ERLIEBEA ETA ERLIEBE FORMA NAGUSIAK. LURZORUAREN ERAKETA

Page 1

ERLIEBEA ETA ERLIEBE FORMA NAGUSIAK

MIKEL LINACISORO


PASAIA ETA ERLIEBEA Erliebea, lurraren gainazalaren itxura da, elementu biotikoak alde batera utzita.


LLURREKO FORMA NAGUSIAK


LURZORUA Lurzorua kontinenteen gainazala osatzen duen geruza da. Tokitik tokira oso sakonera eta osaera desberdina izan dezake eta gai mineralez (harrien eraldaketatik eratorriak), gai organikoz (izaki bizidunengandik eratorriak), ur disoluzioz, gasez (airea da nagusi) eta izaki bizidunez osatuta dago.


LURZORUA Lurzoruan Lurraren Biosfera, Litosfera, Hidrosfera eta Atmosfera oinarrizko sistemak elkartu egiten dira.


LURZORUA Zati organikoa eta inorganikoak mendeetan zehar etengabeko eboluzio prozesuan daude; beraz, lurzorua materia minerala edo inorganikoa eta materia organikoaren arteko elkarrekintzaren emaitza da klima eta izaki bizidunen eraginarekin.


LURZORUAREN ERAKETA Lurzoruaren eraketa–prozesua lau alditan azaltzen da: 1. Meteorizazioaren eraginez harri ama eraldatzen hasten da; zartadurak (meteorizazio fisikoaren ondorioz) eta mineralen aldaketa kimikoak (meteorizazio kimikoaren ondorioz) gertatuz.

.


LURZORUAREN ERAKETA 2. Lehenbiziko landareek (likenak, goroldioak) lurzoruko geruza mehea kolonizatzen dute. Beren hondarrak pilatu ondoren materia organikoa hasten da eratzen. Hondakin organikoak deskonposatzen doazen heinean humus bihurtzen dira, lurzoruan barneratu ondoren, eta harriaren meteorizazioz askatutako mineralekin nahasten dira. Horrela, azalera handiko eta tamaina txikiko koloideak deitutako partikulak sortzen dira. Denborarekin materia organikoa deskonposatu eta materia inorganiko bilakatzen da, bakterio eta onddo mikroskopikoen ekintzari esker. Hostaila → Humusa → Gai mineralak Gai inorganiko horiek landareek metabolismoan ezinbestekoak direnez.

bereganatzen

dituzte

bere


LURZORUAREN ERAKETA 3. Landareen sustraiek eta beste izaki bizidunen jarduerek (animali txikiak, izaki mikroskopikoak) lurzoruaren garapena bultzatzen dute. Lurzoruko geruzak edo horizonteak bereizten dira.


LURZORUAREN ERAKETA 4. Lurzoru heldua eta sakona. Zuhaitzak eta tamaina handiko beste landareak hazten dira. Aipatutako zati minerala eta zati organikoaren nahaste jarraia eratzen da. Lurzoruaren eragileen artean izaki bizidunak oso garrantzitsuak dira, besteak beste landaretza eta izaki humikoak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.