EHUko ikasleen arautegia

Page 1

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

242. zk.

2016ko abenduaren 22a, osteguna

XEDAPEN OROKORRAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

5456 EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen idazkari nagusiarena, UPV/EHUko Ikasleen Arautegia argitara dadila agintzeko. UPV/EHUren estatutuetako 18. artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, Gobernu Kontseiluaren eskumena da ikasleen arautegia onestea, UPV/EHUren Ikasleen Kontseilua aldez aurretik entzun ondoren. Arau honetan, gutxien dela, kolektibo honen eskubide eta betebeharrak, bere ordezkaritzaren estatutua eta ikasleen elkarteek UPV/EHUn parte hartzeko mekanismoak agertu behar dira. Aipaturiko xedapenean ezarritakoa aplikaturik, Gobernu Kontseiluak ikasleen arautegia onetsi zuen 2012ko ekainaren 21eko saioan, uztailaren 31n EHAAn argitaratu zelarik. Ikastegien berrantolaketak eragindako egoera berrira egokituko bada, nahitaezkoa da arautegia aldatzea, ikastegi batzuetan sortu baitira egoitzako batzordeak eta ikastegien atalak, zein bere ikastegiaren campus berean zein beste batean egon daitezkeenak. Halaber, ikastaldeko ordezkariak aukeratzeko sistema aldatu ere aldatu egiten da, prozesua bera zehazte aldera. Egokitutako arautegia gobernu kontseilua onetsi zuen 2016ko azaroaren 3ko bileran eta, organo honen erabakiaren lehenengo atalak ezarritako epean zuzenketarik aurkeztu ez delarik, behin betikoz oneste da, erabaki beraren bigarren atalarekin bat etorrita. Aintzat hartuta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 legearen 10.2 artikuluari jarraituz unibertsitateak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dituela unibertsitateko gobernu organoek emandako aplikazio orokorreko xedapenak eta emanak zaizkidan eskumenak baliatuta, EBATZI DUT: Lehenengoa.– Agintzea UPV/EHUko Ikasleen Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila. Bigarrena.– Arautegi hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunean. Leioa, 2016ko azaroaren 30a. Idazkari nagusia, JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

2016/5456 (55/1)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
EHUko ikasleen arautegia by Pilar Aristizabal - Issuu