WINDOWS MOVIE MAKER
AURKIBIDEA
1.
MOVIE MAKER ERABILTZEN
2.
2.
IRUDIAK HARTZEN
2.
3.
ARTXIBOAK INPORTATZEN
4.
4.
PROGRAMAREN LAN-EREMUAK
5.
5.
PROIEKTUA ORDENATZEN
7.
6.
EDIZIOA
7.
7.
TRANTSIZIOAK TXERTATZEN
8.
8.
BIDEO- EFEKTUAK EMATEN
9.
9.
IZENBURUAK JARTZEN
9.
10.
SOINUA TXERTATZEN
10
11.
BIDEOA AMAITZEN
11
WINDOWS MOVIE MAKER
1. MOVIE MAKER ERABILTZEN Bi modutan egin daitezke bideo-muntaiak Movie Maker programa erabiliz: bideokam6ratik sekuentzia batzuk hartuta edo , bestela, argazki edo irudiekin ere osatu ahal dugu Egin klik azpian duzun estekan eta Movie Maker programari buruzko tutorial bat topatuko duzu, programaren oinarrizko aukerak ezagutzeko. http://www.youtube.com/watch?v=a_Jv4pwpOcw&eurl=http://euskalherriaaintzin.team-talk.net/tutorialak-f18/tutoriala-windos-movie-maker-t174.htm Movie Maker programa erabiliz, bideo bat osatu daiteke bideoak, irudi finkoak, testua eta soinua erabiliz. Komenigarria da hasi aurretik proiektua gordetzea,
2. IRUDIAK HARTZEN Normalean irudiak, gure ordenagailuan USB edo firewire kable baten bidez konektatutako bideo-kamara batetik hartuko ditugu. Artxibo hauei Bideoklipak deituko diegu. Pantailaren ezkerraldean ditugun aukerak agertuko zaizkigu. Lehenengoa hautatuko dugu: Capturar desde dispositivo de vĂdeo. Batzutan honako mezu hau agertzen zaigu, horrek esan nahi du, kamara ez dagoela ondo konektatuta.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
2
WINDOWS MOVIE MAKER
Ordenagailuak kamara aurkitzen badu, galdetuko digu non gorde nahi dugun artxiboa:
Ondorengo urratsa oso garrantzitsua, proiektuaren kalitatea eta formatua erabaki behar ditugu.
Hiru aukera ditugu: 1. Mejor calidad para reproducir en mi equipo. Ordenagailuan gordetzeko eta ikusteko pentsatuta dago. Pantailaren tamaina 320x240 pixeleko izango da, hau da, ez du hartuko pantaila osoa. Programak esaten digu gordetzen dugun minutu bakoitzeko zenbat toki behar duen disko gogorrean (3 MB) eta zenbat gelditzen zaigun oraindik disko gogorrean. 2. Formato de dispositivo digital . Grabaketaren kalitatea mantentzen du. AVI DV izaten da bideok amara digitalek erabiltzen duten formatua. Segundoko 25 fotograma erabiltzen ditu eta 720x576 pixel izaten ditu. Aukera honek kalitate handiarekin lan egiteko aukera ematen digu. Bideo zinta batean gorde dezakegu eta nahi dugunean berriro editatu.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
3
WINDOWS MOVIE MAKER
3. Otras opciones . Gehienak, bideoa Internetera igotzeko pentsatuta daude. Aukera bakoitzaren detaileak eta sortuko dugun bideoaren tamaina erabaki ditzakegu hemen. Bideoaren ezarpenak aukeratu ondoren programak galdetzen digu ia zinta guztia grabatu nahi dugun edo eskuz hautatu nahi ditugun interesatzen zaizkigun zatiak. Azken kasu honetan (clips de vídeo), programak kamara kontrolatzen uzten digu ohiko bideo kontrolen bidez (play, stop, pausa, etab.) Etxeetan izaten ditugun bideo-kamerak hondatu daitezke komando hauek gehiegi erabiliz gero, horregatik, zinta baten zati asko hartu nahi baditugu, aukera ona izaten da zinta guztia hartzea eta gero behar ez duguna ezabatzea. Audioa irudiekin batera pasatzen da ordenagailura. Programak esaten digu zenbat denbora hartu dugun eta sortzen ari den artxiboak zenbat okupatzen duen. Hartzen ditugun zati guztiak artxibo bakar batean gordeko ditu Movie Makerrak gure disko gogorrean. Interesgarria da Crear clips cuando finalice el asistente aukera erabiltzea. Horrela programak Klip desberdinak erakutsiko dizkigu baina ez ditu zatituko ordenagailuko artxiboan. 3. ARTXIBOAK INPORTATZEN Gure proiektuan elementuak txertatzeko beste modu bat da, gure ordenagailuan ditugun artxiboak inportatzea. Pantailaren ezkerraldean ditugun botoiak erabilita Importar vídeo/imágenes…
Gure proiektuan elementuak txertatzeko beste modu bat da: Importar en colecciones
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
4
WINDOWS MOVIE MAKER
Baina zein artxibo mota txertatu daitezke Movie Makerren? Audio/Musika artxiboak
.aif, .aifc, .aiff .asf, .au, .mp2, .mp3, .mpa, .snd, .wav eta wma
Irudi artxiboak
.bmp, .dib, .emf, .gif, .jfif, .jpe, .jpeg, .jpg, .png, .tif, .tiff eta .wmf
Bideo artxiboak
.asf, .avi, .m1v, .mp2, .mp2v, .mpe, .mpeg, .mpg, .mpv2, .wm eta .wmv
4. PROGRAMAREN LAN-EREMUAK Programa zabaltzen dugunean honako pantaila hau agertzen zaigu: agertzen zaigun pantailan, 4 atal bereiztu behar dira: atazen panela, bildumen panela edo txokoa, monitorea, lan- eremua
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
5
WINDOWS MOVIE MAKER
Atazen panelean pelikula bat osatzeko eman beharreko urratsak agertzen dira : capturar vídeo, editar película y finalizar película. Bildumen panela edo txokoa: hemen proiektuan erabiliko ditugun artxibo guztiak gorde behar ditugu (audio, bideoa eta irudiak). Colecciones gainean klikatzen badugu, nabegatzailea agertzen zaigu eta bertan gordeta ditugun artxibo guztiak erakusten dizkigu
Monitorea: leiho honetan gure Colecciones barruan ditugun klipak eta editatzen egiten ari garenak ikus ditzakegu. Bideo kontrolez gain bi botoi ditugu hemen. Lehenengoak dagoen tokian zatitzen du bideoa. Bigarrenak argazki edo klipa dagoen fotogramaren irudi edo argazki bat harrapatzen du.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
6
WINDOWS MOVIE MAKER
Lan- eremua: bideoa editatuko dugun tokia.
Lan- eremua Gidoi grafiko moduan (goiko irudian ikusi dugun moduan) edo denbora-marra moduan ikus dezakegu ikono honetan sakatuta:
Gidoi grafiko moduan konfiguratuta daukagunean, klip eta irudi guztiak ikusgai ditugu baina audio pista ezin ditugu erabili. Denboraren marrak berriz, proiektua aldatzeko aukera gehiago ematen dizkigu, klipen iraupena aldatzeko aukera ematen digu, ahotsa grabatzeko aukera eta audioaren bolumena igo edo jaisteko. 5. PROIEKTUA ORDENATZEN Material guztia eduki ondoren eta muntaia egiten hasi aurretik komenigarria izaten da dena ordenatzea. Material gutxi baldin badugu, ez da beharrezkoa hau egitea. Bildumak sortu: Arratoiaren eskuineko botoia bildumen panelaren gainean jarriz karpetan sor ditzakegu eta nahi ditugun elementuak eraman karpetetara. Azpikarpetak ere sor ditzakegu, proiektuaren izenburuak, klipak, irudiak etab. gordetzeko. 6. EDIZIOA Normalean, klipa egiteko behar duguna baina gehiago irudi grabatzen dugu. Bideoa editatzen dugunean, balio diguten zatiak hartuko ditugu eta besteak ezabatu. Horretarako, klip bat hautatu eta denboraren marrara eramango dugu. Bertan kurtsorea kliparen hasieran edo bukaeran jarriko dugu, gezi gorri batzuk agertu arte. Arratoiaren botoi asakatuta aurrera edo atera eraman ditzakegu geziak modu honetan kliparen hasiera edo amaiera puntua aldatuz.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
7
WINDOWS MOVIE MAKER
Klip bat bestearen atzetik jartzen ditugu gure bideoa izango dena osatzeko. Audio edo musika artxiboak ere denboraren marrara eraman ditzakegu eta nahi dugun bezala moztu edo luzatu. 7. TRANTSIZIOAK TXERTATZEN Movie Makerren, plano desberdinak trantsizioen bidez lotu daitezke (mosaikoak, leihoak‌). Trantsizioak ataza panelean ditugu. Nahi duguna hautatu eta trantsiziomarrara eramango dugu.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
8
WINDOWS MOVIE MAKER
8. BIDEO EFEKTUAK EMATEN Bideoaren efektuak aplika ditzakegu hartu ditugun irudiak eraldatzeko. Bi modutan egin daiteke. • Bildumen paneletik, Efectos de vídeotik, denboraren marran dagoen edozein klipetara nahi dugun efektua eraman dezakegu. Hori egiten dugunean izar bata gertuko da kliparen gainean, efektu bat eman diogula adieraziz. • Arratoiaren eskuineko botoiaz klip baten gainean klikatzen dugunean Efectos de vídeo leihotxoa agertzen zaigu. Hemendik nahi dugun efektua txertatu edo ken dezakegu. 9. IZENBURUAK JARTZEN Movie Makerak irudie izenburuak jartzeko aukera ematen du. Atazen panelean Crear títulos o créditos aukeraren gainean klikatzen badugu bi izenburu mota txerta dezakegu: • Klip baten aurretik edo ondoren jartzen direnak (hauek kolorezko hondo bat izaten dute, eta • Kliparen irudien gainean jar daitezkeenak (gardenak)
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
9
WINDOWS MOVIE MAKER
Testua txertatu ondoren, hizki mota eta kolorea alda ditzakegu:
eta baita berez programak ematen dion animazioa ere:
10. SOINUA TXERTATZEN Soinua oso garrantzitsua da. Bideoa eta audioa osagarriak direla esan dezakegu. Soinua, giroan egoten den zarata edo musika izan daiteke. Zaindu behar dugu batbateko etenik egon ez dadin. Movie Makerren denboraren marrak bi audio pista ditu. Bat Audio izenekoa, kamerarekin grabatzerakoan hartzen dugunari dagokio. Bestea: Audio/mĂşsica izenekoa, aldez aurretik programara inportatu dugun musika edo soinu efektuak txertatzeko balio du. Denboraren marran, ezkerreko ikonoan sakatuta, kameraren soinua eta beheko pistan txertatu dugun musikaren arteko oreka erregulatu dezakegu
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
10
WINDOWS MOVIE MAKER
Pista bietan hainbat soinu-efektu ezar ditzakegu arratoiaren eskubiko botoiaz gainean klikatuz.
Hurrengo ikonoak Narrar escala de tiempo, aukera ematen digu gure ahotsa grabatzeko bideoan agertzen dena azalduz. Horretarako, mikrofono bat konektatuta izan behar dugu ordenagailuan.
11. BIDEOA AMAITZEN Edizioa amaitu ondoren, gure proiektua filma bihurtu behar dugu. Horretarako irteerako formatu bat eman beharko diogu, aukera hauek ditugularik:
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
11
WINDOWS MOVIE MAKER
Emango diogun erabileraren arabera, aukera bat edo bestea egingo dugu. Aukeratzen duguna aukeratzen dugula, nahi dugun formatua eman dezaiokegu. Hasieran esan den bezala erabaki behar dugu, ordenadorean, telebistan edo Interneten ikusteko izango den. Hasieran eman diogun formatu bera edo kalitate txikiagoko bat eman beharko diogu. Komeni da bukatutako proiektuaren kopia bat gordetzea etorkizunean berri zere editatzeko aukera ematen duelako.
PILI ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
12