Aldizkari osoa 2013

Page 1

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Agur lagunak, zintzoak izan eta asko ikasi !!

EGUN ON!!

Oporretan ere euskeraz jo ta ke !!

2013ko EKAINA www.arteagabeitiaeskola.net/blog


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2. URTE A

3. URTE A

2. URTE B

3. URTE B

5. URTE A

4. URTE A

5. URTE B

4. URTE B

2. URTE C


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Gure irratiak Balki-Talki du izena. Ostegunero 1.zikloko umeok irratsaio berri bat eskaintzen dugu. Oso berri interesgarriak ematen ditugu. Egin eta gero, eskolako blogean eskegiten dugu zuek entzun ahal izateko. Bai ikastetxean, bai etxean entzun ahal dira irratsaioak. Asko gustatzen zaigu ekintza honetan parte hartzea. Ez galdu irratsaioa! Astero zuekin gaude!

2. MAILA B

1. MAILA A

1. MAILA B

1. MAILA B

1. MAILA B

2. MAILA A

1


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

KAIXO ARTEAGABEITIATARRAK AURTEN ESKOLAN HASI BERRIAK ETA PRIMERAN PASATZEN DUGULA JAKINARAZTEN DIZUEGU ARGAZKI HAUEN BIDEZ. GURE ESKOLAKO EGUNEROKOA. IKASKIDEEKIN DISFRUTATZEN DUGU, JOLASTEN ETA DANTZATZEN.

EGUN ON!!

TXOKO BAKOITZEAN MATERIAL DESBERDINEKIN JOLASTEN DUGU.

2

KORROAN GAUDENEAN GAILETAK JATEN DITUGU ENERGIA PIZTEKO. ETA BATZUETAN KONTZERTUAK DITUGU.

SIKOMOTRIZITATE GELAN PIRATAZ MOZORROTUTA ETA SALTO EGITEN PRIMERAN PASATZEN DUGU. ZE GOZO JATEN DUGUN JANTOKIAN, UM UM UM ! ETA GERO LOTARA AMETS EDERRAK IZATERA.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI ‌! biribila il a t z u begira Begira,

EGUN ON!!

Ze in

ond oj otz en

!!!

da!! a n e ber a ho u d un n m e t a Pir

Etxetxoan jolasten...

i an ala Korru

du en

, alai.

..

Jan,

jan, j

an et a

jan...

2 URTE 3


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Bost urteko umeak artista handiak garenez azaroan GUGGENHEIM museora joan ginen beste artisten lanak ezagutzeko. Barruan ibilaldi bat egin genuen eta artelanak ikusi genituen, baina gehien gustatu zitzaiguna‌ tailerrak izan ziren!

PRIMERAN PASATU GENUEN!

5 URTE 4


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Joan den abenduaren 12an, Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen pelikula bat ikustera: “WINKYREN ZALDIA”. Hona hemen pelikularen sinopsia baita guk egindako marrazkiak ere.

“Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean, aitak txinatar jatetxe bat bertan du eta. Hasieran, oso egoera gogorra da Winkyrentzat, hizkuntza berri bat ikasteaz gain, lagun berriak egin behar baititu. Behin, eskolan egun gogor bat igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo. Handik aurrera, egunero joango da zalditxoa ikustera, baina bere gurasoek ez dute bere zaletasun berria batere gustuko. Egun batean, pottoka gaixotzen da eta, lotan jarri behar dutenean, bere zaldia izan nahi duela erabakitzen du. Hala, Winkyk San Nikolasen berri izaten du eskolan. Gizon bizardun zahar hori zaldian ibiltzen omen da eta opariak banatzen dizkie haur txintxo guztiei. Winkyk, jakina, badaki zer nahi duen harengandik: ZALDI BAT!! KAIXO LAGUNOK

2. MAILA A 5


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Nahiz eta gezurra irudi, 3 urteko ikasleak, aurten, elurretara joan ginen. Primeran pasatu genuen eta izugarrizko panpina egin genuen. Horretarako taldeka banandu ginen gorputza, kapela, taupaka eta abar osatzeko. Oso dotorea geratu zitzaigun. Ikusi, ikusi‌. Kaix o la guna prim k, eran pasa ari g tzen ara elur panp rezk ina o e gi t en!!!

Hau poza!!! Beti nire lagunekin.

3. URTE 6


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Kurtso hasieran 3. eta 4.mailakoak Sarriko Unibertsitatera joan ginen " Formen errebelamendua " liburua entzuteko. Esferita protagonista zen, beti bazter batean zegoen forma geometrikoak nola borrokatzen zuten ikusten.

EGUN ON!!

Bat-batean hitz egiten hasi zen eta ez borrokatzeko esan zien. Hasieran ez zuten kasurik egin baina borobil formak ondo portatzen hasi ziren eta gero besteak. Azkenean guztiak batera pintore famatu batzuengana joan ziren koadro batean agertu nahi zutelako baina margolariek ezin zuten forma geometrikak margoztu, beste koadro batzuk egiten ari zirelako. Azkenean margolari batek Esferitari erretrato bat egin zion. Gure gustukoa izan zen, oso ondo pasatu genuen eta gainera txango bat bezala izan zen, metroz joan ginen, dena oso dibertigarria zen. Eskulanak ere egin genituen eraikinak prestatzen.

Oso interesgarria dela ematen du

4.MAILA 7


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

BIDE HEZIKETA 3.mailako ikasleok otsailaren 19an Bide heziketara joan ginen. Hasieran, barruan egon ginen eta oinarrizko arauak bai oinezkoenak bai ibilgailuenak azaldu zizkiguten. Gero kanpora joan ginen. Bi taldetan banatu gintuzten: batzuk oinezkoak ginen eta besteak bizikletaz eta trizikloekin ibili ginen eta gero alderantziz. Eguraldi ederra izan genuen eta primeran pasatu genuen!!

3. MAILA 8


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

LHko 2.ziklokoak antzerkira joan ginen “Kafka eta panpina bidariaria� antzezlana ikustera. Istorioa asko gustatu zitzaigun ; kontatuko dizuegu nolakoa zen...

EGUN ON!!

Franz Kafkak, urte bat hil baino lehen, Berlingo parke batean ikusi zuen neska bat, Elsie deituta, negar egiten panpina galdu zuelako. Franz Kafkak esan zion bere panpina ez zela galdu, bidaiatzera joan zela baizik. Gero, Elsie lasaitzeko, Franz Kafka jaunak esan zion panpinaren eskutitz bat zeukala, baina Elsik galdetu zion zergatik zeukan eskutitza, Kafkak erantzun zion panpinen postaria zelako eta esan zion hurrengo egunean eskutitza emango ziola. Ondoren, bere etxean kontatu zion guztia bere emazteari. Berak bere panpina atera zuen eta eskutiza idatzi zuen. Amaieran, aste asko pasa ondoren, Kafkak emakumearen panpina eman zion Elsieri pakete moduan eta Dora izena jarri zuen.

4. MAILA 9


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Martxoaren 15ean, Barakaldoko Txistu banda eskolara etorri zitzaigun eta Txistu bandan dauden instrumentuei buruzko ipuin bat kontatu ziguten. Gero, instrumentu ezberdinen argazkiak ikusten utzi zizkiguten eta amaitzeko, abesti bat jo zuten. Oso dibertigarria izan zen eta primeran pasatu genuen!!!

4. URTE 10


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Ikasturte honetan 5. mailakoek txotxongiloekin antzezteko bi

ipuin prestatu ditugu: “Txanogorritxo” eta “Hiru txerrikumeak”. Martxoaren 21ean bi saio ezberdinetan antzezpena egin genuen. Lehenengo saioa 2 eta 3 urtekoen aurrean eta bigarrena 4 eta 5 urtekoentzat izan zen. Entsegu asko eta lan handia egin arren Haur Hezkuntzako umeen poza ikusi eta gero merezi zuela pentsatzen dugu.

5.MAILA 11


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Aurten 18. KORRIKA ospatu da eta martxoaren 22an Barakaldora heldu zen. Gure eskolan aldez aurretik ilusio handiz dena prestatu genuen. Ikasle guztiek gure petoak margotu genituen eta gurasoek oso pankarta polita egin zuten. 5. eta 6. mailakoak KORRIKA nagusian parte hartzeko asmoz goizeko hamaikak aldera eskolatik irten ginen eta Zuazo eskolatik hurbil itxaroten geratu ginen. Urrunetik korrikalariak ikusi genituenean denok gure pankarta atzean jarri ginen, gure hankak indarrez mugitzen hasi ginen eta gure eskolaraino ziztu bizian heldu ginen. Gure lekukoa 4. mailakoei pasatu eta gero KORRIKA txikian ere parte hartu genuen. Mezua irakurri ondoren patioan jolasten geratu ginen. Baina hor ez zen dena amaitu, arratsaldean gurasoek jai eder bat prestatu zuten eta hor denetarik egon zen: auzoko eskoletako ume eta familiekin berriro KORRIKA-ri ekin genion eta gure eskolara heldu ginenean txalaparta, musika eta txokolatada gure zain zeuden.

Zelako egun borobila!

6. MAILA 12


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Azken urteotan bezala, 6. mailan bertsolaritza ikasteko aukera izan dugu. Urtarrilean hasi ginen eta maiatzera arte hainbat doinu, bertsolarien izenak eta abar ikasi ditugu. Baina, esateaz gain ikusiko duzue egia dela. Irakurri, irakurri‌ Seigarren mailakoek oraintxe dute hitza gustokoa duguna da bertsolaritza

Errimak egitea ematen du erreza batzuetan guretzat da oso nekeza

Doinu, neurri, errima hori izan da dena ta bertsolarientzako garrantzitsuena

Hasierako bertsoak egon ziren oker baina ikasi dugu guk Unairi esker

Azkenean bertsoak egin ditugu ba erakusteko ordua oraintxe heldu da.

Jo ta ke ibili gara kantatutzen penak guztiok bihurtzeko Bilintx bezain onak

6. MAILA 13


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

4 URTE B Klaseko ume baten ama etorri zaigu planetei buruz hitz egiteko. Zein ondo azaldu digun zenbat planeta dauden unibertsoan, eta Pluton‌,Zer gertatu da Plutonekin?.Badakizue zuek? Azalpenak eman ondoren gure gustoko planeta bat egin genuen berak ekarritako materialarekin. Mila esker amatxu

4 URTE B 14


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Nahiz eta eguraldia aproposa ez izan, ilusioz beterik Basondora joan ginen autobusez. Ailegatu bezain pronto, motxilak utzi eta animaliak ikustera abiatu ginen. Hango monitoreek , zer izena duten, zer jaten duten, eta animaliei buruzko hainbat gauza azaldu zizkiguten. Animalia basatiak ikusi genituen: bisonteak, otsoak, gameluak, arrano bat, hontzak, e.a.; etxe-abereak ere ikusi genituen: oiloak, txakurrak, txerriak, untxiak, e.a. Baina ez genituen bakarrik animaliak ikusi, entzun eta ukitu ere egin genituen. Ondoren, jan, jolastu pitin bat eta gero autobusean lotan geratu ginen gehienok. Egun ederra pasatu genuen!

3 URTE 15


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Ikasturte honetan Matematika arloari, beste era batez ekin diogu. Astean behin, Lehen Hezkuntza osoan, saio bat eman diogu arlo honi Matematika tailerrak egiteko. Gela bakoitzean, lau talde desberdinak osatuz eta lan kooperatiboaren bitartez, taldeko lanean aritu gara:

-Buruketak, eguneroko errealitatea irudikatuz -Geometria -Jolas desberdinak -Kontzeptuak: neurria, edukiera, pisua,orduak‌ Honela, beste era batez ikasten, ondo pasatu dugu. Hona hemen argazki batzuk:

2. MAILA A 16


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Apirilaren 23an IĂąaki Zubeldia idazlea gure eskolara etorri zen.Goizean, liburutegian 3. eta 4. mailakoekin egon zen, eta arratsaldez, gurekin, 2.mailakoekin.

EGUN ON!!

Hasieran, guk klasean irakurritako bi liburu, “Xipristin fantasmatxoa “eta Salimarentzat oparia, kontatu eta azaldu zizkigun eta guk galdera batzuk egin genizkion bere lanari buruz. Gero,berak ekarri zituen beste bi ipuin kontatu eta marratzaileak egindako irudi politak erakutsi zizkigun. Ondoren, bi ipuin gehiago kontatu zizkigun eta oso dibertigarriak izan ziren. Oso ondo pasatu genuen, benetan. Bukatzeko, gure liburuak sinatu zituen eta poz-pozik eman genizkion Charori liburutegian gordetzeko. Ondo pasatu nahi baduzue, badakizue, liburutegira joan eta has zaitezte irakurtzen!

2. MAILA B 17


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Apirilak 29an, bost urteko umeak O単atira joan ginen. Han, natur eskolakoak gure zain zeuden; eskolan bertan hamaiketako jan genuen eta jan ondoren basora abiatu ginen han bizi diren animaliak ikustera. Basoa ikusi eta gero baserrietara joan ginen abereak ikusteko (oiloak-oilarrak, untxiak, txakurrak-katuak, behiak-txahalak, zaldiak eta abar). Hango paisaia zoragarria iruditu zitzaigun. Natur eskolara itzultzerakoan bazkaldu genuen eta tailerrak egin genituen.

HAU EGUN ZORAGARRIA PASATU GENUENA!

Ni ere joan ahal naiz ?

5 URTE 18


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Joan den maiatzaren 14 an 1. mailakoak Barakaldoko Antzokira joan ginen “Arratoitxo Pinpirina� ikustera. Arratoitxoaren pertsonaia asko gustatu zitzaigun eta baita bere istorioa ere. Arratoitxoak ez zeukan soineko berezia bere lagunekin azokara joateko. Asko pentsatu ondoren xingola bat ipini zuen buruan. Hurrengo egunean, zorua erratzarekin garbitzen zuen bitartean urrezko txanpon bat aurkitu zuen. Katuak urrezko txanpona nahi zuen eta lortzeko berarekin ezkontzen saiatu zen. Arratoitxoak bere lagunen laguntzaz katuak bera engainatu nahi zuela ulertu zuen. Azkenean bere betiko lagunekin geratu zen azokara joateko.

1. MAILA A 19


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Maiatzaren 15ean Arteagabeitia, Mukuxuluba eta Ibaibe ikastetxeetako 3.mailako neska mutilok Clara Campoamorrera joan ginen. Hasieran eskeini ziguten antzerkia oso polita izan zen. Gero, lau taldetan banatu gintuzten eta talde bakoitzak “Tribuko kapitaina� aukeratu zuen eta altxor bilaketa egin genuen. Ondoren, liburu aldaketa egin genuen eta bukatzeko, zozketa txiki bat egin zen eta gure klaseko hiru umek irabazi zuten. Hau zortea hau! Pa-ta-ta!!

Begira nire liburua!!

3. MAILA A 20


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Kaixo Arteagabeitiako lagunok, nire izena Gabriel da. Ez naiz Arteagabeitia eskolako distiratsuena, baina asko gustatzen zait. Bi urtetik hemen nago eta oso ondo ezagutzen ditut jendea , instalazioak , arauak... Oso ondo pasatu dut eta hain zuzen gustura nagoenean, Joan behar dut ! Bueno asko maite zaituztet eta hori ... Musu bat : Gabriel. Kaixo. Nire izena Eider da.7urte daramatzat ikastetxe honetan. Oso ondo pasatu dut, dena oso dibertigarria eta ona izan da.Guk ez dugu nahi joaterik, baina heldu zaigu joateko ordua. Lagun asko egin ditut eta denok oso ondo pasatu dugu. Ez ditut inoiz ahaztuko irakasleak, ikasleak eta, noski, jokatu ditugun futbol partidak oso onak izan dira eta. Espero dut laster ikustea. Ez dut inoiz ahaztuko Arteagabeitia eskola. AUPA ARTEAGABEITIA ESKOLA!!!!!! Eskerrik asko. Kaixo, Paula naiz. Arteagabeitia eskolan bederatzi urtetan egon naiz eta orain ez dut hemendik joan nahi. Arteagabeitian primeran egon naiz. Irakasleak oso ondo portatu dira eta pazientzia handia eduki dute. Nire lagunekin momentu on asko eta asko eduki ditut. Beti eramango dut Arteagabeitia eta bere jendea nire bihotzean. Musuak. Kaixo, Uxue naiz. Arteagabeitiara bi urterekin etorri nintzen. Denbora luze eman dut eskola honetan, eta ez dut hemendik joan nahi. Primeran pasatu dut festa eta irteera guztietan. Irakasleak oso ondo portatu dira nirekin, eta beti gogoratuko ditut eskola honetan pasatu diren momentu guztiak. Bihotzean eramango dut Arteagabeitia eskola. Besarkada handi bat. AUPA ARTEAGABEITIA!!!

6. MAILA A 21


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo, Sufiane naiz eta 8 urte eman ditut Arteagabeitia eskolan. Nire bizitzaren momenturik onenak izan dira, Badakit maisuek eta andereĂąoek pazientzia handia izan dutela nirekin, horrexegaitik, eskerrik asko esaten diet nire partetik. Baina, orain nire momentua heldu da eta joan behar dut. Ez dut nahi eskolatik joan, nire bihotzean izango ditut Arteagabeitia eta bere jendea. Besarkada haundi bat guztiontzat! Kaixo, Sara naiz. Hamaika urte ditut. Denbora luze daramat hemen, eta orain ez dut joan nahi. Bi urtetik hemen egon naiz eta orain pena ematen dit joateak.Oso ondo pasatu dut, ez ditut ahaztuko inoiz ikasleak, irakasleak eta Arteagabeitia eskola. Besarkada bat

Dani Hemen egon naiz txikitatik, eskola honetan, eta oso ondo pasatu dut. Lagun asko egin ditut eta beti jolasten dut beraiekin. Pena ematen dit hemendik joateak eta institutora joateak hemen ditudalako nire lagunak. Gehien gustatu zaidana izan zen Ezagutu Barakaldo “El Pobal� burdinolara joan ginelako. Agur eta ikusi arte! Txikitatik egon naiz eskola honetan, eta lagun asko ezagutu ditut. Dibertigarria izan da Arteagabeitian ikastea eta jolastea. Eskolako anderenoak oso jatorrak izan dira. Ibilaldiak oso dibertigarriak izan dira, batez ere, azkeneko ibilaldiak. Antzerki asko egin ditugu eta oso politak geratu dira. Gehien gustatu zaidana inauteriak izan dira mozorroak eta koreografiak egiten eta asmatzen. Agur eta aupa Arteagabeitia!

22


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo, Raul naiz. Hiru urterekin etorri nintzen eta 6. mailara arte oso ondo pasatu dut. Andere単oak nirekin oso ondo portatu dira. Nik ez dut joan nahi, baina ez dago beste irtenbiderik. Lagun asko egin ditut, baina berriro ikusiko ditut institutoan. Gauza asko ikasi ditut hemen, eta irakasleei eskerrik asko esan nahi diet.

EGUN ON!!

Agur eta ikusi arte.

Kaixo, nire izena Sarai da. 4 urterekin etorri nintzen eskolara, Eskola hau izugarri gustatzen zait. Ez dut joan nahi, baina orain joateko ordua heldu da. Ezagutu Barakaldon, bertsolaritzan eta gauza gehiagotan primeran pasatu dut. Egun batzuetan etorriko naiz zuei bisita bat egiten. Agur eta musu bat. Endi ka

Nire izena Endika da eta 11 urte ditut. Oso ondo pasatu dut Arteagabeitian, baina joan behar naiz. Nire lagun guztiekin joango naiz institutora. Oso lagun onak egin ditut Arteagabeitia eskolan. AUPA ARTEAGABEITIA!

Ni Fatine naiz, eta 5.mailan etorri nintzen . Arteagabeitian oso ondo pasatu dut eta lagun asko egin dut. Neskak, mutilak eta anderenoak oso jatorrak izan dira . Arteagabeitian asko ikasi dut , eta ez dut joan nahi, baina joan behar dut gehiago ikasteko Musu bat denentzako.

Kaixo, nire izena Xabier da, 2 urterekin sartu nintzen eskola honetan. Gustura egon naiz Arteagabeitian. Ikasleekin oso ondo egon naiz, baina, orain joateko ordua heldu da. Lagun asko egin ditut eta bitartekaria izan naiz. Irakurri nuen korrikaren mezua, eta bertsoak egiten ditut. Oso ondo egon naiz Arteagabeitia ekolan. Musu bat nire partetik. 23


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo lagunok, Asier naiz eta 3 urte egon naiz. Artegabeitia eskolan. Oso ondo pasatu dut, batez ere, nire lagunekin. Trueba Institutora joango naiz. Ondo pasatzea espero dut AGUR LAGUNOK ONDO PASA ARTEGABEITIA ESKOLAN MUSU BAT :ASIER Kaixo laguneak,David dut izena eta 11 urte ditut. Izugarri gustatu zait Arteagabeitia eskolan egotea, lagun asko egin dudalako eta asko ikasi dudalako. Gehien gustatu zaidana: irakasleak oso jatorrak direlako, oso ondo irakasten dutelako eta txango asko eginten dutelako. AGUR ARTEAGABEITIA! Kaixo. Fatima dut izena 8 urtetik hona egon naiz eskola honetan. 2013 nire azken urtea da ,baina, nik ez dut eskola honetatik joan nahi. Eskola honetako festak, txangoak, lagunak, irakasleak eta abar ezin izango ditut ahaztu. Ni eskola askotan egon naiz eta Arteagabeitia eskola nire gogokoena da. Agur denoi eta muxu bat, batez ere, Karmeleri. Kaixo, nire izena Leire da. Eskola hau asko gustatu zait eta ondo pasatu dut. 2 urtekin etorri nintzen eta lagun asko izan ditut, baina orain eskolatik joan behar dugu. Ez ditut inoz ahaztuko gure Aste Alai-ko jolasak eta baita gure irteerak. Ez dut eskola hau inoiz ahaztuko eta beti nire bihotzean egongo dira eskolako oroipenak. AUPA ARTEAGABEITIA!!!!!!!!!

Eeee!! Itxoin apur batean! Nik ere agurtu nahi zaituztet. Zorte haundia izan eta asko ikasi !!Espero dugu zuek berriro ikustea! 6. MAILA A 24


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2. MAILA B

1. MAILA B

1. MAILA A

2. MAILA A

3. MAILA

6. MAILA

4. MAILA

5. MAILA A

IRAKASLEOK


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Guztiok batera eskola eraikitzen

Aldizkaria guztion artean egin dugu eta 6.mailakoek burutu dute.

GURASOAK, BETI LAGUNTZEKO PREST…

AGUR NAGUSITXOAK, ONDO IBILI !! ESKOLAN BETI GOGORATUKO ZAITUZTEGU.

JAIAK BAI ALDARRIKAPENAK ERE BAI!!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.