HIGADURA
Zein ondorio sortzen dituzte agente geologikoek erliebea higatzen dutenean? Detritu-hustuketa, lurraren gainazalaren modelatze berezia, peniordokien eraketa, kontinenteen masaren birbanaketa.
Detritu-hustuketa. Meteorizazio eraginez sortutako harri zatiak edo klastoak dira detrituak. Malkarren oinean metatzen dira.
Lurraren gainazalaren modelatze berezia. Higaduran, agente geologikoek harrien klastoak ere erauzten dituzte zenbaitetan, eta horren ondorioz sortzen dituzten erliebe formen bidez, sarritan argi sumatzen da zer agente geologikok sortu dituen forma horiek.
Peniordokien eraketa. Peniordokiak oso gainazal zabalak dira, ia lauak, agente geologikoek eragindako higaduraren ondorioz sortuak. Peniordoki bat sortzeko, milioika urteko higadura iraunkorra egon behar du.
Kontinenteen masaren birbanaketa. Higaduraren, sedimentuen garraioaren eta arro sedimentarioetan sedimentuak metatzearen ondorioz, pisua galtzen dute eremu menditsuek, eta handitu egiten da kontinenteko beheko zatien pisua.
Erliebe formen interpretaziozko sailkapena edo sailkapen genetikoa Erliebe formen interpretaziozko sailkapena edo sailkapen genetikoa behar bezala egiteko, behar-beharrezkoa da agente geologikoek nola higatzen duten eta agente geologiko bakoitzak zer paisaia modelatzen dituen jakitea. Gaur egun ikusten ditugun erliebe forma askok -muino lekukoak, terrazak eta aurri itxurako erliebeek, esaterako- hainbat itxura izan dezakete. Gainera, forma horiek sortu dituzten higadura-prozesuetan ez da agerian geratzen zer agente geologikok sortu dituen, edo sortu dituen agente geologikoa ez dago bertan.