SEĂ‘E Ander Deuna ikastolako aldizkaria
01 Zk. 2014ko ABENDUA 2014
GAU ETA EGUN EUSKARA LAGUN!
anderdeunaikastola.eus
Legeak lege...
Ander Deuna Ikastola A
N
gur t´erdi Ander Deuna Ikastolarekin lotura duzuen guztioi, hezkuntza komunitatea osatzen duzuenoi: ikasle, guraso, laneko pertsonak… Hemen gatozkizue SEÑE aldizkari ale berri honen aurkezpena egitera.
uestro saludo más afectuoso a toda la comunidad educativa que formamos parte de Ander Deuna: alumnas y alumnos, profesores y trabajadoras, madres o padres... SEÑE, la antigua revista de esta Ikastola, vuelve para iniciar una nueva etapa entre nosotros.
Ikastolako estamentu ezberdinetan lanean ari garenon kezka izan da beti nola helarazi Ikastolako partaide guztioi Ikastolako egunerokotasuna, nola ezagutarazi eta iritsarazi modu atsegin batez bertan maila ezberdinetako ikasleek egiten dituzten lanak, ikerketa ezberdinen ondorioz proposatzen diren berrikuntzak, irakasle, ikasle eta gurasoen iritziak, eta abar luze bat.
Desde hace un tiempo, los diferentes estamentos de la Ikastola nos venimos preocupando por cómo hacer llegar nuestra cotidianidad, nuestro día a día, a todos los miembros de la ikastola; por cómo dar a conocer de una manera agradable los trabajos de todo nuestro alumnado, desde los más pequeños a los mayores; por cómo contaros las novedades que van surgiendo de distintas investigaciones; y por cómo transmitiros las opiniones de profesoras y profesores, o las colaboraciones y las preocupaciones de madres y padres... Y todo aquello que vaya surgiendo en nuestra comunidad.
Hainbat aukera aztertu ondoren, azkenean ikastolak aspaldian argitaratzeari utzitako SEÑE berriro ere plazaratzera animatu gara. Aldizkari hau Ikastola eta Ikastolarekin lotura duten guztion arteko zubi izatea nahi dugu; beraz, zuen partaidetza ere beharrezko izango dugu helburua benetan bete dadin. Ikasturtean zehar hiru ale argitaratu nahi ditugu; hiruhileko bakoitzaren bukaerarekin eta, hasiera batean, aldizkariaren lanketaz irakasle talde bat arduratzen ari den arren, gustu handiz hartuko dugu interesa duen beste edozeinen laguntza. Zenbat eta lagun gehiagok parte hartu, orduan eta askoz aberatsagoa izango da azken emaitza. Hau, eskuartean duzuen lehen ale hau, gure lankide geneukan eta abuztuan zendu zen Marta Susaetari bihotzbihotzez eskaini nahi diogu. Bere semeak Ikastolan izan ziren bitartean gestio eta artezkaritza batzordeko kide izan genuen eta ikastolako hainbat zereginetan parte hartu zuen. Azken urteetan andereño izan dugu haurtzaindegian. Ez dugu ahaztuko ezpainetan zeukan irribarrea ezta erronken aurrean erakusten zuen kemena. Aurreko batean agertu legez, urtarrilaren 17an, nahi duzuen guztiekin batera, omenaldi xumea eskaini nahiko genioke.
Ongi dakigu bizi dugun deusek ere ez duela zentzurik pertsonen bihotza ukitzen ez badugu
Después de haberle dado muchas vueltas, nos hemos animado a poner en marcha este proyecto. Estamos muy ilusionados en sacarlo adelante y creemos que servirá para cubrir nuestro objetivo. Nuestro deseo es que esta revista sirva de puente entre la Ikastola y las personas relacionadas con ella; por ello, y para que este objetivo se cumpla verdaderamente, es necesaria vuestra participación. En principio, se publicarán tres números a lo largo del curso, coincidiendo con el final de cada trimestre. También en principio, será un grupo de profesores y profesoras el encargado de poner en marcha esta revista; sin embargo, aceptaremos con mucho gusto la ayuda de cualquiera que tuviera interés en tomar parte, ya que la participación de otros estamentos supondría un claro enriquecimiento del proyecto. Este número 01 que tenéis ya en vuestras manos se lo queremos dedicar a nuestra compañera, recientemente fallecida, Marta Susaeta. Mientras sus hijos estuvieron en la ikastola, fue miembro de la junta de gestión y de la junta rectora y participó en varias de las tareas del centro. Estos últimos años ha estado de andereño en la guardería. Siempre nos quedará el recuerdo de su sonrisa y su ímpetu ante los retos. El próximo 17 de enero queremos ofrecerle nuestro afecto en un pequeño acto al que está invitada toda la comunidad.
Un curso importante el que estamos viviendo. En Iparralde se quiere aplicar la Ley Falloux. Ley de 1850 que entre otros aspectos prohíbe subvencionar con dinero público la enseñanza privada. Aquí se impone la LOMCE, Ley centralista. En Nafarroa la caza de brujas contra los libros de texto. Intentan ocultar y distorsionar la historia de Euskal Herria. Por otra parte, hay también indicios positivos. Los posibles cambios que se pudieran dar en la zonificadora ley del euskera o la renovación educativa que parece promover el proyecto del Departamento de Educación y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Heziberri 2020. Para empezar el proyecto curricular que se publicará a primeros de año deberá pasar el filtro de la LOMCE o habrá que hacer frente a Madrid. Veremos qué se nos propone. Euskal Herriko Ikastolen Elkartea demanda dar nuevos pasos para la consecución de un sistema educativo propio, aunque en un principio solo abarque la CAV. Se propone el debate, la aprobación y el desarrollo de una nueva Ley de Educación que requiere trabajo en común con los agentes sociales y organizaciones y se construya un muro protector para que no se apliquen aquí la LOMCE o leyes externas que pudieran llegar en el futuro.
2014-15 ikasturtea, Hezkuntza ikuspegitik, garrantzitsua delakoan nago. Badira oso kezkagarriak diren lege bi. 1850ekoa bata, irakaskuntza pribatuari diru publikoa emotea galarazten duen Falloux Legea, eta elkarte autonomoetako hezkuntza sistemetan estutuaren eskumenak handitu asmoa duen LOMCE bestea. Zein baino zein estatuaren, estatuen, berzentralizazioa bilatzen duten legeak. Nafarroan ere, euskarazko testuliburuen kontrako sortu den sorgin ehiza. Badirudi orain arte ez dela Euskal Herririk izan, azken unean sortutako kontzeptuaz ari garela. Ehunka urteetan zalantzan izan ez diren gauzarik oinarrizkoenak ere ezabatu nahi dira. Gure arbasoen, bizi garen lur eremu honetako historia bera
ere ezkutatu gura zaigu, beste errealitate bat agertu. Bestalde, eta besterik ezean, positibotzat hartu beharko ditugu eremuen artean bereizketak sortzen dituen Nafarroako Euskararen Legean emon daitezkeen aldaketak zein hezkuntza berritzeko asmoa ei daukan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailaren Heziberri 2020 egitasmoa. Azken honen garapenean ere, hor daukagu urte berria hasi orduko abian jarriko den eta hezkuntza eragileei helarazi zaigun curriculum proiektuaren zirriborroa, aurretik aipatutako LOMCEren bahea pasatu edo Madrilekin mokoka aritu beharra izango da. Laster ikusi ahal izango dugu zer gura zaigun proposatu.
Breve descripción del organigrama de la ikastola: • Tres son las principales bases de la ikastola: alumnado (objetivo principal), familias y personal de trabajo (profesorado / monitores / servicios). • Por mandato de los estatutos, tres órganos decisorios: asamblea general de la cooperativa, junta rectora y comisión de vigilancia. Los tres órganos están compuestos al 50% por las familias (socias usuarias) y personal de trabajo (socias y socios de trabajo). • Como complemento de la Junta Rectora, la junta de gestión (seguimiento del área pedagógica) y las comisiones (algunas fijas y otras se organizan en momentos o situaciones concretas). • De cada aula un o una delegada de las familias en la comisión de padres/madres. • El personal de trabajo se reparte entre profesorado y servicios. • El profesorado se organiza en ciclos-etapas y departamentos.
Euskal Herriko hezkuntza sistemarantz urrats berriak emoteko unean gaudela aldarrikatzen da Euskal Herriko Ikastolen Elkartetik, EAEko hiru lurraldeetara mugatua izanda ere. Hezkuntza Lege berri baten eztabaida, onarpena eta garapena sustatzea eskatzen da. Horretarako hezkuntza eragile, erakunde eta, oro har, eragile sozialen arteko elkarlana bideratzea ezinbestekoa izango da. LOMCEren zein etorkizunean izan daitezkeen kanpoko legeen aurrean harresi handi bat eraiki behar dugu, gurean ez daitezen gureak ez diren legeak aplikatu. Beraz, mehatxuak batetik, erronkak bestetik eta, zergatik ez, aukerak ere. Hasieran esan legez, ikasturte garrantzitsua benetan.
• El personal de servicios en comedor, autobuses, guardería, recreos, mantenimiento y administración. • El equipo directivo estaría entre el personal de trabajo y suya es la responsabilidad del funcionamiento de la ikastola. • El alumnado de secundaria tiene dos personas delegadas en la junta de gestión y una delegada por aula.
KOOPERATIBAKO BATZAR OROKORRA %50) (erabiltzaileak %50—lan bazkideak
ZAINTZA BATZORDEA (2 erabiltzaile / 2 lan bazkide)
EBATZORGANOAK Erabaki Hautatu Zuzendu Ebaluatu ...
ARTEZKARITZA KONTSEILUA (6 lan bazkide eta 6 erabiltzaile)
LAN BATZORDEAK Ekonomia Eskolaz kanpokoak Familien lanak
GESTIO BATZORDEA
(6 langile / 6 erabiltzaile/ 2 ikasle)
Jaiak Komunikazioa Harremanak ...
FUNTZIONAMENDU ORGANOAK Plangintza egin
ZUZENDARITZA TALDEA
Zuzendari orokorra Zuzendari Pedagogikoa Ikasketa buruak Administraria
ZERBITZUAK (autobusa eta jantokia)
IRAKASLERIA
ADMINISTRAZIOA
FAMILIAK
IKASLEAK (ordezkariak)
DEPARTAMENTUAK / ETAPA ETA ZIKLOAK
(GURASO BATZORDEA)
MANTENUA
HIZPRO
EUSKARAZ BIZI
AGENDA 21 KEI TALDEAK IKT HAMB
I
K
A
MATEMATIKA
S
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA
L
E
GIZA ZIENTZIAK
R
I
MEDIATEKA
A
Sustatu Jarraipena egin Jakinarazi Proposatu ...
Haur Hezkuntza
Omako basoa
Haur Hezkuntza
Udazkenaz gozatzen
GUK BETI JAI! Azaroaren 11an San Martin eguna ospatu genuen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hiru, lau eta bost urteko umeok. Argitxok, urtero legez, Euskal Herriko jai, tradizio eta ohiturak ezagutarazteko eta bertan parte hartzeko, txistorra ekarri zigun, eguna behar den moduan, hau da, ondo janez, ospatzeko.
Aurretiaz unitatean landutako Ibarrolaren lanari osotasuna emateko txangoa antolatu genuen Omako basora, eta han abiatu ginen ikara pixka batekin, 4 urteko umeekin 3 kilometrotako ibilaldi luzea egitera. Esperientzia paregabea izan zen. Autobusez bertaratu eta tipitapa, tipi-tapa, batzuk azkarrago, beste batzuk animo beharrean, baina guztiok heldu ginen basora eta aho zabalik geratu ginen Interneten bidez ikusitakoa txiki geratzen baitzen bertan aurkitutako ikuskizunaren aurrean.
Orain arte izan dugun eguraldi ona aprobetxatzeko eta gelan “udazkena” gaia lantzen ari garela kontuan hartuta, aurreko egunean ikastolatik ibilalditxo bat egin genuen Ander Deuna ikastolako urte biko gelakook, hostoak, gaztainak, etab. biltzeko xedearekin. Oso ondo pasatu genuen, adin honetan gauza berriak ikusteko irrikan baikaude beti. Ondoren, bildutako gauzatxoekin lan batzuk egin genituen.
Para aprovechar el buen tiempo que hemos tenido hasta ahora y teniendo en cuenta que en clase estamos trabajando “el otoño”, hace unos días los alumnos del aula de dos años dimos un paseo por la ikastola, para recoger hojas de árboles, castañas, etc. Disfrutamos muchísimo ya que a esta edad nos encanta conocer cosas nuevas. Después, con todo lo que habíamos recogido hicimos unos trabajos.
Baita egin ere!! Begira zein langile ibili garen! Eta zein politak geratu zaizkigun gure muralak!
¡Y cómo nos quedaron! ¡Mirad cuánto hemos trabajado! ¡Y qué murales más bonitos hemos hecho!
Hemen... Naielen ostadarra, hor... milaka begi gure begira, han... gizon zatiak guk osatzeko, bestetik... motorrak, han behean… biribila... Bokatak atera eta jangela zoragarri batean bazkaldu ondoren, jolastu eta beste 3 kilometrori ekin genien. A zer txapeldunak! Gure txikiek asko disfrutatu zuten eta ziur gara gogoan izango dutela esperientzia.
Tendinitis Esgintzeak Osteopatia Bizkerreko mina Giharretako lesioak
Tendinitis Esguinces Osteopatía Dolores de esoalda Lesiones musculares
Partikularrak eta Aseguru konpainiak Particulares y Compañias de seguros Loitzun Izaola Fisioterapeuta Kol. zb./col. n. 459
4 SEÑE
4 SEÑE
Iratxe Olabarrieta Fisioterapeuta Kol. zb./col. n. 589
Sabino Arana 30 atzean trasera • 48600 Sopela
94 676 0560 • 617 67 45 36
SEÑE 5
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Txikienak martxan! LH-ko lehen mailako ikasleok urduri baina gogotsu eta jakin minez hasi genuen ikasturte berria. Irailean irakasle eta arlo berriak ezagutu genituen eta baita ikasturte honetan ikaskide eta bidaia-lagun izango ditugun Maddalen eta Fermin ere (Txanelako lagunak). Bi lagun hauei esker, eta beraiekin bidaiatuz, gauza interesgarri asko ikasiko dugula esan digute irakasleok. Baina pentsatuko duzue…Zer nolako bidaiak?. Ba begira: Urrian, Fermin eta Maddalenen eredua jarraituz ,“denboraren makina” batzuk sortu genituen taldeka. Birziklatzeko materialak erabiliz eta lan gogorrari ekinez, makina ederrak lortzeko gai izan ginen. Horren ostean Ferminek hauxe esan zigun: “Sartu barrura, eman botoiari, atzera, atzera, atzera... Denboraren makinak eramango zaitu nahi duzunean dinosauroen artera, diplodoko baten bizkar gainera.” (Joxan Ormazabal) Hara abiatu ginen poz-pozik eta dinosauroei buruz gauza asko ikasteko irrikaz. Eta horrela izan zen: Dinosauroak ehun milioi urtez bizi izan zirela lurrean, baina duela 65 milioi urte desagertu zirela; mota askotako dinosauroak zeudela; denak ez zirela erraldoiak, eta hori guztia paleontologoen aurkikuntzei esker.
Erdi aroan
Ikastolako bigarren mailako ikasleok, berriro ere “denboraren makina” martxan jarri eta Erdi Arora abiatu ginen, Erdi Aroari buruzko gauza asko ikusi eta ikasteko. Gure “txoko zurian” Erdi Aroari buruzko informazioa bildu genuen, hala nola, liburu, aldizkari, panpina, argazki, gaztelu, jantzi, idazki, etab. Gaia bukatzeko eta gelan egindako maskarak erabiliz, Butroiko gaztelura abiatu ginen eta bertako biztanle bilakatzeaz gain, gizartepiramidea ere osatu Hainbeste gauza ikasi ondoren eta gaiari dagokion bukaera biribila emateko, irakasleek ekintza bi proposatu zizkiguten. Enkarterrietan dagoen Faunaren parke tematikoa eta babes zentrora (Karpin) irteera egitea eta bestetik, guztion artean dinosauroen garaiko maketa egitea eta gurasoak erakusketara gonbidatzea. Karpinean “Dinosauroen harana” izeneko paleontologia-kanpamentuan dinosauro-espezie ikusgarrienak ikusi genituen eta lau ikertzailerekin batera dinosauroen bizimodua birgogoratu genuen. Baina parke horretan beste era bateko
animaliak ere bazeuden: abandonatutako maskota exotikoak, hazkuntza-abeletxeak ixtearen ondorioz jasotakoa espezieak, legez kontrako trafikoagatik konfiskatuak, etab. Guztiak jasotzen dituzte bertan, bizimodu duina izan dezaten eta bisitariak haien historia tamalgarriak eragindako arazoez kontzientziatzeko. Asko ikasi genuen! Baita asko disfrutatu ere! Eta bukatzeko, noski, gure maketa sortu genuen! Zenbat disfrutatu genuen gure lagunekin lanean! Eta emaitza MUNDIALA, BIKAINA izan zen.
SEÑE
Leku erakargarria, ez duzu uste? ¿No le parece un espacio atractivo?
6 SEÑE
T 94 676 02 66 anderdeunaikastola.eus
genuen: erregeak, noblezia, zaldunak, kleroa eta herri xehea. Goiza primeran pasa genuen. Gaztelua kanpotik aztertu, bertako biztanle bilakatu, eta bukatzeko, benetako marrazkilari-lanak eginez, gaztelu ederrak marraztu genituen.
En segundo de primaria, este año también hemos vuelto a poner en marcha nuestra fantástica “máquina del tiempo” y nos hemos dirigido a la Edad Media, donde hemos podido ver y aprender muchas cosas. En nuestro “txoko blanco” hemos recogido información muy diversa: libros, revistas, fotos, castillos, ropa, escritos… Al final, y como colofón y utilizando las máscaras que habíamos creado antes en clase, hemos ido de visita al Castillo de Butrón, donde nos hemos convertido en habitantes de la Edad Media y hemos recreado la pirámide social de aquella época: reyes, nobleza, caballeros, clero y pueblo llano. Esta bonita mañana ha sido de auténtico disfrute, como muestran los preciosos castillos que hemos dibujado para poner punto final al tema.
Lehen Hezkuntza
Gure herria hobeto ezagutzen Para dar por finalizada la primera unidad de Txanela (el proyecto que se lleva a cabo en toda la etapa de Primaria), los alumnos de 3º de Primaria hicimos una salida al pueblo, a Sopela. Allí nos encontramos con Leire, la encargada del Departamento de Turismo, gracias a la cual pudimos conocer mejor el funcionamiento de tres de los servicios más importantes del pueblo: la Biblioteca, la Casa de Cultura y, por supuesto, el Ayuntamiento. En este último estuvimos con la alcaldesa, Saioa, que nos explicó cómo se hacen los plenos.
Gure etapan Txanela proiektu globalizatua daramagu aurrera aspaldidanik. 3. mailako curriculuma lantzeko gelako jardueraz gain, ekintza osagarriak ere egiten ditugu. Horietako batzuk antolatzen ditugun irteerak dira, eta Txanelako proiektuko lehen unitateari: “Nire herria” unitateari hain zuzen, bukaera emateko, Sopelara joan ginen. Ikastolara heldu bezain pronto, eta gure irakasleek argibide batzuk eman ostean, Sopelarantz abiatu ginen. Udaletxeko plazan, Leire, Turismoko arduraduna, izan genuen zain. Hiru talde egiteko
eskatu zigun eta talde bat udaletxera joan zen, beste bat Kultur Etxera eta azkena liburutegira. Toki horietan bertako arduradunak izan genituen zain. Asierrek Kultur Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu zizkigun, eta antzokira eraman gintuen ikusteko antzerki talde batek hurrengo asteburuan herriko jendeari eskainiko zion antzerki-lana nola entsaitzen zuen. Liburutegiko arduradunak, Amaiak, liburuak mailegutzat hartzeko prozeduraren berri eman zigun, eta azaldu zigun baita, liburutegian, liburuez gain , DVD-
ak ere eskaintzen direla. Joan baino lehen liburutegiko bazkideak izateko eskaeraorri bana eman zigun. Udaletxean Leirek berak azaldu zigun saila bakoitzaren eginkizuna, eta gero alkate-andrearengana hurbildu gintuen. Saioa, gure alkate-andrea, oso atsegina iruditu zitzaigun eta udalbatzak zelan egiten diren azaldu zigun. Udalbatza baten “simulakroa” egin genuen eta oso ondo pasatu genuen. Joan baino lehen, opari bana eman ziguten eta oso pozik abiatu ginen ikastolarantz. SEÑE 7
Lehen Hezkuntza
Euskararen etxera bisita
Egun aha zt
ezin
a
!
El pasado 17 de octubre el alumnado y el profesorado de cuarto de primaria visitaron la “Euskararen Etxea”, situada en el barrio bilbaíno de San Ignacio. El objetivo de la visita fue conocer el recorrido histórico de nuestro viejo idioma. Para ello, vieron un vídeo explicativo de diez minutos. Después, en el Centro Interpretativo, realizaron un viaje en el tiempo y en el espacio para aprender la historia de nuestro idioma. Y por último, jugaron al “EuskalPlay” con los ordenadores para conocer las características especiales de nuestro idioma.a
Urriaren 17an Ander Deunako Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasle eta irakasleok Bilboko San Inazio auzoan kokatzen den Euskararen Etxea bisitatu genuen. Kopuru handia garenez, bisita egiterako orduan bi taldetan banatu behar izan ginen. Lehenengo taldea goizeko 10etan sartu zen eta bigarrena 11:30etan. Lehenik eta behin, Euskara eta euskaldunoi buruzko bideo labur bat ikusi
genuen umeak oso adi egon zirelarik. Bideoa bukatutakoan, Euskararen bidaiari ekin genion Euskararen Interpretazio Zentroan barrena. Honen ostean, EuskalPlay-k eskaintzen dizkigun jolas desberdinetan aritu ginen euskaraz eta teknologia berriez gozatuz. Topera aprobetxatu genuen goiza! Bertako langileek harrera ederra eskaini ziguten eta euskararen historiari buruzko azalpen oso argiak eta gainera, adinerako egokituak izan ziren.
Egun interesgarri hau biribiltzeko, eguraldia lagun, Sarrikon dagoen musika parkean eduki genuen otordua, jateko giro bikainean. Ondoren, umeek jolasteko aukera paregabea izan zuten. Erabat asetuta geratu ginen, beraz, zinez gomendagarria deritzogu Euskararen Etxea bisitatzea, edozein adinerako egokia baita. Horrela, gure historia ezagutzeko aukera dohain eta interesgarriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Lehen Hezkuntza
Euskal Herria Museoa eta Gernikako Juntetxea Joan den azaroaren 18an, 5. mailako ikasleok Gernikan dagoen Euskal Herria Museoa eta Juntetxea bisitatzeko aukera izan genuen. Alde batetik, Gernikako Juntetxeko batzar-gela eta aldameneko gelak zein liburutegia ikusi genituen. Horietatik bereziki batzar-gela gustatu zitzaigun, duen garrantziagatik batik bat. Hala ere, benetan gure arreta osoa izan zuena Gernikako Arbola izan zen, gure aberriaren benetako ikur dena. Bestetik, Euskal Herria Museoa ere bisitatu genuen. Museoa oso handia da, eta bertan Euskal Herriko hainbat esparru daude ikusgai, esaterako musika, historia, kirolak, dantzak, etab. Ez genuen denbora lar izan bertan dagoen guztiaz gozatzeko baina itzultzeko gogoekin geratu gara.
Hori bai, goiza gosez hilda bukatu genuen eta, sarri gertatzen denez, eguneko
unerik goxoena heldu zen, bokata jatekoa, hain zuzen ere!
Lehen Hezkuntza
Barrikako hondartzara irteera. Irteera geologikoa
Aurreko azaroaren 7an, 6. mailako ikasleok Barrikako hondartzara egin genuen irteera. Bertan ikastolan landu dugun geologiako gai batekin zerikusia zuten adibide piloa aztergai izan genituen. Zorionez, EHUko irakaslea den Arturo Apraiz izan genuen gidari; bere azalpenei esker hainbat gertaeren zergatia ulertu genuen, failak eta tolesturena esate baterako. Zuek ba al dakizue silex harria identifikatzen, harri bolkanikoak ezberdintzen, Euskal Herrian itsas maila noraino iristen den edo flysch bat zer den? Ba, guk, irakasleari esker, hori guztia barneratu dugu.
Eskerrik asko, Arturo! 8 SEÑE
SEÑE 9
SURF
DBH
DBH
Ikasturte berria hasteko modu ezin hobea izan dute aurten DBHko 1. mailakoek, urriaren 2, 3 eta 6 egunak hondartzan eman baitituzte surfa eta lehen sorospen ikastaroak jasotzen, udalak eskainitako programan barrena, Peña-Txuri Surf Eskolaren eskutik.
DBH 4. mailako ikasleok itsasbazterrak dituen berezitasunak ikasi ditugu AZTERKOSTA proiektuaren bitartez. Besteak beste, itsasbazterraren arazoak ezagutu nahi izan ditugu eta baita kostaldeko gune naturalak babesteko gure gizarteak duen beharraz kontzientziatu ere.
Surfean
Goizeko 8:00etan, ikasleak ikasgai ezberdinak jasotzeko prest badira ere, ordu bi beranduago hondartzarako bidean daude urriko eguraldi eguzkitsuaz gozatzen. Ikasle guztiek izan dute aukera surfohola hartu eta uretan olatuekin jolasteko. Ikasleen trebezia ezberdina bada ere, guztiek aurkitu dute beraien gustuko ekintzaren bat. Parte hartze handia eta giro bikaina sortzea lortu dute.
Azterkosta
Nahiz eta itsasoa beraien alde izan ez duten, olatu izugarriak izan baitituzte, itsasoan tentuz ibiltzeko eta itsasoaren korronteei buruzko hizketaldia jaso dute jakintsu baten eskutik. Oholarekin olatuetan aritzearekin batera, sorospen ikastaro teorikoa jaso eta ezagutzak praktikan jartzeko aukera ere izan dute. Behin itsasoa bere baretasunera bueltatu dela, olatuetan barrena ibili dira, hiru egun iraun duten ekintzei bukaera emanez.
Hiru orduz naturan ekintza ezberdinez gozatu ondoren, autobusa izan dute zain ikastolara bueltatu, bertan bazkaldu eta jarraian etxera joateko. Urtean zehar batek baino gehiagok gogoratuko ditu hiru egun horietan burututako ekintzak eta askok ikasturtea azkar igarotzea nahi izango dute, hurrengoan ere eguzkipean olatu artean murgildu ahal izateko.
Ikasleak hondartzan zehar banatu eta bakoitzak bere eginkizunari ekin genion; batzuek ura pote handietan hartu eta hodi txikiagoetan sartu zuten. Ondoren ura horri pilulak gehitu eta behin erreakzio kimikoa eginda, emaitzak taula batean alderatu genituen. Beste ikasle batzuek, ordea, txostenak betetzeari ekin genion, hondarraren egoera, hondartzako sarrera, gizakion eragina eta beste faktore batzuk aztertuz.
EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO… EUSKAL MUSIKA! Abenduaren 3an, euskararen egunean alegia, DBHko 4.mailakook Sopelako Kurtzio kultur etxera hurbildu ginen BAGA, BIGA, HIGA emaldiaz gozatzera. Eñaut Elorrieta (Ken 7ko kantaria), Mikel Markez eta beraien gitarrak topatu genituen taula gainean. Kontzertu baten aurrean geundela ematen zuen, baina bestelako
DBH
Emakunderekin arratsalde pasa Aurreko urriaren 10ean, Eusko Jaurlaritzaren emakumearen erakunde autonomoa den “Emakunde” bisitan etorri zitzaigun Ander Deuna ikastolara bere autobus interaktiboan. Autobusa, emakumeen eskubideen aldeko informazioa eskaintzen zuten panelez josia zegoen. Hauek miatuz eta bideo ezberdinen bitartez, egungo gizartean ematen diren egoera desegokiak aztertu eta horien inguruko hausnarketa
10 SEÑE
egin genuen DBH 2. mailako ikasleok. Bisitaren zergatia, berdintasunaren alde egin daitezkeen ekintzei buruzko informazioa eskaintzea izan zen, ez soilik nerabeoi, baizik eta edozein pertsonari. Hartara, egungo gizartean ematen diren makina bat egoera matxista ezagutarazi zizkiguten, hala nola, iragarkietan, filmetan, hezkuntzan, etab. “mikromatxismoa” eguneroko bizitzako faktore askotan antzeman baitezakegu oraindik ere.
Bisitaren ostean, hainbat ondorio atera genituen, bereziki oso argia den bat: Begiak irekiz gero, mikromatxismoa ekidin dezakegula, pertsona indartsu eta autonomo bilakatuz, emakumearen eguneroko arazoak konponduz, eta bidegabekeria eta sektore askotan dagoen injustizia desagerraraziz, bai eremu profesionalean eta baita etxean ere.
Azaroaren 20an, ikastolako biologiako ikasleok Sopelako hondartza bisitatu genuen, baina oraingo honetan eskuoihal eta eguzkitarako kremarik gabe. Gure helburu nagusia kostaldea aztertzea zen. Bertan uraren frogak egin genituen, PH-a, eta fosfato eta nitratoen neurketa eginez. Ondoren, iturriak eta horien ingurunea nolakoak diren, emariek duten kokapena, pertsonak sar daitezkeen edo ez, halako datuak bildu eta uraren kalitatea ere zehaztu genuen. Horretarako, aldez aurretik irakasleak banatu zigun materiala erabili genuen. Ikasleok bi talde nagusitan banatu ginen eta azterketa egiteko tresneria eskuratu genuen. Talde bi horiek hiru edo lau ikaslez osaturiko beste talde txikiagoetan banatu ziren, egin behar ziren zortzi frogak ahal bezain modu egokienean gauzatzeko.
Behin emaitzak alderatu genituela, olatu batek motxila pare bat eta arropa batzuk eraman zituen. Aurreikusita ez zegoen bainu hura hartu ondoren, egindakoaz mintzatu ginen. Oso esperientzia polita iruditu zitzaigun nahiz eta guretariko bi edo hiru mela-mela eginda itzuli ziren etxera. Izan ere, itsasoko ura aztertzeko modu asko dago!
esperientzia izan zen: multimedia formatuan eskainitako hitzaldi-kontzertua. 60. hamarkadatik hasita, euskal musikaren erretrospektiba eskaini ziguten, hamarkadaz-hamarkada talde eta kantarik esanguratsuenak aipatuz, aurretik hamarkada bakoitzeko testuinguru historikoa bideo bitartez azaldu ostean. Tartekatuta, Baga Biga Higa, Urepeleko artzaia eta Lau teilatu kanten bertsioak ere eskaini zizkiguten; eta nola ez, bakoitzak bere kanta bat jo eta abestu ere egin zuen: Eñautek Gernika eta Mikelek Zure begiek mintzen naute. Euskararen eguna ospatzeko modu polita benetan aurtengoa.
SEÑE 11
Los hábitos de trabajo en educación primaria BATXILERGOAN ZALANTZAK ARGITZEN
Askorentzat hauxe izango da gure azken urtea ikastolan. Hemendik aurrera jarraituko dugun bideari ekitear gaude, prestakuntza profesionalago bati, alegia. 17 urterekin, ordea, ez dugunez gure etorkizuna bideratzeko behar besteko ezagutza eta informaziorik, aukeraketa-prozesu honetan hainbat zalantza sortzen zaizkigu. Hori dela eta, azaroaren azken astean gai honen inguruan sakontzeko aukera izan genuen ikastolan bertan. Deustuko Unibertsitateko ordezkari baten bisita izan genuen, eta luze egon ginen harekin hizketan, informazioa jasotzen eta baita zalantzak argitzen ere. Hizketaldia lagungarria izan zenez gero, hemendik aurrera Deustuko Unibertsitatetik ez ezik, beste hainbat Unibertsitatetatik ere jasoko ditugu hitzaldiak. Bai zientzietako eta baita letretako formakuntzei dagokienez ere. Presioa handituz baitoa, eta gero eta denbora gutxiago geratzen baitzaigu gure bizitzak norabait bideratzeko.
12 SEÑE
Lan-ohiturak lehen hezkuntzan (6-12 urte bitarteko ikasleak)
Los deberes escolares Este es el mejor periodo de tiempo para instaurar y automatizar los hábitos de trabajo en los niños. Si logramos que desde que son pequeños estos hábitos se vayan integrando de modo autónomo en su vida conseguiremos que tanto el desarrollo de la autoestima y el del aprendizaje sean los adecuados. Es importante recordar que los hábitos de trabajo no se consiguen de forma espontánea, sino que se logran de forma consciente y llevándolos a la práctica a través de la experiencia del trabajo y la constancia. Aspectos a tener en cuenta: • Lugar y hora prefijados. • Periodos de descanso. • Tiempo estipulado por el tutor. • Organizar las tareas por dificultad: medianas, más difíciles y más sencillas. • Comprobar lo aprendido: esquemas, dibujos y con sus palabras. • Observar, ayudar y animar a utilizar las técnicas de estudio. • Controlar el trabajo: limpieza, concreción, lo apuntado en la agenda... • Exigir y valorar el esfuerzo y el trabajo bien hecho. Para probar si son válidas estas indicaciones… animaros a ponerlas en práctica, el objetivo merece la pena!. Sasoi hau da egokiena lan-ohiturak hartzeko. Ikasleak adin honekin autonomiaz jokatzea eta lan-ohiturak bereganatzea lortzen badugu, aurrerantzean, ikaste-prozesu eta autoestimuaren garapen egokiak ere lortuko ditugu. Lan-ohiturak ez dira berez garatzen, izan ere, erabiltzen eta lanaren eta irmotasunaren bitartez ikasi eta lortzen dira. Hona hemen zenbait jarraibide: • Egunero �������� egiten ������� ditugun �������� ekintzetarako �������������� or��� dutegi bat jarraitu, hau da, otorduetarako, lotaratzeko, jolas-solasaldietarako, etxerako lanak egiteko, irakurtzeko, etab. Ordutegi bat jarraitzeak barne-egituraketa ahalbidetzen du. •Z iurtatu seme-alabak atseden hartzeko eta baita jolas egiteko denbora duela. • Lan-baldintzak ��������������� zaindu: �������� tokiak ������� isila ������ izan ����� be��� har du, argitsua, tresna egokiak izatea, giro lasai eta ordenatuan egotea, etab.; horiek guztiek lan egiten lagunduko digute. • Ziurtatu ��������������������������������������������� ikasleak ikastolatik dakartzan etxerako lanak beti ordu eta toki berean egiten dituela. • I kaslearen ezaugarriak edo maila kontuan hartuta, atseden hartzeko uneak aurreikusi (20 minutuero, 5 minutuko atsedena hartzea komeni da). • Etxerako ������������������������������������������� lanak aurreikusitako denboran egiten dituela jagon. Denbora mugagabea utziz gero, ez da behar beste zentratzen eta sarri denbora galtzen du. Egunero aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izango balu, tutorearekin komentatu.
•L anak egiten ari den denboran zehar ez da mahaitik jaiki behar. Horretarako, aurretiaz, erabiliko duen materiala prestatu. • Lanean ������� jartzen �������� denean, �������� egokiena, ���������� erdi ����� mai���� lako zailtasuna daukan zereginarekin hastea da, ondoren, lanik neketsuenarekin jarraitzea, eta azkenik, errazena egitea. • I kasitakoa bereganatu duela ziurtatu, izan ere, batzuetan, ikasleak edukiak ezagutzea eta bereganatzea gauza bera direla uste baitu. Nola lagundu ikasitakoa ulertzen eta gogoratzen? Edukiaren eskema buruz garatzen lagundu; pausuak, ahoz eta bere hitzekin, marrazkien edota eskemen bitartez azaltzeko eskatu. Antzeko ariketen adibideak bilatzeko eskatu eta ikasitakoaren laburpentxoak idatziz egin ditzala eskatu. •B ehatu ikastolan landutako ikas-teknikak erabiltzen dituen eta horiek aplikatzera animatu eta lagundu. • Egindako �������������������������������������������� lana zuzen egin duen begiratu: garbitasuna eta zehaztasuna mantendu dituen, agendan idatzita zekarrena egin duen ziurtatu, etab. •E z onartu era ezegokian aurkeztutako lanak edota edozein modutan eginikoak. Ikasleak berak amaitu eta konpondu behar ditu bere lanak. •O ndo egindako lanak baloratu. • Ikasteko ���������������������������������������������� material gehigarria euskarri ezberdinetan eskaini.
Extraescolares
Eskolaz kanpokoak Ya están en marcha las actividades extraescolares de este curso. Entre sus objetivos más destacables, como viene siendo habitual, se encuentran la utilización del euskara, la adquisición de valores educativos y el disfrute de nuestras niñas y niños. Este año, como novedad, se introduce la actividad de HEZIKI, dirigida a los alumnos de 1º y 2º de Primaria. Una actividad diseñada por la Diputación y con la participación del Athletic Club y otros agentes deportivos de Bizkaia.
Beste urte batez itzuli dira Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak. Urtero bezala gure haurrek hainbat jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute eta ikastolan bertan denbora gehiago igaroz, balio eta hezkuntza eredu bera ardatz izango dute, euskara bultzatuz, balio hezigarriak landuz eta umeek gozatzen ikasteko aukera izanik. Aurreko urteetako ekintzak eskaintzeaz gain, hala nola saskibaloia, futbola edo zeramika, jarduera berri bat ere badaukagu, HEZIKI izena duena, 6-7 urte bitarteko neskamutilentzako eskaintzen dena. Ekintza berri hau Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Klubak eta hainbat eragilek bultzatutako jarduera da, umeen motrizitatea garatze aldera. Ikastolak filosofia berari heldu dio eta lehen aldiz antolatuko diren topaketetan parte hartuko du.
Eskolaz kanpoko jarduerak zenbakitan: Bertsolaritza Boleibola Dantza modernoa Euskara errefortzua Euskal dantza Futbola Gimnasia Hipika Ingelera Irristaketa Kung fu-a Kirol anitzak / Heziki Psikomotrizitate hezitzailea Saskibaloia Skate/Surfa Zeramika EGA Bai & by GUZTIRA
17 lagun 15 lagun 19 lagun 6 lagun 9 lagun 38 lagun 29 lagun 15 lagun 24 lagun 12 lagun 7 lagun 19 lagun 12 lagun 37 lagun 15 lagun 64 lagun 8 lagun 11 lagun 357 parte hartzaile
2 talde 2 talde 2 talde Talde 1 Talde 1 3 talde 2 talde 3 talde 3 talde Talde 1 Talde 1 Talde 1 Talde 1 3 Talde Talde 1 4 talde Talde 1 31 talde SEÑE 13
Zer egin daiteke... ikastolan euskararen
Jakinmina
erabilera indartzeko klase orduetatik kanpo?
Leire Sarasola eta June Santos ikastolako ikasle oihek, ikastolan izandako bizipenak kontatuko dizkigute, bide batez, oraingo ikasleei zenbait aholku emanez. Eurak izan ziren, aurreko selektibitate frogan Bizkaian emaitzarik hobeenetariokoak lortu zuten ikasleak.
1. Zelan bizi izan zenuten zuek batxilergoa? LEIRE SARASOLA: Egia esan, batxilergoari buruz pentsatzen jartzen banaiz, oroitzapen onak, eta baita nostalgia etortzen zaizkit burura nagusiki. Gutxi dira urte bi horietan bizitako une txarrak. Oso gustura ibili naiz klasekoekin, lagunak gehienak, eta azterketa asteak nekagarriak ziren arren, ondo igarotako denbora gisa gogoratzen dut batxilergoa. JUNE SANTOS: Egia esan nahiko oroitzapen onak gordetzen ditut batxilergoan egondako urteez. Ilun irudikatzen ziguten 4.DBH-tik lehengo mailarako saltoa, eta ohikoa den legez, urduritasuna eta beldurra lagun izan nituen lehengo asteetan. Baina ez zen hainbesterako izan. Aldaketa, batik bat, lagun taldean nabaritu nuen. Izan ere, 5.mailatik batxilergora igaro arte talde bakarra izan ginen eta pertsona berak izan ditut beti alboan. Urte horretan, ordea, 20 bat ikasle berri etorri ziren San Nikolas eta Betiko ikastoletatik nagusiki, eta bi gelatan banandu gintuzten. Hasieran taldeak antzekoak ziren eta bakoitza bere kideekin erlazionatzen zen, baina ikasturtea aurrera zihoala eta bereziki ikasbidaiaren ostean, harremanak nabarmen estutu ziren guztion artean. Horretaz gain, eta ikasketei dagokienez, saiakera handiagoa egin behar dela garbi dago, baina ez larritzeko esango nieke ondoren datozenei, ez da esaten duten bezain latza. Gogoan dut, lehengo mailan “gazte” izan zela, beharbada, ikasgairik astunena, nahiko ikasi behar baikenuen, baina bigarren mailan gustua hartu nion. Batzuetan halakoak geratzen dira, eta orotara, uste dut, etekina atera niola ikastolan ikasitakoari. Zenbaitetan eta bereziki batxilergo amaieran askotan mintzo ginen ikastola utzi ondoren gure bizitzek eta ezagutzen genuen munduak jasango zuten aldaketen inguruan. Ikastolan hezi izan gara eta ikastolak ez beste inork ikusi gaitu nola gutxika haziz joan garen. Lotura horiekin apurtzea ez da batere erraza izan. Gure lagun taldea ikastolan jaio zen eta egun, lagun asko 14 SEÑE
kanpora joan dira ikastera. Oroitzapenak, ordea, hor daude, eta haiei esker hurbil senti ditzakegu aldamenean ez ditugun horiek ere. 2. Horren espektatiba onak zenituzten emaitzen inguruan? LS: Egia esan, ez. Nahiko nota onak izan nituen DBHn, baina ez nuen espero media horrek jarraituko zuenik. Batxilergoa hasi baino lehen gehien beldurtzen ninduten ikasgaiak, filosofia, adibidez, azkenean gustatu egin zitzaizkidan eta uste dut gainerakoetara, baita irakasle berrietara ere, ondo moldatu nintzela. JS: Ez zait gustatzen helburuak edo itxaropenak oso urrun dagoen etorkizun bati begira zehaztea, normalean ez dizkiot halako helburuak markatzen neure buruari. Alegia, emaitzei dagokienez ez nuen “espektatibarik” zentzu hertsian. Uste dut hobe dela astiro joatea, pausozpauso, helmugak ahal diren neurrian lortzen. Harri-koskor batetatik gaztelu bat eraikitzeko asmoa baduzu, etxearekin hastea hobe. Hori esaten omen dute. Nik ez dut gaztelua eraiki, ezta gutxiago ere, ez doa hortik ideia; esan nahi dudana da, batxilergoa hastean nire eta edonoren kezkak ez direla soilik noten ingurukoak, eta bizitzako beste edozein alorretan bezala, noski ezartzen diogula helbururen bat geure buruari, baina aparteko ezer. Horrez gain, “espektatiba onei” dagokienez, ni behintzat nahiko ezkorra naiz eta ilun ikusten ditut gauzak sarri askotan. 3. Zer ikasketa burutzen ari zarete? LS: Orain ADE ikasten nago Deustun. Nahiko pozik nago bai ikasgaiekin, baita klasekideekin ere; dena den, irakasle batzuen inguruan ezin dut gauza bera… Argi dago irakasle-ikasle harremanak ez duela batere antzik ikastolan dagoenarekin, baina honetara ere moldatu beharra dago. JS: Zuzenbideko gradua egiten ari naiz ekonomia espezialitatearekin, Deustuko Unibertsitatean. Oraingoz gustura, uste baino gusturago, egia esan. 4. Aldaketa handia nabaritu duzue ikastola utzi eta unibertsitaterako saltoan? LS: Hasiera batean bai; eta, egia esan, oraindik ez nago guztiz ohituta. 16 urtez egon naiz Ikastolan, irakasle guztiak ezagutzen nituen eta “etxean bezala” sentitzen nintzen. Bat-batean inor ezagutzen ez duzun leku batera salto egiteak zirrara sortzen dizu, normal. Dena den, klaseak berez ez dira hain ezberdinak; gehien bat euskaraz ematen ditugunak. Batxilergoan materia guztiz ezberdinak ematen ditugu etengabe, batzuek besteekin zerikusirik ez dutenak. Unibertsitatean, berriz, ikasgai gehienek antzeko bidea jarraitzen dute, eta horrek batzuetan nekatu egiten zaitzake. JS: Aldaketa nabarmena izan da, bai harremanei dagokienez eta baita ikasketei dagokienez ere. Lehen aipatu bezala, gure lagun-taldea ikastolan jaio zen eta egunero ikusten genuen
elkar, ordu piloa igarotzen genituen batera. Orain ordea, asteburuetan soilik dut aukera haiekin elkartzeko. Klaseko giroa, dena den, nire kasuan oso atsegina da, eta irakasleak ere nahiko hurbilak dira talde txikia garelako: 40 bat ikasle. Beraz, ikastolako giro bera arnastu ezin dudan arren eta tratua “hotzagoa” den arren, pozik nago. Dena den, aitortu behar dut hasieran arraroa egiten zitzaidala asteak igaro eta irakasleek ikasleon izenak ez jakitea. Ikasgaiei dagokienez, salto handia nabaritu dut, lan asko bidaltzen digute, bai bakarka zein taldean egiteko eta nahikoa azterketa partzial izan ditugu. “Pirei” dagokienez, batxilergoan ez zen ohiko gauza, azterketa-astea hurbil zegoenean soilik gertatzen zen. Hemen, unibertsitatean ordea, fenomeno hori orokorragoa da. 5. Bizi zenuten presioa ikusita, zein gomendio emango zenieke oraingo batxilergoko ikasleei selektibitateari begira? LS: Hasteko, eta nota oso altua eskatzen duen graduren bat ikasi ezean, ez dago zertan larritu. Ikastolak ondo prestatzen gaitu selektibitaterako, eta ikasturtean zehar nahiko ondo joan bazara, selektibitatea ere ondo joango dela ziurra da. Selektibitaterako ordu pila sartu ordez, garrantzitsuena ikasturtean emandakoa ondo ulertzea da (zientzietan bereziki). Dena den, norberak ezagutu behar ditu bere lehentasunak, “palo” handia baita benetan egin nahi dituzun ikasketak ezin egin izatea. JS: Batxilergoa lasai hartzea da. Ez larritu. Izan ere, ikasturtean zehar ondo joan denak selektibitatean ere nota onak aterako ditu. Ikasturtea bera zailagoa da selektibitatea baino. Maiatzaren amaieran nerbioak eta beldurrak airean egongo dira asko, eta egia da ikasle batzuek ikasketa jakin batzuk burutzeko nota konkretu bat behar izateak presio izugarria sortzen duela. Baina horretarako prestatzen dituzte ikasleak batxilergoan, ikasturte osoan zehar, lehen egunetik azkenera arte. Bestalde, ez nioke inori gomendatuko “ikasketak egunean eramatea”; batetik badakigulako inork ez dituela gauza guztiak zehatz-mehatz egunean eramaten. Eta bestetik ezinezkoa delako. Badaude ikasketez gain beste hainbat gauza. Hala ere, honekin ez dut esan nahi dena azken unerako utzi behar denik. Horrexegatik uste dut oreka aurkitzean dagoela koxka, eta horretarako bakoitzak hobeen datorkion ikasteko metodoa aurkitu behar du. Oroitzapenik kuttunena LS: Agian ikastolatik, eta bereziki batxilergotik daramadan oroitzapenik kuttunena ikasbidaia da. Benetan, beste ezerekin konpara ezin daitekeen astea izan zen guretzat, eta behin eta berriro bizi ahalko banu… jajaja. Dena den, milaka oroitzapen on ditut ikastolarekin loturik, eta ez nituzke ezerengatik aldatuko.
Ainhize Zaldegi Gurasoa
Gurasoei euskaraz egitera behartzea eta erdaraz egiten badute, ez erantzutea. Klaseak amaitzean hasten gara erdaraz egiten, eta hori gelditzeko, isilik geratzea, euskaraz galdetu arte.
Guillermo: Lehenengo gauza euskararen garrantzia baloratzea litzateke, bai arlo kulturalean, bai arlo akademikoan ere. Guk euskara egunero erabiltzen ez badugu, etorkiGuillermo Meabe zunean zailtasunak izango LHko ikasketa burua ditugu euskaraz adierazteko, eta kontzientzia hori gure barnean sartu arte gauza gutxi egin dezakegu; euskararen aldeko kanpainak eta egiten dira baina gauza komuna izan beharko luke, ez pertsona bakanen gaia. Garrantzitsuena norberak euskararekiko sentimendu positiboa izatea da, bestela oso konplikatua litzateke.
Josu Elosegi Gurasoa
Lehenik eta behin, nagusiek, hau da, batxilergokoek eta DBHkoek, jolas-orduetan euskaraz egin beharko lukete; eta bultzatzeko, ba inor erdaraz entzutean, euskaraz mintzatzera bultzatzea.
Sabin: Nire ustez, egin beharko litzatekeen lehenengo gauza diagnostiko argi bat da: euskara zenbat erabiltzen den, zein adin tartean erabiltzen den gehiago, zeinetan gutxiago, zergatiak, zergatik aukeSabin Ibazeta DBH eta Batxilergoko ratzen den hizkuntza bat ikasketa burua eta ez bestea, eta bertan aztertzea zeintzuk liratekeen ez ikastolan soilik, baizik eta gizartean ere, agertzen diren ahuleziak. Behin diagnosi hori eginda, sendagaia bilatu beharko litzateke, ez da erreza, ohiturak oso erratuta baitaude eta nahiz eta ohiturak aldatzea oso zaila den, agian dinamika espezifikoak
Josu: Klase orduetatik kanpo euskara indartzeko egin behar dena lehenik eta behin erabiltzea da, eta ikasleak, langileak eta gurasoak kontzientziatu. Horretarako, euskaran sinetsi behar dugu, gure ama hizkuntza baita. Eta horren inguruan mezu bat zabaldu daiteke, guraso, langile eta ikasleen artean. Josu Barbarias Mantenuko arduraduna
Unai Mendiburu Batxilergoko ikaslea
?
Kirolean, jolasean eta zuen arteko harremanetan euskaraz hitz egitea.
Gorka Moreno Gurasoa
sortu beharko genituzke, talde txikietan lanean hasi, talde txiki dinamizatzaile horiek ikasleen artean egokitu eta horiek zabalduz agian lortuko genuke apurka-apurka besteengan eragina izatea. Irune: Euskara gure hizkuntza dela barneratu, eta ondorioz, hizkuntza horretan hitz egin.
Irune Iturregi HHko ikasketa burua
Unai Mendiburu: Lagunen artean euskaraz egitera bultzatu; kuadrilla itxien artean beti dago norbait gaztelaniaz mintzatzen hasten dena. Pentsatu behar duguna da, talde horietan guztiok dakigula euskaraz hitz egiten, guztiok gatozela ikastolara, eta ondorioz, jabetu, egoera geldiarazi eta euskaraz mintzatu.
Bienvenida al renacimiento de la revista SEÑE
Ongi etorria SEÑE aldizkariaren ernaberritzeari Gaur egun komunikabide ugari daukagu eskura, batzuk onak eta beste batzuk hain onak ez direnak. Batzutan ez gara gai ondo antolatzeko, informazioaren oihanean murgildu eta iparra galtzen baitugu sarri. “Sarea”, hau da, teknologia berrien mundua, benetako armiarma-sare bilakatu daiteke, benetako tranpa. Guraso Batzordetik ongi etorria eman nahi diogu SEÑE aldizkaria ernaberrituko duen proiektu honi; jakin badakigu ez dela lan arina, baina, maiz elementuen kontra egiteak ere badu bere fruitua. Betiko formatua, hurbileko informazioa, geurea, geure artekoa; hauxe izan daiteke ikastolako estamentu guztien arteko dinamika biltzeko behar dugun bultzada (ikasle-familia- eta hezitzaile artekoa). Aldizkariaren xedea komunikazioa erraztea eta giza-kontaktua ahalbidetzea izan beharko litzateke, hain zuzen ere, gure seme-alabon bizitzetan hain garrantzitsua den une honetan beraien hezkuntzari begira interesgarri suertatu daitekeen edozein gaitaz aritzeko.
Hoy en día tenemos a nuestro alcance muchos medios de comunicación, algunos buenos y otros que no lo son tanto. A menudo somos incapaces de organizarnos y nos perdemos en la selva de la información. Cuando en el mundo de las nuevas tecnologías se habla de “la red”, esta, como la telaraña, puede convertirse en una trampa. Desde la Junta de Madres/Padres queremos darle la bienvenida al proyecto de reeditar la revista “SEÑE”. Somos conscientes de que no es un trabajo baladí, pero a menudo ir contra corriente tiene su recompensa. En formato clásico, información cercana, nuestra, entre nosotros; este proyecto puede ser el revulsivo que necesitamos en la Ikastola para unir las dinámicas de los diferentes estamentos (familias, alumnado y educadores). El leitmotiv de la revista debería ser el facilitar la comunicación y la cercanía de la información. Abrir un canal donde se pueda poner en común cualquier tema que pueda afectar e interesar a la educación de nuestr@s hijos en esta etapa tan importante.
Mila esker, Guraso batzordea
SEÑE 15
BAGOAZ...
...BAGATOZ
Gatzarri単e, 47 | 48600 SOPELA (Bizkaia) T 94 676 02 66 | Faxa 94 676 41 87 @mail: info@anderdeuna.net anderdeunaikastola.eus