2015 ko Abenduaren 20ko hauteskundeen balorazioa

Page 1


EAE

Iraulia eta zaplaztekoa! REBEKA UBERA | ARALARREKO IDAZKARI NAGUSIA Espainiako estatuan aldaketa ekarri ez badute ere, 2015eko abenduak 20ko hauteskundeek gurean, Euskal Herrian, aldaketa ekarri dute; edo beste era batetara esanda, aldaketa gosea utzi dute agerian. Bitxia, aldaketaren nahia soilik estaturik gabeko herrietan nabarmentzea: Galiza, Euskal Herria eta Catalunya. Estatu Espainiarraren mapa ikusiz gero, kolore urdina nabarmendu eta nagusitu baita zati gehienetan. Hauteskunde hauek Euskal Herrian, bai Nafarroan eta bai Euskal Autonomi Erkidegoan, Madrilek markaturiko parametro eta joko-zelaian jokatu dira. Hauteskunde presidentzialista, pertsonalistak bilakatuz. Lau hautagairen inguru marian, Euskal Herriko hautagaitzak eta haien proposamenak eta eskaintzak isilduak eta baztertuak geratu dira. Euskal Herriko indarrontzat konplikatu bilakatu da hauteskunde hauetan burua ateratzea eta lehiatzea.

2

Ildo horretan, euskal herritarrek ere boto eraginkorraren aldeko hautua egin dute. Argi utzi dute, hemengo alderdi zein koalizioek, batez ere EH Bilduk, gutxi duela egiteko Madrilen. Eta lehenengo aldiz “bipartidismoa� eta transiziotik ezarritako egiturak gutxienez, minimoki aldaketa egon zitekeen inguru marian, bozka eraginkorraren aldeko hautua egin dute herritarrek. Eta testuinguru horretan, EH Bildu ez da gai izan, bere eraginkortasuna eta Estatuko egituraketa eraldatzeko joka dezakeen papera azaltzeko eta ulertarazteko. Ez gara gai izan usaindu, ulertu eta interpretatzeko zein zelaietan jokatzen ari zen partida, eta herritarrengandik urrun kokatu eta egon gara. Ondorioz, zaplazteko itzela jasoaz, lortutako emaitzak oso-oso kaxkarrak izateaz gain, herritarren konfiantza, neurri handi batean, galdu egin dugulako. EH Bilduren eskaintza ez da herritarren premiei erantzutera zuzendu. Baizik eta, oraindik ere herritarrak


urruti xamar ikusten eta sumatzen duten agenda Independentista eta soberanistan. Beraz, nabarmena da, eta emaitzak horren lekuko dira, ez dugula asmatu. Hauteskundez hauteskunde izandako emaitzetan ondorioetako bat izaten ari da, eta gero eta nabarmenago geratzen ari da, botoak ez direla inorenak; eta botoa inoiz baino aldakorragoa dela. Beraz, herritarren konfiantza irabazteko hauteskundeetako kanpainak txukun egiteaz gain, egunerokoan lan txukuna eta eskaintza sendoa garatu behar da, sinesgarritasuna irabazteko.Ez da baliagarria gauza bat predikatu eta beste bat egitea. Nahiz eta egia den ere, ibilbide horretan, eta ilusioa pizteko, momentuko egoera ere kontutan hartu behar dela. Baina ilusioa sortzeaz gain, EH Bildu gisako proiektu batek, dagoeneko izan duen ibilbidearekin, gai izan beharko litzateke bestelako eskaintza sinesgarri, egonkor eta konfiantzazkoa eskaintzeko hauteskundeak direnak direla; eta bozketan gora edo behera egiteko tartea maila mugatuetan mugitu beharko litzateke. Ondorioz, oraindik ere asko hobetzeko gure eskaintzaren argitasunean eta EH Bilduren egituraren garapenean. Gizarteko aldaketez gain, politikaren ardatzak ere aldatzen ari dira. Orain ez da bakarrik ezker -eskuin ardatza. Orain berria eta zaharraren ardatza ere bada. Pisua galduz ezker – eskuin ardatzak. Belaunaldi berrien jokamoldeak ez dira orain arteko belaunaldien parametroetan mugitzen. Eta horri gehitu behar zaio politikarekiko edo eta proiektu zehatz batekiko duten atxikimendu txikia edo gabezia. Krisi sakon garai hauetan, militantzia bera ere aldatzen ari da. Eta zalantzarik gabe, horretan ere

EH Bilduk, gainerako alderdien antzera, duen erronka izugarria da. Azpimarratzekoa da oraingoan EH Bildu nagusi den komunitatean, alegia herri txiki, euskaldunen esparruetan ere, indarrez sartzea lortu duela indar estatal batek. Orain arte inork inoiz lortu gabekoa. Hala ere, kontutan izan beharrekoa da, eta pista jarraitu beharrekoa, Podemos indar estatalak azken momentuan eginiko jarrera aldaketa, erabakitze eskubidearen alde. Ezin uka, azkar eta bizkor jokatu dutela, Catalunyako azken hauteskundeetan erabakitze eskubidearen aurka izandako jarreratik eratorritako emaitza kaxkarren aurrean. Proposamenari buelta emateko gaitasuna izan dute. Baina azpimarratu ere, beraien ezintasuna Estatuko gainerako erkidegoetan burua ateratzeko, eta duten presentzia ahula. Orain arte, hauteskunde guztietan berretsia geratu da EH Bilduren ahulezia nagusietakoa oraingoa ere areagotua geratu da, alegia, hiriguneetan sartzeko duen zailtasuna. Ikusi bestela, bai Gipuzkoan (Arrasate, Eibar, Lasarte Oria edo eta antzerako hiriguneetan) lorturiko emaitzak; edota Bizkaian etengabe Ezkerraldean, Bilbo Handiko gerrikoan errepikatzen direnak. Kolperik latzenetakoak Araban eta Gipuzkoan jaso da. Araban Kongresurako eserleku gabe geratu gara eta Gipuzkoan, EH Bilduren ohiko indargunea izanda, egin den atzerakada kezkatzekoa da. Maiatzeko hauteskundeetatik hona, EH Bilduk 70.000 boto galdu ditu; EAJk eta Geroa Bai-k 85.000; CUP aurkeztu gabe ere, Junts Pel SĂ­-ko alderdiek 500.000 boto galdu dituzte irailetik hona; eta BNGk 120.000

ARABA

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

PSE-EE

PP

IU-UP

C’s

Besteak

3


BIZKAIA

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

PSE-EE

boto galduditu maiatzetik hona. Baina hau ezin da aitzakia bilakatu. Baina EH Bilduk lortu dituen emaitza txar hauen atzean bestelako faktore batzuk jokatu dutela agerikoa da. EH Bilduk denbora luzea darama zenbait gabezia eta arazoekin. Lau alderdien koalizioaren antolaketa ereduak agorpen sintoma asko ditu. EH Bilduk ez du kultura politikoestilo propiorik. Gure herriari luzatzen diogun eskaintza politikoa argitu eta gehiago zehaztu behar dugu. Irailetik hona martxan jarri dugun funtzionamendu berriarekin, kultura propioa, estilo propioa (EH Bildu estiloa) eraikitzen saiatzen ari gara, baina lan horrek oraindik ez ditu fruituak eman.

PP

IU-UP

C’s

Besteak

AURRERA BEGIRA Inoiz baino gehiago, EH Bildu berria eraikitzea da gure erronka konplexu bezain zoragarria. EH Bildu osatzen dugun gizon eta emakumeok komunitatea eraiki, saretu eta indartu behar dugu. Estilo berrian, kultura politiko berrian eta funtzionamendu berrian oinarrituta. Proiektu inklusiboa. Bestetik, gure herriari egin behar diogun eskaintza politikoa ondo definitu eta argitu behar dugu. EH Bilduren misioa eta zeregina ondo plazaratu behar ditugu. Maiatzean Nafarroan hasitako aldaketa indartu eta egonkortu behar dugu.

GIPUZKOA

4

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

PSE-EE

PP

IU-UP

C’s

Besteak


37064

36926 32201

Gasteiz

27771

20836

20038

20604

17643 13476 8753

8834

5544 5550 3030

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

PP

PSE-EE

IU-UP

Besteak

C’s

59604

Bilbao

52690 48342 43548

41678

29484 26191

24837

17127 9254

10039

6746 6011 3826

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

IU-UP

PP

PSE-EE

C’s

Besteak

27478 24435

Donostia

24184

22890 21610 20588

15062

14476

14812

6348

5627

3494 3296 1518

PNV-EAJ

EH Bildu

Podemos

PSE-EE

PP

IU-UP

C’s

Besteak

5


NAFARROA

Euskal otzara ezkertiarra NEKANE PEREZ | NAFARROAKO ARALARREKO KOORDINATZAILEA Ez dakit erraza ala zaila den egokitu zaidan lantxo hau, alde batetik aise egiteko modukoa dirudi hauteskundeak pasa eta berehala denok horretan murgildu baikara, baina esaerak dioen bezala, zenbat buru hainbat aburu eta egun batzuk pasa ondoren zaila egiten zaidala benetan emaitzak baloratzea. Tsunamiaz hitz egin da, komunikazioaz, telebistaz, telekraziaz, botoen mailegutzaz, eguneko kontsumorako politikaz, prepolitikaz eta postpolitikaz… Zerrenda hau baino luzeagoa da, baina aukeratu behar badut hitz bakar bat argi dut zein den: jipoia. Izugarrizkoa da eman diguten jipoia, “gure” jendeak erabaki du “gure” botoak ez zirela benetan gureak, beraienak baizik, eta horiekin

6

babestuko zutela nahi zuten aukera guk gustukoa izan ala ez, beraiei gustatu zaielako, ilusioa pizteko gai izan delako. Bai, bai, badakit kanpaina hau Madrilgo telebistetan jokatu dela eta hortik kontrolatu dutela, baina... hori ez da arrazoi nahiko izan eta ezin dugu aitzakiatzat hartu. Herriz herri ibili gara egun hauetan jendea mobilizatu nahian, barnera begira, gure azalpenetan igerian, zertara goazen, zertara ez, ez dut ikusi beste indarrek holakoak egiten, eta burura etortzen zait oraindik hainbesteko azalpena behar badugu akaso ez dugula argi zer egin den, zertarako gauden, zer garrantzia duen, zenbait kontu guk egiten ez badugu inork ez duela eginen eta argi dago honetan egin gabe geldituko direla.


Nafarroan aukera ederra genuen aldaketaren aldeko indarren errebalidatzat jotzeko, Gobernua sostengatzeko egindako aukera babesteko, adostutako akordioa aurrera eramateko indarra jasotzeko, jokatzeko adierazitako leialtasuna saritzeko, arazoei erantzuteko dugun gaitasunarengan sinesgarritasuna sendotzeko... Milaka aukera genuen hegaka joan direnak boto horiekin.

Batzuek botoa ematen dute buruarekin, beste batzuek, ordea, emozioen eraginez, eta gure zurrunbiloan bueltaka ez gara gai izan ilusioa berpizteko. Ez gaituzte berritzat hartzen, berriak izan ginen, orain ez gara, emozionatu nahi badugu gure aukera izan behar da berritzaile, ikasi behar dugu, entzun behar dugu, katastrofismorik gabeko neurriak hartu.

Galdu dugu, galdu dugu genuen ordezkaritza, galdu dugu Senaturako ziurtzat ematen genuena, galdu ditugu milaka boto, foru hauteskundeekin konparatuz edota aurreko estatalekin konparatuz; hobe erranda, galdu baino ez diegu konbentzitu, besteek eskainitakoa nahiago izan dute. Politagoa gelditzen da klabe estatalean aukeratu duela jendeak aipatzea, baina horretaz ere hasi beharko ginen pentsatzen eta kezkatzen, “estatalizatzen� ari da jendartea eta horrek exijitzen gaitu neurriak hartzea, ez botoak berreskuratzeko baizik eta gure herria eraikitzeko lanetan aritzeko.

Alderdikeriaz jositako eredu zaharra ez da oraindik hil, jaio beharrekoa bidean dago eta guri dagokigu bide hori eraikitzea. Kontziente naiz oztopo anitz topatuko ditugula, erresistentzia asko, hala izanik ere badakit nolakoak garen alderdi honetan; gure lanarekin irmo eta gogotsu ekinen diogu bideari. Ez dugu galtzeko denbora, ez dugu putzu sakon eta beltz horretan gelditzeko astirik, ditugun zumeekin egin dezagun saskirik onena, denontzako tokia duen euskal otzara ezkertiarra.

IruĂąea

UPN-PP

Podemos

EH Bildu

GBAI

PSN

IU-UP

C’s

Besteak

7


Un escenario endiablado INAKI IRAZABALBEITIA | RESPONSABLE RELACIONES INTERNACIONALES DE ARALAR Podemos hubiese seguramente realizado el sorpaso al PSOE. En este punto habría que remarcar que un tercio de los diputados adjudicados a Podemos han sido logrados en confluencias de Cataluña, Valencia y Galicia, donde Podemos nos es precisamente la fuerza tractora. Un dato a tener en cuenta. Quizá por ello Pablo Iglesias ha puesto el derecho a decidir como una de las líneas rojas para formar gobierno.

Las elecciones generales del pasado 20 de diciembre han dejado un escenario nuevo e interesante, comparándolo con la última legislatura. Por primera vez desde la transición ninguna fuerza política ha logrado el número suficiente de escaños para intentar formar gobierno con un mínimo de garantías de poder lograrlo. Otro detalle novedoso. En muchos aspectos estas elecciones han parecido más elecciones a presidente que elecciones parlamentarias. La focalización mediática en los líderes de los 4 grandes partidos del Estado, la importancia dada a los debates de ellos y la poca atención prestada a las propuestas concretas o a los candidatos locales son una muestra de ello. Se nos ha hecho ver que lo que realmente se jugaba era quien era el líder capaz de llegar a presidente de gobierno, como si el español fuese un régimen presidencialista, no quien representaba nuestros intereses o el de nuestra circunscripción en Madrid. Como consecuencia de ello fuerzas que estaban lejos de poder aspirar a llegar a la presidencia han sido bastante ninguneadas en campaña, como Izquierda Unida que teniendo un líder y programa sólidos ha sido tratada como comparsa. En esa clave, las elecciones han tenido dos vencedores claros. Por un lado el PP. Ha perdido votos, ha perdido escaños pero ha ganado, ha parado la sangría de votos hacía ciudadanos y puede aspirar a gobernar. Y además controla el Senado. Por otro lado, Podemos. Parecía, a tenor de la mayoría de las encuestas, que Podemos había perdido fuelle, que no obtendría un buen resultado, que el cambio era Ciudadanos. Pero una buena campaña, la sobre-exposición mediática de Ciudadanos que ha mostrado su verdadera cara tardo-franquista y el haber sabido vender una idea clara y entendible al electorado, ‘somos la garantía del cambio’, han cambiado la tendencia. Se podría decir que con una semana más de campaña

8

Dos perdedores claros: Ciudadanos y el PSOE. La marca blanca del PP ha pinchado y parece que el elector español de derechas ha preferido el original a la copia. El PSOE ha obtenido el peor resultado de los últimos 40 años, siente el aliento de Podemos en la nuca, pero puede disimular por haber quedado segunda fuerza, por que el PP tiene difícil gobernar y en consecuencia puede aspirar a formar gobierno. ¿Quién gobernará en Madrid? Si fuese por eso que llamamos el Ibex, está claro. Tendremos, por activa o por pasiva, die Große Koalition. Por activa si el PSOE se suma al gobierno, cosa que no creo. Por pasiva, con la abstención del PSOE en la segunda ronda. En cualquiera de los casos estaríamos probablemente ante una pasokización del PSOE y una syrización del escenario político estatal. Un Pedro Sánchez con un frágil liderazgo y bastante débil para intentar liderar una alternativa de izquierda. Los presiones del stablishment y el posicionamiento de Susana Díaz y otros barones frente a una posible alianza con Podemos y fuerzas nacionalistas son obstáculos muy difíciles de superar. Los poderes del Estado tampoco van a permitir experimentos, e intentarán blindar las estructuras del Estado, posibilitando la investidura de Rajoy, con la abstención del PSOE, aunque sea en minoría, para ganar tiempo y preparar el terreno a un año vista. Otra posibilidad es la de convocar nuevas elecciones. Es posible, pero una posibilidad más remota y como última opción. Al PP no le vendrían mal para seguir recuperando votantes huidos a Ciudadanos. Podemos puede soñar con el sorparso. Lo veo como poco probable. Hay demasiados intereses en juego como para arriesgar a convocar nuevas elecciones que puede traer una situación incluso más endiablada. Pero es evidente, que el que ha quedado en una situación más cómoda y de menos desgaste es Podemos. Para acabar nos gustaría enviar un saludo y ánimos a nuestros compañeros y compañeras de BNG y Chunta que arrastrados por el tsunami Podemos y confluencias han perdido sus escaños en Madrid, y, también, a los de MES, que cuando parecía que podía llegar por primera vez a Madrid, también se ha ahogado.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.