BERARIAZKO PREMIAK ETA PREMIA BEREZIKO IKASLEAK ETA TALDE ELKARRERAGILEAK

Page 1

BERARIAZKO PREMIAK ETA PREMIA BEREZIKO IKASLEAK ETA TALDE ELKARRERAGILEAK

Partehartzaileak: Ikas komunitateko ikastetxeak Koordinatzaileak: Luis Mª Landaluze eta Mª Luisa Jaussi


BERARIAZKO PREMIAK ETA PREMIA BEREZIKO IKASLEAK ETA TALDE ELKARRERAGILEAK Ikaskom1 sarean dauden ikastetxeetan egindako azterketa, hausnarketa eta balorazioetan, nabarmen geratu da ideia hau: aniztasunari erantzun egokia emateko ikasgelako antolaketarik egokiena, talde elkarreragileetan antolatzea dela eta are gehiago, ikasleengan ikaskuntza gehien lortzen duena ere. Ikasgela era honetan antolatzeak, irakasleriaren funtzioen aldaketa bat dakar. Nahiz eta ekintzak prestatzen dituena izaten jarraitu, taldeak antolatu eta helburuak ezartzen dituena izan, dagoeneko ez du guzti hori bakarrik egiten, beste pertsona batzuen laguntza izan dezake: borondatezkoak, beste irakasle batzuk, e.a. Eta dagoeneko ere, ikasgelan ez da ekintzaren gunea izango, ikasgelan ematen den ekintza eta beste helduak dinamizatzen dituena izango baita. Ekintzako erdi gunea ikaslea da eta haien arteko elkarreragina ere, dauden helduen gidaritzapean. Aldaketa honek, ikastetxeetan formazio premia berriak izatea dakar eta horretarako, beste formazio errekurtsoez gain, zientzia ikerketetan eta ikastetxeetako praktikatan oinarritutako dokumentuak sortzen ari dira. Zentzu honetan, dokumentu hau, talde elkarreragileetan sakontzeko tresna egokia izan daiteke. Talde elkarreragileetan ematen den ikaskuntzairakaskuntza prozesuaren alderen batean zentratzen da hausnarketa, ikasgelako aniztasuna kontutan hartuta eta zehazki ikasgelan dauden premia bereziak eta berariazko premiak. Kontutan hartzeko ardatzak: Ekintza maila oso altua: Silvia Molinak bere tesian zehaztutako ondorioetan, ezgaitasunen bat duten ikasleak, talde elkarreragileetan duten inplikazioa oso altua dela dio eta ekintza mailarik altuena bertan ematen dela, ikastetxeetako hausnarketetan konfirmatu egiten da ondorio hau. Hau da, ikasle horien inplikazio maila talde elkarreragileetan %75etik %100a bitartean ematen da. Gauza bera gertatzen da etorri berriak diren ikasleekin eta berariazko premiak dituzten ikasleekin ere. Arreta eta ekintza mailak orokorrean beste edozein momentuan baino altuagoak dira. Bere ikaskideekin elkarreragin gehien duten momentua da ere.

1

Txosten hau Silvia Molinaren tesian (“Los grupos interactivos: una práctica de las Comunidades de Aprendizaje para la inclusión del alumnado con discapacidad) eta IkasKom (Ikas Komunitate proiektuko ikastetxeak) sarean egin den hausnarketan oinarrituta dago.

2


Talde elkarreragileetako dinamizatzaileak irakasleak ez direnean ere, bere parte hartzeko gogoa piztu eta gehitu egiten da bere ikaskide eta boluntarioekin lan egiteko prestasuna nabaria izanik. Noiz behinka, irakasleek dugun sentsazioa ez da ona, gehien bat Premia Bereziak dituzten ikasleen parte hartzeko aukera eta bere ikaskideekin parekatuz ekintzak egoki egiteko aukera eskasa denean. Hau, bere taldeko ikaskideekin parekatzen ditugulako ematen da. Kasu hauetan baloratu beharrekoa, beste ildo batzuetatik doa: Ikasleria hau halako ekintzetan ekintza maila altuago duen, probetxuzko momentuak diren beraientzat eta inplikazio maila nolakoa den, talde elkarreragileetan ematen den probetxua, ikasgelako beste momentuekin konparatuz, ez bere ikaskideekin parekatuz. Baita baloratu beharko litzatenena, talde elkarreragileetan parte hartzeagatik elkar laguntza estrategia horiek beste une batzuetara zabaltzen doazen eta bere inplikazio eta elkarreraginak hobetuz doazen ala ez. Premia bereziko ikasleekin, ekintza amaitzea ezin da izan helburu bakarra. Noizbait gerta daitekeen beste egora bat da Premia Bereziko ikasleak talde elkarreragileetan parte hartzeko garrantziaz konturatu arren, beste ikastaldearen lan prozedura moteltzea. Hau gertatzen da, planteatutako ekintzak aukera edo egiteko maila ezberdin gutxi dituenean edo oso itxia eta mekanikoa denean, horren helburua, guztiok ekintza osoa amai dezaten denean. Ikasle hauen parte hartzea areagotu eta bultzatzeko premia ikusi ez arren talde edo momentu batzuetan, garrantzitsua da egoera hauek gainditzeko estrategia ezberdinak bilatzea eta frogatzea. Gauza berbera ikas taldearen erritmoa moteltzeko arriskua dagoenean, nahiz eta garrantzi handirik eman ez gertatu ezkero. Premia bereziak edo berariazko premiak dituzten ikasleen parte hartzea bultzatzeko eta hobetzeko, kontutan hartu beharreko zenbait gauza. Lana planifikatzerakoan, ekintzak diseinatzerakoan, premia bereziak dituzten ikasleen eta bere ikastaldearen ezaugarriak kontutan hartu behar dira: beraien maila, aniztasun egoera eta bultzatu nahi diren estrategiak. Planifikazio honetan oso lagungarria gerta daiteke beste lankide batzuen ekarpena (PT; HIPI‌) Lankide hauen laguntza benetan eraginkorra gerta dadin, ezinbestekoa da irakasle horiek, bai premia bereziak dituen ikaslea zein ikastaldea eta irakasleak planteatzen dituen dinamikak ezagutzea. Gauza horiek ezagutu ezik, zaila da egokia den plan bat egitea. Horretarako oso garrantzitsua da ikastaldeetan egiten diren laguntzak eta indartzeak gela barruan egitea eta gelako dinamikan parte hartzea. 3


Ikaslearen arabera interesgarria gerta daiteke berarekin gero TT.EE.etan landuko diren jakintza gaiak edo eta ariketak aldez aurretik lantzea. Era horretan, errazago egingo zaie saioan parte hartzea eta momenturen batean ekarpen bat egiteko aukera izan ezkero, protagonismo puntu bat ere izan dezakete. Horretarako, “prebentzio indartze� hori eskolaz kanpoko ordutegian egitea komeni da eta bide batez, bere ikas prozesuak zabaltzen eta handitzen joango dira, murrizten baino. Saioak ebaluatzerakoan, honako puntu hauek izan behar dira kontutan: Proposatutako ekintzak egin diren, ezarritako helburuak lortu diren, non aurreratzen duten gehiago, aurrez ikusi gabeko beste gaitasunen bat lantzen eta garatzen doazen. Berdinen arteko laguntza: Talde Elkarreragileen bitartez, ikasleriak elkar laguntzen ikasten du, nahiz eta horretarako prozesu bat behar. Beste ikaskuntza bat da. Taldean, ikasleen artean, zenbat eta aniztasun handiagoa izan, prozesu hau luzeagoa eta zailagoa gerta daiteke, irakaslearen motibazioa kolokan jarriz. Hala ere, ikerketak eta eguneroko praktikak, ikaskuntzarako abantailak handiagoak direla frogatzen dute: gehien dakitenak, ikaskuntza konplexuagoak egiten dituzte, laguntzen ikasteaz gain. Zailtasun gehien dutenek talde homogeneotan egingo ez lituzketen ikaskuntzak egiten dituzte, hau da, guztion ikaskuntzak bizkortzen dira. Garrantzitsua da, momentu ezberdinetan horretaz hitz egitea (elkar laguntzea). Ekintza hasi aurretik, ekintza egin ondoren, baloratzen ari garenean, tutoretza saioetan, e.a. Argi azpimarratu beharko litzateke, guztiok guztiongandik ikasten dugula, elkar lagunduz, guztiok ateratzen ditugula onura ezberdinak eta ibilbide honetan ematen ari diren aurrera pausuak baikor adierazi beharko genizkieke ikasleei. Oso garrantzitsua da, pertsona heldua, ez dadin premia bereziak dituen ikaslea bakarrik laguntzen. Horretarako oso kontutan hartu behar da adibidez, beti bere ondoan ez jesartzea e.a. alde batetik besteekin egin beharreko elkarreraginak baldintzatu ditzakegulako eta bestaldetik talde osoaren lana bertan behera gera daitekeelako, amaitu gabe. TT.EE.etan beti dago erraztasun handiagoa duen ikasleren bat eta ikasle hauentzat laguntzaile aproposa izan daitekeena. Hasieran laguntzeko zein izan daitekeen egokiena antzeman behar dugu. Pertsona heldua zuzenean laguntza zuzenean eskaintzen diona izan ordez, honek elkar laguntzen irakatsiko diena izango da. Baita egoera hau oso luzaroan mantentzea ez da komeni, ez daitezela beti pertsona berberak izan laguntzaile ari direnak, eredu izan behar dira baina beste kideek ere bere gain hartu behar dute eginkizun hori. Zentzu honetan oso garrantzitsua da dinamizatzailearen 4


funtzioa, hadi egon eta guztion partaidetza bultzatzeko eta elkar laguntza honetan guztiok parte har dezaten. Hau kontutan hartu ezik, laguntza eskaintzen duen ikasleriak zama bat bezala bizi dezake.. Ikastetxe batzuek ikusten eta frogatzen dutenez ikasleek denbora baten TT.EE.etan lanean egon ondoren, bereganatuta dutela elkar laguntzea eta premia berezikoekin kolaboratzea eta dinamika hori beste egoeratara zabaltzen doa: gelako beste zenbait une, patioa e.a. Sarritan, zailagoa da norbera laguntzen uztea, beste bat laguntzea baino eta ezinbestekoa da ikasleria osoak ikaskuntza hau egitea. Laguntza premia, ahulezia bat bezala bizi izaten da eta horregatik plazaratzen da ikasle batzuk laguntza onartzeko dituzten zailtasunak. Horregatik, garrantzitsua da egoera ezberdinak planteatzea eta ekintza ezberdinak, horrela, batzuetan laguntzaile direnak, lagunduak izatera pasa daitezkeelako. Elbarritasunen bat duten ikasleek azalpenetan, adibide eta azalpen ezberdinak onartzen diren neurrian, ekarpen interesgarriak egin ditzakete. Baloreen inguruko ekarpen abegi bistakoa da baina komunikazioan eta jakintza trebetasunen garapenean ere izan daitezke. Egoera hau nabarmendu egin beharko genuke, guztiok ikus dezaten gertatzen dena zeta ikasten ari direnaz. Premia bereziak dituzten ikasle askok, etorri berriak diren ikasleei hizkuntza aldetik laguntzeko aukera dute eta hori oso baikorra eta aberasgarria izan daiteke beraientzat laguntzeko aukera dutela ikustean. Momenturen batean elkar laguntzearen garrantziaz hitz egitea komeni da. TT.EE.etan izateaz gain, gelako edozein egoeratan eta egunerokoan ere garrantzitsu aizan daitekeelako. Besteengandik ikasi: Talde Elkarreragileetan sarritan ikusten da ikaskuntza asko behaketa eta besteek egiten dutena begiratuz egiten direla. Beste kideek nola kooperatzen duten ekintzaren irtenbidea bilatzen, nola ebazten duten bakarka besteetan, edo borondatezko pertsonek nola laguntzen dien batzuei eta besteei talde lanean. Ikaskuntza, interakzioarekin hobetzen da, hain zuzen ere bere bitartez ematen da eta prozesu horren faseetariko bat, imitazioa, kopiatzea eta eredu batetara moldatzea izaten da. Ikasle askok prozesuaren fase hau beste testuinguru batzuetan egiten dituzte (etxekoekin‌) edo hain arin egiten dutenez, konturatu ere ez gara egiten. Beste batzuk ordea denbora gehiago behar dute fase honetan eta agian hau egiteko ere laguntza premia izan dezakete. Egoera hau hobekuntza bat bezala eta baloratu beharrean, sarritan zailtasun haundi bat bezala bizi dugu besteei begira egon eta egiten dutena kopiatzea baloratzen ez 5


dugulako, ikaskuntza norberaren bakarkako eraikuntza bat dela pentsatzen dugulako. Ikaskuntza mailaren araberako aniztasunaren balorapen baikorrak guztion ikaskuntza errazten eta bultzatzen du. Aniztasunean bizitzea ezinbestekoa da aberasgarri bezala aintzakotzat hartzeko. Ikasgelako lana eta tutoretza lana oso garrantzitsuak dira ikasle hauen presentziak dituen onurak azpimarratzeko eta elkarrekin egiten diren ikaskuntzak begi bistan uzteko. Era berean, dinamizatzaileak (irakasle zein borondatezkoa) oso zeregin garrantzitsua du guztion parte hartzea bultzatzen eta guztion arrakasta azpimarratzen eta besteen begi bistan ezartzen. Sarritan, irakasleek baino borondatezko pertsonek naturaltasun handiagoarekin egiten dute hau. Elkarreraginak, ezgaitasunen bat duten ikasleen jakintza eta aurrerapena bultzatzen dute eta beraien gaitasunak hobe ezagutzeko aukera eskaintzen die. Iguripen handiak: Elkarrekin lan eginez ekintza berberetan “etiketa� gutxiago ezartzera garamatza. Baikorra da, guztiok sentitzen direlako taldekide. Sarritan pentsatzen genuena baino laguntza gutxiago behar dutela ere nabarmen geratzen da eta beraien ekarpenak espero ez genituenak dira eta guzti hau nabarmentzea oso garrantzitsua da. Horrela, beste erara estalita edo agerian geratuko ez liratekeen aldeak agertzen dira. Mugarik jartzen ez denez, hasieran ezarritako helburuak baino gehiago ikasten dute. Praktikan, ekintza egiterakoan, bere esku beste ikaskuntza pilo jartzen direnez, eta aldi berean lana bakarka egiten dutenean baino askoz laguntza handia eskaintzen zaienez, guztiok, espero genuena baino askoz gehiago ikasten dute eta espero ez genituen aspektuak ere ikasten dituzte. Zentzu honetan, oso garrantzitsua da egiten ari diren ikaskuntza guztiak agerian jartzea eta azpimarratzea. Bakar batean jartzen badugu arreta guztia eta ikuspegi horretatik aztertzen badugu egoera orokorra, ikaskuntza hori geldoagoa izan dadin egin dezakegu eta izan dezakegun sentsazioa, aniztasunak ikaskuntzak geldi arazten dituela izan daiteke, ematen ari diren beste hainbat ikaskuntza ezberdin baloratu ere egin gabe. Parte hartzea eta harremanen hobekuntzarako aukerak. Talde txikiagotan lan egitean eta heldu gehiagoren laguntzarekin lan eginez, zailtasun gehien duen ikasleriak, segurtasun eta konfiantza gehiagorekin har dezakete parte. Ezgaitasunen bat duen ikasleria eta bere kideen arteko harremana hobetu egiten da. Ekintza berberetan parte hartzean, aniztasun eta ezgaitasunaren aurrean normaltasun pertzepzioa areagotu egiten da. Laguntzak, onarpen hau frogatzen du. Helburua, guztion parte hartzea areagotzea da eta lortzekotan, guztion lorpen bat da. 6


Oso garrantzitsua da dinamizatzailearen funtzioa parte hartze horren bultzatzaile bezala. Ekintzak: Ikasleriak egin beharreko edozein ekintza, egokia izan daiteke talde elkarreragileetan lantzeko. Gakoa ez dago ekintza motan, ekintza hori planteatzen den moduan baizik: elkar laguntza eta kooperazioa bultzatuz. Sarritan ez da ekintza berezirik bilatu behar, antolatzeko era aldatzean nahiko izan daiteke. Talde elkarreragileetan lantzeko aukeratzen den ekintza mota oso ohikoa den neurrian taldeetan ikasitako kooperazio eta laguntza estrategia horiek gelako beste egoeratan orokortu daitezen aukera handiagoa dago. Aniztasun trataerari erantzun egokia eman diezaiogun eta talde elkarreragileetako dinamikara egokitzeko, ezaugarri batzuk izan behar dituzte: Planteatutako ekintzen barruan, ikasle guztiek egiteko moduko zerbait egon behar da. Maila ezberdinetako ekintza bateriak izan daitezke edo ekintza irekiak, non azpi ekintza bakoitzean parte hartzea errazten den, horrela premia bereziak dituzten ikasleen parte hartzea areagotu egingo da. Ikasle guztiek ez dute berdin ikasten eta premia bereziak dituzten ikasleentzat ekintzen barruan moldaketak egiten ditugun neurrian, arazo berezirik ez duten ikasle batzuk ere (ikasteko indartzeak behar dituztenak, giza edo kultur eremu ezberdinetakoak e.a.) beraien ikasteko estiloa ezberdina izateagatik, ekintza horiei onura atera diezaiekete. Hezkuntza sistema honetara etorri berriak diren ikasleekin, sarritan dinamizatzaileak bi hizkuntzak erabili behar ditu eta kasu hauetan oso interesgarria izan daiteke irudiak dituen materialaren erabilera. NEC-ekin izan beharreko harremana: Hasiera batean Norbanakoari Egokitutako Curriculuma arloko irakasleak (edo/eta tutoreak) egiten du, aholkulari edo Pedagogi Terapeutikoko irakaslearen laguntzarekin, horregatik, irakasle hauek Talde Elkarreragileetan parte hartzea oso interesgarria eta funtsezkoa da. Bestalde interesgarria da baita, horrela landutako ekintzaren bat, ikaslearen lan plangintzan ezartzea eta noski, plangintzaren ebaluaketa irizpideetan agertzea.

7


TALDE ELKARRERAGILEETAN ELKARRERAGINA BULTZATZEN DUTEN ESTRATEGIAK

Estrategia orokorrak

Ekintza egiteko prozedura.  Helduak proposamenak egiten ditu (orokorrean lehenago irakaslearekin adostuta): ahoz gora irakurri, txandaka, guztion artean irakurriko dugu…eta X-k idatziko du edo bakoitzak…egun ezberdinetan era ezberdinetara.  Prozedura aurretiaz landu behar da, zertan datzan azaltzen da: elkar lagunduz egin behar dela eta guztiok ulertu eta dagokiona amaituta dagoenean amaitzen dela. Gakoa ez da norberak arrakasta izatea, guztiok izatea baizik.  Txikienekin, irudien laguntza erabili ahal da: horma irudi batean prozedura azaldu daiteke, nagusiagoekin idatziz egin daiteke.  Batzuetan dinamizatzaileei, esperientzi gabeak izatean, prozedura idatziz izatea lagungarria gertatzen zaie nahiz eta hasierako formazioa egina izan. Taldeak, arloko irakasleak antolatzen ditu. Hasiera batean askatasunez eseri daitezke. Geroago agian, antolaketan esku hartzeko premia izan dezakegu eta taldeak berrantolatu, premia berezietako ikasleak daudenean gehien bat. Ez da komenigarria beti dinamizatzailearen ondoan jesartzea, nola funtzionatzen duen ikusiz gero non eta noren ondoan jesartzen den erabakiko da, nork lagun diezaiokeen aztertu ondoren. Ekintza nola planteatzen den arabera o Guztion artean ekintza bakarra egin behar dute (osatzeko fitxa bakarra dago...). Txandaka egiten da, guztion artean nola egin erabaki dutenean (bakoitzean batek idazten du...) o Zer egin behar den guztion artean adostu ondoren, bakoitzak berea egiten du.  Ariketa bakoitza txandaka ahoz gora irakurri.  Guztion artean zer egin behar den komentatzen dute.  Ez hasi guztiok egin beharra argi izan arte. . Nola egin dezakegu? Nola eramango genuke hori aurrera? o Bakoitza ekintza egiten hasten da eta dinamizatzaileak elkar laguntzea bultzatzen du. Beharko balitz, nola lagundu daitekeen azalduz edo amaitzean guztiok egiteko aukera izan dezaten. “lagundu egiozu, azaldu nola egin behar baina ez iezaiozu ekintza egin, berak egin behar du eta.” Premia Berezietako ikasleriarekin. o Lanaren barruan, banaketa egin beraiek zerbait egiteko zatiren baten ardura emanez. Besteek bere parte hartzea bultzatu behar dute. o Oso premia berezikoekin: dinamizatzaileei irizpideak eman, Pedagogi Terapeutikako irakaslearen laguntzaz. o Premia berezidun ikasleak daudenean, Pedagogi Terapeutikako irakaslearen parte hartzearen zati bat TT.EE.etan izatea komeni da. o Beste irakasleek (PT, HIPI, ordutegiz kanpoko laguntzak…) aurretiaz TT.EE.etan landuko diren gauzak lantzea komeni da edo zerikusia duten eduki eta prozedurak. Honek, ikasle hauen parte hartzea bultzatu eta areagotuko du. Dagoeneko literatur tertulietan egiten da. 8


Ekintza ulertzeko estrategiak

Ea guztion artean pistaren bat ematen diegun Helduak: Ez dut ulertzen ondo ariketa hau; ez dut ulertzen (taldeari azaltzen ari denari) Elkar jarriko dugu ea guztiok berdin ulertu dugun Batak besteari azaldu diezaiotela. Nola ulertu duzu zuk? Zure ondokoak nola ulertu duen galdetu egiozu.

Ekintza egitean elkar laguntzeko estrategiak

Batak bestari lagunduko diogu Azaldu egiozu ‌.-ri nola egingo zenukeen zuk Galdetu ondokoari ea nola egin duen Dinamizatzailea irakaslea denean, edukiei dagokionez ekintza ez zuzentzen eta ez azaltzen saiatu beharko litzateke. Oso zuzentzailea izan daiteke elkarreraginak bultzatzeko baina ez edukia azaldu edo zuzentzeko.

Zailtasunak izatekotan, ekintza berriz bideratzeko estrategiak

Oso azkar goaz ezta? Begiratu berriz erantzuna Begiratu ondo testuak diona Ariketak eskatzen duena birpasatu Zuzentzeko estrategia bezala, garrantzitsuagoa da izan ditzaketen akatsen aurrean behin eta berriro zuzentzen ibili ordez, eredu linguistiko ona eskaintzea. Dinamizatzailearen beste estrategia bat, erantzun egokia ematen ari direnen “bozgorailu� izatea izan daiteke: nola esan duzu? nola ikusten duzue honek diona?

Ekintza amaitzeko estrategiak Parte hartzen ez duenari lagundu edo gehiegi hitz egiten duen bat dugunerako estrategiak

Ea amaitzen dugun aldatu aurretik Oso ondo, primeran goaz, oso ondo egiten ari gara‌ Konfiantza eta ilusioa adierazten duten adierazle ez berbalak Laguntzen diguzu? Nola egingo zenuke zuk? Gauza berbera erantzungo zenuke zuk? Asko gaude eta guztiok ditugu esateko gauzak Baten bat azkarregi joatekotan, helduak: Ni ez naiz heltzen, ez dit dena jasotzeko denborarik ematen Baten bat sarriegi parte hartu ezkero, zuzenean beste batzuk gonbidatu Egoki erantzun dezakeela dakigunean, zailtasunak dituenari hitza eman eta nabarmendu Mota guztietako ekintzak proposatu, manipulatzekoak, guztion parte hartzea errazten dutenak eta zailtasun maila ezberdinekin, ez bakarrik oso akademikoak direnak

9


Zuzentzeko estrategiak

Zailtasun handiak daudenerako estrategiak Hausnarketa eta argudiatzea bultzatzea

Ikasleriaren proposamenei erantzuna eman Kultura ezberdinak daudenean

Amaitzean, begiratu ea nola duzuen (emaitzen fitxarekin) Elkarrekin zuzenduko dugu (bakarka egin badute) Ondokoarekin konparatu Zailtasunak izatekotan, zuzendu beharrekoa jasotzea komeni da. Erregistro orriak sor daitezke horretarako Guztiok egiteko moduko ekintzaren bat jarri Prebentzio laguntzak saioaren aurretik Zailtasunak dituztenek egitea nahi dugun ekintza edo atala zehaztu Zerbait ikasi duten galdetu Zergatik egin duzu horrela? Nola esango zenuke bertan ez daudenak ulertu edo ikasi dezaten? Argudiatzeko ahalegina bultzatu eta azpimarratu: oso ondo ulertu da Ados zaudete? Zergatik bai edo ez? Beste testuinguru batean gauzak irudikatzea eskatu Beste batzuei galdetu ea ulertzen ari diren Argudiatzen ahalegintzea nahi dugunean, ulertzen ez dugula komentatu Gehiago azaldu dezatela Zein ekarpen ona egin duzun! Zein maila ona dugun! Zein ondo egiten ari garen! Animo oso ondo goaz eta Zein ondo, hau unibertsitatea dirudi! Bere ekarpen eta estrategiak zehazki jaso Beraien kulturako erreferenteak ager daitezen bultzatu edo agertzen direnean azpimarratu eta baloratu Zuek nola diozue edo nola egiten duzue? Saioaren aurretik, etorri berriei egoeraz jabetu arazi Bakarkako plana ez hasieran bakarrik, jarraipena egin beharko litzateke

Interesgarria litzateke, Google Docs batean Premia Bereziko ikasleria eta TT.EE.etan ematen diren praktika onak jasotzen joatea. TT.EE.en inguruko bibliografia gaineratzea geratzen da.

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.