EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
2011KO EKAINA www.arteagabeitiaeskola.net/blog
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
EGUN ON!!
3 URTE B
5 URTE B
2 URTE
4 URTE A
5 URTE A
3 URTE A
4 URTE B
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
EGUN ON!!
Begira, begira, eskolan asko ikasteaz gain‌zein ondo pasatzen dugun!!!!!!
2 URTE 1
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Urtero bezala, aurten ere, abenduaren 22an Olentzero menditik Arteagabeitia eskolara etorri zen gu bisitatzera. Olentzero leher eginda ailegatu zen opari asko zekarrelako. Opariak hiru, lau eta bost urteko umeen artean banatu zituen. Hori dela eta, umeak poz-pozik jarri ziren. Hurrengo urtean berriro etortzea espero dugu!
3 URTE 2
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Otsailaren 17an, Uruguayko idazle baten bisita jaso genuen, umeentzako liburu anitzeko egilea. Eskolan landutako liburua “Tomás y el lapiz mágico” izan zen . Oso liburu dibertigarria iruditu zitzaigun eta gustora irakurri genuen. Bisita egunean, liburua aipatzeaz gain, galdera batzuk egin genizkion berari buruzko beste gauza batzuk ezagutzeko asmoz. Oso pertsona hurbila iruditu zitzaigun. Amaieran, liburu guztiak sinatzea eskatu genion eta berak gustora egin zuen, nahiz eta 28 izan. Eta gureak ezezik, eskolan liburutegian ditugunak ere sinatu zituen: “Tomás y la goma mágica”, “Nork laguntzen du etxean?”, “Tento y el Mar”, “Asmakizun polita!” “La mona Berta”..., besteak beste . 2.MAILA
3
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Abenduko tailerrean pixka bat nagusitu ginen. Ziortzarekin asko ikasi genuen. Berak erakutsi zigun neskak eta mutilak gauza berberak egin ditzakegula berdin-berdinak ez bagara ere. Horregatik handitzean, bakoitzak nahi duen lanbidea aukeratu ahal izango du. Gure burua marrazten eta nolakoak garen deskribatzen ere, ikasi genuen; noiz gauden alai edo triste eta zergatik. Jakina, lagunekin eta etxekoekin nola portatzen garen eta zer egin dezakegun gure inguruko beste pertsonak pozik eta alai egon dai-
4
1.MAILA
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Martxoan Mercabilbaon egon ginen neska batekin eta gauza asko erakutsi zizkigun . Merkabilbao Basaurin dagoen merkatu handi bat da. Hona txikizkariak , gure dendetako saltzaileak , fruituak , barazkiak eta arrainak hemengo handizkariei erostera etortzen dira egunero goizeko bostetan. Fruituak eta barazkiak bi pabiloitan saltzen dira eta arrainak beste batean. Bananak hozkailu handi batzuetan gordetzen dituzte horiak ipintzeko. Ibilbidean hozkailu handi batean sartu ginen, ze hotza egiten zuen hor barruan! Azkenean tailer bat egin genuen. Arrainei buruzko bideoa ikusi ondoren arrain freskoak aztertzen ibili ginen eta bukatzeko pintxo eta zuku bat hartu genituen eta laranja batzuk oparitu zizkiguten.
3.MAILA
5
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
EGUN ON!!
Izenburu hau aukeratu dugu bi arrazoiengatik: 1. Alde batetik, 1., 2.A eta 2.B mailako ikasleok Guggenheim museora egindako bisitaldia aipatzen badugu. Han, “Puppy”, “Ama” armiarma, “Tulipanak”, laberintoak, letra mugikorrak, museoa barrutik eta hainbat koadro ikusteaz gain, ARTElan batzuk egin genituen tailer batean. Oso ekintza interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzaigun. Hona hemen Puppyrekin egindako argazki bat:
2. Beste alde batetik, esan behar dugu aurtengo Inauterietako gaia ARTEA izan dela eta guk aukeratutako mozorroa Puppyrena izan dela. ONDO APROBETXATU DUGU!!! EZTA??
EA NORK AUSARTZEN DEN ESATERA GURE ESKOLAK ARTERIK EZ DUELA!!!
2.MAILA 6
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Ihauterietan oso ondo pasatu genuen. Eskolak oso gai polita proposatu zuen mozorratzeko; ARTEA. Guk arte abstraktoa aukeratu genuen, eta, Matissen, artista famatu bat, collageak ikusita, gure collage propioak sortu genituen. Lan handia izan genuen: etxetik aldizkariak eta egunkariak ekarri, paperak moztu eta, azkenik, paperak itsatsi. Oso politak eta desberdinak egin genituen. Eskolako guztiok ospatzeko eguna zenez, aldez aurretik ikasitako dantzak dantzatu genituen. Gure lan handia saritzeko, txokolate gozoa hartu genuen.
1.MAILA 7
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Martxoaren 18an, 5. mailakoak Bilboko Arte Eder Museora joan ginen. Heldu bezain laster, sarreran argazki batzuk atera genituen. Hamarretan museoa ireki zuten eta berokiak uztera joan ginen. Cesarrek (hango gidariak) azaldu zigun zer egingo genuen eta karpeta (dossier) eta arkatz bat eman zigun. Lehenengoz marrazki bizidunen bi filme ikusi genituen eta kolore asko agertzen ziren. Gero zortzi koadro ikusi genituen. Koadro batzuk oso tristeak ziren, beste batzuk, ordez, oso alaiak. Batzuk kolore asko zuten eta beste koadro batzuk ez‌ Hasieran ez genuen asko ulertzen, baina pixkanaka koadro bakoitzak zer esan nahi zuen asmatzea lortu genuen.
Poz-pozik itzuli ginen eskolara!!
5.MAILA
8
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
EGUN ON!!
koek
Urtero bezala, Barakaldoko hainbat eskoletako 4. maila-
“Hitz batuâ€? programan parte hartu dugu. Ekintza hau hiru astetan zehar burutu da eta helburua ipuin bat asmatzea da. Lehenik, ostegun arratsaldetan Pedro izeneko monitorea etorri zaigu ikastetxera. Ez pentsa erreza denik! Denok dakizuenez ipuin batek hiru atal ditu: hasiera, korapiloa eta amaiera. Ba, atal bakoitza, taldeetan pentsatu, beste taldeei kontatu, gero denon artean adoztatu eta gehien gustatu zaiguna aukeratu. Amaitzeko‌ elementurik ikusgarrienak egin behar izan ditugu: marrazkiak. Ederto pasatu dugu ipuina prestatzen eta oso ondo eta polita egin dugunez, beste eskoletakoekin batera argitaratu digute . Maiatzaren 2an Clara Campoamor kultur etxean, ekitaldi berezi batean 2011ko liburu bana eman digute. 4.MAILA
9
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Denon artean izugarrizko koadroak egin genituen, baina ez genuen pintzelik erabili, tenis pilotak baizik. Beste egun batean eskulturak egin genituen Richar Longek egiten zituen bezalakoak. Artista batzuk aztertu genituen: Picasso, Miró, Matisse eta Andy Warhol. Oso ondo pasatu genuen haien artea aztertzen eta azkenik txango bat egin genuen, museo batera joan ginen “Guggenheim”-era. Han laberinto batzuetatik pasatu ginen, armiarma, Puppi eta Picassoak ikusi genituen eta amaitzeko laberinto bat osatu genuen.
5 URTE
10
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Azkenean martxoaren 31 heldu zen. Eskolako txikiak prest egun zoragarria pasatzeko. Gelan hainbeste lan egin ondoren animaliak ikusteko aukera izango genuen. Eta, nora ? Basondora. Nahiz eta astean zehar eguraldi txarra izan, goizetik eguzkia agertu zen eguna alaitzeko. Bidaia apur bat luzea baina merezi zuen. Ezetz asmatu nortzuk zeuden hor gure zain! Bai, bai, untxiak, zikoinak, katamotzak, hontzak, dortokak, oreinak‌ Guk bagenekien asko animalia hauei buruz baina hor, aurrez aurre ikustea zirraragarria izan zen. Beno, eta bukatzeko eta indarrak berreskuratzeko bokata goxoak. Egun zoriontsua benetan !!!
5 URTE
11
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Berriro aurten,Txistu Banda eskolara etorri da. Hau zorte on! Bakarrik txistua ez ziguten erakutsi,beste tresna batzuk eta laguntzaileak ere ezagutu genituen: silbotea, danbolina, atabala‌. Ez pentsa soilik entzuten egon ginenik, abestu, dantzatu eta jolastu ere egin genuen . Gustora entzuten, eta parte hartzen , ze ondo pasatu genuen!
4 URTE 12
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Pako Aristi idazlea, gure klasean izan genuen apirilaren 12ko arratsaldean. Hasteko, hiru lanbide ezberdinak dituela kontatu zigun: idazlea, kazetaria eta gidoilaria. Gero aukera ezin hobea izan genuen Pako Aristiri zuzenean galderak egiteko eta bere ahotik oso erantzun bitxiak eta interesgarriak jaso genituen. ¨Miren nunca mais¨ irakurri dugunez, liburu honi buruzko gauza asko argitu zizkigun. Guk bere lanari buruzko iritzien liburuxka bat oparitu genion eta berak liburuak sinatu zizkigun.
Arratsalde bikaina pasatu genuen!
5. MAILA 13
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Maiatzaren 6an, Bilboko Euskalduna jauregira joan ginen. Hara heltzeko metroa hartu genuen. Musikari buruz gehiago jakiteko eta Euskalduna jauregia barrutik ezagutzeko joan ginen. Ikusi genituen gauzak, hauexek dira: -Zuzendariaren partitura eta instrumentu bakoitzaren partitxela. -Musikarien ikasgelak. -instrumentuen biltegia. -Orkestrako perkuzionisten ensaioa entzun eta ikusi. -Eskenatokiaren atzeko partea ikusi genuen baita metalezko teloia ere. -Eserlekuetara joan ginen eta pianista bat pianoa jotzen ikusi eta entzun genuen. Oso ondo pasatu genuen eta asko gustatu zitzaigun. ERREPIKATZEKO MODUKOA!!!!
5. MAILA
14
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
Maiatzaren 17an, LHko ikasleok “ Clara Campoamor” kultur etxera joan ginen, ACEX programan parte hartzera. Han, hainbat tailer egin genituen : ordenagailuak, plastika, ipuin txikiak, eguzki-erlojuak, matematika jokuak…, besteak beste. Oso ekintza interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzaigunez, hona hemen argazki batzuk, zuekin konpartitzeko.
2. MAILA 15
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
16
Maiatzaren 17an, 4 eta 5 urtekoak Barakaldo Antzokira joan ginen arratsalde ederra pasatzera. Sartu bezain laster, hor zegoen pertsonaia arraro bat gure zain, ongi etorria emateko. Ez pentsa, batzuk pixkatxo bat izutu ginen baina eman zizkiguten izartxoekin laster pasatu zitzaigun. Antzerkia ikusten hasteko prest geunden. A, zer nolako sorpresa! Ez zen betiko antzerkia, guk geletan egiten duguna. Argia amatatu zen eta musika eta argiak eskenatokiaren jabe egin ziren. Liburu erraldoi baten hizkiak dantzan hasi ziren eta barruko pertsonaiak eta abenturak irteten hasi ziren guregana etortzeko.
BENETAN IKUSGARRIA !! 5 URTE
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
EGUN ON!!
2. MAILA B
1. MAILA
3 MAILA
4. MAILA
5. MAILA
2 MAILA A
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA LHHI
2 O 1 1 ESKOLAN, BARAKALDON ETA EUSKAL HERRIAN... GUZTIOK EUSKARAREN ALDE !!
BERRIAK GUZTION ARTEAN EGIN ARREN AZKENENGO LANAK ETA ALDIZKARIA BERA ERATU DUTENAK 5.MAILAKOAK IZAN DIRA.. ZORIONAK LAN EDERRA EGIN DUZUE ETA!!