GAI AURKIBIDEA I. Hezitzaileentzako gida Orientabide didaktikoak
Aurretikako testuak eta GEAUaren onarpena
GEAUaren balio juridikoa
Aldarrikapenaren ondarea
Hitzaurrea: GEAUaren oinarriak
GEAUak barne hartutako eskubideak
Egungo erronkak, 60 urteren ondoren
Giza eskubideen alde mobilizatzea ez da alferrik
Ekin: ekintza proposamenak
BibliograďŹ a
Baliabide didaktikoak interneten
FilmograďŹ a
II. Proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak
Bigarren Hezkuntzarako ekintza didaktikoak
Batxilergorako eta Helduen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak
ORIENTABIDE DIDAKTIKOAK Indarrean sartu zenetik 60 urte joan diren honetan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (GEAU) oraindik ere herritarren formakuntzan oinarrizko aztergaia da. Aldarrikapena eta beronek barne hartzen dituen eskubideak ezagutzeko, Amnesty Internationalek giza eskubideei buruzko hausnarketa sustatzen duen material pedagogiko hau aurkezten du, duintasun kontzeptua eta berdintasun printzipioa bereziki nabarmenduz. Proposamen didaktiko hauek hezkuntza-mailaka sailkatuta daude: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Helduen Hezkuntzarako jarduerak ere bildu dira. Ekintza guztietan helburuak, gomendatutako adinak, beharrezko materialak eta garapenerako argibideak zehazten dira. Beti ere, ikaslea eskubideen eta betebeharren arteko erlazio irmoari buruz hausnartzera gidatzen duten talde-esperientzietan oinarritutako ekintzak bildu dira.
Unitate didaktikoaren helburuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldeko 48 bozkaz, 8 abstentzioz eta aurkako bozkarik gabe onartu zenetik 60 urte joan diren honetan, aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere mundu osoan eskubide horien aurkako mehatxuak eta urraketa larriak ematen dira. Amnesty Internationalek material pedagogiko hau proposatzen du ikaslegoan Aldarrikapen Unibertsalarekin bat egiten duen eskubide hauei buruzko elkartasun-kontzientzia bat sortzeko asmoz. Horretarako, material hau ondorengo helburuekin egin da: • Elkarrekiko ardura, parte-hartzea eta pertsona desberdinen artean elkar ulertzea sustatzen duten talde-esperientziak proposatzea, Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubideen ezagutza eta haiekiko errespetua indartuz. • Berdintasuna eta giza-duintasuna giza eskubideen oinarria direla ulertzera daramaten sentimenduen inguruan islatutako desberdintasun-egoerei buruzko hausnarketa sustatzea.
Nahiz eta material hau erabiltzeko bereziki gomendatzen den Aldarrikapenaren urteurrena den abenduaren 10aren inguruko datak erabiltzea, ikasturtearen beste edozein unetan ere erabilgarria izan daiteke. Hemen proposatutako edukinak eta ekintzak eskolako jarduera arruntekin arazorik gabe bat daitezke. Nahiz eta Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzarako bereziki aproposa izan, material pedagogiko hau zeharka ere erabil daiteke, erabil daitekeen zenbait gaien arteko koordinazio egoki bat ematen bada: Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Hizkuntza, Etika- eta gizabidezko hezkuntza, Erlijioa, Historia; Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza, Erlijioa edota Ingurumenaren ezagupena.
2
AMNESTY INTERNATIONAL
Hitz batean esanda, eguneroko bizitzan bakoitzaren eta besteen eskubideak ulertzen eta balioztatzen lagun dezaketen jarrerak indartzen saiatuko gara, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida pizten eta eskubide hauek nazioarteko mailan aitortuak izan daitezen lortzeko parte-hartze eraginkorrak sustatzen.
gerra zibilen ondoren idatzia eta herri ingelesaren demokrazia-nahietatik jaioa. • Gizakiaren eta herritarraren eskubideen aldarrikapena, Frantziar Iraultzaren ostean idatzia izan zena, eta guztion berdintasunaren alde egin zuen aldarrikapena. GEAUaren aurreko testuetan hurbilena Gizakiaren eskubide eta betebeharren aldarrikapen amerikarra da, 1948ko maiatzeko data duena.
AURRETIKAKO TESTUAK ETA GEAU-AREN NBE-ren sorrera ONARPENA Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala nazioarteko giza eskubideei buruzko arau guztien oinarria da, herrialde guztiek bermatu behar dutena eta zeinaren alde herrialde guztiek ahalegindu behar diren. 1948ko abenduaren 10ean onartu zen Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpen berean, kide ziren estatu guztiei testua argitara zezaten eta “zabaldua, azaldua, eskoletan eta beste hezkuntzaguneetan irakurria eta eztabaidatua� izan zedila eskatzen zitzaien, “herrialdeen eta lurraldeen izate politikoa zela eta bereizkeriarik egin gabe�.
Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, San Franciscon, Estatu Batuetan, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen, XX. mendeko lehen erdian jazotakoak bezalako gertakari belikoak berriro gerta zitezen eragozteko. Nazio Batuen Gutuna Parisen sinatu zen 1945eko abuztuaren 26an, eta urte bereko urrian sartu zen indarrean, ordurako giza eskubideei buruzko zenbait arau barneratuz.
Aurrekari historiko nabarmenenak Ingalaterran eta Frantzian izandako iraultza modernoen ondorioz sortutako aldarrikapenak izan dira:
NBEren helburuen artean, giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei begirunean nazioarteko elkarlaguntza adierazi zen. 55. atalean NBEak pertsona guztien giza eskubideei begirunea sustatuko zuela azpimarratu zen, arraza, sexua, hizkuntza edo erlijioa bereizle izan gabe, eta eskubide horien eraginkortasuna babestuko zuela bizitza-maila hobeak, lan iraunkorra, aurrerapen baldintzak eta garapen ekonomikoa eta soziala bermatzeko asmoz. Horretarako, kide guztiek, bakarka ala elkarrekin, zentzu horretan neurriak hartzeko ardura hartu zuten, NBEarekin elkarlanean.
• 1689ko Ingalaterrako eskubide-gutuna edota eskubide-aldarrikapena (Bill of Rights), herrialdeak jasan zituen
NBEak bere sorrerako helburua betetzeko mahaigaineratu zuen lehendabiziko zereginetako bat giza duintasunaren es-
Giza eskubideak ez dira asmakizun berri bat. Mundu bidezkoago, askeago eta solidarioago baten desira gizakia existitzen denetik izandako helburu amankomun bat izan da.
kaerak jasoko zituen eskubide-katalogo bat eratzea izan zen, munduko pertsona eta herrialde guztiek errespeta zitzaten.
GEAUaren onarpena Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala planeta osoko herrialde anitzetako ordezkari ugarik eratu zuten, oso tradizio juridiko ezberdinetakoak. Idazketa Batzordeak bere lanari ekin zion une beretik, Giza Eskubide Batzordean Aldarrikapena eta ondorengo bi Nazioarteko
Itunak egin ziren bi hamarkadatan bizirik iraungo zuen eztabaida bat sortu zen. Eztabaidaren ardatza estatuek giza eskubideei buruz zeuzkaten ikuskera desberdinak eta eurei aitortzeko prest zeuden beharrezko errespetu maila ziren. Alde batean mendebaldeko herrialdeak ezarri ziren, eskubide zibil eta politiko klasikoak aldarrikatzen zituztenak, eta beste aldean, sobietar blokea eta herrialde hegoamerikarrak, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletan (EESK) enfasia jarri zutenak. Eskubideei zor zitzaien beharrezko errespetu mailari buruz, bi jarrera kontrajarri izan ziren: batetik, giza eskubideen aldarrikapen orokor batek soilik indar morala izan zezan nahi zuten estatuak; bestetik, eskubideez gain betebeharrak eta estatuentzako bete beharrekoak liratekeen eskubideak bermatzeko tresnak ere barneratzearen aldekoak.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
3
GEAUaren prestakuntza-lanak bildu zituen garaiaren beste ezaugarrietako bat izan zen oraindik ere sistema koloniala indarrean zegoela, eta ondorioz, herrialde askok ezin izan zutela eztabaidan parte hartu.
eskubideei eta askatasunei begirunea gordetzeko ardura du, nazio zein nazioarte mailan neurri progresiboen bidez�. Giza eskubideak betearazteko ardura duten nazioarteko erakundeek ere honi buruz jardun dute.
Dena den, Aldarrikapena aurkako bozkarik gabe onartu izana giza eskubideei buruzko ikusmolde guztien artean lortutako orekaren ezaugarritzat hartu izan da. Zentzu horretan, mundu osoko tradizio erlijioso, politiko eta ďŹ losoďŹ koen benetako topagune bat izan zen.
Benetan garrantzia duena da GEAUak barne hartutako eskubideak ia araudi guztiek jasoak izan direla, bai nazioarteko mailan (Hitzarmenen eta Itunen bidez) bai eta nazio ezberdinetako barne zuzenbideek ere, konstituzioen eta beste zenbait legeren bidez.
Denboraren poderioz, GEAUa herrialde guztiek onartu dute lehen mailako erreferentzia moral eta juridikotzat, eta honez gero giza eskubideei buruzko 80 itun baino gehiagoren oinarria izan da.
GEAU-AREN BALIO JURIDIKOA Nahiz eta, aldarrikapen bat izateagatik, bere sorreraren unean GEAUak ez zuen balio loteslerik izan, gaur egun inork ez du zalantzan jartzen bere balio unibertsala eta giza eskubideei buruzko erreferentzia bezala erabiltzen da nazioarteko itunetan, NBEko Batzar Orokorraren ebazpenetan, Nazioarteko Justizia Epaitegiaren jurisprudentzian eta estatuen barne-legedian. 1968ko Teherango Giza Eskubideei buruzko Mundu Biltzarrak ondorengoa azpimarratu zuen: “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak giza-familiako kide guztientzako berdinak eta besterenezinak diren eskubideei buruzko herrialde guztien ikuspuntu amankomun bat adierazten du� eta nazioarteko erkidegoarentzako derrigorrezkotzat jo zuen.
4
AMNESTY INTERNATIONAL
1993ko Vienako Aldarrikapenean, 171 estatuk herri eta herrialde guztientzako helburu amankomun bat dela eta “estatuek euren sistema politiko, ekonomiko eta kulturalak edozein izanik ere, giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak babesteko eta sustatzeko betebeharra dutela� aldarrikatu zuten.
Ez ditu estatuak bakarrik behartzen... Nahiz eta estatuek, nazioarteko erantzukizupean, giza eskubideak bermatzeko berariazko eta oinarrizko betebeharra duten, GEAUak estatuak ez diren beste sujetu batzu ere barneratzen ditu eurei begirunea gordetzeko lanean. Honela, Aldarrikapenak dioenez, “gizabanako bakoitzak eta gizarteko erakunde bakoitzak
ALDARRIKAPENAREN ONDAREA GEAUaren eta eskubideak bermatzeko sistemaren lorpenik handiena estatuek bere herritarrei eskeintzen dieten tratuak, herrialde bakoitzeko barne-gai bat izateari utzi izana da. Ondorioz, nazioarteko eskubide-errejimen bat aipatu dezakete herritarrek babesa lortzeko, estatuaren ordezkariek burutzen dituzten giza eskubideen urraketen aurrean edota partikularrek burututakoen aurrean, estatuak ez dituenean eskubideak babesten eta behar duen arduraz ez duenean jokatzen. GEAUak etengabeko zabalkuntzan azken 60 urteetan garatu den giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema bat iradoki du. Aldarrikapena gehien aipatu duen testua Giza Eskubideei buruzko Europar Ituna izan zen, 1950ean sinatua, baina 1969ko Amerikar Hitzarmenaren eta Afrikar Herrien Giza Eskubideei buruzko Gutunaren erreferentzia ere izan da. Estatuetan, GEAUa konstituzioen, legedien eta giza eskubideak babesteko estatuko politiken eredu ere izan da.
Nola aipatzen da Aldarrikapena espainiar Konstituzioan? 10.2 artikulua: “Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei dagozkien arauak interpretatzeko orduan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari eta gai horietan Espainiak berretsiak dituen nazioarteko tratatu eta hitzarmenei begiratuko zaie�
Giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema Batzar Nagusiak Aldarrikapena onartu zuen ebazpen berean, Giza Eskubideen Batzordeari zera eskatu zion: lehentasuna ematea hitzarmen-proposamen baten eta berau ezartzeko neurriak jasoko zituen beste proposamen baten prestatzelanei. GEAUaren eskubideak estatuentzako betebehar bihurtuko zituen hi-
tzarmen bat, abusuen biktima zirenei bermeak eskainiz. Nahiz eta Batzar Nagusiak hitzarmen proposamen bakar bat eskatu zuen, mendebaldeko blokeak uko egin zion eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalek eskubide zibil eta politikoen derrigortasun maila bera izan zezaten onartzeari. Bloke honek bere hastapenetan zegoen giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema bertan behera uzteko mehatxua ere egin zuen eztabaida luze baten ostean, Batzar Nagusiak giza eskubideei buruzko nazioarteko bi itun onartu zituen: Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (EPZNI) eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna (EESKNI). 1976ra arte itxaron behar izan zen bi Itun hauek indarrean sar zitezen. 2008an 161 eta 158 herrialdek berretsi dituzte, hurrenez hurren. Bi Nazioarteko Itun hauek Aldarrikapenak islatutako eskubide gehienak garatu dituzte, berretsi dituzten estatuentzako derrigorrezkoak izan daitezela eginez. Geroztik, giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmen gehiago sinatu eta berretsi dira.
Itunen ondoren onartutako giza eskubideen babeserako hitzarmenak [Zerrenda ez da osoa] Diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, 1965eko abenduaren 21ekoa. Emakumearen diskriminazio mota guztiak ekiditeko hitzarmena, 1979ko abenduaren 18koa. Torturaren eta beste tratu txar, anker edota lotsarazleen aurkako hitzarmena, 1984ko abenduaren 10ekoa. Haurren Eskubideen Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa. Langile migratzaile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruzko nazioarteko hitzarmena, 1990ko abenduaren 18koa. Behartutako desagerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioarteko hitzarmena, 1992ko abenduaren 18koa. Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena, 2006ko abenduaren 20koa.
Hitzarmen hauez gain, ezinbestekoa da NBEren aitzinako Giza Eskubideen Batzordeak (gaurko Giza Eskubideen Kontseilua) sortutako erakunde independienteak aipatzea, gaur egun GEAUa eta gainontzeko hitzarmenak oraindik oinarri dituztenak estatuen betebeharrak betetzen diren gainbegiratzeko.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
5
HITZAURREA: GEAU-AREN OINARRIAK GEAUa hitzaurre batek eta 30 atalek osatzen dute. Bertan gizon eta emakume guztiek, salbuespenik gabe, goza ditzaketen eskubide sorta zabal bat ezartzen da. Hitzaurreak printzipio multzo bat jasotzen du, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, bereizkeriaren debekua eta eskubideen unibertsaltasuna. Hitzaurrearen lehen paragrafoak dioenez, “askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen dira”. Eskubideen funtsa, beraz, giza duintasuna da. Aldarrikapenaren hitzaurrean bertan, estatuek ordurako Nazio Batuen Gutunean adierazitako konpromisoak berretsi zituzten, haien artean “izakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunean duten fedea”. Era berean, “askatasunaren ikuspegi zabalago baten barruan, gizarte aurrerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko” konpromisoa gogorarazten dute eta giza eskubideen zatiezintasuna aldarrikatzen. Aldarrikapenak azpimarratzen du gizakien duintasuna, eskubide zibil eta politikoak errespetatzen diren bitartean eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzen badira bakarrik errespetatu ahal izango dela. Aurrekoa lortzeko, estatuek “konpromiso hori bete ahal izateko eskubideen eta
6
AMNESTY INTERNATIONAL
askatasunen ikuspuntu amankomun bat” izatearen garrantzia azpimarratu zuten.
Batzar nagusiak GEAUa aldarrikatu zuen “herri eta nazio guztiek izan beharreko jomuga legez, bai norbanakoek eta bai erakundeek, Aldarrikapen honetan etengabe oinarrituta, alde batetik, eskubide eta askatasun hauen begirunea bultza dezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurraldeetan ere.” (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Hitzaurrea)
GEAU-AK BARNE HARTUTAKO ESKUBIDEAK Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala osatzen duten 30 ataletan alde batetik eskubide zibil eta politikoak (EZP) eta bestetik eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK) jasotzen dira, eskubide guzti horien zatiezintasuna eta elkarrekiko menpekotasuna nabarmenduz. Aldarrikapenaren hasieran, bere 1.atalak dio “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela” eta eskubide horiek unibertsalak direla, hots, munduko
edozein tokitan errespetatu eta gozatu behar direla. 2. atalak aurrekoa osatzen du eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatuz, “pertsona orok Aldarrikapen honetan aitortzen diren eskubide eta askatasun guztiak” dauzkala adieraziz eta “arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, sinesmen politikoa edo bestelakoa, nazio- ala gizarte-jatorria, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein ezaugarri oinarritzat hartuta egindako bereizkeria” debekatuz. Bereizkeria ezaren printzipio hau egoera zaurgarrian daudenei eta emakumeei zuzendutako nazioarteko zenbait hitzarmenen oinarri izan da, bai eta ondorengo hitzarmenena ere: Arrazagatiko diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta Langile migratzaile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruzko nazioarteko hitzarmena, besteak beste. Era berean, garrantzitsua da baieztatzea eskubide berdintasuna eta bereizkeria eza atal berean aurki daitekeen beste debeku batekin osatzen direla: “Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena”. Atal honek aintzinako estatuen kolonietan bizi ziren biztanleei gainontzekoen eskubide berberak aitortzen dizkie. Bi artikulu hauetan aurki daitezkeen printzipioen ostean, Aldarrikapenean barneratuta dauden eskubideak bost taldetan sailka daitezke:
1)
Eskubide zibilak:
4. atala: Esklabutzaren debekua. 5. atala: Torturarik edota tratu txarrik ez jasateko eskubidea. 6. atala: Gizon eta emakume guztien lege-nortasunaren aitormena. 7. atala: Legearen aurreko berdintasuna. 8. atala: Epaitegietara jotzeko eskubidea. 9. atala: Arrazoirik gabeko atxiloketen, espetxeratzeen eta erbesteratzeen aurkakoa. 10. atala: Epaitegi inpartzial batek entzuna izateko eskubidea. 11. atala: Errugabetasun-presuntzio eskubidea.
Eskubide hauen barruan, pertsona bakoitzaren bizitzeko eskubidea barnehartzen da, gainontzeko giza eskubideak gozatu ahal izateko beharrezkoa dena. Nabarmendu behar den beste atal bat
2)
torturaren debekua da (5. atala), ondoren arau-garapen luzeagoa izan duena, bereziki Torturaren aurkako Hitzarmenaren (eta bere hautazko Protokoloaren) bidez.
Gizabanakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak:
12. atala: Bizitza pribatuan estatuaren esku-hartzea ez jasateko eskubidea. 13. atala: Aske ibiltzeko eta emigraziorako eskubidea. 14. atala: Asilo-eskubidea. 15. atala: Herritartasun bat izateko eskubidea. 16. atala: Ezkondu ahal izateko eskubidea. 17. atala: Jabetza-eskubidea, bakarka nahiz taldean.
Eskubide hauen esparruan, eta euren babeserako bermeen barruan, 8. atalak Konstituzioan edota legedian aurreikusitako eskubideen urraketen aurrean epaitegietara jotzeko eskubidea ematen du. Atal hau da helegite judiziala barneratzen duen bakarra, eta hau egiterakoan, ez du eskubide zibil eta politikoen eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean bereizkeriarik egiten. Dena den, berme judizialak nazio barruko mailara mugatuta azaltzen dira eta ez dute nazioarteko helegite judizial baterako eskubidea ematen. Multzo hau osatzen duten gainontzeko eskubideak pertsona orok arrazoirik gabe atxilotua ez izateko eskubidea, epaimahai inpartzial batek entzuna izateko eskubidea, errugabetasun-presuntzioa eta legearen aurreko berdintasuna dira. Eskubide guzti horiek bidezko prozesu bat izateko eskubidearen osagarri dira, eta horretarako, ezinbestekoa da botere judizialaren independentzia.
Eskubide hauen esparruan bereziki garrantzitsua da 13. artikulua nabarmentzea: “aske ibiltzeko, edozein estatutan bizilekua aukeratzeko eta edozein estatutatik ateratzeko eta norberarenera itzultzeko eskubideaâ€?. Eskubide multzo honen inguruan, garrantzitsua da zenbait Ăąabardura gogoan izatea. Adibidez, GEAUak herrialde batetik irtetzea ahalbidetzen du, baina ez du beste batean sartzeko eskubidea ematen, eta ez die ere estatuei gizabanakoen aske ibiltzeko eskubidea eraginkor egiteko betebeharra ezartzen. Horrek zaildu egiten du eskubide hauez gozatu ahal izatea. Gauza bera gertatzen da 14. atalarekin asiloa eskatzeko eta gozatzeko eskubidea aitortzen du, baina ez die estatuei asilo-eskatzaileak jasotzeko edota asiloa emateko betebeharra ezartzen.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
7
Bigarren talde honetan bertan, “Gizabanakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak”, 15. atala ere aurki daiteke, herritartasuna izateko eskubidea ematen duena. Atal honek garrantzirik handiena du, askotan herritartasuna delako GEAUak aitortzen dituen eskubideez gozatzeko ezinbesteko baldintza. 17. atalari dagokionez, jabetza-eskubideari buruzkoa, esan beharra dago ez zela Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala garatzen duten bi Nazioarteko Itunetan jaso. Berau idazteko momentuan eztabaida handiak izan ziren bi herrialde-blokeen artean (mendebaldekoa eta sobietarra), eta azkenean adostasunesapide bat onartu zen, ondorengoa dioena: “pertsona orok jabetza-eskubidea dauka, bakarka eta taldean”.
4)
3)
Eskubide politikoak
18. atala: Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijioaskatasuna. 19. atala: Iritzi- eta adierazpenaskatasuna. 20. atala: Bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 21. atala: Gobernuan, zuzenean ala libre aukeratutako ordezkarien bitartez, parte hartzeko eskubidea.
Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak:
22. atala: Gizarte-segurantza eta ekonomia duina izateko eskubidea. 23. atala: Lan egiteko eta soldata egokia jasotzeko eskubidea. 24. atala: Denbora librea izateko eskubidea, ordaindutako oporrak barne. 25. atala: Bizimodu egokia izateko eskubidea. 26. atala: Hezkuntza-eskubidea. 27. atala: Kulturaz eta zientzia-aurrerakuntzez gozatzeko eskubidea.
Laugarren multzo honetako lehen atalak “gizarte-segurantza eta ...[..].. giza duintasunari eta izaeraren garapen askeari beharrezko zaizkion eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak aseak izateko eskubidea” barneratzen du. Hitzaurrearen antzera, GEAUak atal honekin eskubide guztien arteko elkarrekiko menpekotasuna eta zatiezintasuna
8
AMNESTY INTERNATIONAL
nabarmentzen du, giza duintasunaren oinarri. Multzo honetan aldarrikatzen dira gizartesegurantza izateko eskubidea (22. atala), lan eskubideak (23. atala), atsedena izateko eskubidea (24. atala), eta bizimodu egokia izateko eskubidea (25. atala); hemen barne hartzen dira etxebizitza, elikagaiak,
Hirugarren eskubide-multzoak hitzaurrean jasotako adierazpen- eta sinesmen-askatasunak garatzen ditu, eta ezinbestekoa da orokorrean gizarte osoak eta berariaz giza eskubideen defendatzaileek giza eskubideen errespetua eska dezaten. Parte-hartze eskubideak ezinbesteko eskubidetzat jo izan dituzte haiek garatu dituzten nazioarteko hitzarmenen eta itunen betetzearen kontrola daramaten organoek, eta zentzu zabalean interpretatuak izan dira, giza eskubideei buruzko politika publikoen eragina jasango duten pertsonek euren lantzean parte har dezaten beharra adieraziz. Era berean, azpimarratu beharra dago bilera- eta elkartze-eskubideak arestian aipatutako giza eskubideei buruzko nazioarteko itunetan ere azaltzen direla. osasuna, beharrezko gizarte zerbitzuak eta langabeziaren, gaixotasunen, minusbaliotasunen, alarguntasunaren, zahartzaroaren ala bizibideak lortzeko aukeren nahi gabeko galeren aurrean asegurua izateko eskubidea. Aipatu beharra dago 3. atalak aitortutako bizitza-eskubidea 25. atalaren baldintzen argitara interpretatu beharra dagoela, hau da, edonork bizimodu-maila egoki bat izan dezan eskubidearen baitan, soilik baldintza ekonomiko eta sozial egokiak izanik izango duelako eskubide zibil eta politikoez gozatzerik, eta haien artean, bizitza-eskubideaz. Hezkuntza-eskubideari dagokionez, doakoa eta beharrezkoa izateaz gain (gutxienez lehen hezkuntza), 26. atalak dio hezkuntzaren helburua giza nortasunaren garapen osoa eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea izango dela.
5)
Gizabanakoaren eta gizartearen arteko loturei buruzko eskubideak
28. atala: Giza eskubideak eraginkorrak izango diren gizarte mailako eta nazioarteko orden bat izateko eskubidea. 29. atala: Gizabanako bakoitzak erkidegoarekin dituen betebeharrak. 30. atala: Eskubideen murrizketak.
28. atalak ezinbestekotzat jotzen du nazioartean bidezko gizarte-baldintzak ezartzea, giza eskubideez gozatzea bideragarria izan dadin, eta aberastasuna
hobe banatuko duen nazioarteko testuinguru bat eraikitzea. Adierazpen hau 1986an onartu zen garapen-eskubideari buruzko Aldarrikapenarekin osatzen da.
Aldarrikapen honen lehen atalak honela deďŹ nitzen du garapena: “oinarrizkoa eta besterezina den giza eskubidea, zeinaren baitan gizabanako eta herrialde orok euren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak garatuko dituen garapen ekonomiko, sozial, kultural eta politikoan parte hartzerik izango duen, eskubide eta askatasun horiez gozatu ahal izatekoâ€?. Botere publikoek eskubideengan ezar ditzaketen murrizketei buruz, 30. atalak dio ezin izango dela ahalmen hori estatu, talde ala gizabanako bati Aldarrikapenak jasotako eskubideren bat deusezteko moduan interpretatu.
EGUNGO ERRONKAK, 60 URTEREN ONDOREN “Bidegabekeria, desberdintza eta zigorgabetasuna dira gaur gure munduaren ezaugarriak. Gobernuek berehala ekin beharra dute esaten denaren eta egiten denaren arteko alde izugarria konpontzeko�. Irene Khan, Amnesty Internationaleko Idazkari Nagusia, 2008ko Urteko Txostenaren aurkezpenean. Aurrerapenak aurrerapen, Nazio Batuek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zutela 60 urte bete diren honetan, gutxienez 81 herrialdetan oraindik tortura edota tratu txarrak eragiten zaizkie herritarrei, 54tan bermerik gabeko epaiketak egiten zaizkie, eta 77tan ezin dira askatasunez mintzo. Azaldutako zifrak baikorrenak dira.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
9
Amnesty Internationalen 2008ko “El estado de los derechos humanos en el mundoâ€? txostenaren baitan, gaur egun GEAUaren errespetuaren aurkako zenbait joeraren testigu izaten ari gara: • Talde armatuek eta gobernuen indarrek gizarte zibila zigorgabeki artezkartzat erabiltzen dute. • Lidergo falta dela eta, Aldarrikapenaren agintza gutxienez gizartearen erdiari ukatu zaio: emakumeei. Edonon antzematen da emakumeen aurkako indarkeria: gutxienez 23 herrialdetan legediak berariaz baztertzen du emakumea, eta beste askotan, emakumeak baztertzea eguneroko bizitzaren zati da. • Informazioa lortzeko modu zilegiak bailira, tortura eta tratu txarrak indartzen dira. 2007aren amaieran, Estatu Batuetako agintariek 270 pertsona mantentzen zituzten atxilotuta Guantanamon, Kuban. Urte hartako uztailean, Bush presidenteak CIAk kudeatuko zuen atxiloketa eta galdeketa programa bat erabiltzeko baimena berritu zuen.
• Disidentziaren aurkako errepresioa ematen da eta kazetariak eta aktibistak erasotuak izaten dira. 17 urteko Charles Mvogo eta 15 urteko Shimpe Poungou Zok Kamerunen hil ziren segurtasun agente batek haien eskolan elektrizitate-eteteen aurkako manifestaldi baten aurka tiro egin zuenean. Gertakari honek giza eskubideen defendatzaileen adorea eta saihestu behar duten arriskua adierazten ditu. • Pertsona errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen eta migratzaileen eskubideak urratzen dira. • Mundu osoan eskubide ekonomiko eta sozialak urratzen dira, eta milioika pertsonek ez dute duintasunez bizitzeko beharrezkoak diren baliabideak, segurtasuna eta autonomia lortzeko aukerarik. • Giza eskubideen aurkako abusuetan eragile ekonomikoek duten erantzukizun korporatiboa saihestu egiten da. • Heriotza-zigorrak ez du zigor-justizia sistema moderno batean gunerik. Bizitzeko eta tratu txar edo lazgarririk ez
10
AMNESTY INTERNATIONAL
jasateko eskubideak urratzen ditu. Hala ere, frogatzerik izan da 2007an 1252 pertsona 24 herrialdetan euren estatuek hilaraziak izan zirela. Egiaz hilarazitakoen zifra altuagoa da, zalantzarik gabe. Amnesty Internationalen ustez, etorkizunari begira giza eskubideentzako mehatxurik larriena bi gabezia nabarmen dira: gaiari buruzko ikuspuntu amankomun batena eta lidergo kolektibo batena. Elkarteak gobernuei Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren printzipioetan oinarritutako fronte amankomun berri bat eskatzen die.
GIZA ESKUBIDEEN ALDE MOBILIZATZEA EZ DA ALFERRIK Amnesty Internationalek aurrerapenak egiaztatzerik izan du azken sei hamarkadetan giza eskubideei dagokionez;
besteak beste, zenbait lege aldarrikatu eta giza eskubideen defentsarako zenbait erakunde ezarri izana, heriotza-zigorra desager dadin egindako ahaleginekin azaldu den elkartasun geroz eta handiagoa, edota zenbait nazioarteko eta nazioetako epaitegik zenbait gerrako eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak auzipetu izana. Amnesty Internationaleko aktibisten lana, parte-hartzeak eta gizarte-mobilizazioak Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubideen defentsan lor daitezkeen arrakasten adibide da. Hauek dira azken hamarkadetan giza eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduak egindako lorpenen adibide batzu: • 1984an Nazio Batuen Torturaren aurkako hitzarmena indarrean sartu zen. Honen bidez, estatu guztiei tratu txar edota tortura kasu guztiak ikertzeko betebeharra ezarri zitzaien, baita bere lurraldetik kanpo ere. 2006az geroztik, Hitzarmen honen Hautazko Protokoloak tortura kasuak ikertzeko beharrezko bidea ezartzen du, espetxeak bisitatzea barne. • 1989an Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmena indarrean sartu zen. Hitzarmen honek haurrak euren berariazko eskubideak eta euren adinera egokitutako betebeharrak izan ditzaketen pertsonatzat jotzen ditu. • 1996an hasi zen Nazioarteko Gorte Penalaren aldeko kanpaina. Gaur egun, 106 estatuk aintzatesten dute Gortea, eta berari esker 2008an Omar Hasan Sudango presidentea atxilotzeko eskakizuna egin ahal izan da, eta Radovan Karadzic presidente serbobosnio ohia atxilotu ahal izan da, genozidioagatik, gizateriaren aurkako krimenengatik eta gerrako krimenengatik epaitua izango dena.
• 2006an, NBEak Behartutako desagerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioarteko hitzarmena onartu zuen. Bertan, estatuek euren lurraldean desagerpenak ematen badira bete beharreko bidea azaltzen da. • 2006an Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta bere hautazko protokoloa onartu ziren. Bertan, estatuek minusbaliotasunen bat duen orori ahalik eta bizi-kalitate hobea emateko dituzten betebehar juridikoak zehazten dira. Mobilizazio-kanpainek mundu osoan giza eskubideen urraketen biktima diren milaka pertsonen bizitza aldatu du: • 2007an, beste erakunde batzuekin batera, 153 Estatuk Armen Komertzioari buruzko Nazioarteko Hitzarmen bat ezar zedin eskatzen zuen ebazpen baten alde bozkatzea lortu genuen. • Heriotza-zigorraren aurkako hamarkadatako kanpainaren ondoren, 133 herrialdek heriotza-zigorra indargabetu dute eta hilaraziak izandako adingabeen kopurua jeitsi egin da. Horrez gain, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007ko azaroan ebazpen historiko bat onartu zuen, mundu osoan exekuzioak geldieraz zitezen eskatuz. • Amnesty Internationalek, beste zenbait erakunderekin elkarlanean, CIAk “atxilotu ikustezinakâ€? Guantanamora eta munduko beste zenbait atxiloketagune sekretutara eramateko antolatu zituen hegaldiak jakinak izatea ahalbidetzen lagundu zuen. • Milaka aktibisten lanari esker, Guantanamoko zenbait presok epaiketa justuak izateko aukera izan dute, edo kargurik gabe aske gelditu dira.
• Mundu osoan 50.000 kontzientziapreso baino gehiagoren kasuak modu egokian konpondu dira. • Nazioarteko epaitegiek Liberiako presidente-ohia den Charles Taylorren (2006) eta Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko haur soldaduen ervrekrutatzaileen (2005 eta 2006) aurka ekin dute, gizateriaren aurkako krimen latzak direla eta. • Urtetan zehar, milaka aktibistek borroka luzea izan zuten Pinochet epaitua izan zedin. Justizia unibertsalari esker, mundua gaur ez da hain leku segurua giza eskubideak urratzen dituzten agintarientzat. • Milaka pertsonen mobilizazioak azken urteotan Iranen zenbait emakume harrikatzez hilaraziak izana eragotzi du. • Amnesty Internationalek eta giza eskubideen defentsarako beste zenbait erakundek beren ekarpenak egiten dituzte indiar erkidegotan lurrarekiko eskubideak aitor zitezen, Brasilen adibidez. Baita ere etxea hustera behartuak ez izateko eta derrigorrezko lekualdaketak ez jasateko.
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
11
Ekin: ekintza proposamenak Amnesty International nazioartean aitortuta dauden giza eskubideak pertsona guztientzat errealitate bat izan daitezen lanean diharduen mundu mailako mugimendu bat da. Gure ekintzak babesten dituztenak giza eskubideen aurka ematen diren gehiegikeriek mugitzen dituzte, baina baita mundu hobeago baten itxaropenak ere; horregatik, gure kanpaina-ekintzen eta nazioarteko elkartasunaren bidez giza eskubideen egoera hobetzeko egiten dugu lan. Gure web orritik edonor izan daiteke giza eskubideen aldeko aktibista, bere sinaduraren bidez gobernuen gaineko ekintzak babestuz edota herrialde ezberdinetan jazarriak diren giza eskubideen defendatzaileei elkartasun-gutunak idatziz.
Baliabide didaktikoak interneten
Bibliografia
$ ! ) 1 + 4% 0 * ,*+,#' ,&" )+*"+ +
# ** * )" $ ) "+ $ +.
$ ! *' " "4& ( ) $ * "'& * &" * & *( 3 )" ) "+ $ +.
"
!"% " " ! " & # "& # #& $ #
! & " "& ! ! " ! ! ! ! " ! ! & ### !% ! " "
!" " " # % $ #
! & " !& ! " !" ! ! ! !"! ! & ! ! " ! ! & & &! & ### ! ! " % " ! "
#
"! # $ #
" ! " # " ! ! " ! ! & " ! & " !& " "& ! ! " ### !
" " !# " & ! # " & # "& "& & "&
& " "& ! & & & !" ! " " & ! ! ! " ! !" ! !" ###
' ! & #! ( "# # #&
$ #
" " !& " ! ! " "& ! ! & ! " ! & & ! & " !& ! ! &! ### % " " $
" '))" '3" + *+ " "'& * $ )"&+'
) '& $,"* *' " "4& ( ) $ * "'& * &" * & *( 3
*#, " #'&'%"#' *'0" $ + #,$+,) $ " ,),0#' !"+0 ,)) + %& *+/ &+ )& +"'& $
$ " ) * "+')" $ '(,$ )
$ " 2) 0 ,3' &"- )*" -"$$
* ) /#"&*'&
12
AMNESTY INTERNATIONAL
Filmografia Film komertzial ugarik lagun dezakete Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzen eta ulertzen. Ondorengoak iradokizun batzu dira. Filma ikusi ondoren eztabaida bat egin daiteke, jarraian proposatzen diren galderen ildotik:
• Zer gertatzen da istorioan? • Nor da protagonista? • Noiz, non, zein egoeratan‌ gertatzen da? • Filman giza eskubideen urraketarik azaltzen al da? • Zehazki, zein eskubide ez dira, zure ustez, errespetatzen?
• Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren zein atalekin du zerikusia? • Espainiar Konstituzioaren zein atalekin uste duzu dutela erlazioa ďŹ lman ikusitako giza eskubideen urraketek? • Nor da biktima? • Nor edo nortzu dira erantzuleak? • Zer sentitu duzu ďŹ lma ikusterakoan? • Gaur egun halakorik gertatzen dela uste al duzu? • Biktimarekin identiďŹ katuta sentitu al zara? Inoiz antzeko zerbait gertatu al zaizu? • Ezagutzen al duzu antzeko zerbait gertatu zaion inor?
• Zer deritzozu gaiari buruz?
" $ !
:4*:'4 >+.'7 .':77+4 ('>9+71+7/'
7'49>/' 9'2/'
3/4:9:
3/7 :89:7/)' 5.4 %55 57*'4 !+)599 '9/' :4* +.*/ .'7+, /*2+= !)599 !6/1+ ++ +9' !9+,'45 $+4+7:85
/23'1 3:4*:'4 >+.'7 >'>6/ .':7 '454/351 +>(+.'77'7+4 ':71' *:9+4 (57751' /82'9>+4 *: -'(+>/'7/ -'/<59'8:4+/ +9' /4*'71+7/'7/ ':77+ +-/4 (+.'77' &'>6/ *51:3+49'2+9'15 ('15/9>'1 .':7 ('9 *: 6759'-54/89'
! " !
!+-:79'8:4' 457('4'15'7+4 +81:(/*++4 ':71'
2+3'4/' 3/4:9:
257/'4 +4)1+2 ;54 544+783'7)1
+7* %/+82+7 1'6/9'/4' !9'8/ '49>/4'15 2+3'4/'7 77+6:(2/1' +3517'9/1515 652/>/' 8+17+9:15 5,/>/'2 >57759> ('9 *' '4 +57- 7+=3'4 /*'>2+ 586+98:' +9' ./89' '7/' !/+2'4* '1957+8' ,'3'9:' +86/' */9>'4 '-/4*: */59+ +9' +> *' 0'(+9>+4 >+/4 4+:77/9'7'/45 +7'-/4-5 *:+4 2'4 .577+1 (+7+ (/>/9>'4
8'8:4 +81:(/*+'
77+8:3' '9:' 3/4:9:
+74'4*5 +/7+22+8
+4/'15 2+1: :77:4 ('9+'4 "+88' :'=2+ '19/(/89' +7'/2 *:9+ +7'7+1/4 >/.5'4 (+79'15 3+*/1: ('9+1 /.+8 +-/4 *: +9' '>9'74' -:>9/+1 6'8/5 ./21+9' ('9 '*/+7'>9+4 *:9+ '/4' :89/4 :'=2+ ./2*'15'7+4 8+4'77'1 +> *: (+798/5 5,/>/'2' 549>'9 .'79: +9' (+7+ 1'(:> /1+79>+4 .'8/15 *' 15486/7'>/5 .'4*/ ('9 ':71/9:>
$ ! !
.'>9:9'15 -'9'>1+9'15 .':77'1
86'/4/' 3/4:9:
'7/'45 '77585 8'(+2 5/<+9 ';/+7 57):+7' +74'4*5 +?4 *+ 7'45' %/3 %+4*+78
/23 *51:3+49'2 .54+1 '.'>9:9'15 (589 17/8/'2*/7+4 (/19/3'1 ':71+>9+4 */>1/-: '77+9' 3+*/'9/157/1 0'859>+4 +> *:9+4 (/ +4*+3/' +9' ./7: -'9'>1' '73'9: .'-'8+15 -'/<59'8:4' 25-:7+'7+4 -'/<59'8:4' #-'4*'15 .':7 852*'*:'1 54-54 >/(/2+4 ':71'15 /4*'71+7/' 8+<:'2' +9' 5254(/'15 2+1:'2*'9:9'15 4+1'>'7/'1
& # !
72/0/5 (+7+/>1+7/'
77+8:3' '9:' 3/4:9:
+4 5').
'9577/ 6'1/89'4*'77' *:+4 -'>9+ +815>/'7 3:8:23'4 ('9+1 4+81' 1'952/15 ('9 +>'-:9: *: +7'/+49>'15 3'/9'8:4 +72'>/5' *+4' (+89++49>'15 /7'/4 +72/0/585 ('9 *'
" %
4*'71+7/' -+77'4
3/4:9:
"+77= +57-+
':2 :8+8'('-/4'7+4 (+4+9'15 /8957/5' 1549'9>+4 *:+4 ,/23' :'4*'15 .59+2 ('9+9'15 -+7+49+ .54+1 .:9:+4 +9' 9:98/+4 '79+15 -'9'>1' 5*5298:' .'8/ >+4+'4 3/2' 7:'4*'7 ('/45 -+./'-57+4 (/>/9>' 8'2('9: >:+4
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
13
Amnesty International giza eskubideen alde lanean diharduen mugimendu global bat da, ikerketaren eta aktibismoaren bidez. Bere ikuspegia Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta beste zenbait nazioarteko arautan babestuta dauden eskubideak pertsona guztiek goza ditzaketen mundu batena da. Amnesty International 150 herrialdetan kokatuta dago eta ez du inongo gobernurekin, ideologia politikorekin, interes ekonomikoren edota erlijio sinesmenekin loturarik. Ez du inongo gobernurik babesten edo erasotzen, eta era berean, ez ditu ere babestu nahi dituen pertsonen iritziak babesten ez erasotzen. Bere interes bakarra giza eskubideen babes inpartziala da.
© Amnistía Internacional Publicaciones, 2008 C/ Fernando VI, nº 8 – 1º izda. 28004 Madrid www.es.amnesty.org
Lege gordailua: ISBN: 978-84-936663-3-0
AMNESTY INTERNATIONAL ESPAINIAR ATALA Espainiar idazkaritza C/ Fernando VI, 8 - 1º izda. 28004 Madrid Tel: 902 119 133 equipo.educacion@es.amnesty.org www.es.amnesty.org
ARGAZKI KREDITUAK Argitarapen honetan erabilitako argazkiek ondorengo gordetzaileek gordetako eskubideak dituzte: © AI: 2., 4., 11., 16. (goian), 17. (goian), 19., 20., 21., 22., 28. 30. (ezkerretan) eta 31. orrialdeak © Preda: 17. orrialdea (behean) © Private: 16. (behean) eta 30. (erdian) orrialdeak © Rafa Castell: 29. orrialdea (goian) © Rocío Carneros: 9., 12., 13., 23., 27. eta 30. (eskubitan) orrialdeak © UN Photo: 10. eta 29. (behean) orrialdeak © Yamil Cure: 19. eta 32. orrialdea Diseinu grafikoa: Yamil Cure. Inprimatzea: Artes Gráficas Palermo.
Eskubide guztiak gordeak. Argitarapen honek egile-eskubideak ditu. Edozein moduz zabal daiteke, tasarik ordaindu gabe, hezkuntza-helburuak edota giza eskubideen zabalkuntza direla eta, baina salmenta galerazita dago. Egile-eskubideen jabeek egiten diren erabilpenez jakinaraziak izan daitezen erregutzen dute, lanaren eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko. Testu hau beste edozein egoeratan zabaltzeko, berau beste argitarapenen batean erabiltzeko edota itzuli edo moldatzeko, aurrez argitaletxearen idatzizko baimena eskuratu behar izango da.