Praktika Onen Txostena

Page 1


Finantzatzailea:

Antolatzaileak:


AURKIBIDEA HITZAURREA

1-2-3

TXOSTENARI SARRERA

4-5

ELIKADURA

6-7

GARBIKETA

8-9

HIGIENE PERTSONALA

9

HONDAKINEN KUDEAKETA

10-11

MEDIKAMENTUAK

12-13

POLTSAK ETA ONTZIAK

12-13

URA

12-13

ELEKTRIZITATEA

14

BEROKETA

15

GARRAIOA

15

PAPERA, INPRIMATZEAK ETA 16 ESKOLA MATERIALA AISIALDIA ETA JOSTAILUAK

16

ELEKTRONIKA

17

ARROPA

18-19

EROSKETAK

20

BIDEZKO MERKATARITZA

21-23

OBJEKTUEN ZAINKETA

24

FINANTZAK

25



Hitzaurrea Praktika onen txosten hau Bidezko Merkataritza – Partzuergoak (Medicus Mundi Araba, Intermon Oxfam eta Setem Hego Haizea GGKEek osatzen dutena) BIDEZKO MERKATARITZA eta KONTSUMO KONTZIENTE, ARDURATSU ETA ERALDATZAILEAren arloan aurrera daraman sentsibilizazio lanaren barruan kokatzen da. 2013ko iraila eta azaroan Vitoria-Gasteizko Udaletxeko Haurtzaro Zerbitzuko lantalde teknikoak eta baliabide eta zerbitzu ezberdinen kudeaketarako kontratatutako lantaldeek gai hauen inguruan formakuntza jaso zuten eta, tailer horietan, hau bezalako txosten bat egiteko beharra identifikatu zen. Izan ere, langile hauek egunero bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren barruan koka daitezkeen praktikak burutzen badituzte ere, kasu askotan eguneroko keinu hauek ez dira behar bezala identifikatuak edo aintzatetsiak izaten. Hori dela eta, Bidezko Merkataritza – Partzuergotik ekintza hauek bildu eta argitaratzea proposatu zen, horrela praktika on hauen balioa azpimarra dadin eta langileek elkarrengandik ikas dezaten. Baina, ezer baino lehen, Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzaileaz (KKAE) hitz egiten dugunean zertaz ari garen gogoratzea komeni da.

KONTSUMOA, GAUR EGUN, ZEIN EGOERATAN DAGO? Gaur egungo gure gizarte ereduak kontsumoaren kultura erabat beharrezkoa du, bai bere biziraupenerako zein bere burua zuritzeko. Izan ere, eredu honek sinestarazten digu biztanleriak ongizate handiagoa izateko geroz eta kontsumo-ondasunen eskaintza zabalagoa izan behar duela bere eskura eta, zentzu berean, banako zein gizataldeek beren kontsumo maila handitzen badute horrek zoriontasuna ekarriko diela. Hazkunde ekonomikoa suertatuko da, beraz, gure kontsumo-behar izugarri hau asetzeko ezinbesteko baldintza. Krisialdiarekin, gauza bera (arrazoibide zirkularra): eredu ekonomiko kapitalista bideragarria den eredu bakarra omen da (bere burua hala aurkezten du, behintzat) eta funtziona dadin (hots, ordaindutako enplegua sor dezan, hori baita gure beharrak asetzeko bide bakarra) gehiago kontsumitu behar dugu. Ongizatea kontsumoaren bitartez lortuko dugunaren ilusioa, etengabe zabaltzen ari den jarduera ekonomiko batek bakarrik aseko du. Gure artean sinesmen eta balio hauek hain daude erroturik, gure ongizate-estatua neurtzeko adierazle gakoetako bat kontsumoaren igoera dela. Dena den, munduan kontsumo gaitasuna zuzen banatuta ez dagoela kontuan izan behar dugu. Egitura-faktore ezberdinek kontsumo praktikak moldatzen dituzte, hala nola, diru sarreren banaketa, lan-merkatuan parte hartzea edota etxeko- eta zaintza-lan ez ordainduaren banaketa. Ezaguna da bai pobreziak baita ingurugiro arazoek ere emakume eta nes-

·1·


katoei maila handiagoan erasaten dietela, eta arazo hauek kontsumoarekin lotura zuzena dute. Horrez gain, gizonezkoei eta emakumezkoei tradizionalki lotzen zaizkien kontsumo mota ezberdinak existitzen dira eta eredu hauek botere harremanak eta desberdinkeriak mantentzen laguntzen dute, esaterako, esfera publiko eta pribatuaren arteko banaketa historikoa.

KKAEak EGOERA HAU ALDATZEN LAGUNDUKO AL DIGU? Kontsumitzea, gehiengoaren hautematearen kontra, gure behar edo desirak asebetetzea baino gehiago da. Hots, kontsumitzen dugunean ondasun edo zerbitzu hori posible egin duten prozesu guztiak laguntzen edo bultzatzen ari gara, horretaz kontziente ez bagara ere. Prozesu hauek ekonomiarekin, gizartearekin zein ingurumenarekin zerikusia duten ondorioak dituzte. Hala ere, kontzienteagoa, arduratsuagoa eta beraz, eraldatzaileagoa den kontsumo baterantz mugitu nahi badugu, horrek ez du zertan analisi edo eztabaida handirik suposatu behar, ezta estrategia konplexuak martxan jartzea ere. Aitzitik, aldaketa ideia edo jarraibide soil eta pertsonaletan has daiteke eta, ilusioa eta konbentzimenduaren bitartez, aldaketa horiek kolektibo osoan izan dezakete eragina, baldin eta talde horrek konprometitzeko borondatea badu. Gizabanakook kontsumitzaile moduan dugun boterea uler dezagun funtsezkoa da, baita gure kontsumo mailak duen eraginaz kontziente izan gaitezen ere.

ETA GUK, ZER EGIN DEZAKEGU? Gure kontsumo eta erosketatan irizpide arduratsu eta solidarioagoak martxan jarri nahi baditugu, gure lanean ditugun jokabide, zeregin, metodologia edota ohituren benetako eraginari buruzko hausnarketa zorrotz bat egitea garrantzitsua da, baita existitzen diren alternatibak bilatzen eta hautatzen denbora ematea ere. Horrez gain, argi izan behar dugu errezetarik ez dagoela, bakoitzak bere prozesua norbere kontzientzia eta gaitasunetan oinarritu behar duela. Kontsumo arduratsua ez genuke betebeharra bezala ikusi behar. Aitzitik, positiboa eta beharrezkoa iruditzen zaigun jokabide bat denez, horretarako joera izan beharko genuke. Hauek dira kontsumitzeko momentuan kontuan hartu beharreko premisa batzuk: Erosten ari garen ondasun edo zerbitzuak gizartean zein ingurumenean duen eragina hausnartu bere bizitza ziklo osoa kontuan hartuz: produkzioa, garraioa, distribuzioa, kontsumoa eta sortutako hondakinak. Zein merkataritza mota edo sistema ekonomiko faboratu nahi dugun hausnartu, Erosten dugun hori kalitatezkoa izan dadila bermatu erabilgarriagoak, osasungarriagoak eta iraunkorragoak diren ondasunak eskura ditzagun..

路2路


Guzti hau garrantzitsua bada ere, gogoratu behar dugu kontsumo eredu berriak eraikitzeko orduan lanaren banaketa sexuala eta etxe barruan erabakiak nola hartzen diren aztertzea funtsezkoa izango dela. Emakumeak dira, kasu gehienetan, etxeko lanen ardura dutenak eta, hori dela eta, birziklatzeko helburuarekin hondakinak bereiztea edota jasangarritasun irizpideei jarraituz erosketak egitea bezalako eginkizunek, ziuraski, beren lan zama handitzea eta denbora murriztea ekarriko dute. Beraz, kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzaileago baterantz gure etxeko ohiturak aldatzeko momentua iritsiko denean, eginkizun hau emakumeen ardura berezia bilaka ez dadin lortu beharko dugu.

ARDURA OSOA KONTSUMITZAILEENGAN DATZA, BERAZ? Inola ere. Kontsumoaren gaur egungo erronkei aurre egin nahi badiegu, gizarteko sektore guztiek konpromisoa hartu behar dute: gobernuek, erakundeek, produktoreek, kontsumitzaileek, sindikatuek, GKE-ek eta gizarte osoak. Izan ere, kontsumo arduratsurantz iragateko ardura elkarbanatutako ardura da eta guztion artean Merkatu Soziala osatuko dugu. Aldaketak, beraz, ez dira kontsumoan bakarrik eman behar. Kate osoa da eraldatu behar dena, produkzio eta banaketa faseak barne. Merkatu Soziala ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumorako sare bat da, elkarrengandik ikastea ere bilatzen duena eta irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioen arabera funtzionatzen duena. Sare honetan ekonomia solidarioko enpresa eta erakundeek ez ezik, kontsumitzaileek ere parte hartzen dute banaka zein taldeka antolatuta. Honela, Merkatu Sozialak hiritarroi gure kontsumo beharrak sozialki erabilgarriak, ekologikoki jasangarriak eta ekitate eta demokrazian ekoiztuak izan ziren produktu eta zerbitzuen bidez asetzeko aukera ematen digu. Sareko partaide edo nodo bakoitzak, enpresa zein kontsumitzaile, bere erosketa eta kontsumotan gainontzeko partaideak lehenesten baditu, indarrean dagoen eredu ekonomikoaren aurrean benetako alternatiba bat osatzea lortuko dugu. Merkatu soziala justizia eta gizarte eraldaketarako tresna bilakatuko da, garapen jasangarri eta partehartzailea sustatuz.

路3路


Txostenari Sarrera Jarraian aurkeztuko duguna, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailearen barruan koka daitezkeen praktika zehatzen bilduma bat da. Zehatz-mehatz, gaur egun Vitoria-Gasteizko Udaletxeko Haurtzaro Zerbitzuaren baliabide bat edo gehiagotan aurrera eramaten diren praktikak dira. Datu hauek biltzeko Zerbitzuko langileekin hamaika elkarrizketa burutu dira, parte hartu duen baliabide bakoitzeko bana. Ekimen honetan parte hartu duten baliabideak hauek dira: Paula Montal, Cantón de Santa María, Correría, Landaburu eta Zabalgana Zentro Sozioedukatiboak, Lanerako Prestakun-tzarako Huetos Zentroa, Salburua Programa, Bidatu Programa eta Txalaparta, Pablo Uranga eta Fuente de la Salud Etxeak. Ikusiko duzuen bezala, jasotako praktikak gaika antolatu dira, esaterako, elikadura, garbiketa edota hondakinen kudeaketa. Modu honetan, txostenaren irakurketa erraztea eta praktika zehatzen bilaketa azkartzea bilatu dugu. Horrez gain, sail hauetako batzuk informazio gehigarriarekin osatu nahi izan ditugu. Kasu batzuetan gaiari buruzko ezagutzak zabaltzeko informazioa topatuko duzue eta, beste batzuetan, egunerokotasunean jada egiten ari den horri gehitu ahal zaizkien praktika txikiak proposatu ditugu. Hasi baino lehen, txostenaren irakurketari ekiteko garrantzitsuak deritzogun hainbat alderdi azpimarratzea gustatuko litzaiguke. Hasteko, kontuan hartu beharra dago baliabide bakoitzaren egoera eta ezaugarriak beren artean oso ezberdinak izan daitezkeela. Lehendabizi, ume txikiekin edo nerabeekin lan egitea ez da gauza bera eta, are gutxiago, emakume helduekin lan egitea. Horrez gain, taldeak denborarekin aldatzen doaz, pertsona bakoitzak bereizgarri eta historia ezberdin bat du eta ikuspegia egoera bakoitzari egokitu behar zaio. Bigarrenik, jarduerak eta praktikak ezberdinak izango dira zentroak egunean 24 edo zortzi orduz funtzionatzen badu (etxeak edo zentro sozioedukatiboak). Hirugarrenik, baliabide batzuetan janaria prestatzeko, garbitzeko eta erosketak egiteko ardura, horretarako bereziki kontratatutako langileek dute (etxeko andreek) eta beste batzuetan, aldiz, zerbitzuaren hartzailea den biztanleriak (nerabeek edo amek). Azkenik, baliabideak kokatzen diren etxebizitza edo lokalen baldintza materialek praktika batzuk baldintzatzen dituzte eta baldintza hauek aldatzea ez dago langileen esku: berokuntza zentrala edo indibiduala izatea, pertsianak ez izatea, erosketak egiteko saltokien gertutasuna, etab. Hortaz, txosten honetan jasotako praktiketatik, lan talde bakoitzak beren baliabidean aurrera eramateko egokiak zeintzuk diren erabaki beharko du, nork bere egoera eta ezaugarrien arabera. Txostenean guztiak batera agertzen badira ere, horrek ez du esan nahi zentro denetan guztiak eta modu berean aplikatu behar dituztenik. Bigarren, azpimarra nahi genuke txostenaren barruan jada burutzen diren praktika zehatzez gain beste batzuk sartu ditugula, ehuneko ehunean betetzen ez diren arren (inola ere ez), irakasten eta bultzatzen saiatzen direnak eta helburu desiragarri moduan ulertzen direnak. Uste dugu ahalegina egitea soilik, goraipatu eta balioetsi beharrekoa dela. Norbere ohiturak zalantzan jartzea, kontzientzia hartzea, helburuak hartzea... Hori da bidea.

·4·


Hirugarren, haur eta nerabeekin KKAEaren inguruan lan egiteko hezkuntza proiektu espezifikoak martxan jartzea beharrezkoa ez dela gogoraraztea komeni da. Batzuetan erabilgarriak suerta daitezkeen arren, elkarrizketatutako hezitzaileen aburuz metodologiarik eraginkorrena (eta baliabide ezberdinetan batik bat erabiltzen dena) egunerokotasunaren pedagogia da, hots, egunerokotasuna heziketa-tresna bilakatzea. Era guztietako gaiak zeharkako moduan edo modu informalean lan daitezke. Elkarrizketa gehienetan jasotakoaren arabera, hezitzaileek bat-batean sortzen diren abagune eta momentuak gai ezberdinak modu naturalean jorratzeko aprobetxa-tzen dituzte: norbaitek galdera bat egiten duenean, nerabeei egunkarian ikusitako zer edo zerk arreta deitzen dienean, etab. Langileen hitzetan, “hay que cazar las oportunidades al vuelo”, “estar al quite” edo “con la caña de pescar”. Honen bidez mezuak askoz hobeto iristen zaizkie, hau da, egunean eguneko egoera praktikoen bitartez. Ondo erabiltzekotan, langileek beren ekintzen bidez ematen duten etsenplua tresnarik onena izan daiteke. Hori dela eta, langileek zein motatako eredu izaten ari direnaren inguruan hausnarketa egin dezaten hain garrantzitsua da. Haiek bizikleta erabili, papera berrerabili edo txorrota ixten badute, erakutsi nahi duten mezua askoz azkarrago iritsiko da ekintza horietaz hitz egin bakarrik egingo balute baino. Langileek praktika hauek garrantzitsuak direla sinisten dutenean eta beren egunerokotasunean txertatzen dituztenean, naturalago eta errazago transmititzen dira. Hori bai, balio hauek sustatzea zeregin konplikatua dela kontuan hartu beharra dago, batik bat hain problematika zabal eta anitzak dituzten kolektiboez hitz egiten ari garenean. Laugarren, ehuneko ehunean arduratsua den kontsumitzailerik ez dagoela azpimarratu nahiko genuke. Alde batetik, kontraesanik gabe bizitza ezinezkoa da eta, bestetik, gorago aipatu dugun bezala, banakook kontrola ezin ditzakegun baldintzak eta mugak existitzen dira. Gure buruari erru guztia ez botatzea eta ezintasunen aurrean adorea ez galtzea oso garrantzitsuak dira, baita pausu eta keinu guztiek axola dutela gogoratzea ere. Amaitzeko, txosten honen prestakuntzan lagundu duten langile guztien prestutasuna eskertzea baino ez zaigu geratzen, beren lan denbora elkarrizketak erantzuteari eskaini baitiote. Orain arte egindako lan bikainarekin jarraitzera animatu nahi ditugu, egunero konpromiso eta dedikazio maila handia erakusten dutelarik.

·5·


Elikadura Zentro eta etxe guztietan elikaduraren gaiari garrantzi handia ematen zaio. Elkarrizketatutako hezitzaile baten arabera, elikadura heziketa-gai bat da beraientzat. Langileen ahaleginek helburu nagusi bat dute, hots, haur eta nerabeek elikadura osasungarri, orekatu eta nutritiboa jaso eta denetarik jaten ikas dezatela. Irizpide honi eta beste batzuei jarraiki, baliabide ezberdinetan praktika eta neurri anitz aplikatzen dira menuen diseinuari, produktuen aukeraketari eta otorduen prestaketari dagokionez eta praktika hauek kontsumo arduratsuarekin bat egiten dute. Menuen barruan produktu fresko, osasungarri eta nutritiboak nagusi dira, ahal den neurrian frijituak eta aurrez prestatutako jakiak baztertuz. Zein produktu erosi erabakitzeko momentuan Irizpide ekonomikoaz gain, bertakoak edo gertukoak, sasoikoak (barazki eta fruten kasuan) eta, ahal bada, ekologikoak izan daitezen kontuan hartzen da. Erabaki honek elikaduraren kalitatean modu positiboan eragiteaz gain, eskualdearen ehun ekonomikoa suspertzen du (krisialdi garaian bereziki garrantzitsua) eta ingurugiroan inpaktua murrizten du pestizida, produktu kimiko eta urrutitiko garraioaren erabilera txikiagoa dela eta. Mundu guztiak aukera hau ez duen arren, lekale eta laboreen antzerako produktuak soltean erosteak ontzietan gutxiago gastatzea suposatzen du eta norbere beharraren arabera erostea baimentzen du, produktua hondatu eta alferrik galdu dadin ekidinez. Zentro batzuetan hiri-ortuak jartzeko aukera izan dute eta honek kontsumitzen dituzten elikagaietako batzuk landatzea baimendu die: marrubiak, pepinoak, letxugak, tomateak, piperrak, zerbak, etab. Hiri-ortuek, gainera, haur eta nerabeekin lan egiteko tresna didaktiko moduan balio dute, ortuaren zainketa lanak beraien artean banatzen dituztelarik. Ogia etxean egiten badugu (horretarako balio duen makina batekin) dirua aurrezteaz gain, egunero jaten dugun elikagai honen osagaiak ezagutu eta kontrolatu ahal izango ditugu. Gauza bera gertatzen da galletak edo bizkotxoak bezalako produktuekin, industria-prestaketa dutenean koipe, azukre eta osasungarriak ez diren bestelako osagaien kopuru handiak izan ditzaketenak.


Baliabide ezberdinek “janaria inoiz ez dago sobera” goiburua elkarbanatzen dute. Hau lortzeko, alde batetik, janaria erosi eta prestatzeko momentuan kantitateak ondo neurtzen jakin beharra dago eta hau denbora eta esperientziarekin baino ez da ikasten. Dena den, askotan zaila da mahaira zenbat pertsona eseriko diren aurreikustea. Hau dela eta, bigarren trebetasun garrantzitsua soberakinak aprobetxatzen jakitea da, alferrik gal ez daitezen. Kasu batzuetan, janaria dagoen bezala izoztu edo beste momentu batean zerbitza daiteke. Beste batzuetan, soberakinak “birzikla” daitezke, plater berri bat prestatuz: barazki eta lekaleekin pureak presta daitezke, oilasko edo haragiarekin kroketak, frutarekin irabiatu edo flan bat, ogi lehorrarekin ogi birrindua, etab. Beti lortzea ezinezkoa den arren, janariak duen balioa estimatzen irakastea oso garrantzitsua da. Haur eta nerabeek gustuko ez duten jaki bat badago, sinbolikoa den anoa bat jan dezaten eskatzen zaie. Izan ere, haiek jatekoa izan ahal izateko, laboratzen, produktuak garraiatzen eta janaria prestatzen lan egin duten pertsona asko egon da tartean.

GEHIAGO JAKITEKO: NEKAZARITZA EKOLOGIKOA Nekazaritza Ekologikotik datorren produktu bat erosten dugunean jakin behar dugu bultzatzen ari garen metodoa sistema naturalen funtzionamendua eta gizakion interesak bateratzea bilatzen duen metodo bakarra dela eta metodo honek elikagai osasungarriak lortzen dituela, errendimendu jasangarria duela, baliabide naturalak eta pertsonen osasuna gordetzea bermatzen duela eta berotze globalaren eragina murrizten laguntzen duela. Bere oinarri nagusiak bioaniztasunaren sustapena eta produktu kimikoen erabilera eza dira. Gaur egunean, munduko biztanleriaren %40a inguru nekazaritza ekologikoa praktikatzen duten nekazari txikiak dira eta planetan kontsumitzen ditugun elikagai gehienak produzitzen dituzte. Iturria: www.greenpeace.org

·7·


Garbiketa Gure ohiturek bai ingurugiroan bai gizartean inpaktu negatibo txikiagoa izan dezaten, eguneroko hainbat eremutan aldaketak martxan jarri ditzakegu, baita etxeko garbiketan ere Industria-produktuek (desinfektatzaileek, zuritzaileek, aire-gozagarriek, orban-kentzekoek, distira-emaileek, libragailuek, etab.) osasunarentzat kaltegarriak suertatu ohi diren gai kimikoak dituzte eta, ondorioz, narritadurak, ekzemak eta alergiak eragiten dituzte, besteak beste. Gainera, substantzia horietako asko hustubideetatik ibai eta itsasoetara iristen dira eta ingurugiroan eragin kaltegarria dute. Hori dela eta, zentro eta etxe batzuetan garbigarri natural eta tradizionalak erabiltzen hastea hartu dute helburu, industria-produktuak bezain eraginkorrak izanik, ez baitira toxikoak ezta garestiak ere: ozpina, limoia, etil alkohola, sodio bikarbonatoa, etab. Zentzu berean, baliabide gehienetan leungarria erabiltzeari utzi diote, bere osagaiak direla eta polemikoa bilakatu den produktua baita. Aerosolak, amoniakoak edo aire-gozagarriak ere baztertzen dira, batik bat. Industria-produktuak erabiltzen diren tokietan, azpimarragarria da haurren helmenetik kanpo gordetzen direla eta istripurik ez izateko behar diren neurriak hartzen direla, hala nola etiketei so egitea hainbat osagai edo substantzien arriskugarritasuna kontuan izateko (korrosiboak, narritaga-rriak edo sukoiak direnak). Ahal den neurrian, erabili eta botatzekoak diren produktuen kontsumoa murrizteko ahalegina egiten da, adibidez, paper xurgatzailea erabili beharrean berriz erabili daitezkeen baietak edo trapuak lehenestea. Garbigarriak erosterakoan, batzuetan komenigarria da kalitatezkoak diren produktuetan inbertitzea, probetxu handiagoa atera ahal zaielako eta hobeto garbitzen dutelako. Azkenik, nabarmendu nahi genuke garbiketaz hitz egiten dugunean, erabiltzen ditugun produktuez aparte etxeko rol eta zereginen banaketaz eta erantzunkidetasunaz ere kezkatu behar garela. Oso positiboa da haur eta nerabeek garbiketa eginkizunak beren artean banatu ditzatela eta guztion ardura dela onartzera iritsi daitezela. Are gehiago, ardura honek garbitzea ez ezik ez zikintzeaz kezkatzea ere barne hartzen duela uler dezatela.

路8路


GEHIAGO JAKITEKO: OZPINA ETXEKO GARBIKETAN Ozpina, etxe guztietan topa dezakeguna, oso garbigarri eraginkorra ere bada. Bakterioen aurkako propietateak dituzten konposatuak dituenez, edozein motatako azalen desinfekzio naturala eta distira bermatzen ditu. Ura eta ozpina erdibana nahastuta, komunetan zein sukaldetan garbigarri orokor bezala erabili daiteke, mineralen metakinak ezabatu eta materialen distira gordetzen baitu. Parrilla eta labeko erretiluen koipeari dagokionez, nahikoa da ozpina gainean bota eta espartzu batekin igurztearekin. Ozpinak, gainera, usai txarrak ezabatzeko balio du. Plater-garbigailuaren kasuan, nahikoa da hondoan ozpin katilu bat isuri eta platerik gabe martxan jartzearekin. Kotxearen eta etxeko gelen kasuan, gauez ozpin katilu bat barruan uzten bada eta hurrengo goizean aireztatu, horrekin usai txarra desagertuko da. Kristalak garbitzeko, ura eta ozpina nahastu (bost zati ur ozpin zati bakoitzeko) eta horrekin kristalak lainoztatu ondoren, plastikozko eskuila bat pasa. Metalezko piezen oxidoa ezabatzeko ozpinez betetako ontzi batean sartu eta, bi orduren buruan, uretan pasatu. Iturria: www.elcorreo.com

Higiene pertsonala Zentro eta etxeetan haur eta nerabeek xaboi, xanpu eta hortzetako pasta gehiegi gastatu ez dezaten saiatzen dira. Zaila suertatzen den arren, gutxiago gastatzen lagun dezaketen estrategiak erabili daitezke, esaterako, ontzietan dosifikagailuak ipintzea. Horrez gain, hortzetako pastaren hodiak eta xaboi ontziak erabat gastatu arte bota ezin direla nabarmentzea garrantzitsua ere bada. Etxeko garbigarriekin gertatzen den moduan, edertasun produktuak ere etxean presta daitezke osagai natural gutxi batzuekin: azukrez egindako esfoliazio produktuak, jogurtaz egindako aurpegirako maskarak, etab. Jarduera hau nerabeekin egiteko tailer bat bilakatu daiteke. Emakumezkoen higiene intimoaren arloan ingurugiroarekin zein emakumeon gorputz eta osasunarekin begirunetsuagoak diren produktu asko dago: oihal edo kotoizko konpresak (plastikoz egindako konpresa konbentzionalen aurrean), silikonazko kopak, etab. Nerabeak hauek erabiltzen hastea zaila bada ere, alternatibak ezagutaraztea soilik interesgarria izango da eta, gainera, beren gorputzaren zainketa eta beren higieneari buruz hausnartzeko aukera eman dezake. .

路9路


Hondakinen KudeaKeta

Hondakinak edukiontzi ezberdinetan banatzea ondoren birziklatu ahal izateko, kontsumo arduratsuaren barneko praktikarik zabalduenetariko bat da. Betebehar honen garrantzia haur eta nerabeei transmititzea zaila den arren, eta askotan zaborrak bana ditzaten haien “gainean” egon behar duten arren, haurtzaro zerbitzuko langileen egunerokotasunean ezinbesteko eginkizuna bilakatu da. Hondakinak banatu, ondoren birziklatzeko: organikoa, ontziak, papera eta kartoia, olioa, pilak, etab. Baliabide gehienetan hondakin mota bakoitzerako edukiontzi bat dute. Zentroko pertsona guztiekin lan egitea garrantzitsua da, ontzi bakoitzean zer bota behar duten ondo jakin dezaten, eta batzuetan argibide-kartelak erabilgarriak dira. Ardura hau bultzatzeko bide on bat, poltsak kaleko kontainerretan uzteko zereginak haur eta nerabeen artean banatzea da. Ohiko kontainerrez gain, baliabide gehienek puntu berde mugikorra erabiltzen dute (olioa, bonbillak, garbigarriak, etab.) eta, maiztasun txikiagoarekin, Garbigunea ere bai (etxetresna txikiak, adibidez). Arropari jabe berri bat topa ezin zaionean Udalak hiriko gune ezberdinetan horretarako bereziki jarri dituen kontainerretara botatzen da. Plastiko gogorrez egindako tapoiak ontziekin batera bota daitezkeen arren, hainbat baliabideetan aparte bildu eta elkartasunezko proiekturen batera bidaltzen dituzte (tapoiak jasotzen dituen gertuko toki bat ezagutzen baldin badute). Produktu toxikoak edota elikagaien hondakinak hustubideetatik ez botatzea ere, praktika on bat da. Birziklatzeaz gain, gure hondakinetako askok beste irtenbide bat izan dezakete eskulanak egiteko erabiltzen baditugu. Baliabide guztietan ohikoa ez den arren, batzuek (ume txikiak baldin badaude, batez ere) mota guztietako materialak aprobetxatzeko gaitasuna eta sormena erakusten dute. Tailer asko egitea baino (talde bakoitzaren ezaugarriek horren beharra adieraziko dute), garrantzitsuena da tailerren bat egitekotan, buruan beti izan dezagula etxean zehar daukaguna erabili dezakegula, material berriak erosi beharrik gabe. Eskulanetarako ideia batzuk hauek dira: Kartoiekin, tetrabrikekin edo margotutako arrautza-ontziekin argazki markoak egin daitezke. Sukaldeko paperaren biribilkiekin marakak edota largabistak egin daitezke. Kafe kapsulek joko handia eman dezakete, belarritakoak egiteko zein beste eskulan batzuk apaintzeko. Kartoia eta papera erabilita apaingarri asko presta daitezke, logeletarako zein jai berezietarako: maskarak, figurak, arkatzak gordetzeko ontziak, etab. Halloween ospatzeko, adibidez, paretan eskegitzeko “beldurrezko eskuak” egin daitezke gomazko eskularru bat paperaz betez, egunkari papera, kola eta uraz estaliz eta kolore ezberdinekin margotuz. Tetrabrikekin karpetak edo diru zorroak egin daitezke. Papiroflexia tailerrak.

·10·


GEHIAGO JAKITEKO: BIRZIKLATZEA Ontziak birziklatzeak inguruneari mesede egiten dio lehengaiak, energia eta ura aurreztea eta berotegi-efektuko gasak murriztea baimentzen duelako. Halaber, jarduera honek ekonomia zein gizartearen garapena bultzatzen ditu enplegua eta industria ehuna sortuz. Ecoembes lukro asmorik gabeko sozietatearen web orrialdean birziklatzeari buruzko hainbat heziketabaliabide topa daitezke, baita kartelak, liburuxkak edota haur eta nerabeekin jarduerak egiteko materialak. http://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/educacion-ambiental/recursos-educativos


MediKamentuak Medikamentuei dagokionez, botikina ondo antolatuta izatea praktika on garrantzitsu bat da. Modu honetan beti jakingo dugu zeintzuk diren etxean ditugun pilulak eta bestelako botikak eta, medikuak parazetamola erosteko errezeta bat ematen badigu, adibidez, baliteke kutxa berri bat erosi behar ez izatea.

Poltsak eta ontziaK Birziklatzeaz gain, ahalik eta hondakin gutxien sortzea ere garrantzitsua da. Hau lortzeko estrategietako bat poltsa eta ontzi gutxiago erabiltzea da. Erosketak egitera ateratzerakoan, erosketako orga edota berriz erabiltzeko poltsak lehenesten dira. Kasu batzuetan, zentroek “ogia erostera joateko poltsa” dute, zeregin hori tokatu zaion umeak kalera irten aurretik hartzen duena. Kasu askotan plastikozko poltsen erabilera saihestezina da. Hala bada, poltsa hauek erabilera gehiago izan ditzakete hala plastikoen birziklapenerako erabiliak izan. Poltsa gutxiago erabiltzeko helburuarekin, zentroetako bat auzoko denda batekin adostasun batera iritsi da. Astean behin, denda horretan egindako erosketetan erabili dituzten poltsak itzultzen dizkiote, tolestuta, garbi baldin badaude.

Ura Ur edangarria ondasun preziatua dela eta alferrik gal ez dadin ahaleginak egin behar ditugula guztiok dakigu. Bide honetan, Zerbitzuko baliabideetan hainbat neurri eramaten ari dira aurrera. Ezer baino lehen, egunero lan izugarria egiten da haur, nerabe zein helduei uraren garrantzia irakasten eta, horrekin batera, behar beharrezkoa dena baino ez erabili dezaten bultzatzen. Honen barruan, praktika batzuk bereziki azpimarratzen dira, hala nola, xaboitzen diren edo hortzak garbitzen dituzten bitartean txorrota ixtea, baita platerak garbitu edo garbigailuan sartzen dituzten bitartean ere (“Txorrotaaaaaa!”). Dutxa barruan ematen duten debora zaintzen ere ahalegintzen dira, atea joka hala behin eta berriz errepikatuz, “Tira! Bost minutu barru kanpoan nahi zaitut!”. Egokitzat jotzen bada, komunetan eta sukaldean kontzientzia hartzen edo neurri hauek gogoratzen lagunduko dieten kartelak ipini daitezke. Horrez gain, instalazioak egokiro funtziona daitezen garrantzitsua da eta txorrotak eta zisternak izorratuta badaude konpondu behar dira, uraren alferrikako galera ekiditearren. Plater edo arropa garbigailuak erabiltzerakoan, ahal den guztietan bere edukiera osoa aprobetxatzen saiatzen dira, ura eta energia alferrik ez galtzeko.

·12·



EleKtrizitatea

Uraren antzera, elektrizitatea ere baliabide garrantzitsu bat da eta bere gastua zaindu beharra dago, krisialdi egoeran batez ere. Izan ere, energia elektrikoaren iturri gehienek eragiten duten ingurugiro inpaktuaz gain (erregaien erreketa, erreakzio nuklearrak, etab.), hilabete amaierako faktura kontuan hartu beharreko aldagaia da. Urarekin bezala, zentroetan baliabide honen garrantzia irakasten ahalegintzen dira, ez xahutzeko helburuarekin. Elektrizitatearen kasuan, garrantzi berezia ematen zaio geletatik ateratzerakoan argia itzaltzeari eta tresna elektrikoak, telebistak eta ordenagailu pantailak, batez ere, standby moduan ez uzteari, honek normalean kontziente ez garen gastu handi bat suposatzen baitu. Hezitzaileetako baten hitzetan, lan honek behin eta berriz “Argia itzali! Telebista itzali!” errepikatzen egon beharra suposatzen du. Argi kontsumoa murrizteko beste neurri batzuk eguzkiaren argia ahal bezain beste aprobetxatzea eta ahal den neurrian kontsumo gutxiko bonbillak eta led motatakoak erabiltzea dira. Dena den, gastuaren murrizketaren eta lan egiteko beharrezko argi kantitate minimoaren arteko oreka topatu behar dela kontuan izan behar da. Etxetresna elektrikoen kasuan, horretarako aukera duten zentroetan lehorgailuaren erabilera ekiditen dute eta bitrozeramika eta labea itzali ondoren hondarberoa aprobetxatzen saiatzen dira. Zenbait ohitura aldatuz, tresna txikien karga elektrikoak suposatzen duen gastuan ere eragina izan dezakegu, batik bat telefono mugikorren, musika-erreproduzitzaileen eta kontsolen kasuan. Esaterako, aparailu hauek hezitzaileek kontrolatutako toki jakin batean karga daitezke eta, horrela, erabat kargatu ondoren entxufatuta jarrai daitezen ekidingo da. Elektrizitatearen balioa eta garrantzia irakasteko, matxura bat egon denaren plantak egin eta ordu batzuetan zehar elektrizitate hornidura moztu daiteke. Aitzakia honekin haur eta nerabeengan hausnarketa piztu daiteke, baliabide honetaz dugun menpekotasunaz kontzientzia har dezaten eta neurri handiagoan estima dezaten. Urarekin gauza bera presta daiteke.

GEHIAGO JAKITEKO: LANPARA FLUORESZENTEAK, ITZALI ALA PIZTUTA UTZI BEHAR DIRA? Energia, Ingurugiro eta Teknologia Ikerkuntzarako Zentroaren (CIEMAT) ikerketa baten arabera, gelatik kanpo bost minutu baino gutxiago egongo bagara argia ez itzaltzea komeni da. Honek gastu ekonomikoa ez ezik berotegi gas eta merkurio isurtzeak murrizten ditu. Gelatik kanpo denbora gehiago egongo bagara, argiak piztuta uztea alferrikako gastua da. Iturria: www.ciemat.es

·14·


BIRZIKLATZEA, HONDAKINEN KUDEAKETA ETA ZENTROKO BALIABIDEEN (URA ETA ELEKTRIZITATEA, BEREZIKI) KONTSUMO ARDURATSUAREN INGURUAN LAN EGITEKO PLANGINTZA ANTOLATU BAT EZARTZEA INTERESGARRIA IZAN DAITEKE, ZENTRO ASKOTAN JADA EGITEN ARI DIREN BEZALA. GAI HAUEK BENETAN HAURTZARO ZERBITZUAK LAN EGITEN DUEN POPULAZIOETARA IRITSI DAITEZEN, PRAKTIKA HAUEK BALIABIDEEN EGUNEROKO FUNTZIONAMENDUAN INTEGRATUTA EGOTEA GARRANTZITSUA DA.

Beroketa Baliabidea kokatzen den eraikin edo lokalaren arabera, beroketaren gaia nahiko problematikoa izan daiteke. Kontsumo hau beroketa indibiduala duten etxebizitzetan soilik kontrolatu dezakete, benetan. Horrez gain, azpiegiturak eta mantentze-lanari dagozkion kontuak langileen arduratik at gelditzen dira eta energia-eraginkortasuna kaltetzen dute: ondo isolatzen ez duten leihoak, zorutik sabaira doazen leihateak, etxebizitzaren orientazioa, etab. Dena den, norberak dituen posibilitateen barruan, badira kontsumoa murrizteko har daitezkeen neurriak. Oinarrizko irizpidea kontsumoa ahal beste mugatzea da, hotza pasatzera iritsi gabe. Termostatoa kontrola dezaketenek 20 edo 21 gradutan mantentzen dute. Kontuan izan behar da etxebizitza oso handien kasuan, urrunen dauden logelak ere berotu daitezen bermatu behar dela. Aireztatze denbora murriztea ere oso garrantzitsua da sortutako beroa alferrik gal ez dadin.

Garraioa Hirian zehar mugitzeko gidalerroak baliabide guzti guztietan oso argi dituzte: Mundu guztia oinez, bizikletan, patinetean edo garraio publikoan mugi dadin ahaleginak egiten dira. Kotxea erabiltzea ekiditen da, larrialdi edo salbuespenetan izan ezik. Bizikletak gordetzeko gela bat izateak bere erabilera sustatzen asko laguntzen du. Haur eta nerabeekin lan egitea oso interesgarria izan daiteke, hiria eta garraio publikoko lineak ezagutu ditzaten. Horrela, toki berri batera joan behar dutenean ibilbiderik motzena bilatzen edo autobus linea egokiena aukeratzen lagundu ahal zaie. Helburu honekin, zentroetako batean “Localiza(te)” izeneko programa bat jarri dute martxan.

·15·


,

Papera,inprimatzeaK eta esKola materiala Derrigorrezkoa baino ez inprimatzeko ahaleginak egiten dira, txuri beltzean eta orrialdearen bi aldeetatik. Langileen kasuan, lanean erabiltzen dituzten txosten eta dokumentu gehienak informatizatuta daude. Ikasleek klaserako lanak inprimatu behar dituztenean, ezinbestekoa inprimatu dezaten zaintzen da. Hau gertagarria izan dadin, makina inprimatzailea kalitatezkoa izan eta modu onean egotea beharrezkoa da, akatsak egon ez eta inprimatzea hainbat aldiz errepikatu behar ez izateko. Alde bakar batetik inprimatu edo idatzitako paper orriak toki batean biltzen badira erabilera gehiago izan ditzakete, etxerako lanak egiteko orri zikinak bezala edota etxeko txikienek beren marrazkiak egiteko. Kurtso amaieran erabili gabe gelditu diren koaderno orriekin gauza bera egin daiteke. Ikasle askok “Testu-liburu solidarioa� erabiltzen dute, ikasleriak 30 euroko kuota baten truke urte osorako testu-liburuak lor ditzaten Hezkuntza Departamentuak kudeatutako sistema. Liburu hauek hainbat kurtsotan zehar eskuz esku pasatzen dira. Hezitzaileek liburu hauek zaintzen eta eskainitako aukera estimatzen irakasten diete, hala nola, kurtso hasieran estalkia jartzen ikas dezatela eginez. Hezitzaileek liburu hauek zaintzen eta eskainitako aukera estimatzen irakasten diete, hala nola, kurtso hasieran estalkia jartzen ikas dezatela eginez.

Aisialdia eta jostailuak Ohikoa bezain kontsumista ez den aisialdi eredu bat sustatzea ez da zeregin erreza. Hala ere, batzuetan baliabide ekonomikoen gabeziak alternatibak bilatzeko orduan sormena kitzikatzen du. Dena den, baliabide ezberdinetan aurrera eramaten dituzten praktiken atzean aurrezki ekonomikoa ez da, ezta gutxiago ere, irizpide nagusia. Zinerako sarrera bat erostea guztion eskura ez dagoenez, alokatutako edo hezitzaileren batek bere etxetik ekarriko pelikula bat etxean ikustea alternatiba interesgarria izan daiteke. Eskulan tailerrak antolatzen direnean gogoan izan behar dugu, gorago aipatu bezala, etxeko hondakinek joko handia eman ahal digutela. Horrez gain, beste zerbait erosi nahi badugu, beira-aleak, adibidez, handizka erosteko aukera dugu. Modu honetan, dirua zein ontziak aurreztuko ditugu. Liburuak eta jostailuak ondo zaintzen baldin badira urtetan zehar esku batetik bestera igaro daitezke. Askotan, hezitzaileek beren umeek erabiltzeari utzi dioten jostailuak eramaten dituzte baliabidera. Posiblea den guztietan, haur eta nerabeek zentrotik kanpo antolatzen diren jardueretan parte har dezaten ahalegina egiten da. Elkartasun Azoka Txikia, adibidez, Udaletxeak antolatutakoa. Gure hiriko parke eta zona berdeak ere aisialdirako oso baliabide ona suerta daitezke, eguraldi ona egiten duenean, behintzat.

¡16¡


EleKtronika Elektronikaren mundua geroz eta konplexuagoa eta aurreratuagoa izateaz gain, gaur egun hondakin toxiko gehien sortzen dituenetarikoa ere bada. Geroz eta informazio gehiago dugu, gainera, gure telefono mugikorrak, ordenagailuak eta bestelako aparailuak produzitzen dituzten pertsonek lan egiten duten baldintza kaxkarren inguruan. Kontrola ezin ditugun gauza asko badiren arren, hainbat neurri har ditzakegu tresna hauen gure erabilera pixka bat arduratsuagoa izan dadin. Ondoren datozenak, Haurtzaro Zerbitzuko baliabideetan jada aplikatzen direnak dira. Beste baliabide edo zerbitzuetatik baztertutako ekipo informatikoak aprobetxatzea (egoera onean baldin badaude, noski), bigarren edota hirugarren bizitza bat emanez. Gorago aipatu bezala, aparailu hauek betiko baztertzeko momentuan ez dira zaborraren edukiontzira bota behar, bere osagaiak birziklatuko dituzten edota arriskurik gabe pilatuko dituzten instalazio batera eraman baizik. Hau puntu berde mugikorraren bidez egin daiteke, edo Garbigunera eraman. Tresna eta aplikazio informatikoak ikasketa arazoak dituzten umeekin lan egiteko oso erabilgarriak izan daitezke. Ekipo informatikoen erabilera arduratsua egiteak, beteak beste, erabilera denbora neurtzea, txikien Interneterako konexioa ikuskatzea eta, batez ere, modu egokian erabiltzen ikasteko alfabetatze digitala martxan jartzea suposatzen du. Aurreko puntuari jarraiki, telefono mugikorraren erabileraren gaiak erabateko gaurkotasuna du. Aparailu hauek, oso denbora gutxian, gure bizitzen nahitaezko parte bat bilakatu dira, beste errealitate bat ezagutu ez duten gazte eta nerabeena, batez ere. Honen kontra borrokatzea ezinezkoa denez, gazte hauek tresna hori kudeatzen ikas dezaten funtsezkoa da, alde batetik, mugikorrarekin obsesionatu ez daitezen eta, bestetik, mugikorrarekiko menpekotasuna garatu ez dezaten. Batik bat, komunikatzeko eta harremanak izateko beste modu batzuk menperatu ditzatela da garrantzitsuena. Zenbait momentu eta espaziotan mugikorra erabili ezin dela ulertu behar dute: bazkalorduetan, ikasterakoan, telebista ikusten duten bitartean, norbaitekin hitz egiten dutenean eta gauez, hezitzaileei eman eta hauek gordetzen baitituzte. Mugikorrak komunikazioa, lengoaia (hitzezkoa ala ez), ortografia, espresioak, txata edo bat-bateko mezularitzaren mugak eta beste gai batzuk lantzeko aukera eskaintzen du. Mugikorrei probetxua atera ahal zaie aparailu beraiei buruz eztabaidatzeko, adibidez: bere osagaiak, koltanaren arazoa edota funtzionatzeari uzten dionean berarekin zer egin dezakegun. Positiboa dena ere kontuan izan behar dugu, eta zenbait kasutan komunikazioa nola errazten digun ulertu. Mugikorrek joko handia eman dezakete, hezitzaileek nerabeekin gai ezberdinei buruz hitz egiteko edota, batzuetan, hezitzaile eta nerabeen artean komunikatu ahal izateko.

路17路


GEHIAGO JAKITEKO: GREENPEACE ERAKUNDEAREN TRESNA ELEKTRIKOEN RANKING BERDEA. Zabor elektronikoa, gaur egun, mundu osoko hiri-hondakin solidoen %5a da, kasik plastikozko ontzi guztien kantitate bera, baina askoz arriskutsuagoa. Zatiki hau, gainera, zabor mota guztien artean azkarren handitzen ari dena da. Greenpeace erakundearen tresna elektrikoen ranking berdeak ordenagailuak, telefono mugikorrak, telebistak eta kontsolak egiten dituzten 18 fabrikatzaile nagusiak barne hartzen ditu eta beren “politika berdearen” arabera sailkatzen ditu, hau da, produktu kimikoei, baztertutako produktuen bilketa eta birziklatzeari eta klima aldaketari dagozkion politikak. Ranking honek hiru helburu nagusi ditu, hots, enpresek: Bere produktuetan substantzia kimiko arriskutsuak ezabatu ditzaten. Bere produktuak zaharkitutakoan horiek modu arduratsuan berreskuratu eta birzikla ditzaten. Bere operazio eta produktuen inpaktu klimatikoa murriztu dezaten. Iturria: www.greenpeace.org/espana/es/Trabajamos-en/Parar-lacontaminacion/Electronicos

Arropa Arroparen erosketa eta kudeaketa, neurri batean edo bestean, baliabide guztietan presente dagoen zeregina da baina etxeetan bereziki zentrala da. Dena dela, kontsumo hau modu arduratsuan egitea da garrantzitsuena eta, ahal den neurrian, ekonomikoak ez diren beste irizpide batzuk kontuan hartuz. Eginbehar zailena, ziur aski, baliabideetan lan egiten den populazio ezberdinei irizpide hauek transmititzea izango da. Hezitzaile gehienak arropa erosteko momentuan kalitate prezio harremanean oinarritzen dira. Kamiseta bat oso merkea den arren, hirugarren aldiz garbitutakoan baztertu behar bada, erostea ez da komeni. Nerabeen erabakiak errespetatzen badira ere, prezio baxua edo marka ez diren beste irizpide batzuk jarrai ditzaten saiatzen da. Ahal den neurrian, beharra duten hori eros dezaten aholkatzen zaie, baita kalitatezko produktuak aukeratzea ere. Aurrekontuak muga batzuk ditu. Hori dela eta, nerabeek kapritxo bat baldin badute eta garestia den zer edo zer erosi nahi badute, beren urtebetetzea edo Gabonak iritsi arte itxaron behar dute edo nolabait “irabazi”. Erosketaz gain, arropa lortzeko beste bide batzuk existitzen direla kontura daitezen garrantzitsua da, bigarren eskuko dendak eta trukea, batik bat. Etxeetan arropa esku

·18·


batzuetatik besteetara pasatzen da normaltasunez eta, kasu batzuetan, hezitzaileek beren etxeetatik jada erabiltzen ez dena ekartzen dute. Nagusienek erabiltzen ez dutena elkarbanatu dezakete, arropa, osagarriak zein makillajea. Ahal denean eta merezi duenean, arropa konpondu edo adabatu egiten da, etxean zein konponketak egitera dedikatzen diren denda txikietan. Behar dugun arropa zein den jakiteko, armairuan duguna eta ez duguna jakitea oinarrizkoa da eta, horretarako, arropa ordenatuta eta antolatuta izan behar dugu. Solasaldian ateratzen bada, arropa nork eta zein baldintzatan egiten duenari buruz hitz egin daiteke, baita marka handiek horrenbesteko dirua nola lortzen duten, etab.

GEHIAGO JAKITEKO: ARROPA GARBIA KANPAINA Arropa Garbia Kanpaina (AGK) nazioarteko GGKE, sindikatu eta kontsumitzaile-elkarteen sare bat da eta hainbat helburu lortzeko lan egiten du: jantzigintzaren eta kirol materialaren industria globaleko langileen lan baldintzak hobetzea, sektore honetako langileen jabekuntza bultzatzea eta jantzigintzak ingurunean duen inpaktua murriztea. Horretarako, Arropa Garbia Kanpainak langileen egoerari buruzko ikerketak egiten ditu, gehiegikeria kasuak salatzen ditu, enpresei presioa egiten die eta kontsumitzaileak kontzientziatu eta mobilizatu egiten ditu. Bere lana bultzatzeko, kontsumitzaileok kanpainak eta ekintza puntualak babes ditzakete, enpresei informazioa eta gardentasuna exijitu ahal diete, kontsumitzaile kritiko bilakatu daitezke eta sarearen parte diren taldeekin bat egin dezakete.

路19路


ErosketaK Gure erosketen diruarekin negozio edota eredu ekonomiko mota jakin bat babesten eta laguntzen ari garela kontziente izan beharko genuke. Auzoko denda txiki batean inbertitzea eta kate transnazional batean inbertitzea ez dira gauza bera; bere fabrikak birkokatzen dituen enpresa batean edo bere langileen lan baldintzak zaintzen dituen beste batean. Haurtzaro Zerbitzuko baliabideei dagokionez, horietako batzuetan erosketak langile guztien artean erabakitzen dituzte, beste batzuetan etxeko andrearen eskumena dira eta, Bidatu programaren kasuan, langileek aholkatu besterik ezin dute egin. Bestalde, zentro batzuetan ez dute erosketak non egin erabakitzeko aukerarik beren enpresaren politika dela eta. Baliabide gehienetan produktu freskoak merkatuan edo auzoko denda txikietan erosten dira: ogia, fruta eta barazkiak, haragia eta arraina. Papertegia arloko produktuak Amaya Digital laneratze enpresan eros daitezke. Zentro batzuk arropa eta opariak auzoko dendetan erosten ahalegintzen dira. IRSEren menpeko baliabideek fruta eta barazki ekologikoak Garbinguru laneratze enpresaren bitartez lotzen dituzte, astero etxera ekartzen dizkietenak.

GEHIAGO JAKITEKO: KONTSUMO TALDEAK Kontsumo Taldeak, alde batetik, astero elikagai otarrak prestatzen dituzten produktore batek edo gehiagok osatzen dituzte eta, bestetik, otar horiek jasotzen dituzten kontsumitzaileek. Horrela, bitartekariak murrizten dira eta kontsumitzaileek beren jakiak nork eta nola produzitu dituen jakin dezakete. Produktuak tokian tokikoak dira, gehienetan ekologikoak eta sasoikoak. Honek esan nahi du otarraren edukia astero aldatzen dela, urteko sasoiaren eta uztaren emaitzaren arabera. Kasu askotan Bidezko Merkataritzako produktuak barne sartzen dituzte. Informazio gehiago topa dezakezue Bionekazaritza, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkartearen web orrialdean.

路20路


Bidezko MerKataritza Gaur egun oraindik ere Bidezko Merkataritza gutxiengo baten erosketa aukera da, nahiz eta etengabe zabaltzen ari den. Egunero produktu gehiago eskaintzen ditu, kantitate zein aniztasunari dagokionez: artisautza, ehungintza, etxeko garbiketa, higiene pertsonala eta, batez ere, elikadura, tradizionalagoak diren panela, kafe eta kakaotik hasita snack, goxoki, edari alkoholdun, zuku eta infusioetaraino. Gero eta gehiago ere dira produktu hauetako batzuk saltzea erabakitzen duten dendak eta, honek, kontsumitzaileek erosketak egin ahal izatea errazten du. Hala eta guztiz ere, merkataritza mota hau lagundu nahi duten pertsonek adierazten duten oztopo nagusia, etxetik gertu Bidezko Merkataritzako denda bat ez izatea da. Haurtzaro Zerbitzuko langileen kasua hori bera da. Haietako gehienek produktu hauek ezagutzen dituzte eta noizbait frogatu dituzte. Batzuek beren etxeetan ere kontsumitzen dituzte. Bidezko Merkataritzarekin lehendabiziko kontaktu bat erraztearren, baliabideetako batzuk kudeatzen dituen enpresetako batek hainbat urtetan zehar proiektu bat jarri zuen martxan eta, horri esker, zentro eta etxe askotan Vitoria-Gasteizko Bidezko Merkataritzako erakundeetako batek eskainitako hainbat produktu dastatu ahal izan zituzten. Atsegin dituzten arren, produktu gutxi batzuk erosteko denda horietakoren batera mugitu behar izateak hain esfortzu handia suposatzen du, askotan erosketa ez dela errepikatzen. Dena den, oztopoak oztopo langileetako batzuek Bidezko Merkataritza babesteko egiten duten esfortzua azpimarratu behar da. Bide honetan aurrera egin ahal izateko, produktu hauen erosketa hurbildu eta errazteko moduen inguruan hausnarketa egin behar dela argi dago, Bidezko Merkataritzako erakundeen barnean zein baliabideak kudeatzen dituzten enpresen eta Udaletxearen barnean ere. Agian, merkatal harreman hau errazteko neurriren bat martxan jarri lezakete.

路21路


GEHIAGO JAKITEKO: BIDEZKO MERKATARITZAREN IRIZPIDEAK Bidezko Merkataritza merkataritza konbentzionalaren aurrean sortutako alternatiba bat da, merkatuaren baldintzen ondorioz beren garapen ekonomiko eta soziala murriztua ikusi duten Hegoaldeko produktore txikiek erabiltzen dutena. Alternatiba honek garapen jasangarriari laguntzen dio eta produktoreei merkataritza baldintza hobeak eta, ondorioz, bizitza kalitate hobea eskaintzen dizkie. Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritzen da eta nazioarteko merkataritzan zuzentasuna handiagoa izatea bilatzen du, produktore eta langileen eskubideak bermatuz. Bidezko Merkataritzako erakundeak, kontsumitzaileek lagunduta, produktoreak laguntzen, sentsibilizazioa egiten eta nazioarteko merkataritza konbentzionalaren arau eta praktikak aldatzen lan egiten dute. Bidezko Merkataritzak oinarrizko arau batzuk bete behar ditu: Produktoreek soldata eta lan baldintza duinak eta bidezkoak izan behar dituzte. Umeen esplotaziorik egon ez dadin bermatu behar da. Umeek familiari lagundi diezaiokete, beti ere beren garapena arriskuan jartzen ez den bitartean eta beren adinari dagokion heziketa, atsedena eta aisialdia bermatzen baldin bada. Produktoreen erakundeek etekinen zati bat bere komunitatearen oinarrizko beharrak asetzeko erabili behar dute: osasuna, hezkuntza, ura, saneamendua eta elikadura-segurtasuna. Bidezko Merkataritzak komunitate osoaren garapenari lagundu behar dio. Produktoreen erakundeen funtzionamendua parte-hartzean eta demokrazian oinarritu behar da eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna zaindu behar du. Merkataritza harremanak elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritzen dira, harreman hauek epe luzera mantendu daitezen eta ordainketak egin daitezen bermatuz. Produkzioak ez du ingurugiroa kaltetuko. Bidezko Merkataritzako produktuek kalitate arauak beteko dituzte.

路22路


Objektuen zainketa Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailearen parte garrantzitsu bat Iparraldean egiten dugun gehiegizko kontsumoa murriztean datza. Azken finean, munduko pertsona guztiok hemengoen erritmoan kontsumituko bagenu, planeta batekin ez genuke guztiok asetzeko nahiko. Horregatik objektuak nola erabiltzen ditugun hain garrantzitsua da, tratu ona ematen badiegu gehiago iraungo dutelako eta geroz eta gutxiago erosi eta kon-tsumitu beharko dugulako. Baliabide guztietan objektuak errespetatu eta zaintzeari garrantzi berezia ematen zaio, zentroarenak direnak zein norberarenak: altzariak, liburuak eta eskolako materialak, jostailuak, arropa, tresnak eta aparailuak, etab. “Gauzak iraun dezaten lortu behar duzu�. Ordena eta garbitasuna mantentzea bezalako balioak bultzatzen saiatzen dira eta guzti guztiei honen inguruko zereginak esleitzen zaizkie. Ahal den guztia konpontzen ere ahalegintzen dira, zartaginetatik ume txikien jostailuetaraino. Hainbat zentrotan, egun amaieran guztion artean egiten duten ebaluazioan materialaren zainketa aztertu beharreko puntu bat da.

¡23¡


Finantzak Haur eta nerabeek beren adinaren arabera diru-kopuru bat jasotzen dute. Beren dirua modu arduratsuan administratzen ikasteko modu bezala, zentro eta etxeetan “aurrezki plan” bat erabiltzen dute eta bertan ume bakoitzak bere diruaren zati bat gordetzen du. Honi esker, baliabidetik ateratzen direnean gasturen bati aurre egitea baimentzen dien diru kantitate bat dute, gidabaimena lortzeko ikastaroa zein hurrengo kurtsoko testu-liburuak ordaintzeko.

GEHIAGO JAKITEKO: FINANTZA ETIKOAK Banka tradizionalak helburu bakarra du, ekonomikoa, eta horregatik bere inbertsioak denbora txikienean mozkin-marjina handiena emango dioten espekulazio-operazioetara zuzentzen ditu. Honen ondorioz finantza entitateak, gehienetan, armen fabrikazio eta salerosketan, diru zuriketan, industria kutsagarrietan eta kudeaketa etikoa ez duten enpresetan murgilduta amaitzen dute, entitate hauetan aurrezkiak gordailutzen dituzten pertsonen konplizitatearekin edo bere ezjakintasunari esker. Eredu honen aurrean Finantza Etikoek alternatiba bat eskaintzen dute, errentagarritasun ekonomikoa giza eskubideen eta ingurugiroaren errespetuarekin bat eginez. Dirua pertsonen zerbitzura jartzen dute, ez alderantziz. Banka Etikoak gizarte, ingurugiro, kultura edota hezkuntza ikuspegitik gizartearentzat balio erantsia duten proiektuetan inbertitzen du. Ez hori bakarrik, aurreztaileek beren dirua nork eta nola erabiltzen duen jakin dezakete. Egun gure lurraldean Banka Etikoko hainbat entitate funtzionatzen dute: Fiare, Triodos, Oikocredit edo Coop57, beste batzuen artean..

·24·


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.