ARRATIA JESUS TEAM
[54]
Jesusek esan eban:
-“Nire Aitak emoten deutsue zeruko egiazko ogia.Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia emoten deutsona da”. Orduan eskatu eutsoen: -Jauna,emoiguzu beti ogi horretatik. Jesusek erantzun eutsen:
-“Neu naiz bizia emoten dauen ogia; niregana hurbiltzen dana ez da,ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten dauena ez da behin ere egarri izango. Neu naz zerutik jaitsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauenak betiko bizia izango dau. Eta nik ematen dodan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emona”. Joan 6, 32-35.51
[55]
Bide luzeak nekatu egiten gaitu, indarrak galdu. Ahalegina ondo neurtu behar dogu, eta noizbehinka, indarrak hartu bide bazterrean ez geratzeko. Kristau ibilbidean be indarrak hartu behar ditugu. Hor dogu jaunartzearen sakramentua. Eta Jaunaren Hitza entzutea. Eta katekesian batzea JJAJ
JAUNARTZEAN
JAUNAREN HITZA ENTZUTEAN
KATEKESIAN
[56]
EGON ZARA INOIZ GOSEZ? NON?NOIZ?ZELAN ZERGAITIK DAUKAZU JAN BEHARRA? ZERGAITIK JAN BEHAR DA BIZITZEKO? ZERGAITIK MAITE DOZU JATEA? GUK ERE JAN EGINGO DOGU….. -Mahai eder bat prestatuz: mantela, lorak, esku-zapiak…. -Bakoitzak ekarri dauanagaz beteko dogu mahaia -Alkarregaz jango dogu alai, barreka, kantuka,… -Eta ez ahaztu dana gordetzea gero! https://youtu.be/cEQejUZu_pw IKUSI BIDEOA!
Gaur egun Jesus egiaz dago gurekin jaunartzean!!! Guk ogia baino ez dogu ikusten baina Jesusek bere gorputza emoten dosku…! Bere bizitzak heriotzaz baino harago jarraitzen dau,gu janarituz. Guk ardoa baino ez dogu ikusten….baina Jesusek bere odola emoten dosku…! Ez bere globulo gorriak, biziaren indarra baino, kristauen artean dabilena. Beraz komunioa hartzen daben guztiek beragaz bat egiten dabe. Eta danak batera gorputz bat osatzen dabe,…KRISTOREN GORPUTZA! [57]
Zer da hostia bat? Meza ogiari deitzen jako hostia, legamia barik egin danari. Zer esan gura dau “Eukaristiak”? Hitz hau greziarra da eta ESKERRAK esan nahi dau. Kristau guztiak eskerrak emoten dautsegu Jainkoari bere Semearen opariagaitik. Zer sentitzen da jaunartzean? Ogi pixka bat baino ez da, baina jaunartzean indarra hartzen dugu Jesusek maite eban lez maitatzeko eta bere ikasle izateko. Jaunartzea Jesukristoren eredua jarraitzea da….. Jesus baztertuen ondoan jesartzen zan: Jainkoak bakoitzarengan dagoen ederra ikusten dau. Kristauak jaunartzean hobeto prestauta dagoz hurkoei be holan begiratzeko. Jesusek bere lagunak zaintzen ditu; bidean zikindutak geratu direnak. Besteen zerbitzari egiten da. Besteei agindu beharrean…besteei zerbitzatzen ikasten da jaunartzean. Jesusek ikasleekin ogia banatzen dau: “Nire bizitza emoten deutsuet, zuen bizia izango da ogi hau jaterakoan” Kristauek gure Jauna hartzen dabenean berarekin eta elkarrekin bat egiten dabe. Jesus biztu da, eriotza garaitu dau! Kristauek jaunartzean, Jesukristo benetan bertan dala ulertzen dabe, ikusten ez badabe be!
Eukaristiari esker, Kristo bera hartzen dogu janari lez. Indartsu egiten gaitu, ez gure muskuluetan, besteak maitatzeko baino. Jaunartzen dogunean…BIALDUAK GARA…BESTEEKIN JAINKOAREN MAITAUNA BANATZERA BIALDUAK ! [58]
Guk nahi badogu mundu hobea egin leike Jesusek gure bitartez!
[59]
Jainko Ama/Aita ona: Bide luzeak nekatu Eta indarrak galtzen ditugu. Emoiguzu zure indarra: Zure ogia, zure hitza!
Jainko Ama/Aita ona: Ogia eta ardoa honeek dira Zuk emoten deuskuzun laguntza. Handiak egin gaitezen Kanpotik zein barrutik.
Jainko Ama/Aita ona: Eskerrik asko gurasoen laguntzagaitik, Eskerrik asko zure laguntzagaitik. Katekesian zure Hitza entzun Eta gure indarrak barritzen dozuz!
[60]
EMAIGUZU JAUNA (emaiguzu jauna youtube)
EMAIGUZU, JAUNA, ogia jateko bizitza-indarra zuri jarraitzeko. (bis) 1 Jesus zeu zaitugu bideko janari gure bizitza osoan arnas eta argi. 2 Emaiguzu, Jauna, bizitza indarra lagunak maitatzeko bihotzeko garra. 3 Zu jatean emon poztasun gogoa hobeak izateko gurari sendoa.
ALELUIA! (6 aldiz) Zatoze eta kanta, Jainkoa ona bait da Bera dugu gidari herri ta familiak, mendi ta itsasoa Jainkoari kanta! ALELUIA! Eta beste Aleluia lasaiago bat
http://arratiaeliza.blogs pot.com.es/2016/04/al eluia-juanjoelezkano.html [61]
[62]