MINUTU BATEKO ELEAK
PELLORI Pello joan zaigu sufrimendutik hartu du azkenean jai Eta guk kantuz agurtzen dugu bera goian bego lasai. Herri honentzat eman baitzuen hark zeukan hamaika dohai eskolan zuzendari gai abesbatzan zenbat bidai ta Zorrokan oso alai Berak haziak erein zituen egun daude zenbait sustrai. Nire bertsoa beretzako da zuen txaloak ere bai. Euskarari eman zion harexek ahal izan zuen dena D eredua zuzentzen bera izandu baitzen lehena Berriozar kantuz pizten ere bai jarri zuen hark kemena handia bere sormena ta gure barruan dena harekiko miresmena euskaltzaleok hari ezin eman hark emandakoan laurdena Baina Berriozar euskalduntzea omenaldirik onena Manex Mahilarin
ILARGIAREN KORRIKA Ilargia bueltaka, zirt zart, Eguzkiarengana ailegatu nahian; eguna iristean ilargia blast! hutsune ilunera erori da. Eguzkia bitartean, laguna bilatzen ari da tipi tapa, tipi tapa. Non ote da?. Bat-batean, trumoiak burrun! Eta euria barra-barra jauzi egin da. Eguzkia, dar-dar, ezkutatu da. Ilargia ikustean harengana hurbildu da. Kax-kax, non ote da? Eguzkia atera eta, ilargia joan ezean, eskua eman dio. Hara orduan bi lagunak... tipi- tapa, tipi -tapa
eskuak lotuta zerurantz gora KORRIKA!
Ainara Espinosa
AIRETIK ETA LURRETIK Nire albora etorri zen txoria; hegalak tente-tente eta txioka hasi zen. Bera adarrez adar zebilen eta gu , berriz, herriz herri. Bera zuhaitzez zuhaitz igo, gu hiriz hiri. Beti hegan eginez kilometroak egiten ditu eta guk, korrikan, pausoz pauso egiten ditugu. Ez da ibiltzen, saltoka dabil. Guk ezin dugu hegan egin baina ametsak behin eta berriz dabiltza airean dantzan. Ibai Muskiz
BADATOR Gaur goizean, elefantearen tronpa luzeak esnatu nau, belarrira xuxurlatuz: BADATOR!! Txoriak txio-txioka hasi dira kantan, eta txerriak kurrin-kurrin dantzan. Altxatu, eta zaldien antzera korrika trostan hasi naiz. Gaua ailegatu da eta zuhaitzak, begiz beteta, kukuka jarri dira; ametsak harrapatu bainau eta korrikan hasi naiz. Eta ez dut gelditzeko asmorikan. Kukuka, trostan, dantzan, txio-txioka kantan. Sarai Ahechu
ERREKA Errekaren bizia, arrainen presentzia. Errekaren bizia, harrien presentzia. Errekaren bizia, uraren presentzia. Errekaren bizia landareen presentzia. Erreka bizia, ur-bizia, Korrika bizia. Nahia Gonzalez
PARABOLA MATEMATIKOA EZPAINETAN Duela urte asko denon ezpainetan urrezko eleak ziren, baina iluntasunean bilakatu zen batzuen gogoz. Pixkanaka beltzetik grisera pasa zen eta horrela kolorea argituz joan da. Gaur egun batzuek gorriz erabiltzen dute, beste batzuek berdez, eta beste askok txuriz, gozatzen dutela. Baina oraindik bide zati bat geratzen da, urre kolorezko printzek denon ezpainak margo ditzaten. Nahia Beroiz
LIBURUA Jakinduria, asperkeria, idazmena, emozioa, tristura, intriga‌ hainbeste gauza bizi ditzakegu liburu bat irakurtzean‌ ikaragarria da. Euskararen liburua; hori bai liburu emozionantea! Hitz eta letra desberdinen lotura, soinu bikaina sortzen. Imajinatu soinu horiek guztiak denen arteko korrika batean ateratzen. Sentitutako indarra eta alaitasuna gaindiezina‌ Hori bai artea, hori bai Euskal Herria! Leire Bujanda
BIHOTZA Aspertuta nengoen baina aldi berean oso gogotsu. Ibilbidearen bukaeran nengoen, maparen azken puntan. Jende multzo baten artean nengoen eta belarretan ikusitako kardabera hartu eta bere buru gainena putz egin nuen. Oso urduri nengoen, jendea bazetorrela ikusten nuen. “Orain hasiko da guztia� esan nion neure buruari. Zerua momentu batez begiratu nuen baina ezer. Ez zen ezta munduko argirik txikiena ikusten ere. Gaueko ordu biak ziren. Izerdia sentitu nuen gorputz osoan, jada korrikan hasi ginelako. Goizeko bostak ailegatu zirenerako, hamabi kilometro egin nituen, oinetan min izugarria sentitzen nuelakoan gelditu nintzen, banku batean etzan eta orduan konturatu nintzen, nire bihotzeko taupaden ondorioz, zenbat maite nuen euskara. Ainhoa Grande
HERRIA Bizi garen herri honetan zelai ederrak ditugu, baina hau osatzeko lore berezia behar dugu, aiton-amonengandik jasotakoa eta ondorengoei erakutsiko dieguna . Euskara dugu bide honen bizia. Ander GarcĂa MENDIA Euskal Herria korrika zeharkatuz noa, mendizmendi, zuhaitzak igarotzen eta haien euskararen istorioak entzunda, zelaiak zeharkatzen, zaldien eta ardien askatasuna sentitzen, KORRIKA noa. Iker Fortes TAUPADAK Taupadak bihotzaren osagaiak; bihotza bizia sortzen dutenak; bizia pertsonak dira; pertsonek sentimenduak eta familia edukitzen ditugu. Herrietan bizi gara eta horrela bagoaz euskarari bizia ematera. Euskal Herriko herriak zeharkatzera eta herri bakoitzeko sentimendu bat sortzera. BeĂąat Arizaleta
HERRIA Negua joan da, uda etorri; berarekin maitasuna eta irriak ekarri. Herri honen irria, kolorearen mihia. Euskara kanpoan dabil dantzan eta abestitan, leihoetan eta balkoietan, parkean eta plazetan.
Herri honen irria, kolorearen mihia. Korrikaz bagoaz, Bizkaitik Gipuzkoara, Lapurditik Nafarrora. Gasteizetik NafarroBeherara.
Angela Maritorena
INFINITUA Non egongo ote da infinitua? Hara joaterakoan infernuarekin topo egingo dut? Gaur gauean askatasunak nahi dudan distantziara egongo dela xuxurlatu dit. Beraz korrikan hasteko garaia heldu zait. Haizea Erro ZAZPIAK BAT Airea sentitu nahian, kateak hautsi libre izateko, ametsak egi bihurtzeko ordua helduta, pausoz-pauso iparra galdu gabe, nire ametsaren bilaren bidaia hasi da. Irati GarcĂa LASAITASUNA Bidaiak joan eta etorri, herriak ezagutu, hondartzan paseoak eta hizketa luzeak, bata-bestea entzunda olatuen soinuak sentitzen, hori bai lasaitasuna. Maialen Perez
EUSKARA Maitatu asko, erabil nazazu, gozatu nirekin egunero. Oso hizkuntza polita naiz, eta hain naiz zaharra‌ Guztiona naiz, zuen esku dago nire indarra. Aimar Ahechu HODEIA Bazegoen neska bat. Basoaren erdian zegoen belardi batean bere lagunekin. Egun horretan hodeiak zeuden, lainotsua zegoen. Bere pentsamenduek hodeien artera eraman zuten eta hor behean gertatzen zena jakin gabe beti euririk gabe. Baina hodeitik jaitsi zenean ikusi zuen bere lagunekin ongi zegoela. Beraiek ziren bere hodeiak. Maitane Marcos
BIHOTZA Bihotza, maitasuna eragiten digun alaitasuna. Poztasuna, tristura ...berdin du laguntasunarekin eta errespetuarekin jokatzen dugun bitartean. Hizkuntza eta kultura, ikasketak beti buruan. Begirada harat- honat dabil, taupadak gelditzen zaizkidan bitartean. Maider Erize
PAZIENTZIA ERRE AURRETIK BEHAR DUGUNA
pazientzia, Hamazazpi haur eskoletatik lau euskaraz jartzea inposizioa da, Pazientzia, Ikurrina baimentzea inposizioa, eta espainola inposatzea askatasuna, Pazientzia, Altsasuko gazteak kartzelan, Pazientzia, Rato bitartean kalean, Pazientzia, Osasuna frustrazioaren sinonimoa da baina frustrazioa ez da osasuna. Pazientzia, Zorroka koma induzituaren eta eutanasiaren artean,
Pazientzia, Galtzen den ilea ez da berreskuratzen, galtzen diren aukerak ere ez, Pazientzia, Txikitan trenbidearen buklea desagertzear zegoen, zorionez, gauza batzuk ez dira aldatzen, Pazientzia, Erriberan D ereduan hiru matrikula, Pazientzia, Baina, hobe da bide onetik aurrera-atzeraka ibiltzea bide okerretik inoraka ibiltzea baino. Eta badago baikor izateko akaso hauek baino euskarri gehiago, baina Zenbat pazientzia behar dugu? Zenbat pazientzia behar dugun!! Mikel Ortigosa
Nahiago nuke bizitza txikitan bezala biziko bagenu Aho zabalik geratuko bagina ilunabarretan lehen alditan bezala Sarritan gure buruaz far egiteko gai izango bagina Besteon azalean jarriko bagina gurea bakarrik begiratu ordez Oxala putzutan salto egiteko gai izan eta ez zapatilak bustiko direlakoan jolasteari utzi... Lehortuko dira eta! Oxala!! Oxala...! Gutxienez saia gaitezen Robert Agirre
Gorostiaren fruitu batzuk lurrean txuri ta berde
Larrogainerantz elurraren gainetik isiltasuna
Bidean zehar har ilara pila bat. Adonis vernal
Nor zara orain? Ahaztuta zaitut, galduta. Non zaude? Auskalo. Non edo zertan jartzen duzu bihotza? Zertaz farre egiten duzu? Norekin? Norekin hegaz edo amets egin? Zoritxarrez, gero eta gutxiago dakit zutaz. Bizirik al zaude? Galdera asko eta erantzun gutxi. Nire aldetik, oraindik bai, ez dakit nola, baina maite zaitut. Urtea hasten denean 365 egun dohainik, berri, berriak oparitzen dizkigute eta haien aurrean bi aukera ditugu: arrastaka zeharkatu, gastatu, kontsumitu edo bizi, besterik ez, egunez egun, minutuz, minutu, segundoz, Segundo. Josu Osta
Pello Uharteren oroimenez