Erliebea eta mapa topografikoak Laura Vicente
Zer da erliebea? Erliebea lur azalak edo litosferak gainaldean dituen forma ezberdinen multzoa da, lur lehorretan zein itsas sakonean. Litosfera lur solidoko geruzarik azalekoena da, eta zurruntasuna du bere ezaugarri nabarmenena
Nola banatzen da? Bi zatitan banatzen da: litosfera kontinentala.
Litosfera ozeanikoa:
Zer da geomorfologia? Erliebea ikertzen duena geomorfologia deritzo, eta Geografia fisikoaren eta Lur Zientzen adar edo zientzia nagusietako bat da. Baita ere lehorreko lurren jatorria eta aldaketak aztertzen dituen zientzia aipatzen da izen honen bitartez.
Mapa topografikoak Erliebea adierazteko, mapak erabiltzen dira. Erliebea adierazten duten mapak mapa topografikoak dira. Mapa topografikoetan, sestra kurbak daude, hau da, itsas mailatik gora garaiera berean puntuak lotzen dituzten lerro itxiak. Lur eremu baten gainazalarekiko plano horizontal distantziakideen ebakidura irudikatzen dute sestra kurbek, eta mapa topografikoetan erliebea adierazteko balio dute. Mapa topografikoek lurraldearen eremu zabalak islatzen dituzte.
Nola egin mapa topografiko bat? Lurralde bateko sestra-kurben mapa batean oinarrituta, profil topografikoa edo lurrazalaren sekzioak lor daitezke, noranzko jakin batean dauden maldak zenbaterainokoak diren jakiteko. Profil bat egiteko eman beharreko urratsak honako hauek dira: 1. Mapako gune bat aukeratu eta profilaketa egin nahi ditugun puntuen artean lerro zuzen bat marraztuko dugu.
2. Orri zuri baten ertza marraztutako lerroaren gainean jarriko dugu eta lerro hori mozten duten sestrakurben puntuak markatuko ditugu bertan, duten altuera jarriz. 3. Datu horiek orri koadrikulatuan prestatutako grafikora pasatuko ditugu, altuerak zehaztuko ditugularik. 4. Puntuak elkartuko ditugu eta hala, noranzko horretako erliebeak duen profila izango dugu. .
Mapa topografikoa Bilatutako mapa topografikoaren adibide bat:
Eskalak â—? Zenbakizko eskala: Mapako eta errealitateko luzeren artean dagoen distantzia adierazten du.Adibidez:Errealitatea 10.000 aldiz murriztuta badago,maparen eskala 1:10000 izango da. â—? Eskala grafikoa:Zatitutako lerro zuzena da eta benetako distantzia adierazten du, kilometrotan eta metrotan. Adibidez:Errealitatea 2000aldiz murriztuta badago,hamar zentimetroko zuzenkia marraztu eta eta ondoan hauxe jarri:500m.