METEORIZAZIOA

Page 1

METEORIZAZIOA Amaia Basterra


Kanpo-dinamika honako prozesuetan oinarritzen da: Meteorizazioa lurraren azalean dauden arroken desintegrazioa eta deskonposaketa da. Meteorizazioak arroken birrintzea dakar, hau da, arroka trinko batetik txikiak sortzea. Prozesu azonala da, hau da, edonon gertatu ahal da. Higadura lurrazaleko gaien karraskatze eta suntsitzea da agente geologikoen eraginpean. Garraioa materialen lekualdatzeari deritzo. Sedimentazioa agente geologiko batek garraiatzen dituen materialak metatzea da.


METEORIZAZIO MEKANIKOA Gelifrakzioa: Urak ziri batek bezala jokatzen du, harrien pitzaduren barruan izoztu eta bolumena handitzean. Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten harriak apurtu egiten dira, gehiago berotzen eta dilatatzen baitira kanpotik barrutik baino.


harriak -granitoa, esaterako- hedatu eta pitzatu egiten dira, gainazalera ateratzean; izan ere, gainazalean presioa askoz txikiagoa da. Haloklastia: arroken pitzaduretan urak gatz kontzentrazio handia eduki dezake. Disoluzioa asetzen denean, arrokak arrakalatzen (harriak desegiten edo txikitzen) dituzten gatz kristalak sortzen dira (taffonis-ak).


METEORIZAZIO KIMIKOA Oxidazioa: Aireko oxigenoak edo uretan disolbatuta dagoen oxigenoak erreakzionatu egiten du zenbait mineralekin, eta oxidatu egiten ditu. Disoluzioa: Urtean disolbatzen diren mineralei eragiten die(zenbait karbonato, sulfato eta klorurori). Karbonatazioa: Zenbait mineralek (kaltzioak eta despatoek) izaten dute erreakzio hori, CO2 disolbatuta daraman ura ukitzean. Karbonatazioaren ondorioz, mineral horiek disolbagarri bihurtu eta erraz disgregatzen dira.



Hidrolisia: Mineralek aldaketak izaten dituzte uraren H+ OH -ioiekin erreakzionatzen. Hidratazioa: Harrien mineralek ura xurgatzen dute eta hauen arteko loturak ahuldu egiten dira eta beste eraso batzuk errazten dira,


METEORIZAZIO BIOLOGIKOA Harriak hautsi egiten dira edo aldaketa kimikoa izaten dute, izakien eraginez. Mineralen propietateak aldatzen dituzten substantzia kimikoak sortzen dituzte organismo askok.


Osatu eskema hitz hauekin: konstruktiboa, mekanikoa, destruktiboa, biologikoak, ikatza, petrolioa, arrezifeak, landareak, bakterioak, gelifrakzioa, termoklastia eta deskonpresioa.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.