IPUIN BILDUMA 5B. IZARREN HAUTSA

Page 1

MUNDUA ARRISKUAN


NESKATILA ESPEZIALA 3.000 urtean Jupiterren bizi zen June 20 urteko neskatila zen, azala granoz beteta eta berdea zuen. Bere izena June zen baina berari Heidi deitzen zioten beti hodeietan zegoelako. Oso irudimentsua zen beti amatsetan zegoelako eta kolorinez Janstea gustatzen zitzaion. Bere aitarekin eta ahizparekin bizi zen. Aitak 40 urte zituen, bere lana izarrekin irudiak egitea zen. Bere ahizpak 5urte zituen, zerua kolorekin margotzen zuen lasaitzen ziolako. Eta denei bere espazio-ontzian bidaiatzea guztatzen zitzaien.

Egun batean, Juneri buruko arazo bat gertatu zitzaion, atentzioa mantetzea kostatzen zitzaion. Adibidez: Bere aitak zerbait esaten zionean, Junek ezin zuen gogoratu aitak esandakoa. - June mesedez jaso plater zikinak, esan zion aitak. Ordu laurden pasa eta gero‌. -June!! Platerak mahai gainean jarraitzen dira, esan zuen aitak - Ez didazau ezer esan‌. Eta negarrez hasi zen June. Horrela egunero,aita eta ahizpa oso arduratuta zeuden, orduan, medikuarengana eramatea erabaki zuten. Jupiterren ez zegoen buruko arazoetako medikurik, orduan bere ezpazio-ontzia hartuta Lurrera abiatu ziren. Eta han ere ez zegoen buruko medikurik.


Ilargirako bidean asteroide batekin jo zuten , Junek buruan izugarrizko kolpea hartu zuen, eta kolpe horregatik gauza guztiak ahaztu zitzaizkion. Berriro espazio- ontzia martxan hasi zen eta Ilargira heldu ziren. Ilargira heldu eta han bai zegoen buruko medikua.

Medikuarengana joan ziren. -Egun batean June kolpe bat hartu zuen buruan eta hortik aurrera zerbait esaten diogunean berehala ahazten zaizkio gauzak esan zuen aitak. -Froga batzuk egingo diogu Juneri ikusteko zer daukan edo zer gertatzen zaion esan zuen medikukuak. Buruko froga egiten hasi zen eta medikuak esan zuen: -Buruan karramarro txiki bat du, ebakuntza bat egin behar diogu barruan daukan karramarroa ateratzeko. Gaur arratsaldean Juneri karramarroa burutik kentzeko. Arratsaldea June, aita eta ahizpa heldu ziren. Medikuarengana joan ziren eta Juneri ebakuntza egin zioten eta ebakuntza bukatu eta ondo atera zen. Eta Jupiterrera bueltatu ziren eta oso alai bizi izan ziren.

MARTEKO


ABENTURA IKARAGARRIA Bazen behin, 3080 urtean egon zela neska bat eta mutil bat, espaziora bidaiatu nahi zutela. Neska, Ainhoa, deitzen zen, ile beltza eta luzea zeukan, begi urdinak, betaurrekoduna, argala, altua eta oso oso azkarra. Mutila Aimar, ile hori motza zeukan, baxua, argala eta bere kolore guztokoena morea. Biek 15 urte zeukaten. Bilbon bizi ziren, bakoitza bere familiarekin eta lagun asko,asko zituzten.

Egurdian batean, jantokian, Ainhoa eta Aimar hitz egiten egon ziren denbora luze batez, baina konturatu ziren ez zekitela Espazio ontzia egiten. Hori zen arazo larriena.

Zorte onez arratsaldean, Espazio-ontziei buruz hitz egiten ari ziren eta ere ezan zuten nola egin, momentu horretan Ainhoa, oso adi zegoen, Aimar bezala.

Hurrengo gauean Aimarrek Ainhoari deitu zion: -Kaixo, bihar espazio ontzia egiten dugu??-Galdetu zuen Aimarrek oso pozik-. -Bale ez daukat arazorik -Erantzun zion Ainhoa-,Bihar 17:00 Ados??? – Bale, agur. Arratsaldean, Aimarrek eta Ainhoak espazio ontziko


piezak erostera joan ziren. Ondoren espazio ontzia egiten ari ziren. – Hau hemen, hori hor, bestea...-horrela zegoen Aimar hain kontzentratuta piezak ipintzen-. – Bukatu dugu!!! -Esan zuten pozik, Aimarrek eta AinhoakHurrengo 3 hilabeteak oporrak dira orduan ,Ainhoa bihar bidaia hasi ahal dugu!!-Esan zuen Super pozik Aimarrek-. Hori da! -Ainhoak erantzun zuen-. Hurrengo egunean. -Kaixo -esan zuen Aimarrek-. -Kaixo -Erantzun zion Ainhoak-. Minutu batzuk geroago Aimar eta Ainhoa espazio ontzian sartu ziren eta hasi zuten bidaia. 5,4,3,2,1 BAGOAZ!!!!!!!-esan zuten-. Ondoren lurratik atera ziren, 40 egun geroago Marten zeuden, elkarri begiratuz eta hau esan zuten: Zergatik ez dugu hemen bizitzen?-Aimarrek-. Mmmm...Bale ba-Ainhoak erantzun zion. Denbora pasatu zen, Egunak, orduak, baina gauza batetaz konturatu ziren, ikastola berriro hasiko zela baina beraiek ez zuten


berriro joan nahi. Orduan erabaki zuten ez joatea... Bost urte pasatu ziren eta lehenengo umea euki zuten, horrela da bizitza Marten.

10 Urte pasatu ziren, beraiek janaria egiten zuten, bigarren umea euki zuten, beraien ama eta aitaren dei asko jaso zituzten, lagunarenak, familiarena...Baina beraiek hor geratu nahi zuten betirako. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Ermuko plazan.

ILARGIA ARAKATZEN Behin batean 2012 an Ane izeneko neska bat, indartsua eta argala zen. Txakur bat zeukan Dark izenekoa. Dark bizkorra eta argia zen. Anek neba bat zeukan, Aitor deitzen zena. Aitor berritsua eta argia zen. Ane, Aitor eta Dark Ermuan bizi ziren baserri batean. Asteburu batean aspertuta zeuden etxean eta Aitorrek esan zuen: -Buelta bat ematera joango gara? Anek erantzun zuen:


-Hori,hori zelako ideia ona! Darkek baietz esan zuen zaunka egiten: -guau,guau! Buelta bat ematera joan ziren eta halako batean Darkek txakur handi bat ikusi zuen. Biak zaunka hasi ziren eta Darken korrea apurtu zen. Dark korrika hasi eta txakur handia bere atzetik joan zen. Gaua heldu zen hamarrak puntu puntuan eta Dark agertu barik. Bapatean, Dark zaunka hasi zen. Aitorrek galdetu zuen: -Ane, ez duzu ezer entzuten? Anek erantzun zuen: -Bai, Darkek ematen du zaunka egiten bueno, haurrera joango gara. Aurrera abiatu ziren eta Dark korrika batean zetorren Ane eta Aitorrengana. Hirurak elkarrekin zeuden berriro. Hamabiak ziren eta ilargi betea zegoen Aitorrek esan zuen: -Niri ilargira joatea guztatuko litzaidake. Anek erantzun zuen: -Niri ere guztatuko litzaidake. Gau horretatik aurrera ezin zuten ezer gehiago pentsatu ilargira joateko baizik. Egun asko pasatu ziren, pentsatu eta pentsatu egiten zuten eta halako batean‌.. Anek esan zuen: -Badakit nola heldu Ilargira! Aitorren erantzun zuen: -Nola,nola? Anek esan zuen: -Mapa bat egiten‌ Aitorrek erantzun zion: -Bale,bale zelako ideia ona. Mapa bat egin zuten, urte bat pasatu zen eta halako batean. Aitorrek esan zuen: -Ane!! Ilargira joan ahal gara. Anek erantzun zuen: -Aitor!! Benetan? hori ez da posible, gezurra da. Aitorrek erantzun zuen:


-Egia dela!! Anek mapa ondo begiratu zuen eta konturatu zen Ilargira joatea posiblea zela. Hurrengo egunean koetean montatu ziren eta Ilargira joan ziren. Urte bat pasa zen eta Ilargira heldu ziren. Anek esan zuen: -Ilargira heldu gara!!! Aitorrek erantzun zuen: -Ezin dut sinetsi!!! Urte asko pasatu ziren eta Aitorrek, Anek eta Dark Ilargian bizitzea erabaki zuten. Ala bazan eta ez bazan sartu dadila Anaitasuna Ikastolan.

BAGABUNDOA ATRAPATZEN Egun batean, 1898 urtean Chinan, Luken eta Arturo elkartu ziren. Luken oso indartsua zen eta


Arturok super azkarra zen.Egun batean apartamendu batean zeuden telebista ikusten. Arturok esan zuen -Bagoaz paseo bat ematera? -Bai oso ideia ona. Arturok eta Lukenek bide berdetik bagabundo bat ikusi zuten eta hurbiltzerakoan bagabundoa atrapatu zuen Luke,eta Arturo triste joan zen apartamendura. Arturo apartamendura heltzerakoan mobila hartu zuen eta -poliziari deitu zion eta esan zuen Arturok poliziari: -Kaixo egunon, nire laguna zekuestratu dute eta ez dakit non dagoen. -Polizia erantzun zuen: Ahal didazu enan nondik eraman dute zure laguna - Bai bide berdean Polizia bide berdetik bilatzen hasi zen Arturoren laguntzarekin Arturok: - Hor dago eraman zuena - Ziur zaude Polizaik galdetu zion -Bai, hori da Bagabundoa eskapatu zen Baina Arturok bere belozidadearekin harrapatu zuen. Baina bapatean bahitzailea desagertu zen - Nola da posible‌ - Zer gertatu da???? Mundu guztia “flipatzenâ€? hasi zen. Seguidan, Luken eta bere bahitzailea mansion batean agertu ziren. Hiru soldado atean. Bateh hiru


esku zituen eta oso handia zen, beste batek botatzen zuen sua ahotik eta azkenak ahal zituen igo gauzak mentearekin . - Hilko ditugu polizia guztiak- Esan zuten bahitzaileen soldaduek. Txarrak aiegatu ziren poliziarengana eta hil zituzten 40. Arturok polizi gehiago deitu ondoren lortu zuten txarren etxera. Borroka ikaragarri izan ondoren bahitzaile eta soldaduak hil zituzten eta lortu zuten Luken askatzea. Apartamendura eraman zuon. Sartzerakoan musu bat eman zion.Oso pozik zegoelako ilargira bidali zuen.

TXAKUR BAT ESPAZIOAN Bazen behin txakur bat espaziora joan nahi zuela. Txakurra txikia zen, oso alaia eta pelotarekin jolastea gustatzen zitzaion. Lur deitzen zen, elurra bezain zuria zelako. E.E.U.U etan bizi zen bere jabearekin, Felipe deitzen zena. Arratsalde euri batean, espazioari buruzko pelikula bat ikusten ari zela, ilargia ikusi zuenean bisitatu nahi zuela pentzatu zuen. Egun batean espaziorako espedizio batera joan nahi zuen baina ez zioten lagatzen espaziora joatea, ez zegoelako entrenatuta. - Sentitzen dugu, baina espazioara joateko entrenatzera joan behar zara. -Esan zion NASAKO gizonak. - Ados, egunero entrenatzera etorriko naiz.- Erantzun zuen txakurrak. Egunero korrika egin behar zuen eta pisua gainean eraman behar zuen.


Asterketaren eguna ailegatu zen eta froga gainditu zuen. - Zorionak Elur, espazio ontzi gidatzeko baimena daukazu. -Esan zion NASAKO gizonak. - Eskerrik asko baimena emateagaitik. Elurren misioa Jupiterren estralurtarrak ikustea zen. - Elur, Jupiterrera ailegatzen zarenean, bilatu estralurtarrak eta hitz egin beraiekin. Jakin nahi dugu zenbat denbora egon dira Jupiterren bizitzen. -Azaldu zion NASAKO gizonak. - Bale, galdetuko diet hori. Jupiterrera joateko eguna heldu zen eta pozik zegoen, bere familia agurtzera joan zen. - Elur agur!! Esaten zion familia. Espaziontzia martxan jarri zuen. Espazioko bidean meteorito batekin jo zuen eta konorterik gabe gelditu zen. Jupiterren zegoen, baina ez zekien nola ailegatu zen

Elur estralurtarrak billatzera joan zen. Ordu batzuk pasa eta gero estralurtar bat aurkitu zuen.. Eta galdetu zion: -Zenbat denbora daramazue hemen?-Galdetu zuen Elurrek -1000 urte daramagu Jupiterren bizitzen. -Esan zuen estralurtarrak

Estralurtarra eta Elur txakurra lagunak egin ziren eta paseo bat ematera joan ziren. Elurri Jupiter gustatu zitzaion eta han bizitzen geratu nahi zuen. Baina Elurrek bere misioa amaitu behar zuen, horregatik Elur Lurrera bueltatu zen, eta Informazio guztia NASAko gizonei eman zion. Azkenean, bere familiarekin geratu zen beste misioak egiteko prest.



EUSKAL HERRIKO BIDAIARIK BITXIENA 1999 urtean Lurratik Martera joateko espazio-ontzi batean Patxi Unax eta Aitzol izeneko mutil batzuk egon ziren. Marten esperimendu batzuk egin nahi zituzten. Patxi oso alaia, jatorra eta polita zen. Unax oso itzusia eta argia zen. Aitzol oso guapoa eta harroputza zen. Martera heltzeko 20 minututara espazio-ontzia gasolina gabe geratu zen.Patxi eta Unax oso urdurik jarri ziren. -Ai ama hil egingo gara!!!!!-esan zuen Patxik-. -Bai egia!!!-esan zuen Unaxek-. -Bai zera‌ ez da ezer gertatuko-esan zuen Aitzolek-. Orduan Unaxek ideia bat euki zuen: -Oxigeno asko daukagu!!!!!-ohiukatu zuen Unaxek -Eta zer???-galdetu zuen Patxik-. -Ba oxigeno motorrarako erabili ahal dugu-esan zuen Unaxek-. Aaaaaaaaaaaaaaaa bale-ulertu zuen Patxik-. Oxigenoa erabiltzen motorra lortu zuten, asko kostata eta Martera heldu ziren. -Yupiiiiiiiii heldu gara!!!-esan zuen Patxik-. -Yupiii!!-esan zuen unaxek-. Marten experimendu batzuk egin zituzten.Lehengo Eguzkia ikusten zen tokira joan ziren eta hor margarita bat ikusi zuten. Geroago Jupiter ikusten zen lekura joan ziren eta hor estralurtarrak ikusi zituzten. -Aaaaaaaaaaaahhhhh estralurtarrak!!!!! Unax,Aitzol eta Patxik korrika batean espazio-ontzira joan ziren. Lurrara heldu zirenean guztia kontatu zuten eta oso famatuak egin ziren.


PULPI GALDUTA DAGO Hemendik 1.000.000.000 argi urtera dagoen “LOUDRE” izeneko galaxia batean bizi da Pulpi izeneko estralurtar bat. Pulpi 100 urte ditu baina guretzako 11 urte izango ziren, ile motz eta kiribila du, altua eta indartsua da eta lagunak egiteko prest dago beti. Bere planeta “ZOUTIZ” deitzen da. Bere planeta berdea eta arrosa da, krater asko ditu eta haietako krater bat laku bihurtu da. Pulpi bere familiarekin bizi da, luxuzko etxe batean, 100 km luzera duen krater baten barruan. Oporretan Loudreko beste planeta batera jun dira, bere izena da “LILIOT” eta ez da bizi Loudrestar bat erez, Pulpik ez du jun nahi baina azkenean jun da . Han denbora guztia esperimentuak egiten egon da.Haietako bat krater bateko lagin bat hartzea da eta hartzen dagoen bitartean jauzi egin da eta konortea galdu du. Bere familiak pentsatu duenez bera ez dela etorri, bera gabe jun dira. Zoutizera heldu


direnean luxuzko etxean begiratu: -Pulpi ez dago!!!-esan du amak harrituta. -Zer egin dugu, Pulpi Lilioten laga dugu galdutaezan du aitak,amak,amamak,aitaitak eta tiok. Lilioten bitartean... Pulpi esnatu da, bi antenadun txakur bat eta neska ezezagun bat bera begiratze dute . Pulpik galdetu dio: -Nortzuk zarete? -Ni Txonpi naz, eta zu nor zara? -Ni Pulpi deitzen naiz. -Eta ni Kroketo naiz, guau guau! -Ze kolpe gogorra hartu dudan, txakurra hitz egin duela pentsatu dut. -Ez ez duzu hain golpe handia hartu, txakurra benetan hitz egiten du.-Esan zuen neskak pozik -Nola,egin duela berba!? -Txakur mota hauek hitz egiten dute! -Galdera bat - Bai. - Nondik zatoz zu eta zure txakurra? - Martetik nator eta zu?


- Ni Zoutzetik nator nire familia nitaz ahaztu da!! -Nirekin etorri nahi duzu? -Bai. -Baina gauza da ez daukagula naberik!!! -Bilatuko dugu bat ados! -Ados. Eta Pulpi, Txonpi eta Kroketo nabe bat bilatzen hasi ziren,Lilioten. 4 egun pasa dira eta naberik ez, baina bapatean ibiltzen zeudenean Txonpi jausi zen krater bahean eta, kloooooonk!: -Ondo zaude Txonpi! -Bai ondo nago baina area gogorra da, ez itzoin!! Area mubiduko dut. Nabe bat da! - Funtzionatzen du ? -Ez dakit Pulpi !!! -Probatu !! -Bale, ea ea.-esan zuen Txonpik. BRUUUN BRUUUN . -entzun da. -Funtzionatzen du !!! -Igotzen gara mutilok ? -Bale. -esan zuen Pulpi. -Nork daki tramankulu hau maneiatu?


-Neuk neuk dakit ‌ -esan du Kroketok- ‌ neuk. -Zuk dakizula, zergatik? -Zuen planetara juteko ikasi nuen!! -Ba zertara itxoiten ari zara, jarri martxan!!!!! -Bale goazen Martera!!!!!!! Marteko bidean zulu beltz bat ikuzi dute, zizare zulo bat ere bai . Martera heldu zirenean esan zuen erregeak: -Nire alaba maitea itzuli da !!!! -Festa bat emango dugu bere ohorean !!!! -Ados zaudete. -esan zuen erregeak. -Bai ados gaude errege maitea!!!!!! -esan zuen jendeak. Handik aurrera Pulpi Marten bizi izan da oso pozik eta alai.


UNIBERTSOKOBIDAIARIK ARRAROENA 2019an Wasingtonen hiru astronauta zeuden: Donald Trumpet, James Eastwood, Mikejo Isosaka eta Donalden txakurra Laika jr. Donaldek 27 urte ditu eta astronauta, astrofisikoa eta mekanikoa da eta oso alaia ere. James 32 urte ditu eta astronauta da eta espaziora joaten den bigarren aldia da. Mikejo Isosaka 25 urte ditu astronauta eta albaitaria da eta beti nahi izan du espaziora joatea. Laika jr. (Laikaren birbiloba ) txakur “astrofisikaria” da oso alaia eta azkarra da. James Eastwoodek, Donald Trumpetek, Mikejo Isosakak eta Laikak espaziora bidai bat egingo dute eta zulo beltz batean sartu nahi dira eta ikusi zer pasatzen den!

Donald, James, Mikejo eta Laika jr. Espaziontsian daude eta bost minutu barru espaziontzia espaziora irtengo da. -Zer pasatuko da zulo beltzean sartzerakoan?- galdetu zuen Donaldek. -Ba ez dakit Donald, igual desintegratzen gara edo beste galaxia batera joaten gara…-erantzun zion Jamesek. -Donald, James hogei segundu barru espaziontzia espaziora joango da!-esan zuen Mikejok. 10,9,8,7,6,5,4,3,2,1,0 espasiontzia aireratu zen!

Ezpazioan, zeudenean zulo beltzeko bidea hartu dutenean: -Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! Laikak kaka egin dit gainean!-Ohiukatu zuen Donaldek. -Baina Laika! Ez da kaka egiten besteen gainean.-Esan zuten Mikejok eta Jamesek barreska. Zulo beltzera heldu zirenean kontrol guztiak huts egin zuten, zulo beltzeko grabitate indarra hartu zituzten eta zulo beltz barrura sartu ziren!


Zulo beltz barruan itotzen zeudela ematen zuen baina ez ziren itotzen. Zulo beltz barruan ez zen ezer ikusten, ez usaintzen eta ez zuten entzuten ere. Zulo beltzetik atera ondoren ez zekiten zenbat denbora egon ziren barruan. - Donald, zer pasatu dira? 10 segundu edo ordu bat? - galdetu zuen Mikejok. - Ba ez dakit, ni ere zalantza horrekin gelditu naiz. – erantzun zion Donaldek. - Baina nun gaude? – galdetu zuen Jamesek. - Ez dakit, baina planeta hori lurra ematen du, ez? – esan zuen Mikejok. - Ah, bai! Kontinenteak ere ditu, lurra bezela. – esan zuen Jamesek. Ondoren planeta horretara abiatu ziren. Planeta horretan zeudenean expedisio bat egin eta gero planeta horretan gelditu ziren bizitzera betirako.


PEPE ETA LAGUN ZULO BELTZEAN Orain dela urte bat NASAk mutil bat eta txakur bat aukeratu zuen Martera joateko. Mutilak Pepe izena zuen eta oso azkarra zen, indartsua ere bai, burusoila eta altua zen 32 urte zituen.Txakurra, Lagun, azkarra zen korrika egiten eta pentsatzen ere bai, brako alemaniar bat zen eta 3 urte zituen. Lagun Peperekin bizi zen. Orain Lurrean daude baina laster Martera joango dira misio bat egitera. Pepe eta lagun NASAren espazio ontzi geltokira joan behar ziren bestela ezin ziren joan Martera misioa egitera. Azkenean heldu ziren geltokira eta Martera abiatu ziren. Pepe eta Lagun oso pozik zeuden baina bat-batean zerbait beltza ikusi zuten,ZULO BELZ BAT ZEN!!!Pepe saiatu zen espazio ontzia kontrako norabidean gidatzen baina ez zuen balio, grabitatea handiegia zen. Pepe eta Lagun negarrez blai zeuden. Pepe eta Lagunek pentsatzen zuten hil egingo zirela baina zulo beltzean sartu zirenean ez ziren hil, beste mundu batean sartu ziren eta atera zirenean oxigenoa zegoen. Biak beldurtuta zeuden, ondoan alien bat zutelako eta mutila txakurra eta aliena oihuka hasi ziren: -AAAAAAAHHHHHH!!! -AAAAAAAHHHHHH!!! -GUAU GUAU GUAU!!! Alienak galdetu zuen beldurtuta: -Nortzuk zarete eta nondik zatoze?! -Gu gizakiak gara eta Lur planetatik gatoz,ez dizugu minik egingo.-Esan zuen Pepek. Aliena lasaituta esan zuen: -Uf, bale ni Boboflur naiz eta zuek? -Ni Pepe naiz eta hau nire txakurra da,Lagun. -Zer egiten duzue hemen, nire planetan? -Martera gindoazen, zulo beltz batean sartu ginen eta hemen bukatu genuen. Badakizu nola konpondu gure espazio ontzia? -Bai baina nik ez dut konpontzen horrelako gauzak baina ezagutzen dut alien bat badakiela konpontzen zuen espazio-ontzia. Handik ordu gutxitara heldu ziren alien horrengana. Boboflurrek alienari eskatu zion espazioontzia konpontzea: -Barkatu baina nire lagunek behar dute beraien espazio-ontzia konpontzea. -Zenbat diru pentsatzen duzu balio duela hori konpontzea? -15500 kali. -Ados orain hasiko naiz konpontzen, bihar goizerako egongo da prest, zure lagunen espazioontzia dagoen tokiko helbidea eman eta listo.Boboflurrek eman zion helbidea, Pepe eta Lagun gonbidatu zituen bere etxera lo egitera. Hurrengo egunean Boboflur, Pepe eta Lagun joan ziren konpontzailea zegoen tokira eta han zegoen bera eta atzean espazio-ontzia konponduta.Boboflurrek esan zion konpontzaileari:


-Egun on konpontzaile jauna, listo al dago espazio-ontzia? - Baina baina tratu bat tratu bat da, non daude nire 15500 kali? -Hemen nire poltsikoan. -Bale, orduan ekarri nire kaliak. -Bale,tori zure kaliak. -Eskerri asko, bueno ni joan egin behar naiz, batur. -Batur Mutilak galdetu zion Boboflurreri: -Zer da batur? - Agurtzeko modu bat. Pepe eta Lagun espazio-ontzian sartu ziren probatzera ondo zebilen ala ez. Sartu zirenean Pepek bolantea hartu zuen eta arrankatu zuenean ez zebilen, behin eta berriro arrankatu zuen baina ez zuen funtzionatzen. Hirurok pentsatu zuten gezur huts bat zela. Pepe eta Lagunek pentsatu zuten ez zirela berriro itzuliko Lurrera baina bat batean konpontzailea agertu zen korriketan espazio ontzira, Pepek lepotik hartu zion eta haserre esan zion: -Zergatik esan diguzu gezur bat? Orain ezin naiz joan nire etxera. Konpontzaileak esan zion ia arnas gabe: -Badakit orain konponduko dizut. Konpontzailea espazio ontzia konpontzen hasi zen eta ordu gutxitara bukatu zuen. Pepe eta Lagun korriketan espazio ontzi barrura sartu ziren eta Pepek berriro bolantea hartu zuen eta arrankatzen saiatu zenean bai zebilen. Pepe eta Lagunek negarrez hasi ziren pozagaitik eta Pepek esan zion konpontzaileari: -Barkatu,pentsatzen nuen adarra jotzen ari zinetela. -Barkatu nik esan behar dut ahaztu zitzaidan eta ondo konpontzea. -Zuk esaten baduzu, ados. Pepek esan zion Boboflurreri: -Lagun eta biok joan egin behar gara gure planetara. -Bale, faltan botako zaituztet. -Baita guk ere. Pepe eta Lagun espazio ontzian sartu ziren, arrankatu egin zuten eta Lurrera joateko bidai hartu zuten.Bidaia oso erreza zen egin behar zenuen gauza bakarra zen: zulo beltz batean sartzea eta Lurra ikusiko zenuen zure aurrean.Pepe eta Laguneri hori pasatu zitzaien eta Lurrera heldu zirenean NASAkoei pasatu zitzaiena kontatu zien Pepek. NASAkoek ez zuten sinetsi Pepek esaten zuena. Pepek pentsatu zuen inoiz ez ziotela sinetsiko eta hori berarentzako gorde behar zuela.Pepe eta Lagun Boboflurren pentsatzen gelditu ziren. Ala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta sar dadila Ermuko plazan.


Claudia 11 urteko neskatila da. Oso barregarria da eta 2 txakur dauzka, Sugus eta Yoko. Sugus txuria da,Yoko marroia eta Claudia egun osoa pasatzen da Sugus eta Yokorekin. Claudia ere, oso ausarta da eta abenturak gustatzen zaizkio, bere ametsa ilargira igotzea da. Hirurak, New Yorken bizi dira,handik Espazio Ontzi asko irtetzen dira ilargira.Gau batean, Claudiak ezin zuen lorik egin, eta leihora begiratu zuen ,zeruan izarrak ikusi zituen,kometa bat ...eta espazio ontzi batean, inork ikusi gabe,nola sartu ahal zuen pentsatzen hasi zen. Lo egin gabe argitu egin du, Claudia gosaltzen dago Sugus eta Yokorekin. Claudiak lagun bat dauka Leire izenekoa, Leire oso azkarra da eta beldurtia. Leireren aita astronauta da. Gosaldu ondoren Leireri deitzen dio: -Egunon Leire, lagako ahal digu zure aitak espazio ontzi bat ikustea?- Galdetzen dio Claudiak. -Zertarako?-Galdetzen dio Leire. -Plan bat daukat, zuk janaria ekarri eta farmazian geldituko gara!!! -O.K.Esango diot aitari!!! Leireren aitak lagatzen die espazio ontzia ikusten. Farmazian elkartu eta badoaz. Claudia harrituta geratzen da, ontziak ikustean. Aita beste pertzonekin gelditzen da, eta Claudia, Leire Yoko eta Sugus ontzi batean sartzen dira. Barruan koloretako botoi asko daude eta jolasten botoiak ikutzen hasten dira eta ontzia martzan ipintzen da. Leire beldurtuta, Claudia barrezka eta Sugus eta Yoko pozik doaz. Egunak pasata ahala,Ilargira iristen dira. Espazio ontzi barruan jantzi berezi batzuk ikusten dituzte, jantzi eta kanpora ateratzen dira. Sugus eta Yoko barruan gelditzen dira jolasean eta nahigabe Sugusek botoi bat ikutzen du eta espazio ontzia martzan jarri eta alde egiten dute. Claudia eta Leire ilargian gelditzen dira bakarrik. -Leire Ilargian bakarrik gelditu gara!!!!!!- beldurtuta gelditzen dira. Claudiak bere ametsa bete du Ilargian egotea, baina konturatu da nagusi batekin egon behar dela eta beldurtuta gelditzen dira. -Leire, non daude Sugus eta Yoko??? -Uste dut espazio ontziaren barruan- esaten dio Leirek Claudiari.


-Zer!!! Orduan Sugus eta Yoko bakarrik geratu dira ere??? – galdetzen du Claudiak. -Bai- erantzuten du Leirek. Bitartean Sugus eta Yoko Lurrerantz doaz espazio ontzi barruan. Leireri gosea hasten zaio baina konturatzen dira janaria espazio ontziaren barruan dagoela. -Claaaaudiiiaaaaa zer egiten duguuuuu orain janari gabe? -Ba ez dakit! Sugusek eta Yokok Lurra ikusi dute eta Sugus bere abesti alaia abesten hasten da. -Guau gauuuuuuuuuaaaaaaaaa guagau- eta orain Yoko -Guau gauuuuuuuuuaaaaaaaaaguagau Sugus eta Yoko-k gaizki aterrizatu dute lurrean, eta museoko teilatua apurtzen dute. Leireren aita ikusten dute eta gertatu den guztia kontatzen saiatzen dira. Hirurak espazio ontzi barruan sartu eta ilargira juaten dira berriro . Claudiak eta Leire-k gose ikaragarria daukate eta janaria ez dutenez, lo gelditzen dira. Sugus,Yoko eta Leireren aita egun asko asko pasata, Ilargira iristen dira janariarekin. Claudiak zarata bat entzun eta 3 astronauta ikusten ditu,eta Sugus bere abestia abesten hasten denean Claudiak ezagutzen du eta oso pozik ipintzen da. -Leire! etorri dira gure bila! - esaten du Claudiak. Korrika neska biak beraiengana doaz poz pozik baina aita haserre dago. -Hartu janaria eta jan!- esaten du aitak haserretuta. Janari guztia jan ondoren aitak bronka handia botatzen die eta denak espazio ontzian sartzen dira Lurrera bueltatzeko. Claudiak bere ametsa betetzen du, baina berriro egingo ez zutela prometitu zuen… Egia ote¿?¿?¿?¿?¿?¿?


MANUEL ETA ALIENAK Bazen behin, oso urruti zegoen herri txiki batean bizi zen hamar urteko mutil bat, Manuel izenekoa.Bere aita astronomoarekin, mendi puntan zegoen etxe batean bizi zen. Manuel,oso azkarra eta kuriosoa zen. Manueleri, aitari bezela, asko gustatzen zitzaion espazioa astertzea. Bera ere astronomoa izango zela esaten zuen beti. Bere urtebetetzerako teleskopio bat oparitu zioten eta gau guztietan ikusten zituen: planetak, izarrak, zulo beltzak... Egun batean aitak esan zion: −

Kohete batean montatu nahi duzu?

Bai!!!!

Bihar nirekin etorriko zara eta espaziora joango zara.

YUJUU!

Hurrengo goizean 10,9,8,7,6,5,4,3,2,1,FUN!!. Baina Ilargira heldu bezain pronto kohetea apurtu zitzaion. Hor alien bat ezagutu eta laguna hartu zuen. Hortik urte batzuetara, kohetea konpondu ondoren, Neptunora joan ziren. Aiegatu bezain pronto kohetea berriro apurtu zitzaien. Beti saiatzen zen konpontzen eta ezin zuen behin eta berriz probatuta ere. Egun batean oxigeno botilak gastatzen hasi ziren eta orduan hortik irtetzen saiatu zen, baina ezin izan zuen kohetea berriro martxan jarri, hil zorian zegoen eta alienak ez zekien zer egin eta oihuka hasi zen: −

Lagundu mesedez nire laguna hil zorian dago!!!

Mutikoaren aita beti teleskopiotik begira egoten zen, bere semea horrela zaintzen zuen, oso kezkatuta zegoen eta.Semea ikusi zuen hor lurrean etzanda eta espaziontzi batean bere bila joan zen. Etxera heldu bezain pronto, Manuel ondo jarri zen eta dagoeneko handia zenez laster ezkondu eta seme alabak eduki zituen. Astronomo itzela izan zen.


ESPAZIOAN ZEHAR

Duela sortzi milioi urte bi lagun, Ane eta Aitor, beste planeta batera joan nahi zuten. Aitor jakintsua eta langilea zen, Ane berriz, ameslari handia eta biak espaziora joateko gogo handia zuten.

Ilargi betea zegoen egunetan, Ane eta Aitor planetei begiratzen hasten ziren. Ane ameslari handia zenez Aitoreri esan zion: -Egunen batean beste planeta batera joan behar gara –esan zuen Anek. -Horretarako espaziontzi bat egin beharko genuke –esan zuen Aitorrek. Hurrengo egunean egurrezko espaziontzi bat egiten hasi ziren. Bi egun pasatu ondoren, espaziontzia bukatu zuten. -Hurrengo astean Kochab izeneko planeta bat bisitatzera joango gara –esan zuen Aitorrek. Hurrengo astean espaziontzian montatuta zeudenean, izarrei begiratzen gelditu ziren. Bi ordu pasatu eta gero egan egiten hasi ziren eta hamar planeta ikusi ondoren, Kochab izeneko planetara heldu ziren eta han lagun asko ezagutu zituzten.

Hurrengo egunean eguzkia irten zenean Ane eta Aitor espaziontzian esnatu zirenean dena amets bat zela konturatu ziren.


MADDI ETA ESTRALURTARRA MARTEN. Maddi hamar urteko neskato bat zen. Oso alaia eta jatorra zen, eta jolastea guztatzen zitzaion. Ermuan bizi zen, baina bera astronauta zen, eta bere espaziuntzian Martera joan zen. Istorio hau duela hamar urte gertatu zen. Maddi Martera heldu bezain prontro, astronautaren jantzia ipini zuen. Bertan, estralurtar bat ikusi zuen. Maddiri oxigenoa amaitu zitzaionean, konturatu zen ez zela itotzen oxigeno faltagatik eta harrituta geratu zen. Harrez geroztik, lagunak egin ziren.

Egun batean eguzkiari begiratzen ari ziren eta bapatean eguzkiko izpi batek jo zuen aurpegian: -Zer gertatu da? Maddi Saturnora joan zen eguzki izpiak eraman zuelako, baina beranduago estralurtarra ikusi zuen, bere laguna: -Zer egiten ari zara hemen? Irtenbide bat pentsatu zuten Saturnon ez gelditzeko eta zistu bizian probatu zuten. Eguzkiari begiratu eta Martera joan ziren berriro. Marten mila estralurtar ikusi zituen Maddik, baina ez zeukaten itxura ona: -Ze estralurtar dira hauek? Neskatoa bere espaziontzian igo zen, baina ez zen konturatu estralurtar bat berarekin zegoela. Espaziontziko atea ireki eta estralurtarra bota zuen: -ufffff eskerrak.

Maddi etxera joan zen eta poz-pozik kontatu zion guztia gurasoei. Ala bazan edo ez pazan zar dalila kalabazan eta atera dadila Ermuko plazan.


PLANETA BERRIA Bazen behin,orain dela 10 urte azaroaren 13an, herri txiki batean neskatxa.Naia zuen izena.Lagunmin bat zuen, Beñat deitzen zen eta txakur bat zuen, Tipi zuen izena,hirurak oso trebeak ziren. Egun horretan Naiaren urtebetetzea zen eta ospatzera joan ziren. Bidetik espasiontzi erraldoi bat ikusi zuten. Hirurak barrura sartu zirenean, espaziontzia martxan jarri zen eta espaziorantz abiatu ziren. Hirurak harrituta geratu ziren izar guztiak ikusi zituztenean. Oso ondo pasatzen ari ziren, hasieran beldurtuta zeuden baina lasaitu egin ziren. Bat-batean planeta berde bat ikusi zuten,harrituta geratu ziren ,eta Naiak esan zuen: -Goazen lurreratzera!!!–irribarrez -Bale!-esan zuen Beñatek. Lurreratu egin zuten eta argazki asko atera ondoren etxera bueltatu nahi zuten,baina ez zekiten nola.Beñatek esan zuen: -Goazen gidatzera -triste esan zuen Beñatek Ez zuen ezertarako balio,golpe asko eman zioten espaziontziari baina ezer,hirurak triste zeuden.Bat-batean Tipi zaunka hasi zen, eta espaziontzia martxan jarri zen pozpozik zeuden. Etxera heldu ziren eta aitak eta amak, oso kezkatuta, ezan zuten: -Baina non egon zarete zuek biok? Naia eta Beñat isilik geratu ziren,seiak barrezka hasi ziren Egun horretan Naiaren urtebetetzerik hoberena izan zen,orduan hortik aurrera Naiaren eta Beñaten sekretu handia izan zen.


MUNDUAREN AMAIERA Bazen behin espazioan bi astronauta. Bat deitzen zen Aritz eta bestea Helena. Aritz argia eta lotsatia zen Helena argia eta kementsua. Gure astronautak Jupiterrera joateko bidean zeuden. Lehenengo egunean dena ondo joan zen, baina meteorito handi bat ikusi zuten. Lurraren bidean zegoen. Meteoritoaren gainean jarri ziren eta ikerketa batzuk egin zituzten. Konturatu ziren meteorito horretan oxigenoa eta grabitatea zegoela . Orduan Lurrari mezu bat bidali zioten gertatu zena kontatzen. Zientifikoek gauza hori analizatu zuten. Gauza hori ez zen meteorito bat, hori planeta suntsitu bat zen eta Lurraren kontra joko zuela ez bagenu ezer egiten . Lurratik eskatu zieten meteorito hori apurtzea.Laser batekin eman ondoren erabat apurtu zuten baina arraultz bat zegoela. Lurrera lehenbailen bueltatu behar ziren arraultza analizatzera. Begiratu ondoren bizitza zegolea konturatu ziren. Hortik egun batzuetara estralurtar bat jaio zen. Oso txikia zen eta oso itsusia.Eta Aritzek esan zuen: -Baina zer da gauza hori? oso itsusia da.-Helenak esan zuen. -Hori estralurtar bat da baina ez da hain itsusia oso polita da, deituko da Espa. Gauza hori handitzen joan zen Espak, azkenean,Lurra konkistatu zuen. Lurra estralurtarrez beteta zegoen eta gizakiek hortik alde egin zuten Lurraren antzeko planeta batera.Lerra zuen izena eta oso pozik bizi ziren.


ÇZER EGITEN DUGU ILARGIAN? Bazen behin Pepito eta Pepita. Pepitak 88urte ditu eta Pepitok 41urte ditu. Pepito oso barregarria da eta Pepitari abenturak gustatzen zaizkio. Gauean, Pepito ilargira joan zen eta Pepita Popitoren kohetea hartzen du Bartzelonan. Eta Pepita eskatu du barzelonan ps4baT, cohetea sartzen zuen Eta fifa19 jolastu zuen eta oso ondo pasatu zuen eta allegatu zen eta pepito ilargian partido bat jolastu zuen pepitarekin. Pepito Pepita eta Fopito coheta hsartu zuen eta exera jon ziren eta allegatu zuen cansauta eta oso ondo pasatu ziren. 3 pitufoek partido bat irabazi plazan


1992ko udan Eizagirre familia bere oporrak Bartzelonan pasatzen ari ziren. Familian 10 urteko gazte bat zegoen, Bart bihurria zen , 8 urteko neska bat zegoen, Lisa jakintsua zen eta bien aita Homer baldarra zen . Egun batean, parkean, bola handi bat jausi zen. Bola zabaldu eta estralurtar asko agertu ziren, Marte planetatik etorri ziren. Estralurtarrak atakatzen hasten dira pistola espazialekin. Orduan Lisa, Bart eta Homer lagun baten etxera joan ziren eta armak hartu zituzten. Lagunekin batera mendira joan ziren, kobazulo batera sartu eta pentsatu zuten: -Atakatzera goaz, zuek hartu eskopetak eta zuek metrailetak eta orain goaz atakatzera!-esan zuen Lisa-. Herrira jaitsi eta beraien artean gerratea hasi zen. Estralurtar eta gizaki asko hil, zauritu eta herritik joan ziren . Baina estralurtarrak beraien bolan sartu eta Martera bueltatu ziren. Bart, Lisa eta Homer sartu ziren beraien etxera eta esan zuen Bartek: -Nire gelan bi estralurtarrak daude !!!!!!! -Nirean ere!!!!!-esan zuen Lisak. -Sukaldean daude nire boiloak jaten –esan zuen Homerrek. Lagun bateri deitu eta espaziontzia hartu eta Martera eramaten zituzten estralurtarrak . Marten Eizagirre familia lagunak egiten dira estralurtarrekin. Bartzelonara heldu eta beraien espaziontzia aparkatu eta geroago alkateari deitzen diote mezua herri guztiaren aurrean zabaldu . Mezua dio: -BARKATU EGIN DUGUNAGATIK BAINA EZ ETORRI

GEHIAGO MARTERA. MARTERA Horrela bukatu zen munduko gerrarik handiena eta oso poxik bizi ziren bizitza osoa.


Zer egiten dugu orain? Egun batean Markel eta Urkorekin negoen , Markelek 11 urte zituen eta oso lagun ona zen.Urko alaia eta lagungarria zen. Egun horretan, ilargira ailegatzera bururatu zitzaigun. Hartu genuen koete bat eta joan giĂąen. Gero izarretatik koetea apurtu zitzaigun eta esan zituzten hirurak batera: zer egiten dugu horain? Eta pentsatu genuen joan igeri egiten zeren grabitatea ez zegoelako. Geroago, Markel eta Asier ilargra heldu ziren eta Urkok kantzatu egin zen eta bat batean argi-potente bat agertu zen.Argi horretatik pitufo bat atera zen.Besahin laster pitufoak 3 deseo eman ziguten bioi. Pitufoak,3 deseo hauek eskatu genituen. Asier Markeleri esan zion zer eskatzen diogu orain.

-Ez dakit baina Urkori lagundu behar diogu.

-Bai idea bat dakat,soka bat laguntzeko eskatu al diogu.

-Bai.

Besain pronto bien artean lagundu zioten


Geroago,esan zien pitufoak hirurei.

- Bi deseo dituzue oraindik.

Adostu zuten janaria eta koetea, pitfoari. Azkenik jan zuten eta koetearekin,bueltatu egin ziren.


Pepe eta alienigena Pepe hasky siberiano bat da. Siberiako Estepan bizi zen bere jabearekin. Egunak beste animaliarekin jolastuz pasatzen dira, asko gustatzen zitzaion elurretan jolastea. Bere jabea arraroa zegoen berarekin. Gau batean afaldu ondoren saldu behar zutela entzun zuen. Triste geratu zen. Bere etxetik joatea erabaki zuen. Egun asko galdatuta, gozetuta eta hilteko arriskuan pasatu ondoren, gau batean zapatan soinuakl entzun zituen eta hurbildu zen ikustera eta gison batzuk ikusi zituen. Pepek beldurra hartu zuen eta kutxa baten barruan hizkutatu zen.

Denbora luze pasatu arte ez zuen irten nahi. Bitartean lokartu zen. Hurrengo egunean beste planeta batean esnatu zen. Dena desberdina da baino asko gustatzen zaio. Lagun bat topatu zuen eta jolas berriak ikasi zituen. Bapatean zaratak entzun zituen suziri arraro batzuk. Orduan Pepek ulertu zuen itzuli egin behar zuela. Bere laguna agurtu eta korrika egiten hasi zen. Esnatzerakoan kutxan jarraitzen zuen. Irtetzea erabaki zuen, goiza zen eta langile batzuk ikusi zituen. Dena amets bat izan zen baina betirako gogoratuko du bere lagun. Alabazan kalabazan.


PLANETA BELTZA Behin batean, 1.463 urtean, Nikolas Koperniko eta Galieo Galilei Lur planetan bizi ziren. Nikolas Koperniko oso argia eta serioa zen, Galileo berriz, oso azkarra eta jakintsua.

Nikolas Koperniko ingeniaritza nautikoa ikasi zuenez, ASTRONABE azkar bat egiteko kapaz izan zen. Bi urtez bidaia prestatu ondoren, elkarrekin espaziora bidaiatu ziren. 8 urtez, espazioan zehar, norabiderik gabe, galduta ibili ziren. Baina egun baten, bapatean, planeta beltz bat topatu zuten. Elkarrekin erabaki zuten planeta horretan lurreratzea, eta lau minutu ondoren lurreratzea lortu zuten.

Planeta beltza oso bitxia zen, eta beraien iritziz, kolonizatuta zitekeen. Elkarrekin planeta bitxi honen ikerketa sakon bat egin zuten gure ikerlariak: - Gaur hemen egingo dugu lo – esan zuen Galileok. - Ados nago - erantzun zion Kopernikok. 3 ordu ondoren, afaltzeko ordua heldu zen, esker ona kolonizatutako planetan sukaldea zegoela. Afaldu ondoren, bapatean, kolonizatutako planetaren jabea agertu zen: -

Zer zaudete egiten hemen !!!! – esan zien planeta beltzaren jabea, Koperniko eta Galileori.


-

Espazioan zehar galdulta ibili gara eta planeta beltzean lurreratzea erabaki dugu. – erantzun zioten.

Planeta beltzaren jabea Tesla deitzen zen. Elkarrizketa sakon baten ondoren, Teslak planeta beltza erakutsi zien Galileo eta Kopernikori. Hauek liluratuta geratu ziren Teslaren azalpenekin. Planeta, oso iluna eta tristea zen, ez zegoen argirik egun osoan. Krater sakon eta arriskutsu ugari zeuden, eta hotz izugarria egiten zuen, ez zegoen bizitza ezta urik ere ez.

Galileo eta Koperniko oso triste ikusten zuten Tesla. Bakar bakarrik bizi zen planeta ilun eta triste honetan. Galileo eta Koperniko, Tesla oso triste ikusten zutenez, Lur planetara bueltatzea pentsatu zuten. Horretarako astronabea handitu behar izan zuten. Bi egun behar izan zuten astronabea prestatzeko. Baina astronabea ez zuen gasolina gehiegi Lur planetara bueltatzeko. Hurrengo egunean, gasolina aurkitzera joan ziren. Bapatean, Galileok, krater batean, petrolioa aurkitu zuen. Orain pentsatu behar zuten bertara nola jaistea. Kopernikok, Teslaren bunkerrean zegoen materialarekin, igogailu moduko bat prestatu zuen. Benetan trebea zen Koperniko. Kubo batzurekin hartu zuten petrolioa eta gero astronabearen depositora bota zuten. Lo egiteko ordua heldu zen, Galileo eta Koperniko bunkerrean zegoen ohe batera joan ziren. Bitartean, Tesla teleskopiotik begiratzen geratu zen. Bapatean, Tesla, planeta Beltzera abiadura handiz zetorren meteorito handi bat ikusi zuen. Berehala, Galileo eta Koperniko esnatu zituen, beraiek ere meteoritoa ikusi ahal izateko. Minutu bat ondoren, Koperniko esan zuen: - Bihar arratsaldean irten behar gara.


Hirurak ados ipini ziren Kopernikok esandakoarekin. Hurrengo egunean, arratsaldean, heldu zen Lur planetara bueltatzeko ordua. Hirurak astronabean igo, motorra piztu eta Lur planetarantz abiatu ziren. Bidai luze baten ondoren, Italian lurreratu eta bertan geratu ziren bizitzera hirurok.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.