZER

Harrera eta aurkezpena: Bisita egingo dien pertsona Txokoak eta hauen erabilera

Zer da Haurtxokoa?: Funtzionamedua eta arauak Urteko Programa Berezia: oporrak, auzoko jaiak… Zein ekintza egiten dira? Jolasak Jolasak bi taldeetan: talde dinamikak

Agurra Programaketa eta haurtxokoaren inguruko informazioa


IRAKURKETA: taldeko Irakurketa librea HELBURUA: Irakurketa landu nahi duten taldeei eskolaz kanpoko baliabideak eta gunea eskaintzea. Iraupena (eta maiztasuna nahi izanez gero) hitzordua hartzerakoan adostuko da.

NON Haurtxoteka eta haur sailean NORI HH eta LH NORK Irakasle edo tutoreak


SAKONTZEN HELBURUA: Edozein gai landu nahi duten taldeei eskolaz kanpoko baliabideak eta gunea eskaintzea, liburuzainen laguntzarekin Iraupena, maiztasuna, liburuzainen laguntza‌. hitzordua hartzerakoan adostuko da.

NON Haur sailean NORI LH eta DBH Irakasleek (eta liburuzainek nahi izanez gero)

NORK


ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 16:00 - 20:30 Larunbatean 10:00 - 14:00 16:30 - 20:00 Igande eta jai egunetan itxita CENTRO CULTURAL

ERNEST LLUCH

Tel.: 943-481867 :amaraliburutegia@donostia.org

http://www.donostiakultura.com KATALOGOA: http://katalogoa.donostiakultura.com

KULTUR ETXEA LIBURUTEGIA BIBLIOTECA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.